Gurasoen Euskara Batzordea

Page 1

SAN MARTIN IKASTETXEKO GURASOEN EUSKARA BATZORDEA

Abiapuntua Gure seme-alabak euskaldun eleanitzak izatea nahi dugu: -

Hizkuntza bat baino gehiago ondo ikasiko dituztenak.

-

Euskara asko, askorekin eta egoera askotan erabiliko dutenak. Are gehiago, euskaraz bizi nahi duten euskaldun eleanitzak.

Gurasook ezin ditugu erabaki seme-alaben hizkuntza-ohiturak, baina oinarri on bat eskaintzen saiatu gaitezke. Oinarri hori eskaintzera begira, guraso bakoitza bere kabuz aritu daiteke edo hainbat guraso modu antolatuan aritu gaitezke elkar laguntzera begira eta eraginkorragoak izatera begira. Hori da Gurasoen Euskara Batzordea osatzearen arrazoia.

Lan eremuak Jarduerak antolatzerako garaian edo gurasoei tresnak eskaintzerako garaian, hiru puntu hauek behintzat hartu behar dira kontuan: lan eremuak, adin tartea eta hizkuntza tipologia. Hizkuntza-tipologia: guraso euskaldunei begirako tresna den, euskara pixka bat dakitenei begirakoa edo ezer ez dakitenei begirakoa. Adin

tartea:

haur

txikien

gurasoei

zuzendutakoa

den,

Lehen

Hezkuntzakoei begirakoa den, Bigarren Hezkuntzakoei begirakoa den edo guztiei zuzendutakoa den. Lan eremua: sei lan eremu kontuan hartzea proposatzen da. -

Erreferenteak

-

Bizipenak

-

Euskara aberatsa

-

Eredu egokiak

-

Mezu egokiak

-

Arnasguneak


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.