URTARRILA • OTSAILA • MARTXOA • APIRILA • MAIATZA • EKAINA • UZTAILA • ABUZTUA • IRAILA • URRIA • AZAROA • ABENDUA
11
AZAROA Zemendia Lastaila
Azaroa izena ‘hazien aroa’-tik letorke. Ildo beretik, hil hau Hazila izenarekin ere ezaguna da. Jada erdi galduta dagoen Zemendia izena, ordea, latinetik dator. Hizkuntz horrentan, sementis hitzak ‘ongarri’ adierazten du: sementis > zemendil > zemendi. Azkenik, Lastaila izena ere erabiltzen da, hil hau, lastoaren hila ere baita. - Azaro euritsu, urte garitsu. - Azaroa hotz, negua motz.
Inkesta Sarean
Txorroskiloa
Lanbiderik zaharrena
P
rentsan berriki azaldu da estatuan gizonezkoen %40a noizbait ordaindutako sexu-harremanak izan dituela. Europa mailan egindako ikerketa baten arabera, espainiarrak dira horrelako zerbitzuak gehien kontsumitzen dituztenak, Suitza eta Austriaren aurretik. Antza denez, kultura latinoetan ohikoagoa omen da putetxeetara joatea. Ezagunak dira, adibidez, birjintasuna galtzeko semea putetxera eramaten duten aiten istorioak edota ezkonduko den lagunari gau baterako neska ‘oparitzearen’ istorioak. Dena delakoa, albiste honetan, gutxienez, bi gauza bitxi ematen direla bururatzen zait. Lehenik eta behin, ehuneko ‘hotz’ horiek zenbaki errealetara pasatzen baditugu, adibidez, ikusiko dugu bost lagunetako talde batean bik sexuagatik ordaindu dutela. Beraz, bost lagun elkarrekin ikusten ditugunean pentsa dezakegu horietako bik putetxeren bat bisitatu dutela noizbait. Bigarrenik, ikerketa beraren arabera, Europan milioi bat emakumek prostituzioan lan egiten dute, eta Europar Batasunean 700.000 inguru (EBan bizi diren emakumezkoen %0,63). Kopuru hori, hotzean, bestelako erreferentziarik gabe, ezer gutxi adieraz deza-
ke, baina sorpresa handia eramango genuke EBan diren unibertsitate irakasle edota medikuekin alderatuko bagenu. Gainera, emakume horien guztien kontura ‘mugitzen’ den dirutza ere ez dela nolanahikoa pentsa daiteke. Prostituzioari buruzko datu hauek, nolabait, CSICek gazteen artean diren sexu harremanen inguruan aurkeztu berri duen txostenarekin talka egiten dute. Txosten honen arabera, gazteen arteko harreman sexualak gero eta ohikoagoak dira (Euskal Herrian sailkapen horren azken postuan aurkitzen gara, noski!). Bataz beste, gazteen %75ak 20 urte bete aurretik sexu harremanak izaten hasten bada ere, badirudi hori ere ez dela nahikoa eta askok (bost lagunetako talde batetik bik) sexu-profesionaletara jo behar dutela. Honekin guztiarekin zerikusia ez izan arren, azken hausnarketa garrantzitsu bat. Hil honetan ETAk bere jarduera armatua amaitutzat jo du. Zalantzarik gabe, albiste historikoa eta euskaldun guztiak pozik egotekoa. Aro baten amaiera bizi izan dugu eta beste aro berri baten hasiera. Orain bakearen alde guztiok lan egiteko ordua da.
Eurobarometroak argitara eman duen ‘Youth attitudes on drugs’ txostenaren arabera, europar gazteriaren gehiengoa heroina, kokaina edota estasisa bezalako drogak ilegal mantentzearen aldekoa da. Zer uste duzu zuk?
Heroina, Kokaina edota Estasisa bezalako drogak legalizatu behar direla uste al duzu?
%63(*)
Bai %38
Ez
(*) Urriaren 27ra arte emandako datuen arabera
AURREKO INKESTA:
Pasa den maiatzaren bian EE.BBetako militarrek
Osama Bin Laden hiltzea lortu zuten. Zure ustez
justizia egin da ala erahilketa hotz baten aurrean gaude?
Justizia egin da
%50(*)
Erahilketa bat izan da
%50
(*) Urriaren 27ra arte emandako datuen arabera
[http://www.gazteberri.info/?p=1319]
LEGE GORDAILUA: BI-1151-04 POSTA HELBIDEA: Obispo Irurita Enparantza, 6 Solairu artea. 30011 Iruña BILBOKO DELEGAZIOA: Iparragirre 17, 1.Esk. 48009. Bilbo HARREMANETARAKO TELEFONOA: 94 424 75 94/ 902 153 171 FAXA: 94 415 74 52 - 948 26 25 96 E-maila: gazteberri@unionline.info www.gazteberri.info PUBLITZITATEA: Juan Oroz 665 690 590 ADMINISTRATZAILEA: Asun Calviño DISEINUA: Jon Mikel Zabalegi TESTUAK: Sonia Sola eta Jon Mikel Zabalegi ARGAZKIAK: Artxiboa EUSKARA ARDURADUNA: Uler BANAKETA ARDURADUNA: Felipe García Argitaratzailea
Elkarlanean
KULTURA SAILAK (KULTURA SAILA. HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA)
DIRUZ LAGUNDUTAKOA
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du.