Busturiko EH Bilduk argi dauka murgilduta gauden krisi sistemiko honetatik ateratzeko ekonomia ekologikoaren alde eta ingurumen irizpideak agenda politikoaren lehentasunen artean jartzea ezinbestekoa dela. Hainbat proposamen egin ditugu zentzu honetan eta oraingoan herriko baso politikaren inguruan hausnarketa kolektibo bat egitea ezinbestekoa dela deritzogu, ondoren epe labur-ertain-luzerako premiazko neurriak hartzeko.
Krisi multidimentsional honetan, basogintza sektorean ere, pinuen krisiak gogor kolpatu du eta aspaldiko eztabaidarik handiena piztu da baso politikaren inguruan. Eragile askok, ezin une egokiagoa dela gogoeta sakon bat egiteko ere nabarmendu dute, aurrera begirako baso politikari buruzko eztabaida bultzatuz. Gure inguruko paisaia aldatzen ari da, pinudiek kolore marroia hartu dute eta ez dute egurrik ematen. Gure errepideetan enborrak garraiatzen dituzten gero eta kamioi gehiago ikusten gabiltza eta pinuen ordez, eukaliptoa