±18 Maiatza 2010

Page 1

bigarren hezkuntza, batxilergo eta lanbide heziketako aldizkaria

#33 2010ko maiatza

Selektibitate berria Europako Goi Mailako Irakaskuntza esparrura moldatzeko prozesuan, unibertsitatean sartzeko froga ere, hots, selektibitatea, aldatu egin da. Amaitzear den ikasturte honetako ikasleak izango dira, ekainean bertan, selektibitate berria egingo duten lehenak. Hau, unibertsitatearekin izango duten lehen harreman zuzena ezezik, aipatu harremana nolakoa izango den ere zehaztuko du. Azterketa eredu berria bi zatitan banatuta egongo da. Lehena, ikasle guztientzat amankomuna. Bigarrena, berriz, ikasitako batxilergo modalitateari lotuta. IDIOMAS AU PAIR PRACTICAS AÑO ESCOLAR en el extranjero y en Getxo

ACADEMIA BEHAL Av. Basagoiti, 42 ALGORTA (Bizkaia) Tlf. 944910012 behal@behal.com www.behal.com

ELORRIETA-ERREKA MARI INSTITUTO DE FORMACIÓN PROFESIONAL SUPERIOR LA MEJOR OFERTA, PÚBLICA, CERCANA Y DE CALIDAD – FORMAMOS PERSONAS, PREPARAMOS FUTURO CICLOS MEDIOS CICLOS SUPERIORES • • • • • •

Comercio Instalaciones eléctricas y automáticas Laboratorio Mecanizado (A/D) Sistemas microinformáticos y redes Soldadura y calderería (A/D)

• • • • • • •

Administración de sistemans informáticos en red (multilingüe inglés) Administración y finanzas Agencias de viajes y gestión de eventos Comercio Internacional Desarrollo de aplicaciones informáticas (multilingüe inglés) Desarrollo de proyectos urbanísticos y operaciones topográficas (A/D) Diseño en fabricación mecánica

• • • •

Guía, información y asistencias turísticas Instalaciones electrotécnicas (A/D) Laboratorio de análisis y control de calidad Mantenimiento de isntalaciones térmicas y de fluidos • Programación de la producción en fabricación mecánica • Secretariado

JORNADA DE PUERTAS ABIERTAS – 19 de mayo a las 18,30 h. – VISITA NUESTRA WEB www.elorrieta.com

INFORMACIÓN. Tfno.: 94 402 80 00 • www.elorrieta.com Lehendakari Aguirre, 184 – Bilbao – Tfno.: 94 402 80 00 • Plaza San Pedro, 5. – Deusto - Bilbao – Tfno.: 94 475 11 17



bigarren hezkuntza, batxilergo eta lanbide heziketako aldizkaria

#33 2010ko maiatza

Selektibitate berria Europako Goi Mailako Irakaskuntza esparrura moldatzeko prozesuan, unibertsitatean sartzeko froga ere, hots, selektibitatea, aldatu egin da. Amaitzear den ikasturte honetako ikasleak izango dira, ekainean bertan, selektibitate berria egingo duten lehenak. Hau, unibertsitatearekin izango duten lehen harreman zuzena ezezik, aipatu harremana nolakoa izango den ere zehaztuko du. Azterketa eredu berria bi zatitan banatuta egongo da. Lehena, ikasle guztientzat amankomuna. Bigarrena, berriz, ikasitako batxilergo modalitateari lotuta.

eta gainera... Unibertsitate eraberritua iritsi da 06. orria Trebakuntzak lanaren ateak zabaltzen ditu 12. orria Lanbide Heziketaren izaera estrategikoa 14. orria Internet: etxean eta gurasoekin 18. orria Olatuen oiartzuna 22. orria ... eta agenda, iGazte, Esku Hartu, BGazte, Giza Eskubideak


02 • 2010eko maiatza

Hezkuntza eta trebakuntza

Selektibitate berriaren unea

Unibertsitatean zenbait gauza aldatuko dira Europako Goi Mailako Irakaskuntza Esparrua dela eta baina ez hori bakarrik selektibitatea ere aldatzen da eta ekainan batxilergoko ikasleek ikusi ahal izango dute. Haiek izango dira lehenak aldaketa hauek ikusten edo behintzat, aldaketen zati bat

atxilergoko bigarren mailan dauden ikasleek bi arrozoiengatik egon daitezke urduri. Batetik, ekainan selektibitate froga dute eta bestetik, selektibitate azterketa berritu batekin topatuko diren lehenengoak izango dira. Froga eraberritu hau objetiboagoa izango da eta bakoitzak unibertsitatean ikasiko duen titulazioarekin harreman estuagoa izango du. Aldaketa hau, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak 2008an baietsi zuen 1892/2008 dekretu baten bidez. Hemendik aurrera selektibitateak bi zati izango ditu. Lehenengoz, azterketa orokor bat egongo da ikasle orori zuzendua eta batxilergoko modalitate guztien irakasgai berak ebaluatuko dira: gaztelania, Erkidegoko hizkuntza ofiziala, atzerritar hizkuntza eta filosofia edo historia. Gainera, bakoitzak, bere batxilergoko modalitatean ikasitako nahi duen irakasgaia hautatuko du eta selektibitatean aipatutako beste irakasgaiekin batera ebaluatuko zaio. Azken puntu hau abantaila ikaragarria suposatzen du ikaslearentzat. Irakasgai bakoitzak 0 eta 10 bitarteko puntuazioekin ebaluatzen da eta amaierako nota batezbestea eginez ezartzen da. Orain arte gertatzen zen moduan, nahiz eta 5 batekin gainditzen den, 4 batekin ere gaindi daiteke batxilergoan gutxienez 6 lortu izanez gero. Bigarren frogari dagokionez, ez da derrigorrezkoa eta edonor aurkez daiteke,

B

ARGITARATZAILEAK

KOORDINATZAILEA: Jon Mikel Zabalegi ERREDAKZIOA: Cristina Domínguez, Ana Belén Sánchez y José Poza DISEINUA: JP ARGAZKIAK: Markel Redondo / Unibertsitateko Aldizkaria / Eurocampus / Shareak ERREDAKZIOA ETA PUBLIZITATEA: Iparragirre 17, 1.Esk. 48009 BILBO. 94 424 75 94. Posta-e: elperiodico@unionline.info LEGE GORDAILUA: BI - 716 - 09

BABESTEN DUTE KULTURA SAILAK (KULTURA SAILA. HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA)

DIRUZ LAGUNDUTAKOA

EKINTZA HONEK BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN KULTURA SAILAREN LAGUNTZA JASO DU


Hezkuntza eta trebakuntza betiere, nota igotzekotan. Kasu honetan, ikasleak edozein irakasgai aukeratu ditzake -eta ez du zergatik batxilergoan emandako irakasgaia zergatik izan beharikasiko den titulazioarekin harremana duena. Azterketa derrigorrezkoa ez denez, test eran egingo da. Hemen ez dira selektibitatearen berrikuntzak bukatzen. Izan ere, ikasleek ohiko azterketaz gain, hezkuntza froga orala izango dute. Hori bai, aurtengo ikasleak ez dute zertan kezkatu behar 2011/12 ikasturtetik aurrera izango baita. Ikasleek ingelesa, frantsesa, aleman edo portugaleran froga egitea aukeratu behar dute. Ministeriotik adierazi dute neurri honek gazteen artean kreatibitatea sustatzea duela helburu eta hizkuntzak gehiago menderatzeko lagungarri dela. Bestalde, orain arte, selektibitateaz gain, froga zehatzak egiten zizkieten Itzulpegintza eta Interpretaritza eta Kirol eta Hezluntza Fisikoen Zientziak egin nahi zituztenentzat, eta hemendik aurrera ere Arkitektura ikasiko dutenei egingo zaizkie.

2011/12 ikastarotik aurrera selektibitateak mintzamen froga ere izango du. Hizkuntza froga izango da eta ikasleek zein hizkuntza izango den aukeratuko dute

Dekretua ez dago soilik batxilergoko ikasleei zuzenduta. Izan ere, Lanbide Heziketako (LH) ikasleei zuzendutako zenbait aipamen ere egiten ditu. Hots, hemendik aurrera, goi mailako graduko ikasleek unibertsitatera sartzeko ez dute inongo frogarik egin behar, behintzat LHko 18 tituluetan. Ildo honetan, neurri hau LHkoek selektibitatea egiteko erreserbaturik zuten plazen %7aren kuota eta LHkoek haiek goi mailako graduan erdietsitako notaren bidez unibertsitatera sartuko dira edo ez. Oraindik soilik LHko 18 tituluekin joan daiteke unibertsitatera frogarik gabe. Esaterako, osasuna edota hezkuntzarekin harremana duten tituluak.

turtekoarekin alderatuz (7.992), %8,9ko igoera izan du. Gainera, UPV/EHUk 4 urtez matrikulazioen jaitsiera izan zuen. Deustuko Unibertsitateak ere matrikulazio igoera izan du. Hain zuzen ere, %7an igo da eta ia 10.000 ikasle dago, 1.900 Donostiako Campusean. Mondragon Unibertsitatea ere etengabe hazten aritu da. Horrela, 97/98n 1.995 ikasle izatetik 08/09 ikasturtean 3.100 ikasle izatera igaro da. Aipatu jazoera honek, selektibitatera aurkezten direnen kopurua ere igotzeak ekarri du. Ez dago datu ofizialik, baina El PaĂ­sek egindako azterketa baten arabera, azken frogara Estatuan 230.000 ikasle baino gehiago aurkeztu ziren, %5,6 gehiago aurreko ikasturtearekin erkatuta. Igoera hau azken 15 urteetan izandako nabarmenena da. Krisi ekonomikoa izan daiteke igoeraren zioa. Gobernuak argitaratutako azken estatistikak aintzat hartuta, ikasle kopurua 1994z geroztik jaisten egon da 18 eta 24 urteko demografia tasa %18,3n beheruntz joan delako, baina joera hau apurtu egin da 2007ko azterketan. Era berean, unibertsitatera doazen Lanbide Heziketako goi mailako graduko ikasle kopurua igo da.

Ikasle kopurua areagotzen ari da

Nola irten arrakastatsu

Euskal unibertsitateak 2009/10 ikasturtean ikasle kopuruaren igoera jasan dute. Oro har, Euskal Herriko Unibertistatean (UPV/EHU), matrikulazio zenbakia 8.707koa izan da eta aurreko ikas-

Unibertsitaterako sarbide azterketa, ikasleek unibertsitatearekiko duten lehenengo harremana suposatzen du. Hori dela eta, selektibitatea ez da soilik azterketa bat, etorkizunean eragina izan

Lanbide Heziketa

2010eko maiatza

• 03


04 • 2010eko maiatza

Hezkuntza eta trebakuntza

dezakeen froga da eta honek azterketa ondo prestaturik eramatea dakar eta urduritasuna kontrolatzea. Bide batez, beharrezkoa da azterketa eguna baino lehenagoko egunetako ikasketa prozesuaren plangintza egitea eta zenbait amarru bilatzea. Lehenengo pausoa ikasketa aztura metodologikoa planeatzea da. Hau da, zenbat denbora ikasten gastatuko den eta zenbat atseden hartzen erabaki behar da. Ikasten emango den denbora hori berez ikasten emateko, ikasteko giroa aproposa izan behar du. Etxean ikasiz gero, gela ondo aireztatu behar da eta tenperatura egokian eduki. Eta soinua egiten duten telebista eta irrati antzeko aparagailuak itzalirik eduki. Bigarren pausoa lanerako erabiliko den eremua atontzea da. Horrela, hobe da mahai handia izatea eta ikasteko behar den material guztia bertan ipintzea. Modu honetan, ez da nahitaezkoa altxatzea eta ez da kontzentrazioa galarazten. Argiari dagokionez, ahal bada naturala izatea esaten da eta artifiziala izanez gero, hobe da argi txuria edo urdina erabiltzea eta argi hori idazten ez den eskuko aldetik etortzea. Mahaia eta aulkia norberaren alturarekin bat etorri behar dute. Gomendagarria da aulkiaren bizkarraldea gogorra izatea aulki erosoegiak pertsona erraztasunez lokartzea ekar ditzaketelako. Bizkarra zuzen eduki behar da eta gutxi gorabehera apunteak 30 zentimetrora izan behar dira. Behin ikasteko giroa egokia izanda, ikasten jartzeko unea da. Bakoitzak metodologia bat jarrai dezake baina irakasgai erraza edo gustoko irakasgaietatik hastea aholkatzen da. Orduko 10 minutuko atsedenaldiak egitea ere

Ikasleek unibertsitatearekin duten lehen harremana ezezik, selektibitateak harreman hau zein nolakoa izango den zehaztuko du gomendatzen da eta egunero 8 ordu inguru lo egitea. Aholkuak alde batera utzita, azterketan arrakastatsu irteteko azken unean ez ikastean dago gakoa froga hauek betebeteko arduraldia behar dutelako. Hori bai, urtean zehar eskemak edo laburpenak egin badira lagungarri izango dira selektibitatea egiterako orduan. Epe luzera ikasten bada, azterketa egunean frogaren edukinak gogoratzea errazagoa izango da, zenbait kontzeptu buruan gorderik egongo direlako. Irakasgai guztien edukinak ikasten egon ondoren, azken astean berrikusketa orokorra egitea gomendatzen da, egunean, bi irakasgaietan indarra ezarriz. Halaber, nahiz eta pauso hau betetzen zaila izan, selektibitatearen aurreko egunean ez ikastea aholkatzen da. Adibidez, atseden hartzea, lagunekin paseatzea edota zinemara joatea gomendatzen da. Estresak gomendio hau ez betetzea dakar baina deskonektatzea lagungarri da azterketan kontzentrazioa areagotzeko. Presa eta urduritasuna hobe etxean uztea baina ez ahaztu axota, arkatza, kalkulagailua eta NAN-a eramaten.

Selektibitateko egutegia OHIKO DEIALDIA • Ekainaren 9a (8:45etatik 18:45etara) • Ekainaren 10a (9:00etatik 18:45etara) • Ekainaren 11a (9:00etatik 15:00etara) • Ekainaren 17a: Kalifikazioak argitaratu eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako ordezkariei txartelak ematea (12etan)

EZOHIKO DEIALDIA • Uztailaren 7a (8:45etatik 18:45etara) • Uztailaren 8a (9:00etatik 18:45etara) • Uztailaren 9a (9:00etatik 15:00etara) • Uztailaren 14a: Kalifikazioak argitaratu eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako ordezkariei txartelak ematea (12etan)

Unibertsitatean sartzeko probak. Gainditutako ikaslea, lehen aukeran aurreinskribatutako ikasketen, lurraldearen, titulartasunaren, sexuaren eta adarraren arabera. 2009. urtea GUZTIRA GUZTIRA 8.998 ZIENTZIA ESPERIMENTALAK 490 Biologia 168 Ingurumen-zientziak 71 Fisika 35 Geologia 16 Matematikak 62 Kimika 94 Giza Elikaduran eta Dietetikan Diplomatura 44 HUMANITATEAK 507 Arte ederrak 140 Filologia 141 Filosofia 35 Geografia 8 Historia 89 Artearen historia 30 Itzulpengintza eta interpretaritza 64 OSASUNAREN ZIENTZIAK 1.301 Farmazia 114 Medikuntza 577 Odontologia 51 Erizaintza 559 GIZARTE ETA LEGE ZIENTZIAK 4.422 Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza 767 Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak. 200 Politika-zientziak eta administraziokoak 37 Ikus-entzunezko komunikazioa 182 Zuzenbidea 353 Ekonomia 108 Pedagogia 35 Kazetaritza 165 Psikologia 261 Publizitatea eta harreman publikoak 178 Soziologia 24 Enpresa Zientzietako Diplomatura 438 Gizarte Heziketako Diplomatura 155 Lan Harremanetako Diplomatura 30 Gizarte Laneko Diplomatura 111 Maisu-maistrak 1.378 INGENIARITZA ETA TEKNOLOGIA 2.198 Arkitektura 265 Telekomunikazioetako Ingeniaritza 110 Industri ingeniaritza 451 Informatikako Ingeniaritza 109 Kimika-ingeniaritza 52 Arkitektura teknikoa 86 Marina Zibileko Diplomatura 28 Gestio-informatikako ingeniaritza teknikoa 97 Sistemen informatikako ingeniaritza teknikoa 28 Meatzetako Ingeniaritza Teknikoa 35 Herri-lanetako ingeniaritza teknikoa 178 Telekomunikazioetako Ingeniaritza Teknikoa 44 Topografiako ingeniaritza teknikoa 27 Industri ingeniaritza teknikoa 688 EZ DA AGERI 80

Data 2009ko Azaroaren 17a Iturria: EUSTAT eta Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa saila, Eusko Jaurlaritza. Irakaskuntzaren estatistika

INSTITUTO URBI INSTITUTUA Erdi Mailako zikloak euskaraz: Erizaintzako Zaintza Osagarriak izeneko zikloa 1.400 ordukoa eta Lan esperientziaren egiaztapen eta ziurtapena Irteera profesionalak: ospitaleak, hortz-klinikak, kontsulta medikoak, egoitzak, eguneko zentroak, bainuetxeak… Hezkuntza pertsonalizatuta Praktikak atzerrian Leonardo Da Vinci proiektuarekin Komunikazio hobezinak: trena, autobusa, metroa Berezko aparkalekua Prestakuntza integrala eta etengabea Teknologia eta didaktika berriak

GIZONEZKOAK 3.905 211 67 39 25 11 28 32 9 164 41 31 16 6 54 9 7 319 29 173 16 101 1.598 331 153 20 72 126 62 9 54 55 54 8 210 24 9 18 393 1.581 117 72 329 94 23 41 24 72 25 24 119 35 21 585 32

Ciclos de Grado Medio en euskara: Ciclo de Cuidados Auxiliares de Enfermería de 1.400 horas y Reconocimiento y certificación de la experiencia laboral Salidas profesionales: hospitales, clínicas dentales, consultas médicas, residencias, centros de día, balnearios… Educación personalizada Prácticas en el extranjero con el proyecto Leonardo Da Vinci Comunicaciones inmejorables: tren, autobús, metro Parking propio Preparación integral y continua Nuevas tecnologías y didáctica actualizada.

INSTITUTO URBI INSTITUTUA • Lehendakari Agirre 93 • 48970 Basauri • Tfno.: 94 449 29 96 / 94 657 10 85 • email: zuzen@urbibas.org • www.urbibasauri.org

EMAKUMEZKOAK 5.093 279 101 32 10 5 34 62 35 343 99 110 19 2 35 21 57 982 85 404 35 458 2.824 436 47 17 110 227 46 26 111 206 124 16 228 131 21 93 985 617 148 38 122 15 29 45 4 25 3 11 59 9 6 103 48


Publizitatea

2010eko maiatza

• 05

ITSASMENDIKOI

Kalitatezko trebakuntza nekazal eta itsas-arrantza sektoreetan ta eta antolatzea. Lehenengo lau eskaintzak erdi mailako zikloak dira, eta azkeneko biak, ostera, goi mailakoak.

Itsas arrantza esparruko trebakuntza Itsasmendikoik eskaintzen duen itsas arrantza eremuko trebakuntza Pasaiako zentroan burutzen da. Eskaintza hau lau zutabe nagusietan banatzen da: Arrantza eta itsas garraioa; Itsasontzietako makinen eta instalazioen operazioa, kontrola eta mantentze lanak; nabigazioa, arrantza eta itsas garraioa eta, azkenik, ontziko makinen eta instalazioen ikuskapena eta kontrola. Lehen bi eskaintza erdi mailako zikloak dira eta beste biak, berriz, goi mailakoak.

Enplegua eta ekintzailetza Erdi Mailako Zikloa

Nekazaritza jarduerak

Itsasmendikoik (IMK) Euskal Autonomia Erkidegoan den nekazal eta arrantza esparruko trebakuntza eskaintzarik zabalena du. Itsasmendikoi (IMK) Euskal Autonomia Erkidegoko landako eta itsasertzeko eremuen prestakuntza, sustapen eta garapenerako zentro integrala da. Sozietate publiko gisa eratuta dago, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren menpe. Aipatu eremuetako eragile desberdinekin elkarlanean aritzen da nekazal zein arrantza sektoreetako lehiakortasuna eta jasangarritasuna bermatzeko. Helburu hau lortzeko, hiru lurralde historikoetan banatuta dauden Arkaute (Araba), Derio (Bizkaia), Fraisoro eta Pasaiako (Gipuzkoa) zentroetan Nekazaritza eta Itsas Arrantza jardueretan oinarritutako erdi zein goi mailako prestakuntza zikloak irakasten dira. Itsasmendikoik eskaintzen dituen erdi mailako prestakuntza zikloetan izena emateko, hautagaiek, gutxienez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza tituloa edota baliokidea izan beharko dute. Goi mailako zikloetarako, berriz, Batxilergoko titulua edota baliokidea eskatzen da. Dena den, guztira eskaintzen diren plazen %25a aipatu baldintzak betetzen ez dituzten pertsonentzat gordetzen dira. Pertsona hauek, sarrera froga bat gainditu beharko dute. Itsasmendikoik eskaintzen dituen erdi mailako zein goi mailako formazio zikloek 2.000 orduko iraupena dute, hots, bi ikasturte oso.

Itsasmendikoik eskaintzen duen nekazal eremuko trebakuntza Arkaute, Derio eta Fraisoroko zentroetan burutzen da. Eskaintza hau sei zutabe nagusietan banatzen da: Nekazaritza ekoizpen ekologikoa, nekazaritza ustiapen intentsiboak, lorazaintza, abeltzaintza ustiapenak, natur eta paisaia baliabideen kudeaketa eta antolamendua eta, azkenik, nekazaritza eta abeltzaintza enpresen kudeake-

Itsas-arrantza jarduerak

Nekazal esparruko trebakuntza

Goi Mailako Zikloak

IMK Arkaute (Araba)

• Lorazaintza • Nekazaritza ekoizpen ekologikoa (berria)

• Nekazaritza eta abeltzaintzako enpresen kudeaketa eta antolamendua

IMK Derio (Bizkaia)

• Lorazaintza • Nekazaritza Uztiapen intensiboak

• Natura eta paisaia baliabideen kudeaketa eta antolmendua (Natura baliabideen kudeaketa)

IMK Fraisoro (Gipuzkoa)

• Lorazaintza • Abeltzaintzako ustiapenak

• Natura eta paisaia baliabideen kudeaketa eta antolmendua (Landa ingurunearen kudeaketa)

• Arrantza eta Itsas Garraioa • Itsasontzietako Makinen eta instalazioen operazioa, kontrola eta mantentzelanak

• Nabigazio, Arrantza eta Itsas garraioa • Ontziko makinen eta instalazioen Ikuspena eta kontrola

IMK Pasaia (Gipuzkoa) Antiguako Ama zentro laguntzailea (Ondarroa, Bizkaia)

Itsasmendikoik eskaintzen duen trebakuntzaren azken xedea bere ikasleen lan merkaturatzea da. Horretarako, Gaztenek eta Geroa programak garatu dira. Azken datuen arabera, behin ikasketak amaituta, nekazal eremuan aritutako ikasleen %80ak lana aurkitzea lortu du, eta ehuneko hau, itsas arrantza eremuaren kasuan, %90ra hazten da. Era berean, Itsasmendikoik lan boltsa zerbitzua ere eskaintzen du. Zerbitzu honen bidez, ikasle eta sektoreetako enpresen artean Itsasmendikoik bitartekari funtzioa betetzen du. Gaur egun, Itsasmendikoik 450 enpresa inguruekin hitzarmena sinatuta du bertako ikasleek praktikak burutzeko aukera izan dezaten. Bestalde, Itsasmendikoik Nazioarteko lankidetza- hitzarmenetan parte hartzen du eta beste herrialdeekin elkartrukean ere badihardu. Itsasmendikoik ekintzailetzaren aldeko apostua ere egiten du. Zentzu horretan, aipatu GazteNEK eta Geroa programak garatu dira. Programa hauen bidez, Itsasmendikoik nekazal zein itsas-arrantza eremuetan enpresa berriak sortu nahi dituzten ikasleei laguntza eskaintzen die.


06 • 2010eko maiatza

Hezkuntza eta trebakuntza

Unibertsitate eraberritua iritsi da urrengo ikastarotik aurrera, euskal unibertsitateak beste era batera funtzionatuko dira. Izan ere, Bolognako prozesuaren baitan, Europako beste hainbat unibertsitateekin batera hezkuntza eredu berria izango dute. Euskal unibertsitateak Europako zentru gehienetan homologagarriak izango diren titulazioak eskainiko dituzte. Ildo honetan, unibertsitateen lana kredituetan neurtuko da (europar kreditu bat 25 edo 30 ordutako lanaren baliokidea da) eta ikasketak bitan egituraturik egongo dira (Gradu eta Graduondokoetan) eta 3 ziklotan banaturik. (Gradu, Master eta Doktoregoa). Bologna Prozesuaren helburua Europako Goi Mailako Irakaskuntza Esparrura egokitzea da. Egokiera ezartzeko epea aurten amaitzen da eta hori dela eta, hurrengo ikastarotik aurrera prozesuan parte hartzea hitzartu zuten unibertsitateak europar eskakizunetara moldatu beharko dira. Eredu honek aurkezten duen abantaila. Titulazioak Europar esparru honetan izatea da eta euskal unibertsitateetan titulatzen dena Europako beste zenbait herrialdeetan bere lanbidean jardun ahal izatea igarobide burokratikorik gabe. Euskadin, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak 2009/ 10 ikasturtean hasi dute gradu eta graduondokoak esparru honetara egokiturik. Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) berriz, soilik masterrak egokiturik ditu eta 2010/11 ikasturtetik aurrera graduak ere egokituta egongo dira. Deustuko esperientziari erreparatuta, honek titulazio mapa berria eratu behar izan du, zentruetan aldaketa bat eraginez oraingoan ikasketak 5 fakultateetan antolatzen baitira. Guztira, graduko 19 titulu ematen dira eta Bilboko Campusa eta Donostiako Campuseko titulazio bikoitzak aintzat hartuta, 27 gradu. Era berean 33 graduondoko ofizial eta Doktorego 10 programa eskaintzen dira. Mondragon Unibertsitateari dagokionez, honek 11 titulu eskaintzen ditu eta 24 graduondoko. UPV/EHU-ren kasuan, irakasgai bat du gainditeke. Graduen mapa definitzea, alegia. Horretarako, irakasleen gida plan baten bidez zeintzuk diren gradu berrien beharrak, eta politika linguistikoa eta

Datorren urtetik aurrera, ubibertsitateek bere irakaskuntza eskaintza Boloniara egokituta izan beharko dute. Eztabaida handiak piztu dituen birmoldaketa honek, orainarteko diplomatura eta lizentziatura alde batera utzi eta gradu eta graduondoetan (master eta doktoregoak) banatuko da

H

graduondoko eskaintzak aintzat hartuta, mapa baietsi egingo da. Master egokituak 80 baino gehiago izan dira.

Bolognaren eragina titulazio egituretan Europar Goi mailako Irakaskuntza Esparruak goi mailako egitura aldatzea dakar eta orain arte zeuden diplomaturak eta lizenziaturak desagertuko dira, eta hauek graduatu bihurtzen. Egitura hirutan banatzen da: Gradua, Masterra eta Doktoregoa. Graduko ikasketak, lehenengo mailakoak dira eta batxilergoa eta baliokideen bidez maila honetako ikasketetara

Modelo berriarekin, Bolognara egokitutako edozein unibertsitatean lortutako titulazioa zuzenean baliozkotu egingo dira

Bolognak ezartzen duen kreditu sistemaren xedea, ikasleen zein unibertsitate langile ororen mugikortasuna sustatzea da


2010eko maiatza heltzen da. 4 urteko iraupeneko ikasketak dira, Arkitektura, Farmazia, Albaitaritza edo Medikuntza ikasketak izan ezik. Azken hauek, urte bat edo bi urteko iraupena dute. Gradu europarrak 240 kreditukoak dira, Arkitektura, Farmazia eta Albaitaritza graduak300 kreditukoak eta Medikuntza graduak 360 kreditukoak. Graduko ikasketak amaitu ondoren, ikasleak bere horretan geratu ala ikasketekin jarraitu erabaki beharko du. Graduko ikasketekin bukatu ostean, tituludunak edo graduatuak ikasitakoarekin harremana duen lanpostuan jardun daiteke. Masterrak, urte bat edo bi urteko iraupena izango du, kreditu kopuruaren arabera (60 edo 120). Horietako batzuk profesionalak dira eta beste batzuk ikerkuntzakoak, azken hauek doktoregoa egiteko zubi gisa funtzionatzen dute. Graduondokoen kasuan, berrikuntza nabarmena da ikasketak Master Amaierako Lan batekin bukatuko direla eta defentsa oral publikoa egingo dela. Doktoregoak azken maila osatzen du eta orain arte bezala, ikerkuntza teknikoetan ikaslea trebatzea da. Bertan informazio eta ikerkuntza denboraldiak izango dituzte eta baita doktorego tesia egin eta aurkezteko aldiak ere. Maila hau graduatu direnak eta Masterra egin dutenak edota Medikuntza, Arkitektura edo antzekoa ikasi dutenek egin ditzakete.

Zeintzuk dira abaintailak? Bolognako prozesuak, ikasle, irakasle, tituludun eta administraritzan lanean daudenen mugikortasuna ahalbidetzen duten kreditu sistema bat ezartzeak dakar. Hala ere, sistema honek ez du xede nagusia goi mailako hezkuntzako sistema Europan homogeneizatzea, baizik eta bateragarritasuna areagotzea betiere unibertsitate bakoitzaren aniztasuna errespetatuz.

Zer dira ECTS kredituak? Hauen berezko esanahia Europea Credit Transfer System da eta Europar bateratzean dauden unibertsitateak erabiliko duten kreditu sistema estandarra izango da. Kreditu bat ikasleak 25-30 orduko lanaren baliokide da. Ikaslearen lana honako jarduerak barneratzen ditu: eskola-orduak, ikasteko erabiltzen diren orduak, unibertsitateko lanak egiteko orduak eta praktikak. Hori horrela izanik, 60 kredituak ikasturte bat osatzen dute. Hortaz, irakasgai bakoitzeko ECTS kreditua, 7,5 eta 10 eskola-orduen baliokide da. Horrela, klase teorikoak kredituaren %60 hartu beharko dute eta beste %40ÂŞ praktikak, tailerrak eta hitzaldiak osatuko dute. Orain arte kredituak soilik irakasleak ematen zituen orduak zenbatzen zituen, hain zuzen ere 10 ordukoak izaten ziren eta ECTSak ikasleak egiten duten lana hartzen dute.

Zer gertatuko da egutegi akademikoarekin? Jarraipeneko ebaluaketari garrantzi handiagoa emango zaio eta horren

• 07

Gradua amaitzen duten ikasleek graduondokoa egiteko aukera izango dute, hots, masterra eta doktoregotza

ondorioz irailako deialdia desagertuko da. Klaseak aurrreratuko dira eta iraila hasieran ekin egingo diote ikasturte berriari. Gainera, zenbait kasutan lauhilekoak edo seihilekoak beste modu batera antolatuko dira eta saiatuko dira lehenengoa eguberriak baino lehen amaitzen eta bigarrena maiatzan bukatzen. Horrela, bigarren lauhileko edo seihileko azterketak, ekaina eta uztailan izango dira.

Nola izango da irakaskuntza? Ikasleek gelan gehiago parte hartu beharko dute eta irakasleen teoria orduak murrizten dira hitzaldi, mintegi, tutoria, etxeko lan eta praktiketan indarra ezarriz. Orain arte, azterketen edukinak puntuatzen ziren eta Bolognarekin, irakaskuntzan gazteak laneratzean trebetasun eta jarrera egokiak izatea barneratzea bilatzen da eta hauek ere ebaluatuko dira.

Kalifikazio sistema aldatzen da? Ikasleei egokituko zaizkien emaitzak irakasgai bakoitzeko 0tik 10ra joango dira. 0tik 4,9ra ez gainditua izango da; 5etik 6,9ra nahiko; 7tik 8,9ra oso ongi; eta 9tik 10era, bikain. Hala ere, ECTS eskala bat badago gainditu duenen artean ezartzen dena. Eskala hau A hizkitik E hizkira doa. A kalifikazioa nota hoberen atera duten %10entzat izango da, B da hurrengo %25entzat, C hurrengo 30%entzat, D hurrengo 25%entzat eta azkenik, E hurrengo %10entzat.

Nola onartuko da titulazioa Europan? Tituluaren gehigarri europarra emitituko da, bi hizkuntzetan egina, ikaslearen hizkuntza ofizialean eta Europako ofizialen batean -orokorrean ingelesez-. UPV/EHUn ere euskaraz Bere helburua da goi mailako hezkuntzako titulazioen arteko transparentzia handitzea da Europan tituluak onartzeko eta mugikortasuna ahalbidetzeko. Agiri honek, informazio bateratua eta pertsonalizatua aurkeztuko du eta bertan izandako ikasketak, puntuazioak, eta barneratutako ahalmen profesionalak agertuko dira. Titulazioa Europako Goi Mailako Irakaskuntza Esparruan dauden herrialdeetan onarturik izango da eta titulazioa erdietsitako unibertsitateak ziurtagiria egingo du.

UPV/EHUk bere egutegi akademikoa eta matrikulatzeko sistema aldatzen ditu radu berrien ezarpenak, egutegia aldatzea ere dakar. Gauzak horrela, UPV/EHUk, graduetan matrikulatzeko zein bide jarraitu behar den aurkeztu du, eta era berean egutegi berria aurkeztu du. Matrikulazio prozedura ez da dei orokor bat izandako notaren arabera baizik eta gradu bakoitzeko egingo dira deialdiak. Aldaketa honen ezarpena selektibitate berriagatik ematen da dakar hemendik aurrera froga espezializatuagoa izango baita. Horrela, ikasle bakoitzaren behin behineko nota aldatuko da bakoitzak hautatutako graduak dituen irakasgaien arabera. Matrikula ez da edozein Campusean egingo baizik eta titulazioa ematen den Campusean. Carmen GonzĂĄlez Muruak, Antolaketa Akademikoko errektoreordeak Bigarren Hezkuntzako zentruetan aldaketa hau ezagutzera eman dela adierazi du. Egutegiaren aldaketari dagokionez, klaseak iraila hasieran abiatuko dira

G

eta irailan egiten ziren bigarren deialdiko azterketak uztailan izango dira. Egutegia baiestean, arau berriak ere ezarri behar izan dira. Horrela, ikasketekin jarraitu ahal izateko lehenengo mailan, nahitaezkoa da ikasketen %15a gainditzea eta %30a gainditzea bigarren urtean. Ikasleek irakasgai bakoitza gainditzeko 6 aukera eta bat berezia izango ditu orain arte gertatzen zen moduan. Gradua amaitzeko muga graduaren iraupena eta bi urte beranduago ezarri da. Halaber, beste aldaketa bat ere proposatu da Boloniaren ezarpena dela eta. Hain zuzen ere, sistema berrian ikasleak teoriaz kanpo egiten duten lana ere aintzat hartzen denez, arautegian ikasketak era partzialean egitea barneratu da eta modalitate honetan graduko ikasketak amaitzeko ohikoa baino epe bikoitza ezarriko da. Azken neurri honek ikasketak eta lana batera egitea ahalbidetzen du.


08 • 2010eko maiatza

Hezkuntza eta trebakuntza

Publizitatea

On Zientzia bideo lehiaketa adanik martxan da Elhuyar Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatutako zientziaren eta teknologiaren dibulgaziorako bideo lehiaketa. Sariketa, bideoen grabaketan amateur direnentzat zuzenduta dago eta edonor aurkeztu daiteke. Grabatutako proiekzioak aurkezteko epea maiatzaren 3tik urriaren 15era arte dago zabalik eta bideoen gaia librea da. Hala nola, norberaren ikerketak, eztabaidak, bitxikeriak, oinarrizko kontzeptuak, zientziaren mugarriak, pertsonaia historikoak, etorkizuneko teknologia, esperimentuak eta abarrekoak grabatu daitezke. Hori bai, gehienez 5 minutuko iraupena izan behar dute euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez. Sariei dagokionez, hiru izango dira banatuko direnak. Lehenengo saridunak 3.000 euro irabaziko ditu, bigarrengoak 2.000 eta hirugarrengoak 1.000. Lehiaketa antolatu da DIPC-ren 10. Urteurreneko ospakizunak direla eta. 2000.eko apirilean sortu zen, oinarrizko Fisika eta Fisika aplikatuaren arloetan ikerkuntza zien-

J

Ceinpro, diseinuan eta sormenean oinarritutako trebakuntza Ceinpro Diseinu Grafikoaren arloan Lanbide Heziketako irakaskuntza emateko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailak onartutako eta homologatutako zentroa da Zentroak duen arrakasta irakasle eta laguntzaileen talde aparta batek arduraz egindako programaren, antolaketa sistema eta kontrol akademiko osoaren eta hezkuntza proiektuarekin guztiz identifikatuta dagoen giza-taldearen profesionaltasunaren konbinazio egokian oinarritzen da.

Trebakuntza zikloak Trebakuntza programa ikaslearen sormenaren garapenean oinarritzen da, horretarako teknologia aurreratuenek eskaintzen dituzten prestazioak tresnatzat erabiltzen direlarik. Lor daitezkeen titulazioak honakoak dira: Arte Grafikoetako Aurreinprimaketarako Teknikaria eta Diseinu eta Argitalpen-Produkzioko Goi Teknikaria. Perfil hauek inprimategietan, argitaletxeetan, publizitate-agentzietan, agentzia multimedietan, webguneetan, egunkarietan,

fotomekaniketan edota argazki estudioetan lan egiteko aukera ematen dute.

Ikasgela birtuala Ceinprok lan handia egin du ikasgela birtual bat eraikitzeko, eta jada zazpi urte darama aipatu ikasgelan lan egiten. Ikasgela honek distantzian trebatzeko aukera ematen du, metodologia espezifiko bat jarraituz, autoebaluazio ariketa batzuk eginez… Gainera, foro, posta elektroniko edo txat baten bidez irakasle zein ikaskideekin harremanetan jartzeko aukera ematen du. Metodologia didaktikoa komunikazioaren teknologia berriek eskaintzen dituzten aukeretara moldatzeko egindako lana ere azpimarratzekoa da. Aspektu hauek guztiei esker oso emaitza onak ematen ari den irakaslan metodologia garatu da.

tifikoaren sustapena aurrera eramateko, beti ere euskal gizartearentzako eta nazioarteko zientzia garapenerako garrantzizko diren esparruetan. Lehiaketan izena emateko, beste bideo batzuk ikusteko edo lehiaketari buruzko informazio gehiago lortzeko www.onzientzia.tv kontsulta daiteke.

Ia dena liburu batean ill Bryson-en Ia denaren historia labur bat best seller-a, 34 hizkuntzetara itzuli da eta 4 milioi ale baino gehiago saldu ere. Elhuyar Fundazioak ez duatzean geratu nahi, hori dela eta, lan hau euskarara itzultzea otu zaio eta dagoeneko apirilan izandako liburuaren egunean argitaratu du. Lan hau, zientziaren dibulgazioan interesa duen edota munduaz jakinmina duen ororentzat zuzenduta dago. Ia denaren historia, zientziaren historiaren laburpena eskaintzen da, anekdotaz beterik. Era entretenigarrian idatzita dago 500 orrialdeetan banaturik.

B

The British School INGLES EN AMARA

· Niños, Jóvenes, adultos · Grupos muy reducidos · Profesores nativos titulados (con mucha experiencia) · Precios especiales para jóvenes y desempleados

% 943 45 86 79 AMEZKETA 12 TRASERA 20010 DONOSTIA – SAN SEBASTIÁN


Hezkuntza eta trebakuntza

Irakaslegoak euskaraz aritzeko gaitasuna du skola publikoa osatzen duen irakaslegoaren %85ak klaseak euskaraz emateko gaitasuna duela frogatu du. Aipatu irakasleoa osatzen duten 20.440 irakasleetatik, 17.300 irakaslek bigarren perfila egiaztatu du eta 1.095k, berriz, lehen perfila. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak emandako datu hauen arabera, oraindik ere sare publikoak euskara maila ematen ez duten 2.000 irakasle inguru daude. Oraindik ere kopuru garrantzitsua izan arren, kontutan hartu behar da duela hamabost urte irakaslegoaren erdia baino gehiagok ez zuela oinarrizko mailarik ematen. Elebitasun maila altuenak Haur eta Lehen Hezkuntzan ematen dira, nolabait ere, kasu bietan, D ereduak matrikulazioen %90 ingurura heltzen baita. Kontrako aldean, Lanbide Heziketa aurkituko litzateke, bertan hamar irakasleetatik soilik seik euskaraz klaseak emateko gai baita. Itundutako zentroetan euskalduntze prozesua mantsoagoa izan da. Jaurlaritzak emandako datuen arabera, zentro hauetan euskaraz klaseak emateko gai den irakaslegoaren ehuneko 75 ingurukoa litzateke. Egoera duela zenbait urtetakoa baino hobea izan arren, zenbait hezkuntza eragilek euskalduntze prozesuahobetu behar dela adierazten dute, izan ere, “asko baitira azterketa gainditzen ez duten irakasleak”. Pasa den udan egindako azterketan, aurkeztutako hamar irakasleetatik zortzik ez zuen gutxieneko maila lortu.

E

2010eko maiatza

• 09

Ekintzaile izaten ikasten aiatza ekintzaileen hilabetea da Araban, hil honetan, Álava Emprende-Ekinean ekimenaren VII. Edizioa burutzen baita. Arabar ekintzailetza sustatu nahi duen ekimen hau Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru aldundia, Gasteizko Udala eta Caja Vital Kutxaren eskutik garatzen da. Ekimen honen xedeak, besteak beste, honakoak dira: balizko ekintzaileei adibideak eman, ekintzaileen arteko hartu-emanak, ekintzailetzarako gakoak finkatu, hiritarren jakin-nahia zirikatu edota gainditze ahalmena bezalako baloreak hedatu. Ekimenaren barruan burutuko diren jarduera desberdin guztien artean, maiatzaren 20an Europa Jauregian burutuko den Jardunaldia azpimarra daiteke. Bertan, Eduardo Jaureguik “El humor: un paraguas ante la adversidad” izenburura duen hitzaldia emango du. Era berean, egun osoan zehar, tailer desberdinak burutuko dira: “Cine de Empresa”, “Sólo sobrevive el más apto creativo”, “Cómo crear un blog en Wordpress” edota “Coro de emprendedores: dinamización de valores de equipo”. Jardunaldian parte hartzen duten guztien artean Arabako ekintzaileak bisitatzeko bidaia zozketatuko da.

M

Ikasleentzat Era berean, bereziki Ikaslan, Hetel eta UPV/EHUko ikasleentzat bideratutako bi jarduera burutuko dira, hauek ekimenaren laguntzaileak baitira. Lehena, ikusentzutezko hitzaldi bat izango da, eta bigarrenean, aipatu zentroetako ikasleek ekintzaileen esperientzia desberdinak ezagutzeko parada izango dute. Lehenengoan, bertaratutakoek eneko Etxebarrieta eta Miyuki Okabek emango duten “Acercando el mundo, emprendiendo una aventura” hitzaldian parte har dezakete. Hitzaldi hau

maiatzaren 10 eta 13 bitartean burutuko da Jesús Obrero, Mendizabala, Lanbide Heziketako Udal Zentroa eta Las Nievesen hurrenez hurren. Data berberetan, Silverspace enpresara bederatzi bisita gidatu burutuko dira. Álava Emprende-Ekinean VII. Edizio hau osatuko duten bestelako ekitaldiak honakoak izango dira: maiatzaren 27 eta 28an Ekintzaileen akanpada, maiatzaren 17 eta 19 bitartean “ekintzailetza sukaldean” tailerra edota maiatzaren 14an burutuko den eskola enpresen topaketa.

Balioa duten ideiak Bestalde, “Zure ideiak balio du” ideia ekintzaileen VI. Lehiaketa antolatu da.

Lehiaketan parte hartzeko epea maiatzaren 21ean amaitzen da. Sariketan parte hartu ahal izateko edozein enpresa jarduera edo sektorerako ekimena aurkez daiteke. Aurkeztutako lan guztien artean hiru sari banatuko dira. Sari bakoitza berrikuntza, sormena eta aukera kategorietan lanik onenak aintzatetsiko ditu. Irabazleek 1.200 eurotako diru saria irabazteko aukera dute. Sari honetaz gain, trebakuntza espezifikoa jasotzeko aukera ere izango dute. Lehiaketan parte hartu nahi duen orok bere ideiak alavaemprende.concurso@inscripcion.info helbide elektronikora edota Gasteizko Arrasate kalea 11 helbidean den Idazkaritza Teknikora bidali beharko du.


10 • 2010eko maiatza

Publizitatea

AEG

Badakizu zerk egingo duen ezberdin zure prestakuntza AEGn? Gure eskaintzak: Por nuestra oferta: AEG te proporciona una formación superior en INFORMÁTICA, ADMINISTRACIÓN Y MARKETING. Nuestros alumnos/as ocupan puestos clave en los departamentos de compras, ventas, gestión informática, gestión administrativa y contable, o gestión de personal en las empresas gipuzkoanas de nuestro entorno. También en AEG se encuentra integrada la ESCUELA DE MODA Y DISEÑO TEXTIL, que, si es el camino que eliges, te dará formación superior en estas áreas. Horrez gain, AEGn izango duzu MODA ETA EHUN-DISEINU ESKOLA, hori aukeratuta, goimailako prestakuntza izango baituzu bertan.

Sariek eta hainbat jarduerek: Por los premios y otras actividades: Uniendo vocación, profesionalidad, calidad, y deseo de hacer las cosas bien, se consigue una relación fluida de cooperación entre formadores y alumnos. Los buenos resultados son el reflejo de ese clima de trabajo, seriedad y claridad en los objetivos. Todo ello se traduce en los reconocimientos que otras organizaciones hacen a nuestros alumnos. Horren guztiaren ondorio garbia zera da: gure ikasleek beste erakundeen aldetik jasotzen duten onespena hain zuzen ere. Sarritan, onespen pribatuak izan ohi dira, enpresen eta erakundeen zorion-emateetan egindakoak. Besteetan, aldiz, onespen publiko eta esplizituen bidez eginak dira. Alumnas y alumnos de AEG han sido reconocidos con premios importantes de diseño y de informática a nivel nacional. También en el ámbito local gipuzkoano, alumnos de AEG han sido reconocidos con premios a sus ideas y proyectos empresariales.

Gure irakasleek: Por nuestros profesionales: Los profesores de AEG planifican la formación a impartir adaptando la práctica diaria a los perfiles profesionales definidos para cada técnico y demandados por los empresarios. Por ello ofrecemos la garantía de que a todas las personas que se forman con nosotros les proporcionamos trabajo en empresas. Gure instalazio eta ekipamenduek: Por las instalaciones y los equipamientos: Gure ahaleginak merezi zuen. AEGk ikastetxe berri bat eraiki du, erosoa eta praktikoa, bai guk bai gure ikasleek egunero aurrera egin dezagun gure garapen pertsonalean eta profesionalean. El edificio, moderno y actual, engloba unas excelentes instalaciones con buenos equipamientos para su utilización diaria en el aprendizaje de las tecnologías aplicadas en las profesiones que impartimos. Alumnos y formadores disponemos de nuestro ordenador conectado en red y a Internet. Trabajamos en nuestra intranet donde las aplicaciones informáticas desarrolladas por nuestro departamento de I+D+i, nos permiten encontrar información, estudiar, realizar exámenes, cursos de diferentes contenidos y en la que, además encontrarás una biblioteca de e-books y una página de información específica para la juventud. Edificio y equipamientos constituyen la base que proporciona eficacia a nuestro personal docente y no docente. Todos estamos a tu servicio para conseguir que tu vida profesional se inicie con plenas garantías de calidad y compromiso. Eraikina eta ekipamenduak dira gure irakasleen eta irakasle ez diren langileen eraginkortasunaren oinarri. Denok zuri begira gauzkazu zure bizitza profesionala kalitate eta konpromiso berme osoarekin has dadin. La formación en el área textil cuenta igualmente con un estupendo equipamiento. El taller de Diseño y Patronaje, el laboratorio y la cadena de confección están precedidos de la sala informatizada donde están instalados los sistemas de Diseño y

Creación por ordenador y los métodos de CAD para la realización de los patrones de las prendas y complementos. Enpleguarekiko konpromisoak: Por nuestro compromiso con el empleo: “Fórmate en AEG y trabaja ya”, nuestro compromiso con los alumnos, significa que las personas que estudian con nosotros comienzan a trabajar al terminar su formación inicial. Guk bete egiten ditugu gure konpromisoak. “Ikas ezazu AEGn eta has zaitez lanean berehala” leloak zera esan nahi du: gurean ikasten dutenek lanpostu bat izango dutela hainbat enpresatan lehen ikasketak amaitzean. Hori da gure Ikastetxeak lanpostuarekiko duen konpromisoa. Hainbat alorretako enpresekin ditugu harremanak, eta horrek ahalbidetzen du AEGn ikasi dutenek lanpostua azkar eta egoki bereganatzea. Nuestras relaciones con empresas de distintos sectores, permiten una inserción laboral rápida y conveniente de todos los alumnos formados en AEG. Disponemos de una Bolsa de Trabajo propia y activa. Recibimos ofertas y adecuamos los perfiles demandados a los definidos por las personas a nuestro cargo. Colaboramos también con LANGAI, el Servicio Vasco de Colocación. Nos destacamos, además, por el número de proyectos de emprendizaje desarrollados por nuestros alumnos. Colaboramos con ellos impulsando sus proyectos de empresa. Europarekin ditugun harremanek: Por las relaciones con Europa: Las relaciones de AEG con otros centros de formación europeos y con organizacio-

nes empresariales nacionales y extranjeras, permiten que un número significativo de alumnos del Centro acudan a realizar sus prácticas en empresas a Inglaterra, Irlanda, Francia o Italia. Nuestra experiencia en este campo genera resultados positivos y los alumnos que participan en estos programas enriquecen sus conocimientos y su currículo personal y profesional, aumentando sus perspectivas de nivel de empleo. Alor honetan dugun eskarmentuak emaitza onak ematen ditu, eta programa horietan parte hartzen duten ikasleek aberastu egiten dute euren ezagutza-maila eta curriculum pertsonala eta profesionala, eta horrela maila hobeko enplegua lortzeko aukerak ere handitu egiten dituzte. Kalitateak: Por la calidad: AEGko zuzendaritzak eta langileek zorrotz jokatzen dugu Kalitatearen eta Etengabeko Hobekuntzaren printzipioei dagokienez. Eusko Jaurlaritzak “Zilarrezko Q” saria eman dio gure kalitate kudeaketa sistemari, osoko kalitatearen EFMQ ereduan. El equipo directivo y las personas que trabajamos en AEG somos exigentes con los principios de Calidad y Mejora Continua. El Gobierno Vasco ha reconocido nuestro sistema de gestión de calidad con la “Q de Plata” en el modelo EFQM de calidad total. Así mismo, AEG posee el certificado UNE-EN ISO 9001:2008 expedido por AENOR, que certifica la calidad de nuestros procesos de gestión. En AEG nos esforzamos en hacer bien las cosas.

Ikastetxe integralak: prestakuntza iraunkorra, on line prestakuntza. Por el centro integral: la formación continua, la formación on line. Horren ondorioz, profesionalak bermea du, dituen ezagutzen artean, bere alorreko berrikuntza eta aurrerapenak ere izango dituela. Prestakuntza jarduera hauek Katalogo Modularraren barnean sartuta daude, Euskal Herriko Kualifikazio Profesionalen Sisteman hain zuzen, eta egiaztagiria dute. Gainera, AEGk ikasgela birtuala -AEG Campusa- jartzen du ikasleen eskura, Interneten bidez, edozein tokitatik eta edozein ordutan burutu daitezkeen ikastaroekin. On line prestakuntza, duen malgutasunari esker, baliabide bikaina da gaur egungo profesional argiaren jardueran uneko ikasketa eta ikasketa osagarria izateko. Supone la garantía para el profesional de que sus conocimientos incluyen las innovaciones y avances del área de su especialidad. Estas actividades formativas están integradas dentro del Catálogo Modular asociado al Sistema de Cualificaciones Profesionales del País Vasco y son certificadas. Además AEG pone a disposición de sus alumnos un aula virtual Campus AEG- con cursos que pueden seguirse a través de Internet, desde cualquier lugar y en cualquier horario. La formación on line, por su flexibilidad, es el medio excelente para el aprendizaje puntual y complementario que exige la actividad de la vida actual de un profesional consciente. Todas estas adaptaciones a nuevos métodos de enseñanza-aprendizaje, nos han permitido, ser el centro elegido para desarrollar el Proyecto EUTSI, de la Diputación de Gipuzkoa impartiendo formación a deportistas gipuzkoanos de élite en las diferentes especialidades.


Publizitatea

2010eko maiatza

• 11

EIDE

Ciclo superior de alojamientos turisticos en EIDE En Escuelas EIDE se imparte el CICLO SUPERIOR EN GESTIÓN DE ALOJAMIENTOS TURÍSTICOS, especialidad de la rama de turismo. Se trata de la única titulación oficial en Gestión de Hotel que se imparte en BIZKAIA. Es, además, un ciclo concertado y subvencionado por el Gobierno Vasco. EIDE, escuela fundada en 1976, está especializada en las áreas Idiomas, Turismo y Gestión de Hotel. El esfuerzo de EIDE formando a profesionales altamente cualificados ha quedado patente en las carreras profesionales de sus alumnos. Este éxito se debe a su sistema de enseñanza, que combina la formación profesional con la proyección internacional y el aprendizaje de idiomas. El Ciclo Superior en Gestión de Alojamientos Turísticos va dirigido a aquellos alumnos que deseen desarrollar una carrera profesional en el sector turístico y hotelero, con un perfil comunicativo, que les guste el trato con la gente, viajar y conocer otras culturas. La carrera en el sector turístico hotelero les brinda una rápida inserción laboral, la posibilidad de crecer promocionarse, así como desarrollar su profesión en hoteles de todo el mundo. No olvidemos que los establecimientos hoteleros son, en su mayoría, grandes cadenas con presencia internacional. El Ciclo permite adquirir los conocimientos necesarios para acceder rápidamente al mercado laboral en sólo 2 cursos, en los que se incluyen 3 meses de prácticas en hoteles de la zona o en otros países con beca ERASMUS. En este tiempo, EIDE prepara al alumno para puestos de responsabilidad en empresas de área turística hotelera: hoteles y alojamientos turísticos; turismo y viajes; eventos, convenciones y congresos; turismo rural… Para quien desee continuar su formación académica, con esta titulación se obtienen

Londres: Con esta titulación se puede viajar por todo el mundo y se puede acceder a puestos de responsabilidad en hoteles o empresas turísticas.

120 créditos ECTS y se puede acceder directament a la universidad, convalidando hasta 60 créditos en diversos grados, como Turismo o Administración de Empresas. Muchos estudiantes tanto de aquí como del extranjero ya han solicitado información de este Ciclo Superior de Alojamientos Turísticos para el Curso 2010-11, por lo que se recomienda a las personas interesada que contacten lo antes posible con EIDE.

¡Infórmate! www.eide.es EIDE- Genaro Oraá, 6 48980 Santurtzi 94 493 70 05 eide@eide.es

Ciclo Superior en Gestión de Alojamientos Turísticos Concertado y Subvencionado • Titulación: “Técnico Superior en Gestión de Alojamientos Turísticos”. Titulación Oficial del Gobierno Vasco • Duración: 2 cursos escolares • Prácticas: Incluye prácticas en hoteles y se pueden realizar en el extranjero con beca ERASMUS • Requisitos de acceso: Bachillerato, COU, FPII, examen de acceso a Ciclos Superiores • Acceso directo a la universidad: Se pueden convalidar créditos ECTS en las carreras de Turismo, Económicas y Empresariales. • Salidas profesionales: puestos de responsabilidad en hoteles y alojamientos turísticos, turismo y viajes, eventos, convenciones y congresos, turismo rural, salud y bienestar, ocio entretenimiento. etc


12 • 2010eko maiatza

Hezkuntza eta trebakuntza

Trebakuntzak lanaren ateak zabaltzen ditu enbat eta trebatuagoa, orduan eta langabezian egoteko aukera gutxiago. Baieztapen hau Espainian, Frantzian, Italian eta Alemanian ematen da Eurostatek egindako ikerketa baten arabera. Espainiaren kasuan, 2010 urte hasieran, 25 eta 64 urte bitartekoen artean, unibertsitateko ikasketak zituztenen %8,8 langabezian zeuden, Batxilergoa edo Lanbide Heziketa zutenen %15 eta bakarrik lehen hezkuntzako edo bigarren hezkuntzako ikasketak zituztenen artean %21,7. Gainera, adituek adierazi bezala, krisi ekonomikoa ikasketak ez dituztenei edota soilik oinarrizko ikasketak dituztenei eragiten ari die batez ere. Hala eta guztiz ere, unibertsitateen tituludunen artean eta lan munduaren inguruan desdoitze nabarmena dago. Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioak aurkeztutako '2007/08 urteko Unibertsitate publiko eta pribatuen matrikulazioa eta eskaintza eta eskakizunak ikertzen dituen' ikerketaren arabera, Espainiako unibertsitateetan ikasleen %50ak Giza Zientzietako eta Juridiko adarreko ikasketetan izena eman zuen, eta %25, Irakaskuntza Teknikoetan. Eta Infoempleo.com atariak 2009an egindako Lan Balantzearen arabera, lan eskaintzen eskakizunetan Giza Zientzietako titulazioko profilak ia ez dira eskatzen. Ildo honetan, soilik Medikuntzan ematen da doitzea. Ikasketa guztiak Medikuntza bezalakoak izango balira, tituludun orok denbora gutxian lanpostu bat aurkituko lukete ikasitako eremu horretan. Izan ere, gehien eskatzen diren profesionalak medikuak dira eta ikasle gehien dituenak ere Medikuntza da. Imfoempleo.com atariak egindako ikerketaren arabera, Enpresa-zuzendaritza, Medikuntza eta Industria Ingeniaritzan tituludunak dira lan eskaintza gehienetan eskatzen direnak. Eta Berrikuntza eta Zientzia Ministerioak egindako ikerketak dio makina bat ikaslek Medikuntza aukeratzen dutela ikasketa gisa. Infoempleo.com atariaren azterketaren datuei erraparatuz gero, enpresak gehien eskatzen dituzten profilak Ekonomian tituludunak, Bide Ingeniari, Medikuntzan tituludunak,

Egun bizi dugun egoera ekonomiko latza dela eta, gero eta zailagoa da lan merkatuan sartzea. Horretarako dagoen aukera bakanetakoa trebatua egotea da. Hainbat ikerketa ezagutzera eman dutenaren arabera, krisia pairatzen ari direnak, batipat, trebakuntza eskaseko langileak omen dira

Z

Enpresa-zuzendaritzan tituludunak eta abokatuenak dira. 2009ko abenduan, eskaintza gehienak Enpresa-zuzendaritzako tituluduentzat zuzendurik zeuden, hain zuzen ere eskaintzen %6,22a. Zerrenda honetan, Industri Ingeniariak eta Medikuntzan tituludunak, %5,66 eta %5,55 portzentaiekin, hurrenez hurren. Portzentai altuak dituzten eskatuenetariko tituluen artean Ekonomia (%5,38) Industria Ingeniaritza Teknikoa (%5,33) eta Zuzenbidea (%4,77). Informatikako Ingeniariak,

Adituek diotenez krisi ekonomikoak trebakuntzarik ez edo oinarrizko trebakuntza duten langileei eragin die

Lan merkatuak dituen beharren eta unibertsitatean gehien eskatzen diren ikasketen artean desdoitze nabarmena dago


Hezkuntza eta trebakuntza

2010eko maiatza

• 13

Enpresaritza Zientziak, Informatikako ingeniari teknikoa eta Telekomunikazio-ingeniaria, ranking-aren 6. Eta 10. lekuen artean daude. Hurrengo 10etatik, Bide Ingeniariak, farmazeutikoak edota Biologoak aurkitzen dira. Postu hauen portzentaiak %1 eta %2 artean daude.

Desorekak Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioak aurkeztutako txostenak, estatuko unibertsitateetan zein adar eta ikasketa dira ikasleak gehien ikasten dituztenak eta zein dira eskaintzen diren plaza zenbakiak aditzera ematen ditu eta desoreka nabarmenak daudela ikusgarri da. Adibidez, Medikuntza eta Haur Hezkuntza ikasketetan ikasle ugari daude eta oso gutxi adibidez, italiar filologian. Era berean, Giza Zientzia eta Humanitateko ikasketetan desoreka garrantzitsuak ematen dira Espainiako unibertsitateetan ikasleen %50ak Giza Zientzietako eta Juridiko adarreko ikasketetan izena eman zuelako eta Giza Zientziekin harremana duten lan eskaintza gutxi dago. Humanitateen kasuan, zenbait filologiek ez dituzte ia ikaslerik. Matrikulazio desorekei dagokionez, eskatutako plazen %46a soilik 10 tituluenak dira eta beste hainbat titulazioetan izena ematen dutenak ez dira ezta 20era heltzen. Medikuntza, Erizaintza eta Haur Hezkuntza dira ikasle gehien hartzen dituzten titulazioak. 70.000 bat pertsonek ikasketa hauek egin nahi dituzte, alabaina, soilik 20.800 plaza daude. Aitzitik, Portugaldar edo Hebrear Filologia bezalako zenbait titulaziok ia ez dituzte ikasleak eta plaza gehiago eskaintzen dituzte. Adibidez Hebrear Filologiak 140 plaza eskaintzen zituen soilik 23 ikasleentzako. Ikasle gutxi dituzten beste hainbat titulazio Ontzigintza Radioelektronika Diplomatura, Ehungintza Ingeniaritza edo Meatzetako Ingeniaritza. Urterik urte ikasleak galtzen doazen ikasketak Irakaskuntza Teknikoak dira. Hauek %6,5eko jaitsiera izan zuten 2007/08n aurreko urtearekiko. Humanitateen ikasketak jarraitzen diote (%5,1eko jaitsierarekin) eta Zientzia Esperimentalak (%2,8). Ikasle zenbakia areagotzen duten adarrak berriz, Giza Zientziak eta Juridikoak eta Osasun Zientziak dira.

Hori bai, igoera apalak izan dira, %0,8 eta 1,5ekoak, hurrenez hurren. Hortaz, ikasleak gehien hautatzen dituzten ikasketak Giza Zientzia eta Juridikoak eta Osasun Zientzia adarren ikasketak dira. Giza Zientzia eta Juridikoen barnean, 2005/06 ikasturtea baino lehenago ikasle kopuru murrizketa egon zen baina berriro ere igoera bat egon da. Hain zuzen ere, 2006/07n %1,2ko eta hurrengo ikasturtean %4,2koa. Osasun Zientziei dagokionez, 2007/08n igoera %14,8koa izan da eta aurreko ikasturtean %11koa. Unibertsitate desorekak gehien bat ematen

dira ikasketa hauetan plazen portzentaia %8,6koa baita eta ikasketa hauek egin nahi dituzten ikasle kopurua %25,6 baita.

Euskadi Euskadiko datuei erreparatuz gero, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eskainitako plaza zenbakia 11.035 izan zen, %6,7 Osasun Zientzietan, %7,8 Zientzia Esperimentaletan, %50,1 Giza Zientzia eta Juridikoetan, %20,6 Irakaskuntza Teknikoetan eta %6,2 Humanitateetan. Eskakizunei dagokionez, ikasle

kopurua 15.706 zen. Horietatik, %17,6 Osasun Zientziak hautatu zituzten, %5,4 Zientzia Esperimentalak, %50,1 Giza Zientzia eta Juridikoak, %20,6 Irakaskuntza Teknikoak eta %6,2 Humanitateak. Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) egindako beste ikerketa baten arabera, 2008/09 ikasturtean, ikasle gehienak Giza Zientzia eta Juridikoko ikasketak (%47) eta Irakaskuntza Teknikoak (29) aukeratu zituen. Gutxien hautatutako ikasketak Humanitateak, Osasun Zientziak eta Zientzia Esperimentalak izan ziren, %9, %6 eta %5 portzentaiekin, hurrenez hurren.


14 • 2010eko maiatza

Hezkuntza eta trebakuntza

Lanbide Heziketaren izaera estrategikoa aiatzaren 26ean, HETEL Heziketa Teknikoko Elkarteak “Lanbide Heziketarekiko konpromisorari HETEL Saria” banatuko du, sariketaren bigarren edizioa izanik. Ekitaldi honek bi helburu ditu. Batetik, sarituei Lanbide Heziketaren (LH) alde egindako lana aitortzea eta bestetik, LHk Euskadiko garapen ekonomikoan duen paper estrategikoa aldarrikatzea. Testuinguru honetan, sariaren banaketa izango den eguna aurkeztean, HETELeko arduradunek ere Euskadiko Lanbide Heziketaren inguruko hainbat gogoeta aipatu dute. Haien esanetan, Euskadiko LH kalitate-maila handikoa da eta ez honek du Espainiako Lanbide Heziketarekin zerikusia. Merkataritza Ganberak, Espainiako LH ikertu du 5.000 enpresetan azterlan batean oinarriturik eta Euskadiko LHkin erkatuta, elkarteak azaldu du Euskal Autonomia Erkidegoan LH enpresaren beharrizanekin erabat loturik dagoela. Alabaina, elkarteak ere adierazi du hemengo Lanbide Heziketak zenbait oztopo edo arazo aurkezten dituela. Adibide gisa, LHk Euskadin duen paper estrategikoaren ezagutza aipatzen du elkarteak. HETELeko arduradunek neurriak hartu behar direla proposatzen dute, euskal LH apustu estrategikoa izango bada aurrerantzean ere. Izan ere, krisia gorabehera, Lanbide Heziketako ikasketak egindako profesionalen behar handia dago egun, belaunaldi-txandaketa dela eta, industriaren alorrean batez ere. Jazoera honek Lanbide Heziketaren beharra berresten du, euskal sistema ekonomiko eta sozialaren giltzarri estrategiko gisa eta HETELek eskatzen duen gogoeta soziala egiteko beharra azaltzen du. Azken urteotan, Lanbide Heziketak ospe handia irabazi du eta haren nortasunzeinuak errotik aldatu dira Euskadin. Ildo honetan, gaur egun, Lanbide Heziketak enpresen errealitatearekin bat datorren heziketa integrala eskaintzen du eta hori dela eta % 83 inguruko laneratze-tasa aurkezten du. Lanbide Heziketako ikasleek, enpresetan bertan egiten dituzte praktikak. Gainera, lautik batek prestakuntzarekin jarraitzen dute teknikari-titulua eskuratu eta gero edota beste herrialde batera joaten dira praktikak egitera, prestakuntzaren osagarri gisa.

Euskadiko Lanbide Heziketa kalitatezkoa da eta %83ko laneratze tasak baieztatzen du. Hala eta guztiz ere, soilik ikasleen %47k ikasketa maila hauetara jotzen dute. Hetelek, Heziketa Teknikoko Elkarteak, Lhren izaera estrategikoaren alde egitea eskatzen du eta gazteei LH ikastera bideratu behar zaie, 2015nlan-merkatura aterako den pertsona bakoitzeko 0,6 baino ez da sartuko.

M

Hornikuntzari dagokionez, LH bikain agertzen da ere zentruak lehen mailako ekipamenduz hornituta baitaude eta irizpide berritzaileen arabera jokatzen baitira.

Ikasle gehiago behar Nahiz eta datu oso positiboak eta kalitatezko ezaugarriak aurkeztu, Lanbide Heziketaren errealitate hori, oso urruti dago jendeak LHz duen irudi kaxkarretik. Izan ere, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) edo Batxilergoa bukatu ondoren LHren aldeko aukeraketa egiten duten gazteen ehunekoa % 47koa da eta Europako batez bestekoa % 60koa. Portzentaia txikiagoa izatearen arrazoietako bat jendeak LHkiko duen irudia da eta baita jaiotze-tasaren beherakada ere. Badirudi, beherakadak ez duela etenik izango datozen urteetan, 2009-2010 ikasturte honetan izan ezik krisia eta langabezia dela eta. Ikasturte honetan, gazte askok ikasten jarraitzea erabaki du

eta matrikula kopuruak gora egin du. Heteletik diote beste zioa gazteek Derrigorrezko Hezkuntza edo Batxilergoa bukatzean jasotzen duten orientabide eskasa da, ikasketa horiek oraindik ere berekin duten estigma sozialaren ondorioz. Ikasleak Lanbide Heziketa ere ikastea bideratzea aditzera ematen du elkarteak kalkuluen arabera 2015ean lan-merkatutik aterako den pertsona bakoitzeko 0,6 baino ez baita sartuko. Gauzak horrela, jadanik euskal enpresek arazo larriak izan dituzte hainbat lanpostu tekniko betetzeko, industriaren sektorean gehienbat -soldatzaileak, fabrikazio mekanikoko langileak, eta abarrekoak“Euskal Lanbide Heziketaren garapena bultzatuko duten lege-ekinbideak eta aurrekontu-ekinbideak behar dira, ikastetxeen kudeaketa gardentasuna osoz egingo delako bermearekin, etengabeko ebaluazioaren eta hobekuntzaren aldeko kultura baten barruan”, azaldu du Eduardo

Férnandez HETEL elkarteko presidenteak. Aurrera begira, HETELek Lanbide Heziketaren izaera estrategiko horri eustearen aldeko apustua egingo du, bai eta ekonomia errealari neurri handi batean LHko tituludunek eusten diotelako kontzientzia harraraztearen aldekoa ere. Lanbide Heziketak urteak daramatza borrokan bere lanari balio handiagoa aitor diezaioten, eta Euskadin zor zaion ezagutza lortzeko ahaleginak batzen. HETELek, Euskadiko Gizarte Ekimeneko Lanbide Heziketako Itunpeko Ikastetxeen irabazi asmorik gabeko Elkarteak, bertako Lanbide Heziketaren garapena eta eskaintza hobetzeko asmoz 1987an sortuak, itunpeko 22 ikastetxe biltzen ditu egun, hiru Araban, bederatzi Bizkaian, bederatzi Gipuzkoan eta bat Nafarroan. HETEL ikastetxeek heziketa-zikloetan matrikulatutako 7.500 gazte baino gehiagoren heziketa-beharrizanak bermatzen dituzte.


Gazteria

2010eko maiatza

Giza Eskubideak Manrais: Giza Eskubideetan hezitzeko jokoa

Gure Eskubideak

Fernando Buesa Fundazioak, Baloreen hezkuntzan egiten duen lanari jarraiki, 10 eta 14 urte bitarteko nerabeei zuzendutako bideo joko bat prestatzen ari da. Bideo-joko horren bidez Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsaleko hainbat artikulu erakutsi nahi zaizkie, hain zuzen ere, euren errealitatetik gertuen daudenak. Helburua, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak defendatzen dituen baloreak transmititzeko, ikastetxearekin eta familiekin elkarlanean aritzea da. Izan ere, errazago defendatuko dituzte eskubide horiek, ezagutu eta praktikatzen badituzte. Zentzu horretan, oso baliagarria da mundu birtual batean proposamen bat garatzea gazteek Deklarazioa barnera dezaten. Bideo jokoan abentura bat proposatzen da. Planteamendu ludiko batetik abiatuta, Deklarazio Unibertsalarekiko hurbilketa bat egin nahi da. Aske izateko, justizia defendatzeko, eta errespetuz eta elkartasunez jarduteko beharra planteatzen zaie neska-mutilei, beti ere hurbileko ikuspegi batetik, hots, eurek bizi dituzten gatazkak oinarri harturik, baina, baita ere ingurune birtualaren erosotasunetik. Bideo-joko horrek mundu honetara zuzendutako beste produkzio informatiko askok ez duten ezaugarri bat du, lankidetzaren bidez eta modu progresiboan jarduteko pentsatuta baitago. Jokalariak aurrera egiten du jokoan, ez bakarrik gatazkak gainditzen dituenean, baina baita ere lagunak egiten dituenean egoera berri bati elkarrekin aurre egiteko. Beraz, aukera bat da Deklarazio Unibertsaleko baloreen defentsa aktibo eta konprometituaren araberako sare sozial bat eratzeko. Espero da bideo-joko hau ikastetxeetan eta familian erabiltzea eta tresna didaktikoa izango dela irakasle zein gurasoentzat, gizakien futsezko eskubideei buruzko hausnarketan eta jakintzan sakontzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek Arartekoak antolatutako Giza Eskubideei buruzko Eskola-lanen V. Lehiaketan parte har dezakete. Horretarako, lanak maiatzaren 30ean baino lehenago aurkeztu behar dira. Gehienez, ikastetxe edo etapa bakoitzeko 10 lan aurkeztu daitezke. Lehen Hezkuntzakoek komikiak, horma-irudiak, dosierrak eta grafikoak edo ordenagailuen bidez power point-en egindako agiriak aurkeztu ditzakete eta Bigarren Hezkuntzakoek gehienez 3 minutuko bideo digitalak aurkeztu ditzakete. Lanak eskolako dinamikaren barnean sortutako edukinak izan behar ditu. Hala nola, lankidetza, hiritartasunerako hezkuntza, tutoretza edota hizkuntzeko edukinak. Sariketa honetara aurkeztu behar diren lanak Giza Eskubideekin eta zehazki, haurren eskubideekin harremana duten gaiak tratatu behar dituzte. Eskubide zehatz bat landu daiteke, funtsezko balioren bat edo eskubideen gaineko ikuspegi orokorragoa eman daiteke. Halaber, epaileek generoberdintasunarekiko, gutxiengo etnikoetako pertsonak eta ezintsun fisiko edo intelektualekiko erakusten den sentiberatasuna aintzat hartuko da. Arartekoak irakaskuntzarekin eta giza eskubideekin lotura duten pertsonen bidez batzordea eratuko du eta honek lanak zenbatetaraino deialdira egokitzen diren neurtuko du. Horrela, tratatutako gaiaz gain, lanaren originaltasuna eta kalitatea ere zeintzuk diren ikusiko du eta Arartekoaren web gunean argitaratzea posible den ikusiko dute. Lanak baloratuko dituen batzordeak,

interesgarrienak iruditzen zaizkionak argitaratzeko proposamena egingo dute eta lan horiek erkidegoko ikastetxe guztietara igorriko dira. Sariak Arartekoak banatutko ditu ekitaldi baten bidez. Guztira, bi sari emango dira, bat kategoria edo etapa bakoitzeko. Saria ikastetxerentzat izango da eta lanean parte hartu duten ikasleentzat. Eskolako saria arbel digitla, ordenagailu eramangarriak eta abarrekoak izango dira eta baita lankidetzajolasen sorta. Ikasleei dagokionez, egun bateko bidaia eskainiko zaie (gehienez ziklo batekoei). Ikastetxe bakoitzak ikastetxearen datuak aurkeztu behar ditu (izena, helbidea, telefonoa eta harremanetarako pertsonaren izenabizenak), parte hartzen duten ikasleen izenak eta aurkeztutako lanak eskola-dinamikan sortu direla erakusten duen idazki laburra. Hauek euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez aurkeztu daitezke. Lanak Arartekoa, Prado 9, 01005 Gasteiz, helbidera bidali behar dira. Informazio gehiago nahi izanez gero www.ararteko.net web gunea ikus daiteke.

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIOA SAILA

DEPARTAMENTO DE JUSTICIA Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA

Giza Eskubideen Zuzendaritza

Dirección de Derechos Humanos

• 15


16 • 2010eko maiatza

Gazteria


Gazteria

2010eko maiatza

• 17

Udaberria Gauekoak egitarauan enboraldi bat gehiago, Gauekoak, aisi jarduerak antolatzen ditu Gasteizko zenbait eremuetarako. Udaberri honetako denboraldia maiatzaren 7an hasi eta uztailaren 12an amaituko da. Guztira, 18 egunetan zehar ekintza desberdinak eskainiko dira -beti asteburuetan ematen dira- eta batebeste eguneko 10-12 jarduera izango dira. Ekintzak antolatzen diren leku nagusiena Aldabe hiri zentroa da baina zenbait jarduera ere Artium-en, Hegoalde hiri zentruan, Campillo hiri zentruan, Luis de Ajuria Aretoan, Arabako Unibertsitateko Pabelioian, Santo Domingo Plazuela neta Andre Maria Zuriaren Plazan eskainiko dira. Deboraldia Artiumen hasten da rock and rolleko Arenna eta Crash Sound Riders bertako taldeen kontertuekin gaueko bederatzi eta erdietan. Gauekoak duen egitarauaren politika mantentzen da eta orain arte jasotzen

D

zituen kategoriak ere bere horretan jarraitzen dute: musika, arte eszenikoak, zinema, kirola eta spezial. Azken honek elkarte eta kolaboratzaile desberdinek antolatzen dituzten ekimenak barneratzen ditu eta era berean, ekintza bereziak. Horretaz gain, Aldabe hiri zentrua astebururo zabalik egongo da gaueko 22:00etatik 1:00/2:00ak arte eta bertan tailerretan parte hartzeko edota Bertako Taldeen Musika emanaldiak ikusteko aukera izango dute gazteek. Halaber, kirol gunea edonork erabili dezake eta interneten ere edozein momentutan nabigatu dezakete. Bestalde, maiatzaren 28an eta ekainaren 18an, igerilekua irekirik egongo da. Gainera, ez dira ahaztu behar Dar Gaztea topaguneak. Jardueretatik, nabarmen da Tom Tom Makuts-en kontzertua Jazzargia ziklo barnean izango dena. Emanaldi hau maiatzaren 15ean izango da gaueko bederatzietan Hegoalde hiri zentruan.

Baita aipagarri dira ere maiatzaren 22an arratsaldeko bostezan izango den Break Dance Lehiaketa Hegoalde hiri zentruan eta Summer Jam Xtraclub-Gauekoak Landatxon izango dena ekainaren 18an arratsaldeko zortzietan. Summer Jam Xtraclub-Gauekoak, Danielbum, Punto de InflexiĂłn, La Omega, Autodidaktas, La 13 Style eta Dj Seks kontzertuak; Soulflavas break dance-a; eta Sandra,

Sara & Scram grafitiak barneraten ditu. Tailerrei dagokionez, magia eta malabarismoa, Dj tailerra, afrikar dantzak, 'egin ezazu zure arropa', drogak, tarot-a, afrikar orrazketak, street dance-a, urpeko igeria, arroila jaitsiera eta puenting-a, besteak beste, izango dira eskainiko direnak. Informazio gehiago nahi izatekotan www.gauekoak.com kontsultatu.


18 • 2010eko apirila

Gazteria

Internet: etxean eta gurasoekin ainbat ikerketek aditzera eman dutenez, bataz beste, Europako 6 eta 17 urte bitarteko gazteen %25ak, oraindik ere, ez du interneterako konexiorik. Espainiar estatuaren kasuan, datu hau are kezkagarriagoa da, aipatu kopurua %30eraino hazten baita. Azken hiruzpalau urteetan, EU Kids Online lelopean, nerabe eta teknologia berrien artean zein nolako harremana dagoen sakonki aztertu da. Aipatu azterketa honen arabera, adingabeen artean interneten erabilera sustatu beharra dago, batez ere etxebizitzetan, ingurune honetan, gurasoen ikuskaritza baitago. Internetera konexiorik ez izateak e-baztertzea delakoa sor dezakeela salatu du EU Kids Onlinek. Ikerketa beraren arabera, interneten erabilerak nerabeen garapenerako aukerak ematen ditu, bai giza garapena zein garapen intelektuala. Internet lagungarri suerta daiteke, adibidez, etxekolanak egit e k o ,

H

Internet tresna ezin hobea da nerabeen garapen pertsonal zein intelektualerako. Dena den, erabilpen desegoki batek arrisku handiak suposa ditzake. Europa mailan egindako ikerketa batek Internet etxean erabiltzea gomendatzen du, beti ere gurasoen begiradapean

lagunekin harremanak izateko, edukiak sortzeko edota gizarte ekintza desberdinetan parte hartzeko. Txostenak internetek dituen abantailak azpimarratzen ditu, baina hauek

guztiak arrisku bilaka daitezke nerabeek interneten erabilera zuzena egiten ez badute.

Heldutasuna Txostenaren arabera, adingabetuak zenbat eta helduagoa izan orduan eta erabilera handiagoa egiten du, 12-13 urte bitartean gailurrera iristen delarik. Hamar urtetik beherako gaztetxoak zaurgarritzat jotzen dira, 2005 eta 2008 bitartean hauek egiten duten erabilerak hazkunde izugarria izan baitu. Horrela, gaur egun, aipatu adin tartean diren europar gaztetxoen %60ak Internet erabiltzeko aukera du. Bere adina dela eta, gazte hauek guztiek ez dute Internet modu eraginkorrean erabiltzeko gaitasunik, eta hori dela eta, talde zaurgarria osatzen dute. Honek guztiak, eragin zuzena du estatu bakoitzak hartu beharreko neurrietan. 10 urtetik gorakoen kasuan, zaurgarri etike-


Gazteria ta izan ez arren, ikuskaritza mantentzea premiazkoa izaten jarraitzen du, batez ere 11 eta 14 urte bitarteko aurre-nerabeetan. Sexuari dagokionez, ikerketak agerian utzi du nerabearen generoak ez duela internet erabilera mailan eragiten, bai ordea, interneten egiten diren jardueretan.

Arriskuak EU Kids Onlinek gaztetxoek Interneten egiten duten erabilera eta zein nolako arriskuei egiten dieten aurre kontutan hartuta, estatu desberdinekin sailkapen bat osatu dute. Sailkapen honen arabera, Europako ekialde eta iparraldeko herrialdeetan gazteek interneten erabilera handiagoa egiten dute, baina era berean, arrisku gehiagori egin behar diete aurre. Hegoaldeko herrialdeetan, berriz, bai erabilera eta bai arrisku maila ertainak dira. Txostenak Danimarka eta Suediako kasuak goraipatzen ditu. Hauek biak gazteen eta interneten arteko erlazioa zein positiboa izan daitekeen erakusten dute, izan ere, erabilpen maila oso altua izan arren, arrisku gutxiei egin behar diete aurre. Hau, aipatu estatuek zehaztutako legedia bereziari esker lortu da. Zehazten diren arriskuen artean,

Europan mailan, hauek dira gehien nabarmentzen direnak: norberaren buruari buruzko informazioa ematea (%50), eduki pornografikoak ikustea (%40), eduki biolentoak ikustea (%30), cyberbullying delakoa (%20) edota nahi ez diren izaera sexualeko iruzkinak jasotzea (%20). Europar nerabeen %10ak interneten bidez beste pertsona ezezagun batekin geratu izan dela aitortu du. Espainiar estatuaren kasuan, Interneten hedapena modu progresiboan ematen ari da. Erabilera oraindik ere, behar bezain egokia ez bada ere, honek badu bere alde positiboa, horrela, erakundeek politika egokiak zehazteko aukera baitute.

Gurasoak Gurasoek Interneten egiten duten erabilerak modu poitiboan eragiten omen du ondoren nerabeek egingo duten erabileran. Horrela, eta beti ere txostenaren arabera, gurasoek zenbat eta erabilera handiagoa egin, gazteek ere erabilera handiagoa egingo dute. Gurasoek bere seme-alabek baino erabilera handiagoa egiten dute ia kasu gehienetan, eta honek ondoren bere seme-alabak babesteko behar-

rezkoak diren trebeziak eskuratzea ahalbidetzen die. Gezurra badirudi ere, seme-alabak dituzten pertsona helduek seme-alabak ez dituzten pertsona helduak baino gehiago erabiltzen dute Internet.

Proeiktu berria Europan adingabetuek Interneten egiten duten erabileran eta honen segurtasun eta arriskuetan sakontzeko, iaztik hasita eta datorren urtera arte EU Kids Online 2-Safer Internet Program delako proiektua garatzen ari da. Proiektu hau 9 eta 16 urte bitarteko nerabeetan eta bere gurasoetan zentratuko da. Ekimen honetan 70 ikertzaile baino gehiagok hartzen du parte, eta hauen artean, UPV/EHUko kide diren Carmelo Garitaonaindia, Gemma Martínez eta Miguel Ángel Casado aurkitzen dira. Bigarren ikerketa honen buruan London School of Economics and Political Scienceko kide den Sonia Livingstone dago. EU Kids Online 2, batez ere, egokiak ez diren edukien (pornografikoak, biolentoak, arrazistak...),eta nahi ez diren kontaktuen (grooming, jazarpen sexuala, bullyng, pribatutasunaren kontrako erasoak) arriskuetan zentratuko da.

Internet erabiltzeko gomendioak • Interneten diren arriskuetara zaurgarriago diren adingabe taldeen identifikazioa eta barneraketa digitalerako politiken sustapena: 1.) Sei eta hamalau urte bitarteko adingabeek eta nerabeaurreko haurrek arreta eta babes gehiago behar dute. 2.) Berdinei mina sortzen dietenak (Ciberbullyng...) Hainbat kasutan hauek ekintza hauen biktima izan dira. Normalean ingurune desegoki batean bizi diren nerabeak dira. 3.) Maila sozioekonomiko baxuko familiak dituzten adingabeak. Arrazoi ekonomikoengatik Internetera konektatzeko aukerarik ez izateak giza bazterkeriarako aukera ematen du. • Gurasoen ardura da bere seme-alabei internet modu egokian erabiltzen irakastea, baina ez dira arduradun bakarrak. Oraindik ere ez dago batere garbi, arriskuan murrizteko saiakeran, zein nolako eragina duten muga edota erregelen ezarpenek (denbora murriztea...) • Komunikabideetan alfabetizazio ekimenak sustatzea beharrezkoa da. Bestalde, nerabeak sarean diren edukiak kritikotasunez aztertzen ikasi behar du. • Eduki positiboen beharra aurreikusten da, hauek haurren garapena errazten dutelako eta arriskuak murrizten dituztelako. • Interneten erabilera trebakuntza maila altuekin lotuta dago, eta ondorioz, hezkuntza programan egindako hobekuntzek interneten erabileran eta trebezietan eragin positiboa izan ditzakete. Medioen inguruko hez-

kuntzak baliabideak behar ditu kurrikuluaren eta eskola azpiegituraren oinarrizko partea izan dadin.

2010eko apirila

• 19

Interneten Eguna sarea ezagutzera emateko nternet gero eta protagonismo handiagoa hartzen ari da. Hori dela eta, are eta beharrezkoagoa da sarearen eguna ospatzea. Mundu osoan, interneten eguna maitzaren 17an ospatzen da. Euskadin, bost urtez ospatu da eta aurtengoan, Eibarren hainbat ekitaldi antolatu dira. Ekimena maiatzaren 14tik 17ra bitartean gauzatuko da, Internet&Euskadi elkarteak, SPRIk, KZguneak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eibarko Udalak bultzatuta, Euskaltelen laguntzarekin internet gizartean ezagutzera emateko xedearekin. Sareak jendearen bizi-kalitatea hobetu du baina oraindik euskal gizarteko sektore batzuk ez dute eskuragarri. Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Informazio Gizartearen Adierazleen 2009ko laburpena argitaratu du, Eustatek familien artean egindako Informazio Gizarteari buruzko Inkestaren emaitzetan oinarrituta. Laburpenaren arabera, Informazio eta Komunikazio Teknologiei (IKT) lotutako ekipamenduak euskal etxeetan nabarmen hedatu dira eta, beraz, haien portzentajeak handitu egin dira gizartean. Horrela, Informatika-ekipamenduari erreparatuta, azpimarratzekoa da 15 urtetik gorako euskal herritarren % 68k ordenagailu pertsonala daukala eta % 59k Interneterako sarbidea duela etxean; Euskadin 15 urtetik gorako 1.254.000 herritarrek ordenagailua dute eta 1.092.000k Interneterako sarbidea dute etxean. Hala ere, IKTetako ekipamenduen erabilgarritasuna oso ezberdina da hainbat ezaugarri soziolaboralen arabera, esaterako adinaren, ikasketa-mailaren edo lan-egoeraren arabera. Ildo horretan, “bazterketa digitalean” erortzeko arriskua dauden zenbait kolektibo daudela ikus daiteke. Zehazki, “bazterketa digitalean” erortzeko arriskuan daudenak hauek dira: adineko pertsonak (55 urte baino gehiago dituztenak) langabe inaktiboak eta lehen ikasketak baino ez dituzten herritarrak. Hortaz, digitalizazioaren oztopoak gainditzeko lanean jarraitu beharra dago, Internet gizarteko ahalik eta sektore gehienetara hurbilduz. Helburu horrekin jaio zen Internet Eguna. Eibarko Astelena Pilotalekuan “nabigazio libreko” gunea egokituko da, bi eremu bereizita: bata haur eta gazteentzat eta bestea helduentzat. Guztira 70 ordenagailu egongo dira erabilgarri. Atal horren barruan, azpimarratzekoa da KZguneak diseinaturiko standa, belaunaldien arteko harremanak sustatzeko ekimenak garatuko baitira horretan. Era berean, “Wii Fit” eta adimena irakurtzen duen "Mindball" jokuak egongo dira besteak beste. Halaber, Eibarko ikastetxeak ostiralean, maiatzak 14, eta astelehenean, maiatzak 17, azalduko dira barrutira, eskola-umeek, jolasteaz gain, sarearen inguruan ikasteko aukera izan dezaten.

I


20 • 2010eko maiatza

Gazteria

Berdintasunaren inguruko ikastaroak Gazte Euskal Behatokiak 'Gazteak eta berdintasunezko harremanak' ikastaroak antolatu ditu maiatza eta ekainarako. Ikastaro hauek Bilbon eta Donostian izango dira. Hain zuzen ere, Bilbon, Behatokian izango dira maiatzaren 31ean eta ekainak 1 eta 2an. Donostian berriz, ikastaroak Andiako Eusko Jaurlaritzako egoitzan emango dira ekainaren 15, 16 eta 17an. Ikastaroen ordutegia goizeko 9etatik ordubietara da. Honen xede nagusia da gizon eta emakumeen arteko desberdintasunaren oinarriak edo nondik datorren ikustea da.

Bertan, estereotipoak, gizonen indarkeriazko jokaerak eta gazteriarentzako arriskutsuak izan daitezken beste hainbat jarrera ezagutzera emango dira eta zeintzuk diren estrategia egokienak egoera horiek ekiditeko aipatuko dira. Halaber, gazteen papera ko-erantzukizunean landuko da. Hau da, etxeko lanak egitean eta beste pertsonak zaintzean zein den gazteen jarrera. Baita, zein den amodio erromantikoaren eragina bikote harremanetan aztertuko da ere.

Ikastaro honetako irakasleak Gizonduz Ekimenako Josetxu Riviere Aranda eta Ritxar Bacete GonzĂĄlez izango dira eta batik beat ikastaroa gazteriaren gainean lan egiten duten langileentzat, irakasle, guraso eta Bigarren Hezkuntzako orientatzaileei zuzenduta dago. Ikastaroak doakoak dira baina beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea ikastaro bakoitzean soilik 25 pertsonarantzako lekua baitago. Izena interneten bidez agiri bat betetzen eman daiteke. Informazio gehiago nahi izatekotan web gunea www.gazteaukera.net).


Gazteria

2010eko maiatza

• 21

EUSKO GAZTEEN INFORMAZIO ETA DOKUMENTZIO ZENTRO KOORDINATZAILEA

Donostia-San Sebastian, 1 - 201010 Vitoria-Gasteiz Tels.: 945 019 539 / 945 019 477 gazteria@ej-gv.es

LAUDIOKO LAMUZA GAZTE INFORMAZIO GUNEA. Lamuza, 13. 01400 LAUDIO. Tel.: 94 4034921. EUSKO GAZTEEN INFORMAZIO ETA DOKUMENTAZIO ZENTRO KOORDINATZAILEA. Donostia kalea, 1. 01010 GASTEIZ. Tel.: 945 019539 / 019477. GASTEIZKO UDALA. GAZTE INFORMAZIOKO UDAL BULEGOA. Espainia plaza - behea. 01001 GASTEIZ. Tel.: 945 161330. ARABAKO GAZTE INFORMAZIO ETA DOKUMENTAZIOKO LURRALDE ZENTROA. Probintzia plaza, 13 - behea. 01001 GASTEIZ. Tel.: 945 181700. EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA ARABAKO KANPUSEKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Apraiztarrak 1Unibertsitate-Pabiloia. 01006 GASTEIZ. Tel.: 945 014336. ARACA GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Arakako Base Militarra, z/g. 01100 GASTEIZ. Tel.: 945 263200 - ext.: 3436 / 3409.

ABANTO-ZIERBENAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Meatzari etorbidea, 5. 48500 ABANTO-ZIERBENA. Tel.: 94 6363644. IKUSI MAKUSI BALIABIDE ZENTROA. Areitzo, 2. 48810 ALONSOTEGI. Tel.: 94 4980807. ZELAIETA GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Zelaieta parkea, z/g. 48340 AMOREBIETA-ETXANO. Tel.: 94 6300649/ 6300650. GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Gaztegunea. Ugertza bidea, 1. 48480 ARRIGORRIAGA. Tel.: 94 6001876. ARTZENTALESEKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Lehendakari Agirre, 23. 48870 ARTZENTALES. Tel.: 618 645690. ATXONDOKO GAZTE INFORMAZIO GUNEA. Fueros enparantza, z/g. 48292 ATXONDO. GAZTEZER BALMASEDAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Pio Bermejillo kalea, 40. 48800 BALMASEDA. Tel.: 94 6800240. BARAKALDOKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO ZENTROA. San Juan kalea, 17. 48901 BARAKALDO. Tel.: 94 4380276. GURUTZETAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Gurutzetako Kultur Etxea.

Balejo, 4. 48903 BARAKALDO. Tel.: 94 4789487. SAN BIZENTEKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Clara Campoamor Kultur Etxea. Gernikako Arbola, 41. 48902 BARAKALDO. Tel.: 94 4180460. ZUHATZUKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Zuhatzu kultur etxea. Unamuno, 7. 48902 BARAKALDO. Tel.: 94 4789512 / 94 4789513. ANTONIO TRUEBA BHIKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Aldapa, 5. 48901 BARAKALDO. Tel.: 94 4380276. BEURKO BHIKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Arauti, 7. 48902 BARAKALDO. Tel.: 94 4380276. GURUTZETA BHIKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Siebe, 84. 48903 BARAKALDO. Tel.: 94 43789487. MEATZETAKO BHIKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. La Bondad, 30. 48902 BARAKALDO. Tel.: 94 4376104. NICOLAS LARBURU GBHLHIKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Aldapa, 3 - B. 48901 BARAKALDO. Tel.: 94 4380276. ZIRT ZART GAZTEEN INFORMAZIOKO UDAL-BULEGOA. Agirre Lehendakaria kalea, 61 - behea. 48970 BASAURI. Tel.: 94 4666430. BERMEOKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO-BULEGOA. Gizarte Kultura Etxea Irakaskintza, 14-16 (1. solairua). 48370 BERMEO. Tel.: 94 6179158. EDE GAZTE-INFORMAZIOKO BULEGOA. Simon Bolivar kalea, 8 - B, beheko solairua. 48010 BILBAO. Tel.: 94 4029090. BIZ - BILBAO INFORMAZIO ZERBITZUA. Zabalguneko Eraikina / Merkatua. Zabalguneko Plaza, 11. 48009 BILBAO. Tel.: 94 4204488. BIZKAIKO FORU ALDUNDIA KULTURA SAILA GAZTERI ZUZENDARITZA NAGUSIA GAZTERI ZERBITZUA BIZKAIKO GAZTERIAREN INFORMAZIORAKO LURRALDE-ZENTRUA. Rekalde Zumarkalea, 30 - 1. 48009 BILBAO. Tel.: 94 6083926 / 94 6083920 / 94 6083934. DURANGOKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO-BULEGOA. Pinondo plaza, z/g. 48200 DURANGO. Tel.: 94 6030030. ELORRIOKO GAZTE INFORMAZIO GUNEA. Elizburu, 18 (Kultur Etxea). 48230 ELORRIO. Tel.: 94 6032032. GAZTE INFORMAZIO BULEGOA. Irailaren 23 enparantza. 48950 ERANDIO. Tel.: 94 6025891. GAZTEENTZAKO INFORMAZIO-BULEGOA. Lobiano kultur gunea. Goienkale, 10. 48260 ERMUA. Tel.: 943 708700. MUGARRI GAZTEENTZAKO INFORMAZIOGUNEA. Mugarri Gazte Etxea. Elizarako Sarbidearen Kalea, 2. 48450 ETXEBARRI. Tel.: 94 4261861. INDARRA TOPAGUNEA. Urreta kalea, 16. 48960 GALDAKAO. Tel.: 94 4560030. GALDAMESEKO GAZTEENTZAKO INFOR-

MAZIO GUNEA. San Pedro, 6. 48191 GALDAMES. Tel.: 618 645690. GARAIKO GAZTE INFORMAZIO GUNEA. Done Mikel, z/g. 48200 GARAI. Tel.: 615 740735. GAZTEENTZAKO INFORMAZIO-BULEGOA. Foru Plaza, 3. 48300 GERNIKA-LUMO. Tel.: 94 6270215. GETXOKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea, 98. 48991 GETXO. Tel.: 94 4910114. GORDEXOLAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Plaza Molinar, 11. 48192 GORDEXOLA. Tel.: 638 050762. GORLIZKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Krutzeta, 5. 48630 GORLIZ. Tel.: 94 6774000. GUEÑESEKO GAZTEEN INFORMAZIO GUNEA. Enkarterri, 2. 48840 GUEÑES. Tel.: 94 6690877. ARRATIAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Igorreko Kultur Etxea. Elexalde, 8. 48140 IGORRE. Tel.: 639 018133. KARRANTZAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Soscaño, 50. 48891 KARRANTZA HARANA / VALLE DE CARRANZA. Tel.: 638 050762. LANESTOSAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Manuela Sainz de Rozas, 1. 48895 LANESTOSA. Tel.: 618 645690. EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN BIZKAIKO CAMPUSEKO GAZTE INFORMAZIO BULEGOA. Sarriena auzoa, z/g (Bibliotekaren azpiko aldeko plataforma). 48940 LEIOA. Tel.: 94 6015100 / 6015821. ATERPE LEIOA GAZTEENTZAKO INFORMAZIO ZENTROA. José Ramón Aketxe kalea, 11 - 1. 48940 LEIOA. Tel.: 94 6072572. GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Resurrección María de Azkue kalea, 5. 48280 LEKEITIO. Tel.: 94 6243591. MALLABIKO GAZTE INFORMAZIO GUNEA. Intxaurti, s/n (Kultur Etxea). 48269 MALLABIA.. MAÑARIKO GAZTE INFORMAZIO GUNEA. Herriko plaza, z/g. 48212 MAÑARIA. Tel.: 94 6818998. GAZTEENTZAKO INFORMAZIO-BULEGOA. Arana Goiri'tar Sabin, 13. 48100 MUNGIA. Tel.: 94 6553353. MUSKIZKO GAZTEGUNE. Muskizko Gaztegunea. Meatzari Plaza, 2. 48550 MUSKIZ. Tel.: 94 6708037. ONDARROAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Artibai, 8. 48700 ONDARROA. Tel.: 94 6833389. GAZTEENTZAKO INFORMAZIO-ZENTROA. Santa Clara Kultura Zentroa. Martín Fernández Villarán kalea, z/g. 48920 PORTUGALETE. Tel.: 94 4729313. PORTUGALETEKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA GAZTE GELA. Zubeldia Maisua, z/g. 48920 PORTUGALETE. Tel.: 94 4616638. SANTURTZIKO GAZTE INFORMAZIO BULE-

GOA. Bizkaiko Jaurerria plaza, z/g (Reina de los Apostoles Elizaren ondoan). 48980 SANTURTZI. Tel.: 94 4836110. SESTAOKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO ZENTROA. La Iberia kalea, z/g. 48910 SESTAO. Tel.: 94 4956127 / 94 4950601. TXORIERRIKO GAZTE INFORMAZIO BULEGOA. Txorierri etorbidea, 46. Berreteaga Poligonoa, 13 A. 48150 SONDIIKA. Tel.: 94 4536798. SOPELANAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Sabino Arana, 1. 48600 SOPELANA. Tel.: 94 4065519. TURTZIOZKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Lehendakari Agirre, 61. 48880 TURTZIOZ. Tel.: 618 645690. "GAZTE INFO" GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Jane jauregia. Udiarraga, 38. 48940 UGAO-MIRABALLES. Tel.: 94 6480704. URDUÑAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO-GUNEA. Kultur Etxea. Andra Mari kalea, z/g. 48460 URDUÑA. Tel.: 945 384884. ZALLAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA/ GAZTE ZENTROA. Madres Irlandesas, 4. 48860 ZALLA. Tel.: 94 6391396.

ANDOAINGO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Ambrosia Olabide Zentroa. Pio Baroja kalea, 1. 20140 ANDOAIN. Tel.: 943 593911. ARRASATEKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Garibai Etxea. Biteri etorbidea, 3. 20500 ARRASATE. Tel.: 943 252065. ASTIGARRAGAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Kultur Etxea. Kale Nagusia, 48. 20115 ASTIGARRAGA. Tel.: 943 331067. AZKOITIKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Bizenta Mogel kalea, 6 - behea. 20720 AZKOITIA. Tel.: 943 026027. AZPEITIKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Urola kalea, 6 - behea. 20730 AZPEITIA. Tel.: 943 157161. BERGARAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Kultur Etxea. Errotalde jauregia. 20570 BERGARA. Tel.: 943 779157. GIPUZKOAKO GAZTE INFORMAZIO ETA DOKUMENTAZIOKO LURRALDE ZENTROA. Gaztegunea. Anoeta kalea, 28. 20014 DONOSTIA. Tel.: 900 110111 / 943 472617. GIPUZKOAKO CAMPUSEKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Ignacio M. Barriola eraikina. Elhuyar enparantza, z/g. 20018 DONOSTIA. Tel.: 943 018135 / 943 018138.

KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE CULTURA

Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritza

Dirección de Juventud y Acción Comunitaria

KONTADORES GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Pasaia San Pedro hiribidea, 13 - behea. 20017 DONOSTIA. Tel.: 943 390122. KOLDO MITXELENA KULTURUNEA. INFOTEKA. GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta kalea, 9. 20006 DONOSTIA. Tel.: 900 110 111. DONOSTIAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Goikoa jauregia. Mari kalea, 1. 20003 DONOSTIA. Tel.: 943 481435. MARTUTENEKO GAZTELEKUKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Martutene pasealekua, 48. 20014 DONOSTIA. Tel.: 943 466492. EIBARKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Portalea Kultur Etxea. Bista Eder kalea, 10. 20600 EIBAR. Tel.: 943 708435. ELGOIBARKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Nafarroa plaza, 3 - 2º. 20870 ELGOIBAR. Tel.: 943 741461. ERRENTERIAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Oarso Gizarte Etxea (topoaren parean). Pablo Iglesias kalea, 11. 20100 ERRENTERIA. Tel.: 943 449640. HERNANIKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Hernaniko Udal Kiroldegia. Elkano kalea, z/g. 20120 HERNANI. Tel.: 943 552185. HONDARRIBIKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. San Pedro kalea, 15. 20280 HONDARRIBIA. Tel.: 943 644752. IRUNGO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Foruen Karrika, 2 - behea. 20302 IRUN. Tel.: 943 505444. LASARTE-ORIAKO GAZTEEN INFORMAZIORAKO UDAL BULEGOA. Manuel Lekuona Kultura Etxea. Geltoki kalea, 18. 20160 LASARTE-ORIA. Tel.: 943 376181. LEGAZPIKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Latxartegi kalea, 3. Kultur Etxea. 20230 LEGAZPI. Tel.: 943 737203. OIARTZUNGO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Kontzejuarreka 6. 20180 OIARTZUN. Tel.: 943 491105. OÑATIKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. Foruen Enparantza, 4 - behea. 20560 OÑATI. Tel.: 943 718257. ORDIZIAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Barrena Jauregia. Kultur Etxea, 2 - 3. 20240 ORDIZIA. Tel.: 943 805634. TOLOSAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Antonio Maria Labaien Kultur Etxea. Trianguloa, 1. 20400 TOLOSA. Tel.: 943 670383 / 943 670388. URNIETAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO GUNEA. San Juan kalea, 38 - behea. 20130 URNIETA. Tel.: 943 333973. VILLABONAKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Kale Nagusia, 72. 20150 VILLABONA. Tel.: 943 694458. ZARAUZKO GAZTEENTZAKO INFORMAZIO BULEGOA. Zinema Pilotalekua. Zigordia kalea, 34. 20800 ZARAUTZ. Tel.: 943 005122


22 • 2010eko maiatza

Olatuen oiartzuna onostiako Europar Kultural Hiriburutza 2016en hautagaitza babesteko ospatutako jaialdiak ikaragarrizko parte hartzea izan du Donostiako hiritar, elkarte eta erakundeen eskutik. Giza eta kultural energiaren lema, bat etorri da apirilaren 23tik 25ra egindako ekintzekin. Guztira, 69 bat jarduera izan ziren. Hala nola, dantza, musika edota kirola. Hiri osan zehar karpa desberdinak zeuden eta atseden barik, Donostiako zoko guztietan ekintzak ikusgarri izan ziren asteburu horretan. Ekintzetatik, nabarmen dira “dantzarako geratzen gara� (quedamos para bailar), larunbat gaueko kontzertuak eta ekitaldiaren amaiera. Lehenengoaren kasuan Boulevarren makina bat pertsona dantza egin zuten eta ekitaldi bukaeran, milaka pertsonek abestu zuten batera, musikako profesional desberdinak buru zituztela. Oiartzun handia eduki du jaialdiak eta argi dago hiriaren hautagaitza babesten duela, orain itxaron beharko da emaitzen ordura arte.

D

Gazteria


Publizitatea

2010eko maiatza

• 23


24 • 2010eko maiatza

Gazteria

Gerta dakizuke Auto istripuak dira gazteen artean heriotz eta lesio gehien sortzen dutenetakoak. Eusko Jaurlaritzak honen inguruan kontzientzia hartzeko kanpaina jarri du abian ‘ G e r ta d a k i z u ke ’ d a t ra f i ko i s t r i p u a k e k i d i t e ko 1 9 9 8 n martxan ezarri zen kanpaina eta oraindik gaur egun indarrean dagoena. Eusko Jaurlaritzako Tra f i ko Zu ze n d a r i t za k eta AESLEME elkarteak (bizkarrezur erdilarien lesiorako ikasteko elkartea) urte horretan hitzarmen bat sinatu zuten oraingoan berritu dutena. Gainera, AXA a s e g u rat za i l e a k e re p a r t e hartzen du. Askotan eta batez ere gazteak, ez zaiela ezer ez gertatuko pentsatzen dute eta asko arriskatzen dira zenbait kontuetan. Hala nola drogak probatzen edota motorra eta automobila abiadura handiz eta babes barik ibiltzen. Azken honek istripuak edukitzeko aukerak handitzen ditu eta istripuek hainbat ondorio aurkez ditzakete: heriotzak eta lesio larriak. Heriotzak ekidin behar dira bai, b a i n a b a i ta e re p e r ts o n a k istripu batengatik gurpil-aulki batean geratzea edo ezindu geratzea. Eta hortik dator 'Gerta dakizuke' lema, pertsona orok istripu bat izan dezakegulako. Itunaren baitan, konpromezu garrantzitsuena eskola eta zentruetan hitzaldiak ematea da 12 eta 18 urte bitarteko gazteak istripuen arriskuez kontzientzi-

at ze ko . E k i m e n a k o s a s u n m u n d u ko p rof e s i o n a l a k eta istripu baten eraginez bizkarrezur erdilarrien lesiodunak zentruetara bisitak egitea jasotzen du. Hauek ordu bat edo bi orduko hitzaldiak ematen dituzte eta bideo hunkigarriak proiektatzen dituzte. Programak gerrikoa ezarriz, abiadura motelduz, mugikorra ez erabiltzen eta abarrekoekin istripuak ekidin daitezkelaren gomendioak barneratzen ditu. Era berean, zer egin behar den istripu baten ondoren barne.,...ratzen du. Hau da, garrantzia ematen zaio zaurituak bere lekutik ez direla mugitu behar larrialdi zerbitzuak iritsi arte, zauritua mugituz gero g e h i a g o ka l t e d a i t e ke l a ko . Bestalde, ekimenak jasotzen duen moduan, zeintzuk diren istripuen ondorioak ezagutzera ematen dira: bizkarrezurreko a ra zo a k , b u r u ko a ra zo a k , p s i ko l o g i ko a k eta s o z i a l a k . Ikasleen artean, kontu hauen guztien gainean eztabaidatzea ere bilatzen da ekimenarekin. H o r ta z , ' G e r ta d a k i z u ke ' mezuak bi adiera ditu. Batetik, istripuak sahiestea eta bestetik, zeintzuk izan daitezkeen istripu baten ondorioak ezagutzera ematea. Zorionez, kanpaina


Gazteria gazte askorengana heltzen da. Bide batez, 1998z geroztik, 200.000 nerabeengana heldu da. 2009an kanpaina 15.000 gazteengana heldu da eta Euskadiko Bigarren Hezkuntzako 150 zentruetan hiltzaldiak eman dira. Aurten ere, makina bat ikasleek jaso dituzte hitzaldiak, oraingoz, 3.200 gutxi gorabehera. Bestalde, Donostian road Shows e k i m e n a ' G e r ta d a k i z u ke ' e k i menaren barnean dago. Road Show istripu baten antzezlana da non istripuaren benetako pertsonak parte hartzen duten: polizia, suhiltzaileak, zaurituak, anbulantziako pertsonak, medikuak…

Istripu gutxiago Kanpainak zerbaitetarako baliogarriak badirela adierazten dute datuek. Izan ere, 2009an, Euskadin 12 eta 18 u r t e b i ta r t e ko g a z t e e n a r t e a n , i s t r i p u e n g at i k h i l d a ko ze n b a k i a %68an jaitsi da eta zaurituen zenbakia %16ean. Era berean, Herrizaingo Sailaren

Trafiko Zuzendaritzak aurkeztutako datuen arabera, 1993tik aurrera 15 eta 29 urte bitarteko gazteen artean trafiko istripuak %75,3an jaitsi dira. Hala eta guztiz ere, 1999an, gazteen artean istripuen zenbakia goruntz egin zuela baina berriro kopurua jaisten joan zela aipatu du. Horrela, 2008an 15 eta 29 urte bitarteko 22 gazte hil ziren trafiko istripuetan. 1993az geroztik egoera horretan hildako gazteen kopuruak beherakada izan du, %75,3ekoa, zehazki, garai horretan 83 izan ziren. Sexu aldagaia aintzat hartuta, 2008an, ia hildako guztiak gizonak izan dira, 19 gizon eta 3 emakume. Horietatik, 15 gidatzen ari ziren, 6 ibilgailuan zeuden eta 1 oinezkoa zen. Datuak adin-taldeka aztertuz gero, hildako gazte kopururik handiena 20 eta 24 urteko adin-tartean kokatzen da, 9 hildako izan baititu nahiz eta kopuruen arteko aldea ez d e n o s o h a n d i a 1 5 eta 1 9 u r t e bitartekoen artean 6 hildako egon d i re l a ko eta 2 5 eta 2 9 u r t e

2010eko maiatza

Hainbat dira trafiko istripuak pairatu dituzten gazteak. Heriotza ezezik, askok bizitza osorako arrastoak uzten dituzten lesioak ere sufritzen dituzte

bitartekoen artean 7. 2 0 0 8 ko d at u e k a d i e ra z t e n dutenez, 15 eta 29 urte bitarteko 5 . 0 5 1 g i d a r i k t ra f i ko i s t r i p u re n batean inplikatuta egon dira. Gazte talde horretan, hamar gaztetik zazpi gizonak dira. Adinari erreparatuta, istripuen %49,6a 25 eta 29 urte b i ta r t e ko e n a r t e a n e m a n d i ra ; %39,2a 20 eta 24 urte bitartekoen artean; eta %11,2a 15 eta 19 urte

Jokoek ere menpekotasuna sor dezakete Joko eta Ikuskizunen Zuzendariak, Susana Fernándezek, ’Erantzukizunezko Jokoan Apostu egin. Patua alda daiteke’ kanpaina Bilbaon aurkezterakoan, irmo adierazi du interneten ez dagoela zortze- jokoen kontrolik eta adingabeek sarean dauden jokoetara erraz jo dezaketela Joko eta Ikuskizunen zuzendariak, Sonia Fernandezek Erantzukizunezko jokoan apostu egin. Patua alda daiteke kanpaina Bilbon aurkezterakoan, irmo adierazi du interneten ez dagoela zorte-jokoen kontrolik eta adingabeek sarean dauden jokoetara erraz jo dezaketela. Kanpainaren aurkezpena Rodolfo Ares, Barne Kontesilariarekin batera izan da eta honen xedea ludopatia edo jokoekiko menpekotasuna sahiestea da. Izan ere, Euskadiko ikerketa soziologiko baten arabera, biztanleen %2,5ek ludopatia dute eta portzentai horretatik 18 eta 30 urte bitartekoen gazteen artean %40ak jokoekiko menpekotasuna du.

Ludopatia jokoetan eta apostu egiten denbora ugari igarotzen denean, bizitzako beste betebehar eta aisialdi uneak alde batera utzita, deitzen zaio. Aresek azaldu bezala, jokatzea ondo dago eta gizakiok jokatzeko uneak behar ditugu, alabaina, betiere kontrolatu behar da jokoan ematen den denbora. Kanpaina, lliburuxkak biztanleriaren artean banatzean datza eta hauetan agertzen den aholkuetariko bat ezin dela arazoetatik aldegiteko edota aberats egiteko helburuarekin jokatu da. Bestalde, telefono zenbaki bat ezarri da jokoekiko menpekotasunaren gaineko zalantzak dituztenentzat: 900 840 433

• 25

bitartekoen artean. Istripua izan dutenen erdiak baino gehiagok 25 eta 29 urte bitarteko adina bazuten ere, garrantzizkoa da aintzat hartzea adin-tarte horretako g i d a r i ko p u r u a 1 5 eta 1 9 u r t e bitartekoa halako sei dela eta 20 eta 24 urte bitartekoenaren ia halako bi. Adin-talde bakoitzean istripua izan dutenen tasetan arreta jarrita, 15 eta 19 urte bitarteko 1.000 gaztetik 30ek istripua izan dute gidari gisa; 20 eta 24 urte bitartekoen artean, aldiz, tasa 28koa da 1.000 gazteko; eta 23koa 25 eta 29 urte bitartekoen artean. Beraz, istripuen eragina handiagoa da gazteenen artean. Trafiko istripuetan inplikatutako gidari gazteen kopuruaren bilakaerari dagokionez, aipagarri da 1993ean 9.125 gidari inplikaturik egon zirela eta 2008an 5.051. Alabaina, 1999an istripua izan duten gazteen kopuruak gora egin zuen nabarmen 10.610 inplikatuekin. Handik aurrera, beherakada etengabekoa izan da gaur egun arte. 2002an 7.887 izan ziren

Emakumeen ekarpenak tribial jokoan Zergatik da Clara Campoamor ezaguna? Eta Frida Kahlo? Hemendik aurrera emakume hauek eta nazioarteko eta Euskal Herriko beste askok eratu berri den Tribial Feministan agertuko dira emakumeak historian zehar bere ekarpenak ere izan dituztelako. Betiko tribialak, munduko pertsonai askoren ekarpenen gaineko galderak jasotzen ditu baina hamaika bat dira agertzen ez diren emakumeak. Hori dela eta, berdintasun sailak, Uribe Kosta Mankomunitateak eta Basauri, Ermua, Zierbena eta Arrasateko udalak, XX. eta XXI. mendeko emakumeen ekarpenak tribial batean aurkeztea pentsatu dute. Ohiko tribialen bezala, atal desberdinetan banaturik egongo da eta besteak beste, historia, arte, literatura, kirola, zientzia eta geografiaren inguruko 1.200 galdera jasotzen dira. Jokoaren xede nagusiena ikuspegi gizondua apurtzea eta emakumeak ikusezin izaten ez jarraitzea da. Tribiala hezkuntza zentruetan, gazte elkarteetan eta gazteekin lan egiten duten puntuetan banatuko da.

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA

DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES

Gizarte Ongizateko Zuzendaritza

Dirección de Bienestar Social


26 • 2010eko maiatza

Gazteria

Gautxoriak ostiralean gaueko hamaiketatik eta larunbat goizeko ordubiak bitartean (ordutegi batzuk alda daitezke goizeko zerbitzuekin koordinatzeko) eta larunbatetan gaueko hamaiketatik eta igande goizeko zazpiak bitartean dabiltza (ordutegi batzuk alda daitezke goizeko zerbitzuekin koordinatzeko). G-1: ARABELLA- MOYUA. G-2: OTXARKOAGA- PLAZA BIRIBILA. G-3: LARRASKITU- PLAZA BIRIBILA. G-4: LA PEÑA- PLAZA BIRIBILA. G-5: SAN ADRIÁN/MIRIBILLA- PLAZA BIRIBILA. G-6: ALTAMIRA/ZORROTZAPLAZA BIRIBILA. G-7: MINA DEL MORROPLAZA BIRIBILA. G-8: ARANGOITI- PLAZA BIRIBILA. Ordainketak soilik Creditrans txartelaren bidez egin ahal izango dira, diruaren erabilera ekiditzeko.

Bilboko banda bi Turinen Wild Thing eta Último día talde bilbotarrek Turineko Student Performing jaialdian jo dute maiatzaren 8an Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak Turineko Udalarekin sinatutako hitzarmen bati esker. Talde biak Bilbokoak dira, eta 17 eta 18 urte bitarteko gazteek osatuta daude. Wild Things taldeak Sonor saria irabazi zuen iaz Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak antolatzen duen Banda Berrien lehiaketaren barruan. Último Día taldea, berriz, Music Aula banda lehiaketan finalista izan zen. Turin Gazteriaren Europako Hiriburua da aurten, eta horregatik, gazteei begirako zenbait jarduera antolatu dira urtean zehar, besteak beste, Student Performing Festival. Maiatzaren 7tik 10era bitartean egin den aipatu jaialdian musika, antzerkia, dantza, pintura, argazkia edota bideoa bezalako adierazpenek lekua izan dute. Talde bilbotarrek europar gazteentzako jardunaldian hartu dute parte,beste hainbat taldeekin batera. Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak hitzarmenak eta banda berrien emanaldi trukeak sinatu ditu; horien arabera, Pagella Non Solo Rock 2010 jaialdiko talde irabazleak Bilbo Hiria lehiaketan parte hartuko du.

Komikiaren inguruko jardunaldiak Alhóndigan Maiatzaren 25etik aurrera, AlhóndigaBilbao komikiaren inguruan antolatutako jarduera-ziklo baten gunea izango da. Jarduerak adin eta gustu guztietako jendeari daude zuzenduta. Egitarau honek egun berean abiaraziko den erakusketa garrantzitsua hartuko du bere baitan. Erakusketak munduko komikiaren historiako egile onenen 100 orri ekarriko ditu Bilbora. III. AlhóndigaKomik Jardunaldietan gertatzen den guztia sakon bizi nahi dutenek lehenengo hitzordurako izena eman dezakete. Lekua erreserbatu ahal izateko, 944014014 telefono-zenbakira deitu behar da. Jardunaldiak orain dela hiru urtetik egiten dira eta izaera praktikoa dute; izan ere, hitzaldiak eta autoedizioko tailerrak uztartzen ditu, ikasleek beren sormena gara dezaten. Aurtengo tailerrak 120 euroko prezioa du, eta 32 orduko iraupena. Ikastaroan, hiru produkzio-gune handiak aztertuko dira, bertako genero enblematikoen bitartez: Europa (abenturak), Asia (manga) eta AEB (superheroiak). Bertaratutakoek aukera izango dute genero bakoitzaren desberdintasunak ezagutzeko, hala gaiei dagokienez nola estilo grafikoei dagokienez. Tailerra osatzeko, komikiaren merkatuko egileeskubideei buruzko saio bat izango da, eta, bertan, herrialde desberdinetako legeria bereziak birpasatuko dira.

Wi-Fi guneak Bilbon Bilboko Udalak, Informazio eta Komunikazio Teknologietan murgildurik dagoela erakusteko, 39 auzoetan zehar sarera dohainik sartzeko guneak edo Wi-Fi guneak ezarri ditu. Seinaleak 200 bat metroko irismena du eta ez du zenbait web orrietara sartzea baimentzen, hala nola, pornografikoak, bortxakerizkoak, eta ez du baimentzen ezta ere filmeak deskargatzea.

Wi-fi guneak Deusto: Plaza Levante, Plaza Ibarrekolanda, Cruce C/ Ganeta-Jata, Parque de la bombeadora, Parque Botica Vieja. Uribarri: Plaza Iturriondo, Zabalbide 75, Plaza Tomás Zubiria Ybarra, Plaza Funicular, Plaza Moraza, P. Celso Negueruela. Otxarkoaga-Txurdinaga: Plaza Kepa Enbeita, Parque Europa. Begoña: Virgen de Begoña, Plaza del Carmen, Plaza Basarrate. Ibaiondo: Plaza Nueva, Plaza La Cantera, P. Bilbao la Vieja, Jardín la Floresta, Jardines de Gernika, Plaza Doctor Fleming, Parque Ibaieder, Plaza Zumarraga Polideportivo, P. Santo Tomas Meabe. Abando: Jardines de Albia, Plaza Indautxu. Rekalde: Iralabarri, Plaza Kirikiño, Parque Errekalde, P. Media Luna, Parking Residentes, Parque Amezola, Plaza acceso colegio S. Corazón. Basurto-Zorroza: Plaza Aita Donosti, Parque C. Astillero, Frontón, Parque Lezeaga, Plaza Ermita San Nikolas.


Gazteria

2010eko maiatza

• 27

Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXII. edizioak baditu irabazleak Maiatzaren 11an, Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXII. edizioko sari banaketa burutu zen Bilboko Udalan. Aipatu lehiaketa 1989 urtetik burutzen da lehen euskal gramatikaren egilearen omenez, eta bertan, hiriko ikastegietako lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek parte har dezakete. Aurtengo edizioan, guztira, 690 ipuin aurkeztu dira. Ipuin hauek guztiak, ikasleen eskola mailaren arabera, lau taldetan banatu dira: LH 3. eta 4. maila (A kategoria), LH 5. eta 6. maila (B Kategoria), DBH 1. eta 2. maila (C kategoria) eta DBH 3. eta 4. maila (D Kategoria). Lehen saria irabazi duten ikasleek 180 euroko balioa daukan opari bat jaso dute, bigarrenek 140 euroko balioko oparia, eta hirugarrenek 100 euroko baliokoa. Bestalde, aurtengo edizioan saritutako ipuinak (irabazleak eta akzesitak) biltzen dituen liburua aurkeztuko da sari-banaketa ekitaldi horretan. Edizio bakoitzean parte hartu duten guztiei bidaltzen zaie edizio horretan saritutako ipuinen argitalpenaren ale bat. Talde bakoitzeko lan eta egile saridunak honakoak izan dira:

A kategoriako irabazleak • “Bobi potearen abenturak”, Estitxu Corral. Kirikiño Ikastola. • “Ezkur txiki trebea”, Unai Robles. Kirikiño Ikastola. • “Hiru musika-tresna”, Iratxe Pereda.

Kirikiño Ikastola.

B kategoriako irabazleak • “Irune eta bere ametsaren arazoa”, Maria Estebanez. Kirikiño Ikastola. • “Anaia salgai”, Begoña Ezquerra. Kirikiño Ikastola. • “Liburu magikoa”, Irantzu Aurre. Felix Serrano Ikastetxea.

C kategoriako irabazleak • “Ohe azpiko atetxoa”, Alejandro Zabala. Artxandape Ikastola. • “Argitarantz joanda”, Nerea Romero. Miguel de Unamuno Institutoa. • “Booling-a jasan zuen mutikoaren egunerokoa”, Edorta Martinez. Artxandape Ikastola.

D kategoriako irabazleak • “Sorgina!”, Elai Andraka. Ignacio Ellakuria Institutoa. • “Estralurtar baten egunerokoa”, Dario de Miguel. Berriotxoa Ikastetxea. • “Beti zure ondoan, laztana”, Ane Martin. Gabriel Aresti Institutoa.

Argitaratuko diren ipuinak Aurkeztutako ipuinen artean, hauek dira epaimahaiaren ustez argitaratzea merezi duten saririk gabeko ipuinak: A kategoria: • “Egun bat gurpil gainean”, Oihane Mestraitua. Kirikiño Ikastola. • “Margoen kutxa”, Ainhoa Villegas.

Kirikiño Ikastola. • “Pinguino esploratzailea”, Ainhoa Zubiaur. Kirikiño Ikastola. B kategoria: • “Egun bat museoan”, Zaloa Badiola. Kirikiño Ikastola. • “Haizea eta bere bolaluma”, Ane Santisteban. Berrio-Otxoa Ikastetxea. • “Komunaren sekretua”, Nekane Sagredo, Berrio-Otxoa Ikastetxea. C kategoria: • “Bat, bi edo hiru mundu”, Carlota GarciaEscudero. Miguel de Unamuno Institutoa.

Ikasketak euskaraz burutzeko kanpaina Bilboko Udaleko Euskara Sailak Batxilergo eta Lanbide heziketako ikasketetan euskaraz matrikulatzea sustatzen duen kanpaina martxan jarri du. Horretarako, 2.800 informazio liburuxka inguru bidali dira aurten DBHko 4.mailan matrikulatutako gazte bilbotar guztien etxeetara. ‘Nahi dudalako’ lelopean, informazio kanpaina honek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitu duten gazteek Batzilergoan zein Lanbide

Heziketan euskaraz ikasten segi dezatela sustatu nahi du. Horrekin batera, ikasleei euskarazko ikasketak eskaintzen dituzten Bilboko eta Bizkaiko beste herrietako ikastetxeen zerrenda aurkeztu zaie. Aipatu kanpainaren beste zutabe bat www.nahidudalako.com webgunea da. Bertan, ikasleak, besteak beste, ikastetxearen datuak (helbidea, telefonoa, eta posta elektronikoa), zein nolako ikasketak buru daitezkeen edota bertara iristeko zein gar-

raiobide publiko erabil dezaketen aurki dezakete. Atarian aurkitzen den inkesta betetzen duten gazteek sari interesgarri baten zozketan sartuko dira. Alkarbide, Bizkaiko Lurralde Historikoko euskara zerbitzuetako teknikarien bilguneak koordinatzen duen ekimenak, Nerea Alias telebista aurkezle ezagunaren irudia erabili du ikasleak ikasketak euskaraz burutzen jarraitzen animatu nahi dituen kanpaina honen irudirako.

D kategoria: • “Maitasunaren bide bihurriak”, Edurne Alonso. Gabriel Aresti Institutoa. • “Butteko hilketak”, Laura Lozano. Berrio-Otxoa Ikastetxea. • “Tontoen istorioa”, Aitziber Ureta. Zurbaran Institutoa. Rafael Mikoleta Lehiaketaren XXII. edizioko epaimahaiko kideak: Ana de Castro, Lutxo Egia, Xabier Gereño, José María Larrea, Jesús Etxezarraga, Juan Ramón Madariaga, Luis Gutierrez, Pedro Alberdi, Txani Rodriguez eta Nagore Layuno.



etorkizuna.eu Âą 18 presta ezazu zure etorkizuna aldizkariaren eduki guztiak orain interneten



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.