museoaren lagunak
Antoni Tàpies Pila de plats (Plater pila), 1970 Assemblage-objektua, 40 x 23 x 23 cm Bilduma: John Cage Trust © Fundació Antoni Tàpies, Barcelona/VEGAP, Bilbo, 2013 Argazkia: Joerg Lohse
Antoni Tàpies
Objektutik eskulturara (1964–2009) 2013ko urriak 4–2014ko urtarrilak 19 • bigarren solairua komisarioa: Álvaro Rodríguez Fominaya
Erakusketa hau Antoni Tàpiesen eskulturei eta objektuei eskainitakoa da, artelan multzo horiek sakonetik aztertuko duen lehenengoa. Haren ibilbide osoko lanak ikertuko dira; bost hamarkada, 1960tik egun arte. Muntaia edo assemblage noziotik abiatu zen Tàpies objektuak eta eskulturak egiteko alde formalak arakatzeko. Interes hori bizitza osoan landu zuen; izan ere, ikerketa-lerro horrek arte-gai eta -ardura jakin batzuk aditzera emateko aukera eman zion. Askotariko materialez eta teknikez egindako lanak daude ikusgai erakusketan, eskulturak eta objektuak sortzeko Tàpiesek jarraitutako ildo tematiko, kontzeptual eta kronologikoak agerian uzteko. Horrek haren garaiko artean izandako eragina beste ikuspegi batzuetatik ulertzea ahalbidetuko du.
Babeslea:
25 gonbidapen
bikoitzen zozketa Erakusketa honen koktelerako bi pertsonarentzako 25 gonbidapen zozketatuko ditugu Museoaren Lagunen artean. Begiratu www.guggenheim-bilbao.es webgunean (Babesleak eta kideak/Museoaren Lagunak/ Gune pribatua) irabazleetako bat zaren. Irabazleek postaz jasoko dute gonbidapena.