Bikario Savoiarraren fede-aitortza

Page 1

AURKIBIDEA

SARRERA Bihotzaren erlijioa

VII

Kronologia laburra

XXXI

J.-J. Rousseauri buruzko bibliografia hautatua

BIKARIO SAVOIARRAREN FEDE-AITORTZA

—V—

XXXIX 1



SARRERA Esteban Antxustegi Igartua Francisco Javier Caballero Harriet

Bihotzaren erlijioa

Erlijioa beti izan da buruhaustea gizakiarentzat. Une historiko ezberdinetako ñabardurak, gorabeherak eta erabilerak kontuan hartuta, erlijioa eta Jainkoa beti egon dira presente gizakien gogoetan. Demokrazia liberalekoak ez diren elkarbizitzarako ereduen kontuez hitz egitean, adibidez, lehentasun ikaragarria hartzen du erlijioaren gaiak. Hori dela eta, «zibilizazio-ituna» bezalako kontzeptuek munduaren, Jainkoaren eta gizakiaren arteko erlazioa arautzeko modu ezberdinak ekartzen dizkigute gogora. Eta, hain zuzen ere, horretaz mintzo da Rousseau. Gizaki berri baten ereduan oinarritutako gizarte-eredu berri baten beharraz ari da genevarra, bere garaikoa ez den gizaki-eredu batez, kontzientziaren bidez naturaren ordenarekin bat egin duen gizakiaz, «norberaren burua maitatzea» interes orokorrean eta gizarte-itun handi baten bidez adieraziko den gizarte-antolakuntzaz, hain zuzen.

— VII —


Sarrera

1651n, Thomas Hobbesek irauli egin zuen Jainkoaren auzia Leviathan bere handian. Jainkoaz eta berorren aginduez arduratu beharrean, gizakiaz eta beraren sinesmenez arduratu zen Hobbes. Haren ustez, erlijio-sinesmenek zergatik sortzen dituzten horrenbeste liskar politiko argitzea zen kontua. Filosofo ingelesak hauxe nahi zuen: Jainkoaren politika alde batera utzita, gizakiez, Jainkoagan sinestun diren aldetik, eta haien arteko liskarrak saihesteaz bakarrik arduratuko zen pentsamendu politiko berri sortzea. Azken batean, errebelazio jainkotiarrean ezinbestez oinarritu gabe, instituzio politiko legitimoak ezartzeko lehen urratsa ematen ari zen. Hala ere, Hobbes ez zen ausartu errebelazio jainkotiarraren fedea errefusatzen. Rousseau bai, alajaina. Ondorio guztiekin. Izan ere, erlijioaz hitz egiten duenean, Rousseau giza beharrez ari da, ez egia jainkotiar errebelatuez. Horregatik izan zen erdeinatuta eta erasota bere bizialdian. Hortaz, Bikario savoiarraren fede-aitortza erlijio naturalaren defentsa da, gizaki-eredu berria sortzeko proposamen rousseauniarraren testuinguruan egina. Obra horretan, erlijioa naturala da, jaiotzetiko giza ahalmenetan soilik oinarritzen delako. Izan ere, Rousseauk idatziriko Emilio edo hezkuntzaz tratatu handiaren zati bat da aipatu testu hori, IV liburukia, hain zuzen. Horrek adierazten du genevar idazlearentzat berebiziko garrantzia zuela erlijioak gizabanakoa-

— VIII —


E. Antxustegi Igartua eta Fco. J. Caballero Harriet

ren heziketan, hori baita Emiliok, bere prestakuntzan zehar, jaso behar dituen oinarrizko ikasgaietako bat. Emilio edo hezkuntzaz Rousseauren libururik garrantzitsuena da, «nire libururik duinena eta onena», berak aitortu bezala. Izan ere, gizabanakoak jaiotzetik gizarteratzeraino jaso behar duen heziketari buruzko tratatu handia da. Naturaren printzipioen araberako heziketa jaso behar du Emiliok, argudiatze arrazional edo metafisikoetatik urrun; horrela, Emilioren berezko ontasuna abiapuntutzat harturik, beraren formazioko etapa bakoitzean sortzen diren beharren arabera, naturari bere bidea egiten utzi, besterik ez du irakasleak egin behar. Tratatua, Emilioren —gizaki ororen— lau oinarrizko etapa edo adinei dagozkien ataletan dago banatuta. Lehenengo etapa, naturaren adinari dagokio (I eta II liburukiak). Epealdi horretan gorputza eta zentzumenak lantzen dira, batik bat, betiere naturarekiko harmonian. Bigarren etapa, indarraren adinari dagokio (III liburukia), 12-15 urte bitartean, Emilio trebetasunen bat, eskulan egoki bat (Rousseauk arotza proposatzen du) lortzearen garrantziaz jabetzen denekoa. Hirugarren etapa, arrazoimenaren eta pasioen adinari dagokio (IV liburukia), 15-20 urte bitartean. Obraren momenturik garrantzitsuena da, hezkuntza erlijioso eta moralari dagozkion kontuak planteatzen direlako. Hor, mintzaldi independente gisa, Bikario savoiarraren fede-aitortza gehitu zuen Rousseauk.

— IX —


Sarrera

Azkeneko etapa, jakinduriaren eta ezkontzaren adinari dagokio (V liburukia); Emilio, Sofiarekin ezkontzearen bidez gizarteratzen da, eta bere berezko ontasunaren araberako bizi independenteari ematen dio hasiera, jaso duen eta filosofia usteltzailetik apartatu duen heziketari esker. Emilioren argitalpenak eskandalu handia sortu zuen. 1762ko maiatzean azaldu, eta berehala konfiskatu zuen erregearen poliziak; handik gutxira, Parisko Parlamentuak Emilio sutara botatzeko agindua eman eta autorea kondenatu zuen. Ginebrako hiriak berdin jokatu zuen, baita obra inprimatua izan zeneko Holandak ere; Sorbonak, bestalde, zentsuratu egin zuen. Denak —gizartea, Eliza, unibertsitatea— jarri ziren Rousseauren kontra; idazleak, berriro ez ulertua eta bakarrik, atzerrirako bidea hartu beste erremediorik ez zuen. Halako erreakzioaren arrazoia Emilion Bikario savoiarraren fede-aitortza erantsi izana da. Fede-aitortza horretan errebelazio jainkotiarraren beharrik ez duen fede bat aurkeztu zuen Rousseauk; areago, kontzientziaren eta barne sentimenduaren indarrean oinarrituta, tolerantzia predikatzen duen fedea da Bikarioarena, hau da, erlijio jakin bat benetakotzat hartzeko eskakizunari kontrajartzen zaion eta botere politiko edo instituzional orori arrotz zaion erlijio bat. Hortaz, elizen kontra zihoan erlijio bat. Horrexegatik kondenatu zuten bai Parisko artzapezpikuak, bai Gi-

—X—


E. Antxustegi Igartua eta Fco. J. Caballero Harriet

nebrako kontseilu kalbinistak. Era berean, bitartekorik gabe, bihotzetik zuzenean sorturiko erlijioa denez, unibertsala da, eta horregatik ez zaie arrazoimenaren eskakizunei arrotz. Hala ere, autoritate irrazional guztietatik askatu nahi zuen epealdi hartan, obrak garaiko philosophes ilustratuen gaitzespena jaso zuen: «Erlijio ororen ahanzturak gizakiaren eginkizunen ahanzturara darama», dio Rousseauk Emilion. Hil batzuk lehenago argitaratua izan zen haren beste obra handia, Gizarte-Hitzarmena, hori ere debekatu egin zuten urte berean, 1762an. Izan ere, bi obra horien bidez, munduaren, Jainkoaren eta gizakiaren arteko erlazioa eraikitzeko, garaikoa ez zen beste eredu baten beharra planteatzen zuen Rousseauk. Emilioren edizioa prestatzen ari zenean, Rousseauri jakinarazi zioten arazoak izango zituela Bikario savoiarraren fede-aitortza bertan eransteagatik; hala ere, testu hori independente izan arren, Emilio gaztearen erlijio-heziketarako nahitaezkotzat jotzen zuen Rousseauk, eta ez zuen amore eman. Argi zegoen gainerako atalek ez ziotela arazorik ekarriko; beraz, erabaki erreboltari horrek agerian uzten du Rousseauren obraren ezaugarri bat: erabateko egiazaletasunaren eskakizun etengabea. Izan ere, liburua irakurtzean, egiazaletasun pertsonalaren ukitua adierazten da, argi eta garbi. Fede-aitortza ez da erlijioari buruzko tratatu bat. Irakurleak ez du bertan Jainkoaren existen-

— XI —


Sarrera

tzia frogatzeko dedukzio filosofiko handirik aurkituko; aitzitik, bere ikasleari zuzenduta, bikario baten bihotz barrenetik sorturiko aitorpen zintzoa, pertsonala, barnetikoa aurkituko du: ÂŤSeme, ez ezazu espero mintzaldi jantzirik, ezta arrazoibide sakonik ere nigandik. Ez naiz filosofo handi bat, eta horretara ailegatzeak ere ez nau kezkatzen. Baina aldian behin sen ona izateaz gain, egia maite izan dut beti. Ez dut zurekin eztabaidan hasi nahi, ezta zu konbentzitzen saiatu ere; aski dut pentsatzen dudan guztia bihotz apalez zuri esatea. Entzun iezaiozu zeure bihotzari nire kontakizunak aurrera egin ahala; horixe da eskatzen dizudan bakarraÂť. Horiek Bikarioaren lehenengo hitzak; horiekin hasten da Fede-aitortza. Liburuaren narrazioa bikario katoliko xume baten ideia erlijiosoen aitortza barnetikoa eta benetakoa da; haren ikaslea, berriz, bere aberritik ihesean dabilen eta katoliko egitea erabaki duen gazte kalbinista bat da. Gora-behera batzuk jasan ondoren, gazte hori fede berrian hezteko hospizio batean onartu dute. Eta hospizio horretan aurkituko du bera hartu, lagundu eta entzun egingo duen gizon paregabe bat. Gaztea, esan beharrik ez dago, Rousseau bera da, noski; Bikarioak transmititzen duen bake eta jatortasun sentsazioa dela eta, bere buruarekin horren zoriontsu eta lasai sentiarazten duten gizon haren ideiak ezagutu nahi ditu ikasleak. Bikarioa prest azaltzen da horretarako, eta

— XII —


E. Antxustegi Igartua eta Fco. J. Caballero Harriet

honela adierazten du gazteak Emilion: «Hark berehala jakinarazi zidan nire aitortza entzun ondoren, berea egingo zidala. Zure baitan isuriko ditut —esan zidan ni besarkatuz— nire bihotzeko sentimendu guztiak. Ikusiko nauzu, naizen bezala ez bada ere, nik neure burua ikusten dudan bezala, behintzat. Nire fede-aitortza osoa entzundakoan, nire arimaren egoera ezagututakoan, orduan ulertuko duzu zergatik sentitzen naizen zoriontsu eta, nire uste berekoa baldin bazara, zer egin behar duzun horixe lortzeko». Naturarekiko harmonia bilatzen duen aitorpen pertsonal hori kokatzen du Rousseauk, ezinbestez, inguru natural batean, hospizioko gela hotzetatik urrun: «Hiritik kanpo eraman ninduen, Po ibaiaren gainean altxatzen den malkor batera; bertatik ikusten zen ibaiaren kurtsoa, ongarritzen dituen lurzoruetan barrena. Han, urrutian, Alpeetako mendikate itzelak koroatzen zuen paisaia. Egunsentiko eguzki izpiek argitzen zituzten lautadak, eta zuhaitzen, malden eta etxeen itzalez zelaiak hamaika kolorez zipriztinduz, espero gabeko irudia eskaintzen zion giza ikusmenari. Esan zitekeen naturak gure begi aurrean zabaltzen zuela bere edertasun osoa, gure solasaldirako testuinguru gisa». Bikarioak ikasleari egindako aitortzaren tonu pertsonal horrek kokatzen gaitu, zuzenean, liburuaren gai nagusiaren aurrean: kontzientzian —eta ez arrazoibide metafisiko edo errebelaturiko egietan— oinarritutako

— XIII —


Sarrera

erlijio bat, alegia, unibertsala, jokabidean eragin zuzena duena eta, era berean, naturaren harmoniarekin, munduaren ordenarekin bat egiteko bokazioa duen erlijio baten printzipio funtsezkoen aurkezpena. Azalpena egiteko, dena zalantzan jartzetik abiatzen da Bikarioa, eta filosofoei galdetu, liburuak kontsultatu eta bestelako iritziak entzun ondoren, zalantzak uxatu beharrean konprenitu zuen «filosofoek nire alferrikako zalantzetatik askatu ez eta, aitzitik, nahigabeak gehitu egingo zizkidatela, eta ezer ez zidatela konponduko». Momentu horretan erabaki zuen jira bat eman eta barrurantz begira jartzea, «barne argia» ikusteko, bilatzen zituen egia horiek bihotz barruan aurkituko zituelako uste osoan: «...eta arau horren arabera, interesatzen zaizkidan ezagutzak aztertzeari ekiten diot berriro, eta bihotzaren zintzotasunean baztertu ezingo nituzkeenak begi-bistakotzat jotzea erabakitzen dut». Erlijio-egia aurkitzeko, gizakiak bere baitan begiratu baino ez du egin behar, «ordena unibertsala» onartuz edo harekin bake eginez: «Azter ezazu naturaren ikuskizuna, errepara iezaiozu barne-ahotsari», dio Rousseauk. Hortaz, esan daiteke gizakiak bere baitan aurkitzen duela bere erlijio-sinesmenen jatorria. Eta erlijio-printzipioak norberaren izatearekin, gizakiaren naturarekin erlazionatzeko behar horrek argitzen du zergatik ematen dien Rousseauk horren garrantzi gutxi frogapen arrazionalei. Jainkoa, ordena naturalaren sor-

— XIV —


E. Antxustegi Igartua eta Fco. J. Caballero Harriet

tzaile den aldetik, gizakion justiziaren eta bertutearen beharraren adierazpen gisa aurkezten zaigu, zuzenzuzenean, bitartekorik gabe, kontzientziaren esana entzunez: «Hargatik, gure arimen sakonean bada justiziaren eta bertutearen berezko printzipio bat eta, horren arabera, gure ereduen kontra bada ere, gure ekintzak eta besteenak epaitzen ditugu onak edo txarrak diren aldetik, eta printzipio horri kontzientzia deritzot nik», dio Bikarioak. Hala ere, kontzientziak bihotz guztiei hitz egin arren, horiek denak ez dira gai ezagutzeko, «naturaren hizkuntzaz» mintzo baita hura. Kontzientzia «arimaren ahotsa» da, norberaren baitako lengoaiarik barnetikoena da, pasioak gorputzarenak diren bezalaxe. Kontraesankorrak diren bi lengoaia desberdinak dira. Kontzientziak bizitzeko behar den guztia diktatzen du, bera da sentimendurik garrantzitsuenen jatorria, arrazoimenaren aurretikoa baita: «Guretzat existitzea sentitzea da; gure sentiberatasuna adimena baino askoz lehenagokoa da, eta ideiak izan baino lehen sentimenduak izan ditugu». Gainera, arrazoimenak objektuak isolatu eta aztertzen dituen bitartean, horien itxura orokorrak sentimena eta sentimenduak hunkitzen ditu eta, ondorioz, gizakiak naturari erantzuterakoan arrazoimena baino garrantzitsuagoak izaten dira. Ez da ahaztu behar Rousseauren garaian, Argien Mendean, arrazoimena printzipio gorena zela, ia jainkozkoa. Rousseauren iritsiz, arrazoimenak badu es-

— XV —


Sarrera

tatus garrantzitsua, baina ez autonomoa, beti egon behar baitu kontzientziaren, barne sentimenduaren argipean, ongian oinarrituriko praxi zuzena bideratu zezan. Gogoeta eta erabaki guztiek bihotzaren, kontzientziaren barne onarpena behar dute. Hori horrela, ekiteko orduan, Rousseauri ez zaio jakitea sinestea beste interesatzen. Ekite zuzenari begirako arrazoimenaren erabilpena da kontua: «Zeruari eskerrak, filosofiaren aparatu izugarri horretatik kanpo, gizaki izan gaitezke jakintsuak izan gabe ere, eta bizi, bizitza morala ikasten emateko beharrik izan gabe, zeren ahalegin gutxiagorekin gida seguruago bat baitaukagu giza iritzien labirinto horretan. Izan ere, arrazoimenarekin alderatuta, kontzientziak «ez gaitu inoiz nahasten, hura da gizakiaren egiazko gida: kontzientzia arimari dagokio, sena gorputzari dagokion neurri berean; senari jarraitzen dionak natura obeditzen du eta ez du galtzeko inolako beldurrik». Horrela, bada, ongiaren eta gaizkiaren barne epaile bilakatzen da kontzientzia eta, beraz, judizio moral ororen gordailu. Beraren epaiak balio unibertsala du, bera ere unibertsala delako. Hortaz, ekite moral ororen erreferentzia da: batetik, bitartekorik gabe egiarik sakonenak ezagutzeko naturak gizakiongan utzitako tresna da kontzientzia, baina, era berean eta horrexegatik, moral kontsidera daitekeen giza ekite ororen printzipio oinarrizkoa ere bai. Erlazio bikoitz horretatik, hau da, nor bere buruarekiko

— XVI —


E. Antxustegi Igartua eta Fco. J. Caballero Harriet

eta gainerako gizakiekiko erlazio bikoitzetik, sortzen da «kontzientziaren bulkada». Horrela, agerian uzten da erlijio-printzipioak eta giza natura elkar erlazionatzeko beharra. Beraz, Rousseauren erlijio-ideien interesa, horiek eta giza natura erlazionatzeko egin zuen erabateko ahaleginean datza. Lehenengo agindu morala norberaren zaintza da. «Norberaren burua maitatzea»ren kontzeptua zentrala da Rousseauren pentsamenduan. Autorearen ustez, natura egoeran dauden gizakiek gogoeta egoeraren aurretikoak diren bi sen natural baino ez dute: «norberaren burua maitatzea» eta pietatea. Lehenak, bizirauteko sentimendu eta existitzeko eskubide gisa ekiten du; bigarrenak, besteen sufrimendua baztertzen duen barne sen gisa. «Norberaren burua maitatzea»ren garrantzia presente dago obra osoan zehar. Zer den ulertu ahal izateko, berriro ere, «barne argia»ri erreparatu, kontzientziari entzun baino ez da egin behar. «Norberaren burua maitatzea» kontzientziaren objektu bitarte gabea da, barne sentimenduaren berri ematen duena; norberaren buruarekin ongi egotea (harmonian) eta norberaren kontzientziatik sorturiko autoritatea bakarrik onartzea ahalbidetzen duena. Horrela, Kantek inperatibo kategorikoaren bidez formulatuko duen subjektu autonomoaren oinarriak ari da ezartzen Rousseau. Norbanakoaren autonomia giza duintasunaren funtsa da, erlijiotasunarekin bateragarri den duin-

— XVII —


Sarrera

tasuna, Rousseauren ustez. Kanterenean giza duintasuna autonomiaren ideian oinarritzen baldin bada, Rousseaurenean, berriz, kontzientzian kokatzen da duintasun horren adierazpen gorena: «Kontzientzia! Kontzientzia! Sen jainkotiarra, ahots hilezkor eta zerutiarra; izaki ezjakin eta mugatuaren, baina adimentsu eta askearen gida segurua, ongiaren eta gaizkiaren hutsik gabeko epailea, gizakia Jainkoaren antzeko bilakatzen duzuna, zuk zeuk egiten duzu bikaina haren izatea, eta moralak haren ekintzak; zu gabe piztien gainean altxatzen nauen ezer ez dut nigan sentitzen». Jokaera moral orok behar du eredu bat, eta «norberaren burua maitatzea»ren eredurik onena gizaki naturalaren ontasunean, beraren xalotasunean datza, naturarekin eta munduko ordenarekin bat eginik. Rousseauren ustez, natura osoa ordenaturik dago, bere baitan dituen xedeak bera sortu duen borondate argiak, borondate eragileak ezarri ditu: hori Jainkoa da. Horrela ulertuta, Jainkoa kontzientziaren aurrean azaltzen den naturaren entelegu ordenatzailea da. «Norberaren burua maitatzea»n oinarritzen den norbanakoaren harmonia eta naturaren ordena lotzeko beharra presente dago Rousseauren obra osoan zehar eta, bereziki, Fede-aitortzan. Benetako erlijioak subjektua munduarekin, «norberaren burua maitatzea» naturaren ordenarekin lotzen duen batasun harmoniko horretatik sortu behar du. Batasun hori eraikitzea eta

— XVIII —


E. Antxustegi Igartua eta Fco. J. Caballero Harriet

oinarritzea da erlijio naturalaren betebeharra. Beraz, Bikarioa gizon zoriontsua, «bake-gizona» baldin bada, banakoaren eta naturaren ordenaren arteko batasun hori lortu duelako da. Bere buruarekiko, inguruarekiko, gizartearekiko harmonian bizi den gizona baita. Bikarioaren figurak desiraturiko harmoniaren ideiala adierazten du, eta «norberaren burua maitatzea»k, litekeen harmonia ororen oinarri. Harmonia hori kontzientziak argituriko eta bertutetsu izenda daitekeen jokaera ororen oinarria baita, «norberaren burua maitatzea» errespetatzen duten borondate askek sinaturiko itunaren gainean eraikitako gizarte berriak lortu beharrekoa, hain zuzen. Horrela ebazten du Rousseauk hasieran planteaturiko munduaren, Jainkoaren eta gizakiaren arteko erlazioaren auzia. Izan ere, harmonia horrekiko jarrerak bereizten ditu ongia eta gaizkia. Gizaki onberak onartzen du ordena unibertsalean berari suertatu zaion tokia; gizaki ahulak, berriz, ordena bere inguruan jiraka ibiltzea nahi du, bera baitago unibertso erdian: «Unibertsoaren ordenaz pentsatzen dut, ez sistema hutsekin azaltzeko bakarrik, hura etengabe miresteko eta unibertsoan sentitzen den haren egile jakintsua gurtzeko baizik. Harekin mintzatzen naiz, haren esentzia jainkotiarrez betetzen ditut nire ahalmenak, haren onurek hunkitzen naute, haren dohainak bedeinkatzen ditut, baina ez dut otoitzik egiten. Zer eskatuko diot?

— XIX —


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.