Busturiko fusilatuen omenaldiaren manipulazioa salatzen dauen mozioa

Page 1

BUSTURIKO EH BILDU UDAL TALDEAREN MOZIOA Joan den abuztuaren 2an Busturiko Udalak ekitaldi bat antolatu du 1937. urtean fusilatuak izan ziren busturiarren omenez. Busturiko EH Bilduk, kalean egin duen moduan, bere desadostasuna adierazi nahi dio Udalbatza Osoari, jarraian azalduko diren arrazoiengatik: Azken zortzi urteetan, Eusko Alkartasuna, ANV eta Bildu agintean egon direnetan, herritarron parte hartzearekin prestatu da ekitaldia. Herri batzarrak deitu izan dira urtero, fusilatuen senideei gonbidapen berezia luzatuta. Horrela, omenaldia zen benetan herriaren omenaldia faxismoaren biktimei. Aurten ordea, ekitaldi instituzionala izan da, busturiarron parte hartzerik gabe, eta ez udaletik antolatuta, baizik eta gobernuan dagoen alderdiak bultzatuta. Azken batzar informatiboan, EH Bildu eta BIT udal taldeek eskatu zioten udal gobernuari Ahaztuak taldearekin harremanetan jartzeko, talde hori izan delako azken urteetan omenaldia antolatu duena, memoria historikoaren ikuspuntutik eta bere eskarmentu eta jakintzaz baliatuta. PNVk, ordea, gehiengoari bizkar emanda, eta inor kontuan hartu gabe (ez Ahaztuak ezta oposizioko zinegotziak ere) berak bakarrik antolatu du, horregatik esaten dugu ez dela izan udal ekitaldi bat, agintean dagoen alderdiarena baino. Eta hori azpimarratzeko, Josu Erkoreka eta Juan Maria Atutxaren presentzia aipatu behar da. Ezin dugu ulertu, inondik inora ere, bi pertsona hauek zertara etorri ziren Busturira, PNVren ekitaldi alderdikoiari distira ematera baino ez bazen. Haiek izan ziren eguneko protagonistak, fusilatuak eta haien senideak bazter utzita. Bestalde, ekitaldia mezarekin hastea iraingarria dela uste dugu. Ematen du PNVri ahaztu zaiola omendutakoak faxismoak fusilatu zituela, eta eliza katolikoa eta faxismoa lagun minak izan direla beti, bai guda zibilaren denboran eta bai gero ere. Fusilatu zituztenen konplizeekin batera omenaldia egitea adar jotzea litzateke horren larria ez balitz. Horregatik uste dugu memoria historikoa lantzea ezinbestekoa dela. Izan ere, omenaldi honen zergatia ez da soilik ekitaldi bat antolatzea urtero. Helburua da historia ezagutaraztea, gure iraganaren gertakari ilunak argitara ekartzea, ulertzea eta berriro errepika ez daitezen saiatzea. Horregatik uste dugu meza bat antolatzea omenaldiaren beraren kontra doala. Gainera, Udala akonfesionala da izatez, eta busturiar guztiona, katolikoena eta katolikoak ez garen/diren beste guztiena ere. Udalak antolatutako ekitaldietan mezak edo bestelako erlijio erakustaldiak egitea guztiz lekuz kanpo dago. Guzti honengatik, hurrengo erabakia hartzeko eskatzen diogu Udalbatza Osoari:

1. Hurrengo urteetarako omenaldia antolatzeko, dei dezala herri batzarra, herritarrokin batera antolatzeko, ez udal gobernutik inorekin kontatu gabe. 2.

Ez dezala inoiz berriro erabili herriaren omenaldi hau alderdiaren propagandarako.

3. Bultza dezala memoria historikoaren azterketa eta ezagutza, beken bidez, hitzaldien bidez, eta abar, eta horretarako gure herrian ibilbide luzea eta kontrastatua dauzkan elkarteekin (Ahaztuak, Euskal Memoria Fundazioa ‌) egin dezala lan. Busturian, 2015eko iraila EH Bildu Udal Taldea -1-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.