2018ko abendua
MARIASZEN LARRABASTER: Irakaslea eta EH Bilduren Zinegotzia Busturian
“Emakumeek benetan bizi izan dutena eta gaur egun bizi dutena ez da erakusten� Zer lan egin du udalak emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean? Argazkien bilketa eta antzekoak ikusi ditugu, baina, berdintasun plana, esaterako, iraungita dago. Berdintasun plana 2016az geroztik dago iraungita. Ez da berritu. Emakumearen arloan egiten den lana urteko egun seinalatuetara mugatzen da: martxoaren 8a zein azaroaren 25a, kasu. Gainera, kontua ez da planak egitea bakarrik. Hain zuzen, planetan planteatzen diren helburuak praktikoak izan behar dira, eta martxan jarriko diren asmoak. Izan ere, sarri plan handiak osatzen dira baina praktika eraginkorrik ez da garatzen. Adin tarte bakoitzarentzako gauza zehatzak planteatu behar dira. Baina eurekin hitz eginda eta euren beharrizanetatik abiatuta. Bestalde, oraintsu Busturiko emakumeei buruzko dokumental bat argitaratu du udalak, Labayrurekin batera, Ondarearen Europako Jardunaldien baitan. Baina hor ere, emakume batzuen egoera baino ez da islatu. Emakumeek benetan bizi izan dutena eta gaur egun bizi dutena ez da erakusten. Gerrako memoriaren transmisioa ere ez da egin emakumeen ikuspegitik. Gaur egungo emakumearen benetako egoeraren berri ere ez da ematen. Irudi lite-
Gaur egun hondakinen %85 zabortegi eta errauskailura bidaltzen da. Alegia, ez da birziklatzen. Duela urte batzuk baino datu txarragoa da. ke emakumea lan munduan murgildu dela eta berdintasuna errealitatea dela. Garbitzaileen zein hirugarren adinekoak zaintzen ari direnen egoerak eta antzekoak ez dira azaleratzen. Zaintzara eta garbiketa lanetara mugatuta daude emakume asko eta asko. Beste asko kontraturik gabe lanean. Hori ere ez da jartzen balorean.