"LOS MONTES PÚBLICOS DE ÁLAVA: UN RECURSO ESTRATÉGICO PARA EL FUTURO DE NUESTROS PUEBLOS"

Page 263

ARABAKO MENDI PUBLIKOAK: BALIABIDE ESTRATEGIKOA GEURE HERRIEN ETORKIZUNERAKO

d) Aurretik azaldutako baldintzak betetzen ez dituen baina baso-berritzeko edo basoerabilerarako esleituko den edozein lursail, aplikagarri den araudiarekin bat etorriz. e) Nekazaritzako lursailetan dauden baso-enklabeak, betiere Autonomia Erkidegoak zehaztutako gutxieneko azalera badute”. Eta bazterketaren bidetik —mugaketa negatiboa—, 5. artikuluaren 2. atalak lege-definizioa osatzen du honakoa esanez: «Honako hauek ez dira menditzat hartuko: a) Nekazaritza-laborantzako lursailak. b) Hiri-lursailak eta Autonomia Erkidegoak baso- eta hirigintza-araudian alde batera uzten dituen gainontzeko guztiak”.

III.3.B).iii.— Legean erabilitako hitzen definizioa. Legeak I. Tituluaren I. Kapituluaren aginduak osatzen ditu ahalegin propedeutiko goresgarria eginez, lege-testuan erabilitako honako 18 hitz hauen kontzeptuak zehazten baititu —6. artikulua, “Definizioak”–: “Basokoa”; “Baso-espeziea”; “Kudeaketa”; “Basogintza”; “Baso-kudeaketa iraunkorra”; “Baso-berritzea”; “Ohianeratzea”; “Berrohianeztatzea”; “Baso-aprobetxamenduak”; “Aprobetxamendu-plana”; “Baso-sutea”; “Baso-erabilera aldaketa”; “Baso-kudeaketarako tresnak”; “Mendi-antolaketarako proiektuak”; “Plan dasokratiko edo plan teknikoa”; “Mendi ordenatua”; “Baso-ziurtapena”; eta “Baso-agentea”. Hitz gehienak ondoren zehazten dira, eta kontuan izan behar dugu azkenekoa, 6. artikuluaren q) hizkian jasotakoa, 10/2006 Legearen bidez zehaztu dela, eta baso-agenteei, beren berariazko izena edozein izanda ere, polizia judizialaren funtzioak egozten zaizkiela, Prozedura Zibilaren Legearen 283.6 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Zalantzarik gabe, Estatuaren oinarrizko legeriaren ezaugarriak eta aurreikusten zaion garapen autonomikoa kontuan izanik, zehaztapen hori guztiz ona da Zuzenbidearen ziurtasunaren ikuspuntutik; horrela bada, saihestu egiten baita antolaketaren beste sektore batzuetan dagoen arau-nahasketa —ad exemplum, hiri-diziplinaren alorrean.

III.3.C).— Administrazio Publikoen eskumenak. III.3.C).i.— Eskumen-mugaketaren oinarri orokorrak. Orain arte laburbilduz egin ditugun azalpen guztiak kontuan izanda, gogoratu beharra dugu, lehen esan dugun moduan, 43/2003 Legeak mendiak arautzeko beste lege-eremu bat

81


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.