HEZKUNTZA ZIENTIFIKORAKO “ZIENTZIA HEZKUNTZA�PROGRAMA Ikastetxea:
SAN MARTIN AGIRRE HERRI IKASTETXEA LHI
Kodea: 012265 Herria: BERGARA Herrialdea: GIPUZKOA Proiektua: Zientzia Hezkuntza Programa 2017-2018 Justifikazioa. Aurkezten dugun proiektu honetan gure asmo nagusia da Zientzia irakaskuntza sustatzeko metodologia aktiboa eta ikertzailea bultzatzea; lehendabizi, irakasleriaren prestakuntzaren bitartez eta, bigarrenean, ikasgelan bertan ekoizpen didaktikoa praktikan jarriz. Gainera, metodologĂa honen bidez, azken garai hauetako ikerketa didaktikoen ondorioak islatu nahi ditugu: Zientziak Ikasteko eta Irakasteko prozesu berritzaileak, Oinarrizko Gaitasunen garapena, talde-lanaren garrantzia eta aplikazioa digitalen integrazioa geletan. Alfabetatzea zientifikoa funtsezko elementua bihurtu da gizarte modernoetan. Ikasleek inguruan duten guztia uler dezaten, errealitatea arrazionaltasunez eta askatasunez interpretatu ahal dezaten, jakintza zientifikoa ezinbestekoa da. Zientzia jarduerak landuz, zientziarako gaitasunaz gain beste konpetentziak era lantzen dira, hala nola, matematikarako gaitasuna, hizkuntza komunikaziorako gaitasuna, informazioa
tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna, gizarterako eta
herritartasunerako
gaitasuna,
giza
eta
arte-kulturarako
gaitasuna,
norberaren
autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. Zientziaren ezagutza jarduera praktikoak eginez errazago ikasteaz gain, ikasleak motibatuago daudenez, interes gehiagorekin lan egiten dute. Hori guztia dela eta, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak egindako deialdia aprobetxatu nahi dugu ikastetxean erronka zientifikoari aurre egin ahal izateko.
1. Ikastetxearen abiapuntuko egoera. Azken urtetan jasan ditugun espazio arazo larrien eraginez, ez dugu ikastetxean izan gela arrunta ez den ezer erabiltzeko aukerarik, ez dugu izan ez tailerrik, ez laborategirik (ezta 1