BTZ MAG 212

Page 15

behakoa Garapen iraunkorra ETA BEREIZKETA Bestalde, publiko zabalago bat hunkitzen duten pertsona edo elkarteekin lan egiten dute. Hauen artean dira adibidez, etxebizitzetako zaindariak edo auzoetako elkarteak. Pertsona edo elkarte hauek ondotik beraien hurbileko beste jendeei mezua helaraziko bai diete, eta hola birziklapena eta bereizketaren mezua hedatuz joanen da. Bereizketaren mezua kanpotik heldu diren jende edo turistekin ere lantzen dute. Udan Miarritzen egiten diren merkatu edo gaueko merkatuetan standak instalatzen dituzte. Ekimen handietan ere, hala nola Eco-vie saloina edo Lurraman ere haur zein helduentzako informazio eta sentsibilizazio guneak izaten dituzte.

L’avenir est entre les mains de nos enfants

A

zken urte hauetan lan handia egina izan da garapen iraunkorraren alde: energia berriztagarrien promozioa, birziklapena, bereizketa… Horrek ez du kentzen oraindik ere badela bide egiteko. Denek ezagutzen ditugu bereizketaren onurak: material desberdinak berriz erabiltzea ahalbidetzen du, alegia. Jakin ere badakigu edukiontzi desberdinak badirela ekai desberdinentzat, eta bistan dena zikintegia ere hor dela. Miarritzen gainera, auzo batzuetan zikin-poltsa desberdinak badira, plastika bereizteko adibidez. Baina bereiztekotan ongi bereizi behar da. Horren berri emateko, Bil ta Garbi sindikatu mistoak, Kostalde eta Aturri hirigune elkargoan (Agglomération) langile bereziak ditu: Bereizketaren Enbaxadoreak.

BEREIZKETAREN ENBAXADOREEN EGINKIZUNAK Bereizketaren enbaxadoreek hurbileko sentsibilizazio lana egiten dute. Alde batetik atez ateko lana egiten dute. Aurtengo udan adibidez, Miarritzeko erdigunean aritu dira. Bereizten ez zuten pertsonak informatu dituzte. Azalduz bereizketaren onurak zein izaten ahal diren, epe labur eta luzean, sentsibilizazio lana eginez. Jadanik bereizten duten pertsonei aldiz ohiturak oroitarazi, edo xehetasunak eman dituzte. Horretarako besteak beste « memo-tri » txarteltxoa ematen diete. Beraien gutun ontzietan publizitaterik jaso nahi ez dutenei aldiz « stop pub » itsasgarria eskaintzen diete. 16 BIARRITZ magazine | NOVEMBRE 2011 N°212

Eta geroa haurren esku baita, eskoletan ere lan egiten dute bereizketaren enbaxadoreek. Animazio pedagogikoak eskaintzen dituzte, bi hizkuntzetan, frantsesez zein euskaraz. Oro har hirugarren zikloko haurreri zuzenduriko lana egiten baldin badute ere, kolegio edo lizeoek eskatzen dutelarik bertara hurbiltzen dira sentsibilizazio lan horren egitera. Urrian adibidez sukaldaritza eskolan izan dira.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.