ERREBOTE 17

Page 1

errebote SEGURAKO UDAL ALDIZKARIA

Paperetik kalera! GAUZATZERA GOAZ! GAZTEEN EMANTZIPAZIOA AHALBIDETZEKO ALOKAIRU SOZIALERAKO UDAL-ORDENANTZA

2018 abuztua | 17. alea


2018ko abuztua

2 errebote 17 2018ko PROIEKTUAK ETA INBERTSIOAK BARATZE PILOTALEKUA

BESTE INBERTSIO ESANGURATSUAK

Baratze pilotalekuari etekina ateratzeko hobekuntza-proiektua izango da aurtengo inbertsio garrantzitsuenetako bat; Errebote 16an bildu ziren lanaren zehaztasunak.

• KALEAN DABILTZAN UDAL-LANGILEENTZAKO HERRAMIENTAK

531.000€-ko inbertsioa egingo da bertan, Segurako Udalak (%53) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak (%47) finantzatuta.

- KALE-GARBITZAILEA EDO BARREDORA: Aurrekoak pot egin zuela-eta, berria eskuratu zen. Erosketa renting bidez egingo da -5 urtean erosiko da, urtean 20.464,44€-ko kuota ordainduz-; BBVA bankuak irabazi zuen lehiaketa. - 2 MOTOSEGA ETA ARBUSTUAK MOZTEKO TRESNA: 2.300€-ko diru-partida inbertitu zen horretara. • IGERILEKUA Azken urteetako hobekuntza-lanekin jarraitu du Udalak igerilekuan.

Uztailaren 27ko udal-plenoan onartu zituen udalbatzarrak proiektuaren pleguak. Irailaren lehen egunetan egingo ditu publiko, interesaturiko enpresek proposamenak aurkeztu ditzaten. Beraien lanak aurkezteko 20 eguneko tartearen ostean, eta batzorde arduradunak horien artean lan egokiena hautatuta, lana esleituko zaio enpresa aukeratuari -irailaren amaieran-. Urri bukaeran, Euskal Herriko Dantza Txapelketa igarotzean, hasiko dira lanak.

ERREBOTE PLAZA ETA INGURUA 2018ko bigarren proiektu esanguratsua izango da Errebote plazak, herriko plazak, arboladiak eta frontoi zaharrak osatutako eremu zabalaren moldaketa -proiektua. 310.000€ inguru inbertituko ditu Udalak herritarren proposamenekin idatzitako proiektuaren 1.fasea egikaritzeko. Uztailean igorri zien Udalak herritarrei proiektuaren xehetasunekin sortutako diptikoa etxeetara. Aranzadik ikerketa arkeologikoa burutuko du eremuan, gune historikoaren zati izanik, azpietan zernahi egon baitaiteke.

Batetik, zelaian zegoen zementuzko uraren biltegia kendu zuen, zelaiari espazioa eman eta segurtasuna bermatzeko. Bigarrenik, espazio berean eta helburu berdinekin, uraren irteera puntuak kendu zituen; zelaiaren bi puntutan ziren egurrezko itxitura laukiak desagerrarazi zituen. Hirugarrenik, igerilekuaren beheko sotoko makinentzako gelan 15.000€-ko inbertsioa egin zuen; igerilekuak irekitzeko nahitaezko neurria izan zen. Zehazki hauek izan ziren egindako erosketak uraren kloroa eta PHa neurtzeko: uraren emaria neurtzeko tresna berria (kaudalimetroa), bina kloro eta PH dosifikatzaile, kloroa eta PHa erregulatzeko zentralita berria eta filtro berria. Amaitzeko, auzolan txiki bat burutu zuten hainbat herritarrek bertan; egurrezko itxitura nagusia txukundu zuten.


3 ESLEIPENAK Apirilean egin zen udalbatzarrean hiru esleipen onartu zituen Udalak: Kale-garbitzailearena, Udal-instalazioen garbiketarena eta Udal-eraikinen argiteriaren eta argiteria publikoaren hornikuntzarena. - UDAL-INSTALAZIOEN GARBIKETA: Udalak deituriko adjudikazio-lehiaketara azken bi urteetan udal-instalazioen garbiketaz arduratu den enpresa bakarrik aurkeztu zen, Uni2, hain zuzen ere. Beraz, datorren urtean, eta beste urte beteko luzapen aukerarekin, Uni2i esleitu zaio udal-instalazioen garbiketa-ardura. • KALEAK ETA ESPALOIAK Kaleetako eta espaloietako zoruen mantentze lanak burutzen dihardu Udalak. • OHOLTZA Kultur ekitaldietarako oholtza erosi du Udalak, muntai errazekoa eta arina. 10.800€ eskaini dizkio erosketari. • LOREZAINTZA Herriko lorategiak eta lorontziak txukun mantentzeko eta hobekuntzak egiteko diru-partida handitu zuen Udalak, iazko 5.000€-tik 6.500€-ra pasaz. Gureak enpresari esleitu zitzaion ardura. • FUTBITO ZELAIKO ATEA Baratze pilotalekuaren ondoko futbito-zelaiko ate handia konpondu dute; horretarako, 2.100€ erabili ditu Udalak.

- Udal-eraikinen argiteriaren eta argiteria publikoaren hornikuntza: Energiaren alorrean aurrerapausoa eman nahi izan du Udalak. Hori horrela, lehendabizikoz pleguetan jaso du herriko eraikinetan eta kaleko argiteria publikoan kontsumitzen den argindarra energia berriztagarrietatik eratorria izan behar duela. Eremu korapilatsua izanik, deialdiaren pleguak idazteko eta lehiaketa bera baloratzeko gaian aditua den teknikari baten zerbitzuak kontratatu ditu Udalak. Endesa, EDP eta Goiener aurkeztu ziren; lehiaketa Goienerrek irabazi du; beraz, Segurako urte beteko argindar hornikuntza Goienerri esleitu zaio. Hiru urte bete arte urtero luzatu daitekeen adjudikazioa da.


2018ko abuztua

4 errebote 17 ERREBOTE PROZESUA Martxoaren 10ean eta 24an Errebote parte-hartze prozesuko azken txanpari zegozkion tailerrak burutu genituen. Azken bi saio horiek burututa, adierazten dizuegu Erreboteri –baita pilotalekuari, arboladiari eta herriko plazari– buruzko herritarrekin abiatutako prozesua bukatutzat jotzen duela Segurako Udalak. Eragileok prozesuaz egiten dugun balorazioa oso positiboa da. Bi helburu nagusi ezarri genizkion: batetik, herritarrek herriaren etorkizunean eragiten duten erabakietan parte hartzea, eta, bestetik, Errebote plaza eta ingurua eraberritzeko zer egingo den zehazki erabakitzea. Helburu bakoitzaren betetze-maila xehatuko dugu jarraian:

Lehenengoari dagokionez, honela lortu da helburua betetzea: batetik, herritarrez osatua egon den batzordeak gidatu du prozesua, eta prozesuak eskatu dituen aldiriko erabaki guztiak herritar-talde horrek hartu ditu. Bestetik, herritarrek parte hartu ahal izateko antolatu diren galdeketak, batzarrak eta saioak gakoak izan dira xedea betetzeko. Bigarren helburuari dagokionean, berriz, gunea birdefinitzea lortu du prozesuak. Azken emaitza hori –ondorioak eta bertan zehazki egingo den esku-hartzea– Errebote batzordeak ezagutzera eman du informazio-diptiko bidez (informazio gehiago duzue www.segura.eus helbidean). Beraz, bigarren xedea ere konplitu da. Noski, prozesuak ere izan ditu hobetzeko puntuak; epe aldetik, adibidez, nahi baino gehiago luzatu da prozesua, fase batzuetan batez ere. Hala ere, balorazioa egitean kontutan izan behar da prozesuaren zati handiena udalaren eta herritar boluntarioen baliabideak bakarrik erabiliz garatua izan dela. Udalak eskerrak eman nahi dizkizue Errebote batzordea osatu duzuen herritarrei, eta baita batzarretan, galdeketaren bidez, inkestak betez, Workshop edo Lantegian iritzia emanez, edo gainerako bideetatik parte hartu duzuen herritarrei ere. Etorkizunean ere horrelako prozesuetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu, guztion parte-hartzeaz lortuko baitugu herri hobea erdiestea; ez dago beste modurik.

DATOZEN URRATSAK Errebote prozesua erabat bukatzeko -lanen emaitza ikusteko, alegia- urte honetan pauso hauek ematea falta da: • AURREPROIEKTUA ETA EXEKUZIO PROIEKTUA IDAZTEA. Arkitekto-taldeak uztailaren amaierarako gauzatu zuen. • LANEN EXEKUZIOA. Pilotalekurako obra-tramiteen ostean egingo ditu Udalak Errebote eta ingururako lanetarako administrazio-gestioak. Izan ere, posible da pilotalekuko lanak diru gutxiagorekin egiteko aukera izatea, eta, horrela balitz, herri-kaskoko lanetarako diru gehiago eskaini ahal izatea. Udalaren aurreikuspena da lan hauen adjudikazioa azaroaren hasierarako egitea eta erditik aurrera hastea lanekin.


5

HERRI-KASKOKO TRAFIKO-NEURRI BERRIAK Herri- eta auzo-batzarrak burutu genituen, aurreko aldizkarian neurriak zeintzuk izango diren ere aipatu genituen, eta, orain, aldaketak gauzatze bidean gara. Datozen asteetan jasoko duzue etxean gai honi dagokion informazio zehatza, bileretan zehaztu gabe geratutako hainbat puntu argituta; esaterako: noiz jarriko diren indarrean neurri berriak, Udalarekin zalantzak argitzeko bideak eta horretarako ordutegia, eta salbuespenezkoak izango diren egoerak, eta, beraz, baimen berezia izango duzuen familien zerrenda.


2018ko abuztua

6 errebote 17 HONDAKINEN HOBEKUNTZA PLANAREN BALORAZIOA Eta zuk zer diozu? prozesuan atariz atari jasotako iritzietatik eta ekarpenetatik abiatuta, eta auzo-batzarretan aukerak aztertuta, Segurako hondakinen kudeaketan adostutako hiru hobekuntzak onartu ziren. Batetik, pixoihalak eta organikoa botatzeko sei edukiontzi-pare jartzea, eta, bestetik, adinekoen egoitzako bilketa puntua txukuntzea. Nahiz eta aurrekariak aztertzen ari garen, hirugarren hobekuntza bat egiteke daukagu, organikoa herrian bertan kudeatzeko konpostaje-planta egitea, hain zuzen ere.

Martxoaz geroztik lehen bi hobekuntzak abian dira. Balorazio gazi -gozoa egiten dugu, zoriontzeko moduko eta kezkatzeko moduko gauzak ikusi baititugu. Esaterako, adinekoen egoitzako bilketa-puntuaren aldaketari dagokionez, orain arteko balorazioa oso positiboa da, hondakinak txukun biltzea lortu baita. Egoitzak bakarrik erabiliz zikinkeriarik ez da agertzen, ez edukiontzi inguruan ez eta edukiontzi barruan ere (gaika ondo sailkatuta botatzen da). Eta hori zoriondu nahi genuke, organikoa eta pixoihalak botatzeko edukiontzien erabilpen egokia egiten duten herritarrak ere zoriondu nahi ditugun bezalaxe. Orokorrean, edukiontzi barnera dagokion hondakina botatzen dugu, nahiz eta salbuespen batzuk izan. Baina dena ez da gozoa. Edozein jabetuko zen moduan, organikoa eta pixoihalak jasotzeko jarri diren puntu batzuk zabor-puntu bilakatu dira; hau da, jendea edukiontzi kanpoan zaborra botatzen hasi

da. Argazkietan ikus daitekeen bezala, edukiontzietatik kanpo denetik agertzen da: zaborra, paperak, koltxoiak, metalezko gauzak‌ Ondorioz, organikoa eta pixoihalak biltzeko edukiontziak jartzea, hobekuntza izan beharrean, atzerakada izaten ari da.


7 En el proceso participativo Eta zuk zer diozu? se acordaron tres mejoras significativas para el sistema de recogida de residuos, según las necesidades planteadas por los habitantes; dos de las cuales se implantaron en marzo: la colocación de seis pares de contenedores para la fracción orgánica y pañales, y la mejora del punto de recogida situada junto a la residencia de ancianos.

Jakin badakigu, herritar gehienak ondo ari garela hondakinak sailkatzen, eta, behar den tokian, behar den garaian uzten. Hori azpimarratu eta zoriondu nahi dugu. Baina, tamalez, herritar modura hondakinak sailkatzeko dugun betebeharrarekin betetzen ez duen gutxiengo batek beste guztion jokaera eta lan ona zapuzten du. Eta zuk zer diozu? prozesu osoan zehar eta ezarritako hobekuntzak aurkeztean, etengabe aipatu izan dugu, hobekuntza bat atzerakada bihurtzen baldin bada, neurriak hartzea aztertuko genuela. Horrexegatik, arazoa konpontze aldera eta hainbat kexa jaso ondoren, Kultur Etxeko edukiontziak aparkalekura aldatu ditugu. Udaletik hobekuntza horiei jarraipena egingo diegu orain artean bezala, eta hartu genitzaken neurriak aztertuko ditugu; baina, dei egin nahi dizuegu herritar guztiei: Hondakinak egoki eta ongi kudeatzea denon ardura da.

La valoración sobre dichos cambios no es suficientemente buena, según la comisión del ayuntamiento y much@s vecin@s. La utilización del punto de recogida de la residencia es adecuada, por lo que felicitamos a los usuarios; no obstante, el que no se pueda decir lo mismo sobre los demás puntos es una obviedad, ya que algunos de ellos se han convertido en zonas de basura. Ésto hace que la buena intención y labor de la mayoría de l@s convecin@s se vea ensombrecida por unos pocos que actúan de forma irrespetuosa e irresponsable. Por lo tanto, tal y como se acordó entre l@s segurarras durante el proceso, el ayuntamiento está analizando cuales pueden ser las medidas a tomar para reconducir la situación, ya que los cambios más que una mejora están siendo un retroceso. Desde aquí queremos hacer un llamamiento a la cordura, recalcando que el buen hacer es responsabilidad de tod@s.


2018ko abuztua

8 errebote 17

MARKESANEKO PARETA Herritar askoren zalantza da ez al duen dagokionak Markesaneko pareta konponduko; zalantza erabat logikoa, denbora luzeegiz luzatzen ari den egoera baita. Idatzi honekin argituko ditu Udalak arazo konplexu honen ertzak urratsez urrats:

Lehenik eta behin, gunearen egoeraz azalpenak emango ditugu. Pareta erortzen ari dela bistakoa da. Handia da arriskua bertan; hori dela eta, ezin da inolako esku-hartzerik egin; bidean konponketak egiten hasiz gero, pareta eroriko ez denaren bermerik ez dago. Horren ondorioz, gunea konpontzeko Udalak profesionalekin egindako hartu-emanak hutsalak izan dira, inork ez baitu modu seguruan lan egiteko aukerarik ikusten. Hori horrela, Udalak emandako ondorengo urratsak dituzue jarraian.


9 Markesaneko jabeei pareta konpontzeko exekuzio agindua bidali zien Udalak, orain urtebete gutxi gorabehera. Horien arabera, ordea, Udalak egin behar lituzke konponketa-lanak, eta, egin ezean, epaitegietara eramateko mehatxua egin zion. Horregatik, negoziazioetan hasi ziren bi aldeak; batari nahiz besteari epaitegietako bideak kostu ekonomiko handia suposatuko liokeenaren arduraz. Udalaren negoziazio baldintzetako bat zen segurarrok Markesaneko lorategiak erabiltzeko aukera izatea. Baina, negoziazioak aktibo zirela, eta Udalaren harridurarako, jabeek Donostiako Administrazioko Auzien Epaitegian Segurako Udalaren aurkako auzi-errekurtsoa aurkeztu zuten, pareta ez erortzeko ordura artean egindako konponketa-lanen kostua Udalaren ardurakoa zela adieraziz. Gutxi gorabehera, epaiketa hori orain bi hilabete burutu zen, ekainean; udal-arkitektoak epaile aurrean lekuko moduan aitortu zuen. Horrek zer esan nahi du? Bada, irekita zegoen negoziazioa itxi egin zutela Markesanekoek, eta, ondorioz, epaitegietan erabakiko zela orain arteko eta aurrerantzeko guztia; hau da, alde batetik, pareta ez erortzeko hartu ziren neurrien kostuak nork ordainduko zituen, eta, beste aldetik, paretaren erabateko konponketa-lanak nork egin beharko dituen etorkizunean. Beraz, izugarrizko pisua du epai horrek. Udala ez zen gai hau epaitegietan argitzearen aldekoa, baina argi zuen herriaren eta herritarren alde egiten jarraituko zuela. Beharrezko kontsulta legalak egin zituen, eta bazekien epaia kontrakoa izango balitz ere –hau da, Udalak konpondu beharko balu ingurua- bere aseguru-etxeak kosteatuko lituzkeela lanak. Beraz, herriak galtzekorik ez zuela ziur jakinda, tinko jarraitu zuen hasitako negoziazioetan herritarren interesak defendatzen. 2018ko uztailaren 24an argitaratu zuen epaileak epaiketaren sententzia. Horren arabera, jabeei dagokie paretaren konponketa eta kontserbazio lanak egitea, nahiz eta alboko autoen joan-etorriek zeresana izan zezaketen inguruaren desgastean. Kostua 40.000€-koa izan daiteke. Jabeek helegitea aurkezteko aukera dute egun.

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAREN HOBEKUNTZAK Errebote aldizkariaren 16. alean hasi ginen gai honen inguruan argibideak ematen, Gipuzkoako Foru Aldundiak azken hilabeteetan egindako aldaketa ez ulerterrazak zirela-eta. Orduan esan bezala, Segurako Udalak horien kaltea arintzeko etorkizuneko erabakien beharra aipatu zuen. Hurrengo lerroetan, zerbitzuaren azalpen laburra eta Udalak hobekuntzarako onartutako neurriak dituzue. Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ) izaera sozialeko zerbitzu publikoa da, bere ingurune naturalean bizitzen jarraitzeko zailtasunak dituzten pertsonei laguntzea helburu duena. Tradizionalki familiaren gain geratu izan da pertsonen zainketaren ardura, bereziki emakumezkoengan, horrek ere generoak eragindako ezberdintasunak oraindik gehiago areagotzea ekarri duelarik. Politikaren ardatzean pertsona jartzea dugu helburu, eta, horretan, zainketaren garrantzia modu berezian azpimarratzea beharrezkoa da. Udal honen ustez, zainketa erantzukizun publikokoa izan behar da nagusiki, zainketaren esparru familiarra gutxietsi gabe noski, baina bai horretarako egun diren gizarteko zailtasunak arinduz. EEL zerbitzua gainbehera doala nabarmenduz, Segurako Udalak horren hobekuntzarako urratsak onartu ditu, jarraian aipatzen diren egoeretan: 1. Lan-etekinik gabeko landa-eremuak: Landa-eremuan den jabetza oro ondare kontsideratzen da, diru-iturri emailea izan edo ez. Segurako herritarren kasurik zabalenean, ondare horiek lur-eremuak dira, eta ez diete familiei diru-sarrerarik eskaintzen. Horien kasuan, salbuetsita egongo dira ondare horiek; horrela, errazagoa izango zaie etxez etxeko zerbitzua jasotzea. 2. Ondarearen zenbateko-muga: Lehenengo puntuari loturik, ondarearen zenbatekoaren langa da laguntza jaso ala ez erabakitzeko beste irizpideetako bat. Segurako Udalak jabego muga hori igotzea erabaki du, herritarrei aukerak erraztuz. Orain artean 36.000€-tan bazegoen muga, aurrerantzean 50.000€-tan egongo da. Zehazte aldera, mugatik gorako jabetza-ondarea duten herritarrek ez dute laguntza publikoa jasoko. 3. Kuoten zenbatekoa: Salbuespen-baldintzak betetzen ez dituen herritarrak 14€-ko kuota ordainduko du aurrerantzean, ez orain arteko 18€-koa. 4. Zerbitzurako sarbidea: Kasuak horrela eskatuz gero, urgentziazko sarbidea izango du interesatuak, atzerapen administratiboak saihestuz.


2018ko abuztua

10 errebote 17 Albiste motxak BERTSO-ESKOLA SEGURAN!

SEGURARRENGAN EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO UDAL-ORDANANTZA BERRIA Erraztasun ekonomiko handiagoak eskaini nahi dizkie Udalak herritarrei euskararen jakintzan eta erabileran urratsak eman ditzaten. Horrela, ikastaro bakoitzarengatik kostu ekonomiko osoaren ehuneko handiagoa itzuliko zaie herritarrei; %50a laguntzeari utzi eta %75a jasoko du bakoitzak bueltan. Honela dio ordenantza-zati berriak:

2017ko azaroan abiatuta, martxan da Seguran bertso-eskola. Jon Iturrioz segurarra irakasle dutela, 5 haur (4 segurar eta zegamar 1) ari dira bertsogintza lantzen. Bertsozaletasuna zabaldu eta euskararekin jolas egitea dute helburu. Horretarako errimak eta doinuak landu eta bertsoak  ikasten dituzte. Bertsoak egiten ere hasiak dira. Bejondeiela guztiei!

ATZERRIKO HAURRAK ETXEAN JASOTZEKO DIRU-LAGUNTZA 2018an sortutako elkartasuna eta aniztasuna diru-poltsa du Segurak lehendabizikoz, segurar familietan atzerriko haurrak jasotzea erraztu asmo duen 2.000â‚Ź-ko aurrekontua. Aurten familia bakarrak egin du laguntza jasotzeko eskaera; haurraren bidaia-gastuekin lagundu zaio familiari. Diru-poltsa amaitu artean familiek aukera izango duzue eskaera egiteko.

BERRIRO ERE UNAMENDI! Segurako Kirol Elkarteko mendi-taldekoekin elkarlanean, eta hilabete batzuetako tramite legalak gaindituta, Unamendi izena berreskuratu du askorentzako Haitz-lehor izenez ezaguna den herriko mendiak.

13. artikulua Unibertsitateetako udako euskarazko ikastaroak Eskola-orduetatik kanpo egiten diren ikastaroek jasoko dituzte laguntzak. Zehazki, hainbat unibertsitatek ematen dituzten euskarazko udako ikastaroek: Udako Euskal Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak. Laguntzak jasoko dituzten ikastaroak euskaraz ematen direnak izango dira, beren gaia edozein delarik ere. Ikastaro horietara joaten direnei matrikularen %75 ordainduko dio Udalak (urtero Udalak erabakiko du matrikulako diru-kopuru maximoa zenbatekoa izango den). 14. artikulua Euskalduntzeko eta euskaraz alfabetatzeko ikastaroak Euskara ikasteko, euskaraz alfabetatzeko, EGA ateratzeko edo euskararen jakintzan sakontzeko ikastaroek jasoko dituzte laguntzak. Ikastaro horiek HABE-k homologatutako edozein euskaltegik emandakoak izango dira. Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroetara joaten direnei, ordaindu dutenaren %75 itzuliko die Udalak.


11

ETORKIZUN HURBILEKO ERRONKAK Aldizkari honetan orain arte aipatutakoez gain, eta aurreko aldian azaldutako Baratze Pilotalekuaren hobekuntza-lanez gain, hauek dira Udalaren aurreikuspenak datozen hilabeteetarako:

GAZTEEN EMANTZIPAZIOA AHALBIDETZEKO ALOKAIRU SOZIALERAKO UDAL-ORDENANTZA Herriko gazteek Segurako etxebizitza bat alokairuan eskuratzea helburu nagusitzat duen diru -laguntza berri bat sortuko du Udalak. Horrez gain, inbertsioak badu beste helburu bat ere: herri-kaskoaren indartzea, bertako etxebizitzak betez. Etxe hutsen gaineko zergatik jasotako diru-poltsa bideratuko da horretara, eta 2019ko urtarriletik diru -laguntza aukera indarrean egotea aurreikusten du Udalak. Uda ostean eskainiko du informazio gehiago Udalak, eta etxe hutsen eta gazte interesatuen poltsa osatzeari ekingo dio.

LURZORU PRIBATUEI ERABILERA PUBLIKOA Herri-guneko lurzoru pribatuak denboraldi baterako lagapenean eskuratzeko nahia du Udalak, hainbat funtziotarako erabilera publikoa emateko. Hori horrela, hainbat jaberekin harremanetan da Udala.

KAIXO, HERRITAR: Herriko plazak, Errebote plazak, arboladiak eta frontoi zaharrak osatzen duten espazioak egunerokotasunean herritarrontzat duen garrantziaz jabetuta abiatu zen Errebote prozesua. Gune hori herriko espaziorik erabilienetakoa da, herriko bizitzaren bilgune garrantzitsuenetakoa. Bada, zentralizazio hori oso nabarmen azpimarratu zuten prozesuan parte hartutako herritarrek. Hori horrela, pixkanaka herriko beste eremu batzuei ere erabilera publikoa eman ahal izateko urratsak egitera animatu zuten Udala. Hori izanik abiapuntua, idatzi honekin herritarroi zuzentzen gatzaizkizue honakoarekin: erabilerarik ez duen jabetza pribaturik baduzue, erabilera publikorako herriari uztera gonbidatzen zaituztegu. Hitzarmen bidez egingo litzateke kontzesioa, ezaugarri hauekin: • Jabearentzako ez luke inongo kostu ekonomikorik izango. • Eremua atontzeko ardura Udalarena litzateke. • Jabeak eremua erabili nahi izan arteko balioa izango luke hitzarmenak. Herri-bizitza Segurako hainbat eremutara hedatzeko interesa duen jabe oro, jar dadila Udalarekin harremanetan. Aldez aurretik eskerrak emanez agurtzen da, SEGURAKO UDALA


errebote 17

SEGURAKO UDALA Lardizabal kalea, 5 · Tel.: 943 80 10 06 · segura@segura.eus · www.segura.eus Egin zaitez Udalaren jarraitzaile FACEBOOK-en eta TWITER-en, EDOTA UDALAREN WEB ORRIKO ALDIZKARI DIGITALEAN HARPIDETUZ!


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.