Page 1

en b a l a e m e s u g o ad e n d i e t b i u g k e s i e e i k t z o u o g s so a r “Gura u G . o k e t a z i e t hezkuntzan pairalkartean parte hartu daien.� deutsague de

Alkarrizketa

rtasuna! a lk a in k re ra a ÂĄSah

3en.zduka

2010eko ab

iektuaren Jantokiaren paro anditu da aurrekontu h unean Euskararenbeagn diseinu saria jaso e rrizketa egileari alka a Kultur pro g ratamurtarrila Abendua e

Busturiko Udala

nomiko Plana o k -e io z o S o k ri Bustu Busturia ezagutu


Editoriala

Busturiko Udal zerbitzuak Busturiko Udala Axpe auzoa 1 48350 Busturia (Bizkaia) Ordutegia: 08:00 - 15:00 Tf.: 94 687 00 50 Faxa: 94 687 00 63 udala.busturia@bizkaia.org www.busturia.org

Busturiko Udala

Interesdun telefonoak: Kultur Etxea (WIFI atzipen-puntua) 94 617 10 04 Mediku Etxea 94 687 01 84 Farmazia 94 687 08 88 Haurreskola 94 687 10 06 Altamira Eskola 94 687 09 05 Madariaga Dorretxea, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa 94 687 04 02 Urdaibaiko Patronatua 94 625 71 25 Bizkaibus 902 222 265 Euskotren 902 543 210 Loiuko Aireportua 94 486 96 63 Taxiak (Gernika-Lumo) 94 625 10 02 Taxiak (Mundaka) 94 687 64 21 Taxiak (Bermeo) 94 688 09 22 SOS DEIAK 112

2

Zelan justifikatu sozialki beharrezkoa ez dan saihesbidea? ¿Cómo justificar socialmente una variante innecesaria? Jakina da gure herria nahiko ondo komunikatua dagoela, bai eskualde zein hiriburuari begira, bai garraio publikoz zein pribatuz, hobekuntza nabarmenak egin badaitezke ere (trenaren maiztasuna, geltokien urruntasuna...) baina, era berean, errepide batek herriaren erdigunea zati bitan banatzen dau, horrek dakarren arrisku eta kalte guztiekin (atrapatzeak, zarata, beldurra...) Errealidade honen aurrean, eta herritarren bizimodua hobetzeko, udal gobernuak alternatibak bilatzen jardun dau, besteak beste, azterketa tekniko bat eskatuz arazoaren arrazoiak ondo ezagutzeko (danon eskura dago Plan Orokorraren Web orrian: busturiadanonartean.org) Txosten honek argi eta garbi azaltzen ditu zergatiak eta urtenbideak; saihesbidea eraiki barik, trafikoa moteldu behar da. Hau horrela izanda, ikerketa egin baino lehen ere, Udalak konponbide bat eskatu eutson Aldundiari; edo arazoaren ardura hartu edo Udalari hartzen itzi herrian zehar doan errepidearen jabetasuna. Honen aurrean Aldundiak jarrera ulertezina hartu dau, Udalari ezer egiteko eskumena ukatu deutso (aurrekontua prest egonda), eta errepidetik pasatzen dan auto kopuruaren atxakiarekin, atzera bota dau asfaltoan 4 muino ipintzeko eskaria, semaforoak ipintzeko diru-laguntzak ukatu dauz… Guzti honen ondorioz garbi azaltzen da Aldundiari bost axola deutsiela busturitarron bizi baldintzak, eta arazoa usteltzen itzita, inolaz ere justifikatu ezin daitekeen saihesbidea onartarazi gure dabela.

Mape eta Axpe erreken inguruko ikerketa hidraulikoak uriola arriskua desagertarazteko Estudios hidráulicos en los ríos Mape y Axpe con el fin de eliminar riesgos de inundación

Es de conocimiento general que, si bien se pueden realizar mejoras, nuestro pueblo está bastante bien comunicado en transporte público y privado, pero a la misma vez el centro urbano está partido en dos por una carretera, con todo el perjuicio y riesgos que contrae (atropellos, ruido, miedo...) Ante esta realidad, y con el fin de mejorar la calidad de vida de las personas, el gobierno municipal ha manejado diferentes medios, entre otros, un estudio técnico para conocer los pormenores del problema. Este documento público, disponible en la web del Plan General busturiadanonartean.org, concluye de una manera contundente las razones del problema y sus soluciones; en vez de construir una variante hay que calmar el tráfico. Siendo esto así, e incluso antes del citado estudio, el Ayuntamiento le requirió a la Diputación que tomara cartas en el asunto,... o que le cediera el derecho del tramo que recorre el pueblo. Ante esto, la Diputación ha actuado de una manera incomprensible, negándole el permiso al Ayuntamiento para hacerse cargo (con presupuesto dispuesto) y, a la vez, negándose a poner 4 resaltos, por razón del número de vehículos, negando presupuesto para semáforos,... De todo esto no nos queda más que concluir que a la Diputación no le importan las condiciones de vida de los y las busturitarras, y que mediante el hartazgo pretende hacer aceptable una variante urbana totalmente injustificada.


¡Sahararekin alkartasuna!

3

¡Sahararekin alkartasuna! El Ayuntamiento de Busturia, ante la brutal agresión realizada, aprobó por unanimidad una moción en la que se recogen los siguientes puntos; • Solidaridad y compromiso de colaboración total con el pueblo saharaui. • Condena del asalto que se saldó con 20 muertos, cientos de detenidos y desaparecidos. • Exigencia del cumplimiento integro de las resoluciones de la ONU y la condena del Estado Español por su dejación frente al régimen corrupto de Marruecos. – Reivindicación de un referéndum de autodeterminación ya.

Pasa dan zemendiaren 8an, marokoar ejertzitoak, saharar ekintzaileek El Aaiun inguruan (Marokok zapaldutako lurraldeetan) altxarazitako Gdeim Izik akanpalekua erauzi eban. Akanpalekuan 20.000 lagunetik gora egozan, lurren benetako jabeak direnak, langabezi maila izugarrian dagozanak, osasun artatze faltan…etab, egoera honek sortarazten dauan zapalkuntza eta bazterketa sozialaren aurka protesta egiteko batu ziren hain zuzen. Busturiko Udalak, gertaturiko eraso latzaren aurrean, honako puntuak hartzen dituen mozinoa aho batez onartu eban: • Saharar herriarekiko alkartasuna eta laguntzeko erabateko konpromisoa. • 20 hildako eta ehundaka atxilotu eta desagertu eragin dituen erasoaren gaitzespena.

• NBEren erabagiak erabat betetzeko exijentzia eta Espainiar Estaduaren gaitzespena Marokoko agintaritza ustelaren aurrean darabilen zabarkeriagatik. • Autodeterminazinoren ganeko erreferenduma berehala gauzatzeko aldarrikapena.

Axpe errekari jagokozan ekintzak kokapen ezberdinetan gauzatuko dira berehala, URA agentziaren onarpena jaso dabe eta daburduko. Axpe auzoko plazatxoan, erreka lurpetik argira atarako da, oinezkoentzako zubi bat eraikiz eta beti be oraingo ubidea iraunaraziz. Bestalde, Izpilueta aldean, gaur egun erreka estaltzen dauan zola altxatuko da Arrotegi egoitzaren norabidean, arroila berreskuratuz eta auto zein oinezkoentzako zubi barri bat eraikiz. Malbe inguruan egingo dan herri lanak, besteak beste, erreka zabaltzea, eskoilera barriak ezartzea, Kurtzio eta Malbe arteko gaur egungo pasabidea desegitea, oraingo ubidea egokitu ostean, eta zubi barri bat eraikitzea aurreikusten dau. Mape errekari jagokonez, egiten dabiltzazan ikerketak, kanal bat eraikitzea planteatzen dau. Ubide hau, Treboleko aparkalekutik itsasadarreraino helduko litzateke, Eskibil aurrera. Bere

helburua, segurtasun neurri bat igarotzerakoan, gainezka egingo leuken ibaiaren ura bideratzea litzateke. Kanal hau lurpean joango litzateke Treboletik paduraraino, eta handik aurrera, trenbidea zeharkatu arte, agerian joango litzateke. Ikerketak, plazea eta trenbide arteko paduraren berreskuratzea ere aurreikusten dau, honakoa aisialdi gune modura erabiltzeko.

El pasado día 8 de noviembre fue asaltado, por tropas del ejército marroquí, el campamento de Gdeim Izik que desde hacía unos días mantenían militantes saharauis en las afueras de El Aaiun (en los territorios ocupados por Marruecos) Se habían reunido más de 20.000 personas para protestar por la política de ocupación y la discriminación social que padecen, que tiene como consecuencia altísimos índices de paro, falta de asistencia médica... siendo los verdader@s dueñ@s de la tierra.

Las actuaciones referentes al río Axpe se plantean en difererentes localizaciones y son de inmediata realización, de hecho ya poseen la aprobación de la Agencia URA. En la zona de la plazuela del Barrio de Axpe el río será desoterrado, construyendo para ello un puente peatonal y respetando el actual cauce fluvial. En la zona de Izpilueta se eliminará totalmente la actual cubrición del río en dirección a la residen-

Udal Zergak bigarren urtez izoztuko dira Iaz egin bezala aurten ere udalaren esku dagozan zergak ez igotzea erabagi dau udal gobernuak. Honen arrazoia herritarren egoera sozioekonomikoa hobetzeko ahal danik eta gehien laguntzea da. Así como el año pasado, el gobierno municipal ha decidido que este año tampoco subirá los impuestos municipales. El objetivo de esta medida es ayudar en la medida de lo posible a mejorar la situación socioeconómica de la población.

cia Arrotegi, recuperando el cauce y construyendo un nuevo puente para vehículos y peatones. Por lo que respecta a la obra del entorno de Malbe, se contempla el ensanchamiento del río con nuevas escolleras, la demolición del actual paso entre Kurtzio y Malbe, y la construcción de un nuevo puente tras modificar el actual cauce del río. El rio Mape por su parte esta siendo objeto de un estudio para proyectar la construcción de un canal que partiendo del parking del Trebol desemboque en la ría frente a Eskibil. Su objetivo sería reconducir las aguas del río cuando superará un límite de seguridad. Este canal iría soterrado desde el Trebol hasta la Marisma y, en adelante, a cielo abierto hasta cruzar las vías del tren. El proyecto incluye así mismo la recuperación de la zona de la marisma entre la plaza y las vías del tren para su disfrute como zona de ocio.


Alkarrizketa

4

“Gure seme alaben hezkuntza guztion ardura da” Busturiko Ikastetxeko umeen gurasoen alkarteko kideek esandakoa da honakoa. Busturi Berrik, Jon Martinez, Jaione Arraibi, Lorea Martin eta Guillermo Romerogaz hitz egin dau. Guraso Alkarteko batzorde iraunkorreko kideak dira. Noiz sortutakoa da Guraso Alkartea? 1980. urtean sortu zan. Urte asko igaro dira ordutik eta hainbat jente igaro da alkartetik. Hasieran egon zan jentea orain ez dago eta batzordea berez aldi baterako da, parte hartzaileak aldatzen doaz. Asanblada bitartez hartzen dira erabagi guztiak, aukeraketak eta proposamenak zein bestelakoak be bertan onartzen dira.

Nork osatzen dau batzorde iraunkorra? Guztira sei lagunek osotzen dabe. Eskolan dagozan guraso guztien artean %86 alkarte barruan dagoz. Gitxi gora behera 113 haur badagoz, familiak 78 dira. Gehienak alkarte barruan dagoz.

Gure helburua da danon artean eskola publiko on bat egitea, parte hartzailea, euskalduna, herritarra eta herrian bertan kokatzen dana Zein da zuen zeregina? Alde batetik kontseilu eskolarrean kide bat eta bozeramale bat daukaguz. Horrez gain, eskolaz kanpoko ekimenak antolatzen ditugu eta hainbat ekitaldietan hartzen dogu parte: inauterietan, korrikan, eskolako jaian, txangoak antolatzen ditugu…

Zein izango litzateke guraso alkartearen helburu nagusia? Danon artean eskola publiko on bat egitea, parte hartzailea, euskalduna, herritarra eta herrian bertan kokatzen dana. Guretzat herritartasuna oso inportantea da. Harremanak mantentzen ditugu herriko euskera batzordearekin, jai batzordearekin, herrian

dagozan beste talde guztiekin azken baten. Saiatu behintzat saiatzen gara danon artean gauzak egiten. Gure seme alabak inportanteenak dira eta eurengatik batez ere parte hartze aktiboa bultzatzen dogu. Guretzat eskola zerbait bizia eta aktiboa izan behar da. Prozezu horretan parte hartu gura dogu ahal dogun neurrian. Izaera parte hartzailea bultzatu, zabaldu gura dogu.

Eguneroko zereginei jagokenez zelan moldatzen zarie? Orokorrean gauza asko egin nahi ditugu, egin nahia handia da baina muga handiak daukaguz. Euskal eskola publikoaren legeak markatzen ditu helburuak eta oso teorikoak dira, ze, aplikatzerako orduan zailtasunak agertzen dira eta ez dogu jakiten zehatz legea zelan aplikatu. Gure seme alabentzako onena nahi dogu eta esate baterako arazoak izan ditugu jantokiarekin, patioarekin, eskola txikia geratzen ari da…Ez dago dirua danontzeko eta gatxa da arazo guztiak konpontzea.Egin nahi ditugu gauzak baina oztopo bat baino gehiago aurkitu dogu eta batzutan legea bera be muga da

Zelan lortzen dozue finantziazioa? Sukarrieta eta Busturiko udalek, bakotxak ikasle kopuruaren arabera, jaurlaritzak eta AMPAK(Asociación de Madres y Padres) emondako diru laguntzak jasotzen doguz.

Zelango harremana daukazue Eskola Batzordeagaz? Harreman ona dogu, aurten hasi da formalki bozeroale bat bertara joaten. Orain arte guraso gehienak hauteskundeen bitartez urtetan zirenak joaten ziren, orain Anpatik doa bat zuzen eta aurten batzordeko hauteskundeak egon dira eta guraso alkartetik hainbat aurkeztu dira eta jente barria dago. Alde horretatik pozik eta ondo ordezkatuta gagozala deritxogu. Orain lanean hasi behar

da. Kontseilu eskolarra hiru biderrez egiten da urtean, ez bada arazoren bat sortzen, eta hor urteko funtzionamendu guztia zehazten da.

Egin nahi ditugu gauzak baina oztopo bat baino gehiago aurkitu dogu Bestalde, guretzat gurasoek parte hartze handiagoa izan beharko leukie. Gurasoek berez ez dabe harreman zuzena euki eta gure hausnarketak gure artean geratu dira. Eskolako hezkuntza proiektuan bertan be eragiteko modua izan beharko geunke gurasook, hau da, gurasoon ikuspuntua kontua hartzea umeen hezkuntzako baloreak eta konpententziak zehazterakoan. Konplementazino bat lortzeko estamentoen arteko harremanak finkatzea lortu beharko litzateke. Guretzat egunerokotasunean lortu beharko litzateke gurasoek parte hartze handiagoa izatea. Langileen aldetik ikusi izan dogu horretarako nahia dagoala, baina desoreka batzuk eta kontraesan batzuk dagoz eta danon artean gainditu beharko dira. Gurasoen alkarteek paper aktiboagoa izan beharko leukiela deritxogu eta gainontzekoek be hori nahi dabela esan geinke.

Eta zelangoa da Udalagaz daukazuen hartu emona? Ona, harreman zuzena dogu. Legegintzaldi honetan Ainhoa Barrena Hezkuntza eta Kultura zinegotzia izan da udalaren izenean gugaz hartu emonetan ibili dana eta oso ondo konpondu gara, ze, eskatutakoa emon deuskue. Udalaren aldetik babesa jaso dogu orain arte. Kontuan hartu behar da Busturiko ume gehienak eskola honetan dagozala. Guretzat, herri batentzat gauza handia da eskola eukitea. Oso inportantea da eskola, ze, herria bizirik dago eta herriak be hori sentitzen dau. Eskola eta herria azkenean lotuta egon behar dira, eskolan


5

dagozan umeak herrian geratzea eta herrikoak sentitzea nahi badogu, hartu emon honeek sendotu behar dira eta ekimenetan parte hartuz hori lortu daiteke. Lotura bat egon behar da. Gainera kontuan hartu behar da azkenaldian umeen kopurua asko handitu dala. Ziurrenik orain egongo da umerik gehien. Eskolea txiki geratzen ari da. Ezin dana da eskola txiki geratzea eta umeak beste herri batera joan behar izatea, beraz, erronka da egin behar bada eskola handiagoa egitea.

Eta guraso alkarteko partaide ez direnei zer esango zeunkioe horretara animatzeko? Gure seme alaben hezkuntza oso gauza inportantea dala eta ezin dala beste batzuen esku itzi prozezu guzti hori. Zenbat eta guraso gehiago egon alkartean gauza gehiago egin ahal izango dogu. Gurasook eskubidea dogu seme alaben hezkuntzan parte izateko. Eskola publiko hobeago bat nahi dogu gure seme alabentzat, euskaldunagoa, herrikoiagoa eta danon parte hartzea izango dauana.. Umeen bitartez guraso guztiei heltzen jake informazinoa. Asanbladetara ez datoz guraso guztiak, lanean dagozalako etabar… Gurasoen aldetik inplikazinoa ez da guk nahiko gendukena. Asanbaldetara gurasoen %30 etorriko da. Egunero egiten deutsague dei gurasoei batzordean parte hartu daien.

Zeintzuk dira antolatutako hurrengo ekimenak? jostailuen batuketa bat egingo dogu gabonetara begira, abenduaren 23an jai bat egingo da, Olentzeroren etorrera, antzerkia…gero aratuzteak etorriko dira, Korrika…

Guretzat, herri baten gauza handia da eskola eukitea, ze, herria holan bizirik dago

jantokia eta haurtzaindegia

Jantokiaren proiektuaren aurrekontua handitu da Udalean egin beharreko eginbide guztiak amaituta (uneko aldaketak), Eusko Jaurlaritzak eskolako jantokia eraikitzeko proiektuaren behin-betiko aurrekontua onartu dau. Era honetara, 27.500€ko igoera lortu da, guztira, 247.500€ erabiliko dira.

Tras haberse realizado las tramitaciones necesarias en el Ayuntamiento (modificaciones puntuales), el Gobierno Vasco ha aceptado por fin el presupuesto del proyecto de construcción del comedor escolar con el logro de una subida de 27.500€, en total, 247.500€.

Hurrengo ikasturterako ere haurtzaindegi zerbitzua bermatuta egongo da. Izena emon daben umeen kopurua mantendu danez, herrirako hain garrantzitsua dan zerbitzu sozial hau beste urte batez eukiko dabe busturitarrek. Kokapena iazko bera izango da, Altamira auzoan dagozan, eta atontzen ari diren, behin behineko instalazinoak.

Al haberse mantenido el número de niños y niñas que se han inscrito, los y las busturitarras podrán hacer uso de este necesario servicio social durante otro año. La localización será la misma, las instalaciones temporales sitas en el barrio de Altamira, las cuales están siendo redecoradas.


Euskararen eguna

6

Kultur programa

Kultur Euskararen egunean saria jaso eban diseinu programa Abendua egileari alkarrizketa Euskararen nazinoarteko egunean, abenduaren 3an, oso berezia dan oroigarri bat oparitzen da, gure hizkuntzarekin dogun konpromisoaren adierazgarri izan nahi dauana. Honen inguruan gehiago jakiteko asmoz Enrike Arzubiagarengana jo dogu, eta su bazterraren epeltasunean zer esan asko euki dau.

Bat-batean hasi zan buztinarekin irudiak sortzen. 10 urte ebazala, etxean eben Gabonetako jaiotza apurtu, moldatu egiten eban eta halako baten, berak horrelako bat sortzea pentsatu eban, barria egitea. Aitaren baserri ondoko harrobitik (Negurin) buztina hartzen hasi zan eta autodidakta izan zan bere bidea. Bere kontura, eginez eta deseginez ikasi eban, buztina lantzeko teknikak ezagutu barik, sortu ahala aberastu eban bere ezagutza.

Zelako lanak egiten dozuz? Hasieran, euskal pintoreen irudietan oinarritu nintzen (Artetaren lanetan batez be). Bere irudiak gustokoak nebazan, eskultura irudiak, monumentalak, euskal irudiak… Bestalde, eskulturen hasierara joz gero, Venusen irudi potoloa aurkituko dogu eta honeen moduan neureak be irudi sendoak dira, sendoak eta sentimenduren bat adierazi gura dabenak egiten ahalegintzen naz beti. Garai baten, zementuzko lanak eta abstraktuak ere egin nebazan eta txikitatik pintatu izan dot baina orduan pintore izateko gogoa azaltzea ez egoan hain onartua, bizitza horretan emotea arriskutsuegia zan… Gaur egun, hortik joko nuke beharbada.

Zergatik material hori? Eskura daukadalako erabiltzen dot buztina. Materia apala dan arren aberatsa be bada.

Beti erabili izan dot buztina. Dualtasuna bizi dot, buztina irudiak egiteko erabiltzen dot eta lurra bizimodua atarateko. Beraz, materia hori erabiltzen dot baterako eta besterako.

Zer da sari modura emoten dana?

Olentzero

24an, barikua, 16:30ean, Olentzero San Kristobaletik Axpera.

Futbol partidua

25ean, zapatua, 11:00etan Nigeria-Camboya Itxas Adar Zelaian.

Lehenengo urtean, baserri baten oinarria izan zan, bertan euskal berbak ipinita zituena, denboran zehar baserrian txertatuta agertzen diren berbak. Hurrengoan, etxearen bueltan, horretan hausnartzen hasita, teilatura heldu nintzen. Teila, gure kulturan sustraituta dagoen elementu edo sinboloa da.

Txagu Magu magoa

Zer adierazi gura dau?

Ikustera joateko autobusa doan, sarrera aparte.

Hasteko, mugarrietan, lur azpian, teila sartzen zan eremua mugatzeko eta etxearen ugazabak etxekoei teila ematen eutsien baserrian euren lekua ebela esateko. Andrek erditzen ebenean, etxean geratzen ziren aldi baten baina beharrezko bazan kalera urtetea, buru gainean teilak babestuta urtetan eben. Umeak ere, zenduz gero, teilatupean egoan lurrean lurperatzen ziren. Teila, beraz, etxearen sinboloa da. Teila zaharrak gaur egun bota egiten dira ondo egon arren, kanpotik etorritako teilak erabiltzen dira. Era berean, kanpotik datozen berbak erabiltzen dira hizkuntza aberasten dabelako baina horregatik ez dira bota behar edo alde batera itzi behar erabiltzeko moduan dagozanak edo balioa daukatenak. Pasa dan urtean bertako baserri bateko teila eroan neban, seguruenik bertako buztinarekin egindakoa, zaindu beharra adierazteko. Etxearen baitan, oso garrantzitsua da teila gure ondare guztia babesten daualako. Teilatua baina, frajila edo apurkorra da, gainean ibiliz gero apurtu egiten da. Euskara ere, gure nortasunean garrantzitsuena dana, haizetearekin edo erasoekin hondatu daiteke.

26an, domeka, 18:30ean Altamirako Kultura Etxean.

Ipuin kontalaria, “Pupitas” 28an, martitzena, 18:00etan

Euskal Selekzinoa 28an, martitzena

Inmigrazinoari buruzko tailerra

Abenduaren 27, 28, 29, 30ean eta urtarrilaren 3an 16:00-18:00etara Liburutegian.

Urtarrila Gospel musika

2an, domeka, 18:00etan The upper room taldea Altamirako Kultura Etxean (2€)

Erregeen kabalgata

5ean, eguaztena, 17:55ean Axpeko geltokitik hasita.

Mementi Rudiccoli antzezlana

6an, eguena, 19:00etan En La Lona antzerki taldearen eskutik Altamirako Kultur Etxean (3€) Euskeraz.

Ikastaroak

Urtarriletik aurrera ikastaroetan izena emoteko epea zabaltzen da: joga, joskintza, panderoa, eta sukaldaritza. Denbora gitxi barru erretzeari izteko ikastaroa. Informazino gehiagorako galdetu liburutegian.


Busturiko Sozio-ekonomikoa Udal Plana

7

Udal informazinoaren inguruko kartelen kontrako erasoak izan dira

Busturiko udal planaren arlo sozioekonomikoaren lehen fasea amaitu da Ha finalizado la primera fase del área socioeconómica del Plan General de Busturia Turismo eta merkataritzaz hitz egiteko oraintsu egin diren azken bi batzarrekin, gogoeta egin eta ondorioak garbira pasatzeko garaia heldu da. Balantze arin bat egiteko unean oso positibotzat hartu behar dogu lortutako emaitza, ez bakarrik sektore ezbardinetan izan dan parte hartzeagatik, baizik eta berton emon diren eztabaidetan sortu dan ekimenen bateratasunagatik ere. Ildo honetatik doaz, besteak beste, merkatari alkartea sortzeko ekimena, edo turismo arloaren beharrizanak argitzeko burutu beharko diren beste lantaldeen osaketa. Lehen sektorean ere planteamendu barri interesanteak agertu dira, esaterako, baso plana bultzatzea, lur ondasunak dinamizatzea edo baserritarren produktuen salmenta zuzena errazteko bideak ipintzearena. Azkenik, eta laburtu beharrez, jarduera sozioekonomikoen gune barriaren inguruko aukerak ere argi agertu jakuz egindako hitzaldietan bai eta langabetuen formazinorako informazino puntua sortzearen beharra be. Beraz orain, emondako eritxi eta proposamenak aztertu eta arlo ekonomiko bakotxari jagokon estrategia planifikatzeko garaia da, sukalde lana egiteko ordua.

Con las dos últimas reuniones realizadas recientemente sobre turismo y comercio, se da por finalizada la primera fase del área socio-económica. Por lo tanto, ha llegado la hora de reflexionar y pasar a limpio las conclusiones obtenidas. Consideramos muy positivo el resultado obtenido, no solo por la participación que ha habido en todos los sectores, si no por la unificación de iniciativas que han surgido en los debates. Entre otros, se ha planteado la creación de una asociación de comerciantes y la creación de un grupo de trabajo para analizar las necesidades en el sector del turismo. También hay buenas e interesantes reflexiones sobre el primer sector. Por ejemplo, la realización de un plan forestal, la dinamización del fondo de tierras o la de crear vías para facilitar la venta directa de los productos de l@s baserritarras. En las reuniones, también han quedado claras las opciones en cuanto a la nueva sede para actividades socio-económicas, y la necesidad de crear un punto de información sobre formación dirigido a l@s parad@s. Por lo tanto, es hora de analizar todas las opiniones y propuestas realizadas y de planificar la estrategia de cada sector económico.

Azkenaldian, ezezagun batzuk, Udalak argitaratzen dauazan deialdien kartelak apurtu dabez, Izpilueta aldean dagoen panelean gehienbat. Hauxe bera gertatu da herriko beste talde batzuk jarri dabezan kartelekin ere. Bietan pentsa daiteke egile edo talde berbera izan dala, erasoa kasu bietan mozteko tresna batez eginda dago eta. Honen aurrean galdetu behar da ia ze helburu dauan halako ekintza batek, ia herritaren bizi baldintzak hobetzea bilatzen daben jarduera batzuk (Plan sozio-ekonomikoa) boikotatzea noren asmoa izan daitekeen, edo agian ia alderdikeria herriaren gainetik jarri daitekeen. Agintzen dauanak agintzen dauala, herritarren interesa, informazinoa, aukerak eta eritxiak errespetatzea demokraziaren oinarria da, eta danok horrela ulertu beharko geunke. Aurrerantzean horrela izatea itxaroten dogu.


Busturia ezagutu Katilotxu Ibilbidea

Zubia

Katilutxo

Portuondo

Harribieta

AXPE Pakotene

Busturia

Keletona

Bollegi

Iglesia Sta. MÂŞ de Axpe INICIO Y FIN DE ETAPA

Zailtasuna: Erreza • Denbora: 2 ordu 30 min

Irteera. Axpeko

Andra Mari Elizatik urtengo dogu. Handik Bollegi baserrira doan bidea hartuko dogu eta hau igarota, 10 minutura gitxi gora behera, ur-biltegira helduko gara. Hormigoizko bidetik jarraituko dogu Pakotene baserrira heldu arte. 30min. Baserri hau igaro eta Urkiobera heldu aurretik, basobide bat dogu eskumaldean, Harribia gainera heltzen dana (Busturia eta Sukarrieta arteko muga) eta bertatik,

landare artetik Urdaibaiko itsasadarraren ibai-ahoaren ikuspegi ederrakaz gozatuko dogu. Ezkerraldean ote artean dagoen bidezidor bat hartuko dogu landazabal batetara eramango gaituena. Lasai lasai dagozan abelgorriak aurkituko doguz bertan. Gorantz jarraituko dogu eta 200 metrora Katilotxura helduko gara. Katilotxu I trikuharria aurkituko dogu, neolitiko garaiko hilobi kolektiboa, egurrezko hesi batez inguratuta dagoena. Handik, Urdaibaiko ibai-ahoaren paisaia, Izaro uhartea bertan dala eta Ber-

meo, Mundaka zein Sukarrieta herriak ikusi ahal izango doguz. Egurrezko hesia igarota, beste aldean, puntu geodesiko bat dago eta Mundakako ur-biltegira jeisten dan bidea. 500 bat metro jeitsiz Bermeorantz joan gaitezke zuzen eta eskumako bidea hartzen badogu Mundakara helduko gara. 2 ordu. Espaloitik itzuliko gara, Portuondoko camping-erantz joanez, Sukarrieta eta AxpeBusturia.

Busturi Berri 3  

Busturiko Udal Aldizkaria

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you