Bolo bolo 13

Page 1


Datorren legealdirako gure lan ildoak

Vamos a construir un nuevo modelo de ciudad. Se acabĂł el comernos los montes y construir por construir, la clave estĂĄ en rehabilitar y reutilizar espacios vacĂ­os y degradados. eraikinak auzoetako beharrentzat berrerabiltzea proposatzen dugu, hirian zehar gizarte etxe sarea zabalduz. Legealdian zehar etxebizitza berriak eraikitzeko beharra suertatuz gero Txontako plana martxan jarriko litzateke auzoa zaharberritzeko aprobetxatuz. Hilerriaren mugak gaur egungo enterramenduei egokitu eta Urkirako parke berde bat egitea proposatzen dugu. Ipuruako mojen komentua ere auzoarentzat erabilgarri jartzea proposatzen dugu, estali gabeko kirol parke bat eginez. Oinezkoek eta bizikletek lehentasuna izango duten hiri eredua nahi dugu. Urkizu-ErrebalUntzaga gunean espaloiak zabalduko ditugu, era berean aparkaleku desegokiak erregulatuz. Urkizun zona peatonal bat egiteko Araneko biala gauzatuko dugu. Hiri barruko bide gorria eraikitzea da gure helburua, Maltzagarekin eta Ermuarekin loturak izan ditzan. Matsarian eta Ermuako sarreran aparkaleku disuasorioak bultzatuko ditugu.

Hiri eredu berria Mendiari zatia janda eraikitzea edo behar izanik gabe, bota eta eraiki eredua bultzatzen duten hirigintza modeloak amaitu dira. Gaur egun hirian ditugun etxe, eraikin publiko eta industriguneak berrerabiltzean dago irtenbidea. Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko laguntzak emango ditugu, batez ere gazteei zuzenduta, alokairuko etxe bat lor dezaten. 50 urtetik gora ditugun 600 eraikinetan eraberritze lanak egiteko dirulaguntzak banatuko ditugu, irisgarritasuna eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko asmoz. Torrekuako anbulatorioko eraikina, Ipuruako merkatu plaza zaharra, Bittor Sarasketako juzgatu zaharra eta Barrenako hondamendi

2


Euskalduna eta kultur anitza

Gizarte kohesioa

Eibar euskalduna nahi dugu. Udal ordenantza eta euskararen plan estrategikoa garatzeaz gain, arloz arloko erabilera planak bultzatuko ditugu, beti ere eibarko euskalgintzarekin elkarlanean. Udaleko bilera, ekitaldi eta barne komunikazioan euskararen erabilera bermatuko dugu. Elkarteek antolatzen dituzten ekintzetan euskararen erabilera irizpideak txertatuko ditugu. Eibarko euskalkia bultzatzeko elkarlana bultzatuko dugu ikastetxe eta eskaltegiekin. Kultur aniztasuna gure hirian daukagun altxor bat da. Elkarri bizkar emanda bizi beharrean, elkar ezagutu eta elkar trukea bultzatuko duten jarrerak eta ekintzak bultzatuko ditugu. Sormen eta ekoizpen kulturala bultzatuko duen gunea sortuko dugu, sortzaileen arteko elkarlana bultzatuz. Herriko zein auzoetako jai euskaldun, parekide eta parte hartzaileak bultzatuko ditugu.

Queremos un Eibar euskaldun y multicultural, con una sociedad cohesionada donde mayores, jĂłvenes y niĂąos y niĂąas se encuentren a gusto y con medios para desarrollar todas sus actividades.

3

Gure hiriko biztanleriaren % 23,4ak 65 urte baino gehiago ditu. Eibar pertsona nagusientzat lagunkoia izatea bultzatuko dugu, alde batetik pertsona hauentzat zerbitzuak eskeiniz eta bestetik zahartze aktiboa bultzatuz. Zerbitzuen alorrean suteen kontrako sistema zabaltzea, dependentziarik ez duten pertsona helduentzat etxe tutelatuak edo ospital berrian eskaintza sozio sanitarioa bermatzea bultzatuko ditugu. Zaintzari dagokionez etxez etxeko laguntza zerbitzua zabaltzeko neurriak hartuko ditugu prezio publikoen politikan. Gazteak herritik joaten ari zaizkigu. Gurasoen etxetik irtetzeko alokairurako laguntzak emango ditugu. Ume txikiak dituzten gurasoentzat ludoteka sare bat martxan jarriko dugu hiri guztian zehar (lehenengoa Jazinto Olaben). Parke sare bat sortuko dugu, eskoletako bitartekoak asteburuetan eta arratsaldetan ere zabalduz. Jai eredu desberdin bat bultzatuko dugu, gazteek bere presentzia propioa izango dutena.


Ezkerretik eraikia 2008tik gaur arte pairatzen ari garen krisi sistemiko honek eragin zuzenak izan ditu gure hirian. Ekonomiaren terziarizazioa, langabetu kopurua handitzea, lanean daudenen lan baldintzak okertzea, etxe kaleratzeak, pobrezia energetikoa, gosea pairatzen duten umeen kopurua handitzea, etab dira gaur arte interes finantzieroekin bat egin duten alderdi politikoen kudeaketa ustelak utzi digun herentzia. EH Bilduren helburua da egoera larri honen aurrean bestelako ekonomia bat bultzatuz, desberdintasunak gutxitzen saiatzea eta herritar guztientzat bizi baldintza duin batzuk bermatzea. Eibarren enplegu duina sortzea izango da legealdiko helburu garrantzitsuenetariko bat. Tokiko garapena bultzatuko duen plan zuzentzailea idatzi eta neurri zehatzak aplikatuko ditugu. Lehen sektorearen bideragarritasuna bultzatuko dugu, Errebaleko gunea indartu eta Ekolapiko moduko egitasmoak martxan jarriz. Industria alorrean enpresa txikien arteko koordinazioa bultzatuko dugu eta bete gabe ditugun Matsaria, Ibur erreka eta Erisonoko gune eraldatuei industriaz okupatzeko plana martxan jarriko dugu. Ostalaritza eta turismoaren inguruan egin den planean agertzen diren neurriak aplikatuko ditugu. Ekonomia sozial eraldatzaileari lotutako proiektuak bultzatuko ditugu, adibidez Ekozenterra, non 21 lanpostu sortzea aurre ikusten den. Aurrezpen energetikoa, eraginkortasuna eta energia berriztagarriak bultzatuko ditugu. Argiteri publiko eraginkorra herri guztira zabaldu, eraikin publikoetan berriztagarrien bidezko berokuntza sistemak ezarri eta 2020an kontsumitzen dugun energiaren %20 energia garbietatik eratorria izateko pausoak emango ditugu. Hondakinen inguruan, gaiako bilketako datuak %60ra igo nahi ditugu 2016rako eta horretarako gaur egun martxan dagoen edukiontzi sistema hobetuko dugu, herritarren informazio eta kontzientziazio kanpainekin batera. 4

Unos de nuestros principales objetivos serĂĄ crear empleo digno, el ahorro energĂŠtico, la sostenibilidad y las energĂ­as renovables.

Gizarte parekide baten alde lan egingo dugu, mugimendu feministarekin elkarlanean. Udal esparruko erabakitze guneetan emakumeen presentzia egoteko bermeak jarriko ditugu. Emakumeak kirol desberdinen praktikan animatzeko plan martxan jarriko da. Hiriko gune ilunak argiztatzeko konpromisoa hartzen dugu eta hirigintza mailan emakumeen ikuspegiak presentzia berezia izango du.


Parte hartzailea Udalaren erabaki nagusiak herritarrekin batera hartzea da gure helburua, herritarren ahalduntzea bultzatuz. Auzoetako batzarrak berreskuratu nahi ditugu, auzoek udal gobernuarekin interlokuzio zuzen bat izan dezaten. Udal aurrekontuan auzo bakoitzak erabiltzeko 50.000 euro izango ditu, auzoko behar izanei erantzuteko. Parte hartze ordenantza onartu nahi dugu. Batzordeak (hirigintza, euskara, gazteria, parekidetasuna, etab.) herritarren ordu eta aukeretara moldatuko ditugu, erabaki guneen gardentasuna bultzatuz. Hiriko erabaki garrantzitsu baten informazio prozesu bat martxan jarriko dugu, bukaeran herri galdeketa bat burutuz: Autobus geltoki berria. Mahai gainean ditugun aukera desberdinei buruzko informazioa banatu, alde positibo eta negatiboak baloratu eta azkenean denon artean erabakiko genuke non kokatu azpiegitura garrantzitsu hau.

5

Las decisiones municipales deben consensuarse con los eibartarras. Queremos recuperar las asambleas de barrios e incluir en los presupuestos 50.000 euros para que cada barrio marque sus propias prioridades.


La mezquina visión de la política del PSE Tanto PSE como PNV, cuando han negociado los presupuestos de Diputación, ha reducido las partidas de mantenimiento de carreteras. La primera fase de la variante concluyó en 1993 y la segunda, donde se produjo el fatal accidente, en 1996. ¿No han tenido sufiente tiempo el PSE y el PNV para arreglar estas deficiencias? La intención del PSE de Eibar no es la seguridad de la ciudadanía eibarresa, sino intentar desgastar a EH Bildu para evitar una derrota electoral de un partido que lleva 27 años en el gobierno municipal. ¿Alguna responsabilidad tendrá en el trazado de la variante verdad? La primera fase de la variante, trazado que incluye la malísima curva de Asua Erreka, se inaguró hace 22 años. Los requerimientos de señor Eneko Andueza en Juntas Generales están fechados en diciembre del 2013. En en los primeros tres años y medio de legislatura esta variante no ha supuesto un problema para el PSE eibarres y es a falta de 6 meses para las elecciones cuando se realiza la petición, que es apoyada por unanimidad. La segunda fase se inauguró hace 19 años. En este tramo se encuentra el tunel de Arrajola donde se produjo el fatal accidente donde fallecieron los dos jóvenes. A pesar de que el lugar del accidente se encuentra a más de un kilómetro de la zona donde el señor Andueza hizo el requerimiento, no dudó en responsabilizar a la Diputación del accidente y afirmar que EH Bildu anteponía el dinero a la seguridad de las personas. ¿Cómo se puede ser tan cruel para hacer esta afirmación cuando el cuerpo de los dos chavales todavía tendía en la carretera? Sólo una persona profesional de la política, sin escrúpulos y con miedo a perder la poltrona puede hacer este tipo de afirmaciones. Lo que es más sorprendente es que también De los Toyos se sume a esta campaña demagógica e intente 6

PSE eta PNVk Foru Aldundiko aurrekontuari emendakinak planteatu dizkioten bakoitzean, errepideen mantenimenduko partida murrizteko eskatu dute.

tapar su falta de gestión municipal con este tipo de trágicos sucesos. Durante esta legislatura EH Bildu ha pactado los presupuestos del 2012 con el PSE y los del 2103 y 2014 con el PNV. La ciudadanía eibarrresa debe saber que en ambos casos estos partidos han reducido la partida de mantenimiento de carreteras para incluir sus enmiendas. ¿sería procedente afirmar que si no se hubiesen aceptado esas enmiendas que supusieron pequeñas mejoras en los ayuntamiento donde gobiernan los socialialistas y nacionalistas, se podría haber mejorado el trazado de la variante y evitar los accidentes? Quizá con la visión mezquina de la política que algunos aplican sería razonable, pero desde EH Bildu no hemos querido hacer política utilizando el dolor de los familiares de los fallecidos.


Obras en la AP-8 Sahiesbideko lehen fasea 1993an inaguratu zen eta bigarrena 1996.

PSEk hobekuntzak eskatu ditu Batzar Nagusietan 2013ko abenduan. Hobekuntza horiek Asua Errekako gunean eskatu ziren.

Si los problemas de la variante son viejos, ni decir tiene los que soporta la autopista a su paso por Eibar. La Diputación de Gipuzkoa ha invertido un millon de euros en unas obras que se estan terminando de ejecutar para mejorar la seguridad de dos tramos y evitar la caida de objetos por los puentes. Ha tenido que llegar EH Bildu a la diputación para que estas mejoras se produzcan. Quedan zonas por mejorar, estamos de acuerdo, pero que hubiese hecho un gobierno PNV-PSE-PP en el gobierno foral? Quizá no se tendría dinero para estos “asuntillos” porque se hubiesen gastado todo en la incineradora de residuos, el puerto exterior de Pasaia o en proyectos como Hiriko. ¿Cómo puede un representante político de un partido que se está viendo envuelto en casos de corrupción, como los EREs de Andalucía o el caso Cabieces, intente dar lecciones de democracia? Quizá ese sea el objetivo: tapar las vergüenzas propias a costa de una utilización mezquina de un gravísimo accidente de tráfico.

Autobus zerbitzu berriak Bi gazte hil ziren abenduko istripua Arrajolako tunelean izan bazen ere, PSEk ez inolako kupidarik izan, bi gazteen gorpua errepidean zela, EH Bilduk pertsonen bizitza baino garrantzi handiagoa ematen diola diruari adierazteko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak inoizko parte-hartze prozesu zabalena egin du azken urte eta erdian eskualde gehienetan autobus zerbitzuak berritzeko, eta parte-hartze prozesu horretan ekarpen eta iritzi asko jaso zituen. Guztira 5.000 ekarpen jaso zituen, eta Debabarrenan lehenengo fasean 500 eta bigarren fasean ia 200 lagun. Aldundiak eskaeren % 75 bete ditu eta jada zerbitzu berriak ezartzeko ordua iritsi da. Hona hemen Debabarrenan izango diren aldaketa nagusiak: - Donostiatik Eibarrera etortzeko azken autobusa 22,30etan irtengo da (Gaur egun baino ordubete beranduago). Parte hartze prozesuan eskari honek oiartzun handia izan zuen. - Eibartik pasatzen den Mallabia-Ondarroa linea Bizkaibuseko ordutegiekin koordinatu da eta ostiraletan goizaldko 1ak arte luzatu da zerbitzua. - Eibar eta Oñati arteko linea berri bat sortu da, gure hiria eta Deba Goienako herrien arteko lotura hobetzeko.

7


Ipurua: ametsak eta errealitatea Futbol zelaiko iparraldeko harmailaren obrek torreetako puntu desberdinetan arrakalak sortu arren, udal gobernuak ez du onartu gure udal taldetik egindako obren behin behineko gelditzearen eskaria. Ipuruako bizilagunak kezkatuta daude baina PSEk nahiago du SD Eibarreko zuzendaritza taldearen nahiei erantzutea, herritarrei erantzutea baino. “Ipurua tallarra” egitasmoak ere ez du hasiera egokirik eduki. Apaltasun pixkat eskatzen zabaldu diren iritziak asko eta asko izan dira gure hirian. 37 urte pasa dira Ipuruako bi dorreak eraiki zirenetik eta urte guzti hauetan ez da inolako arrakalarik agertu egituran. SD Eibarretik kontrakoa azaldu nahi izan arren, gure iritziz obren hasiera eta arrakalen arteko erlazioa nabarmena da. 2. zenbakiko 1go pisuan agertu diren 2 metro inguruko zartatuak kezkatzeko moduak izan dira Ipurua tallarrari dagokionez, SD Eibarrek errezana egin du: proiektua aurkeztu eta erakunde publikoei eskatu kopuru osoaren % 84 ordaintzea. Erakunde publikoek futbolarengatik burua galtzen zuten garaiak pasa dira eta SD Eibarreko zuzendaritzari apaltasun pixkat eskatzen ari gatzaizkio eremu desberdinetatik.

Negu gogorra izan da Ibon Muñoarentzat

Hace 37 años que se construyeron las torres de Ipurua. Ahora es cuando han aparecido las grietas en la primera planta de la torre 2 y en la propia estructura. Decir, como han dicho la SD Eibar y el Gobierno municipal que las obras no tienen nada que ver con las grietas es intentar menospreciar la capacidad de análisis de la ciudadanía eibarresa.

Desde diferentes ámbitos se ha pedido un poco de mesura a la actual dirección de la SD Eibar con el proyecto “Ipurua tallarra”. Pedir que el 84% del proyecto lo paguen los organismos públicos es no saber diferenciar los sueños con la realidad. .

8

Negua oso gogorra izan da Kordobako kartzelan preso dagoen Ibon Muñoa eibartarrandako. Gau askotan 1 eta 2 grado besterik ez dau egiten eta Ibonek ez dauka berogailurik ziegan. Belarri eta eskuetan ospelak atera zaizkio eta ez diote kremarik sartzen uzten. Hori gutxi balitz, segurtasunaren izenian ez diote txapel edo eskularrurik erabiltzeko baimenik eman. Osasun kontuetan ere arazoak izan ditu Muñoak aurtengo neguan, buruan orban batzuk atera zitzaizkion eta, hobeto dauzkan arren, bi hilabete barru arte ez diote errebisiorik egingo. Hamalau urte daramatza Muñoak preso eta 2020. urterako askatuko dute.


IMESA, 600.000 euro baino gehiagoko galerak Galera garrantzitsuak izan dituen beste urte bat pasa eta gero (244.000 euro 2014ean), udalinmobiliaria legez likidatzera behartuta dago. PSEk izan duen gastu eustearen erantzukizun faltarekin, IMESA udal diru-kutxarako karga garrantzitsu batetan bilakatu da. IMESAko 2014ko likidazio datuak ezagutu eta gero, enpresa publikoak legegintzaldi honetan jasaten ari den milioi askoko galeren aurrean, EH Bildutik PSEk duen jarrera pasiboa salatu nahi dugu berriz. 2012 eta 2013 bitartean 347.000 euroko galerak izan zirela orain dela urte bete salatu eta gero, oraingoan 2014ko ekitaldiaren 244.000 euroko galerak gehitu behar dizkiogu. PSEk gastu estruktural hau murrizteko neurriak hartzen ez dituen bitartean, 2015ean galera hauek oraindik handiagoak izan daitezkeela baieztatu dezakegu. EH Bildutik IMESAko egoera ekonomiko kaxkarra areagotzen duten bi arrazoi gehiago gogoratu nahi ditugu. Alde batetik, Urki Kurutzekua eta Asola Igartzako etxebizitzetan azaldu diren hutsuneak. Bizilagunak oso arduratuta daude eta oraindik ez zaie erantzunik

eman. Urki Kurutzekuaren kasuan, gaia Auzitegietan dago. Eta beste alde batetik, gogoratu beharren gaude, swapei buruzko azken sententziak udal kutxari milioi bat baino gehiagoko galerak suposatu dizkiola. PSEk egin duen IMESAren kudeaketa, azken urte hauetan Udaletxe honetan gauzak nola egin direnen adibide bat besterik ez da. Udal inmobiliariak hiritarrei babeseko etxebizitzak eskaintzearen helburuarekin bat egonda, helburu horretara heltzeko erabilitako baliabideek udal kutxarentzat zulo garrantzitsu bat izatea suposatu dute. Swap finantzaproduktu toxikoen kontratazioa, etxebizitzen obren jarraipen falta eta ondorengo erreklamazioak, bere helburuetatik at dauden arrazoiengatik inmobiliariaren mantentzea, etab. EH Bildutik salatu nahi dugu PSEren kudeaketa izan dela amildegi ertzeraino ekarri gaituena eta beharrezkoa ikusten dugu norbaitek gai honetan erantzukizunak hartzea, baina aitzakiak entzungo ditugunaren edo EH Bildu atakatuko dutenaren susmoa ere badugu.

IMESAko Swapen kontratazioan erantzunkizun politikoak daude Gipuzkoako Audientzia Probintzialak aurreko sententzia ezeztatu du. Finantza-produktu hauen kontratazioak miloi bat euro baino gehiagoko galerak utzi dizkio udal kutxari. EH Bildutik gai honetan xahutu beharreko erantzunkizun politikoak izan direla uste dugu. Pasa den otsailak 19ko IMESAko Administrazio Kontseiluaren ostean, EH Bilduko kontseilariak garen, Emilio Aiastui, Josu Cristobal eta Igor Aldalurrek, Audientzia Probintzialak kasu honetan erantzunkizun politikoak daudelaren gure tesia bermatu duela adierazi nahi dugu. 8 milioi eurotako operazioak bermatzeko kontratatu ziren finantza-produktu hauek 2004 eta 2005ean. Bere garaian salatu genuen bezela, garai hartako IMESAko Presidentea zenak, I単aki Arriolak, operazio honi buruz ezer ez jakiteak sinesgaitza egiten zaigu, eta horrela balitz ere, bere partetik zorroztasun falta bat izan dela argi dago.

9


2015eko aurrekontuak hobetzea lortu dugu 21 proiekturekin Aurrekontu partida gabeko beste lau proiektu ere adostu dira akordio honetan. Hauteskunde urtea den arren, eibartarrentzat onuragarriak izango diren proiektu hauek aurrekontuan sartzeko lan eta esfortzu handia egin dugu. 2014. urteko aurrekontuan adostutako zenbait emendakinei jarraipena eman nahi izan diegu baina era berean proiektu berriak ere proposatu ditugu, hala nola, herri barruko bidegorria, ibilbide osasuntsuak, ortu ludikoak, ludotekak eta tokiko garapen ekonomikoarentzako plana.

suteen kontrako sistemak jartzeko 20.000€ "hiri iri de katuan" debekatuan" azaltzen diren di puntu beltzak 15.000€

Hiri barruko bidegorria gorria 50€ eta 39.150€ efizientzia ientzia energetikoa getikoa 38.000 .000€

Urtarrilaren 16an Udal aurrekontuari osoko zuzenketa eta 27 proiektuz osaturiko 16 emendakin aurkeztu ostean, PSErekin negoziazio elkarrizketak hasi genituen. PSEk aurrekontua onartzeko gure babesaren beharrik ez badu ere, EH Bilduk egindako proposamenek eibartarren beharrei erantzuten dietela ikusi ahal izan dute eta horregatik proposaturiko 27 proiektuetatik 21 aurrekontu akordioan sartu ahal izan ditugu. Gure Udal taldeak akordioaren balorazio oso positiboa egiten du, udal gobernuaren agendan Eibarren etorkizuna bideratuko duten zenbait aspektu sartzea lortu baitugu. Esaterako, tokiko garapen ekonomikoaren plana, euskararen plan estrategikoa, alokairu soziala sustatzeko proiektua, herri barruko bidegorria edo ludoteka sarea.

argiterian hobekuntzak egiteko, eta gure hirian efizientzia energetikoa eta energia berriztagarriak sustatzeko 38.000 euro. Herri barruko bidegorria (39.150€): 4 urte behar izan ditugu proiektu hau Udal aurrekontuan sartu ahal izateko eta azkenean Ardantza eta San Agustin auzoen arteko zatiaren proiektua egiteko partida bat sartu ahal izan dugu. Emendakin honek Foru Aldundiaren asmoekin bat egiten du, Azitain eta Maltzaga arteko proiektu osoa idazteko asmoa baitu Foru Aldundiak eta Xabier Olano Ahaldun Nagusi izateko EH Bilduren hautagaiaren aldetik azpiegitura hau hurrengo legealdian egiteko “esfortzu berezi” bat egiteko konpromisoa ere izan dugu. Bidegorria egiteko eskaera 10.000 pertsona inguruk sinatu zuten eta une honetan Bizkaiko Aldundia izango da pausorik eman ez duen bakarra.

Akordioan onartutako 21 proposamenetariko batzuk azpimarratu nahiko genituzke: 2014. urteko proposamenei jarraipena emateko hurrengo proposamenak onartu dira. Bakarrik bizi diren pertsona nagusientzat suteen kontrako sistemak jartzeko 20.000 euro gehiago, “ Hiri debekatuan” azaltzen diren puntu beltzei aurre egiteko 15.000 euro 10


Tokiko garapen ekonomikorako plana(30.000€): Gure udal taldeak hilabeteak daramatza ekonomia batzordearen norabide eza salatzen eta hori bideratzeko proposamenak egiten. Argi dugu, udal gobernuak ekimen ugari martxan jarri dituela baina norabide argirik gabe. 2015. urteko aurrekontu proiektuan sartzea lortu dugun plan ekonomiko honen helburua sektore guztietan gure ekonomiaren suspertze eta dinamizazioa gidatzea da, baina batez ere industria sektorean. 30.000 euro hauek Foru Aldundiak Debegesaren bitartez gure eskualdean enpresa berriak sortzeko emandako 130.000 euroei gehituko zaizkie.

tokiko garapen ekonomikorako plana 30.000€ gehi diputazioak bideratitako 130.000€

Euskararen plan estrategioa 11.000t€

Etxebizitza tza hutsak alokairu sozialean merkatuan jartzeko 50.000€

Etxebizitza hutsak alokairu sozialen merkatuan jartzeko proiektua (50.000€): etxebizitza baten falta, Eibarko gazteriaren arazo nagusienetariko bat da. Alokairuaren merkatua nahiko mugatua dago, horrek merkatu prezioen igoera dakar eta hori dela eta herriko gazteek inguruetako herrietara jotzen dute etxebizitza baten bila. EH Bilduren ustez, udalaren ardura da eibarko gazteek beraien bizi proiektua herrian garatzea eta horregatik alokairu soziala sustatzearen beharra azpimarratu nahi dugu. Eibarren 600 etxebizitzatik gora hutsik daudela kontuan izanda, emendakin honen helburua etxe horietariko batzuk merkatuan jartzeko erraztasunak lortzea, alokairu prezioak txikitzea eta herriko gazteak bertan emantzipatzea da.

A pesar de ser año electoral, desde EH Bildu hemos hecho un esfuerzo importante para introducir nuestras enmiendas en el presupuesto

Euskararen plan estrategikoa(11.000€): 2014ko abenduan Euskararen ordenantza onartu genuen Udalean baina Udal Batza berean gure hizkuntzaren normalizaziorako pausu gehiago eman beharra zegoela azpimarratu genuen. Bertan aurkeztu ziguten 4 orritako indizeak PSEek gai honekiko duen interes falta agerian lagatzen du. Horregatik neurri zehatzak jasoko dituen eta erabileraren datu eskasak hobetuko dituen plan estrategiko bat egiteko partida adostu dugu.

Las 21 propuestas aceptadas, por valor de 332.000 euros, suponen darle un contenido social muy importante.

11


Beste zenbait partidatarako ere adostasunak lortu ditugu: ortu ludikoak (20.000€) ludoteka (18.000€), emakumea eta kirola diagnostikoa (18.000€), Euskal Jaiaren 50. Urteurrena (9.000€), ibilbide osasuntsuen diseinua eta seinaleztapena (18.000€), aniztasun kulturalaren astea (12.000€), ITEen gaineko informazio kanpaina (10.000€), AmañaOtaola pasabidean eroriak ekiditeko neurriak hartzea eta DBLa jasotzen duten familietako haurrentzat eskolaz kanpoko jarduerak egiteko diru laguntzak (20.000€)

akordioetariko bat FIARE banku etikoan kontu korrontea irekitzea da, kontu horretatik kudeatuko dira aurrerantzean kooperazio eta garapenerako ematen diren diru laguntzak. Azkenik mankomunitateari dagozkion beste bi akordio ere lortu ditugu: mankomunitateak gaikako bilketaren emaitzak hobetzeko sentsibilizazio kanpaina bat martxan jartzea eta gure hirian Eko Centerra jartzeko mankomunitatean egin behar diren aldaketak egitea. Gure ustez, emendakinen lanketan lan handia egin dugu, herriko elkarte eta norbanakoen eskaerei erantzun diegu eta lortutako akordioak eibartarren ongizatean onura nabarmenak izango dituela uste dugu. Hauteskunde borroka pil-pilean dagoen urte honetan eta interes alderdikoietatik haratago, EH Bilduk PSEren jarraipen zorrotza egiteaz gain eibartar guztientzat onuragarriak izango diren proposamenak egiten ere badakiela frogatu du.

Bukatzeko aurrekontu partida gabeko beste 4 proposamen ere akordioan sartu direla nabarmendu nahiko genuke, hauek 2015ean zehar garatuko dira eta akordio horietariko bat parte hartze ordenantza bat garatzea da. Gure ustez, Udalak herritarrekiko hurbiltasuna garatzeko neurriak hartu behar ditu eta herritarrak udal akordioekiko ahalduntzeko pausuak hartu behar ditugu eta horretarako tresna paregabea izango da parte hartze ordenantza. Partida gabeko beste

12 2


Ordenantza, euskaraz bizi ahal izateko ezinbesteko urratsa

Orain urte bete pasatxo egin zuen ordenantzen eskaera euskalgintzako ordezkaritza zabal batek. Eibarren euskaraz bizitzeko bidean urratsak emateko ezinbestekotzat jotzen zuten udalak euskararen erabilera arautzea. Alkatearekin elkartu, eta honek 2014ko abenduaren 3rako, Euskararen egunerako, agindu zituen ordenantzak. Urte beteko epea izan arren, berandu abiatu zuen udal-gobernuak ordenantzak diseinatzeko prozesua, honen ondorioz ez euskalgintzak ezta oposizioko alderdiok ere, ez genuen prozesu horretan parte hartzeko aukerarik izan. Hala ere, ordenantzak diseinatzeko propio kontratatutako teknikariarekin eta euskara teknikariarekin hainbat bilera egin genuen. Oso argi azaldu ziguten gure helburua Eibarko Udalak euskara-araudia izatea bazen, zeintzuk ziren ordenantzak bete beharreko ezaugarriak. Eibar kultur anitza eta euskaraz biziko dena da Eibarko EH Bilduren helburua. Badakigu udalak euskarari lehentasuna eman behar diola maila eta esparru guztietan horretarako. Baina oso argi azaldu ziguten, Espainiar Estatuak, Urquijoren esku-hartzearen bitartez, bertan behera lagako lukeela ordenantza 'euskararen lehentasuna' jasoz gero araudian. Eta Urquijok EAEko Euskararen Legea du helduleku horretarako, hau da, Jaurlaritzaren Euskararen 13

Legeak ez du euskarari lehentasuna emateko aukerarik ematen. Hau horrela, Eibarrerako ganorazko plan estrategiko bat egitean indarrrak jartzea erabaki genuen. Bilera berezia egin zuen Euskara Batzordeak euskalgintzako ordezkaritza batekin eta oposizioko alderdiokin araudi osoa azaltzeko. Euskararen Legearen mugak ezagututa, ontzat eman genuen ordenantza guztiok Hau guztiau azalduta ez dugu PNVren jarrera ulertzen honekiko. Ez zen EAJren ordezkaririk etorri Euskara batzordeak, propioki kontratatutako teknikariarekin batera, euskalgintzarekin eta alderdiokin egindako bilerara. Etorri izan balira euskalgintzak berak, hau da, eskaera egin zuten taldeek, eta gainontzeko alderdiok ontzat zergatik ematen dugun entzungo zuten, baita ordenantzen diseinuetan aditua den teknikariaren azalpenak ere. 19 alegazio aurkeztu ditu EAJk, araudiak berak jaso ezin dituen aldaketak dira asko. Hau da, EAJk berak 82an diseinatutako Euskararen Legeak berak onartzen ez dituen baldintzak. Ezin izan dugu alegazio hauen ganorazko azalpenik entzun, ez dakigu oinarrian protagonismo-nahia edo ezjakintasuna dagoen.


Hondakinen mahaian hartutako erabakiak zertarako bete?

Hasta junio del 2012 esto es lo que quer铆an hacer PSE, PP y PNV en Errebal. Mole de hormig贸in y marcro centro comercial

Gracias a la insistencia de EH Bildu y el proceso de participaci贸n ciudadana esto es lo que se har谩 en Errebal. Zona multiusos, espacios verdes y parque ante el Coliseo

ZORIONAK EIBAR!! 14


Argi eta garbi esan nahi dugu: EH Bilduk, Eibarko udal gobernura iristen bada, EZ du atez atekoa ezarriko gure hirian. PNV gezurretan ari da eta gai honekin herritarrak nahastu nahian dabil.

Queremos decir alto y claro: si EH Bildu llega al gobierno municipal de Eibar no va a implantar el Puerta a Puerta en nuestro municipio. El PNV miente e intenta confundir a la ciudadanĂ­a eibarresa con este tema.

15



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.