Gabonak

Page 1

museoaren lagunentzako

ateak zabalik jardunaldia

2012ko abenduaren 17a 16:00–20:15

lagun fundatzaile txartela Hasiera-hasieratik, 15 urtez, babestu gaituzuen 5.000 Lagun baino gehiagori modu berezian eskerrak eman nahi dizkizuegu: txartel bat propio diseinatu dizuegu. LAGUN FUNDATZAILE zarela gogorarazteko eskutitz bat bidaliko dizugu, eta hori jasotzen baduzu, www.guggenheim-bilbao.es webgunean izena eman dezakezu (“Babesleak eta Kideak” atala, “Museoaren Lagunak” azpiatala) Ateak Zabalik jardunaldian zure txartel berria batzeko, 18:00ak eta 20:00ak bitartean. Lagun guztioi, ESKERRIK ASKO zuen babesagaitik eta konfiantzagaitik.

Badatoz jai egunak eta horiekin gure Gabonetako jarduerak eta klasiko bihurtu den ateak zabalik jardunaldia. Aurten abenduaren 17an izango da. Gainera, 15. urteurrena ospatuko dugu, eta, zuei, Lagunei, emandako babesa eskertu. Zatoz eta goza ezazu gure proposamenez.

FAMILIENTZAKO IKUSKIZUNA [5 urtetik gorakoentzat] grimm basoa

gidaridun bisitaldiak MUSEOAREN BARNEALDEA [16:30 eta 18:00] Ezagut itzazu eraikinaren mantentze-lanetarako instalazio batzuk, hala nola, aire-girotzea, suteen aurkako babesa edo argiztapena. erregistro arloa [16:30 eta 18:00]

Ikus ezazu nolakoa den Erregistro Arloak erakusketa bat prestatzeko aurrera daraman lan-prozesua: aseguruak, enbalatzeak, garraioak, erregistroa, ikuskapena eta artelanen instalazioa.

La Maquiné antzerki-taldeak, Joaquín Casanovaren eta Elisa Ramosen zuzendaritza pean, Grimm anaien ipuinetatik ibilbide liluragarri bat eskainiko digu. Maurice Ravelen musikak eta eszenografia zoragarriak girotuko dituzte atzoko eta gaurko ipuin horiek, txikiek zein helduek goza ditzagun. ordua: 18:30. Iraupena: 50 minutu (solasaldirik gabe) lekua: Museoko Entzungela sarrerak: doako sarrerak har daitezke Museoko txarteldegian,

abenduaren 11tik aurrera [gehienez 3 sarrera Lagun txartel bakoitzeko]

artapen arloa [16:30 eta 18:00] Ezagut itzazu artelanen dokumentaziorako, ikerkuntzarako eta kontserbaziorako erabiltzen diren teknikak eta irizpideak. CLAES OLDENBURG: hirurogeiko hamarkada [16:30 eta 18:00] Ez duzu aldi baterako azken erakusketa ikusi oraindik? Ibilbide bat proposatzen dizugu erakusketako lanik adierazgarrienak ezagutzeko.

GABONETAKO EMANALDIA: ABESBATZA Aurten, Bilboko Koral Elkarteko gazteen abesbatza batuko da gure ospakizunetara. Jaiegunak modu atseginean ospatzeko, gaur egungo Gabonetako abestiak kantatuko dituzte, pop ukitua dutenak. lekua eta ordua: Museoko Atrioa, 19:30

Bisitaldien iraupena: 45 minutu inguru Joan informazio-gunera bisitaldia hasi baino 10 minutu lehenago Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea www.guggenheim-bilbao.es webgunean abenduaren 11tik aurrera

Horrez gain, jardunaldiaren amaieran, bertaratutakoei zira erabilgarri bat oparituko diegu, Urteurren honen oroigarri izan dadin (aleak bukatu arte).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Gabonak by i2c internet SL - Issuu