Catálogo Getxo Arte 2016

Page 210

TTIPI Studio

Gazteentzako tailerrak I Talleres juveniles

210

eraldaketarako diseinua Publikoan eta pribatuan parte hartzeko eta harremanak egiteko beste modu batzuekin esperimentatzeko beharretik eta nahitik sortu zen Ttipi Studio; elkarlanezko eta proposamenezko jarreretan oinarritutako moduak dira horiek, komunitate sortzaileago eta autonomoagoak sortuko dituzten moduak, etorkizuna bera eratzeko gaitasuna dutenak. Lurraldeekin, erakundeekin eta pertsonekin egiten dugu lan, ohiko funtzionamenduereduak eta -eskemak eraldatu nahi dituzten proiektuetan. Diseinuaren arloan egiten dugula lan esatea gustatzen zaigu, baina irtenbideak eratzeko tresnatzat jotzen dugu diseinua; pertsonen bizi-baldintzak, eskubideak, askatasunak, gaitasunak eta trebetasunak hobetzeko irtenbideak sortzeko tresnatzat. Gure proiektuetan, diseinu-prozesuak irekitzen saiatzen gara (espazio kolektiboen diseinua, estrategiak, erabakiak hartzea, ikasketa-programa, kultura-programak eta abar), diseinatzaile-erabiltzaile, programatzaile-publiko eta beste dikotomia batzuen rolak

hackeatuz. Horregatik, sustatzen ditugun prozesu eta zerbitzuek beti bilatzen dute tartean dauden pertsonek eta eragileek zuzenean eta modu aktiboan har dezatela parte, bottom-up edo behetik gorako logikatik. Diseinuaren prozesuak eta diseinatzailearen irudia bir-pentsatzea proposatzen dugu, prozesu komunitarioen eta sortzaileen bidez. Eraldaketarako diseinuan eta diseinuaren bidezko eraldaketan sinesten dugu. Ane Abarrategi Zaitegik eta Maddi Texeiro Tarazagak osatzen dugu Ttipi Studio, baina beste familia eta saldo batzuetan ere bizi gara; adibidez, hauetan: Wikitoki, Txikiark, Karraskan edoEIDE. Azken lau urte hauetan, Elkartoki bezalako proiektuak abiarazi ditugu. Bi ikasturtez garatu da programa hori eta, bertan, beren jolastokia diseinatu eta eraiki dute haurrek, eskola-jolasen guneetan genero-berdintasuna eta bizikidetza sustatzeko xedez. Gainera, honako programa hauek sustatzen ere egin dugu lan: Hibrilaldiak, Gure Txoko, Pop Up Commerce, Zubiaur Plazara, Leinn Colaborative Space Design edo Getxoberpiztu, besteren artean.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.