"LOS MONTES PÚBLICOS DE ÁLAVA: UN RECURSO ESTRATÉGICO PARA EL FUTURO DE NUESTROS PUEBLOS"

Page 207

ARABAKO MENDI PUBLIKOAK: BALIABIDE ESTRATEGIKOA GEURE HERRIEN ETORKIZUNERAKO

Gainontzeko ereduak batzen dituen eredu gisa, ikus dezagun zer dioen Jerónimo Castillo de Bovadillak, doktrina zein praktikaren eremuan Gaztelako kontzejuen politikari buruz goreneko adituak, “Política para corregidores y señores de vasallos” liburuan (1597. urtean argitaratutakoa) Ortiz de Záratek proposatutako oinarrizko gai horri buruz: Herrien ondasunen Jaurgoa haiena da, eta horien ondasun eta jabetasunaren eskubidea dute, Avendaño eta beste batzuen arabera... Horrela bada, aipatutako herrien ondasun horiek ez dira Enperadore edo Erregearenak, eta haiek ezin dizkiete ondasun horiek kendu, ezta erabili ere, horien truke behar bezala ordaintzen ez badute eta, gainera, herriaren premiagatik izan behar da. Eta Antonino Enperadoreak Eudemones Nicomedienseri honakoa esan bazion ere: Munduko Gizona naiz; eta horixe bera esan bazuten Zenón Enperadoreak eta beste batzuek ere, jurisdikzio, zaintza eta babesaren eremuan ulertzen da hori, eta ez jaurgo edo jabetzaren eremuan, Bártulo, Abadek, Cassaneok eta beste batzuek esandakoaren arabera, eta bi gauza oso desberdinak dira. Horrela bada, Partidaren Legeak, herrien ondasunei buruzkoak, honakoa dio: “Banaka hiri edo hiribildu bakoitzeko guztiena dira”. “Banaka dira”, esaterakoan jaurgoaz hitz egiten du. Eta esaten duenean “eta kideko leku guztiak hiri edo hiribildu horren komunalaren alde finkatzen eta ematen dira”, eta Gregorio Lópezek aipatzen du “eratuak” esaterakoan bizilagunek eratu zutela ulertu behar dela; Avendañok esaten du Gaztelako Erregeen Legea dela-eta, herriei zenbait ondare eta errenta eman zizkietela bizi ahal izateko. (II. T., V. Lib., IV. Kap., 3. zk.) Bovadillaren baieztapenak erabatekoak dira. Alde batetik, eta eskuratzeko modua zein jatorria alde batera utzita –horri buruz ez baitu iritzirik ematen–, herrien jabetza eta ondasuna herriena beraiena da, eta nahi dutena egin dezakete jabetza eta ondasun horrekin. Bestalde, erregearen ahalmena babes hutserako ekintza politikora mugatzen da. Komunalen hasierako eta oinarrizko galdera jabariarena da, eta horri erantzuna eman nahian, aipatu beharra dago XIX. mende erdiko egile foralak eta XVI. mende amaierako Gaztelako juristak alderdi batean bat egiten dutela. Foru lurraldeen komunalen aurrerakin historikoak eta juridikoak bilatzerakoan, bat-etortze horrek jabariaren eta horren ondoriozko gaien azterketaren arrazoiketa gidatuko duen ardatzaren ontasuna bermatuko du.

II.- JABARIAK 1.- Dominium. Kontzeptuak, nahiz eta hitz berarekin adierazi, denbora eta kulturen arabera aldatzen direnez, hasteko eta behin komenigarria litzateke aipatzea zein zen jabetzaren kontzepzioa 25


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.