__MAIN_TEXT__

Page 1


AMAIA MOLINET BARRASKILO BAT ASFALTOAN UN CARACOL SOBRE EL ASFALTO Antolakuntza / Organización: Basauriko Kultur Etxea. Koordinazioa / Coordinación: Iker Serrano. Argazkiak / Fotografías: Amaia Molinet. Testuak / Textos: Manuela Pedrón Nicolau & Jaime González Cela. Diseinua / Diseño: Basauriko Kultur Etxea. Itzulpena / Traducción: Basauriko Euskara Zerbitzua. LG / DL: BI-307-2016.

ARIZKO DORRETXEA / TORRE DE ARIZ 2019ko urtarrilaren 18tik otsailaren 17a arte Del 18 de enero al 17 de febrero de 2019

Frantzisko Kortabarria z/g. 48970 Basauri, Bizkaia. Tlf. 944 666 426. LEHENENGO SOLAIRUA / PRIMERA PLANTA Ordutegia / Horario: 10:15 - 13:15 / 16:30 - 20:30. Asteburuak eta jaiegunak: 09:00 - 13:45 / 16:30 - 20:15. Fines de semana y festivos: 09:00 - 13:45 / 16:30 - 20:15.

Proiektu hau Espainian, Errumanian eta Frantzian egin da, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza bati esker, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak eta Uharte Zentroak bultzaturiko Zébra 3-eko erresidentzia batetan bukatu izan delarik. Este proyecto se ha realizado entre España, Rumanía y Francia, gracias a una subvención del Gobierno Vasco, siendo concluido en una residencia en Zébra 3, organizada por el Instituto Navarro de Deporte y Juventud en colaboración con el Centro Huarte.


FIKZIO ORNOGABEAK Begiratu bat Amaia Molineten «Un caracol sobre el asfalto» («Barraskilo bat asfaltoan») (2019) erakusketari Azken hamarkadan zehar terminologia berria garatu dute, gaur egungo aro geologikoa izendatzeko. Helburua: agerian jartzea Lurraren natura-sistemaren gaineko jarduera kolonial eta industrialak izandako inpaktua. Gehien erabilitakoa «antropozeno» hitza izan bada ere (gizakia jartzen du arazoaren ardatzean), «kapitalozeno» ere existitzen da (zeinak, zehazki, antolamendu politiko-ekonomiko globalaren sistema identifikatzen baitu). Kontzeptu horien eraginak, baina, gainditu egin du ingurumen-ikerketen eremua: gaur egun, kontzeptuok aintzat hartuak izaten ari dira, bereziki, arte garaikidearen ikusizkoen esparruan. Badirudi irudiak joera unibertsalizatzailea duela, natura irudikatzeari dagokionez. 1968an zabaldu ziren NASAk lur planetari egindako lehen argazkiak, eta, urte batzuk geroago, «Blue Marble» bezala ezagutzen duguna ikono bihurtu zen. Bada, ordutik hona, ingurumen-mutazioen gaineko erantzukizunak lausotzen dituen planeta-identitatea sortu da, halako txukuntasun idiliko batek gidatuta. Irudi global horren aurrean, gizakionak ez diren errealitateetara zuzendutako begirada hurbila planteatzen du Amaia Molineten (Nafarroa, 1988) proiektu berriak. Horren harira, lurraldearen formen analisia da Molineten lanaren ezaugarria. Kontu geopolitikoetatik hasi, eta paradisua bezalako eraikuntza sozialetara, lurraldearen esanahian sakontzen dute Amaiaren proiektuek, irudi topografiko, artistaren esku-hartze eta ingurumenarekin egindako saiakeren bitartez. Hurbilen dagoen lurraldea ibili eta behatzetik ere jaio da «Un caracol sobre el asfalto»: euria bota ostean barraskiloak agertzen diren gertuko ingurune horretatik; edota Molineten iruditeria osatzen duten hainbat hiritako eraikinak altxatzeko baliatutako harrietan gordetako gasteropodo-fosiletatik. Ikerketa, hausnarketa, itxarote eta, areago, etsipen prozesu luzea sortzen da ariketa horretatik, zeinak forma ematen baitio gizakiok (eta beste) lurraldean utzitako aztarna aztertzen duen pieza sortari. Egunerokoarenganako hurbilketa horretatik, espazio-denbora bitxira garamatza lanak, non fosila fikzio espekulatzaile baten protagonista bilakatzen baita. Bestalde, krisiaren ideia ere jasotzen du «Antropozeno» kontzeptuan irudikatutako giza eraginaren ondoriozko lurralde-aldaketa horrek. Lurraren natura-sistemaren krisia eta krisi pertsonal egoera lotzen dira proiektu honetan, kontsumoak eragindako kolapsoarekin batera. Eta, bide horretatik, naturaren iruditeria txukun horren haustura ematen du aditzera egileak. Ibilgailuen, salgaien eta norbanakoen abiadura handiko garraio eta hara-honakoak dira kapitalismoaren bilakaeraren, eta hark planetaren azalean utzitako aztarnen irudi esanguratsuenetako bat. Proiektua asfaltoz eta haren irudiz beteta dago, antza duten material natural eta artifizialen sorta bati lotuta. Hemen ordea, ez dira gizakiak edota makinak autopistetan dabiltzanak, barraskiloak baizik. Haien


arrastoekin, astiro-astiro, irudiak egiten dituzten barraskiloak. Gasteropodoon milurteko adurraren eta abiadurari lotutako giza eraikuntzaren arteko topaketaren irudi horrek markatzen du proiektuaren erritmoa. Eta talka bital, kontzeptual eta tenporalak sortzen dira. Beraz, zenbait ekuazio bisual planteatzen ditu Amaia Molinetek, non zenbait elementu errepikatu egiten baitira: denbora, artifizioak, bizitza, istorioa… Barraskilo, fosil, asfalto, granito, marmol edo fikziozko materialen bitartez irudikatutako elementuak konbinatzen dira proiektuan zehar, puzzle edota eragiketa matematiko bat ebazten duenaren plazerak sortutako erritmo binarioari jarraiki. Era berean, barraskiloaren inguruan dabil proiektua, haren oskoletako kiribilak nola. Izan ere, kiribila da lur planetan milioika urte daramaten itsasoko eta lurreko animalia horien ikurra. Bada, iraunkortasun hori, denbora-tarte zabal hori jartzen du Amaiak ageriko. Bizirik dauden barraskiloak irudikatzen ditu bai fosilen gainean, bai gainazal artifizialen gainean (asfaltoarekin lotutako poliuretanozko xaflen gainean, esaterako). Iragana eta oraina lotzen dituen fikzio bisual horrez gain, fosilen materialtasunari buruzko gogoeta egiten du proiektuak, zeina, akaso, arbasoen gainean dabiltzan barraskilo horietatik eratortzen baita —artifizialak izan daitezke fosilak? edota material artifizialak izango dira, akaso, etorkizuneko fosilak babestuko dituztenak?—. Horrela, bada, proiektuan oso agerikoa da naturalaren eta artifizialaren arteko aurkakotasuna: gizakia ez beste animaliak irudikatzen dira, giza ekintzaren ondoriozko eraikuntzetan; eta, trabez gaindi, bizitzak aurrera darraien agertoki bihurtzen dira horiek guztiak. «Antropozeno» eta «Kapitalozeno» kontzeptuen aurrean, Donna Haraway filosofo eta zoologoak alternatiba bat planteatzen du, bere «SF» kosmoikuspegitik (zenbait esanahi ditu kontzeptuak: science fiction, hau da, zientzia-fikzioa; speculative fabulation, alegia, espekulazio-fabulazio edo -fikzioa; science fact edo zientziaegitatea; edota speculative feminism edo feminismo espekulatzailea). Lovecraften mitologiari eta ornogabeei lotutakoari egindako erreferentzietatik abiatuta, «Chthuluceno» izena proposatzen du egileak, arazo horri buruz hausnartzeko. Harawayren proposamenetik gehien interesatzen zaiguna da zientzialariak fikzioarekin duen harremana: erresistentziarako gune eta etorkizunerako begiraleku gisa irudikatzen du («Antropozeno» eta «Kapitalozeno» kontzeptuek, itxuraz, deuseztatu egiten dituzten ikuspegi bi, hain zuzen ere). Sar gaitezen, bada «Un caracol sobre el asfalto» lanean hurbileko fizkioren batetik, non bat egiten duten denbora-dimentsioek (gizakionak, eta gizaki ez direnenak). Manuela Pedrón Nicolau eta Jaime González Cela *Erreferentziak: T.J. Demos, Against the Anthropocene. Visual Culture and Environment Today, Sternberg Press, Berlin, 2017. Donna Haraway, «Tentacular Thinking: Anthropocene, Capitalocene, Chthulucene», e-flux journalen 75. zk.-an, 2016ko iraila.


FICCIONES INVERTEBRADAS Una mirada sobre la exposición Un caracol sobre el asfalto (2019), de Amaia Molinet Durante la última década se ha desarrollado una nueva terminología para denominar la actual era geológica, con el objetivo de señalar el impacto de las actividades coloniales e industriales sobre el sistema natural de la Tierra. Antropoceno ha sido el vocablo más empleado, situando al ser humano como centro de esta problemática; aunque existen otros términos como Capitaloceno, que identifica específicamente el sistema de organización político-económica global. La influencia de estos conceptos no se ha limitado al campo de los estudios ambientales y están siendo especialmente considerados en el ámbito del arte contemporáneo, desde su régimen visual. La imagen parece contar con una tendencia universalizante en la representación de la naturaleza. Desde que en 1968 se difundieron las primeras fotografías del globo terráqueo tomadas por la NASA, y algunos años después se estableció como icono la conocida como “Blue Marble”, un halo de idílica pulcritud ha determinado la creación de una identidad planetaria que difumina las responsabilidades en cuanto a las mutaciones ambientales. Frente a esta imagen global, el nuevo proyecto de Amaia Molinet (Navarra, 1988) plantea una mirada próxima dirigida hacia realidades no humanas. El trabajo de Molinet se caracteriza por el análisis de las formas del territorio. Desde cuestiones geopolíticas como la frontera hasta construcciones sociales como el paraíso, sus proyectos indagan en los significados del territorio a través de la imagen fotográfica, su intervención y la experimentación con el medio. Un caracol sobre el asfalto nace igualmente de la acción de recorrer y observar el territorio más cercano, del entorno más próximo en el que los caracoles aparecen después de la lluvia, o en el que los monumentos de diversas ciudades que configuran su imaginario esconden fósiles de gasterópodos incrustados en la piedra empleada para levantarlos. De ese ejercicio parte un largo proceso de investigación, reflexión, espera e incluso desesperación que da forma a un grupo de piezas que analizan la huella humana y no humana sobre el territorio. Desde esa aproximación a lo cotidiano nos dirige a un espacio-tiempo extraño en el que lo fósil se convierte en protagonista de una ficción especulativa. La cuestión de la modificación humana del territorio comprendida en el concepto de Antropoceno implica al mismo tiempo la idea de crisis. En este proyecto esa crisis del sistema natural de la Tierra se conecta con una situación de crisis personal, con el colapso generado por el consumo, y apunta hacia una ruptura de ese imaginario pulcro de la naturaleza. El traslado de vehículos, mercancías y personas a toda velocidad sobre la carretera es una de las imágenes más representativas de la evolución del


capitalismo y de su huella en la superficie del planeta. El asfalto y su imagen, en relación a una serie de materiales naturales y artificiales que se asemejan, pueblan este proyecto, pero en él no son humanos o máquinas quienes surcan las autopistas, sino caracoles que con su rastro dibujan lentamente. El retrato de ese encuentro, entre baba milenaria de gasterópodo y construcción humana ligada a la velocidad, marca el ritmo del proyecto en el que se suceden encontronazos vitales, conceptuales y temporales. Así Amaia Molinet plantea distintas ecuaciones visuales en las que se repiten varios elementos: tiempo, artificio, vida, historia. Esos elementos representados a través de caracoles, fósiles, asfalto, granito, mármol, o materiales ficticios, se combinan a lo largo del proyecto siguiendo un ritmo binario que genera el placer de quien resuelve correctamente un puzzle o una operación matemática. Este proyecto gira alrededor del caracol como la espiral que se dibuja en sus conchas. Una espiral que es el signo distintivo de esta clase de animales marinos y terrestres, que pueblan el planeta desde hace millones de años. Y Amaia deja patente esa constancia y ese amplio marco temporal retratando caracoles vivos sobre fósiles, al igual que los retrata sobre superficies artificiales como planchas de poliuretano que se relacionan con el propio asfalto. Además de esta ficción visual que pone en relación pasado y presente, el proyecto especula con la materialidad de los fósiles que quizá deriven de esos mismos caracoles que ahora se desplazan sobre sus antecesores ¿podrán ser los fósiles artificiales? ¿o serán los materiales artificiales los que acaben salvaguardando los fósiles del futuro? De esta manera la oposición entre natural y artificial está muy presente en el proyecto a través del retrato de animales no humanos sobre artificios construidos por la acción humana que se convierten en escenarios donde la vida, a pesar de todo, sigue su curso. Frente a los conceptos de Antropoceno y Capitaloceno, la filósofa y zoóloga Donna Haraway plantea una alternativa desde su cosmovisión SF -que significa tanto science fiction (ciencia ficción) o speculative fabulation (fabulación/ficción especulativa), como science fact (hecho científico) y speculative feminism (feminismo especulativo). A partir de referencias a la mitología lovecraftiana y a la relacionada con los invertebrados, propone el nombre Chthuluceno con el que pensar esta problemática. Lo que más nos interesa de la propuesta de Haraway es su relación con la ficción, como espacio de resistencia y como mirador hacia el futuro (que los conceptos de Antropoceno y Capitaloceno parecen cancelar). Y animamos a adentrarnos en Un caracol sobre el asfalto desde alguna ficción cercana en la que dimensiones temporales -humanas o no humanas- se funden. Manuela Pedrón Nicolau y Jaime González Cela *Referencias: T.J. Demos, Against the Anthropocene. Visual Culture and Environment Today, Sternberg Press, Berlin, 2017. Donna Haraway, “Tentacular Thinking: Anthropocene, Capitalocene, Chthulucene”en e-flux journal nº 75, septiembre 2016.


Profile for Amaia Molinet

Un caracol sobre el asfalto / Barraskilo bat asfaltoan / A snail on the asphalt  

Un caracol sobre el asfalto / Barraskilo bat asfaltoan / A snail on the asphalt  

Advertisement