Issuu on Google+

Euskal Herriko kazetari digitalen lanbide-jarrerak eta lan-egoera

Koldobika Meso Ayerdi, Javier DĂ­az Noci, JosĂŠ LarraĂąaga Zubizarreta eta Ainara Larrondo Ureta


Este trabajo se ha elaborado en el marco del Proyecto de Investigación «Familia y libertad de conciencia en los países de la Unión Europea y el Derecho Comparado», financiado por la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/ EHU 00122.224-HA 8096/2000).

© Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua ISBN: 978-84-9860-319-4 Lege gordailua: BI - 3403-09 Fotokonposizioa: Ipar, S. Coop. Zurbaran, 2-4 (48007 Bilbao) Inprimatzea: Itxaropena, S.A. Araba Kalea, 45 - 20800 Zarautz (Gipuzkoa)


Aurkibidea

Sarrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

9

1. atala. Kazetariaren metamorfosia aro digitalean . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

13

1. 2. 3. 4.

Sozializazio berria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Laneko ohituren perfekzionamendua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Denbora eta gastuak gutxitzea. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Bibliografia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

14 14 16 17

2. atala. Kazetariaren nortasun berriaren inguruko teoriak . . . . . . . . . . . .

19

1. Multimedia kazetariaren jaiotza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 2. Kazetari digitalen elkarte profesionalak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 3. Bibliografia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

20 22 23

3. atala. Euskal Herriko kazetari digitalaren lanbide profila . . . . . . . . . . . .

25

1. 2. 3. 4. 5. 6.

Sarrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Lan behin-behinekotasuna. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Geure inguruko erreferentziak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Elkartegintza. Kazetarien elkarteak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Ondorioak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Bibliografia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

25 27 29 35 36 37

4. atala. Autore-eskubideak Euskal Herriko ziberkomunikabideetan . . . .

39

1. 2. 3. 4.

Sarrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Informazio-lanaren berezitasunak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Euskal Herriko ziberkomunikabideen jabetza intelektuala . . . . . . . . . . . Bibliografia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

39 40 45 49 7


5. atala. Ziberkazetarien prestakuntza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1. 2. 3. 4. 5.

51

Sarrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Euskal kazetariak sarean: lanbidearen aurpegi berria . . . . . . . . . . . . . . . Prestakuntza-ereduak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . UPV/EHUko kazetariaren prestakuntza teoriko-praktikoa . . . . . . . . . . . Bibliografia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

51 52 55 57 64

6. atala. Euskal ziberkazetaritzaren erronka etikoak . . . . . . . . . . . . . . . . . .

67

1. 2. 3. 4. 5. 6.

Sarrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Etengabeko informazioa eta sakontasuna . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Adierazpen askatasuna . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Ziberkomunikabide eta audientzien arteko harremana . . . . . . . . . . . . . . Konklusioak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Bibliografia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

67 70 71 75 86 87

7. atala. Interneten erabilera Euskal Herriko komunikabideen idazgeletan

89

1. 2. 3. 4.

8

Internet euskal idazgeletan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Metodologia eta helburuak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Emaitzak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Bibliografia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

89 90 91 101


Sarrera

Euskal Herriko komunikabideak hamabi bat urtetan daude Interneten. Horri buruzko ikerketa ere garatu da Euskal Herriko Unibertsitatean azken hamarkadan. Hainbat alderdi aztertu dira, baina lanbide bera ere eta haren inguruko jarrerak eta lan egoera ikertzeke dago oraindik. hala ere, beste autonomi erkidego batzuetan halako ikerketak burutu dira, batez ere, Galizian eta Katalunian. Gure asmoa Euskal Herriko kazetari digitalen baldintza laboralak eta haien lanbideari buruzko pentsamoldea zeintzuk diren aztertzea da. Ikerketa bi parametrotatik abiatzen da, eta testuinguru hori finkatu behar dugu ikerketa beraren diseinuan eta ondoriotan ere eragina izango baitu. Lehenengoa Autonomi Erkidegoak eta ingurune mediatikoa da. Euskal Herriak, azken hamarkadatan, berezko sistema mediatiko bat sortu eta indartu du, baina, euskarri ezberdinetan modu diferentean. Idatzizko komunikabideei dagokienez, Euskal Herriko Autonomi Erkidegoak badu komunikabide inprimatuen sistema bat —informazio orokorrekoak eta aldizkotasun ezberdinekoa—, ehun bat urteko enpresek sortutako merkatu lokal txiki baino ondo definituekin, kanpoko prentsaren hedapena zaildu dutena. Horiekin batera, pentsamolde abertzaleko komunikabideak (egunkariak edo astekariak) sortu ziren 1980.eko hamarkadan. Ikus-entzunezko sektoreak berezko sistema bat sortzea lortu du, irrati eta telebista lokal berriekin batera bizi direnak. Horietako batzuk udal-emisorak ziren hasieran, baina gaur egun komunikaziotalde handiak bereganatzen ari dira. Testuinguru honetan komunikabide berria, Internet, garatzen ari da. Bere ezaugarri teknikoek baldintzatzen dute komunikatzeko era berria, baina, aldi berean, Autonomi Erkidegoan ere enplegu eta azpiegiturak ere badu eraginik, Sareko erabilera, adibidez, handiagoa da Estatuko beste komunitate askotan baino. Euskal Herriko egunkariek Interneten beren edizioak nahiko goiz jarri zituzten, batzuek baina azkarrago egin bazuten ere. El Diario Vasco-rena 1995eko abuztuan agertu zen (orduan Espainian sei bat egunkarik baino ez 9


zuten edizio digitala), eta Berria 2003ko ekainean agertu zen. Bien bitartean, El Correo (1996), Deia (1999) eta Gara (2002), azken hau Egin-en ordezkaria (inoiz Interneteko ediziorik eduki ez zuena; Audientzia Nazionalaren erabakiz itxi ondorengo behin-behineko ordezkariak —Euskadi Información—, aldiz, webgune bat eduki zuen). Gaur egun, Euskal Herriko egunkari guztiek bertsio elektronikoa dute eta horietako lauk Oficina de Justificación de la Difusión (OJD) delakoak kontrolatuta daude. Deia, Gara eta Berria, baina, hedakuntzaren kontrolik ez dute. Era berean, euskal irrati eta telebistek ere beren proposamenak garatu dituzte sarean, baina, oro har, haien interesa ez da plataforma berria garatzea izan, baizik eta beren produktu ikus-entzunezkoak aurkeztea. Euskal Herriko irrati eta telebista gehienek beren irudia indartu nahi dute programazioari, enpresari, arrakasta gehien duten saioei edo aurkezleei buruz informatuz bilatzen dute. Euskal Herriko Interneteko komunikabideen dinamismoa dela-eta, komunikazio-fenomeno berria deskribatzen eta aztertzen saiatzen ziren lanak agertu ziren: adibidez, Armañanzas, Díaz Noci eta Mesoren lana (1996), prentsa digitalaren inguruko lehen liburua gaztelaniaz; Díaz Noci eta Mesoren liburua (1999); Díaz Noci (2002); eta, azkenik, Díaz Noci eta Salaverríak koordinaturiko lana (2003); Salaverría eta Sádaba (2003); Salaverría et al. (2004), Salaverría (2005) eta Meso (2006). Orduan ere aurkeztu ziren prentsa digitala aztertzen zuten lehen ikerketa-proiektuak: Meso et al. (2004); Meso (2004); Meso, Díaz Noci, Larrondo, Salaverría, Sádaba eta Cores (2006); edo Zientzia eta Teknologiaren Ministerioak emandakoa (2002-2004: BSO2002-04206-C04-03, «El impacto de Internet en los medios de comunicación en España») eta UPV/EHUk emandakoa (2004-2006: UPV00017323H16005/2004, «El impacto de Internet en los medios de comunicación en el País Vasco»). Askoz murritzagoa da Internetek lan-munduan eta lanbidean eduki duen eraginari buruzko ikerketa-multzoa. Espainian ere gutxi dira mota honetako ikerketak. Katalunian eta, batez ere, Galizian egindakoak aipatu behar dira, aitzindariak direlako. Beste lurralde batzuetan ere ez dira asko, hala ere, honako hauek aipatu behar ditugu: Singer et al. (1999), Arant eta Anderson (2001) eta Lynch (2001). Internet zenbaterainoko puntuan erabiltzen den idazgeletan eta zein den kazetari-lanean dituen eraginei buruzko lanak gutxi dira eta, kasu askotan, orokorregiak, gaia urrunetik tratatzen baitute, zuzenean lanbidean duen eragina zein den aztertu gabe. Badaude, hala ere, hiru txosten on, lan egiteko oinarritzat har ditzakegunak, kazetari digitalen egoera eta arazoak zeintzuk diren adierazten saiatzen direlako. 1) Kataluniako Grup de Periodistes Digitals (GPD) delakoak sortu zenetik (1996ko otsailetik) Interneten lan egiten duten kazetarien lanbideko aldaketak eta garapena izan du gaia. Horren ondorioz, egin zen Kataluniako egoera profesionalari buruzko txosten bat (Calvo, 2005), 10


kazetari digital katalanean arazoak eta profila zeintzuk ziren azaltzen zituena. Txosten hartan hobetzeko proposamenak ere jasotzen dira. 2) Consello da Cultura Galega ere 2000. urtean hasi zen arazo hauek aztertzen eta, horren ondorioz, 2002an komunikabide gailegoetan lan egiten duten kazetari digitalen lanbide-larrerak eta lan-baldintzak aztertzen dituen txosten bat burutu zuen. Ikerketa hartan komunikatzaile berrien lanaren baldintza objektiboak, alde batetik, aztertzen dira; beste alde batetik, beren nahiak eta burutazioak ere jasotzen dira (García, Túñez y López, 2005). 3) Hirugarren ikerketak ez ditu Galiziakoak bezain sakonki aztertzen kazetari digitalen lan-baldintzak, baina Amerika Latinoan egoera zein den adierazten du: Julio César Guzmán eta Guillermo Franco kazetariek egindako txostena, ElTiempo.com egunkari kolonbiarrak Interneten bidez egindako inkesta batean oinarritua. Beste alde batetik, honako lanak ere kazetari digitalei lan-egoerari buruz nola edo hala hitz egiten dute: Díaz Noci (2001), Meso (2002); Pere Masip (2003) eta Bella Palomo (2004); edo Huescako Kazetaritza Digitalari buruzko 1995eko Kongresuan aurkeztutako lana. Internetek ikerketa-lerro berriak dakartza, aztertzeko baliabideen eta ikerketa gaiaren hasierako indefinizioa gaindituta. Lehen zailtasuna komunikabidearen konfigurazioa da: zer da ziberkazetaritza? edo kazetaritza digitala? eta zergatik euskal kazetaritza Interneten? Alde batetik, kazetari digitalean lan-egoera zehaztuko dugu: kontratu-loturak, lan-orduak, konbenioak. Kontuan hartuko ditugu zeintzuk diren Interneteko komunikabideak plazaratzen dituzten euskal enpresen izaera eta egitura legala. Beste alde batetik, Interneten eragina baloratzea eskatuko diegu kazetariei. Interneten zeregina gehiegi dimentsionatu gabe eta beti ere kazetari-lanbidean azentua jarriz, baloren aldarrikapen ideala egin gabe. Ikerketak kazetariek haien zereginei buruz duten iritziaren barometrotzat har daiteke ikerketa hau. Horregatik, uste dugu aurrerantzean ere jarraipena eduki behar lukeela ikerketa honek. Liburu honen argitalpena posiblea izan da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak emandako ikerketa-egintza berezietarako laguntza bati ezker (ERR: AE-2008-1-2).

BIBLIOGRAFIA ARANT, M.D. y ANDERSON, J.Q. (2009): «Newspaper Online Editors Support Traditional Standards». Newspaper Research Journal, 22, 4, fall, 57-69. ARMAÑANZAS, E.; DÍAZ NOCI, J. y MESO, K. (1996): El periodismo electrónico. Información y servicios multimedia en la era del ciberespacio. Ariel, Bartzelona. 11


CALVO BERMEJO, Lucía (2005): «El Informe sobre la Situación Laboral y Profesional del Periodista Digital en Cataluña». Mediatika, 11, 171-183. GARCÍA, Berta; TÚÑEZ, Miguel y LÓPEZ, Xosé (2005): «El perfil del periodista de Internet en Galicia». Mediatika, 11, 159-169. DÍAZ NOCI, J. y MESO, K. (1999): Periodismo en Internet. Modelos de la prensa digital. EHU, Bilbo. DÍAZ NOCI, J. (2001): La escritura digital. Hipertexto y construcción del discurso informativo en el periodismo electrónico. EHU, Bilbo. DÍAZ NOCI, J. y SALAVERRÍA, R. (coords.) (2003): Manual de redacción ciberperiodística. Ariel, Bartzelona. LYNCH, D. (2001): «Without a Rulebook: Cyberspace Presents Journalists with an Entirely New Set of Ethical Dilemmas». American Journalism Review, 20, 1, January/February, 41-45. MASIP, Pere (2003): «Presencia y uso de Internet en las redacciones catalanas». Zer, 14, EHU, Bilbo, 29-42. MESO, Koldo (2002): «Un nuevo tipo de profesional llama a las puertas del periodismo: el periodista digital». Latina de la Comunicación, Año, 5, 51. MESO, K. (2004): «Los diarios electrónicos de provincias: el caso vasco», en Mediatika, 10, Eusko Ikaskuntza/Sociedad de Estudios Vascos, San Sebastián, 135-195. MESO, K. (2006): Introducción al ciberperiodismo. EHU, Bilbo. MESO, K. et al. (2004): «Presencia de los medios de comunicación vascos en Internet». Mediatika, 10, 9-76. MESO, K.; DÍAZ NOCI, J.; LARRONDO, A.; SALAVERRÍA, R.; SADABA, Ch. y CORES, R. (2006): «Presencia y uso de Internet en las redacciones de los diarios vascos y navarros con versión en la Red». Huescan, 2006ko martxoan, ospatutako Kazetaritza Digitalaren Kongresuko aktak. PALOMO TORRES, M.ª B. (2004): El periodista on line: de la revolución a la evolución. Comunicación Social, Sevilla. SALAVERRÍA, R. y SÁDABA, C. (2004): Towards new media paradigms: content, producers, organisations and audiences. Ediciones Eunate, Pamplona. SALAVERRÍA, R.; CORES, R.; DÍAZ NOCI, J.; MESO, K. y LARRONDO, A. (2004): «Evaluación de los ciberdiarios en las comunidades vasca y Navarra», en Comunicación y Sociedad, XVII, 1, 161-189. SALAVERRÍA, R. (2005): Redacción periodística en Internet. EUNSA, Pamplona. SINGER, J.B.; THARP, M.P. y HARUTA, A. (1999): «Online Staffers: Superstars or Second-class Citizens». Newspaper Research Journal, 20, 3, summer, 29-48.

12


Lehen atala

Kazetariaren metamorfosia aro digitalean

Ingurunea, audientziak eta euskarria aldatu egin badira, nolatan ez da aldatuko bada kazetaria? Ikuspegi kontzeptualetik, idazteko gaitasuna, jendetasuna eta ezagutza mekanografikoak zituen pertsona izatetik, teknologikoki aktiboa duen jarrera izatera igaro da. Gero eta sofistikatuagoak diren tresnak erabiltzeari esker, goranzko eta beheranzko glokalizazioko kazetaritza modu erregularrean jarri dute martxan eta horrekin egin zaio aurre informazio mailako eskasiari eta edukien homogeneizazioari. Hori dela eta, erredakzioetako birmoldaketa teknologikoak, azken hamarkadotan etengabeko eguneratzeetara zabalik dagoen ziklo gisa agertzen denak, komunikazioan oro har izan du eragina (software arloan, bereziki). Beste behin ere, tresna berriak ezartzeak kazetaritzako ohiturak aldatu ditu, eta agian, arrazoi hori dela eta, iraultza edo karrera berriz asmatu izana aipatu beharrean, eboluzioaz hitz egin beharko genuke hori definitzeko. Hori dela eta, sakelako telefonoak informazioaren berri zuzenean ematea eta irrati bidezko adierazpenak mikrofono beharrik gabe jasotzea ahalbidetzen du. Posta elektronikoa agertu artean, fax bidez bidali ohi ziren denbora gutxirekin elkarrizketa egin behar zitzaien pertsonaiek bete behar zituzten galdera-sortak. Foroek, aldiz, irakurleak iturri bihurtzen dituzte, eta telebistak, mugimenduan dauden errealitateak erreproduzitzea ahalbidetzen du. Labur-labur, Internetek kazetariari oinarrizko bi funtzio eskaintzen dizkiola esan dezakegu: munduko liburutegirik handienera eta komunikatzeko formula berrira sarbidea. Ikuspegi bikoitz hori kontuan hartuta, Internetek gure lanbideak sortu dituen aldaketak batez ere hiru alderditan ikus ditzakegu: giza harremanak, lanaren perfekzionamendua eta denbora eta dirua gutxitzea.

13


1. SOZIALIZAZIO BERRIA Javier EchevarrĂ­ak dioen moduan, telematikaren aplikazioak argitaratzeko espazio berria sortzeaz gain, esparru sozial berria ere eragin du. Interneti esker, kazetarienganako irisgarritasuna orekatu egiten da. Internetek profesionala informazioaren beste igorle eta hartzaile batzuekin lotzen du, eta horrek hiru sektore nagusiren arteko harremanetarako formula berriak sortzea ahalbidetzen du: erredakzioko lankideak, informazio-iturriak eta irakurleak. Informazioa lantzen, sortzen eta kontsumitzen duten eragileak lotura berri baten bidez elkartuta daude: posta elektronikoa. Horri esker, irakurlea idazlearengana gerturatzeaz gain, kazetariak kontaktuen sarea zabal dezake duela urte gutxira arte pentsaezinak ziren mailetara arte. Bestalde, mezularitzako oinarrizko tresna horren erabilera zabalak esan nahi du igorlea eta hartzailea sistema integratu batez baliatzen direla. Kasu horretan, konputagailu sortzailea hartzailearen berdina da eta rolen trukea gertatzen da. Hau da, Internetekin, informatzaileak informatu bihurtzen dira eta alderantziz. Kazetariek eta irakurleek iturri horiek sortzeko, kontsumitzeko eta horietara sartzeko aukera dute. Horretatik eragozpen bat ondoriozta dezakegu: editorearen funtzioa hedatzea. Kazetariak, askotan, maila ertaineko internautari egin behar dio aurre; izan ere, potentzialki, edozein erabiltzailek idatzi eta eseki dezake albistea sarean. Baina, benetako arerioa al da hori? Enpresa batzuek tresnen ezagutza bultzatu eta zenbaitetan saritu duten arren, haiek informazio gordina soilik sortzen dute eta informazio hori kazetari unibertsalak iragazi eta kudeatu behar du hauxe baita Interneten paradoxa: informazio gehiago izatea ez da ezagutza handiagoren baliokidea. Hori dela eta, oso erredukzionista da informazio arloko profesionalaren etorkizuna ezbaian jartzea. Bestalde, Mike Wendlandek beste irudi baten presentzia nabaritu du: ÂŤinfobitartekariaÂť. Edukiak biltzen ditu eta haietara loturak soilik sortzen ditu; eta haren existentziak kazetaria estimulatu eta susper dezake. 2. LANEKO OHITUREN PERFEKZIONAMENDUA Kazetariak azken hamarkadan izan duen metamorfosiak ez du aurrekaririk lanbidearen historian. Haien eguneroko lanean eragina duten aldaketa sakon eta handien artean, nabarmendu beharrekoa da zehaztasun handiagoa, deszentralizazioa eta bat-batekotasuna. Elkarrizketa eta erreportajeak testuinguru baitan sartu ahal izateko datuak kokatuz informazioa sakonago lantzeaz gain, kazetariak-igorleak bere lana planetako edozein txokotatik argitaratu eta egunkarietako edizioei eta irrati zein telebistako albistegiei aurre har diezaieke. Nabarmendu beharreko beste gai bat egunerokotasunarekin duen konpromisoa handitzea da. Interneten, informazio-arrazonamendua irekita dago denbora mailako ikuspegitik, eta edozein aldizkarik edo egunkarik edukiak astean 14


edo egunean behin bakarrik berritu behar ez izatea ahalbidetzen du. Albisteak minuturo aldatu eta berehalakotasunik handiena lor daitekeen arren, kontuan izan behar da ordutegi mailako tartea dagoela (gauekoa batez ere) eta kasu horretan zaila da albistea sakontzea eta alderatzea, eta gehienetan, aurrerapen soil bihurtzen da. Horrekin lotuta, Chuck Westbrookek, CNN Interactiveren zuzendariak, edozein kazetari digitalek arau moduan errespetatu behar dituen eta RSVP laburdurekin (gaztelaniazko sigletan) laburtzen dituen lau esaldi aipatzen ditu: erreakzionatu, laburtu, egiaztatu eta argitaratu. Dokumentazioari edota ikerkuntzari dagokion fasea ere irisgarriagoa da, eta horrek ahalbidetzen du erabilitako eta aukeratutako iturrien kopurua handitzea eta informazioa bizkorrago egiaztatzea. Oso esparru espezifikoetara sartzeko gaitasuna sarearen tematizazioak eta espezializatutako posta-zerrendetako harpidetzak bermatu ohi du. Kazetaritzako enpresak hasi dira ulertzen ikerkuntzako kazetaritzaren aro berri hori ez dela ekonomikoki garestia orain arte beren gain hartu dituzten gastuekin alderatuta. Amy Gahranen arabera, abentura digitala da ikerkuntzako kazetaritzarako euskarri ezin hobea, arrazoi hauek direla eta: — Komunikabidearen nortasuna eratzen eta indartzen du. — Sarean kazetaritza onaren adibideak daude. — Komunikabideek oraindik ez dute Interneten trena galdu. — Sarera pasatu diren kazetari tradizional onen aldaketa handia dago. — Webguneei sinesgarritasuna eman, etika onartu eta eduki originalak eskain daitezke irakurlearen leialtasuna jasotzeko. — Komunikabide zaharrek dituzten elementurik onenak (kazetaritzaren oinarrizko balioak) eta berrienak (elkarreragina, abiadura eta azkartasuna) bateratzea ahalbidetzen du. — Talentudun kazetarientzako aukera gehiago dago. — Multimedia izaera dela eta, lehenengo albisteak Interneten sortu behar dira, eta handik, gainerako komunikabideetarako bertsioak atera. Aurreko abantailek erraztu egiten dute Internetek informazio eskasia desagerraraztea eta testuinguru horren baitan kazetariaren rolaren balioa handitu egingo da. Haren lanak hauek izango dira: albisteen aukeraketa, hierarkizazioa eta egiaztatzea, komunikabidearen sinesgarritasun/kalitatea ez gutxitzeko. Internet sare unibertsala eta herrikoia den arren, erabiltzaileak aldi baterako errentagarritasuna eskatuko du; hori dela eta, komunikabideek online egindako aukeraketa aintzat hartuko da. Horrekin lotuta, kazetariak sarean informazioa bilatzeko eta prozesatzeko estrategiak menderatu behar ditu bookmarka erabiliz eta bilaketa motorrei, indize tematikoei eta metabilatzaileei zuzendutako funtzio espezifikoak banatzen emandako denbora amortizatu ahal izateko. Beste abantaila bat da datu base horretarako sarbidea ez dagoela erakundeen, enpresen edo komertzioen ordutegien menpe. Horrek informazioaren 15


profesionalaren mugigarritasun handiagoa eta laneko ordutegiaren aldaketa ahalbidetzen du, horrek «kaleko kazetariaren» eredu klasikotik aldentzea indartzen baitu kazetaritza pasiboaren mesedetan. Baina badago onura gehiago: informaziorako sarbide demokratikoenek lehen berrien balioa handitzen dute; informazioa ez da albiste soila, errealitatea mekanismo hipertestualen bidez ulertzeko bide berriak sortzen baitira; distantziak gutxitzen dira eta horri esker nazioarteko albisteen jarraipena modu profesionalagoan egin daiteke eta, horrenbestez, informazioaren estaldura handitzen da. Gainera, zerbitzuen kazetaritza aberasten da. Ez dugu ahaztu behar informazioaren ikuspegitik, Internet baliabide demokratikoa dela, hautatzearen baliokidea: eduki mota (testua, bideoa, soinua) eta bitartekoa aukeratzea, hizkuntza edo produktua kontsumitzeko erabil daitekeen softwarea ahaztu gabe. Onlineko kazetaritzak, gainera, informazio politika interbentzionista duten herrialde batzuetan nagusi den desinformazioa gutxitzen du. Dena den, kontuan hartu behar da zenbait herrialdetan (Vietnamen, Malaysian, Txinan, Pakistanen eta Kuban, adibidez) sarean ikus daitezkeen eduki batzuetara sartzeko oztopoak daudela. Zentsura hori urtero salatzen du Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeak. 3. DENBORA ETA GASTUAK GUTXITZEA Baina kazetariak Interneten topatu zuen lehen abantaila nagusia enpresa arlokoa izan zen: informazioa jasotzeko joan-etorriak ekiditeko denbora aurreztea, alegia. Izan ere, aurreko bi alderdiek denbora eta dirua oinarri dituzten ekonomia aipatzen dituzte, eta horiek hurrengo puntuotan zabalduko ditugu: — Mezularitzaren erabilera gutxitzea; horrek enpresaren gastuak ere murrizten ditu. — Kazetariak nonahikotasun gaitasun irrikatua du. Mezu elektronikoekin edo bideokonferentziarekin, lotura zuzenak ugari daitezke planetako hainbat tokirekin eta, gainera, Internet bidez prentsaurrekoetan izan daiteke kazetaria. «Toki» kontzeptuak esanahiaren zati bat galtzen du eta geografia eta erredakzio birtuala nagusitzen dira. — Bilaketen aldiak mugitzeko, gainera, kazetarientzako atari espezifikoak agertu ziren, baina profesionalak kontuan izan behar du iragazkia edo lan partziala dela. Errendimendua ahalik eta gehien aprobetxatzeko, gogoan izan behar da komunikabide nagusiak saiatzen direla erredaktoreek bilaketa neketsuak egiten orduak gal ez ditzaten. Fase horretan, dokumentalistek lagundu ohi die ikerkuntza lana egiten, baina kontuan hartu behar da Internet bidez edo beste datu base batzuetan bilaketa egiteko garaian dagoen konplexutasun maila gutxitu egin dela eta dokumentalista askok beren jarduerak edo rolak al16


datu behar izan dituztela. Gero eta gertuago dago haien lana artxibozainenetik, edota milaka artxiboren artean nabigatzen aditua denaren aholkuak eskaintzen dituen gidariaren lanetik. Haren laguntza orain ikerketa zailak edo kopuru bereziak dituztenetan oinarritu ohi da, eta ia erabat desagertu da ohiko bilaketetatik. — Aurrerapen teknologikoek laguntzarik behar ez duten kazetariak sortzen dituzte. Lehen mailako eta bigarren mailako iturrietarako sarbide zuzenak dokumentalisten lan batzuk gutxitu ditu. Gainera, dokumentuen ortografia eta gramatika berrikusi ahal izateko softwarea ezarri izanak lan horiek betetzen zituzten beste profil profesional batzuk desagerrarazi ditu: zuzentzaileak. — Kamera digital batekin hartutako irudiei esker, errebelatzeko prozesua ekidin daiteke eta transmititzeko errazak dira. Fotokazetaritzaren ikuspegitik, argazki filmak desagertu egin dira. Gainera, kamera batzuek mikrofonoak dituzte hartutako irudiei soinua gehitzeko. — Teknologiak ere ikus-entzunezko ekipoen neurria ere gutxitu egin du. Orain ez dira horren astunak eta garraiatzeko errazagoak dira. — Telebista kateek eta irrati kateek mundu mailako audientziak izan ditzakete. Internetek oztopo geografikoak ez ezik, lege mailakoak ere gainditzea ahalbidetzen du. — Negozio aukerak nabarmen ugaritzen dira. Telebista kate batek egunkari digitala edo irratia sor dezake online, edo alderantziz, eta kostua ezin da alderatu oro har mahaigaineratu ohi diren zenbatekoekin. Izan ere, hirurak sortzeko behar den teknologia berdina da Sarean eta multimedia plataforma gisa eskaintzen da. Kapitulu honetan aipatu ditugun hobekuntza horiek nabarmenak izan arren, zoritxarrez, XXI. mendeko kazetariak oraindik ez du ordutegi finkorik eta jasotzen dituen exijentziak ugaritu egin dira mundura zabalik dagoen ordenadorea laguntzaile moduan izanda: lehen erreportajea prestatzeko astebete behar bazen, orain eguneroko emaitza bihurtu da eta horrek estres mailak okertu eta produktuaren kalitatea ere ezbaian jar dezake. Izan ere, kazetaritza, tradizioz, arteen munduarekin eta narrazio mailako sormenarekin lotutako lanbidea da, ez idazketa mekanikoarekin. Baina ideien eta lexikoaren ekarri horrek, askotan, denboraren presioaren arerio den aldartea eskatzen du. Puntu honaino iritsita, agian ez da zuzena izango letren esparrua kazetaritzarekin lotzen jarraitzea, haren lanaren izaera teknikoa ukaezina baita XXI. mendean. 4. BIBLIOGRAFIA PALOMO, Bella (2004): El periodista online. De la revolución a la evolución, Comunicación Social, Sevilla.

17


2. atala

Kazetariaren nortasun berriaren inguruko teoriak

Prestaketako, aurkezpeneko, banaketako eta kontsumoko faseetan aldaketa nabarmenak txertatu ahal izateko prentsaren rola aldatu beharra badago, beharrezkoa da, era berean, kazetariaren funtzioa eta izendapena ere berriz diseinatzea. Profesional horrek izendapenari ere uko egiten dio. Horrekin lotutako argudioak ugari dira; David A. Partenek nahiago du «teknokazetari» edo «telekazetari» hitzak erabili. Gainera, lana berriz interpretatzearen alde egiten du, balioa handituz. Beste autore batzuk, Ignacio Ramonet esate baterako, are gehiago urrundu dira eta «kazetari» hitza «instantaneista», «instantearen analista» edo «inmedialista» edo «unekoaren analista» hitzekin ordezkatu dute. Fernández Hermanak «kartografo» hitza erabiltzen du oraindik eraikitzeke dauden errepideak eta autobideak dituen ingurune digitalean moldatzeak zailtasun ugari baitakar berekin. Alfons Cornellák beste kontzeptu bat asmatu du: komunikazioen egiturak aztertu eta informaziorako fluxu eta ekonomia ezin hobeak diseinatzen dituen «infonomista» profesionala. McCullaghek, aldiz, bertsio futurista eskaini du. «Kazetari cyborg»a aipatzen du; hau da, erdi gizakia eta erdi makina den informatzaile moduko zerbait, eta bulegoen menpe ez egon behar izatea ahalbidetzen dion teknologia eta gaitasuna dituena. Víctor Puigek ikuspegi kontserbadore eta objektiboagoa eskaini eta «kazetari digital» kontzeptua berreskuratzearen aldeko apustua egin zuen. Kazetari digitala komunikabide digitaletan (online zein offline) argitaratuko dituzten edukiak sortuz informazioa lortzeko eta lantzeko baliabide digitalak erabiltzen dituen kazetari gisa definitu zuen. Puigen arabera, kazetari digitalak erredakzioko lanak egiteagatik ez ezik, horretan emandako denboragatik eta sarean informazioa topatzeko duen trebetasunagatik ere kobratuko du. Próspero Morán ere izendapen horretara gerturatu da; haren arabera, kazetari digitala «mundu birtualaren kulturartekotasuna ezagutzea eta onartzea ahalbidetzen dion presta19


Euskal Herriko kazetari digitalen lanbide-jarrerak eta lan-egoera