Namasté gazte taldeak egindako komikia. Komikia egiteko lan-proposamena Kike Infame komiki-ilustratzaileak dinamizatutako sormen-tailerren bidez egin zen. Bertan, aldi berean, prestakuntza eta sormena uztartzen ziren. Komikiaren izenburuak, «Konexio irekia», hura irakurriz lortu nahi denaren zentzua identifikatzen du. Gazteak konexioan, mugarik gabe, taburik gabe, aurreiritzirik gabe eta loturek garrantzia hartzen duten lekuan, euskarria, euspena eta maitasuna emateko duten gaitasunagatik.