Nola heldu zerura

Page 1

Traducción Libro. Idioma: euskera ¿Cómo llegar al cielo? ----> Nola heldu zerura? 01. Texto de la portada Nola heldu zerura? Azterketa biblikoa, edonor ukitzen duen galderan oinarritua.

02. Índice Aurkibidea (en castellano, "índice") Nola heldu zerura? (título en euskera y página correspondiente).

03. Texto Nola heldu zerura? Pertsona askok eternitatean ez pentsatzea nahiago dute. Euren helburuan gogoeta egiten dutenengan ere ikusten dugu hau. Drew Barrymore aktore estatubatuarrak, zazpi urte besterik ez zituela, "E.T., Extralurtarra" filmean paper nagusi bat antzeztu zuen. Urteak geroago, 28 urte zituenean (1975. urtean jaio baitzen) zera adierazi zuen: "nire katua baino lehenago hilko banaiz, nire hautsak ematea nahi dut, jan ditzan. Honela, nire katuarengan bizitzen jarraituko dut, bederen". Ez al da larria heriotzaren aurreko ezjakintasun eta ikusezintasun hau? Jesusen garaian, pertsona anitz etortzen ziren harengana. Euren ezinegonak izaera lurtarrekoak ziren gehienetan: • Sendatuak izan nahi zuten hamar legendun (Lk. 17:13). • Ikusmena nahi zuten itsu batzuk (Mt. 9:27). • Oinordetza kontu batentzako laguntza eske zebilen bat (Lk. 12:13,14). • Fariseuak, Zesarri zergak ordaindu behar ote zizkioten galdera maltzurrarekin etortzen zitzaizkion (Mt. 22:17). Oso gutxi etortzen zitzaizkion Jesusi zerura nola joan galdetzera. Gazte aberats bat Hari etorri zitzaion "Maisu ona, zer egin behar dut betiko bizia ondaretzat jasotzeko?" galderarekin (Lk. 18:18). Jesusek zer egin erantzun zion: bere bihotzari eusten zitzaizkion gauza oro saldu eta Bera jarraitu. Oso aberatsa zenez, ez zuen gomendioa jarraitu, eta honela, zeruari uko egin zion. Beste batzuk izan ziren ere, zerua bilatu barik, Jesusi buruz entzun eta aukera berehala aprobetxatu zutenak. Zakeo Jesus ikustea desiratzen zuen. Baita espero zuen baino gehiago aurkitu ere: Jesusek bere etxean bisita egin ziola -kafe bat hartzen, nolabait esateko-, zerua aurkitu zuen. Jesusek berretsi zuen:


"Gaur iritsi da salbamena etxe honetara" (Lk. 19:9). Nola topa dezakegu zerua? Esandakoaren ondoren, zera berretsi dezakegu: • Erreinu zerutiarra egun eta une zehatz batean aurkitzen dugu. Hau jakitea ona da, orduan posible baita zuk, liburu hau irakurtzen ari zaren horrek, gaur jasotzea betirako bizitza Jainkoarekin. • Erreinu zerutiarra ez da ekintza onen bidez lortzen. • Erreinu zerutiarra gutxien espero dugula topa dezakegu. Zerura heltzeko ditugun berezko kontzeptuak, Jainkoaren baieztapenetan oinarritu ezean, faltsuak dira guztiz. Musika popularreko abeslari batek pailazo bati buruz kantatu zuen behin, zeinak, zirkuan urte asko lan egin ondoren, erretiratu zen: "zerura joango da ziur, jende asko barre egin arazi du eta". Andre dirudun batek harrera etxe bat eraiki zuen, non 20 emakume dohain bizi ahal zitezkeen. Baina baldintzapean: emakumeak egunero ordu bat otoitz egitera konprometitu behar ziren, andrearen arimaren salbamenduarengatik. Baina, zerk eramaten gaitu benetan zerura? Galdera honi ziurtasun osoz erantzuteko, Jesusek parabola kontatu zuen. Lukasen ebangelioan (Lk. 14:16) gizon bati buruz hitz egiten du (kontakizun honetan Jaungoikoa errepresentatzen duena), afari handi bat prestatu nahi duena (kontakizunean, zeruaren sinbolo), eta lehenengo, pertsona jakinei soilik gonbitea luzatzen diena. Erantzunak suntsitzaileak dira: "Bata bestearen ondoren denak aitzakiak jartzen hasi ziren. Lehenengoak esan zion: Soroa erosi dut (...). Beste batek, berriz: Bost idi-pare erosi ditut (...). Eta hurrengoak: Ezkondu berria naiz eta ezin naiteke joan". Jesusek parabola amaitzen du anfitrioiaren epaiarekin: "Egia esan, gonbidatu haietako batek ere ez du nire afaria dastatuko" (Lk. 12:24). Honek demostratzen du zerua irabazi edo gal daitekeela. Gakoa, gonbitea hartzean edo baztertzean dago. Hori baino errazagorik ba al da? Ezetz uste dut! Pertsona anitz izango dira zerutik baztertuak; baina ez bidea ez ezagutzeagatik, baizik eta gonbitea ez onartzeagatik. Parabolako hiru pertsonak ez dira eredugarriak, horietariko inork ez baitzuen gonbitea onartu eta festara joan. Beraz, ospakizuna bertan behera gelditu al zen? Ez! Ezezko erantzun horien ondoren, anfritrioiak gonbiteak toki guztietara bidali zituen. Oraingoan ez ziren urre bazterdun gutunak. Orain dei soila zen: "“Etorri, dena gertu dago eta". Eta gonbitea onartzen zuen edonork, festan toki seguru bat ziurtatzen zuen. ¿Eta zer jazo zen? Makina bat jende etorri zela. Denbora pasa ondoren, anfitrioiak barne balantzea egin zuen: "Oraindik badago tokia!" Eta bere morroiari agindu zion: "Hoa bidez bide eta bazterrik bazter eta sarrarazi jendea barrura, etxea bete dakidan". Orain, kontakizuna gure bizitzari aplikatzea nahiko nuke, halakoa baita egungo egoera. Oraindik tokia dago zeruan, eta Jainkoak diotsu: "Etorri, har ezazu tokia zeruan. Zuhurra izan


eta egin eternitaterako erreserba. Eta gaur bertan!". Zerua txit ederra da, eta horregatik alderatzen du Jesusek festa handi batekin. Korintoarrei zuzenduriko lehen eskutitzean (1 Kor. 2:9) zera dio zeruari buruz: "Inork ikusi eta entzun ez duena, gizakiari inoiz bururatu ez zaiona, Jainkoak bera maite dutenentzat prestaturik zeukana". Lurrean ez da ezer, ezer ere ez, zeruarekin apur bat ere konpara daitekeenik. Bertan, dena izango da paregabea! Ez dugu zerua inolaz ere galdu behar, guztiz zoragarria baita. Bada zeruaren ateak ireki zizkigun norbait. Jesus da hori, Jaungoikoaren Semea. Hari zor diogu bertara ailegatzea hain erreza izatea. Orain, gure borondatearen kontua da. Parabolako gizonak bezain begi laburra denak soilik baztertuko du gonbidapena. Salbazioa Jesus Jaunaren bidez sortzen da Apostoluen Eginetan (Eg. 2:21) oso garrantzitsua den berseta irakur dezakegu: "Jaunari [Jesusi] dei egin diezaiona salbatuko da". Itun Berriaren gako bat da. Filipoko gartzelan zegoela, Paulok honela laburtu zuen, zaindariarekin hizketan: "Sinetsi Jesus Jaunarengan, eta zu eta zure etxekoak salbatuko zarete" (Eg. 16:31). Mezu hau labur eta zehatza zen arren, oinarrizkoa izan zen, eta bizitzak aldatzeko boterea zuen. Gau horretan bertan, gartzelaria bihurtu egin zen. Zertaz salbatzen gaitu Jesusek? Hau falta barik jakin behar dugu: betirako galbidera garamatzan bidetik askatzen gaitu, infernutik. Bibliak dio, zerua eta infernuari buruz, pertsonak bertan egongo direla betirako. Bata loriatsua da, bestea beldurgarria. Ez da hirugarren tokirik. Heriotzaren ondorengo bost minututan, inork ez du esango heriotzarekin dena amaitzen denik. Jesusen pertsonarekin dena erabakitzen da. Gure betirako etorkizuna pertsona bakar baten esku dago: Jesusengan... Eta berarekin dugun harremanarengan! Polonian nintzela, bertan eman behar nituen hitzaldi batzuk zirela eta, Auschwitz-eko kontzentrazio-esparrua bisitatu nuen. Bigarren Mundu Gerran gauza ikaragarriak gertatu ziren bertan. 1942 eta 1944 urte artean 1,6 milioi pertsona baino gehiago erahilak izan ziren gas-ganberetan, juduak batez ere, eta gero erreak izan ziren. Literaturan, "Auschwitz-eko infernua" aipatzen da. Esamolde horretan pentsatzen hasi nintzen enplegatu batek gas-ganbera bat erakusten zigula, non aldiro 600 pertsona hiltzen zituzten. Arras beldurgarria izan zen. Baina hori ote zen benetako infernua? Gu, bisitari modura, ganbera ikusi ahal izan genuen, laztura 1945ean amaitu baitzen. Orain instalazio guztiak modu askean bisita daitezke, eta inor ez da bertan torturatua edo pozoitua izaten. Auschwitz-eko ganberak denboran mugaturiko izaera zuten. Bibliako infernua, ordea, betirakoa da. Gaur museoa den sarrerako gelan, koadro batean jarri nuen arreta, gurutzea Kristoren gorpuarenkin erakusten zuena. Preso batek, iltze batekin, paretan marraztu zuen gurutzatuarekiko bere esperantza. Artista hau ere gas-ganberan hil zen. Baina Jesus Salbatzailea ezagutzen zuen. Toki hain lazgarrian hil zen arren, zerua irekia zegoen berarentzat. Baina Jesus Jaunak zin-zinez


ohartarazten gaituen infernuan (adibidez Mt. 7:13; Mt. 5:29,30; Mt 18:8) behin pertsona bertara ailegatuta ez dago ez irteerarik, ez salbaziorik. Benetako infernuak, Auschwitz-ekoak ez bezala, funtzionatzeari uzten ez dionez, ezin izango da inoiz bisitatua izan. Baina zerua ere betirakoa da. Eta hori da Jainkoak eraman nahi gaituen tokia. Horregatik, onar ezazu zerura joateko gonbitea. Jainkoaren izena goraipatu eta zeruan erreserba egin ezazu! Hitzaldi baten ondoren, emakume batek oso urduri galdetu zidan: "Baina posible al da zeruan erreserba egitea? Bidaia agentzia baten itxura somatzen diot nik horri". Arrazoia eman nion: "Erreserba egiten ez duena, ez da helmugara ailegatzen. Hawaii-ra joan nahi baduzu, baieztaturiko txartela behar duzu". Berriz ere galdetu zidan: "Baina hegazkin txartela ordaindu behar da, ez?". "Bai -berriz, nik- eta zerurako txartela ere bai! Baina hain da garestia, inork ezin duela ordaindu. Gure bekatuak hori ekiditen du. Jainkoak ez du inolako bekaturik zeruan onartzen. Bizitza honen ondoren Jaungoikoarekin zeruan eternitatea pasa nahi duenak, lehenik eta behin bere bekatutik garbitua izan behar du. Bekatu gabeko pertsona batek bakarrik lortuko zuen askatasun hori, eta pertsona hori Jesu Kristo da. Hark besterik ezin zezakeen ordaindu. Eta bere odolarekin egin du, bere heriotzaren bidez gurutzean". Eta orain, zer egin behar dut zerura joateko? Jaungoikoak guri ere ematen digu salbu izateko aukera. Bibliako pasarte askok behin eta berriz gonbidatzen digute Jainkoaren deiari erantzutera: • "Saia zaitezte ate estutik sartzen" (Lk. 13:24). • "Bihozberri zaitezte, gainean baituzue Jainkoaren erregetza" (Mt. 4:17). • "Sar zaitezte ate estutik; zabala baita hondamenerako atea eta lasaia bidea, eta asko dira hortik doazenak. Baina bai estua dela bizirako atea eta meharra bidea, eta gutxi dira aurkitzen dutenak" (Mt. 7:13-14). • "Eskuratu betiko bizia, hartarako deitu baitzaitu Jainkoak" (1 Tim. 6:12). • "Sinetsi Jesus Jaunarengan, eta zu eta zure etxekoak salbatuko zarete" (Eg. 16:31). Hauek guztiak etengabeko gonbiteak dira, gu itzartzen saiatzen direnak. Testuek seriotasuna, ziurtasuna eta premia adierazten dute. Horregatik, arrazoigarria da oso zerurako gonbidapen honi otoitz batekin erantzutea, modu askean adierazia, gutxi gora behera zera esan lezakeena: "Jesus Jauna: gaur, bakarrik zure bidez zerura joan naitekeela irakurri dut. Nire desira zeruan zurekin egotea da. Nire bekatuen ondorioz merezi dudan infernutik salba nazazu, arren. Nirekiko duzun maitasun handiagatik, nigatik ere hil zinen gurutzean, nire bekatuetatik bertan ordainduz. Nire erru guztia dakusazu, haurtzarotik hona. Bekatu bakoitza duzu ezagutzen, orain kontziente naizen gauza oro, bai eta jada ahaztu dudana ere. Nire bihotzaren bulkada guztiak ezagutzen dituzu. Zure aurrean, liburu ireki baten modukoa naiz. Naizen bezala, ezinezkoa zait zurekin zerura joatea. Horregatik, nire bekatuak barkatzea eskatzen dizut, nahigabetzen nautenak eta damu ditudanak. Sar zaitez orain ene bizitzan eta gauza guztiak berritu itzazu. Zure aurrean zuzena ez dena baztertzen lagun iezadazu, eta zure bedeinkapenen pean dauden ohiturak


emaizkidazu. Zure Hitzari sarbidea eman iezadazu. Irakatsi nahi didazuna ulertzen lagundu, eta emaidazu bihotz esanekoa, atsegin zaizuna egin dezadan. Hemendik aurrera, nire JAUNA izan zaitezen nahi dut. Jarraitu nahi zaitut, eta nire bizitzako esparru guztietan segitu beharreko bidea erakustea. Eskerrik asko nire otoitza entzuteagatik, eta egunen batean zurekin zeruan egongo den Jaungoikoaren semea naizelako. Amen".

> Gehiago jakin nahi baduzu, gure lagunen batekin kontaktuan jarri, edo komentarioren bat egin, hurrengo web gunera jo dezakezu:

www.conectacondios.es

> Nahiago baduzu, e-posta bidal dezakezu info@serasmas.com helbidera; edo 0034 947 48 19 50 telefonora deitu (bulego ordutegia).

> Hemen, gure web gunea bisitatzeko arrazoi interesgarri batzuk: www.conectacondios.es

Dohainik. Konpromezurik gabe.

1. Baliabide interesgarriak topatuko dituzu gazte zein beste adinekoentzako. 2. Hizkuntza ezberdinetan. Gustu oso anitzentzako. 3. Zure adiskidantza zabaltzen laguntzen dizugu Facebook eta Twitter orrialdeetan.

4. Hunkitu eta lagunduko dizuten filmeak ikusi ahal izango dituzu. 5. Nahi duzun musika entzun ahalko duzu. 6. Jainkoaren maitasun mezuaren aurkezpenak ikusi ahalko dituzu. 7. Liburuak irakurri eta deskargatu ahalko dituzu PDF formatuan. 8. Zure lurralde eta herriko jendearekin kontaktuan jartzeko modu anitz topatuko dituzu, zure ezinegon berberak dituena.

> Ez izan zalantzarik gurekin kontaktuan jartzeko www.conectacondios.es gunean. Pertsona egokiak hartuko zaitu. Dena eskuzabaltasunez egiten dugu.

> Gure nahia, liburu honekin zu zerbitzatu ahal izatea izan da. Norekin partekatu dezakezun pentsatu eta egin duda barik. Liburu honen ale gehiago behar badituzu, gurekin kontaktuan jarri info@serasmas.com helbidearen bidez.

> Liburu honen katalanezko, euskerazko, valentzierazko eta galegozko bertsioak www.conectacondios.es web gunean egongo dira.


> Batez ere, onartu Jesu Kristo zure Jaun eta Salbaitzaile pertsonal modura. Jesu Kristok bere hitza eman zuen:

Ni bizia –eta bizia ugari gainera– izan dezaten etorri naiz. (Joan 10:10)


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.