BIHPTZEZ Nº54

Page 39

Lurraldeak | Territorios

Liberty Seguros enpresako langileak Lagun Artean-en Aize Onak baserrian egon dira lanean Liberty Seguros enpresak ehun urteko ibilbidea bete du, eta ekainaren 29an jardunaldi solidario bat eskaini zion gure elkarteari. 170 pertsona aritu ziren goiz osoan baserrian lanean: barrutik eta kanpotik pintatu, lorezaintza-lanak egin, negutegiak garbitu, inguruko hesia jarri, hondakinak kendu, eta abar. Gizarte boluntariotzako esperientzia berri bat izan zen, Lagun Arteanen Aize Onak proiektuari laguntzeko modu sortzaile eta dibertigarri bat. Esan beharrik ez dago, hainbeste esku lanean jardun ondoren, alde nabarmena dagoela baserriak aurretik eta ondoren daukan itxuran. Eskerrik asko.

Durangoko Maristak Egunon Etxea bisitatzen egon dira Durangoko Maristen ikastetxean Bizkaiko Cáritasen proiektuei buruzko informazio-saio bat eman genuen, eta proiektuetako bat bereziki interesatu zitzaien: Egun on Etxea, gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsona nagusientzako eguneko zentroa. Horrela, ekainaren 21ean, Tabirako Cáritasek (IV. Bikariotza) txango bat egin zuen Durangoko Maristetako ikasle eta irakasleekin; bertan, instalazioak erakutsi zizkieten eta ikasleek zentroko pertsonekin hitz egiteko aukera izan zuten. Oso interesgarria iruditu zitzaien eta asko gozatu zuten bisitaz; bai ikasleek, bai irakasleek sorpresa atsegina hartu zuten. Eskerrik asko, Egun on Etxea.

Sutondobarri futbola Laugarren urtez jarraian egin dugu “Sutondobarriko” zerbitzuen eta “Lan aurreko Ibaia tailerraren” (Bizkaiko Cáritas) artean futboleko lauko torneoa, Lurberri Etxeko egoiliarren asteko jarduera bezala. Lau taldeek motibazio handia erakutsi dute. Torneo garrantzitsu guztietan bezala, dominak eta diplomak entregatu genituen, eta ekitaldia amaitzeko, parte-hartzaile guztientzako merienda izan genuen. Eskerrik asko guztioi izan dugun giro ederragatik!!! Bihotzez • verano 2012

38 39


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
BIHPTZEZ Nº54 by Caritas Bizkaia - Issuu