1 minute read

omendu zituen Pilotarien Biltzarra Elkarteak

Next Article
Ignacio Letamendi

Ignacio Letamendi

Pilotarien Biltzarra elkarteak Iñaki Ayerbe pilotari haundia eta gure PILOTARIEN BATZARRA elkarteak omendu zituen Bardosen urriaren 7an, igandean, egin zuen urteko ospakizunean.

Advertisement

Bazkal ondoren, postretan, urtero bezala, omenduek bere omenaldia jasotzen dute. Pilotarien Batzarrak aurkeztuta, aurten, Iñaki Ayerbe Oyarbide gaintzarra omendu zuten.

Iñaki, Gipuzkoako Gainza herri txikian jaio zen, 1932ko Uztailaren 31ean. Oso gaztea zenean, Iruñako Euskal Jai frontoiaren erremonte eskolan hasi zen jolasten. 20 urteekin egin zuen debuta frontoi hortan. Urte eta erdi bertan jolastu ondoren, Donostiko Urumea frontoira joan zen jolastea. Nahiz eta hasieran aurrelari gisa hasi, segituan pasau zen atzelari lanetan jolastera. Indar handiko eta sake zitalaren jabe, berehala hasi zen jolasten orduan punta puntan zebiltzaten erremontistekin. Txapelketa asko irabazi ondoren, 1982an erretiratu zen kantxeetatik, 50 urte zituelarik.

Sorpresa handia izan zen Pilotarien Batzarraren omenaldia. Asko eskertzen da gurekiko eduki zuten detailearekin. Lerro hauen bitartez, eskerrak eman genieke Pierre Lisard eta bere taldeari eduki zuten detailearekin, ete urtero bezela, hain ondo tratatzeagatik. Mila esker.

This article is from: