Sortuinfo 201406 eu

Page 1

nfo SORTU.info SO

SSORTU.info ORTU.info 2014ko ekaina.

ERABAKITZEKO ESKUBIDEA ERDIGUNEAN

EDITORIALA 2-3 路 ESTRATEGIA POLITIKO BERRIA 4-5 路 ERABAKITZEKO ESKUBIDEA 6-7 路 AMNISTIA 8

Gordailu legala: SS-1471-2012

SORTU

1


EDITORIALA

Hauteskunde europarrek utzitako hondarra Azkenean hauteskunde europarrak ez dira ba­ tzuek aurreikusten zuten bezain oharkabean pasa. Emai­tzek eta berauen ondorioz ematen ari diren mugimenduek egoera berria ireki dute Estatu es­ painoleko mapa politikoan. Lehenik eta behin, estatu eredua aldez aurretik kinka larrian baldin bazegoen, are eta egoera larria­ goan kokatu da emaitzek trantsizioaren ereduaren akabera guztiz agerian utzi dutelako. Zer etorriko den ez dakigu ziurtasun osoz baina Borboiaren abdikazioak eta bipartidismoan oinarritutako erre­ formaren markoaren krisiak hautes-emaitzekin ze­ rikusi nabarmena dutela dudarik ez dago. Agerian denez, Estatuak pairatzen duen krisi hi­ rukoitzari (estatu-eredua / krisi ekonomiko-so­ ziala / sistemaren sinesgarritasunaren galera eta ustel­keria) irtenbidea emateko beharra agerrarazi dute hautes-emaitzek inoiz baino nabarmenago, eta hel­buru hori zerbitzatu nahian martxan jarri da Borboi aldaketa ageriko elementu deigarrien

2

daukan operazioa. Erreformaren erreforma plan­ teatzen duen Estatu mugimendu honek jatorriz­ koaren oinarriei eustearen bidetik dator: PSOE eta PPren arteko ituna erregimenaren zutabeak bermatzeko eta gehiengo parlamentarioak ziur­ tatu; ez da herrien erabakitze eskubidearen erres­ petuan oinarritutako inongo bigarren trantsiziorik egonen, ez da estatu eredua aldatuko atzerakako norabidean ez bada behintzat. Azpimarratzekoa da operazioa 77ko termino berdinetan edota oso antzekotan planteatzen dela eta bai Catalunya­ tik zein Euskal Herritik CiU eta PNVren bidezko laguntzarekin kontatzen dela kontraesankorra eman badezake ere gehienbat CiUren kasuan. CiU eta PNVren mezu politikoa Madrili begira egina dago, batzuek koroarekiko ez dakigun ze itun be­ rri eskatzen eta besteek erabakitzeko eskubideari dagokionean inoiz iritsiko ez den aldebikotasuna alferrik erreguka; azken finean orain berrogei urte egin zituzten akats berdinak errepikatzeko bidean lau hamarkada honetako ibilbide politikoak deus ikastekorik eman izan ez balie bezala.


EDITORIALA

Eta hori guztia, iritzi publiko espainiarraren aurrean zeharo higatuta dagoen Borboi zaharraren abdika­ zioa eta erregetza berri baten zelofanean bilduta egiteko asmoa daukate.

Honek guztiak prozesuaren azkartzea eskatzen digu Euskal Herrian. Eta testuinguru honetan, EHBilduk maiatzeko hauteskundeetan erakutsi duen sendotasunak garrantzi itzela dauka

Honek guztiak prozesuaren azkartzea eskatzen digu hemen, Euskal Herrian. Eta testuinguru horre­ tan, EHBilduk maiatzeko hauteskundeetan erakutsi duen sendotasunak garrantzi itzela dauka aurre­ rantzean presentzia izanen dugulako europarla­ mentuan, lau lurraldeetako lehenengo indar gisa kokatu garelako eta posizioak sendotu ditugulako herrialdez herrialde, Gipuzkoan eta Araban nagusi­ goa lortuz eta Bizkaian eta Nafarroan bigarren pos­ tu esanguratsuetara iritsiz. Bereziki azpimarratze­ koa da Nafarroan erdietsitakoa, koalizioak posizio indartsua lortu duelako datorren urteko maiatzean aldaketa politikoa gauzatu ahal izateko lehian izan beharreko lidergoa sendotuz. Azaldutakoak baldintza hobeak dakartza EHBildu fronte zabal bilakatzeko prozesuan; indar berriak metatuz, eraginkortasun politikoa areagotu bidean goranzko joeran ari gara eta horrek garrantzi apar­ ta dauka Zutik Euskal Herria eztabaidaren ondorioz Ezker Abertzaleak bere buruari eman zion estrate­ gia politiko berriaren helburuen erdigunean koka­ tzen baita.

3


ESTRATEGIA POLITIKO BERRIA

eraginkortasun politikoa askapen prozesuan Ezker Abertzaleak bere buruari eman zion estrate­ gia politiko berriak bost urte beteko ditu aurtengo urrian. Altsasuko ekitaldi hartan publiko egin zi­ ren edukiek gaurkotasun handia daukate egungo agertoki politikoan eta zorionez, oso baliagarriak izan zaizkigu askapen prozesuan aurrera egiteko orduan. Orduko hartan, azken hogei urteotako ekinbide negoziatzaileei atzerako begirada autokritikoa bo­ tata ebatzi genuen ez zegoela klabe demokratiko­ tan gatazkaren konponbiderako dinamika batean parte hartzeko prest dagoen Estaturik; baieztapen hori bi Estatuei dagokiela garaian garaiko kudea­ tzaile politikotik harago eta beraz guztiz estruktu­ rala den gabezi demokratikoaz ari garela. Azterketa horrek eraman gintuen beste erabaki bat hartzera: elkarrizketaren eta irtenbide ados­ tuen balio demokratikoak baztertu dituen Estatu baten aurrean Ezker Abertzaleak zuen erronka askapen prozesua azkartzeko bere buruari estra­ tegia politiko eraginkorra ematean zetzala; eta horretarako beharrezkoa genuela ezkerretik eta erabakitzeko eskubidearen defentsaren ikuspegi­ tik indarrak metatzea eta aliantza politiko berriak sustatzea Estatuen ukazioaren aurrean ahalik eta herri multzo zabalena kokatzeko, bitarteko politiko eta demokratiko hutsen bidez herri honen eskubi­ de demokratikoen aldeko hegemonia politikoa lortzeko. Aldebakartasunarena izan da harez geroztik maiz errepikatu den oinarria eta funtsezkotzat jo beha­ rrekoa bat etorri ala ez Ezker Abertzalea egiten ari dena ulertzeko. Estatuaren jarrera bortitz eta itsu hori noizbait aldatuko ote zen zain egon be­ harrean gure hausnarketaren ondoriozko ekimen politikoa martxan jartzea deliberatu genuen. Es­ trategia berrian, beste garai batzuetan erabilitako aldebiko eskemetarako aukerarik ezean, gure eki­ men propioen bidez agertoki politikoa astintzea erabaki genuen beste inork zer nolako jarrera har­ tuko zuen ezinbesteko baldintzatzat jo gabe. Beraz, Ezker Abertzalearen ekinbide politikoak horrelako ezaugarriak dauzka aldebakartasunaren oinarriaren arabera:

4

EZAUGARRIAK Ezker Abertzalearen militantziak erabakitzen du garaian garaiko eki­ men politikoak zer eduki dituen. Eduki horiek hausnarketa pro­ pioaren ondorioz gorpuzten dira eta ez dira beste inork daukan posizioen arabera baldintzatzen. Ekimena guztiz aldebakarrekoa izatean, Ezker Abertzaleak ezarri egiten ditu edukien sakonera eta baita denboren administrazioa ere.

Aldebakartasunak bilatzen du guk ematen dugun urrats berri bakoitzaren ondorioz herri gehiengo zabalagoak kokatzea gure posizioaren atzean eta horrela etsaiarena gero eta gehiago higatuz jasanezin eta bideraezin bilakatzea Ondorioz, ekimen politiko berriaren egokitasuna aztertzerakoan, galdera ez da dagoeneko “zer kon­ promiso hartuko du besteak guk hau egiten badu­ gu”, baizik eta ea ekimen berriak Ezker Abertzalea­ ren posizio politikoaren aintzinamendua dakarren gainontzeko eragile politikoekiko; ea gure posizio politiko berriaren ondorioz besteak behartzen di­


ESTRATEGIA POLITIKO BERRIA

tugun birkokatzen proiektu eta prozesu klabetan interesatzen zaizkigun parametroetan. Azken fi­ nean, aldebakartasunak bilatzen du guk ematen dugun urrats berri bakoitzaren ondorioz herritar gehiengo zabalagoak kokatzea gure posizioaren atzean eta horrela etsaiarena gero eta gehiago hi­ gatuz jasanezin eta bideraezin bilakatzea. Helburu horiek kontuan hartuta, bidezkoa da esa­ tea estrategia berria fruituak ematen ari dela inon­ go zalantzarik gabe; lagundu duela izugarri azken lau urteotako egoera politiko eta soziala iraultzen eta azken finean, garai politiko berria Ezker Aber­ tzalearen estrategia politiko berriari zor zaiola neurri handi batean. Estrategia berriaren praktika politikoaren agerpen dauzkagu besteak beste EA­ rekiko Lortu arte akordio estrategikoa (2010/Uzt.), Gernikako Akordioa (2010/Ira.), EHBildu koali­ zioaren eratzea (2011/Api.), Konponbide Haizea Dabil agiria (2012/Ots.), edota EPPKren posizioa bera (2013/Abe.). Esan liteke aurrera begiratuz gero, luzea dela herri honen normalizazio politiko eta soziala erdiesteko oraindik egin beharko den bidea; aldiz, atzerako begiratu bat botaz gero, azkeneko lau urteotan aurrerapen itzelak egin ditugula ezin da ukatu eta horretarako Ezker Abertzaleak garai horretan zeukan egoera eta orain daukana konparatzea besterik ez dago, eta nola ez, nola murriztu zaiz­ kion etsaiari Espainiaren proiektua Euskal Herrian inposatzeko aukerak. Zutik Euskal Herria eztabaidan indar metaketa beharrezkotzat jo genuen normalizazio politiko

Etorkizunak eskakizun zorrotzak dakartza eta dagoeneko hasi beharra dago hautes-koalizio hutsetik fronte zabal politiko eta sendorako jauzia nola ematen dugun pentsatzen

eta soziala helburu, eta horretarako tresna gisa Euskal Herria Bildu koalizioa sortu genuen. Ho­ nezkero, ibilbide oparo bezain ilusionagarria bete du; etorkizunak baina eskakizun zorrotzak dakartza eta dagoeneko hasi beharra dago hau­ tes-koalizio hutsetik fronte zabal politiko eta sendorako jauzia nola ematen dugun pentsa­ tzen. Denbora laburrean aurre egin beharko diz­ kiegun erronkek horrela eskatzen digute: eragile politiko anitz, zabal eta sendoa behar du herri honek bakea batetik, eta independentzia eta jus­ tizia sozialaren helburuak bestetik erdiesteko bidean.

5


ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Erabakitzeko eskubidea erdigune politikoan kokatu Gatazka politikoaren konponbide integrala aipa­ tzen dugu etengabe diskurtso politikoan. Horre­ kin, gatazkaren ondorioei (presoak / biktimak / armagabetzea-desmilitarizazioa) eman beha­ rreko irtenbidetik haragoko arazo politikoari ere konponbidea bilatu behar zaiola azpimarratu nahi da. 2011ko urriko ETAren erabakia bakearen etorrerarekin berdindu nahi izan dute batzuek, propio ezkutatuta erabaki horrekin ETAren bo­ rroka armatua dela desagertu den bakarra eta ez Estatuek herri honen kontra darabilten bortxake­ ria (espetxe politika, atxiloketak, epaiketa poli­ tikoak, askatasunen murrizketak, Euskal Herria­ ren ukazioa...). Azken finean, ETAren existentzia beraren aurretik, bitartean eta ondoren gatazka politiko bat dago, euskal herritarrei hitza eta era­ bakia ukatzeko Espainiak eta Frantziak erabili­ tako estrategia bortitzaren ondoriozkoa. Hori dela eta, garaia heldu da gatazkaren ondo­ rioen konponbidearen beharrarekin batera eraba­ kitzeko eskubidea erdigune politikoan kokatzeko, nekez uler baitaiteke konponbidearen aldeko jar­ dunbide eraginkorra Ezker Abertzalearen aldetik ikuspegi orokorretik ez bada. Ibilbide horretan ikuspegi ezberdineko bidaideak integratzeko erronka daukagu. Erabakitzeko es­ kubidearen aldeko lanak eskubide den aldetik eta ez proiektu politikoa, aukerak ematen ditu kultura politiko ezberdinen bilgune izateko. Hala ere, batzuek eskubide hori egikaritzekotan beren hautes-hegemonia zalantzan ikusten dutelako (EAJ), eta besteek (PSE/N) marko politiko-legalak bermatzen dizkien pribilejio politikoak galduko lituzketelako, arriskutzat hartzen dute erabaki­ tzeko eskubidearen aldeko dinamika. Erabakitzeko eskubidearen defentsak pedagogia dosi handiak eskatzen ditu fase honetan gailen­ duko bada derrigorrezkoa delako independen­ tistak ez direnak aipatu eskubidea bere egitea eta herritar guztiok gure herriaren etorkizuna ebazterakoan berdindu egiten gaituen oinarritzat hartzea. Erabakitzeko eskubidea urruneko helburuen ze­ rrendatik eguneroko praktika politikoarenera

6

Ibilbide honetan ikuspegi ezberdineko bidaideak integratzeko erronka daukagu. Erabakitzeko eskubidearen aldeko lanak eskubide den aldetik eta ez proiektu politikoa, aukerak ematen ditu kultura politiko ezberdinen bilgune izateko

aldatzeak erronka berria suposatzen du Ezker Abertzalearentzat. Helburua baldin bada behin­ tzat ikuspegi ezberdinak integratzea eskubidea­ ren aldeko jendarte multzo sendo, zabal eta ge­ hiengoa ordezkatzen duena osatzeko, argi dago horrek erabakitzeko eskubidearen egikaritzearen inguruko posizioak gaurkotu eta ongi zehaztea eskatuko duela; hori da, nor den eskubidearen subjektua, nola eraman daitekeen praktikara, zein baldintza demokratikopean eta hori guztia aurrera eramateko sostengu instituzionalak eta tempus politikoak.


ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Eztabaida horri inongo prebentziorik gabe heldu beharko diogu beti ere nazio askapen prozesua­ ren baitan geure buruari estrategia eta eskaintza politiko eraginkorra eskaintzeko helburuarekin. Garrantzi berezia dauka lurraldetasunaren gure ikuspegi propiotik herrialdeak eta bereziki Nafa­ rroa erabakigunetzat hartzea egikaritu nahi du­ gun eskubide horren baitan herritar guztiek beren burua babestuta eta errespetatuta ikusi dezaten; argi izanda nafarrek, eta baita gipuzkoarrek, biz­

kaitarrek eta arabarrek ere, erabaki beharko du­ tela beraien arteko harreman eredua. Gure posi­ zio politikoak indartsu eta sendo kokatzea lortu dugun honetan malgutasunaz jokatzeko aukera badaukagu, beti ere buruan izanda erabakitzeko eskubideak euskal herritar guzti-guztiok gaitue­ la subjektu inongo salbuespenik gabe, eta horren araberako formula partekatuak bilatzea izan­ go da helburua prozesu adostu baten bukaerak funtsezko oinarri hori bere baitan bildu dezan.

Gure Esku Dago ekimenaren giza-kate arrakastatsua Euskal jendartearen ekarpen anitz eta zabal gisa jaio zen Gure Esku Dago ekimena, eta urtebetez herriz herriko dinamika sustatu ondoren, mobilizazio jendetsua burutu zuen ekainaren 8an. Askotan gertatu ohi den bezala, helburutzat hartu zen mobilizazioa bera bezain garrantzitsua izan da urtebete horretan egin duen ibilbidea, baliagarria izan baita jatorri ezberdineko lagunak herriz herri lan amankomunaren inguruan biltzeko eta erabakitzeko eskubidearen egikaritzearen beharra are modu eraginkorragoan txertatzeko gizarteko sektore zabalen artean.

SORTUk positiboki baloratzen du GED-ren jarduna, ekimenaren hasieratik kapaza izan baita ikuspegi anitzaz herritarren nahien eta beharren araberako dinamika indartsua martxan jartzeko, erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenerako herriz herriko guneak antolatu eta ekainaren 8an mobilizazio jendetsu, eta itxaropentsu bezain arrakastatsua burutzeko. Gure ikuspegi propiotik gehitu beharra dago erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena guztiz modu egokian txertatzen dela gatazkaren konponbide integralaz Ezker Abertzaleak duen ikuspegian. GED ez da sartu orain artekoan behintzat

erabakitzeko eskubidearen egikaritzeak beharko dituen zehaztapenetan baina bere ekimenak gauzatzerakoan euskal herritar guztiak kontutan hartu izanak guretzako hasiera ona dakar. Antolatzaileek ekainaren 8ko ekimenaz egin zuten balorazioan bertan publiko egin zen erabakitzeko eskubidearen aldeko gizarte mugimendu zabala eratzea izango duela helburu GED-k; protagonismoa euskal herritarrena izan behar dela uste du Ezker Abertzaleak eta beraz gure oinarri sozialari dei egingo diogu herriz herriko dinamiketan parte hartu eta inplikatzen jarraitzeko.

7


AMNISTIA

Ezker Abertzalearen tradizioaren ildoan, amnistiaren praktika politikoa helburu Amnistia Ezker Abertzalearen sorreratik ber­ tatik gaurdaino euskal askapen borrokaren ge­ neetan txertaturik irauten eta esanahi politikoa duen kontzeptua da. Presoen irteera ez ezik, gatazkaren arrazoiak gainditzea bilatzen duen planteamendua da Amnistia.

nebiltzen ditu egungo bere estrategia berrian ere; batetik preso guztien etxeratzea hain zuzen eta bestetik Euskal Herriak erabakitzeko duen eskubidearen egikaritze demokratikoa, biak ga­ tazkaren konponbide integralaren ezinbesteko osagarri direlarik.

Amnistiaren aldarrikapena negoziaketa eskema bati lotua egon zen bai trantsizio garaian bai eta ondorenean ere. Zutik Euskal Herria-rekin Ezker Abertzaleak Estatuaren jarrera blokea­ tzailea dela eta, negoziazioaren zain ez egoteko erabakia hartu zuen eta aldebakarreko iniziati­ bekin aurrera egin. Horrela, Zutik Euskal Herrian eta haren garapenerako moldaketa den Euskal Herria Bidean txostenean jasotzen den ildoaren oinarriak aldebakartasuna, konfrontazio demo­ kratikoa, herri aktibazioa eta indar metaketa dira.

Ez da zilegi beraz, Amnistia erabiltzea Zutik Euskal Herria ebazpenen ondotik Ezker Abertza­ leak hartu duen ildo politikoaren aurka egiteko. Are gutxiago EPPKren izena erabiltzea, EPPKk berak egin duen hausnarketa eta hartu dituen erabakiak ezkutatzeko eta horien aurka egiteko.

Amnistiaren kontzeptua Zutik Euskal Herria Euskal Herria Bidean ildo politikoan txertatua eta gauzatze praktiko eta aldebakarrekoari lo­ tua dago. Gatazkaren ondorioak konpontzeko Euskal Herriko jendarte osoa aktibatu behar da (herri aktibazioa), euskal preso politikoen aurkako salbuespen politika, sakabanaketa po­ litika, indargabetzeko helburuarekin. Indar me­ taketa guzti hori, egoki planteatutako posizioen bitartez eta legitimazio demokratiko zabala lortuz, estatuen posizioarekin konfrontazio de­ mokratiko batetara eraman behar dugu. Ezker Abertzaleak amnistia kontzeptuari historikoki eman dion esanahiaren bi eduki nagusiak bar­

8

Lehentasun osoa du Euskal Preso Politikoen es­ kubideen aldeko eta sakabanaketa politikaren aurkako dinamika zabala bultzatzeak eremu guztietan. Estatua garbi erakusten ari da inte­ res berezia duela presoen aldeko borroka ka­ letik atera eta Ezker Abertzalearen soinean eskegitzeko. Irakurketa argia egin behar dugu presoekiko elkartasunaren aurkako jazarpenaz; Estatua jakitun da presoen eskubideen aldeko mugimendu zabal batek izan dezakeen mobili­ zaziorako gaitasunaz (oso gogoan ditu 70. ha­ markadako mobilizazio historikoak eta azken urteetan urtarrilean antolatzen denak norabi­ de horretan apuntatzen du). Ezker Abertzale osoaren ardura da aipatu dinamika zabal ho­ rretan parte hartzea, bere izaera anitza zainduz ahalik eta jende gehienaren inplikaziorako bidea erraztea, gure inguruan presoen aldeko lan an­ tolatua egin beharra zabalduz eta lanerako giro egokia bermatuz.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.