BTZ MAG 238

Page 33

HAURREN EGUNA Marion

AGENDA !

EUSKARAZ Lakuan

Hiri barnetik hurbil, Marion lakuak, bere arboladi eta hiribideekin, atsedenaldi, aisialdi eta familia arteko ibilaldietarako gomita luzaten du. Maiatzaren 18an, Haurren eguna iraganen da bertan, igande hau haurrei eta haien gurasoei eskainia izanen baitzaie osoki, urririk izanen diren hainbat aktibitaterekin, 10:00etatik 18:00etara.

METETIK AZKEN

emanaldia Maiatzaren 10ean, La Cenerentola, (Errauskine) New Yorkeko Metropolitan Operatik eginen den denboraldiko azken emanaldia izanen da. Rossinik 1817an sortu azken operak Errauskineren ipuin famatuan oinarritzen da. Haren ahizpa ordeek gaizki trataturik, Cenerentola eder eta eztia hautatuko du printzeak. Rossiniren azken bouffe opera gisa, egokipen liriko hau alaitasunez beteriko komedia bat bilakatzen da, hainbat amarrukeria, rol alderantzikatze eta lehen behakoko amorosterekin. Joyce DiDonatok Errauskine gaixoa haragiztatzen du, bere printzearen rola Juan Diego Florez bel cantoko maisuak hartzen duelarik. Musika zuzendaritza: Fabio Luisi - Antzerki zuzendaritza: Cesare Lievi. Pietro Spagnoli, Alessandro Corbelli, Luca Pisaronirekin. 19:00etan, Gare du Midi. Xehe.: Affaires culturelles 05 59 41 57 50 - Alok. : 05 59 22 44 66

MUSIKA SALOI

inperialean ! Maiatzaren 11n, 11:00etan, honen berrirekiduraren karietara, Hôtel du Palais-eko saloi inperialak piano eta tronpeta kontzertu bati harrera eskaintzen dio, nazio arteko solistak diren David Rachet tronpeta jolea eta Vincent Planès piano jolearekin. Programan, errepertorio baroko eta klasikoko obra batzuk. Ekainaren 15ean, igandearekin, 11:00etan, Lydie Solomon nazio arteko kontzertistak, piano emanaldi bat eskainiko du, Scarlatti, Beethoven, Albeniz, Ravel-en obrak joz. Sartzea, 35 €. Xehe.: 05 59 22 44 66 eta 06 80 04 53 19.

Museo HISTORIKOAN Jazz emanaldia: Éric Braccini Trio maiatzaren 9an, ostiralarekin 20:30; Saint-Martin auzotegia eta villa Natacharen bisita gidatua, maiatzaren 17an, 10:00etan; Jean-Lou Menochet-en mintzaldia Huguenin: arkitekto familia bat Broquedis karrikan Biarritzen, maiatzaren 23an, ostiralarekin 18:30etan; Claude Iruretagoyena Jaunaren mintzaldia tokiko jantziei buruz maiatzaren 24an, 17:00etan ; Udaberriko ateraldian Gipuzkoako Oñatira, Arantzazuko Andra Mari Santutegira, ekainaren 13an, ostiralarekin; Bisita gidatua itsasargitik Hôtel du Palais-era, ekainaren 21ean, larunbatarekin 10:00etan. Bisita gidatuetako lekuak aitzinetik erosi behar dira, Museoan, eta ez ibilaldi egunean. museehistoriquebiarritz@orange.fr BIARRITZ magazine I MAI 2014 I N°238

33


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.