__MAIN_TEXT__
feature-image

Page 1


J A R D U N A L D I A K

JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

ELORRIAGA

GASTEIZ

2014KO

URRIAK

23


JARDUNALDIAK “ACTIVIDAD ECONÓMICA Y VIDA RURAL EN LOS CONCEJOS DE ÁLAVA (PASADO Y FUTURO)” “JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)” Organiza / Antolatzen du

ASOCIACIÓN DE CONCEJOS DE ÁLAVA (ACOA) ARABAKO KONTZEJU ELKARTEA (AKE)

Colaboran / Laguntzen du

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA

ARGITARATZAILEA: Juntas Generales de Álava INPRIMATZAILEA: Imprenta de la Diputación Foral de Álava San Miguel de Acha, 7 01010 VITORIA-GASTEIZ LEGE GORDAILUA: VI-


A

U

R

K

I

B

I

D

E

A

JARDUNALDIAK “JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)” Pág.

Aurkezpena. Javier Martinez de Ordoñana jauna. Eginoko Administrazio Batzarreko Hasiera. D. José ZURITA LAGUNA. Ekonomia Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua. Araban iraunkortasuna sartzea kontzejuen bitartez. Juan José ANGULO RUILOPE. Landa Garapeneko eta Tokiko Agenda 21eko teknikaria. Kontzejuak, jarduera ekonomikoaren indartzaileak. Juan José ANGULO RUILOPE. Landa Garapeneko eta Tokiko Agenda 21eko teknikaria. Landa garapenerako politikak. Aisialdia, beharrizana eta indarkeria. Mª Alexia SANZ HERNÁNDEZ. Zaragozako Unibertsitatea. Manuel RAMOS MARTÍN. Gúdar-Javalambre eskualdea. Landa kultura berria. Beatriz CALVO VILLARÍA. «Agendaviva» aldizkariko Koordinatzailea eta idazlari burua (Félix Rodríguez de la Fuente Fundazioa)

7

13

15

41

47

59

Lankidetza: toki garapenerako gakoa. Gustavo FERNÁNDEZ VILLATE. Aguraingo Kuadrillako lehendakaria. 81

Tokiko zerbitzuen hornidura arrazionalizatzeko proposamena ingurunea kudeatuz eta ezagutuz. Manuel Octavio DEL CAMPO VILLARES. Coruñako Unibertsitateko Ekonomiako doktorea Nekazaritzako elikagaien parke bat abian jartzea Coruñako Mariñan. Francisco Jesús FERREIRO SEOANE. Santiagoko Ekonomia Unibertsitateko doktore eta irakasle. Solasaldia - Kafea. Patxi ECEIZA EGÜES. Zaldiaran jatetxeko sukaldeburua. «Molinilla Vive - Molinilla Bizirik» plana. Fernando CRISTÓBAL. Molinillako Administrazio Batzarra Erlezaintza eta sendabelarrak. Davide DI PAOLA.

87

105 119 123 135

Ekonomia arloko esperientzia herrian. Ingurumen arloko aprobetxamendua eta mantentzea. Eli GORROTXATEGI Amaiera. Josu López UBIERNA. Arabako Biltzar Nagusietako lehendakariordea.

5

139 143


AURKEZPENA

Javier MARTINEZ DE ORDOÑANA Eginoko Administrazio Batzarreko lehendakaria

Egino: hirurogei biztanleko herri txikia gara, Asparrenako udalekoa, Aguraingo Kuadrillan. Arabako iparraldean gaude, Gasteizetik 35 km-ra, eta errepide bidezko komunikaziorako A1 autobia daukagu. Eginoren mugakideak hauek dira: iparraldean Aizkorri-Aratzeko mendigunea eta Olano mendia; hegoaldean Entzia mendilerroa, Urbasa eta Opakua; ekialdean Nafarroa, Sakana harana, eta mendebaldean Arabako Lautada. Herri hau batik bat nekazaritza eta abeltzaintzan aritzen da: nekazaritzan hiru familia aritzen dira, eta haiez gain, behi aziendaren ustiategi bat dago (haragitarako behiak), ardi aziendaren ustiategi bat, latxa arrazakoak (haien esnean «Idiazabal» gazta egiteko erabiltzen da, beraz gazten industria txiki bat dago; gainera, gutxi barru «gaztaren museo» inauguratuko dute), eta bi hegazti ustiategi, oilo erruntzaileenak. Azken horiek dira Arabako hegazti ustiategirik garrantzitsuenak. Beste alde batetik, nabarmentzekoa da landa etxe bat dagoela, «Lore Etxea», eta Las Ventas de Egino jatetxea. Bertara, kamioi gidariak sarritan joaten dira. 1994az geroztik gazteentzako gogarte-etxe eta aterpea dago, Haitzur izenekoa, Mesedeetako ahizpek gobernatzen dutena. Gauza horiei esker, eta 1965az geroztik eskalada eskola diren Eginoko haitzei esker, herri hau oso ezaguna da Euskadin nahiz Nafarroan. 7


A

U

R

K

E

Z

P

E

N

A

Ekonomiari dagokionez, industria daukagu hurbil, Asparrena, San Millan, Agurain edo Sakanako industrialdeak. Azkenik esan behar da herri hau errepidez ondo lotuta dagoela A1 autobiaren bidez, Gasteizekin, 35 km-ra, Donostiarekin 70 km-ra, eta A10 autobiarekin bidez Iru単earekin, 60 km-ra. Agur bero bat

8


EGITARAUA


E

G

I

T

A

R

A

U

A

2014ko urriaren 23a, osteguna Aurkezle eta moderatzailea: Luis Mari BENGOA jauna. 10:00

10:30

11:15

12:00 12:30

Hasiera eta aurkezpena Javier MARTINEZ DE ORDOÑANA RUIZ DE LUZURIAGA jauna. Eginoko Administrazio Batzarreko lehendakaria. Javier ARGOTE URZELAI jauna. Arabako Kontzeju Elkartearen (ACOA-AKE) lehendakaria. Elena GUTIERREZ PEREZ DEL NOTARIO andrea. Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako eta Europako Politiketako zuzendaria. José ZURITA LAGUNA jaun txit argia. Ekonomia Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua. Kontzejuak, jarduera ekonomikoaren indartzaileak. Juan José ANGULO RUILOPE jauna. Landa garapena, aisialdia ala beharrizana? Alexia SÁNZ HERNÁNDEZ andrea. Filosofian Lizentziatua RAMOS MARTÍN. Proiektuen kudeaketako teknikaria eta Gudar-Javalambre (Teruel) eskualdeko ekintzaileentzako laguntzarako eskualde bulegoko teknikaria. Atsedena Landa kultura berria. Beatriz CALVO VILLARÍA andrea. Aldizkariko koordinatzailea eta idazlari burua

10


E

13:15

13:45

G

I

T

A

R

A

U

A

Lankidetza: toki garapenerako gakoa. Gustavo FERNANDEZ VILLATE jauna. Aguraingo Kuadrillako.

Tokiko zerbitzuen hornidura ingurunea kudeatuz eta ezagutuz arrazionalizatzeko proposamena. Coruñako Unibertsitateko Ekonomiako doktorea. Nekazaritzako elikagaien parke bat abian jartzea Coruñako Mariñan. Francisco Jesús FERREIRO SEOANE jauna. Santiagoko Ekonomia Unibertsitateko doktore eta irakasle.

15:00

17:00

Bazkaria Haitzurren lekuan bertan. Michelin izar bat. Arabako herrietako jarduera ekonomikoen adibide batzuk.

18:00

Mahai ingurua. Partaideak: HAZI. Jose Antonio GORBEA, UAGA. Alberto

19:00

Amaiera. Arabako Biltzar Nagusietako lehendakari jaun txit argia. Juan ANTONIO ZÁRATE jauna

11


HASIERA

José ZURITA LAGUNA jauna Ekonomia Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatua

Antolatzaileak zoriondu nahi ditut «Jarduera ekonomikoa eta baserri-bizitza Arabako Kontzejuetan (Iragana eta Etorkizuna)» jardunaldiaren gaia aukeratu izanagatik. Izan ere, guri guztioi eragiten digun krisi ekonomiko orokorra gorabehera (oso krisi luzea da jada, eta ia-ia mundu osokoa), bereziki egokia da AKEk guri gogoetarako deialdia egitea, Arabako Lurralde Historikoaren ezaugarriak direla-eta. Hain zuzen ere, hauek dira lurraldearen ezaugarriak: • Gasteizen makrozefalia (horregatik gure lurraldearen egoera Bizkaiko eta Gipuzkoako lurraldeen egoeraz bestelakoa da). • Gure egitura industrial ezaguna (eragozpenak daude lanpostu berriak sortzeko, ekoizpen ahalmen geldia eta langile bakoitzeko behar den inbertsio handia direla-eta). • Eta bestalde, kokagune fisiko nabarmena dauka, N-1 errepide zaharraren luzetara, eta Aiarako Haranean (agian horrek paralelismoa dauka Gipuzkoarekin; bertan, barrualdeak populazioa galdu du, eta biztanleria kostalderantz lekualdatu da). Modu sinplean aurkeztu den egoera horri erantzuna ematea ez da erraza Kontzejuentzat, ikusi dugunez landa eremuko merkataritzaren inguruan lankidetza esparru bat aurkitzen saiatzen direnean. Ziurrenik, arazo horiek eta beste batzuk jardunaldi honetan eztabaidatuko dira. Neuk ere, besteen moduan, etorkizunerako gai bat proposatu nahi dut, Arabako Foru Aldundiak eta Kuadrillek konpartitzen duten proiektua: «Turismo iraunkorra», alegia.

13


H

A

S

I

E

R

A

Turismoak zerbitzuen sektorean oraindik aprobetxatzeko txoko gisa eskaintzen dituen aukeren artean, beharrizan bat identifikatu dugu: irudi propio bat sortzea, Araba Euskadiren barruan destino «berezi» gisa kokatzeko: Eusko Jaurlaritzaren plan handien xedea –esango nuke «logikoki»– egonaldi luzeko nazioarteko merkatu handiak dira (AEB, Japonia, …), eta horretarako, ezagunak diren erakarpen elementu handi handiak nabarmentzen dira (Guggenheim, Donostia, surf giroko turismoa…). AMIA azterketa egin ondoren, Arabako Foru Aldundiak Lurraldea «turismoaren aldetik iraunkorra eta arduratsua den destino» gisa kalifika dadila bultzatzea erabaki dugu. Hala, kalifikazio hori probintzia bati lehenengo aldiz emango litzaioke Estatu osoan. Horri esker tradizionala ez den beste merkatu batera sartu ahal izango ginateke (hazten ari den eta kontsumo arloko balio handia duen merkatua). Aurretiaz, ingurumenaren aldetik pribilegiatua den ingurunea daukagu; hain zuzen ere, Gasteiz «European Green Capital» da. Proiektu hori Arabako Kuadrillekin adostu dugu eta haiekin konpartitzen dugu, eta apurka aurrera egiten ari gara. Kontua gure baliabide ukaezinen balioa nabarmentzea da, ziurrenik beste jarduera batzuen osagarri gisa, «tokiko produktuaren ideiarekin», baliabide horiek materialak zein ezmaterialak izan. 3 «bloke» handitan taldekatu ahal izango ziren, gure bisitariei eskaintzeko: • Kultura (honako elementu hauekin: Gasteizko Santa Maria katedrala, Añanako gatzagak, museoak, elizak, inauteriaren tradizioa, trikuharrien ibilbidea…). • Gastronomia (alde horretatik Arabako Errioxa enoturismoaren erakusgarri handia da, eta horrekin batera euskal sukaldaritzaren tradizioa, gure artisautzako eta kalitatezko produktuak, etab.). • Ingurune berdea (ibilbide handiak, parke naturalen sarea, Done Jakue bidea edo Ignazioren bidea, Nordic Walkingerako zirkuituak, etab.). Horrekin guztiarekin aukera handiak dauzkagu, gure inguruneari eta tradizioei eustearekin bateragarriak diren aukerak, baldin eta guztion artean epe luzerako proiektu hau iraunarazteko gai bagara, alegia Arabako Lurralde Historikoa turismoaren aldetik arduratsua den destino gisa egiaztatu ondoren horri eusteko bagara; hain zuzen ere, hala egiten ari da Aguraingo Kuadrilla. Espero dut zuentzat gogoetarako elementua izango dela jardunaldi interesgarri honen barruan.

14


ARABAN IRAUNKORTASUNA SARTZEA KONTZEJUEN BITARTEZ JUAN JOSÉ ANGULO RUILOPE Landa Garapeneko eta Tokiko Agenda 21eko teknikaria.


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

AURKIBIDEA I. ZERGATIK EZ DU ARRAKASTARIK IRAUNKORTASUNAK ARABAN?: EBAZPIDEA. II. IRAUNKORTASUNAREN AZTERKETA ARABAN A. AURREKARIAK B. IRAUNKORTASUNAREN MAPA ARABAN III. ARABAKO KONTZEJUAK A. SARRERA B. KONTZEJUETAN TOKIKO AGENDA 21 EZARTZEAREN ZERGATIA B.1. NOLA LORTU? IV. GAUBEA A. SARRERA B. GAUBEAREN BEREZITASUNAK 1. Lurraldearen hedadura eta populazioa 2. Batez besteko adin handia 3. Garraioa 4. Larrialdi nuklearreko pisten sarea 5. Zerbitzuak 6. Administrazio eskumenak 7. Natur ingurunea. Basa faunaren igarobideak 8. Urtarokotasuna C. INGURUNE FISIKOA. BALDINTZAK. D. EZAUGARRI SOZIOEKONOMIKOAK E. LURRALDE ETA HIRIGINTZA PLANGINTZA 1. Lurralde eta hirigintza plangintza egiteko tresnak 2. Gaubea udalerria: lurzoruaren erabilerak eta hazkunde planifikatua 17


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

V. VILLANAÑEKO KONTZEJUKO TOKIKO AGENDA 21EN HASTAPENA A. VILLANAÑEREN BEREZITASUNAK 1. Lurraldearen hedadura eta populazioa 2. Garraioa 3. Ekonomia 4. Zerbitzuak 5. Administrazio eskumenak 6. Natur ingurunea. 7. Urtarokotasuna B. PROZESUAREN KRONOGRAMA VI. ONDORIOA 1. ERANSKINA Iritzi inkestaren eredua Villanañen. 2. ERANSKINA. Informazio iturriak 3. ERANSKINA 11/1995 Foru Araua, martxoaren 20koa, Arabako Lurralde Historikoko Kontzejuei

18


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

I. ZERGATIK EZ DU ARRAKASTARIK IRAUNKORTASUNAK ARABAN?: EBAZPIDEA. Iraunkortasunak Gipuzkoako eta Arabako Lurralde Historikoetan lortu duen arrakasta Araban zergatik ez duen lortu, galdera hori erakundeek aspaldidanik egiten dute, Arabak iraunkortasunaren arloan daukan atzerapenari konponbidea bilatzen saiatzeko. Horrek ez du esan nahi Bizkaian eta Gipuzkoan gauzak ondo egiten ari direnik eta iraunkortasunaren ezarpena arrakasta izaren ari denik; besterik gabe esan nahi du Araban lurraldearen zati handi batean iraunkortasunak markatzen dituen irizpideak alde batera uzten ari direla. Eusko Jaurlaritzak (IHOBEren eta UDALSAREAren bitartez), Aldundiek eta beste organismo eta erakunde batzuek Euskal Autonomia Erkidegoan eta bereziki Lurralde Historikoan Agenda 21ak ezartzeko baliatzen dituzten bideak eta estrategiak azaletik aztertu ondoren, uste dut xede hori lortzeko funtseko den erakunde bat baztertzen eta alferrik galtzen uzten ari dela. Kontzejua. Araban 51 udalerri eta 7 kuadrilla daude. Batzuetan zein besteetan iraunkortasuna arrakasta eta norainoko diferenteekin txertatzen ari da Tokiko Agenda 21en bitartez, bai udaletan, bai kuadrillen bidez eratutako Udaltaldeetan. Gaur egun udal eta kuadrilla gutxi batzuek (Udaltaldearen formularen bitartez) ekin diote Tokiko Agenda 21en prozesuari; eta Tokiko Agenda hori lehendik dagoen udaletan ez da oso ezaguna bizilagunen artean. Iraunkortasunak ez du arrakastarik biztanleen artean. Eta horren azalpena bilatzeko, ulertu egin behar da Arabako herriek antolaeraren eta tamainaren aldetik Gipuzkoako eta Bizkaikoekin alderatuta duten berezitasuna. Jakina denez, Arabako biztanleria gehiena Gasteizen biltzen da. Erdialdean dagoenez, eta zerbitzuak biltzen dituenez, egoera hori errazago sortu da. Arabako gainerako lurraldea herri txikiz josia dago (alde batera utzita Langraiz Oka, Laudio, Amurrio, Agurain, Laguardia eta Oion). Herri horiek sakabanatuta daude haien artean, askotan arazoak sortzen dituzten komunikazio bideekin. Populazio txikia dute, eta askotan biztanleak nahiko zaharrak dira, mugitzeko eta komunikatzeko eragozpenekin. Errealitate horrekin, Tokiko Agenda 21en prozesuaren barruan dauden udalek, gehienak eskualdeko buru izanik, ia-ia ezin dute haien herriei azaldu iraunkortasunaren esangura. Egoera horretan, udalak (batez ere Arabako Mendialdea eta haranak) herri txiki eta barreiatuetan bizi diren herritarrengandik urrun daudela ikusten dugu. Hemen aurkezten ari naizen laneko hipotesiaren proposamena tokiko eskalan apur bat gehiago jaistea eta kontzejuak Araban herritarrarengandik hurbilago dagoen tokiko erakunde

19


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

gisa aprobetxatzea da, iraunkortasunarekin lotutako gaietan eskumenak mantentzen jarraitzen duen erakunde gisa, adibidez gai hauetan: uraren kudeaketa; mendi publikoaren; argi publikoen; bideen kudeaketa; ordenantzak eginez arautzeko ahalmenari eusten dion erakunde gisa;... Araban gaur egun ia 350 kontzeju eta administrazio batzar daude, eta aspalditik haiek arduratu dira Arabaren etorkizuna zuzentzeaz. Aprobetxa dezagun hor dagoen erakunde egitura hori. Haren elementu bereizgarria herritarren parte-hartzea da, eta berori ezartzeko ez dago beharrik ere, parte-hartze hori baita kontzejuaren funtzionamenduaren funtsezko oinarria. ACOAk, UAGAk eta beste talde batzuek; Aldundiak eta Arabako beste organismo eta erakunde batzuek harreman etengabea dute kontzejuekin, haiei zuzenean edo zeharka dagokien edozein jarduketarako; eta Garapen Iraunkorra gai garrantzitsua da kontzejuentzat.

20


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

II. IRAUNKORTASUNAREN AZTERKETA ARABAN A. AURREKARIAK. Garapen Iraunkorra; Iraunkortasuna; gaur-gaurko gaiak dira. Kontzeptu horiek guztion ahotan daude; erakundeek, enpresek, gizarteak orokorrean, normaltasunez erabiltzen dute. Baina begira dezagun atzera une batean. Stockholmeko Biltzarrean, 1972an, nazioartean lehenengo aldiz onartu zen ingurumenaren babesak eta hobekuntzak eragina dutela munduko garapen ekonomikoan eta oparotasunean. Geroago, Erromako klubaren txostenak «Hazkundearen Mugak» aipatu zituen. Hala ere, 1987an Nazio Batuetako Ingurumen eta Garapen Mundu Batzordeak «Gure Etorkizun Komuna» izeneko txostena argitaratu zuen, Brundtland Txostena izenaz ezagunagoa dena, zeinean ondorengo hamarkadetan garapena eta ingurumenaren babesa uztartu beharko liratekeen adierazten zen. Stockholmen egindako lehenengo urratsetatik hogei urte igaro eta gero, Lurraren Goi Bileran, 1992an Rio de Janeiron (Brasil) egin zen Ingurugiroari eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Biltzarrean, gobernu arteko akordio zabala lortu zen, eta arlo horretan Agenda 21agiria nabarmendu zen. Garapen Iraunkorrari buruzko Nazio Batuen Batzordea Lurraren Gailurraren ostean eratu zen, gobernuei, Nazio Batuen organismoei eta talde nagusiei, esate baterako merkataritzaren eta industriaren sektoreei, gobernuz kanpoko erakundeei eta gizarte zibileko beste sektoreei, Lurraren Gailurrean lortutako akordioak aplikatzeko hartu beharreko neurriak hartzen laguntzeko. Johannesburgon 2002an egindako Lurraren Goi Bileran gobernantza alderdi guztietan indartzeko eta hobetzeko konpromisoa hartu zen, 21 Programaren ezarpena ahalik eta eraginkorrena izateko eta Milurtekoko garapen-helburuak eta Goi-bileran hartutako erabakien aplikazio-plana lortzeko. Europan, 1992an Ingurumen Ekintzaren Bosgarren Programa onartu zen, «Ingurumenaren eta Garapen Iraunkorraren alorretarako Politika eta Ekintza Komunitariorako Programa (1992-2000)« izena duena. Bosgarren programaren helburu nagusia Rioko Biltzarraren adierazpenetan eta printzipioetan dago oinarrituta: giza jarduerak pixkanaka-pixkanaka izaera iraunkorragoa duten moduetara orientatzea, garapeneko, ekoizpeneko, kontsumoko eta portaerako egungo gidalerroak aldatzearen bidez. Ingurumenari buruzko Europako Erkidegoaren Seigarren Ekintza Programa 2002ko uztailaren 22an onartu zuten Europako Parlamentuak eta Europar Batasuneko Kontseiluak. 21


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Programa berri horretan, 2001eko ekainean onartutako Garapen Iraunkorrerako Europako Batasunaren Estrategiaren ingurumen-osagaia zehazten da. Estrategia hori Johannesburgoko Goi Bileran aurkeztu zen. Seigarren Programaren helburua ingurumeneko presioak eta hazkunde ekonomikoa bereiztea edo banatzea da, subsidiariotasun printzipioarekin koherentzia gorde nahi da eta Europako Batasuneko eskualdeen ezaugarri aniztasuna errespetatu. 2002ko ekainaren 4an, Eusko Jaurlaritzak Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategia (2002-2020)-Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programa (2002-2006) onartu zuen. Bertan, Europako ingurumen politikarekin bat eginez, epe motzeko, ertaineko eta luzeko hainbat jomuga, helburu eta konpromiso ezartzen dira. Euskal Ingurumen Estrategiako epe laburreko helburuak eta konpromisoak dagoeneko amaitu den 2002-2006 Ingurumen Esparru Programan jaso ziren. Gaur egun, 2006-2010 epealdirako Ingurumeneko Esparru Programa abian dago jada. Programa horrek Euskal Autonomia Erkidegoan iraunkortasunaren urratsen norabidea ezartzen du, orain arte egin dena baino 単abardura handiagoekin. B. IRAUNKORTASUNAREN MAPA ARABAN Gasteizko Tokiko Agenda 21 Araban garapen iraunkorraren ikurra da, eta garapen iraunkorraren eredua beste agenda 21 batzuetarako. Gasteizko Udalaren Osoko Bilkurak, 1998ko uztailaren 31n bilduta, aho batez onartu zuen Vitoria-Gasteiz garapen iraunkorrerantz Adostasun adierazpena. Ordutik, Euskal Autonomia Erkidegoan Agenda 21 asko jarri dira abian, baina oso gutxi Arabako Lurralde Historikoan. Une honetan Arabako 5 udalerri bakarrik daude Udalsarean, Iraunkortasunaren bidean dauden udalerrien Euskal Sarean. Sare hori hiru Lurralde Historikoetako 138 udalek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak/IHOBEk, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, eta Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL) osatzen dute gaur egun. Gogora ekarri behar dugu Iraunkortasunaren bidean dauden udalerrien Euskal Sarea irekia dela, eta garapen iraunkorrerantz aurrera egiteko funtsezko zeregina duten protagonista gehienak biltzea duela helburu. Orain, Eusko Jaurlaritzak aukeratu duen formula Araban Udaltaldeak sortzea da (Kuadrillekin lotuta), iraunkortasunaren errealitate nahasgarri hau arintzeko estrategia gisa. Izan ere, emaitzak eztabaidagarriak dira, eta horrek, nire iritziz, ez du zerikusirik herritarrek haien herrietako garapen iraunkorrean benetan parte hartzearekin. Arabako lurraldeko herri gehienak Tokiko Agenda 21 ezartzeko prozesuetatik kanpo daude oraindik. 22


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

III. ARABAKO KONTZEJUAK A. SARRERA Arabako Lurralde Historikoko kontzeju guztiak ofizialki onartutako udalerrietako batean edo bestean daude. Esan den bezala, Arabako Lurralde Historikoan 335 kontzeju daude, eta kontzeju horiek 24.525 biztanleko populazio bati ematen diote zerbitzua. Gainera, Arabak 51 udalerri eta 7 kuadrilla dauzka (Añana, Aiara, Kanpezu, Guardia, Arabako Errioxa, Agurain, Gasteiz eta Zuia). Kontzejuak baino gehiago dira herriak, kontzeju batzuei gune batzuk dagozkielako, eta horrez gain, kontzeju ez diren udal administrazioko gune batzuk hartu behar dira kontuan Arabako Lurralde Historikoko kontzejuak martxoaren 20ko 11/1995 Foru Arauak arautzen ditu. Arau horren 1. artikuluak honela definitzen ditu kontzejuak: udal entitateak dira, lurralde izaeradunak, pertsonalitate juridiko propioa dute eta jarduteko gaitasuna dute. Bere jurisdikzioa lurralde muga baten barnean gauzatzen du, betiere, udalerriak osatzen duen lurralde azalera baino txikiagokoa. Hala ere, herritarrengandik hurbil dauden mailetan erakunde arloko senidetzea oso goiz agertu zela Arabako herrien iragan historikoan. Zalantzarik gabe erdi aroan jatorria duen «Ermandade» terminoa ere Araban sustraitu egin zen, eta hori egiaztatu ahal da adibidez 1463ko Ordenantzen koadernoa irakurriz. «Ermandade» historikoek, tokiko erakundetan oinarrian antolatutako taldeen borondatezko elkarte-formula gisa, antzinako foru erregimenean, gaur egun eratzen diren erakundeenarekin konparatu ezin den izaera juridikorik ez zeukaten, baina gaur egun oraindik eredu eta inspirazio dira. Lur honetako biztanleen arteko lankidetza, Ermandadearen loturaren izaerarekin, gaur egun biztanleen aldeko jarrera ekarri izan du berekin, eta gaur egun ere jarrera hori dakar; lankidetza hori, bada, sortu berri diren erakundeetara ere hedatu behar da Lankidetzarako gogo espontaneo hori erreskatatzeak, kolektibotasunean historian zehar sustraitu diren esangurei dei eginez, arau idatzi batetik abiatuta nekez sor daitekeen legitimotasun bat sortzeko aukera ematen du. B. KONTZEJUETAN TOKIKO AGENDA 21 EZARTZEAREN ZERGATIA. Ikusi ahal denez, Arabako 335 erakunde txiki, herritarrarekin Udalak baino lotura zuzenagoa eta hurbilagoa dutenak, baztertuta geratzen ari dira Lurraren Goi Bileran, 23


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

1992an Rio de Janeiron (Brasil) egin zen Ingurugiroari eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Biltzarrean proposatutako Agenda 21en Agiriaren III. ataleko 28. kapituluko helburuari dagokionez. Helburu horrek dioenez, ÂŤherriarengandik gertuen dagoen autoritatea izanik, oso funtzio garrantzitsua dute jendea garapen iraunkorraren alde hezi eta mobilizatzekoÂť. Beste alde batetik, UDALSAREA 21 udalerriei TA21 ezartzen laguntzeko sortu zen. Tokiko Agenda 21 tokiko agintariek bultzatutako eta garatutako ekintza plana da, eta helburu du ingurumenaren garapen iraunkorrerantz aurrerapausoak ematea eta, herritarren bizi-kalitatea hobetzea. Hala ikus dezakegu Udalsareak era berean ezikusiarena egiten duela tokiko erakundeen (Kontzejuak) eta haien agintarien (administrazio batzarrak) aurrean, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde osoan garapen iraunkorrerantz aurrera egitearen helburuak lortzeari dagokionez, horren barruan Arabako Lurralde Historikoa ere kontuan hartzen dela haren administrazio arloko berezitasunekin. Eta egoera aztertutakoan, agintari, administrazio eta erakunde batzuek eta besteek iraunkortasunaren arloan aurreikusitako helburuak lortzeari dagokionez Arabako kontzejuek dakarten aukera kontuan hartzea proposatzen da, hemen egin den proposamenean nire ustez aldeko alderdiak kontrako alderdiak baino gehiago baitira. Tokiko Agenda 21eko prozesuak abian jartzeko erakunde baliodun gisa kontzejuak ere erabiltzen badira, Araban gaur egun lortzen ari ez den gauza bat lortuko dugu: komunikaziorako kanal natural horien bitartez, kontzejuen bitartez, alegia, iraunkortasuna hedatzea. Eta aurrekoa baino askoz ere garrantzitsuagoa dena, Tokiko Agenda 21 kontzejuetan txertatzea lortzen badugu, kontzejuetan Garapen Iraunkorreko Plan Orokor bat epe luzerako ezartzea lortuko dugu. Plan horrek eguneroko jarduna orientatuko du, batez ere haien eskumenen barruan sartzen diren gaietan, eta eskura dituzten baliabideak optimizatuko dira. Zaila da ulertzea (ez bada besterik gabe arrazoi ekonomikoengatik, eta susmo hori daukat, Agenda 21ak nola ezartzen ari diren kontuan hartuta) nola gertatu ahal den gaur arte kontzejuen bide hori kontuan hartu ez izana, erakunde horiek antzina-antzinatik egon arren. Kontzejuetan herritarren parte-hartzea ez zegoen zertan sortu edo dinamizatu behar; izan ere, lehenago esan den bezala, parte-hartze hori modu naturalean lehendik ere dago, eta errotuta Arabako herrien gobernantzaren historian eta kulturan.

B.1. NOLA LORTU? Arabako kontzejuetan Tokiko Agenda 21 ezartzea lortzeko, udaletan eta Udaltalde 21etan Agenda 21ak ezartzeko erabilitako metodologiari jarraitu behar zaio, besterik ez. 24


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Zergatik ez sortu Arabako kontzejuen Udaltalde 21 bat, bakoitzari dagozkion kuadrilletako Udal Agenda 21ak eta Udaltaldeak osatzeko? Hala, kontzejua, bere Tokiko Agenda 21 operatiboarekin, osotasun baten zati izango litzateke. Tokiko iraunkortasunaren zirkulua behar bezala itxiko litzateke. Eusko Jaurlaritza; aldundiak; udalak; kuadrillak eta mankomunitateak;... eta kontzejuak; horiek guztiak, Agenda 21ekin, iraunkortasunari buruzko estrategia integral bateko partaide izango lirateke. Alde horretatik, administrazio bakoitzak bere eginkizunak izango lituzke, bere eskumenen arabera. Hori lortzeko metodoa, Udalak kontzejuari egindako gonbidapena abiapuntu hartzea izango litzateke (hala egiten da eskoletako Agenda 21ak sustatzeko). Gero prozesuaren metodologia betetzea da, kontzeju bakoitzaren egoerari egokituta. Udal bakoitzak bere Tokiko Agenda 21en prozesua hasita edukitzea ez da ezinbestekoa, baina komenigarria da. Hala, kontzeju batek bere Tokiko Agenda 21en prozesua abian jartzen duenean, Udal Agenda 21ekin nolabaiteko osagarritasuna egongo da. Baliteke, dena dela, kontzejuak Tokiko Agenda 21ean prozesua bakarka hastea, hari dagokion udalak bere Agenda propioa hasita eduki ez arren. Hala, motibazio handiagoa egongo litzateke, udalak Agenda 21 abian jar dezan. Prozesu horren onerako, garrantzitsua da motibazioa, bai kontzejuarena berarena, bai hari dagokion udalarena. Finantzaketa erreala funtsezkoa da; eta hori da erakundeek egiteko duten lanetako bat. Azkenik, sarean egindako lana lagungarria izango da, iraunkortasunaren bidea guztiontzat errazagoa izan dadin. IV. GAUBEA A. SARRERA Gaubea udalerria Arabako Lurralde Historikoaren ekialdean dago, Burgosko mugaren ondoan (iparralde, hegoalde eta ekialdean) eta Arabako Kuartango, Ribera Alta, Añana eta Lantaron udalerrien ondoan (ekialdean). 238,5 km2-ko azalerarekin, Euskal Autonomia Erkidegoan azalerarik handiena duten udalerrien artean bigarrena da, Gasteizen ondotik. Arabako lurraldearen % 8 hartzen du ia-ia, eta Arabako Haranetako Eskualdearen % 37. Halaber, Erdialdeko Arabako Eremu Funtzionalaren barruan dago. Omecillo ibaiaren goiburuan dagoen udalerri honek inguruan garrantzi handiko mendizerrak dauzka -adibidez Árcena mendilerroa, Arkamo edo PeñaKarria mendilerroa–, eta mendilerro horietako gehienen altuera 1.000 metrotik gorakoa da. Gaubea periferian dago 25


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Arabako probintziaren barruan. Horregatik hiriburuarekin komunikazio eskasa izan du, eta gainera, ezaugarri natural bereziak dauzkanez, leku hori balio ekologiko eta naturalistiko handiko esparrua da, eta gizakiak ia ez du eraginik izan. Gaubea harana, beraz, Arabaren barruan ez da komunikazioetarako gune estrategikoa, probintzian garraiorako alternatiba batzuk daudelako lehendik. B. GAUBEAREN BEREZITASUNAK 1. Lurraldearen hedadura eta populazioa Gaubearen ezaugarria bere hedadura handia da. Gutxi gorabehera 238,5 km2-ko azalera dauka, eta batez beste 552 m-ko altitudea; udalerriak gutxi gorabehera mila biztanleko populazioa dauka, eta horren ondorioz, km2 bakoitzeko 4 biztanleko dentsitatea dauka, EAEko dentsitaterik txikienetako bat. Egoera hori hirurogeiko hamarkadan Arabako landa guneetan gertatutako beherakada demografikoaren ondorio izan zen, batik bat hiribururantz, Gasteizerantz egon zen migrazio-mugimenduarengatik. Gaubea udalerria 30 herrik osatzen dute, eta haietariko bi (Erribera eta Villamardones) hutsik daude. Udalerriko gunerik garrantzitsuenak Bóveda, Espejo eta Villanueva del Valdegovia dira. Horietan, gaur egun udalerriko ohiko egoiliarren % 40 baino gehiago biltzen dira. Burgosko probintziaren mugakide denez, Gaubeatik hurbilen dagoen hirigune garrantzitsua Miranda de Ebro da, haranetik 20 Km-ra gutxi gorabehera. Hala eta guztiz ere, Gaubea ez dago probintziako hiriburuetatik urrun, adibidez Gasteizetik 40 km-ra dago, eta Bilbotik edo Logroñotik 60 km-ra. Beste hiriburu batzuk zertxobait urrunago daude, adibidez Burgos (100 km), Iruña (120 km) edo Donostia (150 km). 2. Batez besteko adin handia Gaubeako biztanle gehienak 65 urtetik gorakoak dira, eta horrek eragin handia du joanetorrietan. 3. Garraioa Gaubeako harana Arabako hiriburuarekin komunikatzen duen garraio publikoa autobus bat da. Ordutegi murriztua dauka, eta gainera ez da heltzen landa gune guztietara. Garraio horren ibilbidea eta maiztasuna, gainera, asteburuetan murriztu egiten da. Hortaz, ez da 26


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

nahikoa biztanleriaren beharrizanak betetzeko. Inguruabar horrek neurri handi batean handitu egiten du udalerri barruko eta udalerri arteko joan-etorrien kopurua. 4. Larrialdi nuklearreko pisten sarea Udalerriak larrialdietarako pisten sare bat dauka, Garoñako zentral nuklearra hurbil dagoelako. Sare hori, esklusiboki larrialdi egoeretan erabiltzeko planeatu zen. Hala ere, gaur egun ikusi da behar ez bezala erabiltzen direla, eta horregatik hondatuta daudela. 5. Zerbitzuak Hiriguneen arteko distantzia eta hirigune horien tamaina txikia direla-eta, eragozpen handiak daude oinarrizko zerbitzuak herritarrengana hurbiltzerakoan. Hori da, zalantzarik gabe, Udalerriaren arazo nagusietako bat. Udalerriak eskaintzen dituen zerbitzuak batik bat Villanueva, Villanañe eta Espejo guneetan kokatzen dira. Hala, «zerbitzuen ardatza» izenekoa sortzen da, udalerria zeharkatzen duen errepide nagusiak lotuta. Beraz, zerbitzu horiek eskuratzeko, garraio pribatua erabiltzeko beharrizan handia dago, distantziak betiere 2 eta 15 km bitartekoak dira, arestian aipatu diren guneetako herritarrak alde batera utzita. Hala ere, kasu askotan beharrezkoa da udalerritik irtetea beharrizan jakin batzuk betetzeko (arropa, etab.); horretarako, jomuga nagusiak hauek dira: Gasteiz, Miranda de Ebro eta Rivabellosa. 6. Administrazio eskumenak Gaubea udalerria batik bat bi haranek osatzen dute. Mugaldean dagoenez, haran horien barruko 3 gune Burgosko probintzian daude, eta egoera bereziak sortzen dira, bi lurraldeetako aldundien artean dauden eskumenen ondorioz. Gaubea zeharkatzen duen komunikazio-linea nagusia (A 2622) etenda geratzen da Burgosko lurraldea zeharkatzean (BU 553) kilometro gutxi batzuetan, eta geroago, berriro ere itzultzen da Gaubeara. Tarte horretan zoladuraren kalitatea nabarmen txarragoa da. Antzeko egoera sortzen da haranaren eta probintziako iparraldearen arteko komunikazioari dagokionez. Alde horretan, errepidearen egoera, Burgosko probintzia zeharkatzen duen tartean (CL 625), oso txarra da, eta nabarmenki oztopatzen du haranaren komunikazioa iparraldean. 27


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

7. Medio natural. Basa faunaren igarobideak Gaubearen garapen eskasaren faktore nagusiak jende galera eta lehen sektorearen gaur egungo krisia dira. Faktore horiei esker, haranaren natur arloko ezaugarri bikainek kontserbazio egoera hobezinean iraun dute. Nabarmena da Pinu gorriaren azalera (Pinus silvestris, espezie autoktonoa), EAE osoko handienetako bat, bai eta erkameztiz eta artadiz osatutako bestelako baso-azalera batzuk ere. Halaber, udalerrian askotariko basa fauna espezieak daude, eta alde horretatik nabarmentzen da hegazti errupikolen presentzia eta ugaztun batzuena, adibidez basurde eta orkatzena. Azken horiek oso ugariak dira alderdi hauetan. Gaubeako natur ingurunearen ezaugarri bereziak zirela-eta, 1992an Valderejo parke natural izendatu zuten. Parke hori udalerriaren mendebaldeko muturrean dago. 8. Urtarokotasuna Udalerriaren alderdi ederra erakargarria da turista nahiz aldi baterako egoiliar ugarirentzat. Asteburuetan eta udan populazioa bost aldiz handiagoa izaten da. Bisitari gehienek bigarren etxebizitza dauzkate haranaren barruan. Horren ondorioz, asteburuetan, jaiegunetan eta oporretan haranean ibilgailu pribatuen eta joan-etorrien kopuruak sekulako gorakada izaten du. C. INGURUNE FISIKOA. BALDINTZAK. Gaubeako ingurune fisikoa malkar gutxikoa da, behintzat Valderejo aldean; ezaugarri hori dela kausa, udalerriaren barruko errepideek malda handirik gabeko lurzoruak zeharkatzen dituzte. Lurraldean hainbat gailur aurkitzen dugu, adibidez Cueto (1364 m), Recuenco (1240 m) edo Vallegrull (1225 m), baina Gaubearen batez besteko altuera gutxi gorabehera 550 m da. Dena dela, Gaubeak kokaleku berezia dauka, Gibijo eta Arkamo mendilerroek, Arcena mendilerroak, Badaia mendilerroak eta beste mendi gailur batzuek inguratuta. Horiek guztiek nabarmenki baldintzatzen dituzte udalerriaren eta lurraldeko gainerako aldeen arteko komunikazioak. Probintzia arteko eta probintzia barruko garraiorako muga nagusien artean, nabarmentzekoa da Urduùako mendatea Gaubea eta Bizkaia artean, eta Paul eta Tuesta artean dagoen mendatea –bien trazadura bihurgunetsua da, eta ez da aproposa abiadura handietan ibiltzeko-. Baina Gaubea udalerriaren inguruko mendilerroek beste eragin bat daukate, neurri handi batean ere zona honetara egiten diren mugimenduetan eragina duena: mendilerroek egiten duten oztopoari esker, eskualde biogeografiko mediterraneoaren barruan dagoen alderdi honek klima 28


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

egonkorra dauka, orokorrean lehorra eta eguzkitsua. Inguruabar horren ondorioz, lurraldea oso erakargarria da, eta horregatik bisitari ugari heltzen dira, batez ere asteburuetan eta jaiegunetan. D. EZAUGARRI SOZIOEKONOMIKOAK Gaubea udalerria tradizioz lehen sektorean aritu da, bereziki nekazaritzan. Patataren, erremolatxaren, zerealen eta ganaduarentzako bazken laboreak daude Abeltzaintzak ere zeregin garrantzitsua izan du zona honetako historian. Oraindik ere bi herri daude batik bat abeltzaintzan aritzen direnak: Karkamu eta Ginea, udalerriaren iparraldean. Arabako lurraldeko gainerako zonekiko deskonexioaren ondorioz, zona honetan industriak eta hirugarren sektoreak garapen eskasa izan dute. Horri esker, zalantzarik gabe, natur ingurunea zaindu ahal izan da, baina beste alde batetik, gazteek enplegurako aukera handiagoak zeuzkaten beste leku batzuetara emigratu dute. Gainera, lehen sektorearen krisiarengatik, are handiagoa izan da biztanleria gaztearen beherakada. Gaubea udalerrian bigarren eta hirugarren sektorean enplegua eskasa denez, halaber, egoiliar askok lan arrazoiengatik beste udalerri batzuetara egin behar dituzte joan-etorriak. Hala ere, Gaubeak beste aukera batzuk dauzka garapenerako, adibidez turismo berdea indartzea. Turismo hori indartzearen ondorioak uda garaian biztanleriak izaten duen gorakadan ikus daitezke. Gainera, zona hau oso berezia da asteburuko eta udako bisitaldiei dagokienez. E. LURRALDE ETA HIRIGINTZA PLANGINTZA 1. Lurralde eta hirigintza plangintza egiteko tresnak Gaubea b motako Arau Subsidiarioek eraentzen dute. Arau horiek 1992an onartu ziren behin betiko. Gaur egun, udalerria bere hirigintzako planeamendua berrikusten ari da (hasierako onarpena 2002ko urtarrilaren 25ekoa da). Halaber, udalerrian arau subsidiario horiei gainjartzen zaizkien lurraldearen antolamenduko tresna hauek aplikatu behar dira: Lurraldearen Antolamendurako Gidalerroak (LAG): EAEn lurraldearen antolamendurako tresnarik behinena dira, planeamenduaren gainerako alderdiak formulatzeko erreferentziaesparrua direlako. LAGek EAE zein Eremu Funtzionaletan zatitzen den definitzen dute, eta Gaubea, lehenago esan denez, Erdialdeko Arabako Eremu Funtzionalean dago. LAGek udalerriarentzat egiten dituzten aurreikuspenak, lurralde eta hirigintza plangintzak garatu behar dituenak, oinarrian bi dira: 29


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

- Udalerrira sartzeko guneak eta Atsedenlekuak: tokiko oinarri ekonomikoaren dibertsifikazioa sustatzen da udalerriaren erakargarritasuna indartuz. Hirigune historikoak birgaitzea, bigarren etxebizitza edo hornidura espezifikoak garatzea proposatzen da. Valderejoko Parke Naturala Sobron aldea atsedenleku gisa agertzen dira. - Bigarren etxebizitza (berroreka funtzioarekin): LAGek biztanle gune batzuetan eta besteetan dauden etxebizitzak berritzearen alde egiten dute bigarren etxebizitza garatzeko, turismoa garatzeko bidea delakoan (bigarren etxebizitzaren koefiziente hau proposatzen da: BEK=4). Araba Erdialdeko Lurraldearen Plan Partziala: gaur egun behin-behineko onarpen fasean dagoen tresna hori –Lurraldearen Antolamendurako Gidalerroek adierazten duten bezalaloteslea da udal planeamendurako, eta agiri honi egokitu beharko zaio behin betiko onartzen denean. Araba Erdialdeko LPPak Gaubea «A-4 Lurralde Zati» deritzonaren barruan sartzen du (Añana, Lantaron eta Ribera Altarekin batera), eta dioenez, zona horren itxuraketa topografiko konplexuak «asentamendu-sistemen nolabaiteko desegituraketa bultzatzen du, asentamendu horiek dagozkien guneen entitate eskasagatik bereizten direlarik». Horregatik dio egokia litzatekeela Arabako beste lurralde zati batzuekin konexioak sendotzea eta barrualdeko hiriguneen antolamendua bultzatzea, erabilera mistoak agertzea ahalbidetzeko eta haranetan populazioaren beharrezko hazkundea gehitzen laguntzeko. Dentsitate txikia duten hazkunde barreiaturako zona hobezina dela uste du, bizitegirako Gasteizen ordezko aukera gisa. Araba Erdialdeko LPPak eragiketa estrategiko batzuk sustatzen ditu, eta horietako batek Gaubea udalerrian izango luke eragina: Gesaltza-Bergonda-Espejoko lurraldearen artikulagunea. Eragiketa horretan Espejo-Gesaltzako lurraldearen espazioa indartzea proposatzen da, Lautada-Haranak eta Mendialdea-Haranak eskualdeko konexio handien elkarguneetan egituraketarako errotula gisa jardun ahal izateko. Eragiketa horren bidez eremu horretan dentsitate txikiko egoitza-garapenak bultzatuko lirateke. Valderejoko Parke Naturaleko Natur Baliabideak Antolatzeko Plana: Euskal Autonomia Erkidegoko natura babesteko 16/94 Legeak ezartzen duenez, Natura-baliabideen antolamenduplanen xedapenek «lurralde-antolamendurako zein antolamendu fisikorako diren beste edozein bitarteko mugatzen dute (...)». 3/1992 Dekretuaren bidez onartutako plan horren helburua Valderejoko eremuaren ezaugarri natural bereziak kontserbatu eta lehengoratzea da. Beste alde batetik, nabarmendu behar da Gaubea udalerrian aplikatu beharreko Lurralde Plan Sektorial batzuk daudela. Tramitazio fase diferenteetan dauden plan horiek honako hauek dira: 30


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Plan Sektorialaren izendapena

Ekimena

Fasea

Arabako Errepideen Plan Integrala

Arabako Foru Aldundia

Onartua

EAEko ibaiertzak eta errekaertzak antolatzeko Lurralde Plan Sektoriala

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila, Eusko Jaurlaritza

Onartua

Energia eolikoaren LPS

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila, Eusko Jaurlaritza

Onartua

Hezeguneen LPS

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila, Eusko Jaurlaritza

Hasierako onarpena

Kultura Ondarearen LPS

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila Onarpena

Hasierako onarpena

Jarduera Ekonomikoen LPS

Lurralde Antolamendu Saila, Eusko Jaurlaritza

Hasierako onarpena

EAEko Trenbide Sarearen LPS

Garraio eta Herri Lan Saila, Eusko Jaurlaritza

Aurrerapena

Nekazaritza eta Basogintza LPS

Nekazaritza eta Arrantza Saila, Eusko Jaurlaritza

Aurrerapena

Etxebizitzen sustapen publikoaren LPS

Lurralde Antolamendu Saila, Eusko Jaurlaritza

Aurrerapena

Kirol portuen eta itsas aisialdirako instalazioen LPS

Garraio eta Herri Lan Saila, Eusko Jaurlaritza

Aurrerapena

2. Gaubea udalerria: lurzoruaren erabilerak eta hazkunde planifikatua Gaubea udalerriaren azalera ez dago oso urbanizatuta. Hiri Lurzorua edo Lurzoru Urbanizagarria azaleraren % 1 baino gutxiago da. Lurzoru horren kalifikazioari dagokionez, Gaubearen egoitza azalera gordina 173,43 Ha da, eta Jarduera Ekonomikoetarako azalera 11’67 Ha da. Horietatik 2,2 soilik daude gaur egun okupatuta (9’47 Ha hutsik geratzen dira). Indarreko Arau Subsidiarioen eta Udalplanen datuen (1999) arabera, lurzoruen tipologia, biztanleguneen arabera, honako hau da:

31


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

V. VILLANAÑEKO KONTZEJUKO TOKIKO AGENDA 21EN HASTAPENA

GAUBEA UDALERRIA - KONTZEJUAK

32


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

A. VILLANAÑEREN BEREZITASUNAK Villanañe Arabako Gaubea udalerriari dagozkion 23 kontzejuetako bat da. Gaur egun gutxi gorabehera 91 biztanleko populazioa dauka. Villanañe tradizioan Gaubeako ermandadearekin lotuta egon da. Hain zuzen ere, ermandadearen batzarrak Villanañen egiten ziren, eta handik hurbil irauten du oraindik ere zuhaitz berezi batek, zin egileen arteak. Batzarrak arte horren azpian egiten ziren. Hala ere, 1841ean Villanañe haranetik banatu zen Bellojinekin batera udalerri propio bat eratu zuen. Udalerri hori 1923an sartu zen Gaubean. Villanañe Omecillo eta Tumecillo ibaien arteko elkargunearen ondoan dago, erromatarren garaitik Astorga-Burdeos galtzada Kantauri itsasoarekin Urduñaren bitartez lotzen zuen ibilbidean erabiltzen zen komunikazio-adabegi batean. Goiz Erdi Aroan Arabaren eta antzinako Gaztelaren arteko komunikazioetan funtsezko gunea izan zen. Villanañe gaur egun herriaren goiko auzoa (gaur egun jenderik bizi ez den aldea) dagoen lekuan sortu zen, varonatarren dorrea dagoen tokian. Hain zuzen ere, dorre hori da Gaubea osoan kontserbatzen den dorretxerik garrantzitsuena. Varonatarren dorrea, leinu garrantzitsu horren oinetxea, XIV. mendearen amaiera aldean eraiki zen, eta duela urte gutxi batzuk zaharberritu zuten. Gaur egun ere jatorrizko egiturari

33


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

eusten dio, baita hobiari ere. Villanañetik hurbil, Tumecillo ibaiaren ondoan, Angostoko Andre Mariaren Santutegia dago, zuhaitzez betetako alderdi natural eder batean, erretegi, eserleku eta mahaiekin ekipatuta. Leku honetan erromeriak egiten dira, tradizioz, irailaren lehenengo igandean. Villanañeko jaiak zertxobait lehenago ospatzen dira, abuztuaren 15ean Bestelako arkitektura ondarea: XVI. mendearen erdialdeko parrokia eliza; Ermita, Ezkutaritza; Angostoko Andre Mariaren Santutegia; Kobazuloa; Erdi Aroko zubia; Errotak, Pikota; Mendiko Benta; Bost Altuerako Gurutzea; Ikuztegia; ... 1. Lurraldearen hedadura eta populazioa Villanañeko kontzejuaren hedadura gutxi gorabehera 7.000 ha da. Kontzeju ertaina da, azalerari dagokionez; baina bere populazioa kontuan hartzen badugu, gaur egun ehun biztanle dira gutxi gorabehera, eta sexuak % 50ean daude banatuta. Adinei dagokienez, esan dezakegu Villanañek populazio zaharra daukala; hala ere, udalak sustatuta, babes ofizialeko etxebizitzen urbanizazio bat eraiki da, eta horri esker populazioa zertxobait gaztetu da. 2. Garraioa. Villanañek duen garraio publikoak herria Gasteizekin lotzen du egunean lau aldiz. Hala ere, joan-etorri gehienak garraio pribatuarekin egiten dira. 3. Ekonomia. Funtsean, herriko ekonomia zerbitzuen sektorean (Camping bat eta hiru taberna) eta nekazaritzan oinarritzen da, azken hori beste jarduera baten osagarria dela. 4. Zerbitzuak Villanañe herrian Gizarte Zentro bat dago; bertan, astean egun batean (asteazkenetan) medikua egoten da. Gainerako zerbitzuak (elikadura, osasuna, farmazia, kultura-hezkuntza,...) inguruko herrietan daude (Espejo eta Villanueva de Valdegovía, funtsean. 5. Administrazio eskumenak Villanañeko kontzejua Gaubeako Udalari dagokio. Villanañeko Kontzejuaren administrazio batzarra lehendakariak, bi batzarkidek eta fede emaileak (idazkaria) osatzen dute. Kide horiek 34


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

4 urterik behin egiten diren hauteskundeetan aukeratzen dira (azken hauteskundeak 2005eko azaroan egin ziren). Hauteskundeetarako deialdia Foru Aldundiak egiten du, eta hautagairik ez badago, herritar guztiek botoa eman ahal dute eta guztiak hautatu ahal dira. Kontzejuak eskumen asko dauzka, eta funtsean Kontzejuei buruzko martxoaren 20ko 11/1995 Foru Arauan bildutako eskubide eta betebeharretatik ateratako hauek nabarmentzen dira. –– Uraren eta Saneamenduaren kudeaketa. –– Argiteria publikoa. –– Bideak. –– Mendi publikoa –– Baliabideen kudeaketa (mendia, ehiza, onddoak,...) –– Jabetza publikoen administrazioa. –– Ordenantzak egiteko ahalmena –– Hiri ondasunetako udal zergen aldi baterako errekarguak erabiltzeko ahalmena, interes publikoko proiektuei ekiteko –– Bidezidorrak ezartzea –– Egur-sortarako eskubidea –– Beste erakunde batzuekin lankidetza hitzarmenak onartzea... B. PROZESUAREN KRONOGRAMA Lan hipotesi hau azaldu da hemen: Araban iraunkortasuna ezartzeko, kontzejuak kontuan hartu behar dira. Hipotesi hori frogatzeko, Villanañeko kontzejua aukeratu da, Gaubeako udalerriaren 23 kontzejuetako bat. Gogora ekarri behar dut Gaubeako Udalak bere Tokiko Agenda 21en prozesua 2002ko uztailean hasi zuela, gaur egun Udalsarearen barruan dagoela (2003) eta Añanako Kuadrillaren Udaltalde 21en parte hartzen duela. Hala, Gaubeako Udalak, iraunkortasuna udalerriko 30 herrietara hedatzeko eragozpenak zeuzkala jakinda ere, hipotesi hau aurreratu zuen: iraunkortasun hori, nahiz iraunkortasun horrek dakarren guztia, bere herrietara modu eraginkorrean eramateko, kontzejuek arestian azaldutako arrazoiengatik ematen duten aukera aprobetxatu behar zuen. Hala, Gobea eskola publikoarekin egin zen bezala (Villanueva de Valdegovian dago eskola hori), Udalak Villanañeko kontzejua tokiko Agenda 21en prozesuan parte hartzera gonbidatu zuen (proiektu pilotu gisa).

35


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

VILLANAÑEKO KONTZEJUAN TOKIKO AGENDA 21 EZARTZEARI BURUZKO LAN PLANA (Gaubea, 2007ko martxoa) 1.- Tokiko Agenda 21en Ekintza Plana onartuta daukan Gaubeako Udalak Villanañeko kontzejuari luzatutako gonbidapena, Tokiko Agenda 21 ezartzeko prozesua hasteko. 2007-02-15 2.- Villanañeko Administrazio Batzarrak, 2007ko otsailaren 17an (larunbata) egindako kontzejuan, Villanañeko kontzejuaren Tokiko Agenda 21en prozesua hastea erabaki zuen 3.- Udalak Juan José Angulo Ruilope proposatu zuen prozesuaren dinamizatzaile izateko. Juan José Angulo Ruilope Villanañeko bizilaguna eta Villanañeko Administrazio Batzarreko 2. Kide da; gainera, Tokiko Garapen Agentea eta Gaubeako Udaleko Tokiko Agenda 21en Koordinatzailea da. * Proiektu pilotu horretarako Villanañeko Kontzejua arrazoi honengatik aukeratu zen, funtsean: Juan José Angulo (Gaubeako Enplegu eta Tokiko Garapenerako Agentea) Tokiko Agenda 21en kudeatzaileen prestakuntzarako EHUko Azpeitiko masterra egiten ari da, eta Villanañeko Administrazio Batzarreko bizilaguna eta kidea da. 4.- Iritzi Publikoko Inkesta egin eta aurkeztu zen. Egun berean, Gobea eskola publikoko haurrek haien Eskolako Agenda 21i dagokion jarduera egin zuten. Horrekin, herriko bizilagunen interesa erakartzeko ahaleginak egin ahal izan ziren, eta gainera, Eskolako Agenda 21en eta Villanañeko Kontzejuaren Agenda 21en proiektuak osatu ziren. Horretarako maiatzaren 6a, igandea, aukeratu zen, 12,00etan, Villanañe herriko plazan. 5.- Inkesta bildu zen. 6.- Herritarren partaidetzarako foroa egin zen. Foro horretan Villanañeko Ingurumen Diagnostikoa aurkeztu zen, eta Ekintza Plana egin zen (ekintza plan erraza eta lortzeko modukoa, urtero berrikusi ahal dena), ildo estrategiko batzuetan, programa batzuetan eta ekintza batzuetan oinarrituta. Esan behar da ekintza plan horrek loturak izango dituela jada onartuta dagoen eta udal lurralde osoa hartzen duen Gaubeako Udalaren Ekintza Planarekin. 7.- Kontzejuan Ekintza Plana onestea eta Villanañeko Kontzejua Villanañeko Tokiko Agenda 21en herritarren partaidetzako foro izendatzeko erabakia. Halaber, iraunkortasunarekin zerikusia duten estatuko eta nazioarteko akordio guztiak sinatuko dira. 8.- Gure Ekintza Plan txikiaren betetze maila adieraziko diguten adierazle gutxi batzuk aukeratu. Kontuan izan beharreko hainbat alderdi: • Sarean galtzen den ura neurtzea. • Inausketako hondakinen eta hondakindegien arazoa berriro aztertzea.

36


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

• Kontzejuaren argi gastua, argi publikoen egoera. • Eta garraio publikoaren gaia, eta zeharbideen arriskugarritasunarena. • Hobi septikoaren isurketak, isurtzeko lizentzia. • Ur kontsumoak... 9.- Ekintza Planaren jarraipena egitea kontzejuaren bitartez, herritarren partaidetzarako foro naturala den aldetik. Bileretan, kontzejuaren gai-zerrendan Villanañeko Kontzejuaren Ekintza Planaren jarraipena eta bilakaera sartuko dira. 10.- Era berean, kontzejuak zein organismo eta erakundetan parte hartzen duen, kontzejua ordezkatu behar duten pertsonak izendatzen dituen bezala, kontzejuak Villanañeko Kontzejuaren ordezkaria izendatuko du Gaubeako Udalaren Tokiko Agendaren herritarren partaidetzarako foroan eta Añanako Kuadrillako Udaltalde 21en. 11.- Gaubeako Kontzejuen edo probintziaren Udaltalde 21 eratzen bada, erakunde horietan modu aktiboan parte hartuko da, uste baita iraunkortasunak batu egin behar duela, eta ez zatitu. • Gaur egun, aurreikusitako kronogramaren lehenengo 6 puntuak bakarrik egikaritu dira oraindik. Villanañeko Kontzejuaren Ekintza Plana egin eta onartzea udako oporren ostean lortzea espero da. • Villanañeko bizilagunei aurkeztutako inkesta eredua erantsi da. Inkesta Villanañeko bizilagun guztiei eman zitzaien, eta emaitzak oso interesgarriak dira, hasierako lan hipotesiarekin bat datozelako; hau da, zaila da iraunkortasunak biztanleen artean arrakasta izatea komunikaziorako tresna bakar gisa Udalaren Tokiko Agenda 21 erabiltzen bada. VI. ONDORIOA Administrazio publikoak prest al daude Euskal Autonomia Erkidego osoan Garapen Iraunkorra lortzeko? Helburu hori lortzeko zein bitarteko eta baliabide jarriko dituzte? Euskal Autonomia Erkidego osorako iraunkortasunaren behatoki baten (batzuen) aldeko apustua egiten ari da? Iraunkortasunaren alde urterik urte lan egin ostean, argi dago aurreikusitako helburuak ez direla lortu. Horren haritik, galdera horiek eta beste batzuk egin ahal dira. 37


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Nire lan hipotesia, hemen labur azaldu dudana, honetan datza: biztanleria (bereziki Arabako biztanleria) ez da oraindik ohartu zer den iraunkortasuna. Nik arreta gune txiki batean jarri dut, Villana単en. Gune hori Arabako udal bati dagokio, Gaubeari alegia. Udal hori 2002. urteaz geroztik ahalegina egiten ari da bere udalerrian Tokiko Agenda 21 zer den ezagutzera emateko, eta kontzeju horretako bizilagunei egindako inkestaren hasierako emaitzak kontuan hartuta, ez da lortzen ari. Hori kontuan hartuta, konponbide gisa (balizko konponbide bat), Arabako lurralde osoan iraunkortasuna orain arte baino modu eraginkorragoan ezartzeko, Arabako Kontzejuak erabiltzea proposatzen du. Kontzejuetan errazago helduko gara herritarrengana; bada, kontzejuak erabil ditzagun: helburu horren aldeko apustu garbia administrazioak soilik egin beharko du, eta beharrezkoak diren baliabideak erabili beharko ditu (bereziki finantza arloko baliabideak). Hala lortuko dugu Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio bakoitzak (guztiek; erakunde txikiek ere bai) iraunkortasunerako estrategia integral batean bere eginkizunak izan ditzala.

38


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

1. eranskina. Informazio-iturriak. 11/1995Â Foru Araua, martxoaren 20koa, Arabako Lurralde Historikoko Kontzejuei buruzkoa eta IHOBE - INGURUMEN KUDEAKETARAKO HERRI BALTZUA. http://www.ihobe.net/Pags/AP/AP_ Municipios/index.asp?cod=2FEF7907-337E-4EF4- B254-F85D5CF1D983 Ingurumena. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila. http://www.ingurumena.ejgv. euskadi.net/ r49- 5832/es/contenidos/informacion/desa_sostenible/es_935/dsostenible_c. html Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Saila. http://www.nasdap.ejgv.euskadi.net/r50- 2397/es/ Arabako Foru Aldundia. http://www.alava.net/default_c.asp UAGA. http://www.uaganet.net/es/ noticias_detalle.asp?id=148 Gida metodologikoa. Iraunkortasunaren gizarte dimentsioa. Nola bultzatu Tokiko Agenda 21en gizarte dimentsioa? Gasteizko Udalaren Tokiko Agenda 21en INGURUMENA buletin elektronikoa 2007an Azpeitiko Graduondoko masterrean aztertutako gaiei dagozkien agiri grafiko eta idatziak Johannesburgoko Garapen Iraunkorrari buruzko Munduko Goi Bilera Partaidetzako mekanismoa abian jartzeko gida Aalborg-eko konpromisoak Garapen jasangarrirako Europako Batasunaren estrategia Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programa (2002-2006 / 2006-2010). Garapen Iraunkorrerako Euskal Ingurumen Estrategia (002-2020).

39


KONTZEJUAK, JARDUERA EKONOMIKOAREN INDARTZAILEAK JUAN JOSÉ ANGULO RUILOPE Landa Garapeneko eta Tokiko Agenda 21eko teknikaria.

AURKIBIDEA I. SARRERA II. ARABAKO KONTZEJUEN TOKIKO AGENDA 21 III. KONTZEJUEN JARDUERA EKONOMIKOA INDARTZEKO PROPOSAMENEN ADIBIDEA IV. ONDORIOA


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

I. SARRERA A. NON GAUDE?

42


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

B. ZER DIRA KONTZEJUAK? «Arabako Lurralde Historikoko Herri-Batzarrak hiritarren partaidetzarako ohiko bide hurbila dira, eta burujabetasun osoa dute euren interesak eta haien oinarrietan dauden auzokide multzoenak gestionatzeko euren ahalmen berezien bitartez» (Arabako Lurralde Historikoko Kontzejuen administrazioaren gidaliburu praktikoa / Arabako Foru Aldundia) «Bete ditzaketen eskumenak Foru Arau honek aitortzen dituenak, eta legean arabera udalerri mailaren azpiko barrutia duten erakunde lokalek dauzkatenak dira» (11/1995 Foru Araua, martxoaren 20koa) C. KONTZEJUAK Kontzejuen ahalen eta eskumenen artean kontuan hartu beharreko batzuk: • Erakundearen titulartasunekoak diren erabilera edo zerbitzu publikoko instalazioen eraikuntza, zabalkuntza, kontserbazioa eta konponketa. • Landa bideen, iturrien eta erabilera eta zerbitzu publikoko gainerako ondasunen txukuntasuna, erakunde honen titulartasunekoak direnena, zaintzea. • Ondarea administratu, zaindu eta arautzea, baso ondarea barne dela. • Programazio eta plangintzarako ahala. D. DENOK DAUKAGU PLAN BAT PLANIFIKATZEA FUNTSEZKOA DA GARAPENERAKO • Europako Batzordea. Feder, Feoga. • Eusko Jaurlaritza. Euskadi 2020 Plan Estrategikoa, LAG (Lurraldearen Antolamendurako Gidalerroak), LPP (Lurralde Plan Partzialak), etab. • Aldundiak. Berdintasunerako Foru Plana, Inbertsioen Foru Plana, Ureztaketa Plana, etab. • Kuadrillak. Tokiko Enplegu Plana, Turismoaren Dinamizaziorako Plana, Hondakinen Bilketako Plana, Euskararen Erabilera Sustatzeko Plana, etab. • Udalak. Hiri Antolamenduko Plan nagusia, Bideragarritasun ekonomikoko plana, Tokiko Enplegu Plana, Tokiko Ekintza Plana, etab. 43


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

• Landa Garapeneko Elkarteak (LGEak). Landa Garapeneko Planak (LGP) ... Pertsonok ere geure bizitzak planifikatzen ditugu. Eta Kontzejuek? Haien etorkizuna behar bezala planifikatzen dute? Zergatik? Zertarako? Nola? Kontzejuek, jarduera ekonomikoa indartu ahal izateko, Garapen Plan bat eduki behar dute. Plan horretan baliabide eta aukera guztiak kontuan hartu behar dira, herriaren garapen iraunkorrerako. Arabako Kontzejuen Tokiko Agenda 21 Tokiko Agenda 21 NBEren X Proiektutik sortu zen. Proiektu horren helburua mundu osoan garapen iraunkorra sustatzea eta planeta honetan bizi garen pertsonei orain eragiten diguten edo etorkizun hurbilean eragin ahal diguten ingurumen, ekonomia eta gizarte arloko arazoei aurre egitea da.

II. ARABAKO KONTZEJUEN TOKIKO AGENDA 2 A. EZARPEN PROZESUA Tokiko Agenda 21 honela definitu ahal da: garapenerako estrategia orokorra, tokian gauzatzen dena, eta erkidego bateko sektore guztiak barnean hartzen dituena, gizarte, kultur, ekonomia eta ingurumen arloko parametroen pean. Tokiko Agenda 21ean gauzarik garrantzitsuena iraunkortasunaren printzipioak eta ezartzeko protokoloa dira; ez da ahaztu behar herrien garapenerako oinarri izan behar diren ekintza planak diseinatzean herritarren parte-hartzea dela protagonista, diagnostiko egokia egin ondoren.

44


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Nork bultzatu behar du kontzejuetako Tokiko Agenda 21? Kontzejuek beraiek baloratu behar dute Tokiko Agenda 21enprozesua hastea komenigarria den, zerikusia duten erakundeen aholkuarekin (Eusko Jaurlaritza, Aldundia eta Udalak). Hala, Tokiko Agenda 21en prozesuan parte hartzen duten kontzejuek epe luzerako Ekintza Plan bat izango dute. Plan horrek haien kudeaketa bideratuko du, eta plana berrikusi edo egokitu ahalko da uneko inguruabarrak kontuan hartuta. A. EZARPEN PROZESUAREN FASEAK –– Diagnostikoa –– Ekintza Plana –– Ekintza Planaren ekintzak adostea eta lehentasunak jartzea Ekintza Plana aurretiazko diagnostiko batetik sortzen da. Diagnostiko horrek markatuko ditu Ildo Estrategikoak eta Ekintza edo Proiektu batzuk zein besteak barnean hartu behar dituzten Programak; horiek guztiak egikaritzeko egutegia gehitu beharko du, eta egikaritzeaz arduratu behar diren pertsona, organismo eta erakundeak ere azaldu beharko dira.

III. KONTZEJUEN JARDUERA EKONOMIKOA INDARTZEKO PROPOSAMENEN ADIBIDEA • Ekintzaileei laguntza ematea tokiko beharrizanekin zerikusia duten zerbitzu enpresak sortzeko (Turismoa, Lorezaintza, Haurren eta Adinekoen Arreta, Supermerkatua, Ileapainketa, etab.). • Tokiko dinamizazio soziokulturalerako gizarte-zentroak sortzea. • Biomasaren tokiko kudeaketa. • Kontzejuaren titulartasuneko etxebizitzak eta beste higiezin batzuk aprobetxatzea, herrian bizi diren eta lan egiten duten biztanleak herrian gerta daitezen, eta gainera, enpresen haztegiaren egoitza gisa. • Luberriak eta kontzejuaren titulartasuneko beste nekazaritza lursail batzuk aprobetxatzea, nekazaritza ekologikoko proiektuak agian jartzeko.

45


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

IV. ONDORIOA Esaten da udalak direla herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak. Arabaren kasuan, esan liteke kontzejuek dutela erantzukizun hori, baina udalek eta gauza publikoen kudeaketaz arduratzen diren gainerako erakundeek baino askoz eragozpen handiagoak dauzkate. Hauxe da unea tokiko gauzetan arreta jartzen duen landa eremuaren dinamizaziorako eredu bat sortzeko. Kontzejuek Tokiko Agenda 21en prozesuari ekin ahal diote. Hori lagungarria izango zaie etorkizunean garapen iraunkorragoa eta sendoagoa lortzeko.

46


LANDA GARAPENERAKO POLITIKAK Aisialdia, beharrizana eta indarkeria Mª ALEXIA SANZ HERNÁNDEZ Zaragozako Unibertsitatea MANUEL RAMOS MARTÍN Gúdar-Javalambre eskualdea


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

AURKEZPENA Espainian tokiko garapenaz mintzatzen eta politika horiek gogoz lantzen hasi ginenean, gehienetan Europar Batasunaren gidalerroen mendean, bi galdera agertu ziren; galdera horiek urte hauetan neurri handiago edo txikiagoan honela azaldu dira: nolako garapena landu nahi dugu? Eta nolako landatasuna taxutuko dugu? Guneko topikoa, garai hartan, baliabide endogenoak ziren. Orduan ere esan genuen biztanleak protagonista izan behar zirela, hau da, politikak behetik gorakoak izan behar zirela (ikuspegi endogenoa, bottom-up) eta ez alderantziz, etab. Gogoeta hori da txosten honen gai nagusia: ea helburu hori benetan betetzen ari den, eta ea landa garapeneko politikak lantzean protagonista diren biztanleek eta lurraldeak benetan parte hartzen duten. Laster, diskurtsoetan kontzeptu nagusi bat azaleratu zen, iraunkortasuna, alegia, eta kontzeptu hori gero eta dimentsio gehiagotan aplikatu zen: Ingurumen iraunkortasuna, demografia eta gizarte arloko iraunkortasuna, kultur iraunkortasuna eta ekonomia iraunkortasuna. Europa 2020 Estrategiaren azken orientazioek 単abardurak sartzen dituzte iraunkortasunean, eta iraunkortasuna hazkundearen ideiarekin lotzen dute, Europan daukagun krisia gainditzen hasteko premisa saihestezina delakoan. Diskurtsoaren bidetik, eta aldi berean, ezagutzan oinarritu behar den hazkunde hori baliagarria izan beharko litzateke ekonomiaren aldetik hain gogorra den garai honetan areagotu den gizarte eta lurralde desintegrazioa arintzeko. Gaur egungo erreferentzia RIS3 da. RIS3ren oinarria hazkunde adimentsu, iraunkor eta integratzailea da, eta hazkunde hori erkidego bakoitzean estrategia espezifiko batzuetan agerrarazi da. Bien bitartean, Aragoin zehazki, Aragoiko lurralde antolamenduko estrategia (EOTA izenekoa) landu da. Estrategia hori era berean iraunkortasunaren eta hazkundearen nozioan oinarritzen da lurralde elkartasuneko premisen pean. Bada, iraunkortasunaren eta hazkundearen gakoa (azken batean, garapenarena) sostengatu eta hobetu beharreko errealitatearen eta biztanleen zereginaren arteko uztardura da. Programazioaren eta egikaritzapenaren arteko uztardura, diskurtsoen eta praxiaren artekoa. 49


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Hain zuzen ere, gero eta gehiagotan saiakerak egiten dira politikaren eta lurralde kudeaketaren estrategia eta jardunak errealitatez eta egunerokotasunez betetzeko, funtsean herritarren partaidetzako prozesuak bultzatuz. Nolanahi ere, prozesu horiek sarritan kohesio politikaren arloko Europako eskakizunei (2014- 2020 epealdian) emandako erantzunak dira. Izan ere, Europak, Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (FEDER) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa (FEADER) erabiltzeko aurretiazko baldintza hau ezartzen du: berrikuntza arloko estrategia batzuk garatzea, partaidetza-prozesuekin batera. Baina honaino helduta, galdera hau egin ahal diogu geure buruari: landa inguruneetan nork eta nola parte hartu du Espainiako eskualde guztiak lurralde adimentsu, iraunkor eta integratzaile bihurtuko dituen estrategia lantzen? Eta zein da parte-hartze horren esangura?, eratzen diren politika horien eta haiei dagozkien estrategien lehenengo helburua funtsean Europako Batzordek arestian aipatu diren funtsen erabilerari buruz egiten dituen errekerimenduei erantzutea bada. Hala, plangintza estrategikoa kanpoko estimulu argi bati emandako erantzuna izan ohi da: funtsak eta baliabideak lortzea izaten da estimulu hori. Zeren falta sumatzen da? Barne dinamikak, dinamika propio eta dinamizatzaileak, eta batez ere, lidergoa. Eta honaino helduta, berehala galdera hauek sortzen dira: landa inguruneetako giza baliabideak gai al dira bai parte hartzeko bai aldaketako eta hobekuntzako prozesuetan buru izateko? Erakundeek parte-hartze prozesu eraginkorrak eta kalitatezkoak benetan txertatu nahi al dituzte? nahi den bezala egiten da kasu? tokiko administrazioek erabakitzeko ahalmena al dute politikak diseinatu, eratu eta kudeatzeko? zenbaterainoko mendetasuna dago lurralde arloan gorago dauden beste administrazio batzuei dagokienez, eta are gehiago, beste dinamika batzuei dagokienez (adibidez hiriko dinamikak eta industria eta erauzketa jarduerak biltzen diren guneen dinamikak)? lagungarria al da biktimismotik hurbil dagoen osagai ideologiko hori, landa komunitateek beren buruaz duten kontzeptu kaskar hori? Lehenengo hipotesi hau bota ahal dugu: arrazoibide batzuk daude landa inguruneak espezializazio adimentsuaren estrategien barruan (RIS –Research and innovation Strategies for Smart Specialization-) nahiz eskualdeko estrategien barruan duen lekuari buruz, baina arrazoibide horiek aplikatzean, ezin dugu ukatu up-bottom erako politika eta ereduek beren horretan irauten dutela, eta landa garapenaren arloko eredu propioak ez direla ikusten. Horrek, beste alde batetik, agerian jartzen du nagusi direla hiri izaera argiko kanpoko eredu eta jarraibideak, estrapolatutako eredu eta jarraibideak. Herritarren izena, herritartasuna, herritarren parte-hartzea, adibidez, … hiritik datoz. Era berean hiriak kontzeptualizatzen ditu termino sozioekonomikoak, eta hirian gauzatzen dira hainbat adierazmolde, adibidez iraunkortasuna, ekonomia berdea, produktuen balio katea, nekazaritza familiarra, elikadura subiranotasuna…, askotan, termino horiek landa ingurunean gauzak egiten diren moduei izendapen bat emateko modu konplexu edo «eboluzionatuak» dira. Hain zuzen ere, gauzak egiten diren modu horiek mendetan zehar iraun duen jakintzan, sen onean, ahaleginen ekonomian, auzotarren arteko elkartasunean eta ingurunearekiko errespetuan oinarritu dira. Gainera, esan beharko litzateke zoritxarrez eta sarritan hiri inguruneak taxutzen duela tokiko politikaren jarraibidea. Hala, konplazentzien joko bat hasten da eta landa ingurunea ordezkatzen duten politikari batzuek 50


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

joko horrekin bat egiten dute, planteatu gabe ezta defendatzen dituzten jarrerak benetan ordezkatzen ari diren lurraldearentzat komenigarriak diren ere. Postmodernitatearen errotuluarekin definitu dugun agertoki orokor horretan, eta eragile eta elementu berriak sartzen ari diren landa inguruneetan, hor bertan berreskuratu nahi dugu eztabaida hau: zein zeregin duen edo izan behar duen biztanleriak garai berri hauetan itxuraz kontraesankorrak diren bi dinamikaren aurrean: lurraldegabetutako hazkunde ereduak (eredu homogeneizatzaileak) taxutzen parte hartzea eta/edo lurralderatutako hazkunde ereduak (heterogeneotasuna eta bereizgarritasuna eransten dutenak) sustatzea, sarritan egunerokotasunarekin lotutako ereduak, eta tradizioz bizi den eta lantzen den espazioarekin eta identitatearekin lotuak. LURRALDEGABETZEA Prozesuaren bidetik, egiteko modu lurraldegabetuak eratzen dira. Egiteko modu horien ezaugarriak dira esperientziatik aldentzea eta espazioa eraldatzea/banantzea; hori ezinezkoa da azken hamarkadetan agertoki nagusi gisa hiri ingurunea izan duten aldaketa teknologikoak gabe; baina gaur egun, teknologia berriak landa ingurunean txertatu direla gertakari egiaztagarria da. Puntu horretan bi eztabaida interesgarri irekitzen zaizkigu: 1.- Lehenengo eztabaida baten ardatza da teknologia berriek zein modutan aldatu duten kultura egiteko eta kontsumitzeko modua, jarduera ekonomiko bat egiteko modua, bizitza politikoan parte hartzeko modua, eta nola sortu duten aukera berri bat herri txikiak existitu daitezen (telebistan edo Interneten agertzen ez dena ez da existitzen). IKT berriak astiro sartu ziren, eta bestelako testuinguruetan zeudenen antzeko oztopoak egon ziren: kualifikazio falta, komunikazio zeinuak eta bitartekoak erabiltzen ez jakitea, eta lengoaia eskuratzeko ezintasuna -horrez gain, telefono linea arrunten bidez nabigatzea motela zen eta ez zegoen ia teknologia eskuratzeko aukerarik-. Erakundeen arrazoibideak egoera arloko arrisku berriak estigmatizatzeari ekin zion. Jada historikoa den eta higatuta dagoen arrazoibidea, hau da, pertsonaren eta lurraldearen bazterketa saihesteko komunikazio bideak behar direla dioen diskurtsoak, antzeko diskurtso bati eman zion bidea: eten digitalaren beldurrari, alegia. Eta bitxia bada ere, kasu askotan autobiarik edo komunikazio bide egituratzailerik gabeko lurraldeetan, informazioaren autobideen aldeko apustua egin zen. Hala egin ezean, lurraldeari bere ÂŤexistentziaÂť ukatuko litzaioke; ikusi besterik ez da egin behar landa turismoaren jardueraren oinarria ziberespazioak ematen dituen aukerak direla. Eten digitalaren arriskuaren berri emateak alfabetizazio digitala bultzatu zuen, eta hori ekimen ugaritan agerrarazi zen -landa inguruneko internet, zerbitzu anitzeko 51


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

zentroak, telezentroak, «mentor» gelak, hezkuntzako atari eta sareen sorrera eta erkidegoko ekimenen esparruaren barruan egindako ekintzen sorta zabala –INTERREG, LEADER edo PRODER-). Gauregun EBko kide diren herrietan gizarteratzeko lanean jarraitzen dute, arrazoibide horren beraren mendean. 2.- Bigarren eztabaida interesgarria hau da: testuinguru espezifiko bakoitzean zein erantzun ematen diren, eta nola hartzen den parte lurraldegabetutako mundu honetan (ziberespazioan). Esparru horretan, teorian adinaren mugak, analfabetismo «digitala» eta teknika eskuratzeko ezintasuna soilik izan daitezke agertoki berri horietan –era berean diseinatzen lagundu behar duen agertoki horietan– parte hartzeko oztopoak. Hala, azken urteetan landa inguruneko biztanleriaren alfabetizazio digitalerako erabili den ekintza eta baliabide eskerga ez da baldintza nahikoa parte hartu ahal izateko kultura lurraldegabetu horien eraikuntzan, zutabe horien gaineko landa garapen baten bultzadan, ezta berrikuntza teknologikoan laguntzeko edo hazkunde adimentsuan ekarpenak egiteko ere. EGUNEROKOTASUNA Ez litzateke egokia izango, ez politikoki ez akademikoki, landa ingurunea existitzen ez dela esatea. Hala ere, halako baieztapen baten azpian ingurune horren bereizgarritasunaren ukapena dago, eta horrenbestez, beren beregi diseinatutako politika espezifikoen beharrizanaren ukapena ere bai. Baina gauza bat argi dago: benetan onartzen badugu landa ingurunea existitzen dela, ingurune horren ezaugarriak ezarri beharko ditugu. Horrek galdera hauetara eramaten gaitu: zein landa ingurune artatzen ari gara? eta zer nahi dugu izan dadila landa ingurunea? Aintzat hartzen al dugu mendeko espazio hori, aisialdirako agertoki gisa erabiltzen dena, ala halabeharrez birdefinitzeko eta duintasunez bizirauteko bideak bilatzen dituen hori? Hiri inguruneen eta haien beharrizanen zerbitzura jarritako politikak bultzatzen ditugu ala arretaren gunea landa ingurunean bertan, ingurune horren egunerokotasunean, egiteko modu propio eta endogenoetan jartzen duten planak eratzen dira? Nire ustez, jarraian planteatuko ditugun ideiak lagungarri izango zaizkigu gogoeta honetan. Benetan, gogoeta horrek lehengo galderari eusten dio, hau da, politika publikoek landa arloa berreraikitzeari buruzko galderari. Hiru indar-ideia hartu ditugu ardatz: a) Landa arloa, hauskortasun eta ezegonkortasun demografikoaren agertoki gisa 2009ko maiatzean, munduko populazioa 6.781 milioi biztanle baino gehiago zen (gaur egun 7.200 baino gehiago gara); hiri inguruneko populazioa guztizkoaren % 50 zen, eta hala, historian nagusi izan den landa inguruneko populazioarekin berdindu zen. Espainian, landa 52


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

inguruetako populazioa hiri inguruetakoarekin parekatu zen hirurogeiko hamarkadan. 1960ko Populazioaren Erroldak erakusten zuenez, Espainiako populazioaren % 57 artean landa ingurukoa zen, hau da, 10.000 biztanletik beherako udalerrietan bizi zen, baina hamarkada hartan gertatutako exodo handiaren ostean, 1970eko erroldak artean agerian jarri zuen landa inguruetako populazioak nabarmen behera egin zuela % 45eraino. Gaur egun, % 18 inguru landa kokaguneetan bizi da. Baina askotariko landatasunak daude; landatasuna definitzen duten faktoreetako batzuk, batzuetan landatasuna ezarri egiten duten faktoreetako batzuk, demografikoak dira. Adibidez, Teruelgo probintzian (azken populazio erroldaren arabera) populazioaren % 64 10.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan bizi da. Araban, aldiz % 16. Estatuan, 101 biztanletik beherako herrietan bizi diren biztanleen % 7 Teruelen bizi dira. Probintzia horrek Espainian 100 biztanletik beherako herrien % 7,2 dauka (zehazki 82 udalerri). Espainian, udalerrien % 14k 100 biztanle baino gutxiago dauzka. Teruelen, aldiz, % 35ek. Aragoiren kasua, alde horretatik, esanguratsua da. Izan ere, kopuruek aditzera ematen dutenez, populazioaren ia heren bat 10.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan bizi da, baina eskualdeko lurraldearen % 90 hartzen dute. Aurrean dugun landatasuna markatzen duen beste errealitate bat populazioaren zahartzea da. Teruelgo probintzian etxeen % 12 bakarrik bizi diren 65 urtetik gorako pertsonenak dira (haietatik % 8,5 emakumeak dira); estatuan, % 9,4n 65 urtetik gorako pertsona bat bakarrik bizi da, eta % 7 emakumeen etxeak dira. Beste adierazle interesgarri bat etxebizitzen kokalekua da. Teruelgo etxebizitzen % 30 500 biztanle baino gutxiagoko herrietan dago eta etxebizitzen % 24,8 soilik dago hirietan. Horrez gain, kontuan hartu behar dugu Teruelgo probintzian ugariak direla bigarren etxebizitzak (% 36, eta horietatik % 9,2 soilik dago hiri inguruetan). Araban bigarren etxebizitzak, guztiekin alderatuta, % 6,3 dira, estatuko ehunekotik –% 14,6– urrun hori ere. Teruelen 40.672 etxebizitza, eta Araban, aldiz, 9.791, adibidez. Etxebizitza hutsei dagokienez ere beste probintzia batzuetako errealitateetatik oso urrun dauden kopuruak dauzkagu. Teruelen etxebizitzen % 13,7 hutsik dago (Araban % 6,9, eta estatuko batez bestekoa % 13,65 da). Horietatik % 71 landa ingurunean dago Teruelen. Araban, aldiz, herrietan % 36 soilik dago. Biztanle kopuruaren eta etxe hutsen arazoari beste arazo bat gehitu behar zaio, biztanleek eta etxeek espazioan duten banaketa, alegia: Kasu gehienetan, behintzat Aragoiko lurraldean, ekintzaile izateko adinean dauden biztanleen kopuru oso txikia duten biztanlegune gehiegi dauzkagu, eta biztanleria aktiboaren ehunekoa ez da nahikoa komunitateari eusteko. Gainera, 53


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

biztanle ugari zaharrak dira eta mendean daude, eta hori taldearentzat benetako zama da, iraunkorra izateko bide bakarra beste eskualde batzuen elkartasun ekonomikoa baita. Lurralde hauskorra, baina ezinbesteko lurraldea. Arrazoi horregatik hain zuzen ere, Aragoin, Administrazio Publikoaren errealitatea moldatu egin da, eta udalerrien eta aldundien artean kokatzen den beste Tokiko Erakunde bat sortu da. Eskualdeez ari gara. Udalaz gaindiko tokiko administrazioak diren aldetik (lurralde arloan), haien egiteko nagusia eskualdeko mugartea osatzen duten herri eta bizilagun guztiei zerbitzuak ematea da. Sortu zirenetik eztabaida ugari sortu da administrazio horien inguruan, baina kontua da Aragoiko landa lurraldean garatzen diren gizarte politika gehienak eskualdeetako oinarrizko gizarte zerbitzuek egiten dituztela. Baina egia esatearren, tokiko administrazioaren eredu berria sortuz ahultasun asko hobetu dira zerbitzuak emateari dagokionez, zerbitzu emailea onuradunei hurbildu zaielako, baina horrek ez du ekarri kontzeptuzko benetako hausturarik, eta administrazio aldetik lehengoaren bidetik jarraitzen duen eredua da, horrek erabakiak hartzeko ereduekin lotuta dakartzan arazo guztiekin. Ahultasun demografiko hori, Teruelen eta Aragoiko landa ingurunearen arazo nagusia, politika askotan hutsaren hurrengoa izan da. Adibidez, lurraldearen eta bertako herrien garrantzi galerak hainbat paradoxa sortu du, adibidez Aragoin 1. helburua galtzea. Izan ere, zona horiek definitzerakoan adierazle nagusia, BPGd, argi eta garbi kaltegarria da industria gune indartsuak dauzkaten zonentzat, industria gune horiek nabarmenki fokalizatuta egon arren. Adierazle horiek batzuetan ez dute egunerokotasuna agerrarazten; aitzitik, egunerokotasuna mozorrotzen, makillatzen eta lausotzen dute. Nolanahi ere, landatasuna, modu ugaritan agertzen dela, gure lurraldearen berezko izaera da, ekonomiaren eta kulturaren gorabehera nagusi eta homogeneizatzaileak gorabehera. Berriro ere galderak sortzen dira: Benetan aintzat hartzen al dugu espazio horiei erantzun bereziak ematearen komenigarritasuna edo beharrizana?. Eta bigarrenez, zenbateraino fokalizatu behar da? Laburbilduz, nondik hasiko gara edo nondik jarraituko dugu? 90eko hamarkadatik eskuliburuetan landa ingurua (landa inguruaren aukerak eta mugak) erradiografiatzeko edo kartografiatzeko beharrizana aipatu da. Izan ere, soilik modu horretan azaldu ahalko dugu zergatik banako batzuek eta giza talde batzuek moldaerazko helburuak arrakastaz eta sormenez lortzen dituzten, eta zergatik bien bitartean beste eremu batzuetan proiektuek errealitatearen aurka talka egiten duten. Badirudi premisa hau argi dagoela: talentua talde eta espazio guztietan dago. Beraz, talentu hori lokalizatzen, indartzen eta birbanatzen ez duen gizarte batek ez du ekitatiboki 54


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

kudeatuko indar hori eta sortu ahal duen aberastasun hori; beraz, segmentatuta eta zatikatuta geratzera kondenatuta egongo litzateke. Baina politika publikoek bultzatu egin dutenean –edo behintzat saihestu ez dutenean– kualifikaziorik handieneko pertsonek beste ingurune batzuetara alde egin dezatela, bada, orduan zein talentu kudeatu ahal da? Gure lurraldean talenturik ez badaukagu, talentua kokatu, erakarri eta mantendu beharko litzateke… nola? b) Landatasuna, aldaketa sakonen eta identitatearen birdefinizioaren agertoki Askotan entzun da landatasuna agertoki guztien artean pobreena zela eta landa inguruneak bere burua hala ikusten zuela. Alde horretatik azpimarratu egiten ziren hiri inguruak landa inguruarekin alderatuta zeuzkan nagusitasunezko harremanak, eta tradizioz agerrarazi den landatasunaren gutxiespena ere bai. Hizkuntzan hori guztia islatu da, sarritan landatasunari lotuta erabili izan diren deitura negatiboak. Hala, adibidez, erdarazko pueblerino hitza, herri edo herrixka bateko bizilagunari ematen zaion izena izateaz gain, Espainiako Errege Akademiaren Hiztegiaren azken ediziora arte baldarraren edo trauskilaren, –erdarazko rústico edo paleto hitzen– sinonimoa izan da; era berean, trauskila landan bizi den edo herri txiki batean bizi den pertsona zakarra eta ezjakina da, eta azkenik, aldeanoa herrixka batean bizi den pertsona ezikasi eta trauskila da. Hala ere, ezin da ukatu landa inguruneetan norbere buruari buruzko pertzepzioa aldatzen ari dela, sarritan kanpoko pertzepzioaren isla gisa (Sanz, 2007). Beraz, gaur egun landatasunez mintzatuko bagara, identitatezko trantsizioez mintzatu beharko gara. Orain, identitatea birdefinitzeko (sekula amaitzen ez den prozesua egikaritzeko), herrietara heldu diren biztanle-taldeen arragoa hartu beharko da oinarri: hainbat herritatik etorritako immigranteak (Aragoin bereziki Errumaniatik, Marokkotik, eta Latinoamerikatik), eta horiekin bat beste talde batzuk, gizarte estilo edo kultur jarraibide bereziak dauzkatenak, neorural edo rururbano izenez ezagutzen diren taldeei lotuta (betiere gutxienekoak), hiriko eta landako estilo tradizionalak dauzkaten taldeez gain. c) Landa ingurunea: mendean dagoen aurkakotik alteritate desiragarrira. Beraz, esan dezakegu landa ingurunea kasu batzuetan alteritatea desiragarri bihurtu dela. Eta hori gertatu da landa ingurunea errebalorizatu delako, hiriaren eta landaren arteko harreman berriei esker. Alde batetik, kanpoko errebalorizazioa izan da, instrumentalizazioa oinarri hartu duena, helburua hiriaren beharrizanak asetzea izan dela: aisialdia eta astia, baztertuta geratzeko arriskuan edo mendean dauden taldeen arreta edo ingurumen desoreken konpentsazioa (orain lurraldeen ahalmenaren arabera emisio-eskubideak erosten eta saltzen dituen ekonomia oso bat sortu da, ahalmen hori zenbakiz kuantifikatu dela CO2finkatzeko). 55


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Beste errebalorizazioa komunitateen barruan gertatzen dena da. Errebalorizazio hori norberaren eta besteen begiradak bat egitearen ondorioz sortzen da. Landa ingurunean duela gutxi ezarri diren biztanleak eta bisitariak agian lagungarriak izan dira lehenago aipatu dugun bezala landa ingurunearen pertzepzio debaluatu hori aldatzeko; agian, landa ingurunea talde batzuetan alteritate desiragarri gisa birdefinitzen parte hartu dute, eta zeharka, komunitateek haien buruaz zeukaten pertzepzioa aldarazi dute. LANDA GARAPENEKO POLITIKAK DISEINATZEKO ERRONKAK Une honetan landa inguruneak dauzkan erronkarik behinenetako batzuk hauek dira, laburbilduta: A) Landa ingurunea prozesu ekonomikoan eta kontsumoko prozesuan integratzea, eta landa ingurunea edukitzaile ez ezik edukia ere izatea, halako zerbait sumatzen da erreklamatzen denean landa lurraldeen biziraupenerako formula gisa tradizioan kuantifikatu ez diren baliabideen balio ekonomikoa kontuan har dadila. Ur garbia, aire purua, etab., egoera horretan aurkitu ahal dira baldin eta landa inguruneak iragazki unibertsal handiaren eginkizun hori betetzen jarraitzen badu. Are gehiago; baliabide horiek elkartasunez konpartitzen dira, beste lurralde batzuek eskuratu ahal izan ditzaten, inolako kontraprestaziorik gabe. Eta landa ingurunea beharrezkoa da, baina biztanlerik gabe, ez da iraunkorra izango. B) Kultur dibertsitatea kudeatzea. Kultur hibridazioa agerikoago bihurtzen da, lurraldean eragileek egiten dituzten joan-etorriek bultzatuta: itzulitako emigranteak, heldutako immigranteak, bisitariak eta gauzak ikustera datozen turistak, kanpoan dauden langileak eta iragaitzazko jendea. Gurutzatzen diren begiradek, esanguren eta berrinterpretazioen nahastura sortzen dute, eta esangura eta berrinterpretazio horiek eragin zuzena dute sustatutako jardun ekonomiko eta kulturalen motan. C) Komunitatearen beraren eginkizun dinamizatzailea berreskuratzea. D) Biztanleriaren, norberaren talentuaren eta erakarritako talentuaren lanbide errebalorizazioa. E) Lidergoa sendotzea. Hori guztia, oinarrizko helburu batekin: parte hartutako herritartasuna taxutzea. Prozesu horretan, berriro lurraldetzearen kontzeptua lagungarri izan ahal zaigu hazkundealurraldea binomioan kontuan hartu ditugun joera biak integratzen dituzten ereduak aztertu eta bilatzean: lurraldegabetutako joerak eta egiteko modu endogenoak (eguneroko gauzak), alegia. 56


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Beraz, erreferentziako locusa bera interpretaziorako gako gisa erreskatatzea proposatzen da. «Produktuaren», «estrategiaren», etab.en kokapen sozialak neurri handietan erabakitzen du jendeak nola hautemango duen eta hartaz nola jabetuko duen. Garapenerako politiken kokapen soziala komunitatearen self-a izan behar da, kolektibotasunaren eta egunerokotasunaren esentzia (kanpoko ereduen eraginpean neurri handiagoan edo txikiagoan, baina bere esentziari eutsita). Erabilitako artefaktuetan eta diseinatutako agertokietan komunitatearen gauzek duten islak argitu behar ditu landa garapeneko prozesuak; izan ere, zerbait erakargarria izatekotan, artefaktu eta agertoki horiek dira, identitatearen esentzia berrinterpretatzeko gaitasun sinbolikoa dutelako. Biztanleriak berreskuratu egun behar du deskubritzeko, esperimentatzeko eta protagonizatzeko ahalmena. Bizitza praxia da, eta bizitzak zentzua eduki behar du. Ondorio gisa, landa garapenaren jatorrizko kontzeptualizazioa gogora ekarri besterik ez da egin behar. Orduan, garapen endogenoaz mintzatzen ginen, parte-hartzea sustatuz garapenaren jatorrizko esangura berreskuratzeaz. Gainera, geure buruari galderak egiten jarraitzearen ohitura ona ez galdu. Gadamer-ek zioenez, «Galdetzearen artea pentsatzearen artea da». Horrenbestez, amaierarik ez duen ziklo hermeneutiko batean geure buruari galderak egiten jarraituko dugu: Zer garapen? Zein landatasun taxutu nahi dugu? Amaitzeko Ricoeur-en hitz batzuk aipatu nahi ditut, zuekin konpartitu ditugun ideia hauen guztien kateamenduan gogoan izan ditugun hitzak, «literatur kritikan nahiz gizarte zientzietan ez dago azken hitzik… Edo badago azken hitza, eta indarkeria deitzen diogu». Teruelen, 2014ko urriaren 22an.

57


LANDA KULTURA BERRIA BEATRIZ CALVO VILLARÍA Agendaviva aldizkariko Koordinatzailea eta idazlari burua (Félix Rodríguez de la Fuente Fundazioa)


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

«Sustraia minduz gero, sustraiarekin batera adarrak hilko dira.» Li Chi Utzidazue neure burua aurkezten. Jardunaldi hauetara etortzeko gonbidatu ninduten, eta gainerako gonbidatuak nor ziren ikusi nuenean, berehala idatzi nion Juani, esateko bete norbaitekin nahastu nindutela, ni ez naizela eruditua, ezta katedraduna ere, eta hain zuzen ere hala deskribatzen ziren parte hartu behar zuten beste pertsonak. Ogibide bat daukat, istorioak kontatzea, eta ogibide horrek kazetariak ozeano bete ezagutzaz hornitzen ditu, baina ozeano horrek zentimetro bat dauka sakoneran. Badakit zentimetro bat gutxi dela hain prestatuta dagoen jendearen ezagutzei gehitzeko, landa kultura bezain poliedrikoa den gai batean, mundu modernoaren esku traketsetan hiltzen ari zaigun kultura batean. Félix Rodríguez de la Fuente Fundazioaren AgendaViva aldizkariko idazlari burua izan nintzen. Natura grinaz maite zuen eta kontserbazioaren eta landa kulturaren munduak bat egiteko beharrizana azpimarratzen zuen gizon baten lekukoa hartzen du aldizkari horrek. Agian, horregatik guztiarengatik gako txikiren bat eskaini ahal izango dut, urte hauetan guztietan elkarrizketatu dudan jendeak gure galderen erritmoan ozenki hausnartu dituen gako guztien laburpena. Halaber, agian zentimetro bateko sakonera eskas hori esangura eta zentzuetan zabaltzeko lagungarriak izan ahal dira orain arte landan bizi izan naizen hogeita sei urte hauek; gehienetan gure herrialdeko mendilerroetan bizi izan naiz, herrietatik zertxobait urrun dauden lekuetan, naturaren erdian, hainbat proiektu taxutzen, zeinetan komunitatea, nekazaritza eta naturaren nahiz jendearen zaintza ardatzak baitziren. Horregatik, kulturaren esangura etimologikoa –kultibatu, zaindu– eta nekazaritzarena –lurra zaintzearen artea– bizitza honetan dudan bokazioaren esangura ere da. Agian hori da eztabaida honetan egin ahal dudan ekarpen xumea. Eztabaidarako ez daukat errezetarik, baina bai lurra intentsitate handiz maite izan dudan urte hauetan atera ditudan lanbide zein bizitza arloko ondorio batzuk. Hori bai, abisu bat doakizue: mundu akademikoan ez nagoenez, eta Felixen alaba den Odile-ren konfiantza osoa daukadanez ezohiko argitalpen lerro bat garatzeko, gaur egungo 61


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

hondamendiaren arrazoiei buruz arlo guztietan –ekologia, gizarte, ekonomia– ikertzeko hartu ditudan mugak hain zabalak izan dira, non gure sustraiei egindako mina gizaki modernoaren dimentsiorik espiritualenean bilatu ahal izan dudan. Eta «espiritu» hitza erabiltzen dudanean, doktrina tradizional guztiek egin duten gizakiaren osaera hartzen dut oinarri, gorputza, arima eta espiritua (soma, psique eta nous, gure kultur geneak elikatu direneko tradizio grekolatindarrean). Nire lan guztietan sustraietara behar bezala jotzea gustatzen zait. Hori izan da Agenda Vivaren argitalpen lerroaren esentzia, eta horregatik da ekologiaren munduko erreferentzia bat, sari nazional batzuekin. Elkarrizketatu ditudan autoreetako asko –adibidez Rupert Sheldrake, Fritjof Capra, Vandana Shiva, Satish Kumar, Jordi Pigem, Fred Alan Wolf, S. Hossein Nasr, Pierre Rabhi, Ignacio Abella, Jerry Mander, Humberto Maturana– «gutxiengo kognitibo» horren barruan daude. Soziologia modernoak, P. Berger buru dela, termino horrekin izendatu nahi ditu «naturaz gaindiko gauzak eta gauza sakratuen bilaketa oraindik ere (edo berriro ere) esangura duen errealitatea dela uste dutenak».1 Lerro hori, batzuetan gogaikarria izan da zientziaren sektore batzuentzat. Sektore horientzat teknologia modernoa gauza ukigarriak neurtzeko soilik da, eta ez dakite gizaki orok bere izatearen barrubarruko txokoan teknologia gorenak dauzkala, ukiezintasunaren mundua, gure inguruko misterioaren mundua, bere existentzia ukatzean sakonki mindu dugun mundu hori, doitasun handiz neurtzeko gaitasuna ematen dioten teknologiak. Horra hor sustraia, eta horra hor zuen aurrean hizpide izango dudan mina. Landa kulturaren sustrai espirituala. Tradizioa Ezohikoa edo formatu akademikotik kanpokoa den historialari batek, Félix Rodrigo Morak, –hain zuzen ere Agenda Vivan elkarrizketatu genuen– dioenez, landa kulturaren sustraiak – berak gustuko du «herri landa gizarte tradizionala»; nomenklatura hori hemen aipatu dut, sustraia aztertzean beharrezkoa baita gure sasoian oso txarto ulertzen den hitz bat aipatzea: tradizioa– «iparraldeko herri libreen (asturrak, kantabriarrak eta baskoiak) bizi-estiloen eta mundu-ikuskera kristau jatorrenaren arteko sinkretismoan bilatu behar ditugu; izan ere, monakotza hispaniarrak, hain berritzaile izanik, bategite hori sortu zuen, eta hori Liebanako Beatoaren 776. urteko San Joanen Apokalipsiaren Iruzkinak izenburudun lanean agertzen da».2 Hipotesi horri esker zuzenean hasi ahal naiz landa kulturari edoskitzeko bizigarria –bizigarri espirituala, esan dezagun– eman dion sustraiaz mintzatzen. Nire irizpide xumearen arabera,

1 P. Berger, A rumor of Angels. 2 Félix Rodrigo Mora, Naturaleza ruralidad y civilización.

62


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

sustrai horrek azalduko luke landa kulturaren indarra eta edertasuna, sasoi hauetan askotan modu inkontzientean landatar berriak izenaz ezagutzen direnak erakartzen dituen edertasuna. Hain zuzen ere, landatar horien ustez herrietara itzultzea azken muga da, azken aterpea, hain dentsitate handian, begien aurrean amiltzen ari den mundu batean atseden zalantzagarria ematen duen aterpea. Haiei buruz eta erakargarritasun horri buruz geroago mintzatuko naiz. Kristauen mundu-ikuskera jatorra, FÊlix Rodrigok aipatzen duena, jakina, ez da Eliza katolikoaren gaur egungo fosilizazioa, gaur egun ordezkari den egituretako bat, duela mende batzuk aldi baterako botereari amore eman eta horregatik bere agintaritza espiritualaren zati bat galdu zuen makineria burokratiko erraldoia, baina orokortasunetik beti salbuespen indibidualak salbatu behar ditugu, gainbeheran dagoen atal baten atzetik dagoena; eliza asko daude elizaren barruan. Hemen Ebanjelioaren bertuteez eta balio sakonez mintzatzen ari gara, sakonki tradizionala zen gizarte honetan argi eta garbi islatzen diren horiez. Eta utzidazue hitz horretan gelditzen, ideologikoki mugimendu antitradizional gisa agertzen den aurrerabidearen munduak hainbeste erdeinatu duen hitz horretan; izan ere, gure ustez, nire ustez eta autore askoren ustez –autoreetako batzuk arlo akademikokoak dira, nire iturri guztiak ez dira formatuz kanpokoak–, hau da sustraia: Tradizioa, letra larriz, landa kultura suspertzen duen eta suspertzen jarraitu beharko lukeena. Landa kultura berri bat nahi badugu, berriztapena Goiz Erdi Aroan, viii-ix. mendeetan taxutu zen kultura horren sustrai ez-materialetatik soilik etorri ahal da, eta Espiritu hori da Tradizioak bideratzen duena. Barkatu nire erradikaltasuna, badakit termino hauek agian ez direla nire hitzaldirako espero zirenak, ohartzen naiz politikoki zuzenak ez diren bideetatik noala, baina Jainkoari eskerrak ez daukat ezer ere galtzeko, ez baitut ezer ere lortu nahi, ez bada hainbat urtez ikertu eta gero nire ariman sortu diren ondorio intelektualei leiala izan. Gero eta autore gehiagok kritikatzen dute gauzak parametro mekanizistetatik eta materialistetatik interpretatzen dituen mendebaldeko arrazionaltasunaren nagusitasuna, eta ondorio horiek bat egiten dute autore horien zerrendarekin. Arrazionaltasun horrek naturarekiko harremana gehiegizko praktikotasunez janzten du, dakigunez, horrek dakartzan arazoekin: iraupen mugagabeko aurrerabidearen kultur eredu mendebaldetarraren nagusitasuna, apurkako materializazioarengatik gure espiritua hil duena eta geroago mundu osora heldu eta neoliberalismoak, muturreraino eramandako nazioz gaindiko kapitalismoak soberan dituen biktima gehienak akabatu dituena. Beraz horra goaz, ideia metafisikoen zerura, zientziaren erlijio berria eroso dagoen eta bere erreinua ezarri duen mundu materialaz harago, Nietzschek zioen bezala Jainkoa hil deneko eta sakratua dena jada existitzen den erreinuaz harago. Tradizioaz mintzatzen naizenean ez naiz ohiturez ari, ez hitz hori esatean gizatasunaren mailan dauden jarduera gisa ulertzen denaz, ez naiz mintzatzen giza faktoreen esku-hartzeaz, faktore horiek sozialak edo psikologikoak direla ere, erlijioen historiaren gaur egungo zientziak dena gizakiaren arlora murrizteko asmoz sinestarazi nahi digun bezala, horren guztiaren gainetik dagoen ordena bat dagoela ukatuta. Tradizioak ondorio gisa dakar gizakiaz gaindiko 63


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

elementu bat dagoela, Printzipio Absolutu bat, batzuek zerutiarra dela diotena, zibilizazio bakoitzaren jatorrian komunikatzen dena gizakiari egia erakusteko; hori da, hain zuzen ere, funtsezko eta esentziazko osagarria. «Tradizioa» hitzak etimologikoki «transmisioa» esan nahi du, zerutik datorren transmisioa, ikuskera sakona azaltzeko, hain zuzen ere zer den Gizakia, zein den bere jatorria eta zein bere destinoa, bere eginkizuna, ezaugarriak eta ahalmenak, ikuskera sakonegia definizio arrazionaletan giltzaperatzeko, bera lurrean existitzeak esangura sakratua duela aditzera ematen duen ikuskera. «Tradizioa» hitzaren etimologiarekin aurrera jarraitu baino lehen utzidazue parentesi bat egiten, sinboloen lengoaiari buruz. Lengoaia hori sarritan erabiltzen dut eta hitzaldi osoan hala egingo dut, sinboloek goragoko errealitate bat, islatutako arketipo bat intuitzeko bidea ematen digutelako. Aukera ematen digute fenomenoaren atzean dagoen esentzia atzitzeko, haren misterioa sumatzeko, haren errealitate sotila atzemateko. Fenomenoen ukitu espiritualaren antzekoak dira. «Zerua» diodanean, aztertzen ari naizen kulturaren sustrai espirituala den transmisio hori heltzen deneko zeru hori aipatzen dudanean, oso boteretsua den sinbolo bat aipatzen ari naiz; zerua guztiontzat fenomeno ikusgarria da, hainbat gauza ematen dizkigu aditzera, zabaltasuna, irekitasuna, handitasuna, sakontasuna, edertasuna – gauez izarrek distira egiten dutenean edo ilargia misteriotsuki zintzilik ageri denean–. Fenomeno horren ukitu espirituala, esentzien munduarekin duen lotura, irudikatzen duen arketipoa Absolututasuna da, aldatzen ez dena, formarik ez duena, denboraren eta espazioaren legeen mendean ez dagoena: betierekoa. «Lurra» diodanean, tradizioak formen mundua esan nahi du, gauza erlatiboena, iraunkortasunik ezaren eta berriztapenaren betiereko zikloan hiltzen eta jaiotzen denarena, humano hitza humus-etik dator, lurretik, lurrari lotua. Egiazko gizakia, kreazioko sinbolorik perfektuenetako bat, Zeruaren eta Lurraren arteko bitartekaria da, erlatiboa dena eta absolutua dena lotzen ditu, ortzia eta zorua, txori baten hego biak bezala, zeruan hegan egiteko eta lurrean pausatzeko bere izaera bikoitzaren integrazioari esker. Tradizioa, bere forma guztien pean, gizakiaren eta haren jatorriaren denboraz kanpoko ikuskeraren oroitzapena da, lege eta ohitura sakratuaren transmisioa nahiz esangura espiritualen transmisioa dela. Monakotza horrek transmisio horixe isuri zuen gune espiritual baten, monasterioaren inguruan bildu zen gizarte berri horren ariman. Mundu hartan monasterio horren eginkizuna, gaur bezala, iraultzailea zen, eta iraultzailea zen jarraitzen zioten eredua: Jesus Nazaretekoa. Imajina itzazue politiko ustel guztiak lagun hurkoa maitatzen beren burua bezala, denak aberats izango ginateke…. Ez dezagun ahaztu Liebanako Beatoa monje kantabriarra zela, diotenez kristautasunaren atal iraultzaileari lotuta zegoela, eta haren lanean kontzeju ireki eta kontzeju komunala sorrarazi zuen mundu-ikuskera agertzen dela, ordura arte nagusi izan zen inperioaren eta domeinuaren kulturaren aurreko iraultzaren adibide. Beraz ora et labora eredu bat daukagu, erdi aroko monakotzatik herrietara irradiatu zena. Hala sortu zen kulturak, landa kulturak, orduan bi iturri zeuzkan: bat, lurraren izerdi 64


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

sakona, naturaren liburu ireki eta sakratua, mantenua eta arimaren atsegina lortzeko uneoro harremanetan ari zeneko natura, eta bi, zeruko ardoa, igandero, haien bizitzetako gertakari garrantzitsu bakoitzean, bataioetan, ezkontzetan, heriotzetan, jaietan, egia aldaezin, unibertsal eta betierekoez eta gizaki gisa denok daukagun erantzukizunaz mintzatzen zitzaiena. Kultura hori hegaldiaren adibide miresgarria da, eta ez genuke hiltzen utzi behar; bertuteen eta printzipioen adibide, norberaren egintzen eta hurkoarentzat egiten ditugun egintzen erantzukizunaren senaren adibide. Hain zuzen ere hurkoarekin kidego bakarra eratzen zuen, eta hori, nire irizpide xumearen arabera, egon daitekeen altsuma bakarra da, landatasunaren zuhaitzaren adarrak betirako hil ez daitezen mundu globalizatu baten presiopean, mundu batean non kultura, politika, teknologia eta ekonomia nagusiki hiritarrak diren eta landatasuna disolbatzeko, xurgatzeko edo akabatzeko mehatxu egiten duten. Kain eta Abel, betiereko krimen baten istorioa Orain mito bat ekarriko dut, sortzezkoa izateagatik sakona den mito bat. Hau da, bere esangura sinbolikoa gizakiaren izaeraren funtsean sartzen duen mito bat. Gauza bat argitu nahi dut: nire ustez eta autore askoren ustez, gaur egungo kulturaren fenomenologo eta filosofo batzuen ustez –Mircea Eliade, esaterako–, «mitoa benetako gertakaria da, giza intrahistoriaren eredugarri eta argigarri dena, eta beraz gizakiaren izaeran intimo eta esanguratsu bihurtzen dena.» Ez dira, beraz, pentsamendu arrazionalistak ahozko tradizioa arbuiatzeko erabiltzen dituen fabulak edo fantasiak, baizik eta banakoa taxutzen duen jakintza baten transmisioa. «Haurrak entzunez eta behatuz hezten dira… idazketarik gabe, memoria perfektua da, eta tradizioa zehatza. Hazten ari den haurrari jakiten den guztia irakasten zaio… Abestiak ipuinak kontatzeko modu bat dira, horiekin haur bakoitzak ikasi egiten du eta liburutegi oso bat osatzen dute… Entzuleak ehundutako hitzen sare batean geratzen dira».3 Kainen eta Abelen mitoak gauza asko ematen dizkigu aditzera, besteak beste munduan bizitzeko modu bi daudela, eta historian modu horiek kultura sedentarioak sorrarazi dituztela, hiriei bidea eman zieten kulturak. Antzinako jendearen ustez, ustelkeriaren eta dekadentziaren hazia hirietan ernetzen zen errazen. Kultura horren buru, bi anaien artean Kain da. Eta beste alde batetik ehiztari eta artzainen kultura nomadak, tolesgabetasun eta/edo sortzetikotasun batekin lotuak, Abel anaia ordezkari dela. Zergatik ekarri dut ahotara gizateriaren lehenengo krimenaren mito indartsu hau? Bat natorrelako beste hainbat autoreren artean Dionisio Romerok garatu duen ideiarekin: «landa ingurunearen eta hiri ingurunearen arteko harreman historikoak herri nomaden eta herri 4

3 T. Harrison, Savage Civilization. 4 Dionisio Romero, «Naturaleza Intangible» Agenda Viva.

65


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

sedentarioen arteko harremanen antzekoak dira. Hiri ingurunean kultura sedentarioen aukerak sendotzen dira, eta landa ingurunea kultura nomadak definitzen dituzten balioetako askoren oinordea da». Eta duela mende batzuetatik hona, eta adi dagoen behatzailearentzat gero eta ageriago, hirietako Kain horrek kulturaren aurkako lehen krimen hori betikotu duelako espazioaren, baliabideen eta gizakien aldetik dauzkan beharrizan agortezinak hedatzen dituen bitartean. Ez da kasualitatea landa kulturaren une gorena X-XI. mendeetan heldu izana, ia hiririk ez zegoenean eta Estatuak zatiturik zeudenean, geroko nazioen kohesiorik eta diruzko eta lurraldezko goserik gabe. Estatuaren ideia sendotzen zen bitartean, landa kulturak ideia horren erasoak jasaten zituen, bere ondasunak lapurtzen zituela ikusten zuen delitu etengabe batean, menderik mende, eta apurka bere gainbehera hasi zen, ondoz ondotik gertatzen ziren krisien ondorioz; azkenean, Félix Rodrigok dioenez: «frankismoan azken sastada jaso zuen; orduan, bost milioi pertsonak landa eremuetatik alde egin zuten hirietara eta industrialdeetara jotzeko, eta beste alde batetik gaur egun hilzorizko krisia jasaten ari da, EBren –gaur egungo «demokraziak» 1986an sartu gintuen EB horren– zorigaiztoko Nekazaritzako Politika Bateratua (NPB) aplikatzearen ondorioz». Baina lehenengoz mintza gaitezen landa kulturan islatzen diren Abelen ontasunez; Abelen eskaintza Zeruak onartu egin zuen, eta horrek Kainengan sorrarazi zuen inbidiarengatik lehenengo krimena gertatu zen. Uler dezagun zergatik Zeruak, aldatzen ez diren eta denontzat eta gizaki bakoitzarentzat unibertsalak diren egien sinbolo horrek, nahiago duen bizitzeko modu austeroago hori, kontserbazionistek dioten bezala aztarna ekologiko txikiagoa eta uzten duen eta larrugorriek esango luketen bezala garbiagoa den modu hori, gure arbasoei harrera egiten dien lur horrekin batera, lur horrexetatik hain zuzen ere arbaso horiek guri begira dauzkagula. Eta gure herrietan oraindik isla ahula duten ontasun horiek benetako iman bilakatzen ari direlako. Iman horiek landatar berriak indartsuki erakartzen ditu eta hirietatik ateratzen ditu, hilzorian dagoen kultura zahar baten mahatsondo zaharrean izerdi berria txertatzeko, aukera batekin: lurraren eta zeruaren lagun den kultura horren istmoan elkartzen diren itsaso biek – sekula irten ez ziren landa gizonak eta itzultzen ari diren hirietako gizakiak– benetako identitatea ematen duten sustraiak –Zeruaren eta Tradizioaren sustraiak– berreskuratzen badituzte, aukera bat dago elkarrekin landa kultura berri bat eraikitzeko. Hori da tesia: tradizioaren berpiztearekin lotura hertsia duten gauza sakratua berriro deskubritu gabe, Espiritua kanporatu duteneko mundu horretan gizaki modernoak jasaten duen gaixotasuna ez da sendatuko, eta handitu egingo da azken ibaia, azken belardia, azken itxaropena desagerrarazi arte. Abelen ontasuna Autore askoren ustez kultura hau duela gutxi desagertu da, erakundeen mendean dagoelako, monetizatuta, batere kulturarik gabe eta kopuruen aldetik hutsaren hurrengoa delako; baina menderik mende iraun zuen, eta bitartean, ardatz bertikalak –bizitzaren dimentsio espiritual eta 66


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

sakratuak– egitura ematen zion eta jarraitu beharreko bidea erakusten zion, ziklo kosmikoen, urtaroen eta kalenden ekonomia batean betikotu ahal izateko, horiek guztiek haien bizitzak antolatzen eta normalizatzen baitzituzten sekula eta beti egon den maistrarik onenaren, Ama Naturaren legeekin. Betiereko berriztapena, bere mitoekin eta moduekin, noranzkoa markatzen duena eta adi dagoen gizakiarentzat inoiz ere hautsi behar ez diren mugen legeak marrazten dituena. «Landarekin edukitzen den harremanak landako pertsonen erritmoak, itunak eta auzo harremanak markatzen ditu. Herri nomaden apur bat transmititu da landa ingurunera, bereziki lurraldearen ikusmolde kolektibista eta hitzaren eta ohorezko konpromisoaren garrantzia. Lurrak, elikagaiak eman eta ondasunak sortu ez ezik, biztanleak esangura propioez estaltzen ditu, eta estaldura horrek haien kultura biziagotzen du».5 Mundu hartan biziraupena ez zen pobreziaren sinonimoa, ekonomia sinplea zen, ez zegoen «sakrifizio» hitzaren beldurrik (gauza bakoitza sakratu egitea osotasunaren garrantziaren kontzientzia xumearengatik), ezta etengabeko ahaleginaren beldurrik ere. Pazientziaz jokatzen zen zeruen portaera aurreikusi ezin delako, ahozko memoriak ezagutza transmititzen zuen, eta komunitatearen lana interes partikularretatik harago joaten zen. Mundu hartan austeritatea edo urritasuna eskua betetzeko neurria zen, elkarri laguntzeko irekitako eskua hain zuzen ere; uzten nahiz era askotariko zereginen gainetik igarotzen ziren ilargi eta eguzkien iragaitzan han eta hemen agertzen ziren nekeak zein herriko jaietako poza konpartitzen ziren. Landa kulturak benetan mito honetako Abel horren herri nomadekin lotura dauka. Herri horiek gure iruditeriarentzat erakargarriak dira, denbora zikloei buruko interesa konpartitzen dutelako, haien denbora kualitatiboagoa da kuantitatiboa baino; Extremaduran diotenez, «el tiempo lo dan “regalao”», esaldi hori Madrilen ezin izango litzateke esan, eta horrek aditzera ematen du harreman hori. Bi kulturek jarrera komunitarioa dute, lurrarekiko irekia, lurra herrietan komunitatearena zen, elkarrekin ados jarrita kudeatzen zen, hesiak eta bakarkako erabilera debekatuta zeuden. Herrietan oraindik geratzen zaizkigun ondasun komunalek horren fede ematen dute, baina gaur egungo Montoro legearekin, Kain Estatua anaitasun konpartituzko lurralde honi azken ezpata-kolpea emateko zorian dago. Beraz, Felixek dioenez, jatorritik komunala «kontzeju irekiaren asanblada-erakundeari lotuta dago. Hain zuzen ere, hori ulertu gabe ezin da komunala objektiboki ulertu. Eta komunala, erakunde ekonomiko hutsa baino askoz gehiago izanik, gizakien arteko elkarbizitzako eta goragoko maila bateko harremaneko ideario bikain gisa sumatu behar da, Felipe Esquirozek «komunalitate espiritua» nozioan agerrarazten duena.»6 Bi kulturek ohitura legezko arau bihurtzen dute, bi herrientzat gizakien arteko itunaren, emandako hitzaren garrantzia, sakratua da. Biek ahozko memoria sakonki errespetatzen dute (basamortuko nomada arabiarrentzat ahozko trebetasuna eta alfabeto idatzia elkarren independenteak dira, azken hori lengoaia osoaren historian apendize berantiar gisa agertu

5 Dionisio Romero. Ibidem 6 Felipe Esquíroz, Félix Rodrígok aipatua.

67


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

zen. Ahozko tradizioak bertso kopuru handiak mendetan transmititzeko duen ahalmena miresgarria izan da beti, eta hori bat dator memoriaren ars delakoarekin, arima errealizatuaren indarretako batekin). Biztanlegune txikiak dauzkate gogokoen. Bertan elkar ezagutu ahal dute, eta hala, genealogiak eta senidetasunak gogora ekarri ahal dituzte. Eta zu... norena zara? Kultura horietan bizirik irauten dute trukeak, dantzak eta herri musikak, konpartitutako poz baten adierazpen naturaleko bide diren arte nagusi gisa. «Nolabait esatearren, herriak espazioan gelditu diren komunitate nomaden antzekoak dira, eta hiri ingurunearen indar zentrifugoek xurgatzen ez badituzte, antzinako kulturen aztarna gordetzen dute.»7 Kultura nomaden beste alderdi erakargarri indartsu bat da biziaren dimentsio sakratuarekin lotuta daudela. Eta gure herriak ez dira jada lehen zirena, baina argi dago gizakiaren izaerari buruzko ideia sakratu batekin eratu zirela, hierarkia baten mendean, eta hierarkia horretan espirituak dena menderatzen eta zuzentzen du. Memoria arkitektonikoari eusten dioten herriek erdigunearen eta periferiaren sinbolismoari ere eusten diote, bertikaltasunaren eta horizontaltasunaren ideiari, gurutze latindarrari, eta hori ez da kontu hutsala. Gizakiaren gorputzean bihotza erdian dago; horri imitatuz, eliza erdigunea da, herriaren bihotzaren sinboloa da, ardatz mugiezina; kanpandorrea, bere hotsarekin, gizaki tradizionalak irakurtzen zekien sinboloa da, eta gogora ekartzen zion gizakiak lurrean amaiera bat daukala, eta zeruan hil osteko destinoa zeukala. Oroigarri horrek argudio sendoa ematen zuen pasio indibidualistaren nagusitasuna akabatzeko, etortzeko zeuden kontuen konpasio komunitarioa bilatu nahian. Elizaren, erdigunearen inguruan, zirkulu zentrokideetan bilakatzen zen herrietako bizitza, plaza eta udaletxea, eta orientazio horretan balioak funtzioa antolatzen dueneko zentzua irudikatzen da. «Eta arkitektura-gorputz horren eskuak eta oinak herriaren inguruko baratzeak izango lirateke. Hain zuzen ere baratze horietan gizakiak bere eskuekin lan egiten du eta lurrak ematen dituen bertute kulturaletako asko azaleratzen ditu, gogora dezagun «kultura» hitza «kultibatu» hitzetik datorrela, jatorria nekazaritzan duela, eta hor daukagu gizakiaren lehenengo eskola: lurra, ortua, non lantzen diren ahalegina, behaketa, pazientzia, ziurgabetasuna, tragedia naturalak.» Dionisio Romero. 8

Norbera guztientzat, guztiak norberarentzat Eta baratzeaz harago komunala aurkitzen dugu, denonak diren ondasun naturalen erabilera: ura, mendiak, bideak. Landa komunitateari zegozkion gai guztiekin batera Kontzeju Irekietan erabakitzen ziren. Erakunde iraultzailea, bere garaian, eta hala izango litzateke gaur egun, bere boterea lehengoratzea lortuko balitz. Izan ere, hala eginez gero komunitateari ahalmena itzuliko litzaioke ondasun komunei buruz erabakitzeko -inork ez baititu ondasun horiek ezagutzen 7 Dionisio Romero. Ibidem. 8 Dionisio Romero. Ibidem.

68


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

haiek baino gehiago, eta orain gutxira arte haien mendean zuzenean zeuden, biziraun ahal izateko-, asanbladaren bitartez. Asanblada horretan, bada, erdi aroan hasi zenetik, herriko kidea bakoitzak botoa zeukan, emakumea izan –Espainiako Estatuak eta beste hainbat estatuk baimendu baino mende batzuk lehenago– edo gizona, artzaina, errementaria edo amona izan. Botere horren eta jaun feudalaren boterea paraleloak ziren, eta elkar kontrolatzeko balio zuten; izan ere, 1812ko Konstituziora arte, Felix Rodrigok aipatzen duen David E. Vassberg-ek dioenez, ustez konstituzio hark «jopuak» liberatu nahi izan zituenean, lur gehienak eta ekoizpen-bideak jabetza kolektibo eta komunalekoak ziren, hau da, nekazaritzako klase ekoizleenak, orduko biztanleriaren % 90enak, alegia, eta ez jauntxo boteretsuenak eta kleroarenak. Beraz hor daukagu landa inguruneko Abel hori, antzinako lurralde aroko antolaketako, kulturako eta administrazioko prozesuan moldatzen dena. Prozesu horretan emakumea eta gizona, haien lurrean sustraituta, elkarrekin bizi ziren naturaren eta natura horretan bizi ziren gizakien arteko lotura baten bitartez; gizakiak lurraz arduratzen eta kezkatzen ziren, lurraren beharra baitzuten bizi ahal izateko. Kontzeju eta komunitate izaerako araubidea, Goiz Erdi Aroan sortua, ikerlariek diotenez erdi aroarentzako kalterik gabe. Horrek itzularazten nau lehengo tesira, ideia justuen zeruan sortzen diren sustraiek soilik sorrarazi ahal dutela hain eredu solidarioa, hain anaitasunezkoa, non gure aitona-amonen belaunaldiko askok oraindik ere dioten edozer gauza emango luketela diruak artean berekoi eta indibidualista bihurtu ez zituen sasoietara, etxe baten arazoa komunitate osoaren arazoa zen sasoietara, eta auzotarrak baten uztatik bestearenera txandakatzen ziren sasoietara, lana konpartituz, etxe bat eraikiz, mendiak garbituz edo ereite bat antolatuz. Eta jantzi onak zerbait garrantzitsua egitera joan behar zuenari uzten zitzaion sasoietara, eta penak eta pozak konpartitzen zirenekoetara. Elkarren laguntzako sare hori denok anai-arrebak garela sakonki ulertzearen ondorioz sortu zen, lagun hurkoa norbere burua maitatu behar dela ulertuz, eta hori, mezu iraultzailea da, mezu iraultzailerik badago. Herriek desagertutako landa kultura hori berritu ahal badute, ardatz horren gainean egin beharko dute, ez dago beste aukerarik etorkizunaren gurpilari bira eginarazteko. Kainen gaiztakeriak Baina gure Kain horrek zergatik errepikatzen du Abelen ontasunak suntsitzearen krimen hori behin eta berriz amairik gabe? Kasu honetan, kultura zibilizatuak –Grezia klasikoan Politika polis delakoaren administrazioa zen; polis hiria da, eta hala gune edo herri txikiak gutxiesten ziren– zergatik erdeinatu du landa kultura, zergatik deklaratu dio gerra, apurka kenduz haren identitatea, lurrarekiko harremanean eta kohesio sozial sendoa duen kultura xumeago batean oinarritutako identitatea? Abelen ontasunak ikusi ditugu, ikus ditzagun orain Kainen «gaiztakeriak», edo zergatik haren eskaintza ez zen onartu. Kain hirien, sedentarioen fundatzailea da, lurralde batean finkatzen direnen fundatzailea. Sedentario horiek, gehiegi hazten ziren neurrian, gure izaerarik intimoenari mintzatzen zaion eta izaera hori berrorekatzen duen naturaren liburu handiarekiko 69


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

harremana galdu zuten, Félix Rodríguez de la Fuentek zioen bezala. Loturaren galera horrek freskotasuna eta xalotasuna kendu zien apurka, baita naturak leku guztietan isurtzen zuen harmoniaren eta edertasunaren zentzu hori ere. Beste alde batetik, antolaketarako zeuzkaten trebetasunei esker gero eta konplexuagoak ziren egitura eta erakunde sozial eta politikoak eratu zituzten, eta hala, haien nortasuna sofistikatuago bihurtu zen, etengabe berritzen ziren kodeen konplexutasunetik bizirik ateratzeko; horren ondorioz ohiturak etengabe aldatu ziren eta bidea eman zitzaion zaio moden tirania eta azalkeriari. Arkitekturan zuten gaitasunari esker gizakiaren neurritik urruntzen ziren espazioak sortu zituzten, aterpearen ideia galdu zen, eta etxe-orratz handien muturreraino heldu ziren, gizakia bere lurreko sustraitik ateratzea bezala. Beste alde batetik, estimulu naturalak desagertzen ziren aldi berean, estimulu artifizialak agertu ziren, naturarekiko harremanak ematen duen betetasun horren hutsa osatzeko. Kainen semea errementaria zen, beraz mineralak eraldatzeko gai zen, horri esker lurraldean hedatu ahal izan ziren eta lurraldea mendean hartzeko gai ziren gerrarako teknologia garatuz, eta mendeak igaro ahala, gero eta modu azkarragoan hazi ahal ziren, lehenengoz gizakiaren neurria zuen teknikarekin; adibidez, ehungailuekin. Horiekin, gizakiak jarduera lasai, kontzientea eta sortzailea egin ahal zuen, baina apurka sofistikatu egin zen, XIX. mendeko industriairaultzara heldu arte. Orduan, makinak oldarka sartu ziren eta ordena sozial eta naturala betirako zehaztu zuten, ukitzen duen guztia kutsatzen duen petrolioa bezalako materia ilunak janez, eta mundua konkistatzeari ekin zion natura espoliatzeko, ordurako degeneratuta eta zeruko nahiz lurreko sustraiak galduta zegoen bizi-sistema bat elikatu ahal izateko. Kainen ondorengoek jainkotasunarekiko eta haren legeekiko haserrea irudikatzen dute. Horregatik titanak bezalakoak izatea erabaki zuten eta teknikak ematen zien boterea kanporantz hedatu zuten; gero eta gehiago banatu ziren beren buruarengandik, eta haien hazkundearen ardatzean aurrerabide materialaren ideia jarri zuten. Gero eta gehiago plano horizontalean hazten ziren eta ahaztu egin ziren plano bertikalean hazteaz, bertuteen eta bereizmenaren Jakoben eskailera horretan. Eta hazkunde hori gero eta azkarragoa da. Bada, hazkunde horrek haien patologia kantzerigenoa agerian uzten du bizi diren lurraldean, eta kolapsora eramaten ditu ordena natural guztiak, IPCC Gobernu arteko Panelaren txostenek behin eta berriz erakusten dutenez, eta aurrera egin ahala lurrean bizitzeko eta lurra menderatzeko duten moduaren aurka egiten duten kultura guztiak sakrifikatzen dituzte, lurra haien jabetzakoa dela sinetsita. «Mendean hartu eta azpiratzea, bere funtsetan astintzea», iraultza zientifikoaren aitetako bat den Francis Baconek zioen bezala. Eta Emersonek zioen bezala, «herri batek natura nola ikusten duen, halakoak izango dira bere erakunde guztiak». Beraz, ez da harritzekoa kaindarren erakundeak baliabideen harrapariak izatea, haientzat natura ez baita ama, ez baita sakratua, lehengaia besterik ez da. Hortik sortu zen kapitalismo hedonista hori, gaur egun kainismoaren oinordeko diren Narciso, Fausto edo Prometeo horiek kontseilari dituena. Kainen krimena Bi anaien ontasun eta gaiztakeriak ikusita, halabeharrez sortu zen mundua ulertzeko bi modu horien arteko borroka. Kainek gero eta leku handiagoa behar du, gero eta baliabide 70


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

gehiago, munduko biztanleriaren erdia baino gehiago megahirietan bizi da, eta bere harrokeria prometeotarretik pentsamendu bakarraren nagusitasuna inposatzen du, planetako biztanle guztiak hiri global batean uniformizatu nahian, kulturen aniztasuna (nomaden kultura, indigenena, landa kultura, jatorrizko herriak, besteak, diferenteak, zibilizatzen eta iaia aztarnarik ez uztea nahiago dutenak) disolbatuta; Abelen ondorengoak, modernotasunaren etsai den tradizioaren ondorengoak disolbatuta, azken batean. Ondorengo horiek haien iragana arbuiatu egiten dute, itxuraz arbasoak baino hobe bilakatzen dituen ilusiozko eboluzio batean; era horretan, bada, modernotasuna tradizioaren etsai da. Landa ingurunea abandonatzeak ondorio txarrak dakartza, bai biodibertsitatearentzat bai orokorrean gizartearentzat, azken horrek erreferentziazko kultura bat galtzen baitu gaur egungoa bezalako krisi bati aurre egiteko. Askoren ustez, landa ingurunea behartuta abandonatu da, are gehiago, menderik mende indarra eta identitatea bereganatu duen Estatu baten diseinuak bultzatuta –eta Félix Rodrigok komentatzen duenez, porrot hori aspaldi hasi zen–. Duela gutxiago, koloniak galdu ondoren, Estatu hori Inperio bihurtu zen, horretarako armak behar ziren, hurbil zegoen aurrerabide eta modernotasunerako tresnak, hau da, lantegian, eta horietan lan egiteko langileak; eta landan lan egiten zuen lanesku hori egokia zen, aurretiaz dena autokudeatzeko autonomia hori kentzen bazitzaien; izan ere, autonomia horrek izaera hezigabea ematen zien, borondate propioa, adimen naturala, zentzu morala eta ausardia, eta hori guztia doktrinatzeko prozesuetarako oztopo zen. Hori erakusten dute gure historian landan hainbat aldiz egon diren erreboltek, betiere beste batzuen boterearen abusuen aurka. Botere horri landatarrek beti errezeloz begiratzen zioten, haiek arbuiatzen zuten guztiaren babespean hazten baitzen. Eta nola lortu zuten kultura hori modelatzea? Dekretuen, limurtzearen eta errepresioaren indarrez. Hala, haiek beren balioa eta beren jakintzak mesprezatzen hasi ziren (barnean zirela herri medikuntza eta farmakopea, lanbideak, nekazaritza, abeltzaintza, musika, dantza…). Félix Rodrigok Naturaleza, Ruralidad y civilización liburuan egiten duen azterketaren parafrasia eginez, masen hedabideen bitartez, lehenengoz irratiaren bitartez, gero zinearen bitartez eta gerorago telebistaren bitartez; mundu «atzerakoi» eta «zaharkitu» hura arbuiatu zuten. Aldi berean, hirietarako urrezko bidea trazatu zuten. Hiri haietan, agindutako paradisua aurkitu beharrean, landatar gehienak milaka pilatu ziren langileen auzo etsigarrietan, lantegi osasungaitzen ondoan; autokudeaketaren askatasuna ahaztu eta makinaren mendean jarri ziren, eta bertan behera utzi zituzten haien eskuzko tresnak, gizakien neurriak zituzten haiek, gizatasuna kendu zien makinismo basatiaren mesedetan. Maisuen laguntza ere izan zuten, Caro Barojak Estudios sobre la vida tradicional lanean dioen bezala. Maisu haiek landa eremuko haurren buruetan haien kulturari buruzko irudi negatiboa sartu zuten, lotsarazi egin zituzten, eta haien tradizioei uko eginarazi zieten, eta haien ingurunean lortu ezin zituzten jabetzez betetako etorkizuna agindu zieten, aurrerabide iraultzaile hari esker; izan ere, aparteko gaitasunez betetako teknika hark betirako atzean utziko omen lituzke gizakien lanaren nekeak. Horri, Frankismo garaian erabilitako estrategia 71


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

gehitu behar zaio, polilaborantzatik monolaborantzara pasa zitezen konbentzitzeko, diruaren truke merkatuarentzako ekoizpena ezartzeko eta trukearen ekonomia akabatzeko. Hala, interesak zekartzan diruaren mendean jarri ziren, eta beraz, bankaren mendean –eta badaki nora garamatzan kontrolik gabeko lukurreriak–; azkenean landatik nekazaritza desagertu zen, haien kultura egituratzen zuen jarduera desagertu zen, eta han geratu zen hutsa apurka hiri handietako bizitzaren imitazio akastunak bete zuen. Akastuna da. Hain zuzen ere, perfektua izateko, nire herriko bi nerabek esan zidaten bezala, perfektua izateko aldirietan Carrefour zentro bat beharko litzatekeelako, han eguna pasatzera joateko, merkatu jainkoak agintzen duen bezala. «Hiriburutik» diseinatzen diren estrategi horiei guztiei, landa kulturak berak narriatu ahala metatzen zituen akatsak gehitu behar zaizkio, jaiotzen eta hiltzen denaren berezko akatsak. Erakunde kolektiboek beti denboraren higadura jasaten dute, gauza errealekin apurka deskonektatzeagatik; hala, barrutik amiltzen dira, barneko dinamismoa galtzen duten balio batzuen esklerosiarengatik. «Hala, batzuen egiteengatik eta besteen ez egite adeitsuengatik, suntsitu egin zen gizartean bizitzeko modu bat, mundu-ikuskera bat, balio batzuk, kultura batzuk eta existentzia material bat. Huts eta akats ugarirekin, baina orain dagoen bizitzeko modu hau baino hobea eta zibilizatuagoa.» (Félix Rodrigo). Baina bahiketa horrek, bidegabeko jabetze horrek, Kain bera akabatu zuen. Arrakastak berak hil zuen, ostalaria akabatzen duen minbizia bezala, fantasia materialista guztiez jabetzeko espazioa bereganatuta; eta lurra zaintzen zuen kultura hori desegitean –gaurko adibide txiki bat jartzearren, dimentsiorik praktikoenean– onartu egin behar izan zuen baso guztiek sua har zezatela, azken batean galdu egin baitziren landatarrek basoa kontserbatzeko zeuzkaten irizpide tradizionalak. Landa kulturako jarduerek hirietan hainbeste estimatzen diren altxor naturalak ekoizten eta iraunarazten dituzte: «Gizaki tradizionala naturaren kontserbatzailerik onena zen; izan ere, alde batetik, ondo zekien naturak balio sakratua zuela, berak baino balio handiagoa zuela, eta beste alde batetik natura haren sostengua zela.» (Jesús García Varela). Txingarrak, oroitzapen aktiborako, sua berriro pizteko Hala, aurrerabidearen ideia globalizatuaren eta haren garapen sozioekonomikoaren ereduekin bateragarria ez den sistemaren aurkako azpijokoen errepaso azkar honetan, gaur eguneko egoerara heldu gara. Orain, ezin dezakegu esan Mendebalde garatuan «landa kultura» dagoenik. Agian, milioika baserritarri menderik mende beroa eta argia eman zizkien suaren hondarrak geratzen dira, hiltzeari uko egin dioten txingarrak, Mendebaldean landa mundu marjinala deritzon horretan oraindik distira egiten dutenak. Mundu horrek mendietako 72


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

herrixketan bizirauten du, gune bakartu eta ezatseginetan. Leku horietan, artzain hezigabe batzuek hirietako haur batzuengan oraindik indio larrugorri autoktonoaren sinbolismoa pizten dute; eta hala, hirira itzultzen denean, haur batek, txundituta, artzain bat ezagutu zuela kontatu zuen eskolan: «Ez zuen dendara joan behar bizitzeko, dena lurretik ateratzen du, esnea, barazkiak; aurkitzen dituen aztarna guztiak norenak diren daki; ez daki irakurtzen, baina badaki berak biltzen dituen belarrak erabiltzen sugegorriaren edo eskorpioiaren ziztada edo sabeleko mina sendatzeko». Liluratuta, azaldu zuen nagusitan hura bezala izan nahi zuela; zazpi urte zituela, heroi bat aurkitu zuen. Mundu horrek, zeruaren eta lurraren mezuak gogora ekartzen dizkiguten balioen oinordekoa den horrek, gutariko asko erakartzen gaitu azken muga hori balitz bezala, azken aterpea, dentsitate handi honen erdian, gure begien aurrean amiltzen ari dela dirudien mundu honetan atseden ziurgabe bat emateko. Badirudi landa inguruneak –oso ahulki bada ere– oraindik islatu ahal dituela kultura tradizionalen aztarnak, gure bihotzaren mitoak, non naturaren edertasuna ez baita soilik konpromisorik gabe behatzen den kontzeptu estetikoa. Baina errealitate tristea hau da: landa kultura, kultura tradizionalak bezala, disolbatu egin da etsai historikoek garaituta: urrun eta periferian geratzen den Estatuak, eta zeruaren eta lurraren arteko harmonia bere ardatz bihurtu duen kulturaren ezin eskertuzko balioaren ahanzturak berak. Bizi testuingurua galdu du, ahozko tradizioaren katebegiak galdu dira, eta jakituria, gutxi batzuek gordetzen dute, egunez egun desagertzen diren horiek, kanpaiek azken omenaldia eskaintzen dieten bitartean, adi daudenentzat ingurunea interpretatzeko bizirik dagoen beste liburu handi bat desagertu dela iragartzen baitute. Beste alde batetik, argudiatu ahal da proposamen horiek, landara eta landaren eta nekazaritzaren sarera begira dauden horiek, idealizazioak besterik ez direla. «Hala ere, baserritartasunaren esperientzia arbuiatzea, iraganari dagokion eta bizitza modernorako garrantzi gabea den zerbait balitz bezala; milaka urte dituen baserritarren kultura horrek etorkizunerako herentziari utzi ez dutela pentsatzea […]; hori guztia historia luzeegiaren eta bizi gehiegiren balioa ukatzea da […]».9 Hainbeste erronkari aurre egingo dien landa kultura berria sortzeko, txingar batzuk biziagotu behar ditugu. Txingar horien irudirik garbiena hau da: haien ohitura tradizionalez harro dauden komunitate indigenak, mundu osoko leku askotan uniformetasunaren zapalgailuari men egiten ez diotenak, eta norberak gure herrietako batzuetan zorte onez aurkitu ahal dituenak; horiek gabe, norbera istorio horien txingarren berotara hurbildu ahal da. Adinekoen gogorarazten dizkiguten istorio horiek bere burua berriro asmatu beharrean dagoen Mendebaldeko gau ilunean jarraitu beharreko bidea argitzeko jardunen berri ematen

9 John Berger, Gustavo Duchek aipatua, Público egunkaria, abuztuaren 20a.

73


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

digute. Asanbladetako jardunak, partaidetza sustatzen duen demokrazian, demokrazia zuzenean, fakzio jakin baten garaipena baino gehiago adostasuna bilatzen dutenak, eta gure demokraziaren ustelkeriaren aurkako erremedioa izango liratekeenak. Elkarren laguntzaren adibideak, estatuaren babesaren mendekotasunari erronka botatzeko sareak ehuntzen zituztenak. Hain zuzen ere, Ivan Ilich-ek zioen bezala, estatuaren babesak norberarenganako eta hurkoarenganako konfiantza higatzen du, eta bakarrik eta Estatuaren babesik gabe bizirauteko gai izango ez ginatekeelako beldurraz biziarazten gaituzten murrizketa horien aurkako sendagaia izango lirateke adibide horiek. Komunitateko bizilagunen arteko laguntza hori baliagarria zen batzuek besteak zain zitzaten eta denona zena zain zezaten. Horri esker askatasunez konprometitzen ziren, eta komunitatearen lan egun bat edo bi eskaintzen zizkieten, bideak edo euriteen ostean jausten ziren hormak konpontzeko, basoak garbitzeko... Istorio hauetako gizakiek denetarik zekiten egiten, haien ingurunean bizitzeko, eta ingurune horretan, bizitzeko behar zuten guztia aurkitzen zuten; gai ziren elurraren gainean lo egiteko eta kexarik gabe altxatzeko, ukuilua, etxea eta erlauntzak eraikitzeko, eta txamarrarako larrua lantzeko, eta uraska tailatzeko, eta gauza guztiak gauza guztiekin konpontzeko, eta hormak eraikitzeko, eta urak kanalizatzeko, eta hazia ernarazteko, eta abereei ebakuntzak egiteko, eta abereen ileak mozteko, abereak irendu eta sakrifikatzeko, hestebeteak egiteko. Eta jakiteko non dagoen fruitu bakoitza, usain belar bakoitza, harri bakoitza, habi bakoitza, hudoaren eta azkonarren gordelekua, basurdearen emankorra, eta arrano eperzalearen edo sugezalearen hegaldia interpretatzeko. Gizaki haien etxea espazioaren bost norabideetako horizonteak bezain handia da. Deskribapen horiek baliagarriak zaizkigu bi hauen artean dagoen diferentzia handia azaletik behatzeko. Hain zuzen ere, alde batetik dugu hiri kultura bizi deneko espezializazio mingarria; espezializazio horregatik, hiria gauza guztien mendeko da. Bestetik, landa kulturak modu askotan bere burua kudeatzeko duen ahalmena. Ahalmen horren barruan daude ÂŤastronomia, meteorologia, ekologia, botanika, fisiologia, geografia, medikuntza, etab.Âť . Hala bi gizon mota taxutu ziren, bi mundu-ikuskera. Hala ere bigarren mundu-ikuskera horrek jada ia ez du islatzen naturarekiko sinbiosi hura, mota guztietako zereginetan elkarren eskuak lotzearen ohitura zaharrak abandonatu direlako. 10

Eta landa inguruneko gizaki hori, hiri inguruneko gizakiak aldi berean erdeinatzen eta idealizatzen den hura, desagertu egin da, baina haren seme-alabak oraindik diferenteak dira, edozein arazo elektronikoki konpontzen duten milaka artifiziok gainestimulatuta dauden hiriko seme-alaben aldean, norbera desnaturalizatzen duten erosotasun handiegietara ohituta, Tao Te King testuak dioenez. Baina oraindik ere aurki daitezke benetako artisautzari lotutako zereginak ematen duen duintasun, oreka eta harrotasunaren adibideak, naturan gizakiaren lekua zein den benetan jakitearen sentsazioa.

10 Marc Badal, RaĂ­ces aldizkarian.

74


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Horri guztiari esker ulertu ahal da landatar berriek agindutako lurrera heltzen direnean zer nolako eragozpenak dauzkaten bertakoekin, landatarrekin dauden diferentziak interpretatzeko. Izan ere, landatar berriek baserritarren gainean askotan landa giroari buruz dauzkaten estereotipoak proiektatzen dituzte, ulertzen ez dutena eta askotan errespetatu ere egiten ez dutena haien subjektibotasun hiritarretik sinpletuz eta deformatuz, haien jarrera aldatu nahi gabe ezer onartzeko gai ez direla. Bestalde, bertakoentzat ere zaila da egun batetik bestera integratzea sinesmen samalda hori, askotan horregatik gatazka sortzen baita mota askotariko arrazoibideen artean, sinesmen bakoitza elkarbizitza egituratzeko ardatza izatea izaten baita helburua. Bi begiradaren arteko topaketa Baserritarren bizimodua, ezeren gainetik, tradizionala da; iraganean aldaketari uko egin zioten, eta agian hori izan da giza zibilizazioan egonkortzeko faktore nagusia, eta gizakiaren ezaugarri bikainen hazkuntza-likidoa. Horrenbestez, haien plazetara, haien kaleetara dendena erlatibizatzen duten postmodernitatearen ondorengo diren pertsonak heltzen direnean, bertakoen ahalegin eta sakrifizioaren aldean mugimenduan dauden gauza guztien filosofia darabilten pertsona horiek heltzen direnean, bada, ÂŤez dut gogorikÂť esaldia esaten ez dakiten horiek gutxienez apur bat eskandalizatzen dira. Haientzat harrigarria da ikustea gizon eta emakume batzuk datozela, nahiago dutenak mendian bizitzea, komunitatetik bereiziak, zer bilatzen ari diren jakiterik ez dagoela, zerbait, nolanahi ere haiek ulertzen ez duten zerbait, hain hurbil edukita ikusteari utzi diotelako. Bikotekidea hamabi ilargirik behin aldatzen duten pertsonak, hirian bezala anonimo izaten jarraitu nahi dutenak; ez dute nahi inork ere haiei enbarazu egitea, haiek fiskalizatzea edo epaitzea, ez baitaude ohituta kontrol sozialeko joko horietara; joko horietan mundu guztiak dauka mundu guztiaren berri, baina hain zuzen ere hori da kultura horren elkarbizitzarako modu horren lokarri sozial sendoak lantzeko modua. Batzuetan zaila da hori guztia onartzea. Forma berrien kaleidoskopio horrek herrikideen agertoki tradizionala eraldatu egiten du: musulman bihurtuak, mila eta bat gauen gauetik irtendakoak balira bezala, eta neskatxa bati baino gehiagori dena mundu arabiarra gogora ekartzen duen amets baten antzekoa dela ikusarazten diotenak; elizarekin haserre dauden laikoak, herriko beatak mesprezatzen dituztenak; agian, batzuek zein besteek haien harresi eta guztizko aurreiritzietan gorderik ez dute sekula ere elkarrizketarik izango, batzen dituzten gauzetan elkar hurbilduko dituen elkarrizketa bat; antisistema erradikalak, antisistema estetikazaleak, alternatiboak, gurdi eta guzti daramaten hippieak, zapatarik gabeak, herrikoak jantzita bainatzen diren lekuetan biluzik bainatzen direnak, pijipiak, tutik ere hitz egiten ez duten atzerritarrak. Ekologistak, iraultza berdeak erotutako landa kulturaren aurka borrokatzen direnak. Iraultza berde hark akuiferoak eta lurrak kutsatu zituen, baita haien gorputzak ere, lurrari zukua modu eragingarrian aterako ziolakoan, kosta ahala kosta. Haiek dira ÂŤherrietan misiolarien fronte baten moduan herritarren bihurtzeko instalatu den ekologismo horren ordezkariak. Baina 75


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

ahalegin gutxi egin dira haien intelektualtasunera hurbiltzeko, ilustratuek nekez azter dezaketen ahozko intelektualtasuna izan arren.» 11

Defentsa gisa, herrikoak etiketak asmatzen ditu diferentzia markatzeko: «komunakoak», «abarketazaleak», «hippieak», «pobreak» edo «ekologistak», ezizen gutxiesgarriak, adierazteko haien nahasmena, haien mesfidantza, eta diferentzien aniztasun hain handiaren aurrean duten ondoeza, azken batean, agerrarazteko Plataforma Ruraleko Jerónimo Aguadok dioen hori: «Azken bi hamarkadetan landara heldu diren ekimenetako asko, arrakasta zein porrota lortzen dutela ere, ia beti landa ingurune tradizionalarekiko loturarik gabe agertzen dira. Ez da sortzen elkarrengandik ikasi ahal izateko bide emango duen lokarririk, eta sustraiak eta jakintzak berehala desagertzen dira». Eta lotura gabezia horrek agerian jartzen du bi munduren arteko distantzia, eta eskualde batzuetan, landatar berriek kontzentrazio nahikoa dauden lekuetan, alternatiboek azkenean komunitate bat eratzen dute komunitatearen barruan, ez dute parte hartzen herriko bizimoduan, haren jardueretan, eta haien jarduera propioak sortzen dituzte, baita haien eskola alternatiboak ere, eta haien izaera konpartitzen duen jendearen elkartasuna bilatzen dute, izaera hori batzuetan tokiko ohiturekin bat ez datorrelako, eta gatazkak sorraraziko lituzkeelako. Eta batzuk eta besteak banatzen dituen ibaiaren beste aldetik, baserritarrek heldu berriei probetxua ateratzen diete eta lurra eskuratzeko eragozpenak jartzen dizkiete; prezio neurrigabeak markatzen dituzte, haien zalea izatearen edo betirako kanpotarra izatearen arteko diferentzia markatuz. Baina beti ez da hala izaten; batzuetan, integrazioa batzuek zein besteek bilatzen dute eta bizilagunek zein udalek ematen dituzte bideak, populatzaile berriak etor daitezen; udal etxea eskaintzen dute, lan egiteko aukera edo dena delakoa, eskolak itxi ez daitezen, hori baita aurreikusitako heriotza baten kronikaren behin betiko zeinua. Beste alde batetik, populatzaile berriek tokiko elkarteetan parte hartzen dute, guraso elkarteetan, merkataritza elkarteetan, udaletan zinegotzi gisa, komunitateko kide izan nahi dutelako haien semealabak paisaiaz nahiz herritartasunaz jabe daitezela nahi dutelako. Batzuek galde egiten dute lurraldea maneiatzeko modu tradizionalez, adineko baserritarren gozamenerako. Hala, José Antonio Pérez Rubioren hitzetan, «landatar berriek tradizio horren gordailuzainen zeregina aintzat hartzen dute, zaindu egingo dituzte baliabide naturalen maneiu iraunkorra, medikuntza naturala, eta horrez gain desagertzear dauden artisau-lanbide batzuk ere bai, eskualdeetako arkitektura tradizionalean eraikitzeko teknikak. Populatzaile berriek nekazaritza biologikoa teknika tradizionalen arabera erabiltzeak eta lanbide horiek berreskuratzeak, benetako etnografiako eta dokumentazioko lana egon dela esan nahi du, eta populatzaile berri horiek heldu arte ez zegoen horrelakorik. Hain zuzen ere, populatzaile berri horiek gai horiei buruzko interesa dute, bizitzari buruz eta jakintza horien guztien balorazioak dakarren lanari buruz beste kontzeptu bat daukate; horrek guztiak aire freskoa ekarri du herriaren jakintza berreskuratzeko».

11 Dionisio Romero. Ibidem.

76


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Eta landatar berri guztiek nekazaritza ez dute bihurtzen haien jarduera nagusi, babesik gabeko sektore horrek dauzkan eragozpenengatik, baina askok baratzea daukate, eta han eta hemen lortutako informazioarekin maneiatzen dute. Adi dagoen baserritarrarentzat, adibidez Redes-eko presidente den Aureliorentzat, azken batean horrek esan nahi du lurralde zati bat libratu dela sastraketatik, abandonutik, suteetatik. Ez dira munduko nekazaririk onenak, haietariko askok ez baitaukate landa inguruneko arbasorik, eta haien bizitzan ez dutelako aitzur bat ere ukitu; baina haiei esker, mendiko biztanlegune askotan ubideak mantentzen dira, zapaldak ez dira erortzen, eta lurrek bigarren aukera bat daukate, benetako landatarren iritziz modu trakets samarrean kudeatzen badituzte ere. Gainera, esperientzien elkartruke horri esker, nekazaritza intentsiboan aritzen direnetako batzuk gogoeta egiten hasten dira eta planteatzen hasten dira kutsatzen ez duen nekazaritzara itzuli ahal diren, ulertzen hasten dira «zer jan, hura izan» esaera, eta gauza toxikoak janez gero gaixotasunak eta heriotza datozela, kontu horietan hain jantzita dauden auzokide berriek azaltzen dietenez. Diferentziez harago, desadostasunez harago, gatazkaren elementuek elkarren beharrizana dute, bazter biek bizitzen ibaia eratzen dute, herriek populatzaile berriak behar dituzte ez hiltzeko, gaztetzeko, haurrak behar dituzte eskolak ez ixteko, langileak ekoizpen-sarea biziberritzeko, eta populatzaile berriek aire behar dute haien ametsak –are gehiago haien utopiak– arnasteko; beraz, batzuentzat zein besteentzat interesgarria da elkar ulertzea, elkar errespetatzea, elkarrekin bizitzen ikastea eta denok bizkarrean eramaten ditugun akatsak onartzen ikastea, norberak jariatzen dituen gauza onetatik ikastea, eta ahal dela, bizitza on baten islak diren sustrai tradizionalak ez ahaztea. Landa kultura berria Topaketa eta desadostasun horiengatik guztiengatik, «gaurko landatarren pentsamoldeak eta jokamoldeak errotik aldatu dira. Landa kultura nahasketa da gehienbat, egokitzapenekin eta eskualdeko eta nazioko diferentziekin, hiriko ohituren eta tradizioen arteko nahasketa, dauden landa komunitate anitzei egokitutako pentsamoldeena; hori da gure herriaren kasua. Landa kultura totum revolutum-a, eta agerian jartzen du hainbat gauza: egituren konplexutasuna, landa ingurunean agertzen diren eragile berrien presentzia, aisialdian mugikortasunaren kultura errotzea, commuting-a, kontraurbanizazioa, etab.» (José Antonio Pérez Rubio). Eta konplexutasun horretan moldatzen da izaki berria, itxurazko batasunik gabeko aniztasunez beterik dagoen landa kultura berria. Konplexutasun horretan zehar doaz landatarrak eta landatar berriak, bakoitza bere helburuekin, batetik antzinako balioak berreskuratuz landa «birbaserritartu» nahi dutenak, eta bestetik sistema guztien logikatik kanpo beste leku batean ezartzen diren eta hirurogeiko hamarkadaren antzera komunitate berrien bigarren bolada bat asmatzen dutenak. Batetik sistemari esker eta estratosferatik diseinatzen diren Europako diru-laguntzekin leku batean ezartzen eta mota guztietako enpresak muntatzen dituztenak, eta bestetik leku mugatu batean nekazaritzan eta 77


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

abeltzaintzan oinarrituta buruaskitasun ekonomikoa lortu besterik nahi ez dutenak, askotan haien utopiaren beraren zailtasuna pairatzen dutenak. Eta haien guztien gainetik, landa-mariskalak, Tokiko Ekintza Taldeak, azken batean Estatuaren interesa eta haren landa garapeneko politikak ordezkatzen dituztenak. Haiek ere, haien kultura idealizatu ez duten landatarren zati baten sentimendua agerian jartzen dute, kultura hori ahaleginez eta pairamenez beterik ikusten dutenak eta garai modernoetara egokitu nahiago dutenak; haiek, despopulatzea eragotzi nahi dute, landa guneak produktibo bihurtuz, mota guztietako industriak sortuz. Landa ingurune berritua taxutu nahi dute. Landa ingurune horretan askotariko lan jarduerak gara daitezela, haietariko asko jarduera berritzaileak; izan ere, hiriko biztanleriarentzat atsedenerako lurraldea baino zerbait gehiago izan nahi dute, eta horretarako hainbat programa sortzen dituzte, adibidez «Abraza la Tierra». Programa horrek, Harrerako Bulegoen sare batekin, bizilagun berriak ezar daitezela sustatzen du, baldin eta enpresa-proiektu berriak abian jartzen badituzte eta lurraldea dinamizatzen badute, horri esker pisu politikoa hartuko baitute, biztanleentzat inbertsio gehiago eta zerbitzu hobeak lortzeko, eta hala emigrazioa saihesteko. Erakunde horiek borrokan dihardute, administrazio zentralek zerga arloko neurri diferente eta konpentsatzaileak ezar ditzatela lortzeko, sostengatzen dituzten jarduera ekonomikoak hirietakoak bezain errentagarriak ez direlako, baina denok behar dugun mundu baten biziraupena bermatzen dutelako. Amaitzeko, defentsa bat egin nahi dugu: landatar berrien mugimenduaren barruan batzuek «neobaserritarrak» izenaz ezagutzen dutenaren defentsa; ekosistementzako funtsezko jarduera baten errelebo faltaren aurrean sortutako eskoletatik irteten diren artzain berriak, edo iturri agronomiko moderno eta tradizionalen nahasketa batekin kalitatezko elikagaien ekoizpenak aurrera ateratzen dituzten nekazari berriak. Izan ere, ezin dugu ahaztu denok, dendenok, nekazaritza behar dugula bizitzeko. Horregatik, ez zaigu zilegi landa kultura hirugarren sektoreak sustatzen dituen garapen politikez harago ez birsortzea, horrela, aldi berean, berezkoa zaion sektorea –nekazaritza– mugatzen baita. Eta kontuan hartu behar dugu ezen, totum revolutum honetatik sortzen den izakia apur bat Frankensteinen munstroa izan arren, eta nahiko genukeen idealizazioa oztopatzen duen arren, landa ingurunearen izaera mantsoan bat etortzen diren zumitz humano, sozial eta naturalak txirikordatu behar dira, benetan ezinbestekoa denaren uztak bilduko dituen otzara egiteko, lurrarekin lotzen gaituen elikagaia biltzeko; Lord Northbourne-ek dioen bezala, ezin dugu ahaztu «biologiaren eta ekonomiaren ikuspuntutik nekazaritza dela planeta honetan giza bizitzaren funtsa. Funts hori ezarritakoan, gizakiaren eta naturaren arteko loturaren adierazpen nagusi bihurtzen da. Gainerako giza jarduerak, nolabait esatearren, nekazaritzatik sortzen eta haren mendean jartzen diren deribazioak dira. Deribazio horiek gabe iraun genezake, baina ez nekazaritzarik gabe. Beraz, beste edozein jarduerak baino eragin zuzenagoa eta hurbilagoa dauka gugan; gure bizitzen eta gure iguripenen kalitatea nekazaritzan islatzen da, eta nekazaritza, aldi berean, gure bizitzetan eta gure iguripenetan islatzen da». Eta ikuspuntu erromantikoago batetik, eginkizun hori janariaren ekoizpen hutsa baino zerbait gehiago da; eginkizun horren bitartez, gizakia bere 78


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

ingurunearekin integratzen da, eta hala, ia-ia gizakiari dagokionaren jatorriarekiko integrazioa sinbolizatzen da. Etimologikoki, «humanoa» humus da, lur bizi eta emankorra. «Denbora bere ziklo eta urtaroekin, bere adin, jaiotza eta heriotzekin, kontzientzia bakoitzera «itzul» dadin, lurrari sendo lotuta egon behar da, kometa hegan eta planeatzen ibili ondoren itzultzen den bezala, baldin eta beso bat hari heltzen badago, haria askatu gabe» (Dionisio Romero). Landa kultura berri horretatik sortzen diren baserritar berriak berriro ere ama naturaren zilborresteari lotu behar zaizkio; bitartean, modernotasunak asfixiatutako espiritua berriro ere hegaz irteten da, indibidualtasuna baino harago doazen eta maitasunerako eta adiskidetasunerako gaitzen duten errealitateen zeru baterantz. Landa kultuaren mamia erakunde kolektibo babesle gisa sortu zen. Erakunde horren azken helburua bere kideak errealizazio espiritual batean askatzea zen. Errealizazio horrek erabat gizaki libre bihurtuko zituen, espazioaren bost norabideetan egiatik, ontasunetik eta edertasunetik, isurtzen diren bertuteak irradiatzeko, horien onurak hurkoek balia zitzaten… Landa kultura berri horretako kide garen guztiok ez dugu ahaztu behar komunitatearen diziplina sozialak sakrifizio eta eroamena eskatzen dituela taldearen onerako. Hori lagungarria da norbere burua erdigune gisa eta besteekin alderatuta funtsean diferente ez ikusteko; baina ez dugu ahaztu behar, askapen espiritualak aditzera ematen duela norbere borondatea besteei inposatzeko joerarik eza, baina horrez gain besteen norberaren gainean duten nagusitasunaz barnetik liberatu izana ere; norberaren egotik libreak, besteen egoetatik libreak. Hori lortzeko modu bakarra da giza elkarreraginak oinarri espiritual baten mendean egotea, ezeren gainetik errealitate bat eta izatearen zentzu bat komunikatzea. Kulturak diferentzia handiak markatu ahal ditu, eta kultura eraiki egiten da. Landa kultura berria, gaur egun eskuetan daukagun hau, orain ehundu ahal da gogoan hartuta iraganean bere gida «kristautasun iraultzailea izan zela, eta kristautasun horrek alderdi berri harrigarriak ekarri zituela, adibidez itun monastikoa, edo monasterio familiar eta duplizeak, haien ezaugarriak zirela ondasunen komunitatea, asanbladaren lehentasuna, maitasunaren munduikuskera, banakoaren eskubideak, emakumea duin egitea, espiritualtasunaren zentralitatea, eta beste batzuk. Hortik sortu ziren gure herri izaerako landa gizarte tradizionalaren ezaugarriak: kontzeju irekia, komunalak, elkarren laguntzako sistemak, udalerriaren subiranotasun eta autonomia, elkarbizitza ondasun goren gisa, udal foruak hiri gutunak, landako jendearen kultur autonomia». (Félix Rodrigo). Natur ingurunearekin orekan dagoen gizarte eredu baten premia daukagu, bere erantzukizunaz ohartzen den eta bere baliabideak eraginkortasunez erabiltzen dituen gizarte eredu baten premia. Agian, gure sustraiak berreskuratuz, kolokan dagoen Mendebaldeko zuhaitzak, lur emankorretik irten den zuhaitz horrek, bere adarrak berriro zerurantz begira jarri ahal izango ditu, izaki guztien aterpe izateko, eta azkenean fruitu jangarri bat emateko. Eskerrik asko. Beatriz Calvo Villoria. www.ecologiadelalma.es 79


ELKARLANA: TOKI GARAPENERAKO GAKOA GUSTAVO FERNÁNDEZ VILLATE. Aguraingo Kuadrillako lehendakaria.


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Hitzaldia, ACOA-AKE erakundeak 2014ko urriaren 23an egindako ÂŤJarduera ekonomikoa eta baserri-bizitza Arabako Kontzejuetan (iragana eta etorkizuna)Âť izenburuko jardunaldietan. Jarduera ekonomikoa sortzeari dagokionez, eta beraz, erakunde guztietan enplegua sortzeari dagokionez, agente guztiak beharrezkoak gara. Gure iritziz jardunaldi hauek interesgarriak dira, haiei esker pentsatu ahal baitugu erakunderik txikienak, oinarrizkoenak, jarduera ekonomikoa sortzen lagundu ahal duela. Gure hitzaldiaren (parte-hartzearen) ardatza 2 gako-hitz izango dira: 1. ELKARLANA 2. TOKI ARLOA TOKI ARLOAk hainbat izen eduki ahal du: Kontzejua, Udala, Eskualdea-Kuadrilla, ureztatzaileen elkartea, ur partzuergoa. TOKI ARLOA definituko genuke Izenak abizena behar du. Esan ahal dugu lehenengo abizen hori ESKUMENA izan ahal dela ESKUMENAK: legez, ordezkaritzaz, akordioz, etab.ez definitzen direnak. Jarduera ekonomikoa sortzeko beharrezkoak diren baliabideak bermatzen ditu. 83


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Izen osoak bigarren abizena behar du (ELKARLANA) TOKI ARLOA + ESKUMENA + ELKARLANA ………… ARRAKASTA (arrakasta izateko probabilitateak) Adibidea: kontsumitzaile elkarte batek tokiko, hurbileko produktu baten aldeko apustua egin du. Zona bereko ekoizleekin harremanetan jarri da haien produktuak merkaturatzeko helburuarekin. Ozaetako Administrazio Batzarrarekin ere harremanetan jarri dira, eta Batzarrak lokala eman die. Geroago lokala aldatu dute eta beste leku batean kokatu den Udaletxearen bulego zaharretan ezarri dira. Kuadrillarekin ere harremanetan jarri dira, laguntzei buruzko aholkua jasotzeko eta haien jardueraren sustapenerako webgune bat egiteko Ekoizleak + kontsumitzaileak + Administrazio Batzarra + ……….. Kuadrilla (webgunea) Udala Uste dugu, beraz, jarduera ekonomikoa sortzeko proiektu bakoitzaren aurrean helburu bat ezarri beharko genukeela: HELBURUA: ARLO BAKOITZARENTZAT, ESKUMEN BAKOITZARENTZAT, «TOKI ESPARRURIK» ONENA ZEIN DEN DEFINITZEA. HELBURUA LORTZEKO ZEIN DEN ERAGINKORRENA. 1. adibidea: Eskualdeko enplegu plana Toki arloa: Kuadrilla Eskumena: Kuadrilla Elkarlana: administrazio batzarrak + udalak + lanbide. Arabako Foru Aldundiaren finantzaketarekin Eskualdeko enplegu plana abian jarri da. Helburuetako bat gure ustez etorkizuneko enplegu-txokoetako bat den esparru batean prestakuntza ematea da, konpostaren eta biomasaren arloan, alegia. Kuadrillak prestakuntza definitzen du eta enpresak kontratatzen ditu, baina praktikak Administrazio Batzarren jabetzakoa den mendi publikoan egin behar dira. 84


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Proiektu hau tokikoa da, beste edozein bezain tokikoa, baina enplegurako prestakuntzaren helburuari aurre egiteko tokiko eremurik aproposena Eskualdea da Hau bakarrik egin ahal dugu? Nekez, mendi publikoaren jabeen partaidetzarik gabe 2. adibidea: turismoa. Esparru horretan gutxieneko lurralde bat behar da, gaitasuna eta edukiera dituena. Turismoaren jomuga hori Arabako Lautada izango litzateke. Gure eskualdean, esparru txikiago guztien destinoa porrota izango litzateke. Are gehiago, harago joan beharko ginateke. Elkarlan ideala probintzia izan liteke, eta zergatik ez, Eskualdeen arteko elkarlana (Lautada/Sakana) TRESNA: ELKARLANA Helburu hori lortzeko tresna batez jabetu behar gara, ELKARLANAZ. Aurreko adibideetan ikusi dugu: zein litzateke gure etorkizuna elkarlanik gabe? Administrazio egitura atomizatuta dago Eskumen egitura definituta dago Baliabide ekonomikoak esleituta daude Gehiago edo gutxiago gustatuko zaigu, pentsatu ahal dugu errealitate hau ez dela egokiena, baina beste bat lortzen ez den bitartean baliabide guztiak aprobetxatu behar ditugu, baita eskumen guztiak eta administrazio guztiak ere Tokiko garapenean lan egiteak esan nahi du administrazio batzuen eta besteen artean gaitasunak konpartitzeko eta lotzeko beharrizan larria dagoela, hau da, elkarlanean aritzeko beharrizana. Gustavo Fernandez Villate, Aguraingo Kuadrillako lehendakaria

85


INGURUNEAREN KUDEAKETAREN ETA EZAGUERAREN BITARTEZ TOKIKO ZERBITZUEN HORNIDURA ARRAZIONALIZATZEKO PROPOSAMENA MANUEL OCTAVIO DEL CAMPO VILLARES. Coru単ako Unibertsitateko Ekonomia Doktorea


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

1. Sarrera. Administrazio Publiko ororen eginkizun nagusia «administratzea» da, baina eginkizun hori ezin da inola ere helburu gisa ulertu, baizik eta guztien intereserako edo interes kolektiborako zerbitzu gisa, hori dela Sektore Publiko ororen erdiguneko helburua. Eta horretarako, Administrazio guztiek, edozein tamainatakoak direla ere, haien ahaleginak aurretiaz emandako baliabide batzuekin ahalik eta antolaketa onena lortzeko egin behar dituzte. Horri esker, berezkoak zaizkion zerbitzuak ahalik eta eraginkortasun eta erosotasun handienekin eman ahal izango ditu herritarren alde. Alde horretatik, gure lanean jarrera irmo hau hartu dugu: Administrazio Publikoa antolaketa aldetik «modernizatzearen» aldeko jarrera, baina hala eta guztiz ere, planteatu ahal diren antolaketa, lege edo teknika arloko konponbide baten edo bestearen alde aurretiaz jo behar izan gabe». Guztiz kontrakoa dena, aukeratutako antolaketa-egitura -Administrazioaren tamaina eta forma- aztergai den ingurunearen ezaugarrietara –ezaugarri geografiko, demografiko, ekonomiko edo finantzarioetarako– ondoen egokitzen zaiena «izan behar da». Beraz, gobernantzaz (administrazioa) ari gara berritzearen ideiari lotutako kontzeptu gisa. Gobernantzaren bitartez lotu ahalko dira bi alderdi, alde batetik administrazio arloko aldaketak, eta bestetik hobekuntza teknikoak txertatzea zerbitzu publikoen horniduran (eraginkortasuna eta eskuragarritasuna), herritarren partaidetzako espazioen arauketan edo garapen pertsonal eta sozialean… Horregatik, berritzea diogunean ideia hau izan behar da gogoan: Administrazio Publikoetako kide diren guztiek gizartearen eta espazioaren errealitate bakoitzerako komenigarriena (adimentsuena) den antolaketa-eredua lortzeko alde politikoan eta alde teknikoan parte hartzea eta etengabe ikasi eta hobetzea. Eta eredu horretara heltzeko, kudeaketa publikoko eredu eta teknika konplexuak erabili ahal dira, edo bestela beste erakunde publiko/erdipubliko batzuetan arrakastaz egindako jardunbide onen esperientziak egokitu, Kontzeju Irekien kasuan egin den bezala. 89


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

2. Egoera eta kokapena. Baina kontuan hartuta egoera sozioekonomikoa eta Espainiak daukan irudi soziopolitikoa, tokiko zerbitzu publikoak behar bezala eman daitezela bermatzearen konplexutasuna eta Toki Administrazioaren iraunkortasun ekonomiko eta finantzarioa gure Administrazio Publikoen erronkarik garrantzitsuenetako bi dira. Horrez gain, eta sekulako indarrarekin, gauden krisi larriak, gugandik aldendu nahi ez duen krisi honek, berehala hainbat kezka ekarri zuen, kontu publikoen saneamenduari buruz, baliabide publikoen erabilerari buruz eta, bereziki, oinarrizko Ongizate estatu bat mantenduko duen finantzaketari eusteko zailtasunari buruz. Horren guztiaren berehalako ondorioa hau izan zen: kudeaketa publiko eraginkorragoa eta ekitatiboagoa lortzeko saiakerak biziagotu ziren, premiazko beharrizan politiko gisa, eta alde horretatik, lehenengo aldiz konturatu ginen baliabide publikoen erabilerari (errentagarritasunari) erreparatu behar geniola. Horregatik, eta 2011n Konstituzioaren 135. artikulua erreformatuz –gerora erreforma hori Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoa onartuz berretsi zen– ezarri zen «aurrekontu egonkortasuna» ziurtatu egin behar zela, Administrazio Publiko oro bere eguneroko jardunean eraendu behar duen printzipio gidari gisa. Nolanahi ere, Toki Administrazioak konstituzioaren manu hori aplikatzeko, araudiaren egokitzapen handia beharrezkoa da, aurrekontu egonkortasunaren, finantza iraunkortasunaren eta baliabideen kudeaketa eraginkorraren printzipioen aplikazioa bermatze aldera, toki administrazioak ezaugarri anitzak baititu tamainari, barreiadurari eta dimentsio soziopolitikoari dagokienez. Horrenbestez, nahitaezkoa da herritarrarengandik hurbilen dagoen administrazioaren antolaketako eta funtzionamenduko oinarrizko alderdiak espazioari eta denborari egokitzea. Eta administrazioaren aldaketa hori abian jartzeko legezko onespena beharrezkoa denez, alde horretatik bete egin behar da 7/1085 legea ordezten duen 27/2013 legea, toki-administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasunari buruzkoa. Eta erreforma horrek planteatzen dituen helburuetako batzuk hauek dira: –– Udal eskumenak ezartzea, eta hala, beste administrazio batzuek toki espazio berean dauzkaten eskumenekin bikoiztasunak saihestea: Administrazio bat = eskumen bat. –– Toki administrazioaren antolamendu-egitura arrazionalizatzea, eraginkortasunaren, aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-iraunkortasunaren printzipioak betetze aldera. –– Finantzen eta aurrekontuen kontrol zorrotza eta eraginkorra bermatzea. –– Ekimen ekonomiko probatua bultzatzea eta bideratzea; horretarako, administrazioko maila honen kudeaketan nagusi den administrazioaren esku-hartzea edo burokrazia murriztuko da. 90


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Helburu horietako bigarrena da gure lanaren oinarrizko helburua, hain zuzen ere 27/2013 legearen hitzaurrean jasotzen dena. Dena dela, eta ezinbestean, lau helburuetako edozeinetan jarduteak automatikoki beste gainerako helburuen lorpena baldintzatuko du. 3. Azterlanaren oinarriak. Gure oraingo udal egitura 1833ko Errege Dekretu (ED) batean sortu zen. Errege Dekretu horretan Toki Erakundeen eskumen ekonomiko eta politikoak (propioak eta eskuordetuak) ezarri ziren, baita Toki Administrazioaren diseinua ere, oinarrizko bi maila oinarri hartuta: probintzia eta udalerria. Orduz geroztik, udal mapan oso aldaketa gutxi gertatu dira, bereziki asentamenduaren, banaketaren eta ekoizpen ekonomikoaren dinamikan gertatutako aldaketekin konparatuz gero, eta gutxi izan dira aldaketek edozein espazio sozioekonomikotan izan dituzten eraginak. Nola defendatu egoera hau?, ez dirudi egokia oinarrizko erakundeak (Administrazio Publikoak), interes kolektiboen defentsan, mugitu gabe agertzea ziztu bizian aldatzen den agertoki sozioekonomiko baten arrean. Are gehiago kontuan hartzen badugu aurreko paragrafoan aipatutako EDren ondorioz sortutako udal egituraren jatorria irizpide funtzionalistak inspirazio iturri hartu zituen eredu zentralista baten kontzeptutik sortu zela. Hain zuzen ere, irizpide horien arabera, probintziak eta udalerriak botere zentralaren agente betearazle gisa asmatu ziren, zergak hobeto biltzeko eta herritarren mugimenduak modu eragingarrian kontrolatzeko. Horren aurrean, eta geure buruari galdetzen badiogu hori al den gure gaur egungo Toki Administrazioari eskatzen zaion eginkizuna, ez dago pentsatzerik inoren erantzuna baiezkoa izango denik. Besterik gabe denboraren poderioz eta denbora igarotzean berezkoa den aurrerabide teknikoaren eraginez, udalen funtzioak neurri gabe hazi ziren XIX. mendearen erdialdetik. Horrenbestez, nahitaez aipatu behar dira udalaren eginkizunak, hiru direla nagusiak eta nabarmenenak: a. Borondate demokratikoa eta herritarrentzat politika dena ordezkatzen duen organoa → , beraz, Administrazioa botere politikoaren antolaketarako oinarria da, eta horri esker herritarra identifikatu egiten da (sentimendua) lurralde horrekin (udal mugartea). b. Herritarrari zerbitzu «publiko» jakin batzuk ematen eta eskaintzen dizkion erakundea. → Hala, zerbitzu kolektibo batzuk edo interes orokorreko zerbitzu batzuk eskaintzen eta ematen dituen «enpresa» baten ikuspegian kokatzen gara. Hala ere, enpresa horren ordez ezin da enpresa pribatu bat ezarri, oso inguruabar berezietan ez bada. c. Hirugarren eginkizuna, XX. mendean agertu zen, eta finantza arloan ondorio larriak izan zituen Toki Ogasunaren gainean: garapen sozioekonomikoaren sustatzailea → ekoizpenaren garapena, gizarte eta kultur arloko sustapena, ingurumen arloko sustapena, etab. interes sozioekonomikoaren esanetara egotea, udalaren mugez harago.

91


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Aurreko horretatik ondorioztatzen da udalerriaren eginkizun eztabaidaezinetako bat, eta horrenbestez, udalaren gobernu organoarena, Udalarena alegia, herritarren bizitzan oinarrizko erakunde politiko eta administratiboaren zeregina betetzea dela. Horri dagokionez, geure buruari galdera hau egin behar diogu: etorkizunean ere zeregin hori izango du ala sekula bezain azkar aldatzen ari den errealitate baten (soziala ez ezik, errealitate espaziala ere) beharrizan eta eskakizunak artatu beharko ditu? Galdera horren erantzunaren bidetik, identifikatu egin beharko genuke udal egiturarik komenigarriena alderdi politikoan, lurralde alderdian zein funtzioen alderdian. Aldi berean, espaziozko muga bat identifikatzen denean, ez gara mintzatzen dimentsio geografiko esklusiboa duen zerbaitez. Hain zuzen lurralde kontzeptuarekin lotutako hiru dimentsio identifikatu ahal dira, administrazio-espazio berean bat etorri beharko liratekeenak. Hona hemen dimentsio horiek: a. Dimentsio instituzionala: hor finkatzen dira banakoen harreman politikak, hor definitzen da ordezkari publikoei buruz erabakitzeko ahalmena (udalerria). b. Dimentsio funtzionala: estaldura-espazioa, zerbitzu kolektiboak emateari dagokionez. Udalaren ohiko esparruaz haragoko dimentsioa hartzen du. c. Dimentsio erlazionala: Banakoen arteko harreman sozial eta ekonomikoak ezartzen direneko erreferentzia-esparrua da (merkataritza- eta bizitegi-zentroa). 1. taula Espainiako udalerrien banaketa, populazioaren tamainaren arabera - 2013 Populazioa

Kopurua

%

Metatutako %

101 baino gutxiago 101 eta 500 bitartean 501 eta 1.000 bitartean 1.001 eta 2.000 bitartean 2.001 eta 3.000 bitartean 3.001 eta 5.000 bitartean 5.001 eta 10.000 bitartean 10.001 eta 20.000 bitartean 20.001 eta 30.000 bitartean 30.001 eta 50.000 bitartean 50.001 eta 100.000 bitartean 100.001 eta 500.000 bitartean 500.000 baino gehiago

1.193 2.670 1.033 912 501 490 560 355 154 103 83 57 6

% 14,70 % 32,89 % 12,73 % 11,24 % 6,17 % 6,04 % 6,90 % 4,37 % 1,90 % 1,27 % 1,02 % 0,70 % 0,07

% 14,70 % 47,59 % 60,32 % 71,55 % 77,73 % 83,76 % 90,66 % 95,04 %96,93 % 98,20 % 99,22 % 99,93 % 100,00

Guztira

8.117

50.000 biztanle edo gehiagoko 10 udalerrira heltzen ez diren Autonomia Erkidegoen kopurua = 15

Iturria: EIN 92


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Hiru dimentsio horiek espazio berean ez dira batera agertzen. Hain zuzen ere horregatik, gehienetan, eta administrazioaren nahiz kudeaketaren ikuspegitik, baliabide publikoen erabilera eraginik gabea izaten da, hornidura publikoan arazoak gertatzen dira eta finantzaketaren eta antolaketaren arloan gabezia larriak egiten dira. Puntu horretara helduta, egitura horietatik zein dago indarrean gure Toki Administrazioan?, informazio hori 1. eta 2. tauletan ageri da: 1. taula, Espainiako udalerriak, populazioaren tamainaren arabera. Hor nabarmentzen da gure herriko udalerrien % 60 ez dela heltzen 1.000 biztanletara. Horrek erakusten du gure mapa administratiboa orube handia besterik ez dela, eta benetako eskari esanguratsuari dagokionez ahalmena duten biztanleguneak gutxi direla, hau da, gutxienez 50.000 biztanle dauzkatenak, udalerrien % 2ra ere ez direla heltzen. 2. taula, gehienez 10.000 biztanle dauzkaten Espainiako udalerrien lurralde-dimentsioa. Taula horrek lurraldearen tamainaren eta lurraldeko populazioaren arteko harremana zehazten digu. Hala, dentsitateari dagokionez, lau Autonomia Erkidego: Gaztela-Mantxa, Extremadura, Gaztela eta Leon eta Aragoi ez dira heltzen km2 bakoitzeko 20 biztanletara. Hala, Erkidego horietako lurraldean, desertizazio profesionala larria da, eta larria ez ezik, itogarria ere bai. Eta aldagai gisa udalerriaren batez besteko populazioa hartzen badugu, bost Erkidegotan ez da heltzen udalerri bakoitzeko 1.500 biztanletara. 2. taula 10.000 biztanlera arteko udalerrien datu demografikoak, autonomia erkidegoen arabera

ANDALUCÍA ARAGÓN ASTURIAS BALEARS, ILLES CANARIAS CANTABRIA CASTILLA Y LEÓN CASTILLA-LA MANCHA CATALUÑA COMUNITAT VALENCIANA EXTREMADURA GALICIA MADRID MURCIA NAVARRA PAÍS VASCO LA RIOJA TOTAL

Populazioa

Azalera (km2)*

2.715.372 555.841 325.282 303.410 430.193 272.634 1.236.946 1.223.211 2.224.019 1.391.669 658.955 1.335.670 596.859 258.683 391.033 783.851 144.452 14.848.080

78.394 47.459 9.651 4.023 5.077 5.065 93.598 78.079 29.922 20.466 40.879 27.509 6.503 7.040 10.276 6.712 4.987 475.641

Udalerriak (%, guztien aldean)

Biztanledentsitatea

Azalera / udalerria (km2)

Herria / udalerria

% 80 % 98 % 73 % 64 % 52 % 90 % 99 % 96 % 87 % 81 % 96 % 82 % 73 % 33 % 96 % 83 % 98 % 95

35 12 34 75 85 54 13 16 74 68 16 49 92 37 38 117 29 31

114 65 136 75 85 52 42 86 34 43 108 94 45 251 38 29 29 62

3.935 765 4.581 5.619 7.170 2.811 554 1.355 2.519 2.918 1.739 4.559 4.116 9.239 1.454 3.364 840 1.925 Iturria: EIN

93


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Baina gainera, udal jardueraren aniztasun eta zabaltze hori indartzeko, prozesu soziopolitikoaren berezko faktore batzuk gertatu ziren: a. Herria hazi eta modernizatzea. Horren ondorioz, udalerriek eskumenen aldetik inguruko herririk aurreratuenetako udalerriekin parekatu nahi izan zuten, eta egoera hori bereziki oparoaldi ekonomikoaren urteetan gertatu zen. b. Sistema demokratikoak Administrazioa administratuarengandik -herritarra- hurbilago egon dadila eskatzen du. Alde horretatik, udalerria helburu zehatzak dauzkan Administrazio gisa agertzen da herritarren eskarien aurrean, baina hori ez ezik, herritarrarengandik hurbil egoteagatik propioak ez diren eskumenak ere bereganatzen ditu. c. Udalak herritarren eskaria betetzeko duen «interesak» bultzatuta, kate-erreakzio baten moduan herritarrek ere haien eskariak areagotu zituzten, eta zerbitzu publikoen eskarian (bereziki udal zerbitzuetan) hazkunde iraunkorreko prozesu zirkularra sortu zen. 4. Laneko planteamendua: herritarrek administrazioari buruz duten iritzia. Azaldu den erradiografiaren ostean, behintzat eztabaida politikoa sortzen da Administrazioaren egiturari buruz. Dena dela, zein da egoera, eztabaida horri dagokionez? Bada, sarritan, muturreko bi alderdiren arteko eztabaida, alde batetik globaltasunik absolutuena, eta bestetik, ahalik eta lokalismo murritzena, Administrazioaren lurralde-maila bakoitzean berezkoak diren zerbitzu publikoak kudeatzeari dagokionez. Eta horrek ez du laguntza handirik ematen gure lehenengo galdera handia ebazteko; hain zuzen ere, «nahi den» udal eredua edo eredu «egokia», eta praktikak erakusten duenez, «nahi dena» eta «egokia» ez dira gauza bera. Zein udal sistema nahi dugu? 1. GALDERA: Izenezko autonomia teoriko eta legezko baten pean antolatutako sistema bat, baina gure udalerrietako askotan argi eta garbi gauzatu ezin dena, edo sistema malgu bat, gizartearen eta ekonomiaren eta lurraldearen eboluzioak planteatzen dituen eskakizunei egokitzeko gai dena eta eskumen guztiak bere gain hartzen dituena. Beste alde batetik, eta gure Toki Administrazioak artatu behar dituen eginkizun eta helburuen tamaina kontuan hartuta, bidezkoa da bigarren galdera bat geure buruari egitea: Espainiako udalerriak, haien gaur egungo egiturarekin, gai al dira eginkizun horiei aurre egiteko eta are gehiago eginkizunok handitzeko, ala aitzitik, ez dira gai erantzukizunik oinarrizkoenei modu eraginkor batean erantzuteko: ordezkaritza politikoko organo, zerbitzu kolektiboen hornitzaile eta eskaintzaile? 2. GALDERA: 94


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Puntu honetara heldua, eta planteatutako bi galderei erantzuteko, nahitaezko baldintza da –baldintza nahikoa izan ez arren– beharrezkoa eta nahikoa den informazioa edukitzea politikoak baino praktikoagoak diren gai batzuei buruz. Gai horiek demagogiarako lekurik ia-ia ez dute uzten, etengabe mugimenduan daude –hori da haien ezaugarri nagusia–, eta askotariko gaiak dira; hona hemen laburbilduta: ––

Egoera, bilakaera, mugimenduak eta proiekzio demografikoa.

––

Norberaren asentamendua, eta gero eta garrantzi handiagoarekin, ekoizpenaren asentamendua.

––

Egitura sozio-ekonomikoa: biztanleria aktiboa, osaera eta eboluzioa.

––

Zerbitzu kolektiboen egoera eta kudeaketa: haien banaketa eta hornidura.

––

Biztanleriaren oinarrizko eskariak, bai sozioekonomikoak, bai lurraldearekin lotuago daudenak: identitatea eta ordezkagarritasuna.

––

Prozesua eta egoera, inguruneko eskumenak transferitzeari dagokionez.

––

Udal gobernuaren finantza eta/edo aurrekontu egoera: diruzaintza, inbertsioa, mendekotasun ekonomikoa eta zorpetzea.

Ondorioz, gizarte bat eta haren ekonomia aldaketa-prozesu batean badaude (aurrerabidea eta modernizazioa), interes kolektiboak egituratzen dituzten erakunde publikoek ez dute zertan finko geratu behar denboren joan-etorrian (are gehiago, ez dute geldirik geratu behar). Are gehiago, antagonikoak diren prozesuak, adibidez infra-udalzaletasuna edo hirien mega-kontzentrazioa, gero eta azkarrago, udalerriaren kontzeptutik (araudia) ihesi doaz. Bi adibide horietan argi ikusten da tokiko administrazio egiturak ez zaizkiola egokitzen dinamika sozioekonomikoari eta espazioa okupatzeko eredu berriei, eta hala, udalerrien mugapen tradizionala zaharkituta geratzen da. Nolanahi ere, denok dakigunez, gainegitura historiko eta soziokulturalak, eta bereziki politikoak, baldintzatu (mugatu) egiten dituzte gaur egungo muga administratiboak aldatzeko ekimen guztiak, eta jarraitu beharreko irizpide gisa planteamendu tradizionala geratzen da, hau da udalerri klasikoaren ideiaren nagusitasuna, ideia horren mugei jaramon egin gabe. Hain zuzen ere, gaur egungo egoera sozioekonomikoan, ezinbestean, finantza arloko premia eta ongizatearen estatua eta baliabide publikoei emandako erabilerari buruzko kontzientziazioa mantentzea batu egin dira, gure Administrazio Publikoetan indarrean dagoen egituraren egokitasunaren eta iraunkortasunaren auziari heltzeko. Baina, herritarrek zein iritzi daukate Administrazioaren jarduerari buruz? Hori erreferentziazko faktorea da toki administrazioaren eraldaketa ebaluatzeko. Informazio horren bitartez iritzi generikoa eduki ahalko dugu administrazioaren egituraren eraldaketei buruz. 95


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Informazio hori 3. taulan bildu da, «Herritarren iritzia, Administrazio Publikoen inguruko gaiei buruz» izenburupean. Eta bertan ikusi ahal dugunez, herritarrek administrazioaren eginkizunari buruz duten ikusmoldea, orokorrean, oso tradizionala da, edo beste modu batean esanda, ekintza publikoaren ikusmolde arauzalea defendatzen da. 3. taula. HERRITARREN IRITZIA, ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN INGURUKO GAIEI BURUZ * Administrazio Publikoez eta haien funtzionarioez galde egiten zaienean, herritarren balorazioa txarra izaten da, herritar burofoboa nagusi da * Hala ere, herritarrari kudeaketa, zerbitzu edo politika publikoez galde egiten zaionean, erantzun positiboa ematen du, eta hori herritar burofiloarekin lotzen da * Herritarrek hobeto baloratzen dute kudeaketa pribatua (eragingarritasuna-eraginkortasuna) kudeaketa publikoa baina (eragingarritasun-eraginkortasun eza). Beraz, baloratu egiten da Administrazio Publikoek enpresa arloko estrategiak har ditzatela * Baina zerbitzu publikoak ematerakoan kudeaketa moduari buruz –publikoa vs pribatua– galde egiten zaienean, gehienbat kudeaketa publikoaren alde egiten dute, eta kudeaketa pribatua berdintasun faltaren sinonimo gisa ikusten dute * Toki Administrazioa erakunde arloan ondoen baloratzen den administrazio maila da, konnotazio burokratiko txikiagoa duelako, eta haren jarduerak hurbilagoak direlako herritarren eguneroko zereginei dagokienez, identitate sentsazioa * Hala ere, administrazioen balorazioa baliabide publikoen kudeaketari buruzkoa denez, irudi hobea Autonomia Erkidegoek daukate; Administrazio Publikoa, aldiz, demokraziari eta partaidetzari dagokion irudiarekin lotzen da; irudi hori ez da lotu behar kudeaketarekin, kudeaketari hori ez baita arlo publikoaren osagai propiotzat hartzen, eta beraz, arlo publikoaren zereginetatik urrun dago. Iturria: guk eginikoa.

Administrazioaren moteltasun eta burokraziaren iritziaz harago, zerbitzu publikoen kudeaketa sakonago eta zehatzago aztertzen denean, esku-hartze publikoaren defentsa – esku-hartze horren oinarrizko forma aldatu gabe– nagusitu egiten da. Kudeaketa gehiago eta burokrazia gutxiago, abstraktuki hartuta, guztiok nahi dugun zerbait da, baina hori praktikan jartzerakoan sentimendu kontrajarriak baino zerbait gehiago sortzen da. Horregatik, zera uste dugu: administrazioaren aldaketa horren beharrizana alde politikoan aurrera eraman ahal izateko, jarrera egokia udalen tamainaren erreformak eta/ edo egokitzapenak egoera sozioekonomikorako ekarriko dituen onura kolektiboei buruzko limurtzea eta konbentzimendu praktikoa izan beharko da. Horrek ez du esan nahi krisi soziala edo identitate-krisia gertatu behar denik udalerriak bat egitean, mankomunitateak eta metropoli eremuak sortzean, lankidetzako akordio (hitzarmen) egonkorrak egitean edo eskumenen zati bat transferitzean.

96


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Administrazioaren maila guztiek eta bereziki Toki Administrazioak –bere konplexutasunarengatik– dauzkaten arazo ekonomikoen konplexutasuna eta dimentsioa kontuan hartuta, arazo horiek ezin dira konpondu arauen aldaketekin –ez esklusiboki edo nagusiki–; aitzitik, behar dena pentsamolde aldaketa da. Funtzio publiko eraginkor eta eragingarriaren bilaketa, beharrizana dela sentitu behar da. Espazio sozioekonomiko bakoitzerako onena den administrazio-egitura bilatzea → beharrizana, aurretiaz Administrazio bat ere ez da bestea baino hobea eskumen jakin bat gauzatzeko, hobetzat hartu ahal izango da baldin eta ingurunera, girora eta inguruabar sozioekonomikoetara hobeto egokitzen bada. Ekintza publikoa berritzearen eta modernizatzearen ideia sakonago aztertuz, 4. eta 5. taulan jarduera malgu eta berritzailerako bi bideren ezaugarriak azaltzen dira: proposamen horren aurrean lan honetan, funtzio publikoa gauzatzean berritzea eta gaitasunak hartzea. Une bakoitzean ingurunearen ezaugarri eta inguruabarretara ondoen egokituko den Administrazioa bilatzea, denok sentitu behar dugun beharrizana da. 4. taula. ZERBITZU PUBLIKOEN KUDEAKETARI BURUZKO IRITZI OROKORRA ESTERNALIZATZEA ETA PRIBATIZATZEA, BERRITZEAREN ETA GAITASUNA EMATEAREN AURREAN (I) Iritzi orokorra da Administrazio Publikoak ez direla gai kalitatezko zerbitzuak emateko, egoera honetan, Gastu Publikoa murrizten ari denean → horren aurrean zerbitzu publiko batzuen kudeaketa sektore pribatura bideratzea aukeratu da, zerbitzu horien izaera publikoari eutsita → Esternalizatzea * Esternalizatzea ≠ Pribatizatzea. Pribatizatzea, zerbitzuaren gainean erantzukizun publiko zuzena edukitzeari guztiz uztea da, Zerbitzua eta haren erantzukizuna esternalizatzea publikoa da, Administrazioak zuzentzen eta kontrolatzen du eta agentzia pribatuak zerbitzua kudeatzen du * Esternalizatzea ez da zertan izan behar beti sektore publikoa desegitearen edo jaso beharreko zerbitzu publikoen murrizketaren sinonimoa; baliteke estrategia posible bakarra izatea ongizatearen Estatua mantentzeko, baliabide publikoak murrizten ari direnean * Ez da egia ongizatearen estatuaren zerbitzu esklusiboak –laguntza, osasuna eta hezkuntza– soilik esternalizatzen direnik. Sektore pribatuari transferitzen zaizkion kudeaketa publikoaren esparruak askoz zabalagoak dira: ekonomia, kulturala, administrazioa, etab. * Kudeatzaile pribatuak kalitatezko zerbitzu publikoak eman ahal izateko, Administrazio Publikoek planifikazio, kontrol eta ebaluazio eginkizunak bete beharko dituzte Esternalizatutako zerbitzu bat eraginkorra eta kalitatezkoa izateko, Administrazioak zerbitzu hori kontrolatu beharko du. Hori ez da betibeti betetzen, edo administrazioa ez da gai hori betetzeko.

97


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

5. taula. ZERBITZU PUBLIKOEN KUDEAKETARI BURUZKO IRITZI OROKORRA ESTERNALIZATZEA ETA PRIBATIZATZEA, BERRITZEAREN ETA GAITASUNA EMATEAREN AURREAN (Ii) * Erakunde pribatuak, ez dira beti publikoak baino eraginkorragoak zerbitzu publikoak ematean. Hori hala da arrazoi honengatik: pribatuak izan arren, kudeaketa txarraren ondorioak jasan ditzakete, edo berehalako etekinak lortzearen beharrizana jasan; gainera, baliteke salmentaren pentsamoldea izatea eta ez zerbitzuaren pentsamoldea * Zerbitzu publikoen esternalizazioa zerbitzu publikoen kalitatea eta eraginkortasuna hobetzeko aukera bat da, baina soilik herritarraren eskubideak bermatzen badira, eta horretarako Administrazioak zerbitzuen kontrolaz eta jarraipenaz arduratu behar du → batzuetan hori ahaztu egiten da (ez esternalizatu informazio konfidentzialeko zerbitzuak) * Esandako horren guztiaren aurrean, ezin izango litzateke pentsatu aukerarik onena kasu diferenteetan erakunde publikoak hobetzea denik (ingurunera hobeto egokitutako egitura eta tamaina) esternalizaziora jo behar izan gabe, eta bereziki, orokorrean langileak eguneratzeari eta gaitzeari dagokionez: balioak eta eginkizunak * Esan ahal da esternalizazioa beharrezkoa dela erakunde publikoek kalitatezko zerbitzuak modu eraginkor eta eragingarrian ematean porrot egin dutenean?. Gure herriko Administrazio Publiko gehienek ez dute erabaki haien antolaketa-diseinuak hobetzea edo haien langileak kalitatezko zerbitzugintza publikoa emateko gaitzea

Lan honen helburua, hain zuzen ere, laguntza ematea da, ikuspuntu teknikotik aditzera emateko udalerrien tamaina faktoreen mugimenduek (bereziki giza kapitala) eragindako aldaketen arabera benetan egokitu ahal dela. Hala, tokiko zerbitzu publikoak modu pertsonalean hobeto eman ahalko dira (herritarren eta gizartearen ongizatea optimizatu), tokiko baliabideen kudeaketaren eraginkortasuna handituko da, eta ez da ahaztu behar berdintasuna handituko dela zerbitzu horiek eskuratzeko eta aurkitzeko aukerei dagokienez. Toki esparruko zerbitzugintza publikorik komenigarriena bermatzea eta aldi berean iraunkortasun ekonomiko-finantzarioa bermatzea, gure Administrazioak dauzkan erronkarik garrantzitsuenetako bat da, bere konplexutasunarengatik. Hain zuzen ere, behin eta berriz eztabaidatzen ari den gai bat honako hau da: gure Toki Korporazio askoren dimentsioari ezin zaio eutsi, ez direlako nahikoak, eta ondorioz, korporazio horiek ez dira gai sortu zireneko oinarrizko helburuak betetzeko, hau da, funtsezko zerbitzuak emateko eta ordezkaritza politikoaren eginkizuna betetzeko. Helburu handi hori lortzeko, proposatu den lanak erreferentzia izatea du xede, toki administrazioaren egitura optimizatzeko egin beharreko bideari dagokionez. Horretarako, beharrezkoa den informazio teknikoa ematen da, garrantzitsuak diren arlo guztietan: demografia, egitura sozio-ekonomikoa, kokalekua eta tamaina administratiboa, zerbitzu kolektiboen 98


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

banaketa eta hornidura eta, jakina, finantzen eta aurrekontuen egoeratik ondorioztatzen den arloa. Horrekin guztiarekin laguntza eman nahi zaie herritarren ongizatea handitzeko konponbiderik komenigarriena aukeratzearen erantzukizuna dutenei, betiere finantza-arloko baliabideak nahikoak diren egoera batean tokiko zerbitzu publikoak emateari dagokionez. Hala, jarraian, egoera orokorra kontuan hartuta administrazio-egituraren egokitzapenetik eta birdiseinutik abiatuta tokiko zerbitzuen kudeaketa ekonomiko eta finantzarioa diagnostikatzeko eta hobekuntzak proposatzeko tresna automatikoa aurkeztuko dugu. Beraz, sistemaren abiapuntuan, hautatu egiten dira udalak daukan gaitasuna ebaluatzerakoan oinarrizkoak eta garrantzitsuak diren adierazleak, udalak bere tamaina administratiboaren arabera propioak (derrigorrezkoak) zaizkion eta egoera orokorra definitzen duten zerbitzu publikoak emateari dagokionez. 5. Ingurunearen (IN) Kudeaketaren (KU) eta Ezagueraren (EZ) bitartez tokiko zerbitzu publikoen hornidura arrazionalizatzeko proposamena. Aurkezten ari garen proposamenaren gauzapen gisa, aplikazio bat garatu dugu. Aplikazio horri esker, zerbitzugintza publikoaren tamaina administratiboa konfiguratzeko erantzukizuna duten gobernu-egiturek erabakiak errazago hartu ahal izango dituzte. Beste alde batetik ondo dakigu udalerriek ez dutela portaera-jarraibide komun bat, ezta ezaugarri berberak ere, oinarrizko alderdi batzuetan, adibidez lurraldearen tamainan, gaitasun sozioekonomikoan, egitura demografikoan. Horregatik, gure helburua tresna bat eskaintzea da, beharrezkoa eta nahikoa den informazio kualitatibo eta kuantitatiboa ebaluatu eta ordenatzeko. Hala, komenigarriena den udalerri-tamainari buruz azken erabakia hartu aurretik egin beharreko zereginak errazagoak izango dira, eta gainera, erabaki horren arrazoia azaldu ahal izango da. Taxutu den tresnak reporting-eko eredu automatikoa eta aldian behingoa eskaintzen du aztergai diren udalerrien egoera sozioekonomiko eta demografikoari eta hornidura publiko eta finantzarioari buruz. Eredu horri esker arazoak detektatu ahalko ditugu, ez soilik arazo finantzarioak, baizik eta udalerri horien biziraupena eta bideragarritasuna baldintzatuko luketen arazo sozialak eta iraunkortasunekoak ere bai. Gainera, udalerri horien konparagarritasuna bideratzen da. Tokiko zerbitzu publikoak ematean alde ekonomiko eta finantzarioa eta iraunkortasuna diagnostikatzeko eta hobekuntzak proposatzeko tresna bat egitea, eskumenak eta egitura arrazionalizatzea abiapuntu dela. Planteatutako helburua egokia den ala ez; horri dagokionez, administrazioak kudeaketa eraginkorra egin dezala modu intentsuagoan eskatzen ari da azken urteotan, krisi larriarengatik. Hain zuen ere, krisi horren ondorioz berehala kezka sortu zen kontu publikoen saneamenduari buruz eta ongizatearen estatua hamarkada bat lehenagoko mailetan mantentzeko beharrezko finantzaketa lortzeko eragozpenei buruz. Eraldaketa hori egiteko lidergoa beharrezkoa da. Aldi berean, bermatu egin behar da finantza arloko iraunkortasuna, bai eta eraginkortasunaren eta berdintasunaren helburu politiko bikoitz 99


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

horren konbinaketa saihestezina ere. Lidergoa baliatzeko, erabakiak hartu behar dira, kopuruari nahiz kalitateari dagokienez garrantzitsua eta arduratsua den informazioa oinarri hartuta. Horretarako, argi egon behar dira erabaki hori hartzerakoan garrantzitsuak diren parametroak. Hori da modu bakarra interes-talde batzuei eta besteei (herritarrak, talde sozialak, etab.) erabaki horiek hartzeko arrazoi eta irizpideak azaldu ahal izateko. 5.1. Udal ogasunaren administrazio- eta finantza-txosten sistematikoa. Abiapuntuko lanaren laburpena. Espainiako udalerrietarako ekonomia eta finantzari buruzko txosten sistematikoaren helburua erabakietarako eredu automatikoa eta aldian aldikoa eskaintzea da, ekonomia eta finantzako gaitasun eta egoeran oinarrituta. Txosten horrek aukera emango du finantzaarazoak detektatzeko, diru-sarrera eta gastu publikoak kontrolatzeko, udal zerbitzuen iraunkortasunaren eta kudeaketaren ikuspegia emateko eta udal errealitate batzuen eta besteen arteko konparagarritasuna bideratuko du. Hauek dira bere ezaugarririk nabarmenenak: Eskuratzeko erraztasuna eta sinpletasuna. Udal egituran erabakiak hartzeko ahalmena duten eragile guztiek (politikariak) ez dituzte ezagutzen ekonomia arloko metodologia eta hizkera. Txosten eredu hau erabiltzeko ez da behar ezagutza oso espezializaturik, eta irakurtzea erraza eta berehalakoa da. Osotasuna eta garrantzia. Eredu hau egoteak ez du esan nahi ez direla nahitaez aurkeztu behar urteko kontuak, edo eguneroko udal kudeaketaren beste betebehar batzuk bete ez direnik. Txosten honetan alderdi sozio-ekonomikorik garrantzitsuenei buruzko informazio osoa ematen du, eta alderdi horiek hain ohikoak ez diren beste adierazle batzuekin osatzen dira. Are gehiago, alerten sistema espezifiko bat ezarriz erabiltzaileek (arduradunak) derrigorrezko urteko kontuen irakurketa soilarekin edo gastuen eta diru-sarreren betearazpenaren jarraipenarekin (aurrekontu likidazioa) hain erraz hautematen ez diren alderdiak baloratu eta neurtu ahalko dituzte. Gardentasuna eta azkartasuna. Txostenari esker aurkezpena sistematizatu ahal da eta ulergarria izan dadila lortzen da; gardentasuna, erosotasuna eta azkartasuna bultzatzen da datuen aurkezpen eta atzeraelikaduran. Gainera, aukera ematen du berrikuspenak modu arinean eta aldian-aldian egiteko, bai eta hobekuntzako feedback-a emateko, oinarrizko hobekuntza-arloetan arreta jartzen baitu. Eguneratzea eta parte-hartzea. Eredua eguneratzea erraza da. Izan ere, errealitate sozioekonomikoaren adierazle edo deskriptoreen oinarri diren hasierako datuak aldian-aldian lortzen dira, eta denboran modu erregularrean (gehienbat urtero), eta dokumentu-iturriak teknikari publikoak edo teknikari politikoak sarritan erabili ohi dituenak dira. Beraz, txosten honi esker aurkezpena sistematikoki eta modu ulergarrian egin ahalko dugu, eta gardentasunez eta erosotasunez. Modu azkarrean eta aldian-aldian berrikusi ahal 100


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

izango dugu, eta hala, hobekuntza etengabea izango da, hobetu ahal diren arloetan jarriko baitugu arreta. Gainera, tokiko arazoen ikuspegi integralak kudeaketan, motibazioan eta lorpenerako orientazioan parte hartzen duten agente guztien konpromisoa errazten du, baita udal ogasunen esku jarritako baliabideen erabilera eraginkorra ere. Txostenaren egituraren garapena jarduketa-mailen korrelazio honetan dago bilduta, eta grafikoki jasotzen dira 6. taulan. 7. taulak, berriz, alegiazko adibide batekin balizko emaitza bat erakusten du: Hasierako datuak (1. maila) → Oinarrizko adierazleak eta datuen bilketa (2. maila) → Oinarrizko adierazleen bilakaera eta aldakuntzaren azterketa (3. maila) → Arazoak detektatzeko alerten identifikazioa (4. maila) → Gomendatutako neurri eta politikak (5. maila) 6. taula. Jarduteko eta hobetzeko proposamenak (alegiazko adibidea) Populazioaren eta populazioa birsortzeko ahalmenaren kontrola Emaitza = bizirauteko ahalmen eskasa, iraunkorra ez den egitura CAD → jaiotze-tasa sustatzeko pizgarriak ematea CAD → ikastetxeen eta jarduera ekonomikoko zentroen ordutegian garraiorako diru-laguntza ematea CAD → inguruko negozio tradizionalen garapena bultzatzea PROPOSAMEN = integrazio bidezko bategitea bultzatzeko neurriak ezartzea

Lan Merkatuaren egoera eta eboluzioa Emaitza = barneko merkatu txikia eta lan arloko dinamikotasun txikia CAD → jarduera ekonomiko berrietarako lur abantailatsua ematea CAD → lan arloko kudeaketarako bulego bat ezartzea, arautua eta publikoa CAD → Jarduera ekonomiko berrietarako TMIZ murriztua, enplegua sortu eta mantentzeagatiko hobariak CAD → inguruko negozio tradizionalen garapena bultzatzea PROPOSAMENA = Administrazioaren tamainaren bideragarritasuna aztertzea: integrazio bidezko bategitea edo bategite selektiboa

Bizi baldintzen eta azpiegituren txostena Emaitza = prestazioaren eta ekipamenduaren arriskua, dentsitate txikiarengatik CAD → inguruneari eta erabilgarri dagoen ekipamenduari egokitutako obra lizentziak ematea CAI → biztanleguneak gehitzea biztanle faltarengatik iraunkorrak ez direnak desagerraraziz CAD → beste toki korporazio batzuekin lankidetzako politikak garatzea, instalazioak eta oinarrizko zerbitzuak kudeatzeko CAI → ikastetxe bakoitzeko ikasleen banaketa berregituratzea, mailaren eta instalatutako edukieraren arabera PROPOSAMENA = Administrazioaren tamainaren bideragarritasuna aztertzea: integrazio bidezko bategitea edo bategite selektiboa

Per capita kudeaketaren eta erantzunkidetasunaren kontrola Emaitza = udal kudeaketa eraginkorra eta ekitaterik gabekoa CAD → ondare propioaren ondoriozko errendimendu ekonomikoa gehitzea CAI → zorraren interesa negoziatzea, merkatuaren baldintzak kontuan hartuta CAD → Oinarrizkoak ez diren eta eman diren transferentzia arruntak murriztea CAD → hiriko OHZ murriztea, familia-unitatearen tamaina kontuan hartuta PROPOSAMENA = beste diru-sarrera propio batzuen aldean, zuzeneko zergapetzea murriztea

PROPOSAMEN OROKORRA = neurriak hartzea epe labur/ertaineko udal integrazioko prozesu baterako Iturria: guk eginikoa.

101


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

7. taula. ESKEMA GRAFIKOA - TOKI ARLOA INGURUNEAREN KUDEAKETA ETA EZAGUERAREN BITARTEZ ARRAZIONALIZATZEKO PROPOSAMENA ADIERAZLEAK

IN.KU.EZ.

Populazioaren ebaluazioa (1): egoera, bilakaera eta proiekzioa

Adierazle indibidualen neurketa eta ebaluazioa

Populazioaren ebaluazioa (2): mugimendu naturalak eta migrazio mugimenduak

Gizarte eta lan arloko egituraren ebaluazioa: jarduera, okupazioa eta lan arloko mugikortasuna

Gizarte- eta ekoizpen-egituraren ebaluazioa: enpresa-sarea eta espezializazio ekonomikoa

Ingurunearen baldintzen ebaluazioa: ekipamendua eta azpiegiturak

Gizarte zerbitzuen ebaluazioa: laguntza, osasuna, hezkuntza, aisialdia eta kultura

Adierazle konbinatuen neurketa eta ebaluazioa: Alertak

Finantza-egoeraren ebaluazioa: funtzionamendua, finantzaketa eta birbanaketa

IN.KU.EZ EBALUAZIOESPARRUA

EMAITZAK Hobekuntzaren planifikazioa: instrumentatu beharreko politikak

Administrazioaren kategorizazioa: administrazio-modu adimentsua

Epai bat ateratzea: erabakia eta abian jartzeko modua

Iturria: guk eginikoa.

6. Aldaketaren beharrizana. Zergatik? Azkenik, eta garatutako proposamenaren justifikazio sozial gisa aldatzeko beharrizan horri nola eutsi, bada, argudioak zenbait dira, eta horien artean hauek nabarmentzen ditugu: 1. Administrazio publikoen tamaina eta konplexutasuna direla-eta, oso zaila da egokitzea. Zaharkituta eta degradatuta geratzen dira haien antolakuntza arloko konponbideei dagokienez, eta are gehiago, etengabe aldatzen ari den gizarte baten aurrean. 102


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

2. Herri baten lehiakortasuna eta herritarren bizi-kalitatea Administrazioaren eragingarritasunaren eginkizuna da. Administrazio publikoak jarduera pribatuan disfuntziorik ez sorraraztea eta bere zereginak (zerbitzuen erregulazioa, kontrola eta kudeaketa eta jarduera ekonomiko eta sozialerako pizgarriak ematea, etab.), herri baten hazkunde eta garapenerako baldintza da. 3. Baliabide publiko guztiek jatorri berbera dute, ekoizpen jarduera, eta horren barruan, ekoizpen jarduera pribatua. Horregatik, inork baino gehiago, administrazio publikoek haien esku jarritako funtsen erabileraren eta errentagarritasunaren erantzule izan behar dute (haiena ez den diru batekin ari dira lanean). Eta administrazio ororen eginkizun nagusia hain zuzen ere «administratzea» da eta ez ekoiztea; beraz, administrazio horren tamainagatik bikoiztasunak eta zurruntasunak sortzen badira, eta horregatik baliabideak xahutzen badira, ez gara geratu behar itxaroten, eta edozer gauza onartzen. Bibliografia. Bel, G. (2011): «Servicios locales: tamaño, escala y gobernanza», Institut d´Economía de Barcelona, Informe IEB sobre Federalismo Fiscal, IEB, Bartzelona, 12-20. or. Blasco, N.; Cuairán, R. eta Twal D. (2013): «Sistema Automático de Diagnóstico y Propuestas de mejora Económico-Financiera para Universidades Públicas». Actas de las XXIII Jornadas de la Asociación de la Economía de la Educación, (AEDE), Coruñako Unibersitatea. Bosch, N. eta Solé-Ollé, A. (2012): «Una valoración preliminar de la reforma de la Administración Local en España», Institut d´Economía de Barcelona, Informe IEB sobre Federalismo Fiscal, IEB, Bartzelona, 80-87. or. De la Merced, M. (1997): «La financiación de las Corporaciones Locales. Situación actual y alternativas de futuro», Los nuevos retos del Sector Público ante la unión monetaria europea, Cinco Días eta ICO Fundazioa, 13. liburukia. De la Mora, L. (1997): «Los retos de las ciudades en el umbral del siglo XXI», Los nuevos retos del Sector Público ante la unión monetaria europea, Cinco Días eta ICO Fundazioa, 12. liburukia. Del Campo, M.O. (2014): «La Reforma de la Administración Local: una aproximación práctica al caso español». Criterios Res Pública Fulget, Revista de Pensamiento Político y Social, 13. zk., apirila, 32-42. or. Hemen: http://contraposición.org/revista-criterios/ Del Campo, M.O. eta Ferreiro, F.J. (2013): «The Reform of the Local Administration in Spain in Terms of Population». Journal of US-China Public Administration, X. liburukia, 10 zk., 945957. or. 103


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Guy, G. (2011): «Más allá de las asociaciones intermunicipales hacia municipios de dos niveles de gobierno: el caso francés», Institut d´Economía de Barcelona, Informe IEB sobre Federalismo Fiscal, IEB, Bartzelona, 32-42. or. Ramió, C. eta Salvador, M. (2012): «Provisión de servicios públicos en el contexto de la Administración Local de España: el papel de los factores políticos institucionales y la externalización de los gobiernos locales». Gestión y Política Pública, XXI. liburukia, 2. zk., iraila, 439-474. or. Rodríguez, R. (2006): «El territorio local en Europa. Reestructuración de su base organizativa y posibilidades para España». Xeografía, Territorio e Medio Ambiente, 6. zk., 115-132. or. Rodríguez, R. (2011): «Oportunidades de la crisis. Debate sobre reestructuración de la Administración Territorial», Administración & Ciudadanía, Revista de la Escuela Gallega de Administración Pública, VI. liburukia, 2. zk., 21-34. or.

104


NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN PARKE BAT ABIAN JARTZEA CORUÑAKO MARIÑAN FRANCISCO JESÚS FERREIRO SEOANE. Santiagoko Ekonomia Unibertsitateko doktore eta irakasle.


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

1. Sarrera Abegondo Coru単ako probintziako landa udalerri bat da. 5.664 biztanle ditu, hiri inguruko biztanleria aktiboa nagusi da, eta Coru単ako eskualdean dago. Reserva de As Mari単as Coru単esas e Terras do Mandeo izeneko erreserban dago. Erreserba horretan bi ibai handiren arroak daude (Mero eta Mandeo), aniztasun biologiko handia barnean hartzen duten kostaldeko eta mendialdeko ekosistemekin. Erreserba honetan 190.000 biztanle bizi dira. Hala, nekazaritza arloko industria parke bat ezartzeari dagokionez, udala indar handia daukan kokalekua da. 1

Lanaren helburua udalean jabetza pribatuko lur batzuetan esku-hartze publikoarekin nekazaritzako elikagaien parke bat instalatzea bideragarria al den zehaztea da, eta halaber, eredu bat zehaztea lurraren jabeen eta nekazaritzako industriaren parkean kokatu nahi duten ekintzaile edo enpresen artean bitartekotza egiteko. Kontuan hartu beharreko beste alderdi bat da zehaztea zein erakundek kudeatu behar dituen lurrak, publikoa, pribatua ala erdipublikoa izan behar den, baita erakunde horrek zein eginkizun izan behar dituen ere. Parkeak eskaririk izan ahal duen aztertuko da, baita parke horren orientazioa eta tipologia ere.

2. Galiziatik kanpoko nekazaritzaren eta nekazaritzako elikagaien arloko beste industrialde batzuen azterketa Gaur egun, Espainian nekazaritzaren eta nekazaritzako elikagaien arloko 10 parke daude. Autonomi erkidegoen arabera banatuta, halako parkeak sei erkidegotan soilik daude. Parke gehienak Katalunian daude, guztira hiru; Bartzelonako probintzian bi daude, eta Lleidan bat. Parke horietako gehienak dauzkaten erkidegoen artean bigarrena Andaluzia da. Hiru dauzka, Jerezen, Malagan eta Kordoban. Hala ere, beste bat 1 IGE, 2014.

107


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Granadan sortzeko ekimena dago. Nekazaritzaren edo nekazaritzako elikagaien arloko industrialdeak dauzkaten beste lau erkidegoak Aragoi, Valentziako erkidegoa, Madril eta Nafarroako Foru Komunitatea dira.

3. Abegondoko udalaren eragin eremuko industria eta enpresa arloko lurzoruaren azterketa Coruñako probintziako industrialdeen egoera aztertu behar da. Izan ere, neurri batean parte horiek lehiakide izan ahal dira udalerriko parkean etorkizunean ezartzen diren nekazaritzako elikagaien enpresentzat. Coruñako probintzian merkataritzako zein industriako lurzorua eskaintzen duten 41 industrialde daude, eta horien azalera guztira 17.696.896 m2 da. Parkeak Abegondon izan ahal duen lehia espezifikoa identifikatzeko, gure ustez beharrezkoa da udalerri horretatik hurbil eta Biosferaren erreserbaren barruan dagoen lurzoru komertzial eta industrialaren eskaintza aztertzea, ikusteko ea inguruan eskaintza egoteagatik parke horren bideragarritasuna auzitan jarri ahal duen lurzorurik dagoen, 1. grafikoan ikusi ahal denez. 1. grafikoa. «Mariñas Coruñesas e Terras do Mandeo» Biosferaren Erreserban dauden industrialdeak

Iturria: Geuk egina

108


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

4. Alderdi bioklimatikoan iraunkorra den nekazaritzako elikagaien parkea Abegondon Alderdi bioklimatikoan iraunkorra den parke batek planifikazio integratua eskatzen du. Planifikazio horretan paisaiaren eta inguruko ekosistemen ezaugarriak ezagutu eta kontuan hartu behar dira. Jarduera guztietan iraunkortasuna orokorrean txertatzea gaur egun saihestu ezin den gaia da. Horregatik, nekazaritzako industriaren parkerako klimaren eta ingurunearen baldintzak ahalik eta gehien aprobetxatuko dituen diseinua egin nahi da, eta parkea bere hedadura osoan bioklimatikoki eraginkorra izatea da helburua. Planifikazioa lursail guztietarako egin behar da. Hala, enpresen arteko harreman eta sinergiak indartuko dira, energiaren eta informazioari dagokienez integratu daitezen, modu horretan hondakin, emisio edo isurketa gutxiago sortuko baitira. Abegondoko parkean helburu den eraginkortasun bioklimatikoa lortzeko adierazle batzuk kontrolatuta egon behar dira. Adierazle hauek dira: 1. Hondakinen kudeaketa iraunkorra. 2. Uraren erabilera eraginkorren kontrola. 3. Arrazoizko erabilera eta energia eraginkortasuna. 4. Natur eta/edo paisaia aldetik balioa duten espazioak erabiltzea. Natur ingurunean paisaia-baliabideak egotea, ezarriko garen lurzoruen erabilera-moduen arabera (zuhaitz basoa, zuhaitz gabeko basoa eta landaredi naturala eta hezeguneak). 5. Berdeguneak eta espazio libre komunak. 6. Airearen kalitatearen balorazio orokorra parkearen barruan. 7. Kutsadura akustikoaren aurkako babesa. 8. Mugikortasuna eta joan-etorriak. Espaloiak oinezkoentzat noraino dauden prestatuta, garraio iraunkorraren erabilera sustatzeko neurriak ezartzea. 9. Ingurumen hezkuntza, komunikazioa eta partaidetza. Gainera, eta parkearen aukeren barruan, beharrezkotzat jo da ingurumena errespetatzen duten materialak erabiltzea urbanizatzen hasten den unetik bertatik, hau da, ingurumenean eta ekologian eragin txikia duten materialak erabiltzea. 4.1. Nekazaritza eta industria parkearen helburuak Parkerako ildo estrategiko hauek proposatzen ditugu: 1. Enplegu berdea eta lurraldearen baliabide propioak balioztatzen dituen enplegua sustatzea, ekonomiaren hazkunde iraunkorraren zutabea den aldetik. 109


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

2. Ekonomikoki bideragarria den parkean nekazaritzako nahiz nekazaritza industriako jarduerak sustatzea, ingurumena errespetatzen duten eta gaur egungo lurzoruen balioa handituko duten jarduerak. 3. Eskualdeko nekazaritza enpresekin eta nekazaritzako elikagaien enpresekin elkarlanean aritzea, bertako nekazaritzako produktuen marka sortzen laguntzeko. 4. Ekoizleen marjinak hobetzeko aukera emango duen merkaturatze-eredu bat sustatzea. 5. Parkea azpiegitura egokiez hornitzea, parkearen erabiltzaileei zerbitzu eraginkorra eskaini ahal izateko. 6. Kultura ekintzailearen sustapena. 7. Parkea elkartegintzako eta gizarteko sareetan eta natur inguruneko eta hiri inguruko espazioen sareetan integratzea. 4.2. Nekazaritza eta industria parkeak eskaini behar dituen zerbitzuak Parkeak eskaini behar dituen zerbitzu nagusiak honela sailkatu ahal ditugu: 1. Enpresaburuak eta ekintzaileak modu aktiboan bilatzea, eta haiei nekazaritzako lurzorua nahiz lurzoru urbanizagarria eskaintzea, parke barruan nekazaritzako eta abeltzaintzako jarduerak eta industriako edo nekazaritzako elikagaien industriako jarduerak ezartzeko. 2. Ekintzailetza-kultura eta ekintzaileentzako zerbitzuak sustatzea: 3. Nekazaritzako industriaren parkeko nahiz eskualdeko produktuak merkaturatzen laguntzea, ziklo laburra ahalbidetzen duten banaketa-kanalekin elkarlanean aritzea. 4. Lurreko produktuen marka bat sortzea, parkeko eta eskualdeko produktuei balio handiagoa eman ahal izateko. 5. Mabegondoko Nekazaritza Ikerketen Zentroarekin elkarlanean, parkean egin ahal diren jarduerak ekoizpen alderdian hobetzeko zerbitzua eskaintzea. 6. Parkearen kanpo proiekzioa, beste parke batzuekin esperientziak konpartitzea eta network bat garatzea, parkearen erabiltzaileentzako zerbitzuak hobetzeko eta parkea kontsumitzaileen artean ikusgarri bihurtzeko. 7. Baratze pedagogikoak eta hiri baratzeak sortzea. 8. Ingurumena babestea. 9. Abegondoko nekazaritza eta industria parkean enpresa-jarduerak abian jartzeko izapideak arintzea. 110


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

4.3. Lurzoruaren kudeaketa Nekazaritza eta industria parkea jabetza probatuko lurzoruan kokatuko litzateke. Hortaz, parkearen bideragarritasunerako baldintza ezinbestean lurzoru horien kudeaketa da. 632.666 m2-ko azalera horretan 119 jabe dira, eta batez besteko azalera 4.522 m2 da. Dena dela, diferentzia handiak daude dimentsiorik handieneko lurzoruen eta lurzoru txikienen jabeen artean. Hala, finkarik handiena lurzoruaren % 22,8 da; horrek esan nahi du jabeen % 0,8k parkearen azalera osoaren ia laurden bat daukala (1. taula). 1. taula. Jabetzari eta jabeei buruzko datuen laburpena Azalpena

Kopurua

Finka kop.

Ehunekoa

119 2

Azalera, guztira (m )

632.666 2

Batez besteko azalera (m )

5.804

Desbideratze tipikoa

13.972

2

Azalera, guztira (m ) jabe nagusirik gabe

% 0,92

488.336 2

Batez besteko azalera, jabe nagusirik gabe (m )

4.522

Desbideratze tipikoa, jabe nagusirik gabe

4.004

Jabetzaren %-a versus jabea erlazioa

% 80,3

Jabetzaren %-a versus jabea erlazioa, jabe nagusirik gabe

% 80,3

% 0,71 % 45,4 % 51,7 Iturria: Geuk egina

Negoziazio orotan zalantzarik gabe agertuko den aldagai bat da lurzoruaren jabeak gaur egungo egoerarekin alderatuta lortzea espero duen errentagarritasunaren iguripena. Hala, errentagarritasun handiagoa aurreikusten ez badu, ez da prest egongo ez lurzorua alokatzeko, ez eraldatzeko, ezta –are gutxiago ere–, saltzeko. Horregatik, jabearentzat errentagarritasun azterketa bat egin behar da. a. Nekazaritzako elikagaien industria kokatzeko lurzoru urbanizagarri bihurtutako lurzorua saltzea. Lurzoruek gaur egun izan ditzaketen salmenta-prezioak aztertuta, batez beste 1,5 €/m eta 2 €/m bitartean egon litezke. Horri urbanizazioaren kostua gehitu beharko litzaioke. Fernández-Gago Longueira arkitektoak egindako txostenaren arabera, landa lurzoruak eraldatzeko eta nekazaritzako industria parke bihurtzeko prezioa 30 eta 35 €/ 2

2

111


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

m bitartekoa izango litzateke. 2. taulan ikus daitezke lurzoruaren jabeek jasoko luketen errentagarritasunaren azterketaren emaitzak. 2

Hau gehitu behar da: landa lurzoruaren % 50 laga behar da industria lurzoru bihurtzeko. Hala, 2. taulan hiru egoera ikusi ahal dira: Lehenengoa, baikorrena da. Biosferaren Erreserban dauden poligonoen artean salmenta-preziorik txikiena aplikatuko litzateke eta eraldaketaren kostua 30 €/m izango litzateke. Beraz, errentagarritasuna, azken kostuarekin alderatuta (urbanizazioa barne dela) % 45,7 eta % 42,4 bitartekoa izango litzateke. Bigarren egoera, ezkorrena da. Aurrekoa baino salmenta-prezio txikiagoa aplikatuko genuke eta eraldaketaren kosturik handiena. Kasu horretan, errentagarritasuna % 7,9 izango litzateke kostu osoarekin alderatuta. Hirugarren egoera, aurreko bien batez bestekoa. Kasu horretan errentagarritasuna % 25,3 izango litzateke inbertsio osoarekin alderatuta. 2

b. Nekazaritzako elikagaien industria kokatzeko lurzoru urbanizagarri bihurtutako lurzorua alokatzea. Nekazaritzako industria ezartzeko gai den lurzoruaren alokairu-prezioa hilean 0,2 €/m inguru da. Hori urtean 2 eta 2,5 euro izango litzateke m bakoitzeko. Horrek esan nahi du errentagarritasuna urbanizatutako lurzoruaren balioaren % 3 izango litzatekeela. 2

2

c. Nekazaritza-lurra saltzea. Zentzudunena izango litzateke parkeak lurzorua metatzea eta eraldatzeko erabakia gordetzea, hala jabeen mendean ez egoteko. Erosketa-balioa metro karratu bakoitzeko 1,5 eta 2 € bitartekoa izango litzateke. d. Nekazaritza-lurra alokatzea. Eskualdean baratze, mahasti, fruta-arbola, ureztaketa-lur, lehorreko lur eta larretarako lurzoruak alokatzearen kostua urtean batez beste 0,25 €/m izango litzateke. Lurzoruaren batez besteko balioa 1,75 zenez, batez besteko errentagarritasuna % 14,5 izango litzateke. Hori, krisi garaian egokia dela esan daiteke. 2

e. Udal lurzoruak eta nekazaritzako elikagaien parkeko lurzoruak trukatzea. 4.4. Parkearen lurzorua mugatzea Faseka urbanizatzea planteatu beharko litzateke, eta Galiziako hirigintza antolatzeko eta landa ingurunea babesteko abenduaren 30eko 9/2002 Legearen arabera sektore bakoitzaren gutxieneko azalera 20.000 m (2 hektarea) denez, industriarako 1.600 m -ko 10 orube kokatu ahalko lirateke, guztira 16.000 m . 4.000 m bideetarako eta ekipamendurako erreserbatuko 2

2

2

2

112


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

lirateke (espazio libreak, denon erabilerarako zonak – parkearen beraren barruan erabilera publikoko eraikina), eta beraz, gutxieneko 20.000 m horien barruan egongo ginateke. 2

Logikoa dirudi pentsatzea parkearen azalera osoa sektoretan banatu ahal dela, eta sektore horietan baimentzea iparraldean gaur egun dagoen basogintza ekoizpena, marrubien ekoizpena lehendik dagoen zonan nekazaritza ekoizpena, lehendik dauden nabeen zonan nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizpena, eta halaber AC-542 errepidearen ondoan dagoen zonan nekazaritzako industriarako lurzorua erreserbatzea. 4.5. Sektoreak banatzeko proposamena. Zonakatzearen diseinu posible bat Jarraian laburbilduta agertuko da nekazaritzako industria parkea abian jartzearen ondorioz garatu beharreko zona batzuen eta besteen banaketa (3. grafikoa). Behin betiko banaketa 2. grafikoa. Sektoreak banatzeko proposamena

Iturria: Geuk egina

113


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Sektorizazio plan egokiaren ondorioz egingo da. Plan horretan definituko dira hirigintzako araudia, ordenantza, baimendutako erabilera eta jarduerak, indarrean dagoen Abegondoko Udalaren Udal Antolamenduko Plan Nagusiaren arabera. Hala, garapenean aldaketak ere izan ahalko ditu, prozesuan parte hartuko duten eragileen bilera eta proposamenen ondorioz (jabeak, proiektuan interesa duten enpresak, Administrazioa, etab.). 4.6. Parkea kudeatzeko eredua •

Proiektua finantzatzen lagunduko luketen eragile hauek parkean ordezkaritza izan beharko lukete, eta erakunde publiko zein pribatuek parte har dezatela lortu beharko litzateke.

Abegondoko Udala

Galiziako Xunta

Coruñako diputazioa

Compostelako Santiagoko eta Coruñako Unibertsitateak

Abegondoko nekazaritzako elikagaien parkearen lur jabeen elkartea (lurraren jabeak ordezkatzeko elkarte hori sortzea gomendatzen da).

Abegondoko nekazaritzako elikagaien parkeko enpresaburuen elkartea (elkarte hori berria edo Abegondoko enpresaburuen elkarteko atal bat izan ahalko litzateke).

Nekazaritzako elikagaien eta nekazaritzaren arloko enpresak, parkean agertzen ez diren arren.

4.7. Parkea abian jartzeko mugak ––

Parkera jarduera ekonomikoa erakartzea, nekazaritzakoa nahiz nekazaritza industriaren arlokoa. Izan ere, horrek esan nahi du enpresaburuekin eta ekintzaileekin negoziatu behar dela, eta haien jarduera bertan kokatzeko eta egiteko konbentzitu behar direla.

––

Lurrak lantzen ari ez diren jabeak, jabetzak alokatzearen eta lurrak kudeatuko lituzketen erakundeei lagatzearen edo trukatzearen inguruko kultura eskasa dutenak.

––

Gaur egungo jabeentzat, haien gaur egungo lurretan inbertitzeak eta nekazaritzako elikagaien parkean etorkizunean instalatu nahi duten enpresaburuentzat eskuragarri uzteko lurzoru urbanizagarri bihurtzeak errentagarritasun txikia eta ziurgabetasun handia dakartza.

––

Beste industrialde batzuk daude. Zuzeneko lehia izan ez arren, eskaintzen dituzten prezioak lehiakorrak dira. 114


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

––

Finantza eta aurrekontu arloko murriztapenak daude. Hala, ez da erraza administrazio batzuk eta besteak konbentzitzea nekazaritzako industria parke batean inbertitzea errentagarria dela, ezta finantzaketa-iturriak lortzea ere.

4.8. Parkearen justifikazioa ––

Aukera paregabea eskualdeko nekazaritza eta abeltzaintzaren aukera guztiak aprobetxatzeko eta nekazaritzako elikagaien parkearen bitartez balio erantsi handiagoa ematen saiatzeko.

––

Galizia osoan eta ipar-mendebalde osoan ez dago horrelako parkerik, eta Espainian dauden nekazaritzako elikagaien parke gehienak ekialdean eta hegoaldean daude.

––

Abegondoko parkeak kokaleku ona dauka probintziako bi hiri nagusiekin alderatuta –Coruña eta Santiago–.

––

Coruñako probintzian 10 hektareatik beherako azalera duten 13 industria-parke daude. Horrek esan nahi du parkearen bideragarritasuna ez dagoela tamainaren mendean.

––

Eskualdearen garapen handiagorako lagungarria izango litzatekeen nekazaritzako elikagaien industria ezartzeko aukera.

––

Errentagarritasun onak, lurraren eraldaketaren bidez lortzen direnak.

4.9. Azken gogoetak Azkenik, txosten honetatik gogoeta ugari sortzen dira. Hasteko, nabarmentzekoa da Mariñas Coruñesas e Terras do Mandeo izeneko Biosferaren Erreserban dagoela, ikuspegi bioklimatikoarekin eta amaierako inbertsioaren gaineko errentagarritasun positiboekin. Gainera, Udalak jabeekin akordioa lortu behar du, nekazaritzako elikagaien parkea Abegondon ezarri ahal izan dadin. Horretarako, zera proposatzen da: 1. Lankidetza sistemaren araberako hirigintza-antolamendua. 2. Nekazaritzako elikagaien gunerako azalera osoaren % 3,1 egiten duten 2 hektarea sektorizatzea. 3. Indarrean dauden jarduerak errespetatzea, eta parkearen araudiari eta filosofiari apurka egokitzea. Funtsezkoa da jarduera bateragarriak balioztatzea eta lehendik dauden jarduerak parkearen errealitaterako egokiak diren ebaluatzea. 4. Parkearen diseinua baldintzatu ahal duen eskaria bilatzea.

115


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Horren guztiaren emaitza, jabeentzat aukera handia izango litzateke. Izan ere, errentagarritasun azterketari esker, aurretiazko azterlanean, ontzat ematen diren errentagarritasunak ezarriko lirateke eta, gainera aurreikusitako errentagarritasunak aditzera ematen du ez dela proiektu espekulatiboa. Hemen aurkeztu dugunaren antzeko edozein proiektutan bezala, hasierako inbertsio bat egin beharko da nekazaritzako elikagaien parkearen sektorizazio proiektua egiteko. Halaber, funtsezkotzat jotzen da jabeen eta udalaren arteko elkarlana, jarduera aurrera eraman ahal izateko. Izan ere, aldeak ados jarri gabe, ezin izango da lortu. Laburbilduta, xedea Biosferaren Erreserban lehendik dauden ustiategiei zerbitzu hobeak ematea eta balio erantsi handiagoa sortzea da. Horrez gain, alderdi bioklimatikoan iraunkorra den parkea sortuz Biosferaren Erreserbaren irudia indartuko litzateke. Uste da denbora aldetik 2 eta 5 urte bitarteko iraupena beharko litzatekeela, garapen konplexuko prozesua delako, parkea funtzionatzen hasteko. Baldin eta dokumentu honetan ezarri ditugun aurretiazko baldintzak betetzen badira. 5. Bibliografia Zientzia parkeen direktorioa. Hemen dago eskuragarri: http://asp-es.secure-zone.net/v2/ index. jsp?id=5766/10010/19499&lng=es GEM Galicia 2011 Txostena. Hemen dago eskuragarri: http://www.ceg.es/docs/INFORMEGEM2012.pdf La Vega de Granada: «De un espacio agrario en crisis a un complejo paisaje cultural», Revista de estudios regionales, 96. zk., I.S.S.N.: 0213-7585 (2013), Orriak: 181-213 Hemen dago eskuragarri: http://www. revistaestudiosregionales.com/pdfs/pdf1208.pdf Leader Seine Aval. Hemen dago eskuragarri: http://www.parqueagricolaguadalhorce.com/index. php/parques- agricolas-socios-del-proyecto/leader-seine-aval Parque Agrario del Baix Llobregat: Un instrumento para la preservación, gestión y desarrollo de un espacio agrario periurbano. Hemen dago eskuragarri: http://habitat.aq.upm.es/dubai/12/ bp_35.html Fuenlabradako Nekazaritza Parkea: La creación del Parque Agrario de Fuenlabrada, apuesta por fortalecer el sector agrario del municipio así como recuperar y conservar el espacio agrario periurbano. Hemen dago eskuragarri: http://parqueagrariofuenlabrada.es/parque-agrario/ presentacion/ 116


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Sud Milano Nekazaritza Parkea. Hemen dago eskuragarri: http://www.parqueagricolaguadal horce.com/index.php/parques-agricolas-socios-del-proyecto/parque-agricola-sud-milano Guadalhorce Harana Nekazaritza Parkea: ¿Cómo afectaría un parque agrícola al valle del Guadalhorce? Hemen dago eskuragarri: http://www.parqueagricolaguadalhorce.com/index. php/parque- agricola-en-el-valle-del-guadalhorce Lleidako Zientzia eta Teknologia Parkea. Activitats entorn l’Horta de Lleida. Hemen dago eskuragarri: http://sostenibilitat.paeria.es/horta/activitats-a-lhorta-de-lleida Aula Dei Nekazaritzako Elikagaien arloko Zientzia eta Teknologia Parkea. Hemen dago eskuragarri: http://www.zaxpark.com/ web/guest/presentacion Galiziako Xunta. Consellería do Medio Rural e do Mar. http://www.medioruralemar.xunta.es/es/ areas/alimentacion/industrias_agroalimentarias_y_rexistro/

117


SOLASALDIA - KAFEA PATXI ECEIZA EGÜES. Zaldiaran jatetxeko sukaldeburua.


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Solasaldi honen barruan, nabarmentzekoa da jatetxeek edo sukaldariek bertako produktuaren balioari buruz duten interesa eta horren alde egiten duen apustua. Eta ekoizleenganako nahiz haien ahaleginarekiko errespetu handia. Garrantzi handia ematen zaio oinarria bertako eta denboraldiko produktua duten errezetategi berriak lantzeari. Gure nekazari eta abeltzainen eskaintza, haien produktu zaindu eta landuekin, gure gastronomiaren oinarria izan behar da. Hori kalitate-zigilutzat hartu behar da, gure platerei balio erantsia ematen duen elementutzat.

121


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Dotoreziaz landutako hainbat eta hainbat elikagairen milaka ekoizle txiki daude. Mota askotariko produktuak, gure lurraren aberastasunari esker. Baina sukaldaritza eta bizimodua ere aldatu egin dira, jada ez dira orduak ematen otorduak prestatzen, eta jendeak azkar baina kalitatea galdu gabe prestatu ahal diren platerak eskatzen ditu. Horregatik, gero eta beharrezkoagoa da errezetategi berri hori sortzea, oinarri nagusia bertako produktua dela. Hala, balio erantsi hori izango du, baina erabiltzaileen eskarietara egokituta. Garrantzitsua da belaunaldi berriak eta haurrak animatzea gure produktuak, denboraldiko produktuak baloratzera, eta benetan duten balio eta garrantzi hori ematea. Bertako produktua egunero erosketa egiten dugun saltegietan aurkitu ahal izatea ere oso garrantzitsua da, horrela merkaturatzeko eta kontsumitzeko erraztasuna ematen delako.

122


«MOLINILLA VIVE - MOLINILLA BIZIRIK» PLANA FERNANDO CRISTÓBAL. Molinillako Administrazio Batzarra


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

MOLINILLA. Desagertzen ari den herria…? •

Exodoa sorrarazi zuen alternatiba ekonomikoen eskasiak gaur egun ere irauten du.

Populazio faltaren ondorioz jendeak herria apurka «abandonatzen» du: Aurri egoeran dauden etxebizitza-eraikinak.

Dauden baliabideei balio urria ematen zaienez, zaila da bizilagun berriak ezarri eta erroldatzea.

MOLINILLA Populazioaren bilakaera •

05eko hamarkada: 45 herritar, landa ingurunearen exodoaren hasiera.

1977: Administrazio Batzarra galtzea populazio faltagatik.

1995: nekazaritza ekologikoko jarduerei ekin zieten bi pertsona heldu ziren.

2004: Administrazio Batzarra berreskuratzea

Molinilla herria lehengoratzeko abiapuntua. •

Gaur egun: 8 bizilagun.

Herriratzeko bidean dauden beste 4 pertsona daude.

125


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

ZER EGIN? •

Molinillako biztanleak eta populatzaile berriak: –– Plana idaztea eta dinamizatzea. –– Itsasmendikoirekin (EJ) elkarlanean aritzeko eskaria. –– Erroldatze berrietarako: gazteei laguntzea eta bitartekoak ematea landa ingurunean esperimentatu dezaten.

PLANAREN ESTRATEGIA Baliabide propioetatik abiatuta herri bat bizirik mantentzeko nahia: GARAPEN ENDOGENOKO PROZESUA. Baliabideak

Aukerak

Biztanleak

Bizilagun berriak etortzea «MOLINILLA BIZIRIK» PLANA • Molinillaren beharrizan zehatzetarako konponbidea. • Landa inguruneari lotutako beste arazo batzuen erantzuna: • Etxebizitza eskuratzeko erraztasunak ematea. –– Erabilera anitzeko eraikina Eliza Zaharrean • Baliabideak eskuratzeko aukera ematea. –– Lur Publikoak • Alternatiba ekonomikoak sortzea. –– Eredu berriak jarduera tradizionaletan Molinillaren errealitate berria hasi da Eliza zaharraren eraikina birgaitu zen: teilatua jarri zen eta elizpea kontzeju areto gisa birgaitu zen. 126


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

PLANAREN AUKERAK (1/3): •

«La mina» etxe-eskola: –– Aurri egoeran zegoen eliza laga zen, birgaitu egin zen eta kontzeju aretoa eta lokal soziala sortu ziren. –– Etorkizuneko erabilera, etxe-eskola: Dinamizazio sozio-ekonomikorako ekipamendua; ondarea lehengoratu eta kontserbatzea, balio antzeko jarduerak egiteko aukera emanez. –– Lehen sektorera sartzeko bidean dauden pertsonentzako zerbitzu integratua, erabakiak hartzeko eta landa ingurunean bizitzeko erraztasuna emanez. –– Landa ingurunea balioztatzea, eskualdea dinamizatuz.

PLANAREN AUKERAK (2/3): •

Lur publikoak, jendea sektorera errazago sar dadin: –– Herriaren nekazaritza eta abeltzaintza baliabideak aztertu eta balioztatzea. –– Arlo tekniko, komertzial eta ekonomikoan esperimentatzea. –– Erabakiak hartzeko laguntza eta erraztasuna ematea, sektorean ezartzerakoan. –– Nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerak balioztatzea, iraunkortasunaren ikuspegitik.

PLANAREN AUKERAK (3/3): •

Hirigunea lehengoratzea: –– Molinillako hirigunea garatzeko aukerak aztertzea: –– Katastroko datuetatik abiatuta, dauden hiri-lurzatiak inbentariatu eta katalogatzea. –– Azken 5 urteak: 5 etxebizitza birgaitzea. –– Aurri egoeran zegoen elizaren eraikina birgaitzea: –– Kontzeju aretorako eta lokal sozialerako gunea.

KANPOKO LAGUNTZAK Iraunkorra, Plana hasi zenetik •

Sinesgarritasuna eta lan etengabea Planaren proposamenean parte hartu duten zenbait Erakunderekin

127


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

HAZI (Itsasmendikoi): –– 2008-2009: Proiektua hasieran formulatzeko laguntza. –– 2009-2010: Euskarri teknikoa 16 hilabetez. Diagnostikoan eta proiektuaren planifikazioan laguntza emateko pertsona bat. –– 2012-2014: Euskarri teknikoa 24 hilabetez. Plan Estrategikoa diseinatzen eta Plan Operatiboak abian jartzen laguntzeko pertsona bat.

KANPOKO LAGUNTZAK Unean-unean, Plana garatu ahala •

Sinesgarritasuna eta lan etengabea Eskualdeko erakundeekin. –– Lantarongo Udala: –– 2011: Molinilla proiektua babesteko erakunde-adierazpena. –– Añanako LGE: –– 2012: «Molinilla Plana» Arabako Haranen Eskualdeko Landa Garapenerako Planaren 1. ardatzean. –– Añanako Kuadrilla: –– 2013: «Eskualdeko Enplegu Planaren» proiektu bereziak. Kuadrilla.

KANPOKO LAGUNTZAK Plana hasi zenetik •

Finantzaketa arloko laguntzak: Diru-laguntzak azken urteetan: Urtea

Zenbatekoa

Erakundea

Xedea

2008

223.000 €

EUSKO JAURLARITZA (Erein); Arabako Foru Aldundia; Lantarongo Udala eta Administrazio Batzarra

Eliza eta Kontzeju Aretoa sendotzea.

2009-2010

19.000 €

IMK (EJ)

Laguntza teknikoa

2010 (2013AN UKO EGIN ZITZAION)

323.712,84 €

EUSKO JAURLARITZA (Erein)

Eliza zaharra egokitzea

2012

20.000 €

Lantarongo Udala eta Administrazio Batzarra

Arkitektura eta arkeologia arloko proiektuak

2012-2014

30.000 €

HAZI (EJ)

Laguntza teknikoa

128


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

KANPOKO LAGUNTZAK Planaren beharrizanak • Finantzaketa 2008-2014 epealdian: ITSASMENDIKOI - HAZI, Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Lantarongo Udala. • Erronka: «Molinilla Bizirik» Plana sendotzeko finantzaketa bilatzea. MOLINILLA Emaitza zehatzak •

Plan estrategiko eta operatiboa egitea

Harrera egiteko eta lurrak eskuratzeko protokoloa sortzea

Lurren Bankua eta Ekoizpen Unitateen sorrera dokumentatzea

PLAN ESTRATEGIKO ETA OPERATIBOA HELBURU OROKORRA: Biztanleria finkatzeko eta berreskuratzeko tokiko alternatiba ekonomikoak. 1. ardatza, tokiko eremua: Molinilla gizarte eta ekonomia arloan dinamizatzea 2. ardatza, landa eremua: Inbertsioa eta enplegua udalerrian eta eskualdean 1. ardatza Molinilla gizarte eta ekonomia arloan HELBURU ZEHATZA: Molinillan populatzaile berriak instalatu eta erroldatzea. –– Molinillan populazioa eta etxebizitzak lehengoratzea. –– Ekoizpen Bideen erabilera: Lurren banku publiko-pribatua. –– Ondareari balioa ematea: Ekonomia, gizarte eta kultura arloko dinamizazioa. MOLINILLA-LANTARON LANDA GUNEA –– Nekazaritzako elikagaien eraldaketako ekimen kolektiboak bultzatzea. EKINTZA PLANA LEHENENGO ARDATZA. 2. ardatza Inbertsioa eta enplegua udalerrian eta eskualdean HELBURU ZEHATZA: Lehen sektorera sartzeko fasean Zerbitzu Publiko bat sortzea: Nekazaritzako prestakuntzaren eta behin betiko geratzearen arteko zubia. 129


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

–– «Nekazaritzako inkubagailuaren» metodologia sortzea: LA MINA ETXE-ESKOLA. –– Aholkularien Programa: Tutoretza eskualdeko nekazari, abeltzain eta ekoizleekin. –– Ekoizpenerako baliabideak: Esperimentazio unitateak, ekipamenduak eta makina kolektiboak ekartzea. –– Eragileen arteko akordioa, Programaren Erakunde Koordinatzailea eratzeko. EKINTZA PLANA BIGARREN ARDATZA.

HERRIA, UDALERRIA, ESKUALDEA ETA HERRIALDEA HELBURU DUEN PLAN OPERATIBOA

1. urtea

2., 3. eta 4. urteak

5. urtea eta hurrengoak

Estrukturala (Landa gunearen jarduerarekin lotuta eta Etxeeskolaren koordinazioa)

3,5

4,5

5

Instalazio berriak. (La Mina Etxe-eskolaren sarrera-programa egin ostean)

5

Enplegua sortzea

Urtean 11.

Urtean 12

HARRERA EGITEKO ETA FINKAK ESKURATZEKO PROTOKOLOA MOLINILLAN POPULAZIOA FINKATZEA 0. DOKUMENTUA: HARRERAKO PROTOKOLOA APLIKATZEKO ETA FINKA PUBLIKOEN ESKURAPENERAKO PROZEDURA AKTIBATZEKO ESKEMA. 1. DOKUMENTUA: MOLINILLARI ETA BERE ESKUALDEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA 2. DOKUMENTUA: ESKARIA EGITEN DUTEN PERTSONA EDO TALDEEN DATUEN ETA MOTIBAZIOEN FORMULARIOA 3. DOKUMENTUA: LANDA FINKEN EZAUGARRIAK 4. DOKUMENTUA: FINKA PUBLIKOAK ESKURATZEKO OINARRIAK 130


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

5. DOKUMENTUA: LANDAKO ONDARE IZAERAKO HIGIEZIN BAT LEHIAKETA BIDEZ ALOKATZEA –– ORDENANTZA –– BALDINTZA TEKNIKO ETA EKONOMIKOEN AGIRIA. (Proposamen hori Kontzejuan aztertzeko eta onartzeko dago) 6. DOKUMENTUA: ETXEBIZITZEN, ORUBEEN ETA LASTATEGIEN INBENTARIOA 7. AGIRIA: KONTRATU-EREDUA (Idazteko dago) 8. DOKUMENTUA: «MOLINILLA BIZIRIK» PLANARI ATXIKITZEKO GUTUNAREN EREDUA MOLINILLAKO LUR PUBLIKOEN BANKUA MOLINILLAKO INBENTARIOKO FINKEN FITXA 1 ZK.DUN EKOIZPEN UNITATEA…… 10 ZK.DUN EKOIZPEN UNITATEA MOLINILLAKO INBENTARIOKO FINKEN DOKUMENTAZIOA 1. EKOIZPEN UNITATEAREN DATUAK ETA EZAUGARRIAK 2. FINKAREN HELBURUA, EKOIZPEN MOTAREN ETA MANEIUAREN ARABERA 3. OHARRAK 4. BIBLIOGRAFIA 5. EU-REN ARGAZKIAK 6. ERANSKINA ETA MAPA •

I. Eranskina: Arau Subsidiarioak

II. Eranskina: Ekoizpen unitatearen mapa

HIRI LURSAILAK ETA LANDA LURZORU PRIBATUAK ? 131


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

«MOLINILLA BIZIRIK» • ZERGATIK MOLINILLARI LAGUNTZA EMAN? ––

Molinillako pertsonen borondatetik sortu delako.

––

Erabakia hartu dugulako eta ibiltzen hasi garelako.

• Eta zera lortu nahi duelako: ––

Molinillan populazio berria lehengoratzea eta ezartzea, herrian bertan sortutako bitartekoekin.

––

Baliabide publiko bat sortzea, landa ingurunera nekazaritzako edo abeltzaintzako jarduera bat egitera etortzeko interesa duten pertsonei erabakiak hartzen laguntzeko. ESKERRIK ASKO! MOLINILLA BIZIRIK MOLINILLAKO ADMINISTRAZIO BATZARRA Telefonoa: 605 723 742 molinillavive@outlook.es

132


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

AURKITZEN AL DIRA DIFERENTZIAK?

133


ERLEZAINTZA ETA SENDABELARRAK DAVIDE DI PAOLA


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Zenbait arrisku dauzkan jarduera da erlezaintza, mehatxu asko daudelako (kutsadura, klima aldaketa, etsai naturalak, etab.). Funtsezkoa da gizakiaren existentziarako hain garrantzitsua den jarduera horri laguntzea eta jarduera hori areagotzea. Nekazaritzarako ezinbestekoa da eta azpiegitura gehiago behar dira kalitate ona bermatzeko, inolako bermerik ez duten produktuen inportazioaren aurrean. Egindako esperientziak eta epe laburrean egin nahi direnak azaltzen dira: Hitzaldiak eskoletan eta herrietan, bereziki gazteak sentsibilizatzeko eta haiei pizgarriak emateko. Gainera, Espainian gehien erabiltzen ari diren usain belarrak eta sendabelarrak lantzeko finka jakin batzuk erabiltzeko aukera azaltzen da. Kasu honetan ere landare horietako asko atzerritik etortzen dira. Finka esperimentaletan egindako esperientziak azaltzen dira.

137


EKONOMIA ARLOKO ESPERIENTZIA HERRIAN INGURUMEN ARLOKO APROBETXAMENDUA ETA MANTENTZEA ELI GORROTXATEGI


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

Historian, mundu osoko ekonomiaren funtsezko zutabea lehen sektorea izan da, hau da, nekazaritza eta abeltzaintza, eta gure lurraldean, orografia dela-eta, jarduera horien garrantzia agerikoa da. Euskal Herria osoan, ziurrenik probintzia honetan daude nekazaritza eta abeltzaintza jarduera nagusi dituzten nekazari eta abeltzain profesional gehien. Horren arrazoia, zati batean, hau da: industria handiak biztanleria handiagoko udalerri gutxi batzuetan daude. Lurraldearen gainerako lekuetan herri txikiak daude. Herri horietako biztanleek, betidanik, laborantza-lurrek eta inguruko mendiek ematen dizkieten baliabideak aprobetxatu dituzte. Mundu honetan, ekonomiaren oinarria batez ere industria da, baita zerbitzuen sektorea, merkataritza‌ Jarduera horiek itxuraz gogobetetze eta prestigio handiagoa ematen dietelako jarduera horietan aritzen diren bizilagunei. Guk, ordea, esentziara, naturala eta funtsezkoa denera itzultzearen alde egin dugu. Arlo horretan, gure lanaren funtsak ezinbestean lurra eta ingurunea dira. Ardien artzainak gara, ardi latxen, bertako ardien artzainak. Ardi horiek gure inguruko larre eta mendiak behar dituzte bizitzeko, ukuiluetan beti geratzeko ohituta ez dagoen arraza delako. Ogibide honetan zaila da lanaldiak markatzea. Izan ere, urteko sasoia kontuan hartuta, abereei eman beharreko arreta ezer baino garrantzitsuagoa da. Gure bokazioz egindako apustua izan zen, baina gure bizimodu bihurtu da ilusioari eta eguneroko lanari esker. Gazta egiten dugu urtarrila eta uztaila bitartean, gure artaldean biltzen dugun esnearekin. Gazta hori guk geuk merkaturatzen dugu, eta horri esker familia osoak aurrera jarraitu ahal du. Gainera, finka batzuk lantzen ditugu ahal den neurrian geure burua ardien elikadurarako beharrezkoak diren belar onduez eta zerealez hornitu ahal izateko. Modu tradizionalean egiten dugu lan, ardiak modu naturalean elikatzen ditugu, ahal dela transgenikoak saihesten ditugu, eta ardiek ukuiluan egoten direneko denbora laburrean (gutxi 141


JARDUERA EKONOMIKOA ETA BASERRI-BIZITZA ARABAKO KONTZEJUETAN (IRAGANA ETA ETORKIZUNA)

gorabehera neguko bi hilabeteak) sortzen dituzten mindak berrerabiltzen ditugu. Konpost bihurtu ondoren, zelaietarako ongarri hobezina da. Baina gainera, jarduera honi esker bizi ahal gara, eta pertsona gisa aberasgarri zaigu. Ekartzen ditugun balioez beste pertsona batzuk agian ez dira ohartzen, baina balio horiek gure gazten erosleei transmititzen saiatzen gara. Guk urrats hau egitea eta herrian ardiekin instalatzea erabaki genuen. Hori lagungarria izan da herriak bizirik jarraitzeko. Populazioaren adina gorantz zihoan, ez zegoen gazteen erreleborik, eta nekazaritza eta abeltzaintza jarduera arriskuan zegoen. Heldu ginenean, abelburu gehienak desagertu ziren. Horregatik, betidanik artzaintzarako erabili izan ziren zelai batzuk eta mendia, hondatzen hasiak ziren. Zorionez, orain egoera aldatu egin da, eta batez besteko adinak behera egin du nabarmen, familia gazteak heldu direlako eta haur batzuk jaio direlako. Biztanleriak herrietan jarraitzen du eta mendietan abereek haien beharrizanekin basomasak saneatzen laguntzen dute, bai herritarrentzat egurketarako bakanketak egiteko, bai abereen elikadurarako. Horretarako funtsezkoa da administrazio batzarren lana eta babesa, administrazio batzarretan benetako beharrizanak baloratzen eta adosten direlako. Aprobetxamenduaz eta ingurumenaren mantentzeaz mintzatzen garenean, abereen eta abere horiek ibiltzen direneko ingurunearen arteko harremanaz mintzatzen gara. Ardiek larreak eta mendiak behar dituzte elikatzeko, eta horren truke garbitzen eta ongarritzen dituzte. Hala, gure ingurunea mantenduko dela eta etorkizunerako birsortuko dela bermatzen da. Zalantzarik gabe, gure paisaiak gaur egungoak dira beti egon direlako abereak eta artzainak, eta horri esker belar gaiztoak edo sastraka-espezie inbaditzaileak kontrolpean daude. Mendi hauek eta larre hauek behar ditugu, gure kasuan, ardiek guri esnea eman diezaguten, eta geuk, gazta egin ahal izateko eta bizitzeko; mendiak garbi mantentzeko eta gure jardunean errespetuz jokatzeko gogo biziena geuk daukagu, gure etorkizuna horren mendean dagoelako. Gainera, ardiekin eta gaztarekin egiten dugun lana erakusten diegu hori ezagutzeko interesa dutenei, eta harro gaude hori egin ahal izateaz. Horretarako, internet erabiltzen dugu (batzuetan erraza ez den arren) eta turismo bulegoarekin eta beste erakunde batzuekin elkarlanean aritzen gara, zona honen alde erakargarriak azaltzeaz gain bisiten eskaintza ere gehitzeko; hori lagungarria da zona hau are interesgarriagoa izateko gure eskualdea eta gure kultura ezagutu nahi dituenarentzat, eta horrez gain landetxeetara bisitariak etor daitezen, jatetxeek bisitari horiei jaten eman diezaieten, dendek gehiago sal dezaten‌. Denok irabazle! Niretzat, LANDA GARAPENA esaten dudanean, hori da adibiderik onena. 142


AMAIERA

JOSU LĂ“PEZ UBIERNA Arabako Biltzar Nagusietako lehendakariordea. Lehengo eta behin, Arabako Kontzeju Elkarteak antolaturiko jardunaldi honetan parte hartzeko Arabako Biltzar Nagusiei bidalitako gonbidapena eskertu nahi dut; urtero bezala, eztabaidatzeko, hausnartzeko, esperientziak partekatzeko eta Elkarte hau gizarte arabarraren aurrean begi-bistakoa izateko balio du eta. Aurten aukeratu duzuen gaiak, gainera, jasaten dugun arazo handiarekin harreman estua du, hau da, langabezia, lanpostuak sortzeko aukerarik eza eta eremu landatarraren despopulatzea. Eta hori da Arabako kontzejuetako bizilagun asko geldiarazten dituen arazo handia. Izan ere, orainaldiak, gaur egungo egoerak, eztabaidatzera eta espazio publiko bakoitzetik, erakunde bakoitzetik ideia berriak, ekimen berriak proposatzera behartzen gaitu, baita ideia eta ekimen horiek guztian abian jartzera ere, etorkizunak behar dugunaren eta nahi dugunaren antza izan dezan, eta ez landa ingurunean egunero pertsona askok jasan behar duten ziurgabetasunaren arazoen antza. Jardunaldi hauen izenburua ikusita, argi dago kontzejuetako kideok, Arabako Lurralde Historikoan herritarrengandik hurbilen gauden erakundekook, landa eremuan bizi direnen lanbidea bermatu ahal dugula, behar dugula eta horretara behartuta gaudela, bai horretara, bai lanerako eta iraupenerako, are gehiago, biziraupenerako aukera berriak sortzera, zuentzat, 143


A

M

A

I

E

R

A

hain zuzen ere gune hauetan geratzea eta Lurraldeko eremu batzuk eta besteak jenderik gabe, abandonatuta eta hutsik gera ez daitezen lagunduko duten tradizioak eta bizimoduak kontserbatzea erabaki duzuenentzat. Legegintzaldi honetan, Biltzar Nagusietan ekonomia biziberritzeko batzorde bat eratu da, eta gainera, proposamen zehatzak daude, erakunde bakoitzak adostuak, hainbat ekimen abian jartzeko. Ekimen horien helburua da jarduera ekonomikoak iraun dezala, ez bakarrik helburu ekonomizista batekin, baizik eta estrategia sozial gisa: pertsonek haien bizi proiektuak garatu ahal izan ditzatela lan baten bitartez eta diru-sarrera duin batzuen bitartez, pertsona bakoitzak edo familia bakoitzak erabakitzen duen lekuan. Eta batzorde horren lanetan, gainera kontzejuen ekarpenekin, argi dago biztanleen bultzadarekin eta erakundeen laguntzarekin posiblea eta beharrezkoa dela estrategia batzuk diseinatzea, guri guztioi baliagarriak izango zaizkigunak landa ingurunean eguneroko bizimodua erakargarria eta atsegingarria izan dadin. Azken gogoeta bat; erakundeak, erakunde guztiak, erabilgarriak dira, eta halaber, herritarrek errespetatuko dituzte, baldin eta gai badira kudeaketa zintzoa egiteko eta pertsonen beharrizanei erantzuteko. Amaierara heltzen ari garela, aukera hau aprobetxatu nahi nuke AKEk Arabako Lurralde Historikoan etengabe egiten duen bultzada eta aldarrikapen lana balioztatzeko eta aintzat hartzeko.

Profile for ACOA AKE

Acoa 2014 eusk portada  

ACOA-AKE JARDUNALDIAK 2014

Acoa 2014 eusk portada  

ACOA-AKE JARDUNALDIAK 2014

Profile for acoa-ake
Advertisement

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded