Bolo-Bolo

Page 1


2

Bolo-Bolo

Hausnarrean

Gabonak ate joka doguz eta betiko moduan, era guztixetako mezuak jasoko dittugu. Mezu komertzialen zaparradia datorkigu; ardo ondu, kaba eta mokau goxuak eskaiñi arren, zikin usaiña hartzen deskue nunbaitt, eta munduko lurrin-flasko guztiak eskaiñiko deskuez barriro be. Eibarko kaliak be, ñir-ñir egingo deskue hilabete luzez eta herriko eskaparatietan ez da itxura oneko generorik faltako. Festarako osagai guztixak eskura daukaguz, ez da ezer falta! Kontsumo alkarte, Udal eta enparauen asmo oneko aholkuak be entzun biharko doguz: neurrixan edateko, tamainan jateko, ez erosteko bihar ez dogunik, aurretik erosteko eta ez itxoiteko azkeneko momentura arte… Krisia, What crisis? Langabeziak, pobreziak eta askoren behar gorrixak ez deigun festa izorratu, neri tokatzen ez jatan bittartian, allakuidaos! Ostrukana egittia aukerakua da, baiña alkarbizitza osasuntsua izan nahi badogu ez dogu uste aukera onena danik. Gure ingurura arreta pixkatekin begiratzen badogu, laster konturatuko gara Gabonetako argixen itzalak herritar askoren miseria ezkutatzen dabela. Lerro honen bittartez, gogora ekarri nahi dittugu INEMeko zerrendan izena emonda eta gogoz kontra, langabezian eta gaizki pasatzen diharduten 2125(iraillian) eibartarrak eta egoera larrixan dagozen ALFAko bihargiñak. Horiekin batera, ezin ahaztu Barakaldon bankuen pertsekuziñuari amaieria emoteko, balkoittik salto egin eban Amaia Egaña herrikidia. Holako egoeran dauazenendako eta egon geinkiaxenondako, krisi sasoi hau, hausnarrerako eta gogoetarako izatia nahi genuke. Nork bere buruari galderak egin eta erantzunak topatzen ahalegintzia, horixe da proposatzen detsuegun ariketa. Zeregin horretan laguntzeko, honek galderok etorri jakuz burura: Zergaittik hazi da hainbeste langabezia eta pobrezia? Zergaittik iritsi gara egoera honetara? Zer da kapitalismua? Zergaittik oin dala gitxi arte aukera geunkan kredituak eskatu eta nahi beste zorpetzeko? Zer produktu ekoitzi edo produzitzen dogu? Norentzat? Nola? Zertarako? Zenbat, zer eta nungua kontsumitzen dot? Zergatik ez dagoz kartzelan iruzur itzal honen sortzaile diran bankari, politikari, epaile eta goi mailako agintarixak? Zergatik atxilotu, zigortu,eta kriminalizatu dittue Hego Euskal Herrian grebara ateratako ekintzaille asko eta Estaduan maiatzaren 11ko protesten helburuekin bat egin dabezenak? Badago alternatibarik?... Galderok irakurri orduko, baten batek pentsauko dau erantzuna hurrengo parrafuan edo Bolo-bolo honen azken orrialdiari buelta emonda topauko dabela, baiña ez, iñork ez detsuz emongo zeuk topau biharreko erantzunak. Hori, tranpa egittiaz gain, eziñezkua da kasu honetan. Erantzunak topatzeko adoria izan eta bila hasiz gero, negu gorriko kale gorrixetako barrikaden ezkerreko aldian alkar ikusi eta euskal herritar zein pertsona guztixen duintasunaren aldeko burrrukan bat egingo dogu.


3

Bolo-Bolo

70-80%.

ALFA, banketxeen interesak langileen interesen gainetik Azkenaldian ALFA lantokiaren izena bolo-bolo dabil herrian. Egia esan ez da gutxiagorako, ia 100 urte baino gehiagoko historia duen lantokiaren etorkizuna, eta ondorioz 650 langileena, kolokan baitago.

hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu zuen Donostiako merkatal epaitegian eta epaileak jada izendatu ditu kasu hauetarako legeak aurrikusten dituen bi administradore konkurtsalak. Langileak saiatu dira epailearen Ia denok ezagutu dugu gure aurrean beraien familietan ALFA markako konfidantzako josteko makiña zaharrak. administradore konkurtsal bat izendatzen baina Gaur egun ALFAk josteko makinak baino gauza epaileak BBVAren Ekainak 28an lesbiana, gay gehiago eta transegiten jendeon eguna ospatzen dituaskapen eta bereeta borroka konfidantzako dugu. Agian beste “nazioarteko egun” batzuekin alboraturik, jende askoz gutxiagok ekoizpena alor anitzetara administradore konkurtsal ezagutuko du egun honen dibertsifikatu istorioa eta historia. 1969Ko eka inak 28an, New -eko du. Gaur bat izendatu duYork (bankuen Stonewall Inn gay eta trans egungo giroko taberna, poliziak ohiko bezala sarekada egin zuen, ALFAk beste interesak langileen interesen han zeudenak identifikatu dimentsio eta atxilotuz. Egun du; horretan, ordea,gainetik). bertakoak ez ziren bat hartu geldirik egon eta poliziaren aurka oldartu ziren. Durangaldean eta Debaldean hainbat lantoki ditu eta ALFAren etorkizuna, Hortik aurre ra, gaur egunean ezagutzen gay eta trans)oso hauetako bakoitzadugun bere LGT (lesbiana, momentu honetan mugimendua jaio zen, aktibitatera helburu argi batekin: sexu -askapena eta aniztasuna dedikatu arren ezbaikorra da. Argi dago aldarrikatzea, eskubideak oinarri, ezkutatu gabe. Jendarteari orain zabaldutako mezua lantokieta guztiek ALFA arteko zuzendaritzaren Cuando ere una empresa garbia zen: zuek zarete aldatu be TALDEA harrekoak,osatzen zuen homofobia eta intolerantzia diraizan EMPRESA kudeaketa oso txarra gaixotasuna, ez norberak egiten duen sexu -aukera. dute, beraien artean lotura dela. Aipatu beharra dago recibe dinero público, zuzena dutelarik. ere, ALFA TALDEAK debería Urte tener guztitambién hauetan (badira jada 43) hainbat eta hainbat eskubide eskuratu dira, bereziki sekulako dirulaguntzak jaso mendebaldeko herrietan. Despenalizazioa, eskubide juridiko eta leg alak, ezkontza ALFA empresa taldeak ia dituela administrazioedo un claro control adopzio eskubidea... Unean115 uneko, eta nahizzorra eta askotan larregi orokortzen den ( diru miloi eurotako du. publikoaren partetik público de las (hainbat eta hainbat herrialdetan heriotza sexu alegia). berekoekin Zor honen zati zigorra dakar oraindik publikoa, Enpresa adibidez), pausuak eman direla ezin ukatu. cuentas.oheratzeak, Los bancos garrantzitsuena bankuekin pribatuek diru publikoa duena da. 14 banketxe baino jasotzen baldin badute, y las grandes Baina bide legal et a instituzionaletan eman diren pausuek askeago gaituzte? gehiago ALFAren enpresaegin horiek kontrol Martxoak 8an edo Azaroak 25ean bezala, Ekainak 28an ere galdera hau egin behar empresas están hartzekodunak dira. Langileei publiko zorrotza jasan diogu nahi ta nahi ez gureere buruei. Berdintasun formala lortzeak jendartea aldatzea hiru hilabete eta erdiko beharko lukete. Hemen, ahora por encima de dakar ezinbestean? nominak zor zaizkie eta sistema neoliberal zaharkitu los intereses de los jadanik hainbat familia kinka honetan, banketxeen eta Kalean, hezk untzan, kuadriletan, transfobia larrianherriko daude.jaietan... homofobia, lesbofobia enpresaeta handien interesak trabajadores y eguneroko ogia dira. Ogi gogorra gainera hainbat eta hainbat pertsonentzat. lehenesten dira langileen trabajadoras. Eso iaesosoa da oraindik Ikusezintasuna etahonetan, askok eta askok lan ederra egin behar dugueta hauxe Momentu lana egon interesen gainetik existitzen garela adi erazteko. Erasoak eta gutxiesteak etenik gabekoak dira, badago (lantoki batzuetan da hain juxtu irauli behar precisamente a lo que diskriminazioa errealitate ukigarri bat da. Jipoiak gertatzen dira, irainak, eta ezer baino beste batzuetan baino duguna. Hau da, pertsonen debemos darle ikusezintasuna. un gehiago, Komunikabideek saltzen irudiek ez gaituzte dituen gehiago) eta langileak ez dituzten beharrak lehenetsiko ordezkatzen, ez eta gure erreal itate anitzak islatzen... daude geldi. Hala ere, sistema bat behar dugu. vuelco. enpresak fakturatzen dutena Merkatuek jendartearen Askotan lege eta eskubideak batetik etataldeak jendartea bestetikzerbitzura dabiltza. “Zertarako egon behar dute ez alde da aski ALFA eskubidea, biderik ez badago” esaten zuen kantuak. Zertarako (adibidez) ezkondu, duen zorrari erantzuteko. eta ez alderantziz. errespeturik ez badago? Gizartean ematen diren eraldaketak mot elak dira beti, eta Hori dela eta zuzendaritzak horregatik, sexu askapena egunez egun eta leku denetan konkistatu behar dugu: eskoletan, kalean, tabernetan, jaietan... Sexismoa eta homofobia baztertu nahi baditugu, lan asko dago egiteko, baina lehen pausua lan hori herri osoarena del a ulertzea da.


Bolo-Bolo

4

Hondakinen gaia patxadaz Hondakinen gaia liskar politikotik aldentzen hasi dela dirudien momentu honetan, gaiaren azterketa lasai eta sosegatua egiteko garaia dela uste dugu. Lehenik eta behin Foru Aldunditik ezarri diren hiru helburuak azalduko ditugu: -1. Zarautz, Azpeitia eta Beasaingo zabortegiak 2014ko abenduaren 31a baino lehen ixtea. Zabortegi hauek hainbat arazo sortu dituzte herri hauetan azken hamarkadetan; usainak, uraren kutsadura, kamioien gorabeherak, etab. Beraz, gipuzkoar guztiok ahaleginak egin behar ditugu zabortegi hauek ixteko. -2. Erraustegirik ez eraikitzea. Gure iritziz erraustegiak ez du hondakinen arazoa konpontzen. Erraustegiari ez zaio herritarrek birziklatzea interesatzen eta zaborra erretzean ke toxikoak eta errauts kutsakorrak sortzen dituzte. -3. 2016rako hondakinen %60a birziklatzea Gipuzkoa mailan eta 2020rako %70a. Helburuak jartzea oso garrantzitsua da gai honetan. Birziklatze tasak hobetzen joan behar dugu, berrikuntzan, legedian eta kontzientziazioan pausoak emanaz. Hiru helburu nagusi hauekin gipuzkoar gehienok bat egiten dugula esango genuke. Orain helburuak nola lortu behar ditugun aztertu behar da.

-En Eibar, solo reciclamos el 21% de nuestros residuos. -Nuestro objetivo no es el puerta a puerta, sino un sistema eficiente que consiga tasa de reciclaje del 70-80%. -Si todos los eibarreses utilizasemos el 5º contenedor, las tasa de reciclaje aumentarían considerablemente. -Actualmente sólo el 25% se ha apuntado al 5º contenedor o contenedor marrón.

Hondakinen kudeaketaren gakoa materia organikoa ongi bereiztean datza. Materia organikoak hondakinen %43a suposatzen du pisuan eta ongi bereizten badugu kalitatezko ongarria sortzeko erabili daiteke. Ongarri hori Gipuzkoako lorategi, baratze, etabarretan erabili genezake dirua aurreztuz edo Euskal Herriko beste herrialde

Natur baliabideen ustiapena

Kontsumoa

batzuetara sal genezake. Organikoa beste material batzuekin nahasten bada, material horiek ezin dira planta batean bereizi eta zabortegira zuzendu behar dira. Gaur egun Eibarren 9.200 tona organiko sortzen ditugu urtean, Mankomunitaetak emandako datuen arabera. Udal gobernuak horrela erabakita 5. edukiontzia edo kontenedore marroia ezartzea erabaki da baina oraingoz emaitzak nahiko xumeak izaten ari dira.

Biztanlegoaren %25ak soilik eman du izena eta hilabetean 14 tona inguru batzen ari dira. Izena eman dugunoi hondakinen zergetan hobari txiki bat sartu digute baina neurri honek ez du hiritarra mobilizatzea lortu. Etxeko kubo marroiaz gain, autokonposta eta auzokonpostaren bidez ere materia organikoa zabor ez

Zabor pilaketa

bihurtzea lor genezake. Orain arte autokonposta lursail bat zuen pertsonak soilik egiteko aukera planteatzen zen baina orain beste mankomunitate batzuek balkoian jartzeko autokonpostadorak bultzatzen hasi dira (Bermikonpostatzea). Neurri honen bidez balkoia daukagun edozein hiritarrek konpostatu dezake etxeko materia organikoa. Oraingoz neurri hau ez da Deba Barrenako mankomunitatean aintzat hartu.


5

Bolo-Bolo

Gure proposamena Beraz, jakinda, momentuz, atez atekoa dela emaitzarik onenak ematen dituen sistema baina oraingoz udal agintariek edukiontzien sistema lehenesten dutela hauek dira emaitzak hobetzeko gure proposamenak: 5. edukiontzia erabiltzen duenari hobaria handitu. Birziklatzen laguntzen duen hiritarrak bere poltsikoan igarri behar du bere jarrera ona. Kontenedore marroien kopurua handitu eta berdeena murriztu. Kontenedore marroiaren etsairik nagusiena berdea da. Kontenedore berdea erabiltzeko mugak jarri. Adibidez zuloa txikituz eta astean egun zehatz batzutan irekiz. Birkiltzatzearen arrazoiekin ingurumen heziketa landu. Birziklatzea (murriztea eta berreralbilpenarekin batera) munduko baliabide naturalak eta azken finean, gure etorkizuna bermatzeko ezinbesteko neurri etikoa da. Hondakinen inguruko eztabaida arlo politikotik atera eta jendarteak bere gain hartu behar duen ardura etiko bat moduan planteatzen bada, zabortegiak itxi, erraustegirik eraiki ez eta Europa mailan adibide izateko aukerak ditugu Gipuzkoarrok. Denon artean lortuko dugu.

Proponemos -Incentivos a las personas que utilicen el contenedor marrón. En las tasas del 2013 ya se ha introducido una pequeña rebaja pero creemos que se debería de incrementar el ahorro de las personas que hacen un bien a la sociedad. -Teniendo en cuenta que el mayor enemigo del contendor marrón es el verde (rechazo), aumentar el número de contendores marrones y disminuir los verdes. -Poner trabas a la utilización del verde, limitando el horario de apertura de los mismos y haciendo que introducir residuos en los mismos sea más difícil. -Realizar campañas de educación ambiental explicando las ventajas del reciclaje (junto a la reutilización y la reducción). Reciclar es una medida imprencindible para garantizar nuestro futuro como personas y los recursos naturales de la tierra.


6

Bolo-Bolo

Tenemos ideas y alternativas para los presupuestos de 2013 La financiación de nuevos proyectos es posible Las medidas fiscales impulsadas por la Diputación de Gipuzkoa para reforzar la situación de los municipios están dando resultados. La Norma Foral, que aprobaron Bildu y PSE en Gipuzkoa, va a permitir al ayuntamiento de Eibar recaudar 264.000 euros más este año. Aumento en la recaudación que desde Bildu aplaudimos porque su procedencia refuerza el criterio de una fiscalidad más progresiva de que ”quien más tiene más paga”. El recargo vendrá del recibo de la contribución sobre las viviendas vacías y la modificación del impuesto de actividades económicas. Además, el compromiso adoptado por la Diputación para aumentar en 0,5% la cantidad destinada al Fondo de Financiación Municipal de 2012 y otro 0,5% más en 2013 permitirá que los ayuntamientos guipuzcoanos dispongan de 19,2 millones de euros más en los presupuestos de 2013. En Eibar también podemos ahorrar: Aunque nuestra propuesta de reducir el número de liberados fue rechazada por el PSOE, queremos abaratar los gastos de asignaciones a partidos y dietas por asistencia a comisiones. Esta decisión nos afectaría a todos y sería un ahorro solidario y ejemplarizante que podría alcanzar casi los 150.000 euros. Además, los proyectos e informes que se realizan fuera del ayuntamiento y que podrían ser asumidos por los equipos técnicos municipales, unidos a los gastos protocolarios, de publicidad y locomoción de altos cargos supondrían un ahorro de más de 300.000 euros anuales.

Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako neurriak eta Udalean bertan aurreztu daiteken diruarekin proiektu berri asko finantziatu ditzakegu.

Etxebizitza hutsei zergak igotzea eta zinegotzien dietak murriztea, adibidez, diru iturri ona izan daitezke.


Bolo-Bolo

7

Herritarren eskuhartzea bultzatu, umeentzat parke estalia eta lokala ireki, gure mendiak zaindu, polikiroldegietan biomasa galdarak jarri, euskararen ordenantza bultzatu, bidegorria martxan jarri, etorkinen eta bertokoen arteko ezagutza indartu, banka etikoan parte hartu… Horra, besteak beste, gure aukerak.

. Parque cubierto y local para infancia. Junto con el proyecto de Txantxa Zelai, proponemos para 2013 una partida de 300.000 euros para la cubrición también de una parte del parque de Urkizu y la apertura de un local para niños pequeños en la zona de Errebal-Ambulatorio. . Conservación del medio natural. Una partida de 20.000 euros nos permitiría avanzar en los convenios de colaboración con los baserritarras para utilización pública de sus terrenos. Ante la posibilidad de incendios y riadas que puedan ocurrir, entendemos que se deben tomar medidas cuanto antes y prevenir antes de lamentar. . La subida de un 10% en el abono anual del Patronato de Deportes, viene, al parecer, derivada del encarecimiento del consumo de energía. Proponemos que la subida vaya destinada a la instalación de calderas de biomasa, las cuales tienden a ahorrar en las facturas hasta un 40% del coste. . Ordenanza para el fomento del euskera que destine el 2% del presupuesto en el horizonte del 2015, con una partida que aumente en 100.000 euros el presupuesto en éste área en el 2013. Ordenanza que regule su utilización y que Bildu está elaborando con participación social. . Bidegorri dentro de la ciudad. Bildu está empeñado en conseguir una adelanto en la programación del tramo del bidegorri entre Azitain y Maltzaga. Pero no sólo Diputación, también el municipio debe mojarse. Un estudio de Debegesa ya plantea un trazado, y los tramos entre las calles San Juan y Errebal (tramos denominados 08 y 09) podrían recogerse con una partida de unos 400.000 euros en el presupuesto de 2013. . Pluralidad e interculturalidad. Según los últimos datos de los Servicios Sociales municipales sigue en aumento la población inmigrante. En lugar del actual recorte de partidas presupuestaria en éste área, desde Bildu planteamos dotar con al menos 30.000 euros en 2013 el nuevo Plan Local de inmigración para fomentar la interculturalidad y el respeto y conocimiento mutuo. . Plan de prevención de riesgo de exclusión social para personas mayores de 80 años que vivan solas, con una primera partida de 40.000 euros en 2013. Así como otros 30.000 euros para un programa de prevención en intervención familiar con ayuda profesional tanto en el ámbito familiar como en el social en adolescentes. .Asociarse al proyecto de Banca Etica.

Estas son nuestras propuestas de gasto

. Plan organizado de participación ciudadana, para diseñar entre todos proyectos estratégicos de nuestra ciudad como Errebal, estación de autobuses y Matsaria. Teniendo en cuenta que la Diputación de Gipuzkoa ofrece subvenciones para realizar procesos de participación, una partida de 30.000 euros en el presupuesto por parte del Ayuntamiento supondría un buen comienzo para su puesta en marcha.


8

Bolo-Bolo

Txikiak izan arren, tokia behar dute Gure herriko txikienak nahiko ahaztuta ditu udalak. Eskolaz kanpoko orduetan ez dute nagusitxoek duten ekintzetan parte hartzeko tarterik eta gainera herrian dauden parkeak ez daude ondo egokituak. Askok pentsatuko dute parkeak egon badaudela eta kexa bat besterik ez dela baina ondo aztertzen jartzen bagara laster konturatuko zarete zergatik ari naizen. Dauden parkeak ez dira oso seguruak, batzuk eskaileraz inguratutua daude beraz, kontuz ibili behar da z ona hortatik irten ez daitezen. Ez dago hesirik zona babesten duenik. Batzuk txikiak dira, eta haur gehiegi elkartzen da ordu konkretuetan adin tarte ezberdinak elkartuz eta txikienak alde batera geldituz askotan. Ona litzake adin tarteak zona ezberdineta n jartzea arazorik ez egoteko. Besteak ilunak, itzaletan daudelako. Oso ondo udako egun beroetarako baina neguan ezin da bertan egon hotz handia egiten duelako. Gure herriko txikientzat aterpeak eta ondo egokitutako parkeak behar ditugu. Edozein toki ez d a ona parke bat egiteko. Orain gutxi hasi dira guraso batzuk elkartzen aterpea eskatzeko. Horrek ez luke arazoa konponduko baina bai erraztuko lituzke gauzak.

Eguraldi txarra egiten duenean haurrak babestuta egon daitezen eta egurald i onarekin aldiz, eguz kitik babestuta. Hau guztia gutxi ez balitz eguraldi txarra denean... Hori ere ez!! . Ez da erraza eguraldi txarra dagoenean zer egin jakitea.. nora joan. Batzuetan taberna batera joaten gara, besteetan txandaka bata bestearen etxera... baina ez da irtenbi dea. Badaude adibide onak. Ondoko herri baten adibidez parke bat estali dute. Bertan, euria ari duenean haurrek lasai jolastu dez aket e eta gainera komunak ere badituzte. Beraientzat egokitutako komunak. Garai hauetan gauzak eskatzea zaila da baina behint zat dagoena moldatu eta egokitzea ez da hain zaila ezta? Beraiek eskertuko dute eta familiek ere bai. Ez dugu zerura begira egon beharko pentsatzeko zer egin eta nora joan euria eta hotza dagoenean. Elkartzen diren familia horiei animo!!! laster arte,

Guraso eibartar bat.


Bolo-Bolo

9

Teknikerren aurpegi bixak

Juand Halako fatxada dotore, garbi eta txukuna izanda… Iraulk

Juand Iraulk

Juand Zelan eduki leike hola atzealdia? Juandaneko irailetik aurrera, gure herriko Arrate Ballian, Tekniker martxan dagola ikusten dogu. Aurretik edo fatxadatik ikusitta oso garbi ta elegante azaltzen jaku, baiña nola dauke atzekaldia? Dakigunez, Tekniker, Debabarrena mailla gorenian dauan zentro Teknologikoenpresariala da. Gaur egun Donostiako Miramon parke teknologikuan integratzia ospatzen diharduan enpresa honek, hobeto zaindu beharko leuke bere atzealdia. Argazkixan ikusten dogun bezala, guztiz lagata,zikiñez beteta eta itxura lotsagarrixan daguana. Ingurumen aldetik begiratuta, ez jaku ondo

Irau iruditzen obrak amaittu aurretik, Udaletxiak erabilleraren baimena emotia. Argazki txikixetan garbi eta argi ikusi geinke ze egoera lotsagarrixan laga dittuen argi indarran, telefono eta uraren akometidak, benetan iñungo seguridade barik, edozeiñek ikutu eta istripuren bat gertatzeko arriskuan. Eta hau gutxi balitza, ze errespetu falta da auzotarrengan gauzak horrela lagatzia!!!!!. Beraz, eta Arrate ballariak daukan itxura negargarrixa ikusitta, Tenikerreri eskatzen detsagu, egoera honi ganorazko irtenbide bixkorra emoteko. Danon onerako izango da eta!!!!!.


Bolo-Bolo

10

Aniaizekin berriketan Zein da bi urte hauetaz egiten duzun balorazioa? Zer borratuko zenuke eta zer gorde? Atxiloketa eta espetxeratziak suposatu duen guztia laburtzea ezinezkoa egiten zait oraindik, baina jakin badakit, modu erabakigarrian markatu gaituzten bizipen gogorrak izan direla. Zer ezabatuko nukeen … … ezabatu baino, zer borrokatu da, inoiz baino argiago daukadana: zapalkuntza eta honen ondorioak. Zer gorde … ezagutu eta ikasitako guztia. Eibarko herritarren aldetik babesa igarri duzu? Euskal Preso Politikoek jasan beharreko espetxe politika bidegabeak, urruntze eta bakartzearen bidez, bilatzen duen deslotura, maila baten gainditzeko, berebizikua da ezarritako muga eta oztopo guztien gainetik, heldu arazten den elkartasuna. Lerro hauen bidez, nik, zein nere ingurukuek jasotako babesa, bihotzez eskertu nahi neuke eta oraindik barruan jarraitzen duten kide guztiei nirea helarazi. Eta udalaren aldetik? Atxiloketa, inkomunikazio, jasandako tortura basatien zein, espetxealdi osoan zehar jazotako eskubide urraketa guztien aurrian arduradun politiko gehienek izandako jarrera tamalgarrixa eta lotsagarria pentsatzen jataz … gertaera larri hauek argitu daitezen batere interesik agertu ez, entzungor egin edo zuzenean babestu izana, onartezina iriztiakin batera, herri bezala daukagun erronkari aurre egiteko bat ere mesederik egiten ez detzala uste dut. Orokorrean presoek bizi duten egoeraz zein da zure iritzia? Ez dagoela eskubiderik!!! Estatuek, espetxe politika, mendeku zein gatazka iraun arazteko baliatzen dute, presoak prozesua oztopatzeko trukerako txanpon gisa erabili nahi dituzte.

Aniaiz Ariznabarreta, bi urtez preso izan duten eibartarra.

Norabide honetan, eskubideen urraketa etengabea da. Honek, preso, zein haien senideek, muturreko egoerak bizi izatea suposatzen du: biziarteko zigorra ezarritakoak, larriki gaixorik daudenak eta kondenaren 3/4ak beteta dutenek bahituta jarraitzea (hori da Mikel Zarrabe eibartarraren kasua), bakartzeak, isolamendua, sakabanaketa (preso jarraitzen duten bi eibartarrak egoera honetan daude, Ibon Muñoak ia espetxealdi osoa darama etxetik mila kilometrotara etab. Baina egoera honek ez die zuzenena pairatzen dutenei bakarrik eragiten. Euskal Herria, Euskal Herritarrok bete betean jotzen gaitu, hau bere horretan mantentzeak, prozesuan aurrera urratsik ematen ez dela suposatzen baitu … eta alderantziz, egoera honi aterabidea emateak prozesuan atzeraezinak diren urratsak ematea ekarriko luke, horregatik, lehentasunezkoa eta guztiok bultzatu behar dugun kontua da. . Antolatuko diren ekimen eta mobilizazio desberdinetan parte hartzeko deia luzatu nahi nuke… ez dugu izaterik aske haiek gabe!!! Aurrera begira … epaiketaren zain zaude … Ez dakit, alde batetik oraindik ez baitakigu gure kontrako epaiketarik egingo den ere!!! Bi urte hauetan gure egoera prozesalean ez da aldaketarik egon. Bitartean espetxean jarraitu arren (eta orain baldintzapeko askatasunean) , kontuak instrukzio fasean jarraitzen du, atxilotu gintuztenetik urrats berririk eman gabe. Baina argi dago, hartu dezaketen edozein erabakik, gu atxilotzeko izan zituzten arrazoi berberei erantzungo diela, arrazoi politikoei, eta beraz, honek eta egoera politikoak baldintzatuko du aurrera begira gertatzen dena. Eta bestetik jasandako torturen harira nik jarritako salaketari dagokionez, oraindik preso nengoela epailearen aurrean deklaratzera ekarri nindutenetik ez daukat berririk.


Bolo-Bolo

Urte hauetan Euskal Herriko marko politiko soziala asko aldatu da … Zein da zure iritzia egoera berri honen aurrean? Orain arteko ereduak krisian (estatuak, ekonomikoa … patriarkatuari dagokionez, zoritxarrez oraindik ez da maila berean ematen), zapalkuntza eta menpekotasunek suposatzen dizkuguten ondorio larriak agerian, eta eskubideen murrizketarako saiakera berrien edo sasi irtenbideen aurrean, urte luzeetako borrokari esker sortutako egoera eta baldintzek, Euskal Herriak bere etorkizuna erabaki eta hau, bere esku hartzeko aukera, bere bururaino eramateko erronka daukagu esku artean … danok erantzunkizun, determinaziño eta ilusiñoz ekiñez lortuko dogu !!!

Los Estados están utilizando la política carcelaria como venganza, alargando innecesariamente el conflicto. Usan a los presos como moneda de cambio y conculcan sus derechos constantemente. Tenemos un eibarrés secuestrado, cumplió las tres cuartas partes de su condena ya hace tiempo y debería estar en la calle.

11

Eibarren sendotzen ari gara

Lehenik eta behin EHBildu koaliziotik eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen konfiantza gugan jartzeagatik, orain dela hilabete batzuk koalizioa sortu zenean funtsezko ideia batekin sortu zen, gaur egun jasaten dugun krisi honi aurre egin eta eraldaketa politiko eta soziala egitearena. Urriaren 21ean ateratako 21 parlamentariak, EHBildu koalizioarentzat emaitzik onenak izan ez baziren ere oso positibotzat eman ditzakegu. EHBilduk helburu bi azaldu zituen bai aurrekanpainan eta baita kanpainan ere. Bata krisitik ateratzeko bidea eta bigarrena, oso ozen Euskal Herri osoan entzun zena, Euskal Herriaren idenpendentzia. Bi helburuak oso loturik daudela argi eta garbi azaldu nahi izan genuen, burujabetasuna berreskuratu eta guk gure erabakiak hartzeko eskubide osoa dugulako eta badirudi gaur egun dugun parlamentuan, inoiz egon den parlamentu abertzaleenean autodeterminazio eskubidea lantzeko aukera egon daitekeela, honek atera bait gaitzake pairatzen dugun krisi honetatik. Egunerokotasunean ere lana egingo dugu, zalantzarik ez izan, eta gure 21 parlamentariak burubelarri izango dira Espainiar gobernuak inposatzen dituen murrizketen aurka, are gehiago EAJ-k Eusko Jaurlaritzan Rajoy-ren murrizketak aktibatzen baditu, guretzat ukitu ezinak diren Oasasuna eta Hezkuntza hobetzeko bakarrik utziko dugu Eusko Jaurlaritzak ukitu ditzan. Eibarko mailako emaitzak ere era positiboan baloratu beharko genituzke. PNV eta PSE-ren bozka kopurutik oso gertu geratu gara eta horrek indarra ematen digu hurrengo hauteskundeetara begira. Eibarko ezkertiar eta soberanisten erreferente bihurtu gara eta bide horretan jarraituko dugu lanean egoera ekonomiko honen aurrean, alternatibak eta babes soziala bermatuz.


Bolo-Bolo

Kaleak bete, kartzelak hustu Mikel Zarrabe Ibon Muñoa

Urtarrilaren 12an Bilboko kaleak bete behar ditugu. 2012 hasieran lortutako marka txiki utzi behar dugu eta espainiar eta frantziar estatuak mugiarazi espetxe politikari dagokion alorrean. Giza eskubideen oinarrizko eskariak egitera goaz: -Larriki gaixorik dauden presoak etxera -Zigorraren 2/3 edo 3/4ak beteta dituzten presoak kalera. -Euskal Presoak Euskal Herrira.

BUELTA EMANGO DIOGU!!

BERRI ON!!!! URTE

En este nuevo tiempo, sin la actividad de ETA, la situación de los presos y presas vascas debe ser solucionada cuanto antes. El acercamiento a las cárceles de Euskal Herria, la liberación de las personas presas que están gravemente enfermas y la libertad de las personas presas que han cumplido ¾ partes de la condena (todos ellos plasmados en la legislación español vigente) deben ser un primer cambio a realizar por los estados español y francés y así se los haremos saber el día 12 de enero en Bilbo.

Eibarko iheslariekin batera, Euskal Herrian nahi ditugu


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.