Joan den ekainean ikusi dugu Altamirako Kattu eta Manuren pintadak kendu dituztela, Alkateak aginduta. Udaletxean egin den lehenengo batzar informatiboan, EH Bilduko zinegotziok galdetu dugu zergatik ezabatu diren pintadak, eta Alkatearen erantzuna hauxe izan da: derrigorrez bete beharreko errekerimendua jaso duela. Espedientea eskatuta eta aztertuta, errekerimendua Ertzaintzatik datorrela ikusi dugu, ez epaitegitik, eta 2014ko abenduan Busturiko alkate andreak jaso zuenaren berdin antzerakoa dela.