Ekaineko-boletina-IN2

Page 1

museoaren lagunak

Nicolas Poussin. Satiroek Venus ezustean harrapatzen dute, ca. 1625. Olio-pintura mihise gainean, 77 x 100 cm. Kunsthaus Zürich. Argazkia: © Kunsthaus Zürich, Suitza

Barroko neurrigabea

Cattelanetik Zurbaránera – Bizitza ezegonkorraren adierazpideak

MAHAI INGURUA

2013ko ekainak 14–urriak 6 • hirugarren solairua

Ekainak 11 (asteartea), 18:30

komisarioa: Bice Curiger

Cristina Lucas eta Marilyn Minter artistek, Barroko neurrigabea erakusketan lanak ikusgai dituztenak, mahai inguru batean parte hartuko dute. Modaratzaile izango da erakusketaren komisario Bice Curiger. Erakusketako artelanak eta haien sortze-prozesuak izango dituzte hizpide, besteak beste.

egoitzak: Kunsthaus Zürich eta Guggenheim Bilbao Museoa

Erakusketa hau elkarrekin antolatu dute Kunsthaus Zürich-ek eta Guggenheim Bilbao Museoak, eta xvii. mendeko lanak egungo artelan garaikideekin uztartuko ditu. Barrokoaren nozioa estereotipo formaletatik aldentzen saiatzen da, baita haren estiloa deskribatzeko ohiko moduetatik urruntzen ere. Ez dira ardatz, beraz, Barrokoari lotutako handitasuna, apaingarrien joritasuna eta urre kolorearen ugaritasuna. Aitzitik, Barroko neurrigabeak gai ditu bizitasun ezegonkorraren adierazpideak —bizitako, berraurkitutako edo galdutako bizitasuna—; heriotzak mehatxatutako eta proiektatutako bizitzaren ezegonkortasuna. xvii. mendeko eta egungo artelanak elkarrekin kokatzeko zinemako baliabideen antzekoak erabiliko dira. Horrela adieraziko da, bi errealitate ezberdin izan arren, antzekotasunak dituztela eta batak bestea elikatzen duela; gainera, horrek ikuslearen begirada aberastuko du. Besteren artean, honako hauen artelanak izango dira ikusgai: Francisco de Zurbarán, Alessandro Magnasco, Jan Steen, Maurizio Cattelan, Paul McCarthy eta Cindy Sherman.

lekua: Museoko Entzungela.

Doako jarduera Museorako sarrera erosita; eserlekuak bete arte. Aldibereko interpretazioa: ingelesa− gaztelania.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.