ERORKETA ASKEAN

Page 1

ERORKETA ASKEAN Autonomia-erkidegoen % 0,7a 2010ean Egoitzak Bilbo Lojendio Aita, 2 Tel. 944 151 135 alboanbi@alboan.org

Alicia Aleman Arrastio eta Javier Goñi Esparza 30 de junio de 2010

Donostia Ronda, 7, 4º I Tel. 943 275 173 alboangi@alboan.org

Gasteiz Monseñor Estenaga, 1 Tel. 945 202 676 alboanar@alboan.org

Iruñea Barañain etorbidea 2. Tel. 948 231 302 alboanna@alboan.org

www.alboan.org

Azter ditzagun aurrekontu-legeak… Urtero, ekitaldia amaitzean, Espainiako 17 autonomia-erkidegoek lan nekeza egiten dute diru-sarrerak eta gastuak planifikatzen eta haiek banatzeko akordio politikoak lortzen. Jarduera horren emaitza Aurrekontuen Legea izaten da. Lege hori dagokion parlamentu autonomikoak onartzen du azkenean. Laburbilduz, esan daiteke lege horiek arautzen dutela erkidegoetan ezarriko diren politika publikoek gastuen arloan izango dituzten lehentasunak. Alegia, autonomia-erkidegoek dirua zertan gastatuko duten eta nola banatuko duten zehazten dute (besteak beste, osasunera, hezkuntzara, azpiegituretara edo gizarte-politiketara bideratuko diren zenbatekoak). Gastu horietako bat nazioarteko elkartasuna delakoari dagokio; garapenerako nazioarteko laguntza izenez ere ezagutzen da. Azter ditzagun, bada, gure autonomia-erkidegoetako aurrekontu-legeak, eta elkartasunak haietan duen pisua. Nazioarteko elkartasunarekiko konpromisoa 2009 eta 2010eko aurrekontu-legeetan nola islatu den aztertu du ALBOANek. Autonomia-erkidegoetako aurrekontuetako orri ugarietan murgildu gara nazioarteko elkartasunarekiko aurrekontu-konpromisoa bilatzeko. Hau da 17 aurrekontu autonomikoen guztizkoa 2010erako… 189.028.081.008 189.000 MILIOI euro, alegia. Guztizko horretatik, hau da 2010ean nazioarteko elkartasunerako edo lankidetzarako esleitu den kopurua: 1

465.842.102. euro 465 MILIOI euro, alegia.

Portzentajeetan, beraz, Espainiako 17 autonomia-erkidegoen 2010eko guztizko aurrekontuaren % 0,25 bideratzen da nazioarteko lankidetzara. Zifra hori urrun gelditzen da gizarte zibileko erakundeek gobernu autonomikoei eskatutako guztizko aurrekontu bateratuaren % 0,7tik. 1. Taula

1

Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioaren 2010erako Nazioarteko Lankidetzarako Urteko Planaren 41. orrian, zifra hori 516 milioi eurokoa da. Beraz, 50 miloi euroko aldea dago Ministerioaren zenbatespenen eta autonomia-erkidegoek aurrekontu-legeetan hartu zituzten konpromisoen artean.


2010eko aurrekontu autonomikoak Aurrekontu autonomikoen guztizkoa Lankidetzarako aurrekontuen guztizkoa 2010ean lankidetzara esleitutako zenbatekoaren portzentajea (batez bestekoa)

189.028.081.008 465.842.102 % 0,25

Iturria: ALBOANek egina, 2010eko aurrekontuen lege autonomikoetan oinarrituta.

Orotara, Espainiako lankidetza publikoa ez da 5.000 MILIOI eurora iristen. CONCORDen (GGKEen Europako Plataforma) Aidwatch Ekimenaren azken datuen arabera, 2009an Espainiako lankidetza ofizialak 4.719 MILIOI euro exekutatu zituen, hau da, Errenta 2 Nazional Gordinaren % 0,46 . Iturri beraren arabera, 2009an EBko herrialdeetako 26 3 lankidetza ofizialen guztizkoa 45.231 MILIOI EUROKOA izan zen.

Espainiako nazioarteko lankidetzarako garrantzizkoak iruditzen zaizkigun hiru errealitate egiaztatzen dizkigute datuek: 1. Lankidetza autonomikoak, aurrekontuei dagokienez, garrantzi handia du lankidetza osoan. Hala, lankidetza autonomikoak, batuz gero, herrialde emaile txiki baten parera iristen dira. Autonomia-erkidegoek nazioarteko elkartasunerako jarritako 465 milioiek beste herrialde batzuen lankidetza gainditzen dute; hala nola Luxenburgorena (289 milioi), Zeelanda Berriarena (286 milioi), Portugalena (364 milioi), eta Greziarena (436 4 milioi) . 2010eko NLUPren datuak kontuan hartuz gero, lankidetza autonomikoa Nola kalkulatzen da % 0,7a? % 0,7a nazioarteko lankidetzarekiko nazioarteko konpromisoa da, eta herrialdearen ekonomiaren Errenta Nazional Gordinarekiko (ENG) kalkulatzen da. Espainian, kalkulua egiteko, hiru gobernu-mailen 2 Portzentaje hori ENGaren % 0,44era jaisten da zorra eta ikasle eta errefuxiatuek neurtzeko, herri emailean konpromisoak batu dira. Kalkulua egiteko, eta erkidegoen eta kitatzeko tokiko gobernuen konpromisoa gastuak estaltzera bideratutakobateratua funtsak deskontatzen badira. Hau da, “benetako” GLOa hartzen bada gizarte zibileko eragindako erakundeok guztizko aurrekontu hartu dugu erreferentziatzat. Hitzartutako zenbatekoekiko 3kontuan. (gastu-aurreikuspena) edo egikaritutako zenbatekoekiko (gastu erreala) egin daiteke horiek “Penalty Againsthitzartzen Poverty. More and better aid can scoredenaren Millenium artean Development Goals” kalkulua. Azken Datu urteotan, lankidetzan denaren etaEUegikaritzen geroz eta txostenaren 11. Orritik ateratakoak dira. Txostena CONCORDen Aidwatch Ekimenarena da 2011ko ekainekoa. 27 ezberdintasun handiagoak daudela egiaztatu ahal izan dugu gizarte zibileko erakundeok.

lankidetzen batuketa guk egin dugu, “benetako” lankidetza delakoa erreferentziatzat hartuta. Batuketa horrek 49.014 milioi ematen ditu, laguntza “puztua” kontuan hartzen bada (hor sartzen da herrialde emaileak zorra kitatzera eta herrialde emaileetan ikasleen eta errefuxiatuen gastuak estaltzera bideratutako zenbatekoak). 4 Europako Herrialdeen kasuan, informazioaren iturria Aidwatch 2010 txostena da. Zeelanda Berriko datuak, berriz, OECDaren “Development Co-operation Report 2010” txostenetik atera dira. Dolarretatik euroetarako bihurketa guk egin dugu, currency converter erabilita.


Estatuaren Garapenerako Laguntza Ofizial (GLO) garbi osoaren % 9,81 da. Portzentaje hori nabarmen handitzen da aldebiko GLOarekiko kalkulatuz gero. 2. Hala eta guztiz ere, kopuru hori marjinala da aurrekontuetan. Zenbaki gordinek dena esaten dute; ez gaitzatela nahasi hainbeste zifra makroekonomikoen arteko zeroen dantzek. Autonomia-erkidego guztien artean gastatuko ditugun 189.000 milioi euroetatik 465 milioi jarriko dira elkartasunerako. Horrek, herritarren eguneroko errealitatera aplikatuta, esan nahi du hileko 1.890 euroko nomina batetik elkartasunera 4,6 euro bideratuko genituzkeela; hau da, 4 edo 5 ogi, eta hori kontuan hartuta nomina on batez hitz egiten ari garela. Eta proportzio hori “mileuristei� aplikatuta, 1.000 eurotik 2,4 euro bideratuko lirateke elkartasunera. 3. 2010ean, batez bestean, guztizko aurrekontuen % 0,25 bideratu dute elkartasunera gobernu autonomikoek. Batez bestekoek grinak pizten dituzte, eta inoiz ez dira denon gustukoak izaten. Horixe bera gertatzen da lankidetzarekin eta elkartasunarekin. % 0,25eko batezbestekoak toki txarrean uzten ditu eskuzabalenak diren autonomia-erkidegoak, hau da, beren aurrekontuen % 0,5 inguru elkartasunera bideratzen dutenak, eta dagokiena baina toki baxuagoan kokatzen ditu. Aurkakoa gertatzen da batezbestekoa baina portzentaje txikiagoak dituzten erkidegoekin. Zerk egiten du erkidego bat bestea baino eskuzabalagoa izatea? Aberastasun-mailak? Ekonomiaren tamainak? Gizarte zibilaren parte-hartzeak? Lankidetzari dagokionez, zein faktore ezkutatzen dira autonomia-erkidegoen arteko ezberdintasunen atzean?

Autonomia-erkidegoetako aurrekontuen pisu aldakorra‌ 2010eko aurrekontu autonomikoak goitik begiratuta, ikusten da autonomia-erkidegoen pisua asko aldatzen dela, hau da, erkidegoen arteko aurrekontu-bolumena oso ezberdina dela. Hala, Kataluniak 39.600 milioi euroko aurrekontua duen, eta Errioxak 1.300 milioi eurokoa; azken hori da aurrekontu txikiena duen erkidegoa. Autonomia-erkidegoek demografian, lurraldean eta aberastasun- eta autonomia-mailan dituzten desberdintasun handiek azaltzen dute alde hori. Bestalde, lankidetzara bideratutako aurrekontuetan arreta osoa jarriz gero, ikusiko dugu desberdintasun horiek areagotu egiten direla. Lankidetzaren arloan aurrekontu-legeetan islatzen diren lankidetzarako aurrekontukonpromisoak asko aldatzen dira erkidego batetik bestera. Hala, Andaluziak 107,2 milioikoa du, eta, Murtziak 1,9 milioikoa. Datu horiek ehunekotan emanez gero, oraindik eta asimetrikoagoa da egoera. Hala, Nafarroa, Errioxa eta Euskadiko autonomia-erkidegoek aurrekontuen % 0,46 eta % 0,5 inguru bideratzen dute lankidetzara; Murtzia, Katalunia eta Gaztela Leonek, berriz, % 0,20 baino gutxiago. Ehuneko datu horien interpretazioa azterketa zehatz batean oinarritu behar da, eta egoera hori eragin duten prozesu politiko, sozial eta teknikoak banan-banan aztertu behar dira. Espainiako lankidetza autonomikoa gizarte zibilaren bultzadari esker sortu zen, eta, hein handi batean 90eko hamarkadan, % 0,7aren alde antolatu ziren mobilizazioengatik. Estatuko Administrazio Orokorrak nazioarteko lankidetzarekiko konpromisoei dagokionez izandako atzerapen historikoa adierazten du horrek. Espainiako Gobernuak ofizialki 1991eko abenduan hartu zituen bere gain konpromiso horiek, Lankidetza eta Garapen Ekonomikorako Erakundearen (ELGA) Garapenerako Laguntza Batzordean (GLB) sartu, eta herrialde garatu eta emaile estatusa bereganatu zuenean. 90eko hamarkadatik aurrera, elkartasun handiagoaren aldeko eskaera sozialak gobernu zentralera eta erkidegoetako eta tokiko gobernuetara bideratu ziren; baina, ez zen berariazko akordiorik sinatu Errenta Nazional Gordinaren % 0,7ra iristeko administraziomaila bakoitzaren ardura-banaketari buruz.. Nolanahi ere, gobernu autonomikoek


herritarren eskaerei emandako erantzunek ez zuten ikuspegi argirik ez partekaturik % 0,7aren kalkulurako erreferentzia-neurriari zegokionez. Horrela, nazioarteko lankidetzan autonomia-erkidego bakoitzak zuen pisuaren (guztizkoa eta portzentajezkoa) mapa asimetriko bat itxuratu zen, ondoren adierazten den taulak eta grafikoak islatzen duten bezala. 2. Taula

AURREKONTU AUTONOMIKOEN AZTERKETA 2010. urtea Erkidegoa

1. Andaluzia

Nazioarteko lankidetza

5

Aurrekontu autonomikoen guztizkoa

%NL/Aurre kontuak

107.290.970

33.737.698.011

% 0,32

2. Aragoi

11.344.123

5.560.217.396

% 0,20

3. Asturias

13.009.493

4.428.303.000

% 0,29

4. Balearrak

10.464.197

3.384.430.275

% 0,31

5. Kanariak

14.337.000

7.498.806.901

% 0,19

6. Kantabria

6.044.572

2.457.374.277

% 0,25

7. Gaztela-Mantxa

44.575.810

9.616.878.150

% 0,46

8. Gaztela eta Leon

15.341.919

10.575.537.036

% 0,15

9. Katalunia

56.749.200

39.699.266.067

% 0,14

10. Extremadura

18.994.701

5.620.629.921

% 0,34

11. Galizia

9.746.474

11.371.001.928

% 0,09

12. Madril

34.892.999

19.211.691.510

% 0,18

13. Murtzia

1.946.103

5.403.599.922

% 0,04

14. Nafarroa

21.865.044

4.409.227.044

% 0,50

15. Euskadi

50.050.600

10.315.210.000

% 0,49

16. Errioxa

6.410.847

1.345.360.000

% 0,48

42.778.050

14.392.849.570

% 0,30

465.842.102

189.028.081.008

% 0,25

17. Valentzia 18. 17 ERKIDEGOEN GUZTIZKOA

Iturria: ALBOANek egina, 2010eko aurrekontuen lege autonomikoetan oinarrituta.

Bestalde, beharrezkoa da lankidetzaren mapa autonomikoa autonomia-erkidego bakoitzaren errealitatetik aztertzea, eta lankidetzarako funtsak bideratzen eta exekutatzen dituzten eragileen ahalmenak diagnostikatzea. Hala, ez da gauza bera Andaluziako gobernuak 107,2 milioi exekutatzeko dituen gaitasunak eta administrazio-aparatua, eta Murtziakoak 1,9 milioi exekutatzeko dituena. Halaber, % 0,7a betetzetik gertuen dauden autonomia-erkidegoetan, nazioarteko elkartasuna sustatzen duen gizarte zibilaren ezaugarriak edo aberastasun-maila ezberdinak dira.

1. Grafikoa 5

Aurrekontu-legeetan ez dago irizpide estandarizaturik lankidetzara bideratzen den aurrekontu-saila adierazteko. Autonomia-erkidego batzuetan argia da lankidetzaren eta kanpo-ekintzaren arteko bereizketa; beste batzuetan, zailagoa da bereizketa hori egitea, eta kasu horietan lankidetza barnean hartzen duen sail osoa atzitzea erabaki da. Ikus ohar metodologikoak dokumentuaren amaieran.


Grafikoaren itzulpena: Asimetriak lankidetzaren mapa autonomikoan %0,7aren betetze-maila Autonomia-erkidegoak Asimetrías en el mapa autonómico de la cooperación 0.6%

0.5%

Cumplimiento del 0,7%

la til as C

La

ra ar av N

a ch an M

s ai P

co as V ja io R

0.4%

0.3%

0.2%

ia uc al nd A

a ur ad m re t x E

es ar s le ia ur Ba t s A

n gó ra A

s ria na

a ci en al V

ia br ta an C rid ad M

IA D E M

17

AA C C

Nazioarteko lankidetzaren mapa autonomikoa oso asimetrikoa da,ón autonomia-erkidegoen guztizko a C Le uña aurrekontu finkatuaren % 0,7a erreferentziatzat hartuta neurtutako la al bolumenari eta betetze-mailari til at as C dagokienez. Asimetria horien 0.1% atzean, mapa horren errealitateaC itxuratzen duten eta gainjarri egiten ia ic al diren hainbat faktore eta prozesu daude. Nolanahi ere, aurrekontu autonomikoaren % 0,7aren G a ci helburura hurbiltzeko joera nabarmendu behar da; 2010ean, erkidego bakar batek ere ez du lortu ur M helburu hori. 0.0% Comunidades Autónomas

Iturria: ALBOANek egina, 2010eko aurrekontuen lege autonomikoetan oinarrituta.

2010eko aurrekontuak ikusita, badirudi lankidetza autonomikoa erorketa askean doala. 2009ko aurrekontuekiko jaitsiera % 10ekoa izan da —52,9 milioikoa, alegia— guztira 500 milioi ingurukoa den lankidetza-partidarekiko. Jaitsiera hori golpe gogorra izan da, eta atzerapen nabarmena gobernu autonomikoen aurrekontuek izan duten igoera-joera iraunkorrean. Gainera, krisi ekonomiko larri baten erdian gertatu da hori. Krisi horrek Espainiako gizarte osoari eragiten dio, baina oraindik eta gehiago astintzen ditu planetako herrialde txiroenetako biztanle ahulenak. Guztizko aurrekontuen eta lankidetzarako aurrekontuen jaitsieraren arteko 9 puntuko diferentziak errealitate hori islatzen du. Krisiak gure gobernu autonomikoak eta Espainiako gizartea zigortzen ditu, baina are gehiago gure erantzun solidarioa eta gure konpromisoak. 2010eko maiatzeko murrizketak lankidetzaren erorketa askea azeleratzen lagun dezake.

2010: erorketa askean doan % 0,7a… Nazioarteko krisi ekonomiko eta finantzarioa golpe gogorra izan da Espainiako gizartearentzat eta ekonomiarentzat. Hori aurrekontu autonomikoetan islatu da; 2010eko maiatzeko murrizketaren aurretik, autonomia-erkidegoen aurrekontua jada 2.500 milioi euro inguru jaitsita zegoen. Ehunekoetan, jaitsiera hori nahiko uniformea izan da autonomiaerkidego guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Errioxan ezik. Bi erkidego horietan, aurrekontuak zertxobait igo dira. Ondoren, autonomia-erkidego guztien datuak aurkezten dira, aurrekontu autonomikoen guztizko bolumenaren murrizketa eta murrizketa horren batezbestekoa adierazten dutenak. 3. Taula

2009-2010eko guztizko aurrekontuen konparaketa 2009 Guztizko aurrekontuen batura

191.497.939.411

2010 189.028.081.008


2009-2010eko aurrekontuen arteko diferentzia (guztizkoarena) 2009-2010eko diferentzia (ehunekotan)

2.496.858.403 -%1,29

Iturria: ALBOANek egina, 2010eko aurrekontuen lege autonomikoetan oinarrituta.

Lankidetzako aurrekontuen jaitsiera guztizko aurrekontuena baino nabarmenagoa izan da. Hau da, krisiak eragin handiagoa izan du lankidetzara bideratutako zenbatekoetan, jaitsieraren ehunekoak alderatuta egiaztatu daitekeen bezala. Guztizko aurrekontuak % 1,29 jaitsi dira, eta lankidetzara bideratutakoak, berriz, % 10,20 batez beste. Horrenbestez, nazioarteko elkartasunera bideratutako funtsak 52,9 milioi euroko murrizketa izan dute. 4 Taula

2009-2010eko lankidetza-aurrekontuen konparaketa 2009 Lankidetzarako aurrekontuen guztizkoa

2010

518.780.489

2009-2010eko diferentzia (guztizkoarena) 2009-2010eko diferentzia (ehunekotan)

465.842.102

52.938.387

-%10,20

Iturria: ALBOANek egina, 2010eko aurrekontuen lege autonomikoetan oinarrituta.

Bestalde, nazioarteko lankidetzaren arloan autonomia-erkidegoen artean izan diren desberdintasunak islatzen ditu aurrekontu-legeen azterketak . Alegia, erorketa askea eta ezuniformea gertatu da. Datu kezkagarrienak % 20ko eta % 40ko jaitsiera izan duten erkidegoetatik datoz. Beste erkidego batzuetan, igoera txikiak izan dira. Igoera hori % 10 baino txikiagoa izan da kasu guztietan, Errioxan izan ezik; azken horretan, aurrekontua ikaragarri igo da: % 55,98. Jarraian agertzen den taulan eta grafikoan datu horiek autonomia-erkidegoka islatzen dira. Nabarmenak dira Murtziako, Balearretako, Valentziako, Kataluniako eta Gaztela eta Leongo jaitsierak; Errioxako, Andaluziako eta Aragoiko igoerak; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Gaztela-Mantxaren egonkortasuna.

5. Taula 6

GARAPENERAKO LANKIDETZARAKO AURREKONTU AUTONOMIKOEN AZTERKETA Ezberdintasunak 2009-2010

6

2009an eta 2010ean lankidetzara bideratutako aurrekontu-saila atzitzeko irizpide bera erabili da. Ikus ohar metodologikoak.


Erkidegoa

GL 2010

GL 2009

2010-2009 arteko tartea

Igoeraren % 10/09

1. Andaluzia

107.290.970

100.973.802

6.317.168

%6,26

2. Aragoi

11.344.123

10.848.603

495.520

%4,57

3. Asturias

13.009.493

13.460.393

-450.900

-%3,35

4. Balearrak

10.464.197

16.786.808

-6.322.611

-%37,66

5. Kanariak

14.337.000

17.285.320

-2.948.320

-%17,06

6. Kantabria

6.044.572

6.436.256

-391.684

-%6,09

44.575.810

44.375.540

200.270

%0,45

7. Gaztela-Mantxa 8. Gaztela eta Leon

15.341.919

19.372.570

-4.030.651

-%20,81

9. Katalunia

56.749.200

75.042.000

-18.292.800

-%24,38

10. Extremadura

18.994.701

18.492.443

502.258

%2,72

11. Galizia

9.746.474

11.663.819

-1.917.345

-%16,44

12. Madril

34.892.999

38.189.027

-3.296.028

-%8,63

13. Murtzia

1.946.103

4.784.656

-2.838.553

-%59,33

14. Nafarroa

21.865.044

21.765.152

99.892

%0,46

15. Euskadi

50.050.600

49.623.300

427.300

%0,86

16. Errioxa 17. Valentzia 18. 17 ERKIDEGOEN GUZTIZKOA

6.410.847

4.110.000

2.300.847

%55,98

42.778.050

65.570.800

-22.792.750

-%34,76

465.842.102

518.780.489

-52.938.387

-%10,20

Iturria: ALBOANek egina, 2010eko aurrekontuen lege autonomikoetan oinarrituta.

Eta maiatzeko aurrekontu-murrizketa? 2010eko maiatzean, Espainiako Gobernuak, nazioarteko presioen aurrean amore eman, eta erabaki hau hartu zuen: gastuak murriztea. Bi urtetan 15.000 milioi euroko murrizketa egitea erabaki zuen,arlo hauetan murrizketak eginez: pentsioak, funtzionarioen soldatak, haursariak, medikamentuen fakturak, mendekotasuna, estatuko inbertsio publikoak, autonomiaerkidegoen eta tokiko erakundeen aurrekontuak eta lankidetza. Zerrenda hori ikusita, zentzuzkoa eta logikoa da lankidetzak jasan dezakeen MURRIZKETA BIKOITZAREN beldur izatea: alde batetik, Estatuko Administrazio Orokorraren bidez, eta, bestetik, autonomia-erkidegoen eta tokiko erakundeen eskutik. Azken bi horiek erantzuten diote herritarren gastu sozialaren zati handienari, eta, kasu horretan, gastuak 1.200 milioi euro murriztea espero da. Ez dirudi asko, autonomia-erkidegoek 189.000 milioi dituztela kontuan hartuta. Baina beharrak handitzen doazen testuinguru honetan, nahiko zentzuzkoa da pentsatzea autonomia-erkidegoek lankidetza-konpromisoak murriztuko dituztela. Zentzuzkoa, baina oso arriskutsua elkartasunari dagokionez, herritarrei mezu hau helaraziko baitie: elkartasunak mugak dituela.


Autonomia-erkidegoei zenbat falta zaie % 0,7ra iristeko? % 0,7a betetzearen eskaera mundu solidario eta bidezkoago baten aldeko borrokaren ikurrik nabarmenetarikoa da. Zoritxarrez, konpromisoa ez betetzearen eta desengainuaren ikurra ere bada nazioartean, ELGEren GLKko kide diren Estatuetatik bostek soilik bete baitute hainbeste aldiz errepikatutako promesa. Espainia ezohiko kasua da % 0,7aren aldeko borrokan. Berandu sartu zen ELGEren GLKra, eta taldeko beste kideekin alderatuta, aberastasun-maila txikiagoa zuen. Garapenerako Laguntza Ofiziala indarrik gabe hasi zen; gizarte zibila, berriz, nahiko sendotuta zetorren, eta 90eko hamarkadan asko inplikatu zen % 0,7aren aldeko borrokan. Esan daiteke, nolabait, Espainiako gizarte zibila gobernuaren aurretik zihoala nazioarteko elkartasunaren eta % 0,7aren aldeko eskakizunetan, eta eskaera horiek gobernuaren hiru mailetara bideratu zituela. Ezohiko egoera horren ondorioz, askotariko eragileez osatutako lankidetza-sistema bat sortu zen: sistema horretan sartu ziren gobernu zentralaren, autonomikoen eta tokikoen arteko lankidetza eta gizarte zibilaren ahots ugariak. Garbi zegoen % 0,7aren helburua, baina ez zen eztabaidatu helburu hori lortzeko gobernu-mailen arteko ardura-banaketa . Hori arriskutsua izan zitekeen, askoz gehiago politizatuta zeuden eta mingarriagoak ziren —eta nazioarteko elkartasunarekiko konpromisoekin zerikusi gutxi zuten— beste eztabaida batzuen Pandoraren kutxa ireki baitzitekeen . Testuinguru horretan, % 0,7a lortzeko beharrezkoa den ardura-banaketaren gaiari zentzuz ekiteko, beharrezkoa deritzogu bakoitzaren errealitate apala abiapuntutzat hartzea — zentzuzko ahalmen-atalase baterako distantzia kalkulatzea—, eta kalkulu horretatik abiatuta, kopuru horrek lankidetzan benetan zenbat esan nahi duen aztertzea. 17 autonomiaerkidegoen kasuan, 2010ean lankidetzara bideratutako benetako zenbatekoa zein izan den ikusi, eta bi kalkulu hauek egin beharko lirateke: kalkulu bat % 0,7ra iristeko falta den kopurua jakiteko, erreferentziatzat finkatutako guztizko aurrekontuak hartuta; eta beste kalkulua Espainiako Lankidetza Ofizialaren barruan zenbateko horrek ordezkatzen duen portzentajea ezagutzeko. 2010eko datuekin lortutako emaitzak esanguratsuak dira: alde batetik, ikusten da gobernu autonomikoek lankidetzara bideratutako guztizkoa 465 milioi dela, eta ahalmen-atalasea 1.323 milioi inguruan geldituko litzatekeela. Hau da, gobernu guztiek beren aurrekontuen % 0,7 lankidetzara bideratuko balute, zenbatekoa 1.323 milioikoa izango litzatekeela. Horrela, aurtengo betetze-arraila 857 milioi ingurukoa izango litzateke, ondoren azaltzen den grafikoak erakusten duen bezala.

Grafikoaren itzulpena: 0,7ra iristeko falta dena 465 milioian gaude


1.323 milioira iritsiko ginateke Milioi euro 3 Grafikoa Cuánto falta para el 0,7%

ESTAMOS EN LOS 465 MILLONES

LLEGARIAMOS A LOS 1.323 MILLONES

0

200

400

600

800

1,000

1,200

1,400

Millones de euros

Iturria: ALBOANek egina, 2010eko aurrekontuen lege autonomikoetan oinarrituta.

Gobernu autonomiko guztiek % 0,7arekiko duten konpromisoa betetzeak, erreferentziatzat finkatutako guztizko aurrekontuak hartuta, ezohiko egoera batera eramango gintuzke; estatuen lankidetza ofizialaren munduan itxaropentsua litzateke egoera hori. Espainiako gobernu autonomikoek beste herrialde batzuetako gobernu deszentralizatuek Berdez, 2010erako lankidetza-aurrekontuen datu baino indar handiagoz hartuko lukete nazioarteko lankidetzarekiko konpromisoa. Espainiako errealak. Laranjaz, lankidetza bakoitzak lortuko lankidetza-sistemaren ezaugarri berezi bat da hori, lituzkeen eta, laguntzarako globalaren milioi euroak arkitektura guztizko aurrekontu bateratuaren % 0,7a beteko balitz. barruan, Espainiako estatuaren espezializaziorako biderik garbienetarikoa. Baina 0,7aren betetze-maila xehatuta aztertuz gero, eta gobernu autonomiko bakoitza kontuan hartuta, lankidetza autonomikoen artean asimetria handia dagoela ikusten da, bai pisuari dagokionez (erkidego bakoitzaren bolumen erlatiboa) bai aurrekontu-ahalmenari dagokionez (aurrekontuetatik bideratutako portzentajea). Ondoren aurkezten den grafikoan, autonomia-erkidego bakoitzari % 0,7ra iristeko falta zaizkion milioi euroak adierazten dira. 5. Grafikoa M illo nes d e e uros q ue fa ltan pa ra cu mp lir c on e l 0 ,7% por c om unid ad aut ó nom a 30 0. 00 0 .00 0 €

25 0. 00 0 .00 0 €

20 0. 00 0 .00 0 € Pre sup u est o Ob jet iv o 15 0. 00 0 .00 0 €

10 0. 00 0 .00 0 €

5 0. 00 0 .00 0 €

Ri oj a

Va le nc ia

as co is V

Na va rr a

Pa

M ur ci a

ali ci a

ra

ad ri d M

G

luñ a

m ad u

Ca ta

Ex t re

ria s Ca nt Ca ab st r ill ia aL a M an ch a Ca st illa Le ón

es lea r

ur ia s

gó n

Ca na

Ba

As t

Ar a

An da lu ci a

0€

Iturria: ALBOANek egina, 2010eko aurrekontuen lege autonomikoetan oinarrituta.

Lankidetza autonomikoa ziurgabetasunez beteriko 2011. urtera hurbiltzen ari da. 2010ean lankidetzara Grafikoaren itzulpena: bideratutako zenbatekoen erorketa askea gertatu da jada; erorketa hori azkartu dezakeen murrizketa gehitu behar zaio horri. Krisialdian lankidetza murriztea oso bidegabea eta gordina da: krisiaren erantzule izan ez diren pertsona ahulenak kaltetzen ditu. Elkartasunari belarrondoko bat ematea da.


% 0,7a betetzeko falta diren milioi euroak, autonomia-erkidegoko Andaluzia Aragoi Asturias Balearrak Kanariak Kantabria Gaztela Mantxa Gaztela Leon Katalunia Extremadura Galizia Madril Murtzia Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Errioxa Valentzia

OHAR METODOLOGIKOA

Datu guztiak autonomia-erkidegoen 2009 eta 2010eko aurrekontu-legeetatik atera dira; lege horiek Internetetik jaitsi dira. Guztizko aurrekontuak zehazteko, guztizko aurrekontu bateratuaren zifra erabili dugu, horrela bereizita agertzen zenean. Zifra hori horrela bereizita agertzen ez zen kasuetan, aurrekontu bateratuari dagokion zifra jarri dugu.

Garapenerako lankidetzari dagozkion zenbatekoak zehazteko, “garapenerako lankidetza”, “nazioarteko lankidetza” edo “garapenerako nazioarteko lankidetza” izenez zehaztutako partidak hartu ditugu kontuan. Autonomia-erkidego batzuen aurrekontuen kasuan, aurrekontu-legearen irakurketa hutsa ez da nahikoa izan; lankidetzara, kanpo-harremanetara, kanpo-ekintzara, immigraziora eta herritargora bideratuta zenbatekoak barnean hartzen zituzten partidak ezin izan ditugu bereizi. Kasu horietan, zuhurtziaz jokatu, eta lankidetzari dagokion zifra aukeratu dugu. Horrek esan nahi du 17 autonomia-erkidegoentzat zehaztutako aurrekontu globala


“puztuta� egon daitekeela, eta ez dagoela ziurtasunik barruko partida batzuk pobreziaren eta ezberdintasunaren aurka borrokatzeko bideratuko diren.

Nolanahi ere, autonomia-erkidego bakoitzarentzat irizpide berbera erabili da 2009 eta 2010ean, joera berdina jasotzeko asmoz.

Dokumentu honek 2010eko ekainaren 21eko bertsio zaharragoa ordezkatzen du.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.