Busturiko Herri Papera 4zbk Abuztua

Page 1

Busturiko

herripapera* www.busturia.ehbildu.eus

EHBildubusturia

Busturia 4. zenbakia | 2021eko abuztua

busturia@ehbildu.eus

Udal informazio aldizkaria | Revista de información municipal Azken urteetan gure eskualdean garatu diren proiektu gehienak espekulazioari lotuta egon dira. Busturialdean errotuta egon diren arrantza, nekazaritza, abeltzaintza, basogintza, industria edo merkataritza aldapan behera doaz, eta ez dugu ikusi Foru Aldundiak edo Eusko Jaurlaritzak gauza handirik egin dutenik sektore horiek modernizatzeko edo bultzatzeko.

Guggenheim Urdaibai Museoa; biztanleen, kultur, ekonomia eta gizarte eragileen iritzia kontuan hartu gabe Iratxe Arriolaren Batzar Nagusietako hitzartea ikus dezakezu QR hau zabalduta

Proiektu honi buruz entzun genuen lehenengoz 2008an, krisi ekonomikoaren garaian: orduko Bizkaiko Ahaldun Nagusi José Luis Bilbaok kazetari talde baten aurrean aurkeztu zuen Guggenheim Bilbao Museoa handitzeko erabakia. Gogoratu behar da proiektu hark erantzun handia izan zuela, BBKren Haur udalekuak desagertzea eta Bastida arkitektoaren eraikina eraistea zekarrelako. Eusko Jaurlaritzak ere ez zuen aldeko jarrera agertu. Gero, Urdaibaiko Guggenheimaren aipamena aldian-aldian agertu da, ia beti hauteskunde kanpainaren batean, eskualdearen modernitate eta garapen bandera gisa. Orain dela gutxi Europako funtsetara aurkeztuko diren proiektuen zerrenda batean berriro agertu da Guggenheim museoa. Iluntasuna erabatekoa izan da ordura arte, eta, prentsaren bidez, bi egoitza izango dituela jakin dugu: bata Gernikan, Dalia enpresaren instalazio zaharretan, eta bestea Muruetan, ontziolen egungo kokalekuan, biak lotzeko bide batekin. Ezer zehatzik ez instalazioen ezaugarriei eta helburuei buruz. Museoa eraikitzeko erabakia biztanleak alde batera utzita hartu da. Proiektuak eragin handia izango du eskualdean, eta hala ere ez da kontuan izan inoren iritzia: ez biztanleena, ezta kultur, ekonomia eta gizarte eragileena ere. Garapen ekonomikoaren izenean bultzatu nahi du proiektua Foru Aldundiak baina zein da haien gara-

Busturian badakigu Guggenheim museoari lotutako hotel eta golf zelaiez betetako proiektu espekulatiboak zer diren

pen eredua? Ba al dator bat proiektu hau 1998an onartutako Urdaibaiko Jarduera Sozioekonomikoen Armonizazio eta Garapenerako Planak (PADAS) finkatutako eredu eta helburuekin? Benetako eztabaida bultzatu beharko litzateke eskualdean zer garapen mota nahi dugun erabakitzeko.

Kalitatezko turismoa ere aipatu izan da museoaren propaganda egitean. Baina 2019ko txosten batean, Eusko Jaurlaritzak Urdaibai jasaten ari den turismo karga handiaz ohartarazi zuen. Eta 2008ko hasierako proiektuari buruz egin ziren txostenetan esaten zen museoa ekonomikoki bideragarria izateko gutxienez 200.000 bisitari beharko zirela urtean. Gaztelugatxe inguruan gertatu den masifikazioaren adibidea gertu daukagu. Horrelakorik nahi dugu berton ere? Ingurumenari ere eragingo dio, noski, eta zalantza handiak dauzkagu biosfera erreserbaren garapen jasangarriaren helburuekin talka egingo ez duen. Esaterako, ez dakigu zer eragin edukiko duen ekosistema zaurgarrietan, itsasoaren maila igotzearen aurreikuspenak zer eragin izango duen aukeratu den kokalekuak ikusita (ibai ertzean bai Gernikan eta Muruetan ere). Eta harrigarria badirudi ere museo baten proiektuaz hitz egiterakoan, ez dakigu zein museo-eredu planteatzen duten. Bizkaian ez ezik, Euskal Herrian bultzatu nahi dugun museo-ereduari buruz hausnartzeko bideak ireki behar dira, artearen eta erakundeen artean zer nolako lankidetza nahi eta behar dugun jakiteko. Zalantzan jarri behar da orain arte Bilbon garatu den eta Busturialdean zabaldu nahi den eredua bakarra ote den edo beste aukera batzuk ote dauden. Eta Guggenheim markarekin derrigorrez lotuta egon behar diren.

Guggenheim urdaibai; sin consultar a la población, ni a los agentes culturales, económicos o sociales Oímos hablar de este proyecto por primera vez en 2008, en tiempos de crisis económica: el entonces Diputado General de Bizkaia José Luis Bilbao presentó a un grupo de periodistas la decisión de ampliar el museo Guggenheim Bilbao. Hay que recordar que fue un proyecto muy contestado, porque suponía la desaparición de la colonia

infantil de la BBK y la demolición del edificio del arquitecto Bastida. Ni siquiera el Gobierno Vasco estuvo de acuerdo. Después, cada cierto tiempo aparecía la mención al Guggenheim Urdaibai, casi siempre en campaña electoral, como bandera de la modernidad y desarrollo de la comarca. ...sigue en página 2


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.