Acoa 2014 eusk portada

Page 94

JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Baina gainera, udal jardueraren aniztasun eta zabaltze hori indartzeko, prozesu soziopolitikoaren berezko faktore batzuk gertatu ziren: a. Herria hazi eta modernizatzea. Horren ondorioz, udalerriek eskumenen aldetik inguruko herririk aurreratuenetako udalerriekin parekatu nahi izan zuten, eta egoera hori bereziki oparoaldi ekonomikoaren urteetan gertatu zen. b. Sistema demokratikoak Administrazioa administratuarengandik -herritarra- hurbilago egon dadila eskatzen du. Alde horretatik, udalerria helburu zehatzak dauzkan Administrazio gisa agertzen da herritarren eskarien aurrean, baina hori ez ezik, herritarrarengandik hurbil egoteagatik propioak ez diren eskumenak ere bereganatzen ditu. c. Udalak herritarren eskaria betetzeko duen «interesak» bultzatuta, kate-erreakzio baten moduan herritarrek ere haien eskariak areagotu zituzten, eta zerbitzu publikoen eskarian (bereziki udal zerbitzuetan) hazkunde iraunkorreko prozesu zirkularra sortu zen. 4. Laneko planteamendua: herritarrek administrazioari buruz duten iritzia. Azaldu den erradiografiaren ostean, behintzat eztabaida politikoa sortzen da Administrazioaren egiturari buruz. Dena dela, zein da egoera, eztabaida horri dagokionez? Bada, sarritan, muturreko bi alderdiren arteko eztabaida, alde batetik globaltasunik absolutuena, eta bestetik, ahalik eta lokalismo murritzena, Administrazioaren lurralde-maila bakoitzean berezkoak diren zerbitzu publikoak kudeatzeari dagokionez. Eta horrek ez du laguntza handirik ematen gure lehenengo galdera handia ebazteko; hain zuzen ere, «nahi den» udal eredua edo eredu «egokia», eta praktikak erakusten duenez, «nahi dena» eta «egokia» ez dira gauza bera. Zein udal sistema nahi dugu? 1. GALDERA: Izenezko autonomia teoriko eta legezko baten pean antolatutako sistema bat, baina gure udalerrietako askotan argi eta garbi gauzatu ezin dena, edo sistema malgu bat, gizartearen eta ekonomiaren eta lurraldearen eboluzioak planteatzen dituen eskakizunei egokitzeko gai dena eta eskumen guztiak bere gain hartzen dituena. Beste alde batetik, eta gure Toki Administrazioak artatu behar dituen eginkizun eta helburuen tamaina kontuan hartuta, bidezkoa da bigarren galdera bat geure buruari egitea: Espainiako udalerriak, haien gaur egungo egiturarekin, gai al dira eginkizun horiei aurre egiteko eta are gehiago eginkizunok handitzeko, ala aitzitik, ez dira gai erantzukizunik oinarrizkoenei modu eraginkor batean erantzuteko: ordezkaritza politikoko organo, zerbitzu kolektiboen hornitzaile eta eskaintzaile? 2. GALDERA: 94


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.