Page 1

errebote SEGURAKO UDAL ALDIZKARIA

2017 martxoa | 15. alea

ELKARREKIN LEHENETSITAKOAK GAUZATUZ, GERNIKA KALEAREN KONPONKETA ETA TRAFIKOAZ NEURRIAK 2017an

ETA ZUK, ZER DIOZU?

NESKA ETA KIROLA


2017ko martxoa

2 errebote 15 2017ko UDAL-AURREKONTUAK Urtarrileko udalbatzarrean onartu genituen 2017ko udal-aurrekontuak. 2016ko aurrekontuarekin konparatuz gero, aurtengoa 45.250€ handiagoa da. Igoeraren arrazoi nagusienak dira: parte-hartze prozesu pilotu bat Seguran burutzeko Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lortutako akordioa, dirulaguntza ezberdinak eta Udalak Finantzatzeko Foru Funtsa (Fondo Foral-a).

Horregatik guztiagatik, aurtengo Segurako aurrekontua 1.571.250€-takoa da. Jarraian dituzue 2017ko inbertsio-gasturik esanguratsuenak. Norbaitek aurrekontuak osorik kontsultatu nahiko balitu, udaletxera zuzendu dadila eta azalpen guztiak jasoko ditu.

2017ko UDAL-AURREKONTUAK ERREBOTE PROZESUAK EMANDAKOAK: HERRIGUNEAREN BIZIBERRITZEA: Gernika Kalea (Bolalekua) konponduko da eta herriko plaza parean trafikoa mugatuko da.

25.000 €

LANTEGIA: Errebote prozesuan jasotako herritarren ideiak arkitektura-proiektuan bihurtuko dituen arkitektoentzako eta herritarrentzako jardunaldiaren antolaketa.

10.000 €

TRAFIKOA BIDERATZEKO SEINALEAK. 7.000 € INGURUMEN-PROIEKTUA: Hondakinen gaiari buruzko prozesuaren osteko proiektuaren -hobekuntzen edo aldaketen- gastuei aurre egiteko.

38.000 €

SAN JOAN JAIAK 35.000 € PARTE-HARTZE ESPERIENTZIA PILOTUA 18.000 € 41. EUSKAL HERRIKO DANTZA TXAPELKETA eta 2.DANTZA-EGUNA 18.000 € HERRI-ESKOLAKO KOMUNAREN KONPONKETA 12.000 € MAKALDIA BIDEAREN ASFALTAZIOA 10.000 € ELORTXAKO BIDEAREN KONPONKETA 10.000 € ´SEGURAKO EMAKUMEEN HISTORIA´ PROIEKTUA 8.000 € LORE ETA LANDARE AZOKA 8.500 € LOREZAINTZA LANAK 5.000 € PILOTALEKUKO ATE HANDIAREN ALDAKETA 4.500 € IGERILEKUKO HOBEKUNTZA LANAK: Barruko dutxetan ur beroa izateko galdararen aldaketa eta kanpoko dutxen berrikuntza. Errebote prozesurako hiru partida onartu direla azpimarratu nahi du Udalak, guztira 42.000 €. Beraz, inbertsioen gasturik handiena horretara bideratuko da; herritarrek Errebote prozesuan adierazitako ideiak, aldaketak, berrikuntzak eta hobekuntzak burutzen hasteko diru-zatia da. Horrez gain, beste 38.000 € onartu dira, herrian hondakinez burutuko den prozesuan erabakitako hobekuntzei, berrikuntzei edo aldaketei aurre egiteko. Bi diru-partida horiek inbertsio-atalaren zati handiena dira, horien bitartez bermatu nahi izan da aurrekontuen diseinuan herritarren zuzeneko parte-hartzea.

4.000 €

Egingo diren inbertsioez gain, gastu finkoetarako erabiliko da aurrekontuaren gehiengoa: pertsonalerako, kontratuetarako, zerbitzuetarako, etab. Halaber, beste zati bat dirulaguntzetarako erabiliko da; zatirik handiena, herriko eragileentzako eta elkarteentzako da; beraz, guztiek jasoko dute laguntza herriari egindako ekarpenagatik. Amaitzeko, dirulaguntzen beste zatitxo bat eskualdeko eragile batzuek eta Euskal Herri mailako beste batzuek jasoko dute.


3

GERNIKA KALEA Gernika Kalea, Bolalekua bezala ere ezaguna, oso egoera kaxkarrean dago; urgentziaz eskatzen du eraberritze-lanak egitea. Horretarako, 2017ko udal-aurrekontuetan diru-partida bat onartu zen, martxoan berrikuntza-lanak egiteko.

bote-prozesuan egindako eskari bati ateak irekitzea; plazatik trafikoa kentzeko eskariari, alegia. Lehen pausoa izango da plaza ondotik autoen joan-etorriak ekiditeko. Eta, hirugarrenik, legislatura hasieran hartutako konpromisoetako bat betetzea.

Kalea berritzearekin, hainbat helburu lortuko dira. Lehenik, herriko kale edo pasabide bat behar den egoeran jartzea, seguru eta irisgarri. Bigarrenik, Erre-

Gernika Kalearen berrikuntza Gernika herriarentzako urte berezian. Izan ere, aurten 80 urte dira Gernikak triskantza hura jasan zuela.

BESTELAKO LANTXOAK

MADALENAKO IRISGARRITASUN-LANAK. Argazkian, lehen eta orain.

GERMANENEKO ARKETAREN KONPONKETA-LANAK.

PARKE ONDOKO HORMAREN BERRERAIKITZE-LANAK.


2017ko martxoa

4 errebote 15 ETA ZUK, ZER DIOZU? ´Eta zuk, zer diozu?´ da hondakinez herri-hausnarketa egiteko Udalak sortu berri duen prozesua. Herritarren iritzia jasoz, kontsentsuzko proposamena eraikitzea du helburu nagusi. Horretarako, garrantzitsua izan da orain arteko bidearen azterketa egitea, hondakinen bereizketaz datuetan oinarritutako analisia egitea; karakterizazioa egitea deritzona, alegia. Hainbat galdera argituz, hausnarketarako abiapuntua finkatu du horrek. Egiten dugun honda-

kinen bereizketa egokia al da?, zeintzuk dira gabeziak?, eta, ezarritako helburuak betetzen al ditugu?. Horiek eta beste hainbat zalantza argitzea ezinbestekoa izan da. Lan horretan, Udalak teknikari eta aholkulari du Joseba Sánchez; bera izan da hondakinez azterketa egin duena, eta prozesuan zehar argibideak eskaintzen ari dena. Berari eskatu dizkiogu azterketaren eta haren emaitzaren nondik norakoez azalpenak, ondorengo elkarrizketaren bidez:

ELKARRIZKETA Gipuzkoa-mailan, hobekien bereizten duten herrien artean kokatuko genuke Segura. Europak hemendik urte gutxira eskatuko dituen helburuak betetzen ari zarete segurarrak. Alde horretatik zoriontzekoa da. Urte batzuk pasatu dira Seguran bilketa-eredu berria ezarri zenetik. Hori dela eta, egokia izaten da noizbehinka botatzen ditugun hondakinen azterketa edo karakterizazioa egitea, nolako bereizketa egiten dugun jakiteko -ea “erlaxatu” garen, ongi egiten segitzen dugun, etab.-. Nola izan zen hondakinen azterketa? (noiz, epea, zer begiratu zenuten…)

Joseba Sánchez Arizmendiarrietak Ingurumen Agrobiologian Graduondokoa egin du NUP-en eta EHU-n. Gaur egun doktoretza tesia egiten ari da Hondakin Organikoen ikerketa arloan. Ikerketa arlo horretan Nafarroako Unibertsitate Publikoko Fitoteknia eta Metodologia eta Gizarte Ikerketa taldeak parte hartzen du, eta bere helburua Hiri Hondakinen Frakzio Organikoaren kudeaketan eragiten duten aspektu-tekniko eta -sozialak ikertzea da. Horrez gain, ingurumen aholkularia da LUAR Ingurumen enpresan, eta hondakinen kudeaketarekin lotutako proiektu eta lan ugari koordinatu eta landu ditu. Orokorretik zehatzagora joanda, nola birziklatzen dugu segurarrok? Birziklatu ez da hitza. Separatu edo bereizi. Birziklatu, beste toki batzuetan egiten da. Orokorrean, eta beti ere hobetzeko aukerak egonik, nahiko ongi bereizten dira hondakinak Seguran.

Zer-nolako hondakinak eta horiek nora botatzen ditugun aztertzean datza karakterizazioa. Horretarako, urrian bi astez eta inork jakin gabe, gai hauek aztertu genituen, beste batzuekin batera: kuboetako hondakinak eta zabortegira iritsi zen hondakinen kalitatea. Eta hori zertarako? Bada, bi helburu nagusirekin: -

Egon litezkeen gabeziak detektatzea.

- Bere garaian ezarritako helburuak betetzen jarraitzen diren jakitea. Papera eta kartoia, ontzi arinak, organikoa eta errefusa izan dira aztertutako frakzioak; zeinetan huts egiten dugu? Paperaren eta ontzi arinen bereizketa oso barneratua dago jadanik, eta hori emaitzetan antzematen da. Gaizki bereizitako gaien portzentajea oso baxua da. Organikoa bereiztea nahiko sistematikoa da, eta, ondorioz, inpropio gutxi antzeman da bertan. Gogoratu behar da, legearen arabera, jasotzen den organikoak %10 baino inpropio gutxiago izan behar duela, bestela errefusa da.


5 Errefusan birziklagarriak diren gaiak murriztea da xedea. Orokorrean, nahiz eta emaitza ona izan, esan behar da, gaur egun errefusarekin batera joaten diren hondakin birziklagarriak ia-ia errefus osoaren erdia direla. Erraz batean egiteko moduko zein aholku emango zenizkiguke? Esate baterako, errefusan konpostagarriak diren gai zelusosiko asko ikusi ditugu; hala nola: sukaldeko papera, paperezko mukizapiak... Baita honelakoak ere: botikak, pilak, etab. Horrelako detaileak zainduz gero, eta ahal direnak dagokion ontzira botaz, asko hobetuko litzateke emaitza. Eta horiek nora bota beharko genituzke? Esate baterako, janariz zikindutako sukaldeko papera organikoarekin batera bota daiteke edo konpostagailura. Botikak farmaziara eraman, eta arriskutsuak diren elementuak puntu-garbira. Aprobetxatzen dut gogorarazteko tetrabrikak ontzi arinak direla, eta ez papera edo kartoia. Hau izango litzake paperean gehien aurkitu dugun inpropio elementua. Azterketa horretatik abiatuz, non ditugu hobetzeko aukera gehien?

etA zUk zer DiOzU? Hondakinen gaiean adostasunerako herri-hausnarketa egingo dugu

Herrigunea hobekien bereizten den zonaldea izanik, bilketa-guneak dira nolabaiteko puntu kritikoak. Bilketa-guneetan familia askoren hondakinak biltzen dira batera, eta, horregatik, nahikoa da herritar batek gaizki edo ganorarik gabe egitea 40 lagunen lan ona zapuzteko. Gainera, bilketa-guneetan bolumen eta pisu handiko gaizki bereizitako hondakinak aurkitu ditugu, eta horrek emaitzak izorratzen ditu. Datuak alderatzen baditugu, herrigunean bilketa-guneetan baino %12 gehiago bereizten da. Eta, ez hori bakarrik, bilketa-gune batean arriskutsuak diren hondakin batzuk aurkitu izan ditugu. Beraz, bilketa-guneetan jarriko nuke nik emaitzak hobetzeko erronka. Zure jakintzarekin lagunduz, partaide zaitugu hondakinen bilketa-sistemaz egingo dugun herri-hausnarketan. Bai, horrela da, gai-teknikoak herritarrei argitzea da nire egitekoa, eta aholkuak eskaintzea. Garrantzitsuena hori baita, herritarrek egunerokotasunean sistemaz dituzten hausnarketak eta proposamenak jasotzea eta bideratzea.

AzterketA fAseA

AzAlpen fAseA

ekArpen fAseA

erAbAkitze fAseA

2016 UrteAn zeHAr

MArtXOAn

ApirileAn

MAiAtzeAn

路 Egindako azterketaren emaitzak azalduko zaizkizue 路 Zuen ideiak eta ekarpenak jasoko ditugu Horretarako bi bide dituzue: 路 AtAriz AtAri bilkurAk martxoak 6-17 bitartean izango dira. Deialdiak bando bidez egingo dira. 20 minutuko iraupena izango dute 路 Herri Batzar irekia

Jasotako ekarpenak aztertu, ebaluatu eta onartuko ditugu elkarrekin Herri bAtzAr irekiA

Zuen ekarpenetan oinarritutako proposamen adostua osatuko dugu Herri bAtzAr irekiA

Herriko hondakinen kalitatearen eta kudeaketaren azterketa egin dugu.

Prozesuan zehar elkarrekin adostuko dugu metodologia


2017ko martxoa

6 errebote 15 KIROLARI-KIROLARI 12-17 URTEKO NESKA KIROLARIAK

ERREGIONAL FUTBOL-TALDEA IGOERA FASEAN

Gaztelekutik izan duten iniziatibatik sortutako proiektua da. Bertako 12-17 urteko neska-kirolarien esperientziak bilduz, aupa neska-kirolariak! ikus-entzunezkoa sortu dute. 9 kirolarik, gehiagoren artetik, beraien esperientziak kontatu dituzte, abiapuntu eta helburu jakin batekin: etorkizuneko gazteei erreferentziazkoak izan daitezkeen neska-kirolarien bizipenak helaraztea.

Segura-Goierriko Erregional futbol-taldea –nagusiki segurar jokalariz osatua dagoena- lehia bizian da preferente-mailarako postuetan amaitzeko. Egun hirugarren postuan da, bigarrengoarekin puntuetan berdinduta. Beraz, baditu aukerak, eta ez gutxi! Meta horretara iristen laguntzeko, animatu ditzagun partiduz partidu!

Martxoaren 10ean egin zuten ikus-entzunezkoaren emanaldia. Aurrerantzean ere urratsak eman nahi lituzkete; adibidez, ilusionagarria litzateke beraientzat eskolaren bidez haurrengana zuzenean gerturatzea.

Informazio gehiago www.goierrift.com web-orrian. IGERILEKUKO LANAK Urteroko legez, eta osasun-saileko inspekzioaren emaitzei eta aholkuei jarraituz, igerilekuan lantxo txikiak egitea tokatzen zaigu. Aurtengo inbertsio-dirua igerilekuko dutxetan konponketa batzuk egitera bideratuko dugu. Barruko dutxetan ur beroa izan dezagun, galdara jarriko dugu; horrez gain, dutxa berriez hornituko dugu. Eta bestetik, kanpoko 3 dutxak berriengatik ordezkatzea eta zorua konpontzea dira gure helburuak.

GOIERRI GORRI NESKEN FUTBOL-TALDEA SEGURAN Urtarrilaren 24an jokatu zuten estreinakoz Seguran Goierri Gorri eskualdeko nesken futbol-taldeak; bertako jokalari dira hainbat segurar. Orduan, irudian ikusgai, Euskal Selekzioaren aurka jokatu zuten. Ondoren, martxoaren 11n, Donostiako Mariño taldea izan zuten aurkari; nesken ohorezko kadeteen futbol -partidua jokatu zuten Segurako futbol-zelaian.

BARATZE PILOTALEKUKO OBRAK Pilotaleku-kantxarako sarrerako metalezko ate handia aldatuko dugu. Horrekin batera, kantxako eskailera eta baranda konponduko ditugu, eta komunerako ranpa egokituko dugu. KIROL EGUTEGIA SEGURA-ZERAIN MENDI-LASTERKETA Maiatzak 6 JOXE GEREÑUREN OMENEZKO FUTBOL TXAPELKETA Ekainak 3 BOLA ETA TOKA PROBINTZIALA Ekainak 17 SAN JOANETAKO TXIRRINDULARI-PROBA Ekainak 18


7 ´SEGURAKO EMAKUMEEN HISTORIA´ PROIEKTUA Martxan da Segurako emakumeen historia berreskuratzeko proiektua. Herriko espazio desberdinak bertako emakumeen istorioekin lotu nahi ditu prozesuak. Emakumeekin egingo den partaidetzazko prozesu honen bidez, berdintasunaren inguruko ibilbide pedagogiko bat sortu nahi da, eta, aldi berean, taldeko emakumeen ahalduntze-prozesua egingo da, gai desberdinak abiapuntu hartuta. Garai bateko emakumeen istorioak jaso eta balioan jartzeaz gain, gai hauez hausnarketa egingo da: amatasuna, bikote-harremanak, ahizpatasuna, lana -soldatapekoa eta soldatarik gabekoa-, gorputza eta gorputzarekin dugun harremana, botere-erlazioak, rolak eta estereotipoak, etab. Istorio horiek berreskuratzeko lanketarekin herriko emakumeez osatutako lan-taldea ari da, kanpo aholkularitzaren laguntzarekin. Lau bilera eginak dituzte dagoeneko. Dozena inguru emakumez osatutako taldeak lanean dihardu; hasieran, herriko tokiak herriko emakume anitzekin lotzeko. Ibilbidea 7-8 tokiz osatzea aurreikusten dugu, eta uztailerako osatua izatea espero da. Ordura arte, hilean behin edo bitan elkartuko da lantaldea.

Garrantzitsua da herriko emakumeek proiektuarekin bat egitea, proiektuaren aitzakian elkarrekin lan-harremanak sortuko baititugu, emakumeen arteko sarea sortuz. Foru Aldundiko Berdinbidean programatik diru laguntza jaso du proiektuak.


2017ko martxoa

8 errebote 15 Albiste motxak TURISMO-BULEGOAN ALDAKETAK Azken Errebotean adierazi genuen bezala, Ardixarran aldaketak eman ziren langileen artean. Horrez gain, lanaldiaren iraupenean moldaketak egin ziren urte berria hastearekin batera. Langile bakoitzak lanaldi erdiko kontratua izango du; orain arte urte erdia lanaldi herenean egiten zuten. Honekin lortu nahi duguna da kanpora begirako zein barrura begirako lanak hobeto antolatzea eta prestatzea. Helburuak anbizio handiagoz planteatzeko aukera eskaintzen digu horrek, Segurak aukerak baditu eta.

NI ERE #SAREANONDO! ETA ZU? Instant1ean Gipuzkoako nerabeen artean teknologia berrien arriskuak prebenitzeko programa da, 13-17 urte arteko adina duten gazteentzat. Egitasmoa Gipuzkoako Gaztelekuek eta Foru Aldundiko Gazteria zuzendaritzak bultzatu dute, elkarlanean. Programaren baitan deitu berri dute orain #instant1ean lehiaketaren 2.edizioa, eta horko partaide izango dira Segurako Gaztelekuko gazteak. Lehiaketaren xedea da ikus-entzunezko produkzioen bidez erakustea neska eta mutilek badakitela teknologia ondo erabiltzen. Honi jarraiki, gaiaz hitzaldi bat eskainiko zaie gurasoei maiatzean.

SAN JOANAK 2017 Festak antolatzeko lehen bilera otsailaren 16an burutu genuen. Urteroko ekintza n ag us iei eman genien lehenengo errapasoa; musika-taldeei eta pregoilariei gainbegiratua egin genien. Aurtengo pregoilariak Segurako San Joan Ikastolaren sortzaileak izango dira, 50.urteurrena dute 2017an eta. Bestalde, festa-egunak zehaztu genituen orduan, ekainaren 22tik 25era izango dira aurtengo San Joanak; egunez egun horrela izendatu genituen: ostegunean, Mozorro Eguna; ostiralean, Kuadrila Eguna; larunbatean, San Joan Eguna; eta, igandean, San Joan II. Egunez, Umeen Eguna izango da. Hasi besterik ez gara egin; animatu zaitezte datorren batzordean parte hartzera!

EUSKARAREN ARNASGUNE- TAILERRA Euskarari buruzko hainbat hausnarketa eta hitz-aspertu egin izan ditugu lagunartean, etxeko sukaldean, tabernan eta beste hainbat lekutan. Zenbatekoa ote da Seguran herritarren kaleko euskara-erabilera? Eta etxekoa? Euskararen transmisioa ongi egiten ari ote gara? Euskara osasuntsu al dago gure herrian? Hainbat galdera hizketagai. Askotan aipatu izan dugu Segura bezalako herriak arnasguneak direla gure hizkuntzarentzat. Baina azken erabilera datuek diotenez, eremu horiek ere jaitsiera nabarmena bizitzen ari dira; duela hamarkada batzuk baino gutxiago darabilkigu euskara ahoan. Egoera hori aztertu eta aurrera begira eman behar genituzkeen pausoak zehazteko, tailer bat antolatuko dugu, UEMArekin eta Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri taldearekin elkarlanean. Maiatza aldera izango da; emango dugu horren berri. Hausnartu dezagun eta eraiki dezagun etorkizun oparoa euskararentzat.


9 ESPAZIO PUBLIKOAN HERRITARRAK ERABAKITZEN Errebotez eta inguruaz herritarrengandik jasotako eskaerak eta iritziak aztertzen aritu dira prozesurako sortutako herritar-batzordea eta Udala azken hiru hilabeteetan. Errebote 14an ikusi ahal izan zenez, as-

• • • • • • • • • • • • •

KALE NAGUSIA ITXI ESTALPEA ERAIKI PARKE BERRIA EGIN KOMUN PUBLIKOAK SORTU ERREBOTE-ARBOLADIA ELKARTU ITURRIA JARRI ESERLEKU ETA BANKU GEHIAGO JARRI HONDAKIN-ONTZI GEHIAGO JARRI BERDEGUNEAK MANTENDU PLAZAKO ZORUA KONPONDU ERABILERA ANITZEKO GELA SORTU BILTEGIA EGIN ARGITERIA HOBETU

kotarikoak izan ziren segurarrok eginiko proposamenak. Horien artean, nabarmentzekoak eta lehenetsiak batzuk izan dira, bileretan izandako sona handiagatik. Horra hor horiek:

ARBOLADIA

FRO

NTO

HA I ZA

Ideia horiek guztiak espazioan txertatzeko moduak aztertzea eta proiektua bera diseinatzea eta idaztea dira prozesuari dagozkion hurrengo urratsak. Eta noski, profesionalen egitekoa izango da hori. Beharrezko bideragarritasun kontsultak egingo dira tokiko administrazio ezberdinetan; zerrendako lan batzuen kokapena inguruak baldintzatua egongo da, eta, aldi berean, lan horiek aldaraziko dute gehien ingurua, hartuko duten dimentsioagatik. Horiek dira: estalpea, Errebote eta arboladia elkartzeko modua, biltegia eta erabilera anitzeko gela. Adibidez, herritar batzordeak eta Udalak jada badakite frontoi zaharra ezingo dela estali. Elizak eta bere gertuko inguruak monumentu historiko izendapena dute; hori dela eta, inguru hori itxuraz aldatuko duen lanik egiteko aukerarik ez dago, Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi duenez.

R RA

HERRIKO PLAZA ERREBOTE PLAZA

Workshop metodologia izango da lanerako funtzionamendu eredua. Horri esker, herritarrak uneoro izango gara diseinuaren partaide. Arkitektoak herrian bertan astebetez bizitzen, gertutik jarraitu ahal izango dugu beren jarduna, euren lanaren nondik norakoak zuzenean ezagutu eta unean uneko aldaketak proposatu ahalko dizkiegu; herrian izango duten lan-eremuan (Kultur Etxea) bisitatuko ditugu. Azkenean sortuko dena gurea izango da, denon ahaleginekoa, denon interesekoa. Dunak arkitekto eta diziplina anitzeko profesional -taldea izango da dinamika honen motorra; komunikazio-, dinamizazio-, gidaritza- eta aholkularitza-lanak egingo ditu. Bertako kide da Koldo Telleria segurar arkitektoa. Berari eskatuko dizkiogu xehetasun gehiago ondorengo elkarrizketan:


2017ko martxoa

10 errebote 15 ELKARRIZKETA

Errebote Batzordeko kide diren Eli, EĂąaut eta Koldo azalpenak eskaintzen Donostiako arkitektura-unibertsitatean; 2017ko otsailaren 28an.

Koldo, zer da workshop-a? Workshop-a lantegi bat da. Gai baten inguruan lan egitean datza, denbora-tarte zehatz batean. Taldean edo bakarka dihardute; taldean aztertzen dituzte lan-ildoak. Horrez gain, denbora horretan workshop-ean jorratuko den gaiaren inguruan hitzaldi eta formazio saioak eskaintzen dira, egingo den jarduna bide zuzenean joan dadin. Eta noiz eta nola gauzatuko da proiektu honen lantegia Seguran? Pazko Astean gauzatuko da, astelehenetik larunbatera. Tartean, -asteartean, asteazkenean eta ostegunean- hitzaldi irekiak izango dira; horietan, besteak beste, gai hauek izango dira aztergai: Segurako hirigintza eta historia, genero ikuspuntutik hirigintza, eta ingurumena. Ohiko lehiaketa bidez edo lantegiaren bidez prozesuari jarraipena ematea izan da batzordeak egin behar izan duen hautaketa. Zeintzuk dira bataren eta bestearen arteko diferentziak? Arkitektura-lehiaketa baten buruan proiektu zehatzak eta amaituak lortuko lirateke; baina, lantaldeek herritik

kanpo eta herritarrekin hartu-eman gutxirekin lan egingo lukete. Lehiaketarekin ideia asko lortuko lirateke, eta, gero, horien artean egin beharko lukete herritarrek aukeraketa. Egun prozesua dagoen puntuan, guztiz amaitua egongo den proiektua eskuratzea ez da beharrezkoa; baizik eta, sortuko dituzten aukera ezberdin bakoitzaren ezaugarriak eta baldintzak herritarrek ezagutzea da garrantzitsua. Horri esker izango dituzte inguruaz erabakitzeko beharrezko irizpideak herritarrek. Lantegian edo workshop-ean, partaideak herrian bertan biziko dira; beraz, inguruaz zuzeneko ezagutza izango dute. Horrez gain, proiektuetan herritarren iritzia eta ikuspuntua ere txertatuko dute. Funtsean, herritarrek sorkuntza prozesua zuzenean ezagutuko eta bertan parte hartu ahal izango dute. Lantegian lan-ildo ezberdinak jorratzeko aukera izango da, eta gai horiez ateratako ideiak barneratzeko aukera izango dute herritarrek; horrela, proiektuaren alde guztiak ezagutuz eta ulertuz. Beraz, amaierako proiektuak hurbilekoak izango dira, eta, horien artean egingo den aukeraketa errazagoa eta koherentzia handiagoz eginikoa izango da.


11 Zu izango zara lantegiaren dinamizatzailea; zein izango da zure egitekoa? Dunak taldeko kideak izango gara lantegiaren dinamizatzaileak. Gure egitekoak hauek izango dira: batetik, partaideei lanerako beharrezkoa duten gidaritza eskaintzea, dagozkien gaietan sakontzen laguntzea eta Segurako ingurua ezagutaraztea. Bestetik, lantegira etorriko diren hizlariak lantegiaren dinamikan murgiltzea, eta horien jakintza lantegiko profesionalekin zein herritarrekin elkarbanatzeko moduak bultzatzea. Bi helburu orokor izango ditugu. Lehenengoa, lantegiko partaideen, herritarren eta kanpotik datozenen artean elkarlan-giro egokia sortzea. Eta bigarrena, astebeteko denboran ahalik eta ideia eta proiektu egokienak eta definituenak sortzea eta jasotzea. Horretarako egitarau oparoa sortuko dugu. Lantegian partaide izango direnen artean arkitektura-ikasleak ere egongo direla jakinik, norbaitek zalantzak izan litzake beraien lanaren kalitate-mailaz; zer esango zenioke? Zer berezitasun eskaini diezaieke gazteek proiektuari? Lantegia pertsona orori irekita dago, baita arkitektura-ikasleei ere, eta arkitekturako edota beste diziplinetako lizentziatu eta diplomatu berriak animatuko direla aurreikusten da. Perfil honetako jendeak ideia berritzaile eta freskoak eskainiko ditu, eta lanerako gogo eta hartu-emanetarako jarrera oso egokia izatea da ohikoena. Herritarrekin elkarrizketa eta elkar ezagutzea da lortuko dena, arkitektura-lehiaketa batean zaila litzatekeen aspektua da hori. Esan bezala, prozesua dagoen puntuan egonik, ez dut uste berehalako proiektu definitu eta itxi bat

behar dugunik Seguran; uste dut hausnarketarako eta ideiak jasotzeko garaian gaudela, inguruak dituen aukerak aztertzeko eta herritarrekin adosteko garaian. Aurrerago etorriko da azken proiektua gauzatzeko unea, orduan izango da guztiz beharrezkoa arkitekto -talde baten lan zorrotzagoa. Arkitekto-taldea proiektua idazten ari dela, herritarrok nola eta noiz parte hartu ahal izango dugu? Aste horretarako aurreikusi den metodologian, horrela banatuko da egun bakoitza: goizean, barne-lana egingo dute profesionalek, eta, arratsaldean, eginiko lana ikusi eta aztertu dezaten herritarrak gonbidatuko dira. Lantegiko parte-hartzaileek lehen eskutik eskainiko dizkiete azalpenak segurarrei, zertan dabiltzan eta zein ideia eta nola lantzen ari diren bakarkako hartu-emanean adieraziz. Ondoren, iluntze aldera, aipaturiko hitzaldi anitzak eskainiko zaizkie herritarrei eta lantegiko partaideei. Hitzaldiaren ondoren, entzundakoaz mahai-inguruak eta tertulia-saio irekiak egingo dira. Izen handiko profesionalak ere izango dira Seguran beraien jakintza herritarrei eta proiektuko partaideei eskaintzen. Aurreratuko diguzu nortzuk izango diren eta zertaz hitz egingo diguten? Izen handikoak baino hobea izango da jakintza sakona duten pertsonak gerturatzea, eta, bide horretan, Segurako historia eta hirigintzaren inguruan azterketa sakonak eginiko pertsonak gonbidatu dira. Bestalde, espazio publikoaren inguruan lan egin eta ikertu duten profesionalak gonbidatu dira; nolabait esateko, espazio publikoaren diseinuak eguneroko bizitzan zein modutan eragin dezakeen argituko diguten pertsonak dira.

LANTEGIA ETA HERRITARREN PARTE-HARTZEA Jarraian duzu dinamika honez informazio gehiago. Batetik, datozen asteetako egutegia duzu; bertan agertzen da dinamika honek aurreko girotze faserako eta prestaketa lanetarako izango dituen epeak. Eta bestetik, lantegiko astearen egunez eguneko lan-dinamika eta metodologia zehatzagoa dago eskura. Bertan ikus daiteke herrita-

rrok noiz izango dugun profesional-taldearekin biltzeko eta gure iritziak eta ekarpenak helarazteko denbora-tartea. Informazio hori eta beste hainbat duzu ondorengo web-orrian; prozesuaren fase honetarako sortu dugun informazio-gune berria da: www.segura2017.wordpress.com/


LANTEGIAZ AURRETIKO EPEEN KRONOGRAMA • Martxoak 26: LORE ETA LANDARE AZOKAN BISITA LIBREA EGINGO DUTE LANTEGIKO PARTAIDEEK. • Martxoak 27- apirilak 2: IPARRA HEGOA KULTUR ASTEAN IZANGO DIRA PARTAIDEAK.

errebote 15

• Martxoak 31: PARTAIDE IZATEKO INTERESA DUTENEK APUNTATZEKO AZKEN EGUNA. • Apirilak 3: PARTAIDEEN aukeraketaz ETA DINAMIKAZ KOMUNIKAZIOA. • Apirilak 7: LANTEGIKO PARTAIDEEN KONFIRMAZIOA. • Apirilak 17-22: LANTEGIA

LANTEGIAREN LAN-DINAMIKA ETA METODOLOGIA

SEGURAKO UDALA Lardizabal kalea, 5 • Tel.: 943 80 10 06 • segura@segura.eus • www.segura.eus Egin zaitez Udalaren jarraitzaile FACEBOOK-en ETA TWITER-en, EDOTA UDALAREN WEB ORRIKO ALDIZKARI DIGITALEAN HARPIDETUZ!

Errebote 15  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you