Page 1

GAI AURKIBIDEA I. Hezitzaileentzako gida



Orientabide didaktikoak Giza eskubideak eta aniztasun afektibo-sexuala

          



Gehiago jakiteko... Giza eskubideak eta LGBT taldea



Baliabideak



FilmograďŹ a



BibliograďŹ a



II. Proposamen didaktikoak Lehen Hezkuntzarako proposamen didaktikoak eta ekintzak



Bigarren Hezkuntzarako eta batxilergorako proposamen didaktikoak eta ekintzak



Helduen Hezkuntzarako proposamen didaktikoak eta ekintzak



  

        

    




     

    

                     


 

   

EGUNKARIETAN Komunikabideek erabilitako hizkuntzaren azterketa. Helburua: Komunikabideen bidez sexualitatearekin eta sexu-orientazioarekin zerikusia duten giza eskubideen errespetua aztertzea. Adina: 13-16 urte. Beharrezko materiala: Egunkariak, aldizkariak, etab.

               

         

Garapena: Ikasleak taldetan banatuko dira eta talde bakoitzak egunkari eta aldizkari sorta bana gainbegiratuko du sexualitatearekin eta giza eskubideekin erlazioa duten berriak bilatuz eta aukeratuz. Ikasle bakoitzari Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren kopia bana emango zaio. Ondoren, taldeei berri bakoitza zeri buruzkoa den eztabaida dezaten eskatuko zaie:

Gaiaren berri emateko modua bera:

a) Ukatua den eskubide bati buruzkoa. b) Eskatzen den eskubide bati buruzkoa.

Saia zaitez adibide hauek Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren atal zehatzekin lotzen.

c) Erabiltzen eta gozatzen ari den eskubide bati buruzkoa.

• Ama batek bere semearen zaintza galdu du lesbiana izateagatik.

• Giza eskubideen urraketa bat al da? • Erlaziona al ditzakete taldeek euren berriak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko atal zehatzekin? • Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko zein atalek bermatzen dute lesbiana, gay, bisexual edo transexual izateko eskubidea?

Informazio lagungarria 1948an, Nazio Batuen kide ziren 56 herrialdeek Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zuten. Bertan zioten munduan askatasuna, justizia eta bakea izateko oinarria gizakien familiako kide guztien berezko duintasuna eta eskubide berdin eta besterenezinak zirela. Eskubide hauek honela deďŹ nitu zituzten: • Besterenezinak. Gizatasunik den heinean, galdu ezin diren eskubideak dira. • Elkarmendekoak. Eskubide hauetako bakoitzak hurrengoa osatzen du (adibidez, gobernuan parte hartzeko eskubidea hezkuntza bat izateko eskubidearekin, adierazpen askatasunarekin eta bizitza duina izateko beharrezkoa dena lortzeko eskubidearekin zuzenean lotuta dago). • Zatiezinak. Ezin dira eskubide hauek “garrantzitsuagoaâ€? omen den beste baten mesedetan galdu.

• Armadako oďŹ zial bat armadatik kaleratua da gay izateagatik. • Pop musikari batek bere jarraitzaileei gay dela aitortu die, egunkari sentsazionalista batek berria zabaltzea ekiditzeko. • Espainiar legediak homosexualen arteko ezkontza onartzen du, baina epaile batzuk Konstituzioaren aurkakoa dela iritzi dute. • 16 urteko nerabe batek bere buruaz beste egin du eskolan lesbiana izateagatik isekak eta jazarpenak jasan behar zituelako. • Poliziak homosexualak izateko susmagarriak ziren gizon eta emakumeei buruzko ezkututko artxiboak ditu gordeta. • Telenobela batean bi gizonek elkar musukatu dute. • Lesbianek, gayek, bisexualek eta transexualek Gay Harrotasunaren manifestazioa antolatu dute. • Amnesty Internationalek bere homosexualitatea dela eta espetxeratuak izandakoak askatuak izan daitezen egiten du lan.

GIZA ESKUBIDEAK ETA ANIZTASUN AFEKTIBO-SEXUALA

23


 

   

FILMAK IKUSIZ Helburua: Lesbianen, gayen, transgeneroen eta bisexualen historian jasandako bereizkeria eta giza eskubideen urraketa aztertzea eta euren errora iristen saiatzea. Jarrera homofobo ďŹ siko zein ahozkoekiko jarrera kritiko bat garatzea. Adina: 15-18 urte. Beharrezko materiala: Papera eta arkatza, bideoa edota dvd-a, telebista. 2. ďŹ txa (25. orrialdea) fotokopiatu eta ikasleari eman.

PHILADELPHIA (AEB, 1993) Laburpena: Andrew Beckett FiladelďŹ ako abokatu-langela ospetsu batetako abokatu bikaina da. Bere bikotea Miguel da, Estatu Batuetan bizi den gizon espainiar bat. Andrewk GIB-a dauka, bere bikoteak ordea ez. Bere lankide batek larruan GIBak sortu ohi dituen zauriak antzeman dizkionean, Andrew kaleratua izan da. Hirian zehar zenbait abokatu-langelatatik pasa ondoren, Joe Miller abokatuak onartu du azkenean bere kasua: enpresa auziperatuko du bidegabeko bereizkeriagatik. Andrewren abokatuak aldi berean bere aurreiritziei ere egin beharko die aurre,

baina apurka-apurka gay edo lesbiana bakoitzak duen bezala, Andrewren gizatasuna eguneroko jokaeran nabarmentzen doan heinean, bere aurreiritziak gainditzen ikasiko du. Era berean, homofobia hori bortizki nabarituko da bere lankide ohien jarreran. Abokatuaren lana lankide ohi horiek eta euren aurreiritziak eta bereizkeria epaimahai baten aurrean agerian uztea izango da. Epaiketa aurrera doan heinean, GIB-aren efektuak geroz eta nabariagoak dira Andrewrengan. Dena den, etengabe ditu bere familia eta bikotea bere aldamenean gaisotasunari aurre egiteko.

FUCKING AMAL (SUEDIA, 1999) Garapena: Ekintza hauen garapena bi ďŹ lm ikustean oinarritzen da. Komenigarria da aurretik Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalari buruzko sarrera labur bat eta iruzkin bat egitea. Filmak ikusi ondoren, zenbait ekintza proposatzen dira, eta hezitzaileak, taldearen dinamikaren arabera, banakakoak, binakakoak edota taldekakoak izan daitezela erabaki dezake. Azaltzen diren iritziak amankomunean jartzea gomendatzen da; hezitzaileari dagokio ikuspuntuak oso urrunak badira eztabaida moderatzea.

24

AMNESTY INTERNATIONAL

Laburpena: Amal Suediako herrixka lasai eta baketsu bat da, eta seguraski, munduan dagoen lekurik aspergarrienetako bat. Agnes 16 urte betetzeko zorian da. Duela bi urte iritsi zen hona baina oraindik ez du lagunik. Isilean, Elin eskolako neska ilehori eta men-

derakaitzaz maiteminduta dago. Baina hori bere ordenagailuak bakarrik daki. Bere urtebetetze ospakizunera inor etorriko ez delakoan, gogo handirik gabe banatu ditu gonbidapenak. Arratsaldez, bere gurasoak eta anaia irrikaz daude gonbidatuen zain...


 

   

FILMAK IKUSIZ

— Philadelphia ďŹ lmeko epaiteketan, Andrewren abokatuak epaimahaiari ikuFITXA serazi nahi dio Andrew kaleratzeko arrazoia homofobia izan dela. Nahikoak irudituko al litzaizkizuke bere argudioak 1.- Film hau honela deskribatuko nuke: zu epaimahaieko kide bazina? Zein izango zatekeen zure bozka epaia era— Interesgarria bakitzeko? Zure ustetan, eguneroko bi— Egiantzekoa zitzan justiziak ďŹ lman bezala jokatzen — Aspergarria al du? — Bitxia — Fucking Amal ďŹ lmaren amaieran, Ag-

2

— Dibertigarria — Polemikoa 2.- Filmari buruzko galdera hauei erantzun. — Zein da ďŹ lmearen gai nagusia? — Eszenaren bat nabarmenduko al zenuke? Zergatik? — Filman erlazio homosexual bat azaltzen da. Nola dago islatua?

nes eta Elin komunean giltzapetuta daude eta bere gelakideak atean dituzte zain. Zein izango litzateke zure erreakzioa komun horretan bazeunde? Eta kanpoan bazeunde? — Ezagutzen al duzu homosexualitatea jorratzen duen beste ďŹ lmerik?

4.- Hausnartu ondorengo galderen inguruan.

3.- Erantzun eguneroko bizitzarekin erlazionatutako galdera hauei:

— Zure lagunik onenak gay edo lesbiana dela esango balizu, zer esango zenioke? Oraindik bere laguna izango zinateke?

— Deskribatu ďŹ lman azaltzen diren gutxienez hiru pertsonaiek homosexualitatearekiko duten erreakzioa. — Pentsa ezazu pertsonaietako batekin hitzegiterik duzula. Zer galdetuko zenioke?

• Gizarte arazoak: gizabanakoak Estatuaren edota erljioaren erakundeekin bizi dituenak.

— Pentsa ezazu ďŹ lmaren bigarren atal bat egiten dutela. Nola imajinatzen duzu izan zitekeela?

— Espainiar legediak sexu-orientazioagatiko lan bereizkeria debekatzen du. Zure ustetan, gizartea debeku horren jakitun al da? Errespetatzen al da debeku hori? — Philadelphia ďŹ lmeko lehen eszenan, bikote gayak legearen aurrena familia ez izateak ekartzen dituen ondorio lazgarrien arazoa islatzen da, batez ere kideetako bat gaixorik dagoenean. Zure ustez, mundu mailan egoera hau zuzentzeko lege aldaketak beharrezkoak al dira?

— Erlazio homosexualek gaur egungo munduan gatazka ezberdinak mahaigaineratzen dituzte. Gatazka hauek era hauetakoak izan daitezke:

— Erlazio gayei eta lesbianei dagokienez, zure ingurugiroa ďŹ lman azaltzen denaren antzeko al da?

tik arazoak izan dituen kasuren bat azaltzen?

• Bakarkakoak: gizabanakoak bere buruarekin bizi dituenak. • Pertsonen artekoak: gizabanakoak familiarekin, lagunekin... bizi dituenak. — Jakingo al zenuke inork homosexuala, bisexuala edota transexuala izateaga-

— Zure sexu-orientazioa ez balitz zu bizi zaren gizartean ohizkoena eta zure gurasoei esango bazenie, zein jarrera uste duzu hartuko luketela? — Eta zure lagunek? Zure familiak? Zure irakasleek? Zure gelakideek? — Bi ďŹ lmetako protagonistek egoera gatazkatsuak bizi dituzte homosexualak izateagatik. Zein izango litzateke zure erreakzioa halako egoera batean bazeunde?

GIZA ESKUBIDEAK ETA ANIZTASUN AFEKTIBO-SEXUALA

25


 

   

               

 

       

HITZAREN BOTEREA Hizkuntzak gure pentsaerari forma ematen dion moduari buruzko analisia. Helburua: Hizkuntzak gure pentsaerari eta gure burua eta inguratzen gaituen mundua ikusteko erari forma ematen dion moduari buruzko analisia. Adina: 13-16 urte. Beharrezko materiala: Ez dago beharrezko materialik. Garapena: Parte-hartzaileei hitzei eman dakieken erabilpen positiboak eta negatiboak pentsa ditzaten eskatuko zaie. Ondoren, komentatuko dute: — Zein hitzek sentiarazi dituzten bere buruarekin gustora. — Zein hitzek isilarazi edota atsekabetu dituzten. • Bikoteka, parte-hartzaileek iseka egin dieten edota irainak jasan dituzten bizipen bat azalduko dute: — Zer gertatu zen? — Iraina benetako “ezberditasunâ€? batetan oinarrituta al zegoen? — Zein sentimendu eta zein erreakzio izan zituzten une hartan? — Zergatik uste dute gertatu zela hura?

26

AMNESTY INTERNATIONAL

— Zerk eragin zitzakeen iraintzaileak horrela joka zezaten? — Nola aurre egingo zenioke, gaur egun, halako egoera bati? — Zein hitz erabili dituzu zuk beste norbait iraintzeko edota iseka egiteko? — Inoiz esan al duzu esan nahi izan ez zenukeen zerbait? — Inoiz zerbait esan nahi izan al duzu honez gero ezer esateko beranduegi zenean? • “Desberdintasunakâ€? oinarritzat dituzten irain zerrenda bat egingo da eta ikasleei adibideak eman ditzaten eskatuko zaie, irainak “deberdintasunâ€? ezberdinen baitan sailkatuz. Adibidez, larruaren kolorea, altuera, arazo ďŹ sikoak, sexualitatea, besteen itxaropenekin bat ez etortzea, moda ez jarraitzea, etab. Orduan, gela osoak ondorengoari buruz eztabaida dezake: — Zein mezu darie birao horiei “normalaâ€? eta “onargarriaâ€? denari buruz? — Zein izan daiteke mezu hauen jatorria?

“Ez nator diozunarekin bat, baina hil arte defendatuko dut halakorik esateko duzun eskubideaâ€? Stephen G. Tallentyre, Los amigos de Voltaire (1906) • Taldeak ondoren azaltzen den zerrenda gainbegira dezake, eta bertan azaltzen diren esaldiak adostasun mailaren arabera ordenatu: Badira, hain mingarriak izateagatik, sekula erabili behar ez diren hitzak. Edonork esan ahal izan beharko luke esan nahi duen edozer. Mingarria den zerbait bakarka esatea ez dago gaizki; besteen aurrean esatea, ordea, bai. Hobe da gorroto-iritziak adieraziak izatea, ezagunak izan daitezen eta, horrela, haien aurka hobe borroka dezagun. Gorroto-hizkuntza zentsura baino arriskutsuagoa da. PornograďŹ a gorroto-hizkuntza mota bat da.

— “Ezberdinen� zein aldek eragiten ditu birao gehien?

Ez dago gaizki norbaitek hitz mingarri bat erabiltzea, bere buruaz ari bada.

• Ondorengo esaldia ozen irakurriko da, eta ondoren, parte-hartzaileei eskatu zaie esaldi horren aldeko hiru argudio eta aurkako beste hiru pentsa ditzatela.

Era berean da kaltegarria emakume batek txiste sexistak kontatzea edota beltz batek txiste arrazistak egitea. “Politikoki zuzena� den lengoaia zentsura mota bat da.


 

   

JENDE OSPETSU “BEREZIA� Zenbait pertsonaia famaturen sexu-orientazioari buruzko gogoeta. Helburua: Sexu-orientazio anitza izan duten garai desberdinetako zenbait pertsonaia ospetsuri buruz hausnartzea.

Ahal izanez gero, eurek esandako edo egidako zerbaiti buruzko aipamenak barneratu beharko dituzte.

Adina: 13-16 urte. Beharrezko materiala: Papera eta arkatza.

Talde bakoitzak, egokitu zaion pertsonaia bakoitzari buruz A3 tamainako poster bat egin beharko du, eta bi minutuko aurkezpen baten bidez, pertsonaia hori eta

Garapena: Ikasleak talde ezberdinen artean banatu eta talde bakoitzari ondoren azaltzen den zerrendako izen multzo bat emango zaio. Talde bakoitzak, kontsultaliburuak edota internet erabiliz, dagozkion pertsonaiei buruzko argazkiak eta informazioa bildu beharko ditu: nongoak diren, zein garaikoak, zeintzu izan diren haien ekarpenik nabarmenenak, etab.

— — — — — — — — —

Alexander Handia Elton John Federico GarcĂ­a Lorca George Michael Leonardo da Vinci Michelangelo Buonarroti Oscar Wilde Pedro AlmodĂłvar Rock Hudson

hark munduari egindako ekarpena gela osoari aurkeztuko dizkio. Pertsonaiak kronologikoki ordenatu beharko dira. Adibide gehiago ere jar daitezke. Hemen azaltzen da ustez gayak, lesbianak edota bisexualak izandako zenbait pertsonaia ospetsuren zerrenda bat. — — — — — — — — —

Amelie Mauresmo Katalina Erauso Suediako Kristina erregina Frida Kalho Greta Garbo Isadora Duncan Martina Navratilova Safo Virginia Wolf

      

Bigarren Hezkuntzarako eta Batxilergorako proposatzen diren ekintza guztiak, jende ospetsu “bereziarena� ezik, Amnesty Internationalen britaniar taldeak eginak dira. Amnesty Internationalen web orrialdeko gutxiengo sexualei buruzko atalean Bigarren Hezkuntzarako eta Batxilergorako ekintza gehiago aurki daitezke: www.es.amnesty.org/ temas/minorias-sexuales

GIZA ESKUBIDEAK ETA ANIZTASUN AFEKTIBO-SEXUALA

27


Amnesty International ikerketa eta aktibismoaren bidez giza eskubideen alde lanean diharduen mugimendu global bat da. Bere ikuspegia Giza AMNESTY INTERNATIONAL Espainiar atala Espainiar Idazkaritza

Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean eta beste zenbait nazioarteko

C/Fernando VI nº 8 – 1º izda. 28004 Madrid Teléfono: 902 119 133

arautan babestuta dauden eskubideak pertsona guztiek goza ditzaketen

Equipo.educacion@es.amnesty.org www.es.amnesty.org

mundu batena da. Amnesty International 150 herrialdetan kokatuta dago. Ez du inongo gobernurekin, ideologia politikorekin,

© Amnistía Internacional Publicaciones, 2008

Eskubide guztiak gordeak.

interes ekonomikorekin edota erlijio

Unitate didaktiko hau Amnesty Internationa-

sinesmenekin loturarik. Ez du inongo

C/ Fernando VI, nº 8 - 1º izda. 28004 Madrid www.es.amnesty.org

gobernurik babesten edo erasotzen,

Lege-gordailua: ISBN: 978-84-935397-8-8 ARGAZKI KREDITUAK

ten ez erasotzen. Bere interes bakarra giza eskubideen babes inpartziala da.

dute ekarlanean. Argitarapen honek egile-eskubideak ditu. Edozein moduz zabal daiteke, tasarik ordaindu

eta era berean, ez ditu ere babestu nahi dituen pertsonen iritziak babes-

lek, COGAMek eta Colegas Federazioak egin

Argitarapen honetan erabilitako argazkiek ondorengo gordetzaileek gordetako eskubideak dituzte: © AI. 4., 25., 29. (behea) orrialdeak.

gabe, hezkuntza-helburuak edota giza eskubideen zabalkuntza direla eta, baina salmenta galerazita dago. Egile-eskubideen jabeek egiten diren erabilpenez jakinaraziak izan daitezen erregutzen dute, lanaren eraginkor-

© Rocío Carneros 3., 6., 8. , 11., 16., 18., 19., 20., 23., 24., 26., 29. (goia) eta 32. (goia) orrialdeak.

tasuna ebaluatu ahal izateko. Testu hau beste edozein egoeratan zabaltzeko, berau beste argitarapenen batean erabiltzeko edota itzuli

© DR. 27. orrialdea Diseinu grafikoa: Yamil Cure Inprimatzea: Artes Gráficas Palermo

edo moldatzeko, aurrez argitaletxearen idatzizko baimena eskuratu behar izango da.

UD MSX Secundaria euskera  

UD MSX Secundaria euskera

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you