Leihotik 19. Alea

Page 14

DBH

D.B.H 1. mailako ikasleak izarrei begira Trimestre honetan DBH 1. mailako ikasleek Unibertsoaren gaia eman dugu Natur Zientziak arloan. Gai hori biribiltzeko planetariora joan ginen. Planetarioan bideo bat ikusi genuen eta gero azalpen batzuk eman zizkiguten. Oso interesgarria izan zen, zalantza guztiak argitu bait zizkiguten. Ona hemen planetarioan aipatu zizkiguten hainbat bitxikeria: 路 Ba al zenekien Proxima Centauro izarreko argiak ( Eguzkia ondoren, gugandik hurbilen dagoen izarra) 4,22 argi urte behar dituela gugana iristeko? 路 Ba al zenekien Eguzkiak 500 miloi urte daramatzala argia ematen eta beste hainbat urte beharko dituela itzaltzeko? Gaia amaitzeko, Eguzki-Sistemako maketak egin genituen. Izugarrizko maketa politak atera dira eta aurten lehen aldiz erakusketa bat egin da ikastolako zilindroan. Maketa hauek egiteko DBH 1. mailako ikasle guztiak taldeka jarri ginen eta etxeetan bildu ginen aurrera ateratzeko. Harrigarriena da oso-oso diru gutxi erabili izan dela zeren gauza asko etxean genituen materialekin egin bait ditugu. Maketen argazkiak ikusi nahi izanez gero, Ikastolako Blogean dituzue (www.zigandaleihotik.blogspot.com). Asier Gil Artuch DBH 1. C

14


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.