Sortzen abortua

Page 5

rretarako, zentro guztietan eskubidea bermatzeko beharrezkoak diren bitartekoak jarri behar dira. Oker gaude abortuaren legea aldatzeak abortuak desagertzea ekarriko duela uste badugu; ez baitu ekarriko abortatzeko baldintzak okertzea besterik, emakumeei egoera zailtzea eta emakumeak kriminalizatzea. Ondorioak, ordea, ez dira berdinak izango guztientzat. Klase sozialak erabakiko du emakumeen patua: zu atzerrira, zuek sukalde ilun horretara. Legeak debekatzen diena diruak ahalbidetuko die batzuei, atzerriko kliniketako ateak irekiz. Gehienek, ordea, klandestinitatean abortatu beharko dute, haien osasuna eta bizitza arriskuan jarriz. Gobernu espainiarrak “jaiotzeke dagoenaren� izenean egin nahi omen du lege-aldaketa. Kuriosoa da Gobernu hau; “jaiotzeke dagoenaren� eskubideak hainbeste babestu nahi dituena eta haurrak jaiotzen diren unetik haien eskubideez eta beharrez ahazten dena. Murrizketa sozialak eguneroko ogia dira eta langileon eta herri sektoreon bizi-baldintzak estutzeko eta okertzeko neurriak hartzen ari da egunero. Bizitzeko eskubidea

baino, bizitza duina izateko eskubidea da defendatu beharrekoa; bizitzea merezi duten bizitzak nahi ditugu. Moral atzerakoia eta patriarkatuaren ideologia, emakumeak menpeko nahi dituena, lege bihurtu nahi dute, guztiontzako arau; emakumeek obeditu dezaten, emakumeak adin txikiko balira bezala, beraien kabuz erabakitzeko ez gai, emakume askeak zigortu eta errudun sentiarazi. Murrizketa larri honen aurrean, gure posizioa argia da eta argi adierazi behar dugu esparru guztietan. Gure gorputza gurea dela aldarrikatuko dugu eta horrela izan dadin lan egingo dugu. Agur eta ohore, azken hamarkadotan emakumeok gure gorputzen jabe izan gaitezen borrokatu, sufritu eta zuen ondar alea jarri duzuen guztioi. Zuengandik jaso dugu askatasun-grina eta lekukoa heltzeko prest gaude. Beste gorputz batzuk, baina borroka berbera. Borrokatzeko modu ezberdinak, baina aldarri bakarra: gure gorputza, gure erabakia.

5


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.