sare hezkuntza 2017/18

Page 1

SARE HEZKUNTZA GELAN PROIEKTUA  1.- 147/2012 Dekretuaren arabera, Heldutasun Teknologikoaren Ereduan definitutako taldeko konpetentzia digitalaren MAILA ERTAINA.  2.- Proiektuaren edukia Erkidegoko beste hainbat ikastetxe publikoetan bezala, jendartean zabaldutako hainbat tresna digitalekin lotura estua

duten baliabideak joan dira inplementatzen, fase

ezberdinetan, San Martin Agirre eskolako kudeaketa zein ikaste-irakaste prozesuetan. Ikerketa ugarien aztertze lanek agerian utzi duten bezala (Area, 2011; Cuban, 2001; Coll, Mauri eta Onrubia, 2008; Dussel, 2014; Sancho, 2008), teknologiak ez dakar berez onurarik, are gehiago, gramatika tradizionaleko eskola zurrun baten eredua indartzea ekarri du hainbat kasuetan. Tresnak eta baliabideak diren heinean, ematen zaien erabilpenean datza "Sare Hezkuntza Gelan" berrikuntza proiektuaren xede nagusiari, hau da, “Metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera bultzatzea geletan irakasteko eta ikasteko prozesuan, ikastetxeetan metodologia aldaketa bat aurrera eramateko” ildo berritzaileari helduz garatzea edo ez eskolako ibilbide pedagogikoa. DIGITALIZAZIOAK HEZKUNTZA PROIEKTUAN DUEN PRESENTZIA Eraikitzen ari garen Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren barnean, orain arte osatutako fase guztietan agertzen da digitalizazio beharra. Mahai gainean aspalditik daramagun gaia da. Hezkidetza, Aniztasuna, Programazioa, Ebaluazioa, Gurasoekin Harremanak, berdin dio zein alorrera begira jarri, zeharka zein zuzenean, beti azaltzen da baliabide digitalek eskaintzen dizkiguten aukerak jorratzeko beharra. Orain bi urte bukatutako Hizkuntza Plana garatzen aritu ginen bitartean, behin eta berriro egin zitzaion aipamena “hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako” konpetentziari, Eskola Komunitateko esparru guztietan. Orokorrean, gaitasunetan oinarritutako ebaluazioaren inguruan formazio beharra 1


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.