ZINEBI 48 - Brochure / Catalogo

Page 113

ABERRIRIK GABEKO IKUSMENAK NY eta inguruetako zine esperimental garaikidea Ziklo hau zinean eta bideo esperimentalean egindako lanek osatzen dute eta lanon aukeraketak gaur eguneko irudizko amerikarraren zenbait ikuspuntu motari forma ematen die. AEBek orokorrean eta bereziki esportatzen duten masa-kulturatik haratago, lan hauek guztiek, bakarrean lan egiten duen artista edo zinemagilearen sentiberatasuna ematen dute ezagutzera, Estatu Batuetan zine komertzialak dituen produkzio eta banaketazirkuituak alde batera utzita. Aberririk gabeko ikusmenak-ek ikuspena eman nahi dio, bi funtsezko arrazoirengatik ikusezina zaigun produkzio mota bati. Lehenengo arrazoia da, botere mediatikoa hain sendoa izanda, guri errazen iristen zaigun kultura amerikar bakarra klase nagusiak Hollywooden, kateen, telesailen, eta abarren bitartez zabaltzen duena dela‌ eta honek erakusten du politikarekiko ardurarik eza, munduko gainontzeko lekuen berri ez jakitea eta jarrera inperialista. Erretratu ikusgarria eta irreala da, amerikar batek benetan zer pentsatzen duen ikusten uzten ez diguna, nola bizi den, zeintzuk diren bere barruko kezkak, desioak eta ardurak, nolako bizitza egin duen eta nolakoa den bizi den paisaia. Erantzunak zabalegiak izango lirateke, ez baita existitzen amerikarren nortasun kultural finkorik. Underground-a, ez estetika ez gai zehatzik batzen ez duen termino zabala, diruarekin eta boterearekin zerikusirik ez duen motibazioan oinarritzen den sormena edo mugimendu politikoa loratzen den lekua da. AEBetan testuinguru kultural honetatik datorren produkzioa, handik kanpo ia-ia ikusezina da, ez da guk jasaten dugun kultura amerikarraren partea. Ziklo hau osatzen duten lanen ikusezintasunaren bigarren funtsezko arrazoia, mugimendu artistiko bezala zine esperimentala berez isolatzean dago. Zinearen historiaren eta arte modernoaren historiaren parte da, baina legez, ez bataren ez bestearen, eta hori dela eta, leku propioan dago, diru laguntza handirik gabe, eta,- narratiboegia ez den dentsitate formala eta edukien intentsitatea kontuan hartuta - publiko askorik gabe. Esan behar da Aberririk gabeko ikusmenak ez dela zine esperimentalak gaur egun duen produkzio osoa erakusteko zikloa. AEBetako zinemagileen lanetan oinarritzen da eta, denboraren mugak kontuan hartuta, lan luzeegiak kanpoan utzi dira. Zikloaren gaiari dagokionez, ondorengo gaiak agertzen zaizkigu, neofaxismoari buruzko ikus-iruzkinak, hiri handietan bizi izan den paranoia, eta psikodelia eta abstrakzio garaikideen sentiberatasun estetikoa, besteak beste.

2006

113

Jennifer Reeves-en The time we killed film luze esperimentalak estatubatuarren belaunaldi baten ennui-a erretratatzen du. Hauek ez daude batere ados herriaren egoerarekin eta herbestealdiak berez duen eromena bizi dute ezer ezkutatu gabe. Pelikulak erakusten du New York hiriaren itxura eta narriadura, morala eta agerikoa, irailaren 11ko atentatuen ondoren eta jarraian Bushek, hiritarrak etengabeko alerta-egoeran mantentzeko, zuzendutako terrorismo mediatikoaren ostean. Emakumezko olerkari nahasi, suizida eta memoria-hutsuneak dituenaren metarretrato honekin, Reeves-ek, dagokion lekuan bizitzeko, elkar ikusteko eta bere eskubideak aurrera ateratzeko gaitasuna galdu duen hiri baten mentalitatea definitzen du; New York-en izpiritua mugatuta dago. The other side, Bill Brown-en zine-saiakera, AEB eta Mexikoren arteko mugan orain bizi den egoerari buruzkoa da eta ikertzen du, kasu honetan banaezina dena banatu nahi duten langa, hesi, eta mugen funtzio misteriotsua. Serrgei Loznitsa-ren Blockade-k momentu historikoa gaur egunekoa bihurtzen du eta suntsiketa-prozesuan dauden hirietako biztanleek bizitzen dituzten izuak irudikarazten dizkigu, Munduko Bigarren Gerran Leningradek jasan zuen suntsiketaren irudi errealak erabiliz. Leslie Thornton-ek Adolf Hitlerren minutu aztoratzaile bat aurkezten digu Let me count the ways minus 6-an bere dohain erretorikoak entseatuz. Gainetiko film laburrek punk estetikatik, ebakigarrietatik eta collage-etatik datozen jarduerak aurkezten dituzte, readymade-ak erabiltzen dituzte, zeluloide pintatuko irudiak, kontakizunen berreraketak eta estetika psikodeliko berria. LAIDA LERTXUNDI

ZINEBI 48


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.