Ikastetxeetako Hizkuntza Normalkuntza
012265 CEP SAN MARTIN DE AGUIRRE LHI - Hizkuntza Normalkuntza Proiektua 2014-2018 2014-2018 epealdirako ikastetxe honek prestatu duen Hizkuntza Normalkuntzako Proiektu honek ikastetxearen Organo Gorenaren onespena duela aitortzen dut.
EREMUEN GAINEKO HAUSNARKETA JUSTIFIKAZIOA San Martin Agirre Herri Eskola, Haur eta Lehen hezkuntzako ikastetxe publikoa da, hiru eraikuntzek osatzen dute. 1997-98 ikasturtea geroztik Hizkuntza Normalkuntza Proiektuan lanean ari gara. Ibilbide handia egin ondoren aurrera pausoak egin ditugula uste dugu. Dena den helburu nagusia lortzeko lanean jarraitu behar dugula pentsatzen dugu. Ahozkotasunaren inguruan lan handia egin da ikastetxeko metodologian eraginez. Momentu honetan Hizkuntza Trataera Bateratuaren ildotik diziplinarteko proiektuen inguruan oinarritzen dugu gure lana. Ikaskuntza kooperatiboko hainbat estrategia ere egunerokotasunean txertatzen ditugu. Aurrean aipatutakoa indartuz eta Euskararen erabilera areagotzeko helburuari begira lau urtetako proiektua gauzatuko dugu. Brankan ateratako datuak aztertu ondoren, ondorio batzuk atera ditugu: -Guk nahikoa ez dela pentsatu arren eta gaiarekin kezkatuta egon arren, erabilera mailan hobetu dugula esan behar da. - Bergara mailan euskara ezaguera maila 10 puntutan jaitsi bada, ikastetxean eragina izatea normala izango litzateke. Hala ere 5 puntu jaitsi da eskolan ezaguera maila.Beraz emaitza ez da txarra baina egoera honen aurrean eragiteko prozedurak hobetzeko hausnarketa sakona egin beharko dugula uste dugu. - Eremu instituzionalean, eskola kontseiluan zein zuzendaritzan erabilerak gora egin du. - Kanpoko harremanei dagokienez erabilera jaitsi egin da. Zuzendaritzan esku guztiz egon ez arren, ahalegin bereziak egin beharko ditugu eremu honetan.
EREMU INSTITUZIONALA Aurreko plangintza-alditik eremu honen gaineko hausnarketa, balorazioa, ondorioak, jarraibideak... Eremu instituzionalean, Brankak erabilera areagotu behar dugula esan arren, margen gutxi dugula uste dugu, egoerak horrela eskatzen duelako, batzuetan gaztelera erabiltzera behartuta gaudela uste dugu. Eragin dezakegun eremua kanpoko hornitzaileak izan daiteke. Dena den hau kontuan hartzen da baina batzuetan ezinezkoa izaten da, pertsonak ere aldatu egiten direlako enpresa berean, eta batzuetan helburuak bideratuta daudenean, kudeatzaileak aldatuta hizkuntza erabilera ere aldatzen da eta berriro hasten da prozesua edo ezinezkoa da ikastetxean dugun irizpidea gauzatzea. Eremuaren gaineko BRANKAren datuak Presentzia: %86.19 Erabilera: %76.79 Espero zitekeen erabilera: %74.06 - %80.22 BRANKAk ateratako datuen interpretazioa: Ertaina.Ikastetxeko euskararen erabilera maila euskararen presentzia-mailak, berez (zoriz), ahalbide dezakeen atalase-maila zerbait gainditzen duenean; hizkuntza-bizitasun maila moteleko ikastetxea dela adierazten du. Eraginkortasun txikiko hizkuntza-plana Eremuaren gaineko hausnarketa eta 4 urteko plangintzarako irizpideak. Brankan ateratako datuen interpretazioan eraginkortasun txikiko Hizkuntza Plana dugula adierazi arren, emaitza hau hainbat datu gaizki sartu genituelako izan dela uste dugu. "Aurrekontu" eta "Ikastetxeko Kudeaketa Plana" eremuetan Gazteleraz sortutako dokumentuak direla esan arren, gaizki sartu dugun datua izan da. Beraz Brankako emaitza ez da erreala.Sortzen ditugun dokumentu guztiak euskaraz sortzen ditugu. Aurreko Lau urtetarako plangintza egiteko kontuan hartutako Brankan dauden datuak oraingoarekin konparatuz , oraingoak askoz hobeak direla ikusten da, hau da , dokumentu guztiak euskaraz sortuak ditugu. Ordenagailuen interfazeei dagokienez orain dela lau urte euskaraz %32a bazeuden oraingoan % 75.46 daude, beraz