Diktadura frankistaren ikurrak kentzeko mozioa Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Zuzendaritzak Gerra Zibila eta diktadura goresten dituzten EAEko ikur eta monumentu publikoen katalogo bat egiteko agindu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoan gaia zer egoeratan zegoen jakiteko. Azterlan horrek EAEko udalerrietan era horretako ikurrek hortxe jarraitzen dutela egiaztatu zuen. Katalogo horrek abenduaren 26ko 52/2007 Legean du abiapuntua; hain zuzen ere, Gerra Zibilean eta diktadura-garaian jazarpena edota indarkeria bizi izan zituztenen aldeko neurriak ezartzen eta eskubideak aitortzen eta zabaltzen dituena. Batez ere Legearen 15.artikuluarekin dago loturik, sinbolo eta monumentu publikoei buruzkoarekin alegia. Honakoa dio artikulu horrek: 1. Administrazio publikoek, beren eskumenak betetzeko lanean, altxamendu militarra, Gerra Zibila eta diktadura garaiko errepresioa gogorarazten dituzten armarriak, intsigniak, plakak eta tankerako gorespenaipamenak (nola pertsonalak, hala kolektiboak) erretiratzeko beharrezko neurriak hartuko dituzte. Neurri horien artean, esaterako, diru-laguntza eta bestelako laguntza publikoak erretiratzea gerta liteke. 2. Aurreko atalean aurreikusitakoa ez da aplikatuko baldin eta aipamenak oroitzapen pribatuari badagozkie, aurkarien gorespenik gabeak badira edota legeak babestutako arrazoi artistikoak, arkitektonikoak edota artistiko-erlijiosoak tarteko badira. 3. Gobernuak autonomia-erkidegoekin eta toki-erakundeekin lanean jardungo du, aurreko atalean aipatutako aztarnen katalogoa prestatzeko. 4. Administrazio publikoek diru-laguntzak edota bestelako laguntzak erretiratu ahal izango dizkiete artikulu honetako 1. Paragrafoan aurreikusita bezala jarduten ez duten jabe pribatuei.
Honen jarraipen modura Giza Eskubideen Zuzendaritzak, Eusko Legebiltzarrak eskatuta (Memoria Historikoaren Legean aipatzen den errolda egiteari buruzko 28/2011 Legez besteko proposamenaren bitartez), ÂŤEAEn ikur frankistak kentzeko Batzorde TeknikoaÂť eratu zuen, bost kidek osatuta. Batzordearen xedea katalogoa aztertzea (bertan aztarnarik nabarmenenak azaldu ziren) eta erakunde publikoei gomendio sistematizatuak egitea da, EAEn ageri den diktadura frankistaren garaiko sinbologia kentzeko. Hauek izan ziren bere ondorioak, etxebizitzetako plakei dagokienez:
3. Etxebizitza-plakak Erregimen frankista sendotzeko arkitekturak hartu zuen garrantziaren barruan, etxebizitzak funtsezko tokia hartu zuen estatu berriaren eraketan. Gobernuak Espainiako Etxebizitza Erakundea sortu zuen; hasieran hirien hazkunde fisikoa kontrolatzeko sortu zuten, etxebizitza-politika arautuz gizarte-eredu
-1-