EN SORTZEN SORT
SAbortua ORTZEN 2014ko otsaila. Ale berezia: Abortua
EMAKUMEOK GURE GORPUTZAREN JABE
ABORTATZEKO ESKUBIDEAREN ALDE
kokapena Estatu espainiarrean abortatzea legez kanpokoa zen 1985eko legea egin zuten arte. 1985eko Legeak (“baldintzen legea” izenarekin ezaguna) abortua legeztatu zuen hiru baldintzatan: bortxaketa, umekiaren malformazioa eta emakumeen osasuna arriskuan jartzea. Hurrengo lege-aldaketa 2010ean etorri zen (“epeen legea” izenarekin ezagun: abortua baldintza batzuetara mugatu ordez, abortua emakumeen erabaki librean oinarritu zitekeela jasotzen zuen, betiere epe batzuen barruan eginez gero. 2013, Espainiako gobernuaren aurreproiektua: baldintzen legera itzuli nahi dute, erabaki librearen aukera desagerraraziz. 1985era itzulera, abortatzeko baldintzak are gehiago gogortuz.
1
Estatu espainiarreko legeen bilakaera
1985Eko legea (baldintzen legea)
2010eko legea (epeen legea) Egun indarrean
Gobernu espainiarraren aurreproiektua (2013)
Aurreko egoerarekiko aldaketa nagusiak
Abortua guztiz debekatzetik legez abortatu ahal izatera; baina baldintza jakin batzuetan bakarrik
Baldintzen muga gainditu eta atea irekitzen zaio emakumeen erabakitzeko askatasunari, epe batzuetara mugatuta (14 aste)
Emakumeen erabakitzeko askatasuna ezabatu eta abortua baldintza batzuetara mugatu (1985eko legera itzuli, neurri batean)
Emakumeen erabakitzeko askatasuna
Legez kanpo
14 asteren barruan, 3 eguneko hausnarketa egiteko betebeharrarekin
Legez kanpo
1-Bortxaketa balego
12 asteren barruan, salaketa jartzeko baldintzarekin
Ez dago baldintzarik justifikatu beharrik, 14 asteren barruan egiten bada.
12 asteren barruan, salaketa derrigorrezkoa
2-Emakumearen osasuna arrisku larrian (fisikoa nahiz mentala) balego
Espezialistaren txostenaren beharra, abortatzeko epemugarik gabe
Espezialistaren txostenaren beharra, 22 asteren barruan aborta liteke
Bi espezialisten txostenak behar, abortua egingo den ospitaletik kanpokoak, 22 asteren barruan
Anomalia larrien kasuan bakarrik, bi espezialisten txostenarekin, 22 asteren barruan
Epe-mugarik gabe, gaixotasun bereziki larrien edo bizitzarekin bateragarri ez diren anomalien kasuan
Legez kanpo
BALDINTZAK
3-Umekiak malformazioak / gaixotasunak balitu
2
Adingabeak (16-17 urtekoak)
Gurasoen baimena beharrezkoa da
Aholkularitza eta hausnarketa epea behartuak Abortuak egiten dituzten osasunzentroen inguruko informazioa
Abortuak egiteari uko egiteko kontzientziaeragozpena (farmaziak, medikuak…)
Beti guraso-tutoreen baimenarekin
Informazioa ematen zaie idatziz gutun-azal itxi batean eta hiru eguneko hausnarketa
Informazio-saio presentzialetan parte hartzeko betebeharra eta, ondoren, astebeteko hausnarketa
Legea betetzen duten zentroen eta zerbitzuen inguruko informazioa zabaltzeko mugarik ez
Ezingo da publizitaterik egin abortatzeko kliniken, tekniken, prozeduren, zerbitzuen… inguruan.
Hezkuntzan heziketa afektibo-sexuala, gaixotasunen eta haurdunaldien prebentzioa, sexualitatea bizitzeko modu anitzak… lantzea aurreikusten da
Heziketaren atal guztia ezabatu egiten da.
Zigor kodean mantentzen da abortua, delitu gisa
Zigor kodean mantentzen da abortua, delitu gisa
Zigor kodean mantentzen da abortua, delitu gisa.
Abortatzen zuten emakumeei kartzela-zigorrak edo multak
Emakumeei multak Osasuneko langileei kartzela-zigorrak eta inhabilitazioak
Osasuneko langileei kartzela-zigorrak eta inhabilitazioak
Multa eta inhabilitazioak “administrazioko irregulartasunengatik”
Heziketa afektibosexuala
Zigor kodea
Erabakia emakumeei dagokie; gurasoek edo tutoreek jakinaren gainean egon behar dute, gatazka sor daitekeen kasuetan salbu
Abortua egiten duten osasun langileak izango dira zigortuko direnak: inhabilitazioak eta kartzela-zigorrak (1-3 urte). Medikuen gaineko kontrola, jarduna mugatze aldera. Emakumeak ez dira zigortuko, biktima gisa ikusten dituelako legeak, bere kabuz erabakitzeko ez gai, bere erabakiaren biktima.
Ez da arautzen. Hortaz, kontzientzia-eragozpena balia dezakete profesionalek
3
SORTUREN IRAKURKETA Gobernu espainiarrak aurkeztu berri duen abortuaren legearen erreformak emakumeen eskubideen gaineko murrizketa dakar. Murrizketa honen motibazioa ideologikoa da guztiz (Estatu espainiarreko sektorerik atzerakoienak, ultrakatolikoak eta ultraeskuindarrak, asetzeko egina) eta emakumeoi gure gorputzaren gainean dugun erabakitzeko eskubidea eta kontrola kentzea du helburu. Abortuaren aldeko borroka estrategikoa izan da mugimendu feministarentzat eta historia luzea du; mugimendu feministak 30 urte baino gehiago daramatza abortu librea eta doakoa aldarrikatzen. Historikoa baita, era berean, emakumeen gorputzak, bizitzak, portaera eta sexualitatea kontrolatzeko Estatuen, Elizen eta, oro har, gizonen ahalegina. Abortua (antisorgailuen erabilera bezalaxe) delitu izatetik eskubide izatera gerturatu bada, 70. hamarralditik aurrera mugimendu feministak egindako borrokari esker izan da. “Gure gorputza, gure erabakiaâ€? aldarrikatu zuten gure ama-amonen belaunaldiek, abortatzeagatik preso zeuden emakumeen amnistia lortzeko, antisorgailuak legeztatzeko, abortua eskubidetzat onartzeko, emakumeak eta osasun-arloko langileak kriminalizatu eta epaitzeari uzteko‌ Basauriko 11 emakumeen epaiketak (1982) ondo baino hobeto laburbiltzen du emakumeen kontrako jazarpena eta mugimendu feministaren borroka.
Sortuk, Euskal Herri feminista helburu, emakumeen erabateko askatasunik gabe guztion askatasunik ez dagoela sinetsita, abortatzeko eskubidearen alde egitea bere zeregin nagusien artean dauka. Emakumeen gorputzak ez dira emakumeenak ez besterik, eta horixe dago jokoan: emakumeen gorputzaren jabetza eta kontrola. Emakumeek aske izan behar dute edozer/zernahi izateko. Ezin zaie ama izatera behartu eta orain arteko menpekotasun-rola inposatu: ama goxo eta langile, emazte-maitale eder eta langile, guztiaren gainetik zaintzaile, besteen zerbitzura beti. Emakumeon sexualitatea ugalketara, hots, amatasunera mugatu nahi izan du sistema patriarkalak baina gaude ez ote den hori berriz inposatzeko beranduegi; ondo ikasia baitugu (eta ikasten jarraitu nahi dugu) zeinen ederra den gure gorputzaz gozatzea. Ama izatea aukera bat baita, baina ama ez izatea ere bai. Edo hala behar luke behintzat. Edozein modutan, emakumeei dagokie erabaki hori hartzea eta erakunde publikoei eskubide hori bermatu eta babestea. Laburbilduz, emakumeon gorputza eta honen gaineko kontrola eta erabakia ez dagokie ez Eliza, ez eragile politiko ezta tribunal medikuei ere. Norberaren gorputza eta bizitzaren gaineko erabakia eta kontrola norberarenak behar du izan. Abortatzea erabaki askea eta eskubide unibertsala izan dadin, nahitaez izan behar du doakoa eta erakunde publikoek babestua. Osasun-sistema publikoak eman behar du horretarako aukera eta, ho-
4
rretarako, zentro guztietan eskubidea bermatzeko beharrezkoak diren bitartekoak jarri behar dira. Oker gaude abortuaren legea aldatzeak abortuak desagertzea ekarriko duela uste badugu; ez baitu ekarriko abortatzeko baldintzak okertzea besterik, emakumeei egoera zailtzea eta emakumeak kriminalizatzea. Ondorioak, ordea, ez dira berdinak izango guztientzat. Klase sozialak erabakiko du emakumeen patua: zu atzerrira, zuek sukalde ilun horretara. Legeak debekatzen diena diruak ahalbidetuko die batzuei, atzerriko kliniketako ateak irekiz. Gehienek, ordea, klandestinitatean abortatu beharko dute, haien osasuna eta bizitza arriskuan jarriz. Gobernu espainiarrak “jaiotzeke dagoenaren� izenean egin nahi omen du lege-aldaketa. Kuriosoa da Gobernu hau; “jaiotzeke dagoenaren� eskubideak hainbeste babestu nahi dituena eta haurrak jaiotzen diren unetik haien eskubideez eta beharrez ahazten dena. Murrizketa sozialak eguneroko ogia dira eta langileon eta herri sektoreon bizi-baldintzak estutzeko eta okertzeko neurriak hartzen ari da egunero. Bizitzeko eskubidea
baino, bizitza duina izateko eskubidea da defendatu beharrekoa; bizitzea merezi duten bizitzak nahi ditugu. Moral atzerakoia eta patriarkatuaren ideologia, emakumeak menpeko nahi dituena, lege bihurtu nahi dute, guztiontzako arau; emakumeek obeditu dezaten, emakumeak adin txikiko balira bezala, beraien kabuz erabakitzeko ez gai, emakume askeak zigortu eta errudun sentiarazi. Murrizketa larri honen aurrean, gure posizioa argia da eta argi adierazi behar dugu esparru guztietan. Gure gorputza gurea dela aldarrikatuko dugu eta horrela izan dadin lan egingo dugu. Agur eta ohore, azken hamarkadotan emakumeok gure gorputzen jabe izan gaitezen borrokatu, sufritu eta zuen ondar alea jarri duzuen guztioi. Zuengandik jaso dugu askatasun-grina eta lekukoa heltzeko prest gaude. Beste gorputz batzuk, baina borroka berbera. Borrokatzeko modu ezberdinak, baina aldarri bakarra: gure gorputza, gure erabakia.
5
Gure aldarrikapenak puntu hauetan laburbiltzen dira Haurdunaldia etetea erabakitzen duten emakume guztien erabakia gauzatu ahal izatea bermatu behar da osasun-sistema publikoan. Abortua libre eta doakoa, osasun-sistema publikoan. Emakume bakoitzari dagokion erabakia da. Horretarako, abortua eskubide gisa onartu behar da eta zigor kodetik atera (delitu gisa ulertzeari utziz). Emakumeenak izan behar du haien gorputzen, bizitzen, sexualitatearen eta amatasunaren inguruko erabakia. Emakumeek libreki eta modu autonomoan erabakitzeko eskubidea dute. Gure gorputza, gure erabakia. Eskubide hau unibertsala izan dadin, osasun -sistema publikoan gauzatu ahal izatea, eta horretan ardura berezia dute erakunde publikoek. Bestalde, kontzientzia-eragozpenaren aitzakian, zenbait lekutan antisorgailuak eskuratzea zailtzen da, hurrengo eguneko pilularen kasuan berdin, eta Nafarroa Garaian, adibidez, osasun-sistema publikoan ez da aborturik egiten. Hori arautu beharra dago,
antisorgailu nahiz beste era bateko medikamentuak eskuragarri egon daitezen eta abortuak osasun-sistema publikoan egin daitezen. Abortua Zigor Kodetik atera behar da. Eskubidea da, ez delitua. Emakumeen gorputzaren jabetza eta erabakia haiena den heinean, ez zaie inolako tutoretzarik ezarri behar, ez aholkularitzarik, ez hausnarketa-eperik. 16 urtetik gorako emakumeei beste osasun-ebakuntzetan dituzten eskubide berak dagozkie abortuaren kasuan, hau da, erabakia beraiei dagokie. Emakumeek abortatzeko duten eskubideaz harago, beharrezkoa da hezkuntzan heziketa afektibo-sexuala lantzeko bitartekoak ezarri eta garatzea, sexu-heziketan eta prebentzioan sakontzeko eta emakumeek haien gorputzen eta sexualitatearen gaineko ezagutza, kontrola eta jabetza areagotu dezaten. Hego Euskal Herrian desobedientziarako deia luzatzen dugu. Kalean eta osasun-zentroetan horren aldarria egitera animatzen ditugu herritar eta eragile guztiak, eta erakunde publikoak emakumeen eskubideak (abortuarena barne) berma daitezen lan egitera.
6
MATERIAL INTERESGARRIA 1982an 11 andre epaitu zituzten abortatzeagatik. Mugimendu feministak auzipetuak babestu zituen, eta plazara atera zuen abortuari buruzko eztabaida. Borroka hura historikotzat jotzen dute egun askok. http://paperekoa.berria.info/harian/2013-08-25/008/001/Basauriko_11_emakume_ikur_bihurtuta.htm
1975ean Ipar Euskal Herrian abortua legeztatu zen. Hegoaldeko ehunka emakumek jo zuten Ipar Euskal Herrira, nahi gabeko haurdunaldiak etetera. Mugimendu feministak emakumeei Ipar EHn edo atzerrian abortatzen laguntzeko sarea zeukan antolatuta. http://paperekoa.berria.info/harian/2013-08 24/010/001/1975eko_legearen_babespean.htm
Debekua nafar erara: Abortatzeko baldintzak murrizteaz gain, medikuen gaineko kontrola zorroztu nahi du Espainiako Gobernuak, jarduna mugatze aldera. Nafarroakoak urteetan egin bezala.
Abortatzeko eskubidearen inguruko borroka, bilakaera….
Irakurketa orokorra. Silvia Federicciri elkarrizketa. http://blogs.publico.es/numeros-rojos/2013/09/17/entrevista-silvia-federici-y-la-caza-de-brujas/
El control de los cuerpos: si en la Edad Media ejercían las mujeres un control indiscutible sobre el parto, en la transición al capitalismo “los úteros se transformaron en territorio político controlados por los hombres y el Estado”. El control de la capacidad reproductiva de las mujeres es también un medio de controlar la sexualidad de las mujeres y nuestro comportamiento en general. Hego Euskal Herriko mugimendu feminista Abortatzeko Eskubidearen aldeko Plataforman antolatu da. http://abortatzekoeskubidea.blogspot.com eta twiterren @AbortoEskubidea eta @KomiAbortoNaf
http://paperekoa.berria.info/harian/2013-08-22/010/001/debekua_nafar_erara.htm
Abortuen datuen irakurketa. http://paperekoa.berria.info/harian/2013-08-21/009/001/irmotasunez_baina_justifikatuz.htm
Begoña Zabalarekin elkarrizketa: Emakumeen borondatea “ideologikoki eta sozialki” ez onartzea dakar abortua baldintzen bidez arautzeak. http://paperekoa.berria.info/harian/2013-08-20/003/001/ egun_abortatzen_duten_neska_askok_lege_hau_baino_ez_ dute_ezagutzen.htm
Bakartxo Ruiz: “Ustedes creen que abortar es una decisión fácil? No es un capricho, es un derecho”
Dossierra: kokapena, irakurketa orokorra, datuak… Euskaraz: http://www.bilgunefeminista.org/dokumentazioa/aborto_dossierra_2013.pdf
Gaztelaniaz: http://www.bilgunefeminista.org/dokumentazioa/aborto_dossierra_gaztelaniaz.pdf
Enbeita: “Puede que el gobierno tenga algo que ver con los derechos de la mujer, pero no demasiado”
7