museoaren lagunak
BA AL ZENEKIEN…? Artea eta egur-berogailu ikaragarri handi bat arma bakartzat harturik, Picassok bere estudioan egin zien aurre bai hotzari bai gerraren basakeriei. Ospeari esker saihestu zuen jazarpena, baina bere lanaren eta segurtasunaren kontrako mehatxuengatik, gero eta ikusezinago bihurtu zen. Picasso okupaziopean bizi ziren artisten tximistorratz bilakatu zen. Brassaï-ren hitzetan: “Berak arriskua onartu du. Frantzia okupatura itzuli da. Gurekin dago”. Gestapok bisita egiten zion hura erresistentziarekin lotuko zuten frogen bila. Behin batean, ofizial batek Gernikaren erreprodukzio bat ikusi eta galdetu egin zion ea berak egina zen. Picassok honela erantzun zion: “Ez. Zuek izan zarete”. Haren lanari esker, haren istorioak bizirik dirau. Hori eta beste istorio batzuk hemen: www.arteenguerra.guggenheim-bilbao.es Pablo Picasso. Besaulki batean eseritako emakumea (Femme assise dans un fauteuil), 1941. Olio-pintura mihise gainean, 73 x 60 cm. Henie Onstad Kunstsenter, Høvikodden, Norvegia. Argazkia: Øystein Thorvaldsen. © Sucesión Pablo Picasso, VEGAP, Madrid 2013
L’Art en guerre
Frantzia, 1938–1947: Picassotik Dubuffetera 2013ko martxoak 16–irailak 8 • bigarren solairua Erakusketak gai du Bigarren Mundu Gerra eta nazien okupazio garaiko Frantziako artisten lana. Orduan zapalkuntza zen nagusi, arlo guztietan, eta garai hartako artistek hainbat bide berritzaile aurkitu zituzten arte ofizialari muzin egiteko, geroago artea eraldatuko zutenak. Ehun bat artisten 500 lan inguru izango dira ikusgai, tartean, Georges Braque, Jean Dubuffet, Marcel Duchamp, Alberto Giacometti, Vasily Kandinsky, Pablo Picasso eta Joseph Steibenak. Horrela aditzera emango da zein modutan aurre egin zioten ezbeharrari: nola egin zioten “gerra gerrari”, urritasunak behartutako materialak erabiliz eta are edonolako adierazpen-askatasuna gogor zigortzen zen tokietan. Argitara aterako da historiak ilunpean utzitako dena. Erakusketa hau honako hauek antolatu dute: Musée d’Art moderne de la Ville de Paris, Paris-Musées eta Guggenheim Bilbao Museoa. Babeslea:
25 gonbidapen bikoitzen zozketa
Begiratu www.guggenheim-bilbao.es webgunean (Babesleak eta Kideak/ Lagunak/Gune pribatua) erakusketa honen irekiera-koktelera joateko saritua izan zaren; 25 Lagun horietako bat bazara, bi pertsonarentzako gonbidapena bidaliko dizugu. Saridunek postaz jasoko dituzte gonbidapenak.