HEZKUNTZA ZIENTIFIKORAKO “ZIENTZIA HEZKUNTZA”PROGRAMA Ikastetxea:
SAN MARTIN AGIRRE HERRI IKASTETXEA LHI
Kodea: 012265 Herria: BERGARA Herrialdea: GIPUZKOA
Proiektua: Zientzia Hezkuntza Programa 2015-2016
1. Justifikazioa. Proiektu honen bidez, Zientzia irakaskuntza sustatzeko metodologia aktiboa eta ikertzailea
bultzatzea
da
gure
asmo
nagusia,
lehendabizi,
irakasleagoaren
prestakuntzaren bitartez eta, bigarrenean, ikasgelan bertan ekoizpen didaktikoa praktikan jarriz. Metodología honen bidez, azken garai hauetako Ikerketa didaktikoen ondorioak islatu nahi ditugu: Zientziak Ikasteko eta Irakasteko prozesu berritzaileak, Oinarrizko Gaitasunen garapena, talde-lanaren garrantzia eta aplikazioa digitalen integrazioa geletan.
Alfabetatzea zientifikoa bihurtu da funtsezko elementu gizarte modernoetan. Ikasleek inguruan duten guztia uler dezaten, errealitatea arrazionaltasunez eta askatasunez interpretatu ahal dezaten, jakintza zientifikoa ezinbestekoa da. Hori dela eta, ikastetxeak erronka honi egin nahi dio aurre. Beraz, gure ikasleek oinarrizko heziketa zientifikoa izatea nahi dugu. Horregatik Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak plazaratu duen deialdian parte hartu nahi dugu.
Zientzia jarduerak landuz, zientziarako gaitasunaz gain beste konpetentziak era lantzen dira, hala nola, matematikarako gaitasuna, hizkuntza komunikaziorako gaitasuna, informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna, gizarterako eta