Abuztuaren 2rako Busturialdeko Ur Partzuergoak asanblea orokorra deitu du Bilbao Bizkaia Partzuergoa

Page 1

Abuztuaren 2rako Busturialdeko Ur Partzuergoak asanblea orokorra deitu du Bilbao Bizkaia Partzuergoan integratzeko hasierako onarpena egiteko asmoz. EHBILDUk, BUPeko zuzendaritza itxi ostetik, 2015etik hona, jarrera eraikitzailea izan du eta horren adibide, aho batez onartu izana orain arteko erabaki guztiak. Zer ikusirik ez EAJk 2011-2015 legegintzaldian izan zuen alderdikeriaz eta zabaldutako gerrarekin. Guk eskua zabaldu genien eta zabalik mantentzen dugu, uraren kudeaketa bertotik bertora egiten jarraitzeko, 0 KMko ura eskaintzeko, uraren ziklo osoa bertotik bertora modu publikoan kudeatuaz. Helburua, beti ere, herritarrei uraren zerbitzua kalitate onenekoa eta hurbilekoa eskaintzea eta herritarren ondarea dena, herriaren jabetzan mantentzea. 2011-2015 legegintzaldian ez zen erraza izan BUPen kudeaketa, erronka ugari izan genituen aurrean eta denak notarekin gainditu genituen; batetik, 2,6 miloi eurotako zorra kitatu eta ia miloi bat euroko soberakinarekin ekonomikoki ondo saneatuta utzi genuen partzuergoa, eta hori, azpiegituretan, ordura arteko berritze eta modernizatze lan handienak eginda. Pertsonalari dagokionez, 24 pertsonako plantila izatetik 49 pertsonako plantila izatera igaro zen. Ta azpiegitura beharrei dagokienez, orduantxe lortu genuen Eusko Jaurlaritzako URArekin 49 miloi eurotako hitzarmena Urdaibaiko saneamendu kolektorea bukatzeko. Azken honi dagokionez esan behar dugu, osteko kudeatzaileak, hau da, Gorroño eta EAJ


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.