Catálogo Getxo Arte 2016

Page 123

nación, las coreografías sociales, los espacios proxémicos, y la capacidad de asimilación de ese compendio. El cuerpo y sus espacios de interacción piden de una gestión ya que el bombardeo constante de imágenes al que nos vemos sometidos es posible que falsee la experiencia. Me siento altamente atraído por el afecto minúsculo, el impulso que desata el proceso creativo y que radica en las más grandes banalidades. Desde ahí, desde “lo detalle”, y trabajando fluidamente entre lo audiovisual, lo pictórico y escultórico, el símbolo, y siempre desde el cuerpo, reivindico la construcción de nuevos territorios y resistencias performativas con la intención de cuestionar, ironizar, y reinventarse.

PROIEKTUA I PROYECTO TECHNOLOLA Gorputzaren espazio politikoak testuingurutik ateraz eta ber-aktibatuz lan egiten duen pieza da TECHNOLOLA. Afektuak ez dira demokratikoak; maitasuna ez da politikoa. A priori inbaditu ezin daitezkeela diruditen espazioak, kolonizatu ezin daitezkeela diruditen horiek, bat-batean eta testuingurutik ateratzeari esker, inbaditu eta kolonizatu daitezke. Zulagarriak dira, hel daitezkeenak. Berriro eratu daitekeen esanahia. Ikusleak dira artistaren proiekzio sozial eta kolektiboa, edo, kasu honetan, aktibatzaileak; deuseztatzeko eraikitzen dute sinboloa. Norberaren plazerarekin dauka zerikusia sinbolo horrek, diskotekako onanismo folklorikoa da. Bidea eman behar zaio paradoxari, keinu ikonoklasta eta keinu bortitz gisa. Izan ere, irudiak botererik edukiko ez balu, zein arrazoi egongo litzateke irudiei eraso egiteko? Idolatria kontu batengatik, irudi-sortzaileak baztertzea proposatu zuen Platonek. Erbesteratzea. Har diezaiogun susmoa irudiari, eta mugatu dezagun ikuspegia, mugarik gabe ez baitago irudirik. Eta horiek dira pentsamenduei tokia egiten dieten formak. Jakin gabe, zitalkeriatik ekiten duen gorputz politikoaren, artxiboa den gorputzaren egintzekin eta mugimenduekin

lotuta daudenak. Beste gorpuztasun baten indartzaileak diren sinbolo eta irudikapenak; beste testuinguru batzuek hitz egiten dute, eta beste hizkuntza batzuk nahasten. Lola Floresen irudiak technoaren ondoan. Kontrajartze hori. Bada, ezin hobeto konbinatzen dira irudiok, eta eragin ia tribala sorrarazten dute. Bertan, gorputz-kolpea da beat elektroniko bakoitza; memoria kolektiboari begiratzeko eta igarotzeko proposamena tirokatzen dion afektua. Hortxe kudeatzen dira espazio publikoa eta begirada publikoa, irudiak eratzen dituen gorputz-herentzia. Irudia bera da gertakizuna? Gertakizun al da irudia? Pieza irudia al da? Artxiboa al da pieza bera? Modernitatearen sintoma da gauzak, objektuak, afektuak, pentsamenduak eta ideiak sailkatzea, antolatzea edo horien taxonomia egitea. Nola artxibatzen da esperientzia, ordea? Pieza honetan, artxiboko jatorrizko teknologiatzat hartzen da gorputza, baina zer daki gorputz batek? Gorputzaren dimentsioa zein den aztertzen; hots, politikoa eta ez-demokratikoa den ore-bilakaeraren, komunitatearen eta gizartearen arteko kontrajartzearen eta horien negoziaketa-estrategien dimentsioa zein den aztertzen. Irudia agertzen denean, hitza eta prosa desagertu egiten dira, beharrezkoak izateari uzten diote. Keinua gertatzen denean, afektua baino ez da geratzen.

— TECHNOLOLA TECHNOLOLA es una pieza que trabaja desde la descontextualización y la reactivación de espacios políticos del cuerpo. Los afectos no son democráticos; el amor no es político. Esos espacios que a priori parecen imposibles de invadir, no colonizables...repentinamente y gracias a la descontextualización, lo son. Penetrables, abordables. Una significación que tiene una posibilidad de reconfiguración. El público es la proyección social y colectiva del artista o en este caso el activador, construyendo un símbolo para destruirlo, que tiene que ver con un estado de placer personal, una especie de onanismo folclórico discotequero. Hay que dar pie a la paradoja, como gesto iconoclasta y gesto violento. Porque si la imagen no tuviera

123


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.