Az Irratia jaio da, Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbaoko irratia Azkuna Zentroaren programazioa kultura garaikidea zabaltzen eta maximizatzen duten formatu berrietara hedatzen da. Az Irratia, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoko irratia martxan jartzearekin batera, Zentroak ahozkotasunaren aldeko apustua egiten du, pentsamendua eta hausnarketa artistikoa transmititzeko uhal gisa. 2019-2023 Programa Proiektuaren barruan, proposamenak jarraipena ematen dio 2018. eta 2020. urteen artean Kolektibo Egoiliarra Programaren barruan consonnik garatu zuen consonni radio con Az prototipoari. Epilogo eta giltzadura gisa, kulturaekoizleak laguntza ematen du proiektu berri hau sortzeko. Az Irratia irrati esperimentala eta komunitarioa da, irratiaren kontzepturik tradizionalenetik urrutiratua eta podcastingaren egungo formatura bideratua. Kultura esperimentatzeko modu garaikide gisa proiektatzen da, egungo praktika artistikoen inguruko soinu-sorkuntza eta hausnarketa bultzatuz. Zentroko programazio-ildoekin harremana duten atal eta gaiekin, baina, aldi berean, autonomiaz, sormen-proiektu gisa eta inguruko ahots eta soinuak eta kulturaren eta praktika artistikoen beste une batzuk berreskuratzeko bide gisa.
12