ZINEBI 48 - Brochure / Catalogo

Page 15

Iñaki Azkuna Bilboko Alkatea Alcalde de Bilbao Mayor of Bilbao

Zinezko jantzi ederrak Beti bezain puntual, aurten ere gurera etorriko da ZINEBI neguko lehen hotzaldiarekin batera, azaroari agur esan eta abenduari hasiera emango dion astean. Eta ohitura den bezala, 48. edizio honetan azaroaren 27tik abenduaren 2ra bitartean proiektatuko dira pelikulak. Gainera, gure lehiaketak, azken hamar urteotan ondo sustraitua duen beste ohitura bat ere beteko du, izan ere, pelikulen partaidetzaren inguruko iazko marka berriro gainditu du eta. Hautaketa-batzordeak sariketarako aukeratu dituen 93 pelikulez gain, ZINEBIk bere informazioatalak eta atzera begirakoak ere aurkeztuko ditu, jaialdiaren lehen edizioa egin zenetik bertan izan den amerikarren kontinenteari arreta berezia eskainiz. Hala ere, bada nobedade bat, nire ustez, interes zinematografiko handia izango duena: Bilbao 700 Fundazioak, ZINEBIren lankidetzarekin, jatorrizko erakusketa bat egin du, zine-arroparen diseinugileek, zine europarraren historiako pelikula aipagarrienetakoak egiteko sorturiko modeloak, eta ahaztezinak zaizkigun filmetan mundu osoko zine izar batzuek jantzi dituztenak batzen dituena. ‘Izarren abitua”, ZINEBI 48-k azaroko hil osoan zehar sarrera egingo diona, lehenik eta behin, memoriarentzako gonbidapena da eta, era berean, amarruak egiteko lantegia den zineari hurbilketa. Romy Schneider ahaztezina Sissí bihurtu zuten jantziak, berrogeita hamarreko hamarkadaren bigarren zatian; Nola ahaztu Claudia Cardinaleren jantzi beltz zoragarri hura Angelica Sedara-rena egiten zuenean El Gatopardo-n, Silvana Mangano Tadzio-ren ama bilakarazten zuena Muerte en Venecia-n edo Sofía Loren Filomena Marturano bihurtzen zuena Matrimonio a la italiana-n. Paperen bat antzezteko arropa janzten zuen aktorearen oroitzapenak, hark berak bizia eman zien beste pertsonaia batzuk gogorarazten zituen, eta honela, pertsonaia eta pelikula gehiago harrapatzen zituen memoriak, matrioschka errusiarretan bezala batetik beste bat sortuz.

2006 2003

15

Horrela bada, Viscontik erretratatu zuen Silvana Mangano aristokratikoak gogorarazten digu neorrealismo italiarreko fundazio-pelikuletako bateko laborari ederra eta gaztea, Giuseppe de Santis-en Arroz amargo-koa, edo bestela, Ediporen lokasta edo El proceso de Verona-ko Ciano kontearen emaztea. Sofía Lorenen oroitzapenak ezinbestean eramango gaitu komedia (Pan, amor y..., La mortadela, La mujer del cura, Ayer, hoy, mañana) drama (La Ciociara, Los Girasoles) edo zine historikoko (La caída del imperio romano, El Cid) pertsonaia zinematografikoetara. Aktoreek, zinean erabiltzen dituzten jantziei esker, ikusleei sinesgarri bihurtzen dizkiete beren nortasun anitzak. Horixe da trompel’oeil-etik duena eta Billy Wilder-ek, bere lanetan “inor eta ezer ez da dirudiena” esaldia erabiltzen duen zinemagileak, behin eta berriro pantailaratu zuena. Arropa egokia janztea besterik ez dago, Jack Lemon eta Tony Curtis bezalako bi musikari desesperatuk nesken orkestra batean parte har dezaten Con faldas y a lo loco filmean, besteei fintasunaren eredu gisa aurkezteraino. Erako arropak bihurtzen du Jack Lemon, Patou agente ohi edo X jaun misteriotsua Shirley MacLaine-en begietarako, ez baitie maitale biei inolako elkarren antzik hartzen Irma, la Dulce-n. Jantziek aldatu zuten Piffl komunista gaztea eta sutua, von Schattenburg kontea izatera heltzeko Uno, dos, tres-en, eta Marlene Dietrich, Tyrone Power akusatuaren emazte egin zuten, izen bereko pelikulako kargu-lekukoa. Azken batean, nola ahaztu Ninotchka-ko protagonista izan zen Greta Garborengan gertatzen den ideologi eta nortasun aldaketa bitxia?. Errakuntza litzateke, nire iritziz, modari eskainitako erakusketarekin hartzea Izarren arropa. Egia esan, pertsonen kondiziorako eta jardunerako bidaia da, jantziak adierazten baitu gure rola, lanekoa, hirikoa zein soziala. Beraz, erasoaldia da zinearen esentzian, bizitzaren beraren metafora baita zinea. Eta lerro hauek erabiliko ditugu, istripu larri baten ondorioak bizi dituen Begoña Salinas, Bilbao 700 Fundazioaren zuzendariari ahalik eta arinen sendatzeko eskatu eta omenalditxoa egiteko, Izarren arropa lortzeko egin duen lan handiagatik. Era beran, eskerrak eman nahi dizkiogu bere ekipoari eta Zinebiren kudeatzaileei, Zuzendariarengandik hasita, gora bidean jarrai dezan opatuz.

aurkezpena - presentación - presentation

ZINEBI 48


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.