53 - 2005 uztaila

Page 12

J

ardunian maribel ESKER ONEKO IRRIBARREA ARROAKO IRAKASLEA

HERRITAR GUZTIEI ESKAINTZEN DIEN

Maribel Pe単acoba Araco, Burgosko Briviescan jaio zen duela hirurogei urte, dendari familia batean. 1972an Euskal Herrira etorri zen irakasle. Arroabeko eskolan 33 urte pasa ondoren, erretiro garaia iritsi zaio bat-batean bezala. Ofizialki abuztuaren amaieran pasako da erretiratuen koadrilara. Maribelek hainbeste urtetan Arroarekin izan duen lotura horren xehetasunak eta nondik norakoak danbolinen orrialdeetara ekarri nahi izan ditugu; eta horretarako astelehen arratsalde baten hitzordua egin eta hantxe aritu ginen jardunian ia ordubetez.

ARROAN HAINBESTE URTE EGIN BADITUZU ERE, AURREZ IRAKASKUNTZAN JARDUNA ZINEN... Bai, Lerma inguruko herri txiki batean bost urte egin nituen irakasle; bost urte haiek oso gogorrak izan ziren. Etxera tarteka bakarrik joaten nintzen, oporretan: gabonetan Aste Santuan, udan... Orduan ez zegoen gaurko erosotasunik. Ez nuen autorik eta komunikazioak ere urriak ziren. Etxetik ehun kilometro ingurura zegoen nire lehen eskola hura; gaur egun ez da hainbesteko distantzia baina orduan bai. LERMA, BRIVIESCA ETA BURGOS UTZI ETA NOLATAN ETORRI ZINEN ARROABERA? Seve nire senargaiak, Briviescakoa hura ere, Zumaian egiten zuen lana. Ezkontzeko asmoa genuen eta hemen inguruan eskola-plazarik libre ote zegoen bila ibili ginen. Herri handi samarretan (Zumaia, Zarautz, Zestoa, Azpeitia...) ez zegoen lekurik, baina Arroabean bai. Horrela 1972ko irailean hartu nuen Arroako plaza eta maisu-etxean jarri nintzen bizitzen. Goiko solairuan beste irakaslea bizi zen, Don Joaquin maisua; nik beheko pisua hartu nuen. IRAKASLE LANAZ GAIN, BIZIMODUA ERE, ARROAN FINKATU ZENUEN... Bai, 1972ko irailean Arroara iritsi eta hurrengo martxoan ezkondu egin ginen eta hortxe, maisu-etxean, orain Kultur Etxea dagoen toki horretan bizi izan ginen hamar urtez. Gure bi semeak ere hemen jaio ziren, Arroan. Gero, Zumaiara joan ginen bizitzera eta harrezkero handik etorri izan naiz eskolara. DUELA 33 URTE ZER ERATAKO ESKOLA ZEGOEN ARROABEAN GALDETU GENION MARIBELI... Ni hona etorri nintzenean, bi irakasle eta berrogei bat ikasle izango ginen guztira. Aurretik maisu bakarra zegoen, Don Joaquin, urte pila zeraman Arroan. Urte batzuk geroago jubilatu egin zen, nik ere urte pila bat egin ditut, eta orain Lehen Hezkuntzan dagoen Marije lankideak ere ia hogei urte daramatza hemen. Orduan, zerbait berezia dauka herri honek, oso abegitsua da hemengo jendea. ETA ORAIN, ZENBAT LAGUN ZABILTZATE ARROAKO ESKOLAN? Orain 22 haur dabiltza hiru gelatan banaturik, gela bat Haur Hezkuntzakoa eta bi Lehen Hezkuntzakoak; bi irakasle definitibo gaude, lanaldi osoan dabilen beste bat Haur Hezkuntza eta ingelesa ematen, eta espezialistak, beste eskola txiki batzuekin konpartituta (heziketa fisikokoa, heziketa berezikoa, musikakoa...). MARIBELEN ERRONKETAKO BAT EUSKARA IZAN DA... Hona etorri nintzenean dena erdaraz ematen genuen, jakina, 1972an... Gero konturatu nintzen euskara ikasi beharra zegoela eta Zarauzko barnetegian egin nituen bi urte. Senarra eta umeak utzi eta aste guztia han pasatzen nuen. Lehenago nire aldetik ikastaro batzuk egin nituen euskara ikasteko: Zumaiako klase batzuetara joan nintzen, hemen ere bai neska batekin... Baina horrela ez da behar bezala ikasten, serio hartu beharra


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.