1 minute read

Az Irratia jaio da, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko irratia

Az Irratia jaio da, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko irratia

Azkuna Zentroaren programazioa kultura garaikidea zabaltzen eta maximizatzen duten formatu berrietara hedatzen da. Az Irratia, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoko irratia martxan jartzearekin batera, Zentroak ahozkotasunaren aldeko apustua egiten du, pentsamendua eta hausnarketa artistikoa transmititzeko uhal gisa. 2019-2023 Programa Proiektuaren barruan, proposamenak jarraipena ematen dio 2018. eta 2020. urteen artean Kolektibo Egoiliarra Programaren barruan consonnik garatu zuen consonni radio con Az prototipoari. Epilogo eta giltzadura gisa, kulturaekoizleak laguntza ematen du proiektu berri hau sortzeko.

Advertisement

Az Irratia irrati esperimentala eta komunitarioa da, irratiaren kontzepturik tradizionalenetik urrutiratua eta podcastingaren egungo formatura bideratua. Kultura esperimentatzeko modu garaikide gisa proiektatzen da, egungo praktika artistikoen inguruko soinu-sorkuntza eta hausnarketa bultzatuz. Zentroko programazio-ildoekin harremana duten atal eta gaiekin, baina, aldi berean, autonomiaz, sormen-proiektu gisa eta inguruko ahots eta soinuak eta kulturaren eta praktika artistikoen beste une batzuk berreskuratzeko bide gisa.

Fisikoki Atariko erdiko espazio batean kokatuta, soinu-leiho hau kanporantz irekitzen da, Zentroan lan egiten duen eta egoiliarra den testuinguru artistikoarekin elkartzeko espazio berri bat sortuz; eta gorde egiten da, Zentroko hormetatik eta hiritik harago hedatzen da, edukien artxibo, soinuen artxibo banku bihurtuz. Proiektua magazine formatuarekin esperimentatuz hasten da: ordubeteko iraupenaz, profesionalek zuzendutako atal independenteak ditu, eta streaming bidez eta Atarian emititzen da.

Zentroko konplizeei gonbit egiten diegu kontakizunak sortzera, soinu-bide berriak osatzera eta entzuteko uneak sortzera. Soinu-pilula hauek, berez, sormen kolektiboko ariketak ekarriko dituzte, alde batetik, irratiaren–performancearen edo irrati-magazinaren tradizioa balioetsiz eta, aldi berean, gonbit eginez podcastingarekin lehen aldiz esperimentatzera hurbilduko diren beste ahots batzuei.

Nazioarteko izaera duen bertako irratia da Az Irratia. Haren narratibak eta konposizioak egunerokotasunetik entzun daitezke, planetako edozein puntutatik, horrela, muga geografikorik gabeko hurbiltasun-komunitatea sortuz.

Proiektu hau Walter Benjaminek irratia ulertzeko zuen modutik hurbil dago: ahotsa etxean jasotzen den gonbidatu gisa, irratia –filosofoaren ustez, bere hezkuntzazereginetik bereizezina– antzerkia baino teknika arriskutsuagoa da, "jakintza publikoaren norabidean eta publikoa jakintzaren norabidean" mugiarazten baitu.

This article is from: