5 1
berez arriskutsuak baina energia askoko zakurrak dira eta borrokarako gaitasun handia dute. Ezaugarri horiek dituzten txakurren erabilera okerra egiten bada arazoak sortzen dira. Arraza guztiak pertsonak sortutakoak dira helburu edo zeregin jakinetarako eta, ondorioz, zakur mota bakoitzari beraren araberako lana eskaini behar zaio. Doberman bat, adibidez, laneko zakurra da eta etxean sartuta ezin du egon, bestela seguru etxea puskatu edo etxean sartzen den norbait erasoko duela frustrazioaren ondorioz.
ZAKURRAK LOTUTA. Zakurrari deitu, geldiarazi eta geuregana ekartzeko gai ez bagara lotuta eraman behar da, baita mendian ere. Xoxoteneta, esaterako, debekatuta dago zakurrak libre eramatea, ardiekin arazoak izan direlako. Lotuta eramateak ez du esan nahi ez duenik disfrutatzen. Bukatu egingo da zakurra lotu gabe ibiltzea, eta horrela behar du gizarte honetan gainera: lehenengo gizona dela ikusi behar da eta gero zakurra. Zakur jabeak ulertu egin behar du batzuei zakurrak ez zaizkiela gustatzen eta beldurra ematen dietela. Pertsonari eman behar zaio, beti, arrazoia. Zakurra, zakurra da, txikia izan edo handia izan. Lan handia dago egiteko, ikasteko asko daukagu. Zenbait tokitan zakurrentzako parkeak ikusten dira, beharrezkoak dira zakurrak libre ibiltzeko, beste zakurrekin, eta zakur zaleak elkarren artean erlazionatzeko. Badago interesa, jendea galdezka etortzen zaie Nebera eta Aranari. Orain arte beti meritua zakurrarena zen, baina hori bukatu da: zakur ezberdinak badaude baina jabearen heziketan dago meritua.
BITARTEKOAK FALTA Zakurrak beti egon dira eta egongo dira gure artean. Gizakion eta zakurren arteko harremana nola uztartu da arazoa. Badirudi bitarteko batzuk jartzen hasiak garela, poltsak jarri dira kakak jasotzeko, debekuak ere jarri dira, ezin dugu garraio publikoetan zakurrekin sartu, ezta leku publikoetan ere, lotuta ibili behar dira, muturrekoak jarri behar zaizkie‌ eta hori oso ondo dago baina debekuen aurretik heziketa beharrezkoa da. Alemanian, esaterako, zakurrentzako hezitzaileak daude nonahi beraien lan eremuekin. Hemen, ordea, lanbide arrarotzat jotzen dugu, baina etorkizuna hori da. Han zakur-kume bat ekarri aurretik asko informatzen dira profesionalei galdetuz eta ikastaroak ere egiten dituzte. Zakur horiek normalean ez dute arazorik ematen eta han ez dago horrenbeste debeku, autobusetan zakurrak normal sartzen dira eta tabernetan ere bai. Etxejabe batzuk kexu badira zakur batek eguna zaunkaka pasatzen duelako, normala da kenarazi nahi izatea, baina egokiago litzateke hezitzaile batekin ikastea zergatik pasatzen duen eguna zaunkaka, bete gabeko zein behar dituen eta zergatik dagoen desorekatuta. Modu horretan zaunka egiteari utziko lioke eta denak gustura. ZAKUR KAKAK. Lehen inork ez zituen jasotzen, norbere burua degradatzea zela uste zen, baina laster, jasotzen ez dituena izango da oso gaizki ikusia. Lorategietan zakurrek kaka egitea ere, narraskeria da han ibiliko diren ume eta langileentzako. Gainera, zakur guztiak ez daude parasitorik gabe eta txerto guztiak jarrita eta, beraz, osasun aldetik ere arazo bat sor daiteke. Kaka jaso egin behar da beti, egiten duten lekuan egiten dutela beti jaso, baita belarretan egiten badute ere.
J
one Bergara